futbola eta sentimenduak - eff-fvf · sentimenduak d enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da,...

24

Upload: others

Post on 30-Jun-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat
Page 2: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat
Page 3: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

Hamaika ez da bere laguntzaileeniritziaz erantzule egiten

Hamaika no se hace responsable de la opinión de sus colaboradores/as

EDITORIALA

3 ≠IRITZIA

©:EUSKADIKO FUTBOLFEDERAKUNDEAFEDERACIÓN VASCA DE FÚTBOL

Erredakzio BatzordeaComité de RedacciónLuis Maria Elustondo, Kepa Allica, Haritz Gallastegi,Unai Zabaleta y Fran Rodríguez

Koordinaketa. CoordinaciónDisenu eta MaketazioaDiseño y MaquetaciónCantera Deportiva S.L.Argazkiak. FotografíasFederación Vasca de Fútbol

HAMAIKAEuskadiko Futbol FederakundeaJulian Gaiarre 48 bajo48004 BILBAO Tfnoa: 94 473 19 [email protected]ósito legal: BI-581-2014

FUTBOLA ETASENTIMENDUAKDenboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz

eta urduritasunez beteta dago ia maila etadiziplina guztietan.

Euskadin hainbat ekipo jo eta ke borrokatzen ari dira ezjaisteko, baina beste batzuk igotzeko promozioan edoigotzeko zorian daude. Ea asmatzen duten eta zorte pixkabatek laguntzen dituen.

Orain dela gutxi eta prozesu zuzen eta garden batjarraituz batzar bat egin dugu Durangon, EuskadikoFutbol Federakundearen zuzendaritza batzordeak aurretikonetsi zuena. Bertan, Euskal Selekzioaren ofizialtasunaeskatzea onetsi zen abstentzio batekin eta gainerako botoguztiak alde izanda.

Euskal futbolaren sentikortasuna jaso dugu, besterik ez.Ez dago irakurketa negatiborik, ez asmo arrarorik. Ez da

inolaz ere liskarrik ez hausturarik eragin nahi institu -zioekin. Izaera unibertsala duen profil propio bat aitortunahi da, besterik ez.

Ez dago presiorik, eman beharreko urratsak neurtuak,pausatuak, adostuak eta hainbat fasetan garatuak izanbehar dira erakundeek aurrera egin eta denborak garaionak ematen dizkigun heinean.

Bestalde, geure burua zoriondu behar dugu emakumeenfutbola izaten ari den gorakadarengatik; zalantzarik gabe,oso erakargarria izango den lehiakortasun- eta afizio-mai -lara iritsiko da.

Klubak eta babesleak horren aldeko apustu irmoa egitenari dira, baita bi profiletako selekzioen aldekoa ere.

Euskadin areto futbola bultzatu behar dugu klubek etafederazioak eskaintzen ari diren programa konstante -arekin eta, zalantzarik gabe, babesleen eta dirulaguntzenlaguntza behar-beharrezkoarekin.

Azkenik, oroitarazi nahi dugu hondartzako futbol se -niorrean lehiatu garela hiru aldiz, eta horietako bitan fe -derazioen estatu mailan hirugarren geratu garela.

Zilegi den moduan, egindako isilpeko lan eraginkorrazoriondu eta eskertu nahi diegu, batez ere, klub xumeei etabaliabide gutxi dituztenei.

Zuzendari, jokalari, entrenatzaile, epaile, mediku, fisio,laguntzaile eta abarrei, guztiei. Zorionak. Eskerrik asko.

Luis María Elustondo. Euskadiko Futbol Federazioko Presidentea.

ColaboradorLaguntzailea

EDITORIALA3FEDERAZIOAREN GAURKOTASUNA4EPAILE KOLEKTIBOA5LEHEN MAILA6-9

BIGARREN B MAILAHIRUGARREN MAILAEMAKUMEEN FUTBOLAOINARRIZKO FUTBOLAARETO FUTBOLABERRIAK

NUTRIZIOA ETA KIROLA EUSKAL SELEKZIOA

10-1112-13

20-21

141516-1718-19

22

Page 4: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

goko San Agustín Kultur Zentroanegin zen, iragan abenduan. Bertan,ofi zialtasuna eskatzea onetsi zeneta, beraz, baita nazioarteko fut -bola gidatzen duten estamentu na -gu sietan zuzenean sartzea ere, hauda, UEFA-n eta FIFA-n.

Bozketaren emaitza ahoba -tezkoa izan zen: 43 txartel propo -samenaren alde, zero aurka etaabstentzio bat.

Bertara hainbat jokalari ezagunjoan ziren, Asier Illarramendi etaDavid Zurutuza (Real Sociedad),

Asier Riesgo (Eibar), Manu Garcia(Alavés) eta Ainhoa Tirapu(Athletic) kasu, baita Jose AngelIribar Athleticen izen handia etaEusko Jaurlaritzako kirol zuzen -dari Jon Redondo ere, besteakbeste.

Bozketa isilpekoa eta izenezkoaizan zen, baina Real Sociedadeketa Athletic Clubek ekimenarenalde bozkatu zutela jakin zen. De -portivo Alavés eta Sociedad De -portiva Eibar ez ziren bozkatzerajoan.

4 ≠BATZORDE NAGUSIA

Zurutuza, Illarramendi, Amorrortu, Riesgo eta García, Durangon egindako Batzarrera bertaratutakoen artean/ ARGAZKIA DEIA

BATZORDEAK UEFA ETA FIFA-RIOFIZIALTASUNA ESKATZEA ONETSI DU

Euskadiko Futbol Federa -kun dearen azken OhikoBa tzar Orokorra Duran -

Durangon egin zen EuskalFederakundearen BatzarOrokorrak onetsi zuenofizialtasunaren eskakizunformala egitea eta UEFA-neta FIFA-n sartzea eskatzea.

David Novo

Page 5: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

Euskadiko Epaileen Ko -miteak 2018/19 denbo -raldian emakumezko

bederatzi epaile izateaz harro egondaiteke -Estatuko futbol femeni -

ELITEKO EUSKAL ARBITRAJEFEMENINOAREN KALITATEA ETAKOPURUA AREAGOTU EGIN DIRA

5 ≠EPAILE KOLEKTIBOA

Euskadin EmakumeenLehenengo eta BigarrenMailetan emakumezko hiruepaile zeuden eta orainbederatzi daude mailarikaltueneko partidak zuzentzen.

