futbola 4-1, pasada ederra! · 2019. 10. 17. · hiru hitzaldi izango dira aste honetan, bihar,...

8
2011ko urtarrilaren 30, igandea::: 3.537 zk. ::: www.kronika.net HITZALDIAK Astea, hitzaldiz bete-betea Hiru hitzaldi izango dira aste honetan, bihar, etzi eta oste- gunean. Guatemala, Txile, eta ekonomiaren nondik norakoaz ariko dira. /2 ATLETISMOA 20 hernaniar, Nazioarteko Krossean Donostiako Hipodromoan 20 hernaniar izango dira gaur, beste milaka atleten artean, urteroko Nazioarteko Kross famatuan. 10:30etan abiatuko dira gazteenak. Senior ema- kumezkoak 12:15etan, eta gizonezkoak 12:45etan. ❙❙ GIMNASIA ERRITMIKOA Gimnasta gazteak, beren doaiak erakusten, gaur Hernaniko eta Donostiko haur eta gazteek gimnasia erritmi- koan dakitena erakutsiko dute gaur, 11:00etatik 13:00etara, Kiroldegian. Txapelketetan egingo dituzten dantzak era- kutsiko dituzte. ❙❙ LABURRAK /2 Ereñotzuko Auzo Udala /2 ESKELAK /3 Transgenikoei buruzko hitzaldia: /6 AMHER eta Hernaniko Udalak hitzarmena sinatu dute. /8 GAUR KRONIKAN ERREPORTAJEA - OSASUNA: XXI. mendeko ‘sorgin’ eta ‘intxixuak’ /4-5 Partiduko irabazle, Gazte Asanblada GOÑI IIak joku ona erakutsi zuen atzo, eta Mikel Elolarekin batera, 22- 16 irabazi zieten Ojuel eta Gorrotxategiri. Jendeak txoratzen txalotu zituen Oronozko aurrelariaren ezker gantxo, kolpe, katu-salto... eta oihuak. Aurretik, Esnalek eta Oiagak irabazi egin zieten Koka eta Ezeizari, lauterdian, 22-19, eta partidu polita eskaini zuten laurek ere. Aspaldi ez bezala bete zen atzo Hernaniko frontoia; leporaino. Ondoren, luntxa eta kontzertua; eta antolatzaileak pozik, beraiek izan baitziren atzoko benetako irabazleak. ❙❙ FUTBOLA 4-1, pasada ederra! GERO eta indartsuago dago Hernani, Erregionalen Ohorezko mai- lan. Erraz irabazi zuten Ibor Manzanoren mutilek atzo ere. Baloia ia erabat berak izan zuten, eta aukerak aprobetxatu egin zituzten. Olasagastik bi gol sartu zituen; Lujanbiok bat; eta Zabaletak bes- tea. 4-1 irabazi zuten, eta lider dira hernaniarrak. Emakumezkoen ligan ere bolada ederrean dira hernaniarrak, eta gaur, Hondarribian eutsi nahiko diote arratxari, 12:00etan. ❙❙ Taldekideak Olasagasti zoriontzen, lehen gola faltaz sartu ostean.

Upload: others

Post on 20-Feb-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 2011ko urtarrilaren 30, igandea::: 3.537 zk. ::: www.kronika.net

    � H I T Z A L D I A K

    Astea, hitzaldizbete-betea

    Hiru hitzaldi izango dira astehonetan, bihar, etzi eta oste-gunean. Guatemala, Txile,eta ekonomiaren nondik norakoaz ariko dira. /2

    � ATLET ISMOA

    20 hernaniar, NazioartekoKrossean

    Donostiako Hipodromoan 20 hernaniar izango dira gaur,beste milaka atleten artean,urteroko Nazioarteko Krossfamatuan. 10:30etan abiatukodira gazteenak. Senior ema-kumezkoak 12:15etan, etagizonezkoak 12:45etan. ��

    � GIMNASIA ERRITMIKOA

    Gimnasta gazteak,beren doaiak erakusten, gaur

    Hernaniko eta Donostiko haureta gazteek gimnasia erritmi-koan dakitena erakutsiko dutegaur, 11:00etatik 13:00etara,Kiroldegian. Txapelketetanegingo dituzten dantzak era-kutsiko dituzte. ��

    LABURRAK /2

    Ereñotzuko Auzo Udala /2

    ESKELAK /3

    Transgenikoei buruzko hitzaldia: /6

    AMHER eta Hernaniko Udalakhitzarmena sinatu dute. /8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    ERREPORTAJEA - OSASUNA:

    XXI. mendeko ‘sorgin’ eta ‘intxixuak’ /4-5

    Partiduko irabazle,Gazte Asanblada

    GOÑI IIak joku ona erakutsi zuen atzo, eta Mikel Elolarekin batera, 22-16 irabazi zieten Ojuel eta Gorrotxategiri. Jendeak txoratzen txalotuzituen Oronozko aurrelariaren ezker gantxo, kolpe, katu-salto... etaoihuak. Aurretik, Esnalek eta Oiagak irabazi egin zieten Koka etaEzeizari, lauterdian, 22-19, eta partidu polita eskaini zuten laurek ere.Aspaldi ez bezala bete zen atzo Hernaniko frontoia; leporaino. Ondoren,luntxa eta kontzertua; eta antolatzaileak pozik, beraiek izan baitzirenatzoko benetako irabazleak. ��

    � F U T B O L A

    4-1, pasada ederra!GERO eta indartsuago dago Hernani, Erregionalen Ohorezko mai-lan. Erraz irabazi zuten Ibor Manzanoren mutilek atzo ere. Baloiaia erabat berak izan zuten, eta aukerak aprobetxatu egin zituzten.Olasagastik bi gol sartu zituen; Lujanbiok bat; eta Zabaletak bes-tea. 4-1 irabazi zuten, eta lider dira hernaniarrak.

    Emakumezkoen ligan ere bolada ederrean dira hernaniarrak,eta gaur, Hondarribian eutsi nahiko diote arratxari, 12:00etan. �� Taldekideak Olasagasti zoriontzen, lehen gola faltaz sartu ostean.

  • 22011-I-30 igandea

    HITZALDI mordoxka izan -go da aste honetan Herna -nin. Hiru hitzaldi, hain zu -zen: bihar, etzi eta oste gu -nean. Guatemala, Txile etaekonomia gaiak ezagutzekoaukera izango dute, beraz,hernaniarrek.

    Guatemalan kooperanteBi hernaniar Guatemalanizan berri dira, kooperantemoduan, eta hango berri

    emango dute. Yera Aranoeta Esteban Mateos-ek eurenesperientzia kontatuko dute,Quiché eta Chiquimula de -par tamenduetan ibili bai ti -ra, hilabete batzuetan, Albo -an GKE-ONGarekin. Hitzal -dia Biterin da, bihar, 19:30 -etan, eta GKE batek antolatudu, Hirugarren Adina Hiru -ga rren Munduak, alegia,Udaleko Lankidetza Saila -ren laguntzarekin.

    Nola funtzionatzen duekonomiak?Ixidro Esnaola hernaniarrakhitz egingo du Biterin, etzi,19:30 eta tik aurrera, Na tzak

    antolatuta. Ekonomiaren sekre -tuak azalduko ditu, eko no -milari hernaniarrak.

    Txilek egoera gogorrabizitu du oraintsu arte, etairrati batzuk lan haundiaegin dute bitarte horretan,komunitate txiki batzutan,herritarrak informatutaizateko. Horri buruz arikodira ostegunean, 19:30etan,Biterin, Molotoff eta Pausu -media GKEak antolatuta. ��

    � H I R U H I T Z A L D I A S T E H O N E T A N

    Yera Arano eta Esteban MateosGuatemalari buruz, bihar

    Hiru hitzaldi izango dira aste honetan, Biterin, 19:30etan. Bihar Guatemalari buruzko hitzaldia emangodute bi hernaniarrek. Etzi, ‘Ekonomiaren sekretuak’ azalduko ditu Ixidro Esnaolak. Ostegunean, Txileko

    komunitate txikietako irratiei buruz ariko dira, Molotoff eta Pausumediaren eskutik.

    .

    Ekonomia gaiak izango diraasteartean, eta Txileko irrati

    txikien lana azalduko duteostegunean.