David Novo

hiru epaile nagusi daude pasa denikasturteko bien ordez: BeatrizArregui Gamir, Arantza Gallaste -gui Perez eta Olatz Rivera Ol -medo. Maila bat beherago ordea,emakumezko sei epaile daude:Nahia Alonso Fernandez, AneAsla Borrallo, Ane Miren FuentesMenayo, Ingrid Pardo Magdalenaeta Arene Perez Ibañez de Al -dekoa, Nagore Huici Sotoz gain.Iaz ba karra zegoen.

Baina zifrak harago doaz, izanere, Iragartze Fernández Esesuma -ga getxoztarra EmakumezkoenLehenengo Mailako eta Gizo -nezkoen Hirugarren Mailako ar -bitro laguntzailea baita. Azkenmaila horretan lankide ditu NahiaAlonso Fernandez eta Haizea Cas -tresana Zorroza.

Hortaz, euskal arbitraje feme -nimoa historiako unerik oneneandago eta oso ongi prestatuta dau -den eta motibazio handia dutenemakumezko epaileez osatuta da -go.

noaren lehenengo bi kategorietanaritzen dira-; bat gehiago dira Iber -drola Ligako emakumezko arbitrolaguntzaile bat zenbatuz gero.Lehenengo Mailan emakumezko

Page 6: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

6 ≠LEHEN MAILA

ALAVES B PLAY-OFFEREMUAN SARTZEKOBORROKATZEN ARI DA

Mendeko ekipoak le -henengo itzuli gora -

beheratsu xamarra egin du.Igotzeko play-off eremutikkanpo geratu da, baina txa -pelketaren bigarren zatianhel buru hori erdiesten saia -tuko da. Hasiera ederra izanzuen, ondoz ondoko hiru ga -raipenekin -guztiak tarte han -diarekin-; halabaina, gero po -rrot egiten eta lehenengo pla -zatik urruntzen hasi zen. Pla -za hori Portugaleterena da.

errekorra hautsiz. Abelardorenmutilek Mendizorroza gotorlekubilakatu dute eta txapelketarenlehenengo itzuli honetan garai -tugabeak izan dira. Gainera, ga -

Deportivo Alavesekametsetako lehenengoitzulia egin du 2001-

2002 denboraldian Mane gidariizan zuen ekipoak zuen puntuen

DEPORTIVO ALAVÉSEKERREKOR HISTORIKOA HAUTSIDU LEHENENGO ITZULIAN

Babazorroek txapelketarenlehenengo zatia Europakoposizioetan amaitu zuten 31punturekin; era horretan,haiek Ligan izandako errekorhistorikoa hautsi dute.

A. M.

raipen epikoak izan dituzte, RealMadriden aurka deskontu-den -boran lortutakoa kasu, Manu Gar -ciak kornerretik gola sartu zuen -ean.

Page 7: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

7 ≠LEHEN MAILA

Gaizka Garitano ekipozuri-gorrira iristea in -flexio-puntua izan da

Athletic Clubentzat. KlubakEduardo Berizzo kargutik ken -

ATHLETIC CLUBEK GAIZKA GARITANOREKINERREAKZIONATU DU

Levanten izandako porrotbiribilak (3-0) EduardoBerizzo kargugabetzeaazkartu zuen, ekipoajaitsiera-eremuan zegoelautzi zuen urtarrilaren 4an.

A.M.

te, bata bestearen atzetik, eta sail -kapen-taulan gora egin dute. Erre -ge-kopan, aitzitik, Sevilla indartsubatek kanporatu zituen, lehoiekere irudi ona eskaini zuten arren

JOSE Mª AMORRORTUKKIROL-ZUZENDARIGARAIARI AMAIERAEMAN DIO

Jose Mari Amorror -tuk, 2011tik zuzen -

dari zenak eta ekainaren30a arte kontratua zuenak,iragan urtarrilaren 2anbere loturari adiskidetasu -nez amaiera eman zion.

tzera behartuta ikusi zuen bere bu -rua 14. jardunaldian Levanterenestadioa bisitatu zutenean izan -dako porrot handia eta gero. Tek -niko argentinarra kargugabetuzuten jaitsiera-eremuan zegoenekipo batekin 5 porrot, 8 berdin -keta eta 1 garaipenekin.

Derioko teknikoak erreleboahartu zuen, Patxi Ferreiraren la -guntzarekin, eta berehala bete-betean asmatu zuen. Bilbotarrekdefentsan askoz solidoagoa etaerasoan eraginkorragoa zen sis -tema baten alde egin zuten. Horriesker emaitza onak eskuratu dituz -

Iragan abenduaren 27an AitorElizegi Athletic Clubenhistoriako 32. presidente

bilakatu zen zuri-gorrien historiakohauteskunderik estuenak irabaziondoren; soilik 85 botoren alde -arekin erabaki ziren. Bozketara

AITOR ELIZEGI GARAILE HISTORIAKOHAUTESKUNDERIK ESTUENETAN

19.060 bazkidek parte hartuzuten zuri-gorrienhistoriako hauteskunderikestuenetan, zeinetan Elizegigaraile atera zen 85 botorenaldearekin besterik ez.

A.M.

deituta zeuden 41.354 bazki -deetatik, soilik 22.295 (% 46,77)bozkatu zuten eta haien botoakhonela banatu ziren: Aitor Elizegik9.264 (% 47,90) jaso zituen, Al -berto Uribe-Echevarriak 9.179 (%47,46); boto zuriak 781 izan ziren(% 4,04) eta boto balioga beak 116(% 0,60).

Horrela, Elizegik Josu Urrutiaor dezkatu du, eta harekin bateraegongo dira Mikel Martínez(presidenteordea), Fernando SanJose (idazkaria), María Tato (idaz -kariordea), Jon Ander de las Fuen -tes (kontularia), Aitor Bernardo(diruzaina) eta bokalak: OscarBeristain, Begoña Castaño, ItziarVillamandos, Joana Martinez, IkerGoñi, Oscar Arce, Goyo Arbizu,Tomas Ondarra, Manu Mosteiro,Ricardo Hernani eta Jorge Gomez.Atal deportiboari dagokionean,Rafa Alkortak kirol-zuzendari -tzaren agintea hartu du eta AndoniAiarza idazkari teknikoa da. Gai -nera, Juan Carlos Ercoreca Funda -zioaren presidente berria da.

Page 8: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

8 ≠LEHEN MAILA

CD VITORIAKSUFRITU BEHARKODU MANTENDU AHAL IZATEKO

Armeroen es ku men -dekoak egoera zaila

du sailkapeneari dagokionez,oraintsu entrenatzailea aldatubehar izan du egoera gain -ditzeko.

Vitoriak ha maika partidagaldu ditu lehenengo itzulianeta, hortaz, txapelketaren bi -garren zatian bikaina izaterabehartuta dago mantenduahal izateko.

dietan bost garaipen eta hiru ber -dinketarekin. Balantze ederra,baikortasunera gonbidatzen zuenaeta Europako postuetatik hurbilutzi zuena. Alabaina, armeroek

Hasiera kezkarria izanzuten Huesca eta Geta -feren kontra galduta,

baina Eibarrek bere bidea zuzenduzuen hurrengo hamaika jardunal -

SD EIBAR ERREGULARTASUNARENBILA SUFRIMENDUA SAIHESTE ALDERA

Jose Luis Mendilibarreneklehenengo itzulia lausotudute bolada txar batekin, azken 6jardunaldietan ez baitute irabaztea lortu.

A. M.

txapelketaren lehenengo zatiazalantza askorekin amaitu zuteneta azkeneko sei jardunaldietan ezzuten irabaztea lortu, bi porrot etalau berdinketa izan zituzten.

Page 9: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

9 ≠LEHEN MAILA

Real Sociedadek etxekogizon batengana jo duberriro, Imanol Algua -

cilengana hain zuzen. Aurrekodenboraldian ere berarengana jo

REAL SOCIEDADEK ETXEKOGIZON BATENGANA JO DUBERRIRO: ALGUACIL

Txuri-urdinek iraganabenduaren 26an AsierGaritano kargugabetukozutela jakinarazi zuten, zeinauztailean iritsi zen Leganésenlan ona egin eta gero.

A. M.

natzaile berriarekin, zeina garai -pen handi batekin estreinatu zen(0-2) kanpoan eta Real Madridenkontra, gipuzkoarrekin estreinatuzenean.

BARRENETXEARENDEBUT GOIZTIARRAHISTORIKOA IZAN DA

Ander BarrenetxeakLigan debuta egin

zuen iragan abenduaren22an, donostiarren etaDeportivo Alavesen artekonorgehiagokan. Antiguokoharrobi oparoan hazi zenfutbolaria 85. minutuanatera zen Anoetara etaLehenengo Mailan debutaegiten duen XXI. mendeanjaiotako lehenengo fut -bolari bihurtu da, 16 urteeta 359 egunekin.

zuen Eusebio Sacristanen errele -boa hartzeko eta oso emaitza onakizan zituen. Errege-kopan Betisenkontra galdu arren, donostiarrekLigan erreakzionatu dute entre -

Page 10: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

Kirolean gauza bera ger -tatzen da, eta kasuhonetan futbolean. Az -

ken urteotan nutrizioak eta elika -durak geroz eta protagonismo han -diago dut eta jokalariak eta entre -natzaileak geroz eta konprometi -tuagoak daude gaiarekin etaklubek arlo horretan profesionalkualifikatu bat izatearen aldekoapustua egin dute. Helburua eli -kadura osasungarriaren kulturasortzen dute txikienetatik lehenmailako ekipora.

Eta zergatik da hain garran -tzitsua elikadura futbolean?

Elikadura osasungarria izateaketa elikagai egokiak aukeratzeakeragin zuzena du jokalarien osa -sunean eta errendimenduan.

Elikagai, likido eta gehigarrijakin batzuen ahorakinak, motaketa kantitateak jokalariek partidueta entrenamendu-saioetarakoduten prestakuntza, errendimenduaeta errekuperazioa optimiza de -zake.

Azken urteotan futbolak ebo -luzionatu duen modu berean, nu -

10 ≠NUTRIZIOA ETA KIROLA

Elikadura osasungarriaizatearen gaia puri-puriandago, eta guztiok jakinbadakigu osasuntsu, aktibo eta indartsusentitzeko gure elikaduranjarraibide egokiak jarraitubehar ditugula, hala eginezean lehenago edoberanduago arazoaksortuko direlako.

Ainhoa Prieto

duen modua oinarri hartuta.Zeregin hori ongi egiten arigarela ziurtatzeko, kirol-nutrizioan kualifikatuta etaespe zia lizatuta dagoen die -tista-nutrizionista batenganajotzea da onena. Horrela zureseme-alaben elikadura ongikontro latuta dagoela ziur -tatuko duzu.

• Familiaren zein klubarenbabesa funtsezkoak dira txi -kitatik elikadura osasun ga -rriaren heziketa eta kulturasustatzeko.

• Nutriente jakin batzuenekarpenak, kaltzio, fosforo etaburdinarenak kasu, kontro la -tua izan behar du garaihorretan haien behar handia -

goa baitago. Azukarerik gabekoesnekiak, lekaleak, barazkiak(hosto ber dekoak bereziki), arrainaeta haragia beharrezkoak dira nu -triente horien ekarpen egokia egi -teko.

• Nutrizio-gehigarri erabileraerabat mugatuta egongo da juniorjokalarientzat, arrazoi kliniko batdela-eta profesional kualifikatubatek agindu duenean izan ezik.

Futbol femeninoa• Futbol femeninoan, hainbat

arrazoirengatik, kalorien ahora -kina kontrolatzeko joera handia -goa dago, eta futbolariak beregastu kalorikoa asetzeko beharduena baino txikiagoa izan ohi da.Joera hori arriskutsua da joka -larien osasunerako, energiaahorakin desegokiak era negoti -boan eragiten du kirol-erren -dimenduan eta nekatu eta lesio -natzeko arriskua eragiten du.

... 11.orrialdean jarraitzen du

ELIKADURA FUTBOLEAN

“Futboleko Nutrizio Akordioa 2018” Kirol-nutrizioa

trizioari buruzko gomendioak erealdatu egin dira, eta “futbol be -rriak” dituen energia-eskaeretaraegokitu da. Horrela, bukatu berriden 2018an, UEFAk “FutbolekoNutrizio Akordioa 2018” sortuzuen elikaduraren bidez jokalariakhobe zaintzeko.