    � G A Z T E T X O K O AFutbolinak ‘tuneatzen’ gaur

    Ekintza berezia dute gaurGazte Txokoan. Hainbestepartida jokatu dituzten futboli-na tuneatu egingo dute, itxuraberria eman, alegia. ��

    � U R L U D O T E K AJolasak, igerilekuan

    Uretan dibertitzeko moduaizango dute gaur, Hernanikogaztetxoenek, Kiroldegian, urludoteka jarriko baitute.10:30etatik 12:30etara. ��

    � O D O L E M A I L E A K

    Odola ematekoordua, asteartean

    Urtarrilean 54 lagunek emanzuten odola HernanikoAnbulatorioan. Emaile berririkez zen izan eta organudonanterik ere ez. Datu hobe-ak izan dituzte Hernanikoodol emaileetan, eta horrega-tik, Hernaniko Odol EmaileenElkartetik dei egin diete herri-tarrei, datorren astearteanodola ematera animatzeko,18:30etatik aurrera,Anbulatorioan. ��

    � Z I N E A

    ‘Pan Negro’ eta ‘LasCronicas de Narnia,Biterin gaur

    Pan Negro pelikulak kontatu-ko digu gaur, 19:30etanBiterin, gerra ondorena nolabizi duten, irabazleek eta gal -tzaileek. Txintxorik eta gaizto-rik ez dago Kataluiniako herritxiki honetan, ez bando bate-an eta ez bestean, eta errea-litatea oso gogorra da,gehienen tzat. Las Cronicasde Narnia abenturazko peli-kula 17:00etan da, Biterin. ��

    � K A L D E R E R O A K

    Hiru entsaioKaldereroak larunbatean izan-go dira, eta aurretik hiru en -tsaio dituzte. Astearte eta aste-azkenean, 20:00etan, Elur Txo -ri elkartean. OsteguneanMusika Ban da rekin entsaiatukodute, 20:30etan Milagrosan. ��

    � M U S I K A B A N D A

    Argazkiak TorresenMusika Bandak 150 urte beteditu aurten. Bandako argazki-ren bat duenari eskatu diote,Torresen uzteko. ��

    � E R E Ñ O T Z U

    Izenak eskatuzaizkie

    auzotarrei,Auzo Udalaosatzeko

    AUZO Udala izango du Ere ño -tzuk maiatzetik aurrera. Maia -tzeko Udal Hauteskundee tan,ereñotzuarrek beste ontzi edourna bat izango dute, eta AuzoAlkatea eta lau Juntakideakzein diren erabakiko da.

    Ereñotzuko Olak auzo el -karteak talde edo hautagaitzabat aurkeztuko du, eta hori,auzotarren proposamenetatikosatu nahi dute. Horregatik,auzotarrei eskatu diote, bakoi -tzari egokiak iruditzen zaizkionizenekin zerrenda bat idatzi, etaotsailaren 6an uzteko KulturEtxean, goizeko 09:00etatik13:00era. Izen horietatik, OlakAuzo Elkarteak zerrenda edohautagaitza definitibo batosatuko du.

    Kontu honi buruz zerbaitjakin nahi duenak, galdetzekoaukera izango du, otsai laren3an, 19:00etatik 20:00 etara,Kultur Etxean. ��

    Maiatzeko UdalHauteskundeetan,

    ereñotzuarrek Auzo Udalaaukeratuko dute. Aldez

    aurretik, izen-zerrenda bataurkeztuko du Olak Auzo

    Elkarteak.

  • 2011-I-30 igandea

    3

    EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    � ANTONIO ETXEBERRIA ZIPITRIAJAUNA

    Atzo hil zen Hernanin, 80 urte zituela, Elizakoak etaAita Santuaren bedeinkazioa hartuta

    - Goian Bego -Emaztea: Isabel Tolosa; seme-alabak: Koro, Josetxoeta Karmele Mujika eta Maria Angeles; biloba: Amaia;anai-arrebak: Jose (†) eta Rita, Joaquin (†) etaJoxepa, Angela (†) eta Roke (†), Inaxi eta Luis (†),Marcos (†), Xabier (†) eta Elvira (†), Valentin, Maritxueta Manuel; koinatu-koinatak: Joaquina (†) eta Joxe Mari (†), Estebaneta Pepi, Valentin eta Maribi, Margari eta Antton; ilobak, lehengusuaketa gainerako ahaideek.

    Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaitez-tela BIHAR ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, JOAN BATAIATZAILEAREN parroki elizan egingo den hiletara. Aldezaurretik, mila esker.

    Hernanin, 2011ko urtarrilaren 30eanHelbidea: Kardaberaz, 24 - 2. A Oharra: Gorputza HERNANIKO ORBEGOZO FUNERARIA TANATORIOANegongo da, gaur igandea 12:45ak arte.