Akordio horretan, UEFAk adie -razten du nutrizioaren eta elika -duraren zein alderdi eta puntudiren gakoak eta funtsezkoakfubolarien osasunaren eta errendi -menduan.

Puntu horien artean nabar -menenak honakoak dira:

Beheko kategoriak• Heltze eta hazkunde fase

honetan, egokiena da errutinazkokontrolak egitea bakoitzarenbeharrak ebaluatzeko energiari,nutrienteei eta hidratazioari da -gokienez, betiere jokalari bakoi -tzak entrenatzeko eta lehiatzeko

Page 11: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

11 ≠NUTRIZIOA ETA KIROLA

• Hori dela eta, elikadura osa -sungarria izatea funtsezkoa da,futbol maskulinoan bezala, etagarrantzitsua da elikagai naturalaketa ahalik eta gutxien proze sa -tutakoak aukeratzea. Hala,beharrezkoa da aleak eta laboreintegralak, barazkiak, frutak,lekaleak, arraina, haragi-giharraketa azukrerik gabeko esnekiakhartzea karbohidratoak, zuntza,burdina, kaltzioa, zinka, magne -sioa, azido folikoa eta bestelakonutrienteen ekarpena egokia delaziurtatzeko.

• Burdina, kaltzioa eta D bi -tamina faltak eragindako gabezianutrizionalen kasuan, gomenda -garria izan daiteke nutriente horiengehigarriak hartzea maila egokiakmantentze aldera.

Horretarako, beharrezkoa damedikuarenera eta nutrizionistabatengana joatea.

Lesio baten ondorengo erre -habilitazioa

• Lesio bat izan ondoren, kontuberezia izan behar da oreka ener -getikoa mantentzeko eta gizentzeaekiditeko. Era berean, proteinanaberatsak diren elikagaiak hartzeafuntsezkoa da ehunen erre ku pe -razio-prozesua hobetzeko.

Egunean zehar proteinen aho -rakina erregularra izatea go -mendatzen da, 3-4 orduro 20-30gproteina hartuz. Ekarpen horren

adibide izan daiteke: oilasko,indioilar edo txahal bu -larkiaren 1 xerra; era na -turalean dagoen kon -tserbako atun 1 lata txiki;300ml behi-esne; 400mlsoja-es ne; 4 arrautz egosi(osoak); dislisten 1 plater

handi; 300g kinoa.Hemen aur kez -

tutako go men dioaketa UEFAk 2018anberriki aurkeztuzituen grafikokogai nerako puntuakorokorrak dira jo -lakari guz tientzat,eta ez ditu kontuanhartzen haietakobakoitzaren egoerapartikularrak.

Horrela, kasug u z t i e t a r a k o ,nutrizio-plan batgauzatzeko beharrap l a n t e a t z e ndenean, betibeharrezkoa izangoda kirol-nutrizioank u a l i f i k a t u t a k od i e t i s t a - n u -trizionista ba ten -gana jotzea jokalariba koi tzaren kasuariera ziur bateanheldu ahal izandiezaion, joka la -riaren osasuna eta

erren dimendua arris kuan jarrigabe.

Deportivo Alavés, SaskiBaskonia eta Euskal Futbol

Federakundeko dietista-nutrizionista deportiboa.

Page 12: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

EUSKAL SELEKZIOA ESNE-MAMITAN ITZULI DAVENEZUELAREN KONTRA GOLASKOZ IRABAZI ETA GERO

12 ≠EUSKAL SELEKZIOA

Urtebete baino gehia goangeldirik egon eta gero,Euskal Selek zioak hitzor -

dua izan zuen bere afizioarekin etaesne-ma mitan egin zuen, Venezue -laren kontrako norgehiagokan garaileargia izan baitzen, topaketaren ia faseguz tietan nagusituz. Mendi zorrozak ialau hamarkada eta gero hiru-ko lore -koaren partida bat hartu zuen berriro.Jai giroa aparta izan zen eta Amorror -tuk eta Etxarrik zu zentzen duten kon -binatua airean eraman zuen. Le hen -

Josef Martinez (Ponce, 58’).

n EPAILEAUndiano Mallenco jn. Arbilla eta Muri -llori kargu hartu zien.n GOLAK1-0 min. 25 Ibai; 1-1 min. 30. Romero;2-1 min. 48 Bautista; 3-1 min. 52 Arbi -lla; 4-1 min. 87 Aritz Elustondo y 4-2min. 89 Ponce.

Hiru-kolorekoennagusitasuna argia izan zengorrilunen kontrakonorgehiagokan eta garailegarbia izan zenMendizorrozan; giroa aparta izan zen.

A.M.

engo urratsak eman zi tuzten uneanber tan, etxekoek agintea hartu zuteneta lehenengo erdiaren ekuato reanaurreratu egin ziren Ibai Gomez az ka -rrak eralda tutako libre zuzen batekin,zeinak arraseko jaurtiketa egin etahesia ustekabean harrapatu zuen jauziegin baitzuen. Gorrilunek bost mi nutugeroago erreakzionatu egin zuten etaberdindu egin ziren Ro merok bota etaYurirengan erre botatu zuen jaurtiketabatekin. Par tida berriz hasi zenean,hasiera bikaina izan zu ten eta norge -hia goka epaituta utzi zu ten Bautistaeta Arbillaren golekin. Elus tondokamaiera bikaina eman zion.

EUSKAL SELEKZIOA: Riesgo (Serantes,45’), Martin, Aritz, Iñigo Martínez (Ar bi -lla, 45’), Yuri, Illarramendi (Dani García,45’), Manu (Vesga, 58’), Williams, Zuru -tu za (Sangalli, 45’), Ibai (Bautista, 45’) yAduriz (Eraso, 45’).VENEZUELA: Romo, Rosales, Osorio,Angel, Mago, Figuera, Romero (More -no, 71’), Murillo (Savarino, 58’), Otero(Rin con, 58’), Peñaranda (Bello, 58’) y

Topaketaren hasieran, Eus -kadiko Futbol Fede rakun -

deak berriki erretiratu diren etahiru koloreak ohore handizdefendatu zituzten bi futbolarienblematiko omendu zituen. XabiPrieto Euskal Selek zioaren elas -tikoa gehien jantzi duen fut -bolaria da oraindik ere (14 aldiz)eta Imanol Agirretxek ere itzalautzi du Euskal Selek zioan, golakgehituz eta sakrifizio handia eginez, Real Sociedadean egin zuenmoduan.

FEDERAZIOAREN OMENALDIAXABI PRIETO ETA AGIRRETXERI

GIRO EDERRAMENDIZORROZAN38 URTE GEROAGO

Euskal Selekzioa es -tadiora itzuli zen ia

lau hamarkada geroago etagiroa aparta izan zen. EuskalSelekzioak 1980ko abuz -tuaren 4an jokatu zuen azkenaldiz Mendizorrozan, etahiru-koloreko historiaren po -rrot handiena izan zuen:Hungariako konbinatuarenaurka erori zen 1-5 mar -katzaile mingarri batekin,Amorrorturen gol batekin.

Euskal selekzioaren jokalariak, Mendizorrozan

Page 13: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

13 ≠EUSKAL SELEKZIOA

Page 14: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

14 ≠BIGARREN B MAILA

kaldorentzat da,maila osatzenduten 80 eki po -etatik jar dunaldig u z t i e t a n

lehenengo lausailkatuen ar tean

mantendu den ba karra. Igoerako promozio-eremua

baino postu bat beherago Leioadago, erregulartasunaren txapel -ketaren ekuadorera iritsi eta gero.Bilbao Athletic eta Real SociedadB denboraldi lasaia izaten ari dira,lehenago edo beranduagoLehenengo Mailan ikusiko di -tugun perlak leuntzen dituztenbitartean; aitzitik, Arenasek etaReal Uniónek, Kopako bi txa -peldun historikoek, ez dute es -tualdirik pasatu, baina badakite bi -garren itzulian erne ibili behardirela postu arriskutsuagoetara ezerortzeko.

BARAKALDO ETA LEIOA, BEHEKOPOSTUENGATIKO KEZKAKMARKATUTAKO LEHENENGOITZULI BATEN AURPEGIA

Kezka. Hori da euskalekipoentzat Bigarren BMailan Ligako lehen -

engo 19 jardunaldiak hobe labur -tzen dituen hitza. Brontzezko Di -bisioaren II. Taldean EAE-kohamar ordezkari zeuden -parte-hartzaileen erdiak-; hortaz, nor -mala da baten bati sobera sufritzeaegokitzea eta badirudi honakoahalako kanpaina bat izan dela.

Txanponaren aurkia Bara -

Bigarren B-ko txapelketarenlehenengo itzulia euskalekipo bat play off-en, hirujaitsiera zuzenean eta bestebat play out postuan zeudelaamaitu zen.

David Novo

REAL UNION,KOPAKOLAURDENETAN

Kopa Federación de -lakoaren edizio

honetan parte hartu duenekipo euskaldun bakarra daReal Unión, zeina ‘UmilenKopa’ deritzonaren borrokandarraien. Iruindarrak final-laurdenetan sartu dira atzeanutzi ondoren NafarroakoPeña Sport zortzirenetan (7-3 globalean), Cultural deDurango hamaseirenetan etaZamudio itzuli auto nomi -koan.

Azken horretan Arenas,Portugalete eta Real Socie -dad C ekipoek ere partehartu zuten. Bestalde, Miran -desek zortzirenetan Bara kal -do eliminatu zuen.

Behean, hodei beltzak be -giztatzen dira gure ordezka -rientzat.

Gernikak lehenengo itzuliajaitsierako promozio-postuetanbukatu zuen; Amorebieta, Culturalde Durango eta Vitoria ordeaHirugarren Mailara jaitsiko li -rateke, hiru arraste eraginez.

Page 15: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

15 ≠HIRUGARREN MAILA

Portugalete neguko txa -pelduna izan da SestaoRiverri hamar puntuko

abantaila aterata, Somorrostrori11koa eta Real Sociedad C eki -

PORTUGALETE, HAMARKADAHONETAKO NEGUKOTXAPELDUNIK ONENA

Portugaletek HirugarrenMailako euskal taldearenlehiaketaren lehenengoitzulia 47 punturekin itxizuen, azken urteotakomarkarik onenarekin.

D. N.

horrela amaituz gero, bigarren es -kumendeko txuriurdinak igotzekofasean bere postua bosgarrensailkatutakoari, Balmasedari,utziko lioke ezin baitu play off-ajokatu Sanse 2. B-n dagoelako.

Portugaletarrak onenak diramomentuz. Orain arte azkenekohamarkadan txapelketaren ekua -torean inoiz erregistratu den pun -tuaziorik onena gaindika gainditudute. Orain arte errekorra,lehenengo 19 partidetan 43 pun -turekin, Leioak zuen 2013/14denboraldian eta Alavés B-k2016/17an.

Behean, ia liga erdia azkenekohiru posizioak ekiditen saiatzenari da, Erregionalera jaistera kon -denatzen dutenak -lehenengo itzu -liaren amaieran Bermeo, SanPedro eta Ordizia ekipoek zituztenpostu horiek- baina baita 14-15-16-17 postuak ere, Bigarren B-tikeuskal ekipoak arrasta daitezkelaaurre ikusten baita.

poari 14koa; horiek dira Hiru -garren Mailako IV. Taldeanlehenengo itzulia igotzeko promo -zio-eremuan bukatu zuten bestehiru ekipoak. Alabaina, Liga

Page 16: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

16 ≠EMAKUMEEN FUTBOLA

daren neskak adoretu zituen,Koparen zortzirenetan Va lentziariirabazita. Gero eki poak erreakzio -natu egin zuen tau lan arazoak ezizateko.

Bestalde, bilbotarrek kanpainagaizki hasi zuten. Hamabitik bi

ANOETAKEMAKUMEENPARTIDA BATHARTUKO DUAURRENEKOZ

Donostiako estadioakReal eta Athleticen

arteko derbiaz gozatzeko ateakirekitzen dituen Biga rren urtekontsekutiboa da. Lehenengoa2018ko maia tzean izan zen eta21.500 ikusle bertaratu ziren.Horrez gain, San Mamés Ba -rriak ere lehoien eta Atleticode Ma driden arteko Kopakokanpo raketa eskaini zuen ira -gan urtarrilaren 30ean.