    � ANTONIO ETXEBERRIA ZIPITRIA-Goian Bego-

    TOLOSA SENDIA

    Hernanin, 2011ko urtarrilaren 30ean

    “Anttonio, ezkondu ziñen gure Ixabelekin;ezin ahaztu zurekin bizitako momentuekin.

    Jakin, zuek sortutako familia zainduko dugula gurekin”.

    � ANTONIO ETXEBERRIA ZIPITRIA-Goian Bego-

    ETXEBERRIA ILOBAK

    Hernanin, 2011ko urtarrilaren 30ean

    “Maitasuna bizitza daeta maite duzun huraez duzu inoiz ahazten.

    Gugan biziko zara betirako”.

    � DAMASO PARIENTE GUTIERREZOstiralean hil zen, 81 urte zituela, Elizakoak

    eta Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta

    - Goian Bego -

    Emaztea: María Alonso; seme-alabak: Txelo etaAntxon Sagarzazu, Javi eta Koro Miguel, Mari etaPatxi Altuna, José Luis (†), Toño eta Pili Lasarte; bilo-bak: Diego, Jon, Oliver eta Ainhoa, Izadi, Eneko etaEli, Mikel, Haritz, eta Gorka; birloba: Xane; anai-arre-bak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.

    Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaitez-tela BIHAR, ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, SAN JOANBATAIATZAILEA parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik,mila esker.

    Hernanin, 2011ko urtarrilaren 30eanHelbidea: Elizatxo, 25-3 ezk.OHARRAK: Gorputza VASCONGADA EHORZKETA TANATORIOAN(Orkolaga) egongo da, gaur, 13:00ak arte .

    � ANTONIO ETXEBERRIA ZIPITRIA-Goian Bego-

    BERE SENDIAK

    Hernanin, 2011ko urtarrilaren 30ean

    “Gure artean hintzen, gure artean hago

    eta gure artean egongo haizEz diagu inoiz ahaztuko”.

    ESKERTZANicolas Urruzola Huici

    JAUNA(Antonia Jaureguiren alarguna)

    Orain egun gutxi hil zenNicolasen seme-alabak, bilobak eta gainerakoahaideek eskerrak eman nahi dizkizuegu modubatera edo bestera gure ondoan izan zaretenguztiei eta baita elizkizunetara etorri zinetenguztiei ere.ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK

    Hernanin, 2011ko urtarrilaren 30ean

  • 2011-I-30 igandea

    4

    Horrela imajinatzen ditugu askotan, sorgin edo intxixubezala. Teknika eta terapia gehienak gure arbasoekedota beste herrialde batzuetako tradizioek jasotakoak

    dira, nahiz eta teoria berriak ere badiren. Guztiak medi-kuntza alternatibo gisa ezagutzen ditugu, baina tera-peutek nahiago izaten dute medikuntza osagarri deitu.

    MEDIKUNTZA OSAGARRIA

    XXI. mendeko ‘sorgin’ eta ‘intxixuak’

    Kontsulta Agustindarren Pla -zan du, Iñigo Royorekin batean.Kristalogia, Shiatsua, Reikia etaTarota eskaintzen ditu, besteakbeste. Baina orokorrean, bi lanegiten dituela dio: energetikoaeta kimikoa. Hau da, emozioaketa patroi mentalak kontuanhartuta, edota kristalen elemen-tu kimikoak erabilita, adibidez,kuar tzoarenak, bakterio etabirusek sortutako gaixotasunbatzuei aurre egiteko.

    Informatika ikasten hasi, eta

    ikus-entzunezko ikasketak eginzituen azkenean. Egun, doku-mentalak egiteko enpresa txikibat ere badu. Duela 6-7 urte be -rriz, senitarteko bati laguntzekoReikia ikasten hasi, eta «barruangordeta» zuen zerbait ireki zit-zaiola oroitzen du, «leherketabaten moduan». Energia kana -liza tzeko gaitasuna denok du -gula uste du, «bai na deneksenda dezaketela esatea zailada. Bakoitzak bere ezaugarriakditu, eta horrela hartu behar da,

    mistizismo gehiagorik gabe.Nik ere nire aurreiritziak gain-ditu behar izan ditut, armairu-tik atera behar izan dut».