LEHENENGO ITZULIABIGARREN MAILAN ETAEUSKADIKO LIGAN

Zilarrezko kategorianetxeko hiru ekipo (Ei -

bar, Alavés eta Athletic B)Lehenengo B deritzon txa pel -keta berrira pasatzea ahal -bidetzen duten plazen aldejokatzen ari dira. EuskadikoLigan txapelduna izatekonorgehiagoka bizia aurre -ikusten da. Tolosa, Arratia,Leioako eta Pauldarrak fabo -ritoak direla dirudi.

1. MAILAKO KLUBAKETENGABE HAZTEN

Athletic Club, RealSociedad, Alavés eta

Eibar. Mutilen futbolarenkategoria gorenean aritzendiren lau ordezkariek haiensekzio femeninoen aldekoapostua egiten dute gero etasarriago. Denboraldi bakoi -tzean geroz eta gehiago in -dartzen da klub horien oina -rria eta gainerako ekipoenharrobiaren lana.

puntu lortuta Joseba Agirrerenneskak kostata aterako dirabehetik.

Lehoiek izpiritu borrokalariadutela erakutsi zuten Kopan. Be -tisen 3-0 bat berdindu zuten etape naltietan pasa ziren.

REAL SOCIEDAD ETA ATHLETIC LIGAKO ONENEKIN DAUDE

Real Sociedad eta Athle -tic Club izaerarekin etah a r r o t a s u n a r e k i n

lehiatzen ari dira gero eta exi -jenteagoa den Iberdrola Ligan.Biak ala biak taularen goialdeandaude, baina lehenengo eta bi -garren postuetatik urrun, Atle ticode Madridek eta Barcelonak era -kutsi dute gainerakoek baino mailahobea dutela txapeldun izateko.Donostiarrek sentsazio onekin hasizuten Liga. Estu tasunean zeu -denean, hamabitik hamar puntulortu zituzten Gon zalo Arcona -

Neska donostiarrak etabilbotarrak bigarrenitzulian murgilduta daudeIberdrola Ligaren goiko-postuengatik borrokanmantentzeko asmoarekin.

Txemi García

Page 17: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

17 ≠EMAKUMEEN FUTBOLA

Euskadi azpi-17 eta azpi-15 selekzioen estatal au -tonomikoaren lehenengo

fasean lehiatu ziren abenduan.Jon Kepa González eta Idurre

Fríasek gidatzen dituzten ekipoakhaien ahalmena agertzeko ilusiozeta anbizioz beteta joan ziren.Parte hartzen zuten nesken adinenaldaketak txapelketa markatu du,ez baitago azpi-18 eta azpi-16kon binaturik.

Bi mailetan jokalariak denaeman zuten Valentzia eta Errio -xaren aurka jokatutako topa -ketetan ahalik eta puntu gehienbatzeko helburuarekin, izan ere,bigarren faserako elkarrekinkonpatibilizatzen baizuten. Horidela eta, bi teknikoek valen -tziarren aurkako lehenengo nor -gehiagokak gorriz markatu zituz -ten, paperean gogorrena zelazirudien eta. Zaharrenek Valentzia2-1 garaitu zuten, Cube eta Em -maren golekin, eta txikienek 0-0berdindu zuten. Bigarren kon -promisoan, egoera aldatu zen.Friasen neskek gol ugari sartuzizkieten errioxarrei, 8-0 amaituz.Jone (2), Amaia, Maider, Elene(2), Paula eta Ainhizek sartu zi -tuz ten tantoak. Bestalde, Gonza -lezen jokalariek berdinduta bukatuzuten, golik gabe, Errioxaren aur -ka.

Bi selekzioak otsaileanbigarren fasean lehiatukodira Granadakotopaketetan partida onakjokatu eta gero.

Txemi García

MAILA BIKAINA

Futbol euskaldunak

kalitatezko harrobi

aberatsa du.

EUSKADI AZPI-17 ETA AZPI-15 ONGI ARITU DIRAESTATAL AUTONOMIKOAN

Azpi-17

Azpi-15

Denboraldi honetan Euskadiko hautesleak lan gehigarriaizan zuen aukeratutako jokalariak estatal autonomikorakoberregituratzeko. Azpi-18 eta azpi-16 mailetako adina az -

pi-17 eta azpi-15etara aldatu ziren. Jon Kepa Gonzalezek zein IdurreFriasek taldea osatzeko gaitasuna zuten jokalarien sorta zabalanabarmendu zuten. Harrobi-lan hori Euskadin funtsezkoa daemakumezkoen futbolaren etorkizunerako.

SELEKZIOETAN ADINA ALDATU DA

Page 18: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

18 ≠OINARRIZKO FUTBOLA

Kadeteen Santutxu-Lakua baten irudia

Gazteen Deusto-Gernika baten irudia

GERNIKA ETA DEUSTO GAZTEENEUSKAL LIGAN NABARMENDU DIRA

Gernika eta Deusto izandira Gazteen EuskalLigan gehien nabar -

mendu diren ekipoak. Barakal -doren baimenarekin -liderrarekinbatera txapelketaren lehenengoerdia galdu gabe bukatzeko zorianegon zen ekipoa-. Azkenean, biekipoek 14. jardunaldian galduzuten. Hiru ekipoek egin dutenaalde batera utzita, maila honetanberdintasun itzela izan da ezaugarrinagusia, goiko postuetan sartzekoborrokatzen duten ekipoen arteaneta jaits daitezkeen artean hamarpuntuko aldea ere ez dago. Zirraraamaiera arte mantenduko da etadena erabakitzeke dago, bai goianbai behean.

Kadeteen Euskal Ligan RealSociedad taldeak ohiko mailaagertu du baina, goiko postuetan,Eibar izan du lagun. Armeroenekipoak lehenengo itzulia negukotxapeldunaren ohorezko titulu -arekin amaitzea ere lortu du. Ala -ves, Antiguoko, Athletic Club etaDanok Bat izan dira Ligarenlehenengo erdian nabarmendu di -ren beste ekipo batzuk.

Halaber, Romok eta Santutxukere emaitza onak izan dituzte,azken hori onenengana hurbil -tzeko borrokatzen ari da.

Gernika, Lakua eta Betoño diraez jaisteko borrokatzen ari direnekipoak.

Hiru ekipok ihes egin zutenGazteen Euskal Ligarenlehenengo itzulian, etaKadeteen Euskal LiganEibar neguko txapeldunaizan zen.

Raúl A. Collantes

Gazteen Euskal Liga eta Kadeteen Euskal Liga kategorietan 16ekipok jokatzen dute eta 2019-20 denboraldian 18 ekipo

egongo dira, Euskal Federazioaren Zuzendaritza Batzordeakproposatuta, Batzar Orokorrean onetsi zenari jarraiki. Erreforma horieragin argiak izaten hasi da kanpaina honetan. Hasteko, bi ka -tegorietara igoko lirateke eskualdeetako bakoitzeko txapeldun izandiren hiru ekipoak eta igoera faseko txapelduna eta txapeldunordea,hiru batean sistemaren bidez lehiatu direnak eskualdeetako bakoitzeanbigarren sailakatutakoen aurka. Hau da, hiru ekipo horietatik bikategoriaz igoko dira txapeldunekin batera. Eskualdeetako Ligeetaraegingo diren jaitsierei dagokienez, postu bat murriztuko da. 14., 15. eta16. postuetan sailkatuta daudenak jaitsiko dira.

ALDAKETAK LIGARENIGOTZEKO SISTEMAN

Page 19: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

19 ≠OINARRIZKO FUTBOLA

Markagailu ezberdinakiragan abenduaren28an eta 29an Arri -

gorriagan Selekzio AutonomikoenTxapelketa Nazionalaren Lehen engoFasean haien konpromisoak jokatuzituzten euskal konbina tuentzat.Azpi-18 ekipoak argi eta garbi iraba -zi zuen bere lehenengo partida, Ka -nariakekoen aurka (4-0). Aukeraugari hiru-koloreko arentzat. Biga -rren norgehiagokan 1-1 berdinketaizan zuen Nafarro aren aurka. Gaz -teek irabazteko aukera izan zutenbaina aurkariak aurreratu egin zi -tzaizkien eta ber dindu besterik ezinizan zuten egin. Bestalde, Azpi-16ekipoak 0-2 galdu zuen berelehenengo par tidan Kanariakekoenaurka. Ho rrek egin zituen bi tantoaklehenengo zatian markatu zituen.Saiatu ziren, baina ezin izan zutenegoerari buelta eman. Gero, kade -teek ordaina hartu zuten Na fa rro -aren aurkako norge hiagokan, 2-1irabaziz. Irudi ona eman zuten etahaien erregistroak hobetu zituzten.

Jonathan Ledesmaren gazteenselekzioak lehenengo fasea 4 puntu -rekin, haien aldeko 5 golekin etahaien aurkako 1 golekin amai tu du.Egoitz Mendizabalen kade teen se -lekzioak, bestalde, fasea 3 puntu -rekin, haien aldeko 2 golekin etahaien aurkako 3 golekin amaitu du.Estatalaren bigarren faseari begira,bi ekipoak puntuak nork bere al -detik batu ditu.

Euskadiko Azpi-18 eta Azpi-16 ekipoak aukerekiniritsi dira EstatukoTxapelketaren BigarrenFasera Arrigorriaganjasotako emaitzen ondoren.

Raúl A. Collantes

HURRENGO AURKARIAK

Euskadi Valentzia eta

Kantabriaren aurka

lehiatuko da 2. fasean.

GAZTEEN ETA KADETEENSELEKZIOEK BIGARRENFASERAKO AUKERAK DITUZTE

Euskadi Azpi-16, lehenengo fasean

Euskadi Azpi-18, lehenengo fasean

Euskadiko Futbol Federakundeko teknikoak, Iñaki Senak,talde biek bigarren fasera aukerekin doazela gogoratzendu, baina ñabardurekin. “Azpi-16 selekzioak hiru puntu

ditu, eta partidu biak irabazi arren egoera zaila da, 9 punturekinbeste emaitza batzuen zain egon behar da. Partidu biak irabazibehar dira eta beste enfrentamendu batek alde egitea”, Iñaki Senakdio.

JUBENILAK PASEA EUREN ESKU DAUKATE

Page 20: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

Laburu Ibarra

borrokatzen ari da Tafatransekinbatera. Halaber, Otxartabe igo be -rriaren denboraldiak ere aipamen

berezia merezi du. Bilbokotaldeak ez du Hirugarren etaBigarren B mailen arteko jauzianabaritu, eta mailako onenekinlehiatzen ari da. Maila horretanlehiatzeko plantilla indartu egindute, eta Rodri Gar ciaren mutilakBizkaiko ekiporik onena diralehenengo itzuliaren ekuatorean.

Bestalde, Zierbena, azken ur -teotan lehenengo postuak eskura -tzeko borrokatzera ohituta dagoenekipoa, ikasturte honetan denbo -raldi gorabeheratsua izaten ari da.Zierbenarrek ez zuten ligako txa -pelketa ongi hasi eta harrobianerrelebo bat ere izan dute. Orain,taularen erdialdean daude eta ba -dirudi, pixkanaka, airea hartzenari direla.

Bestalde, Laskorain eta San -turtzi sailkapenaren behekal detikateratzeko borrokan murgil dutadaude. Gipuzkoarrek jaitsi eratikbabesteko puntu-koltxoia dute;portukoek aldiz garaipenak Bildubeharko dituzte arriskutik libra -tzeko.

Dena den, santurtziarrek bada -kite irabazteko sufritzea zer deneta hemen eta bukaera arte sufri -tzeko prest daude.

BIGARREN B MAILA: IGO BERRI DEN OTXABARTE ONGI DABILLIGAKO EKUATOREAN

20 ≠ARETO FUTBOLA

Bigarren B mailako eus -kal ekipoen artean Lau -buru Ibarra egiten ari

den kanpaina aparta aipatzekoada, hain zuzen, Ligako txapel -ketaren ekuatorera iritsi direnean.Gipuzkoako ekipoa taldekolehenengo postua eskuratzeko

Ibarraren kanpaina bikaina,aitzitik Zierbena aireahartzen saiatzen ari da,Laskorainek eta Santurtzikbezala, hasiera txarra izan eta gero.

C. Zárate

EMAKUMEENBIGARREN MAILA

Bilbo taulako buru in -dartsua da eta erre gis tro

apartak izaten ari da bere urteaizan daitekeen honetan. Horrezgain, San turtzi oso go gorra iza -ten ari den norgehia gokanlehiatzen jarraitzen saia tuko da.

GAZTE OHOREZKOMAILA

Gora Bilbao, Otxarta beeta Zierbena. Den bo -

raldi honetik gero eta gehiagohazten ari dira. Es koriatzak etaIbarrak hobetuko dutelako usteosoa dute.