    Ordutik ikastaroak egitenjarraitu du, eta duela hiru baturte Noemi Rosasen metodoaezagutu zuen. «Oso espiritua-la naiz, baina baita arrazionalaere. Batzuetan, Kristalogia re -kin emaitzak lortzen dituzu,baina zientifikoki ez dakizuzergatik. Noemik nik ezagutunahi nuen enfoke zientifiko

    hori eman dio».Metodo horri jarraiki, kris-

    talekin lan energetikoa edokimikoa egiten du. Lehenen -goa re kin, gorputzeko zazpitxakra edo gune energetikoak,edota gorputzeko korronteelektrikoak, meridianoak, era-biltzen ditu. Bigarrenarekin,kristalen elementu kimikoakerabiltzen ditu. «Gorputzarigaldetu egiten diot. Harriakjarrita eta eskuak gerturatuta,bibrazioak sentitzen ditut. �

    Hainbat teknika erabiltzenditu Iñigo Royok, beti ere, gai-xoaren beharretara egokituta.Lehenik eta behin gaixoari gal-deketa egiten dio, zertara eto-rri den jakiteko. «Batzuk minakendu besterik ez dute nahi;beste batzuk gehiago irekitzendira eta beste terapia batzukproposatzen dizkiet». Royokloturak egiten dituela dio,«gorputza bere osotasunean»ikusten duela, «minaren jato-rria aurkitzeko; mina bakarriksendatuta motz» geratuko li -tzatekeelako. «Minaren jato-rria non dagoen ikusteko gaibanaiz, gaixoari azaltzen saia -tzen naiz, eta ondoren, lagun-du egiten diot. Gorputzarioreka ematea, berreskuratzenlaguntzea, da helburua».

    20 urte daramazki Iñigo

    Royok medikuntza alternatibo-aren munduan, bai ikasten, baipraktikatzen. Horregatik, hain-bat teknika erabiltzeko gai da,eta baita hauek konbina tzekogai ere. Batez ere, masajeak egi-ten ditu, eta horrekin lotuta,osteopatia, reflexologia, kine-xologia, akupuntura, omeopa-tia, ajuste neurologikoa... era-biltzen ditu.

    «Normalean, energetikokiegiten dut lan. Mina dagoenmeridianoa zein den ikustendut, eta ondoren, meridianohorrekin lotuta dauden orga-noak sendatzen, desblokea tzensaiatzen naiz. Horretara koorratzak, oinak, eskuak, elika-gaiak, sendabelarrak, sistemanerbiosoa... erabil ditzaket».

    «Gorputzak berez senda -tzeko gaitasuna baduela» dio

    I ñ i g oRo yok, etaho rre tarako «one -na baraua eta deskan tsua»direla. Baina egun, denborafaltan ibiltzen gara, eta «sin-tomak desagertzearekin kon-formatzen gara, gorputzaribenetan sendatzeko beharduen astia eman gabe». Halaere, iruditzen zaio «EuskalHerrian badela terapia alter-natiboetarako joera, batezere, emakumeek arbasoen-gandik jasotako jakituriarieutsi diotelako».

    Madrilgo Escorial MariaCristina Unibertsitatean Natu -

    ropatiai k a s t a r o a

    eskaintzen da, etahonek erregularizatzen lagundezakeela aipatzen du.Gainera, COFENAT etaFENACO naturopaten elkar-teak ere horretan ari dira. Halaere, Royok argi esaten du ezdagoela medikuntza ofiziala-ren kontra, baizik eta osaga-rriak izan behar luketela.«Zentzuarekin jokatu beharda. Askotan lehenengo kirur-gia beharrezkoa izaten da,baina ondoren, terapia alter-natiboetarako aukera egokia-goa izan daiteke». �

    Iñigo Royo: «Gorputzari orekaematea, berreskuratzenlaguntzea, da helburua»

    Enara Goikoetxea: «Nik ere nire aurreiritziak gainditu behar izan ditut; armairutik atera behar izan dut»

    IÑIGO Royo, Enara Goi koe -txea, Bixintxo eta Nahi kari GilHer nanin aritzen di ra terapiahauetako hainbat es kaintzen.Tek nika eta te ra pia guztiak el -ka rren osagarri di rela azpima-rratzen du te, bai ta me dikuntzaofizi a larekin ere. Baina medi -kun tza alternatiboarekin bes temo du batera egiten dute lan.Mi na kentzeaz gain, min horizerk sortua den jakiten saiatzendira, eta arazo hori lan tzen du -te. Gor putza dena bat de la uler -tzen dute, eta osoki lantzen.