Hirugarren Mailan egin duen bigarren denboraldi honetan,Kukuiagak sailkapenaren buruan egotea lortu du. Etxeba -

rriren taldea denboraldi bikaina egiten ari da berdintasuna nagusi denmaila batean. Taulako lehenengo postuak eskuratzeko borrokatzen arida Elorrietako eta Afantxo ekipoekin batera eta basatia izango deladirudi. Behean, Sasikoa, Goierri, San Jorge eta Lagun Onak, batez ere,ez jaisteko borrokatzen ari dira. Euskal Ligari dagokionez, Gernikakoindartsuen agertu den ekipoa da eta, beraz, sailkapenaren buruandago. Alabaina, Eskoriatza, Mondrate eta Scorpio, besteak beste,hemendik denboraldia amaitu arte lanak emango dizkioten ekipoakdira. Errukirik gabeko borroka oso parekatuta dagoen txapelketabatean. Txanponaren beste aurpegiari dagokionez, Scalibur etaSosoate eskualdekora ez jaisteko borrokatzen ari dira.

BERDINTASUN MAXIMOAHIRUGARREN MAILAN ETA EUSKAL LIGAN

Page 21: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

21 ≠ARETO FUTBOLA

Jubenila

Kadetea

Femeninoa

EUSKADIKO SELEKZIOEK GERO ETAESKARMENTU HANDIAGOA DUTE

Emaitzak kadeteen,gazteen eta emaku -mezkoen euskal selek -

zioen aldekoak izan ez diren arren,nor bere taldeetan lehiatu da txa -pelketa estatal autonomikoarenaurreko faseetan. Txapelketak es -karmentu handiagoa eman dieselekzioarekin aurrerapausoakeman ditzaten eta etorkizunekohitzorduetan balia dezaten.

Berriki, azpi-16 eta azpi-18selekzioak Martorellen (Bartze -lona) lehiatu ziren estatalarenaurreko fasean. Euskal konbinatuekezin izan zuten hurrengo faserapasatu eta eliminatuak izan ziren.Alde batetik, azpi-16ak berelehenengo partida galdu zuenGaztela-Mantxaren aurka (6-1) etagero Kataluniaren (4-2) eta Ma -drilen (4-1) aurka. Talde horretanmantxatarrak finalerdietara pasatuziren.

Bestalde, azpi-19 taldeak estrei -naldi ona izan zuen Gaztela-Man -txaren aurka (6-0) eta gero gol ko -puru mingarria sartu zuen Kata -luniaren aurka (8-0). Madrilen aur -kako norgehiagokan galdu eginzuen (4-2). Azkenik, Gaztela-Man -txa ere finalerdietara pasatu zen.

Selekzio femeninoari dago -kionez, urtarrilean Archenan (Mur -tzia) jokatu zen txapelketan hiru-kolorekoa 1-3 erori zen lehenengoValentziaren aurka eta 7-0 geroMur tzia anfitrioiarekin.

Gazteen, kadeteen etaemakumeen ekipoekezinezkoa izan zuten emaitzaonak lortzea txapelketaestatal autonomikoan, bainahazten jarraitzen dute.

Carlos Zárate

Page 22: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat

Txuriurdinek eta txurigorriekdagoeneko haien urteurrenen lo -gotipoak aurkeztu dituzte. Bara -kaldokoek kasuan, okasio hone -tarako bereziki diseinatu den equi -paje batean ikus daiteke. Erahorretan, biak 100 urtekoen klub -ean sartu dira. Kluba honakoekosatzen dute: Athletic, Beasain,Real Sociedad, Portugalete, Are -nas, Basconia, Deusto, Mondra -gon, Balmaseda, Galdakao, Aban -

to, Zorroza, Erandio, Real Unión,Sestao (bi deiturekin), Barakaldo,Elgoibar eta Santutxu.

CULTURAL DE DURANGO ETASPORTING DE LUTXANA(BARAKALDO) 100 URTEKOENKLUBEAN SARTU DIRA

22 ≠BERRIAK

Sociedad Cultural y De -portiva Durango etaSporting de Lutxana

(Barakaldo) aurten, 2019an, oraindela 100 urte sortu zirela ospatukoduten futboleko bi klub euskaldundira. Durangarrek hain berezia denurtemuga ospatuko dute BigarrenB Mailan lehiatuz, inoiz militatuduen mailarik altuenean; Ezkerral -dekoek ordea Erregional Go -renean jokatzen dute, eskualdekobigarren mailan.

Bi klubek 2019an haienfundazioaren ehungarrenurteurrena ospatuko dute etaurtean zehar esne-mamitanospatuko dute prestatudituzten ekitaldi ugarirekin.

David Novo

ZAMUDIO, LAGUN ONAK ETA ZARAUTZEN75. URTEURRENA

2018an Zamudiok 75.urteurrena ospatu zuen

hainbat ekitaldirekin (herri-bazkaria, oroitzapenezkoelastikoa, okasiorako bere -ziki diseinatutako logoti -poa…). Aurten, 2019an, La -gun Onak eta Zarautzentxan da da.

100 URTE IGARODIRA ARENASENKOPATIK

Arenasek orain dela100 urte Barçari Ko -

pa irabazi ziola ospatuko du.Gisa horretako ehungarrenurteurren bat ospatu dutenbeste euskal ekipo batzukAthletic (2003), Real So -ciedad (2009) eta RealUnion (2013) dira. Are ge -hiago, trofeo hori dutenEAEko 4 klubak dira.

Sporting de Lutxanak oroitzapenezko kamisetak estreinatu zituen

ARBITROBATZORDEARENZUZENDARITZABATZORDEA

Pedro Arrizabalaga Ar -bitroen Euskal Batzor -

dearen presidentea da, Mi -guel Flores presidente ordeaeta Daniel Guillerna idazka -ria. Gainera, Zuzen daritzaBatzordearen kide dira ZigorArakama, Guido Böhm, Mi -guel Carte, Fran cisco Rodri -guez eta Kepa Sanz.

Page 23: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat
Page 24: FUTBOLA ETA SENTIMENDUAK - EFF-FVF · SENTIMENDUAK D enboraldi hau oso lehiatua izaten ari da, emozioz eta urduritasunez beteta dago ia maila eta diziplina guztietan. Euskadin hainbat