    Bestalde, gorputzak be rakba karrik sendatzeko gai ta su -na duela azpimarra tzen dute,nahiz eta horretarako, denbo-ra gehiago behar izan. Halaere, nork bere osasunaren ar -du ra du, eta gaixoaldiaren os -te an ohi tura berdinekin jarrai-tuz ge ro, etengabe gaixotukoga rela gogorarazten digute;zen tzua rekin jokatu behar da.Behin abi sua ematean, gor pu -tzari en tzun egin behar diogu.

    Enara Goikoetxea masajea ematen.

    Leire Goñi

  • 2011-I-30 igandea

    5

    I Ñ I G O R O Y O :

    «Batzuk mina kendu besterikez dute nahi; beste batzukgehiago irekitzen dira eta

    beste terapia batzukproposatzen dizkiet».

    ..

    E N A R A G O I K O E T X E A :

    «Reikia ikasten hasi etabarruan gordeta nuen zerbait

    ireki zitzaidan, leherketabaten moduan». N A H I K A R I G I L :

    «Garezurreko hezurrakmugitu daitezke. Masajearekinnerbio-sistema kaltetzen duen

    zerbait askatu daiteke». ..

    B I X I N T X O :

    «Imanek ezin dute kalterikegin. Gorputzean nola jarriasmatuz gero, sendatu egin

    dezakete».

    Bixintxo: «Gaixotasunak sendatzen ditugula esatea,

    asko esatea da»

    Terapia Kraneosakrala es -kain tzen du Nahikari Gilek.Osteo patiaren adar bat delaesan daiteke, sendagileek ereerabiltzen dutena, Quiron kli-nikan adibidez. Garezurrareneta sakro edo ipurtezurrarenartean dagoen likido zefa lo -rra kideoaren mugimenduarierreparatzen dio esku sentiko-rren laguntzaz. Horrela, ner-bio-sistemarekin egiten dulan. Likido hori mugitzen ezdenean, minak azaltzen dira.

    Gaixoa etzanarazi eta es ku -ak txorkatilen inguruan jartzenditu Nahikarik, presio txiki bateginez. Oinen eran tzunari erre -paratuta lehen informazioajasotzen du. Ondoren, ipur te -zurraren eta aldaken in gu ruanematen du masajea, edo ta gare-zurrean. «Garezu rre ko hezu-rrak mugi daitezke, trin kotutadaudela uste den arren. Masa -jearekin nerbio-sistema kalte -tzen duen zerbait aska daiteke,likido zefalorrakideoak beremugimendu egokia berreskuradezan». Azken batean, «teknikahonekin, gorpu tzak berez sen-datzeko duen gaitasuna gara -

    tzeko baliabideak eskaini» bes-terik ez du egiten.

    Egoera psikosomatikoakaskatzen dituela dio Nahi ka -rik. «Zelulek oroimena dute,eta min bakoitzaren atzeanarrazoi emozional bat egotenda». Horregatik, gaixoarenegoera kontuan hartu behardela azpimarratzen du. Izanere, «osatze prozesuan krisiakegon daitezke, gorputzak toxi-nak askatzen baititu, eta ner-bio-sistema narritatu». Helbu -ru nagusia «pertsonaren ongi-zatea» dela gogorarazten digu,eta horregatik, berak ere«mugak argi» dituela. «Agianez da gaixoaren senda tzekomomentu egokia iritsi, edoagian, ez da nik eskaintzendudana berak behar duena.Beraz, beste norabait bidera -tzen dut». Hala ere, argi utzinahi du ideia bat: «nor bereosasunaren arduraduna da, etajateko, arnasteko, pentsa tzekoeta mugitzeko dugun erarierreparatu behar diogu osa-suntsu mantentzeko». Bes te la,terapia egiteak ez du ba lio,minak itzuli egingo baitira. �

    Nahikari Gil: «Jateko, arnasteko, pentsatzeko eta

    mugitzeko dugun erari erreparatu behar diogu

    osasuntsu mantentzeko»

    Biomagnetista irakur daitekeBixintxoren kontsultara sar -tzeko txirrinaren azpian. Ezerbaino lehen ordea, argi utzinahi du zerbait: «Gaixota -sunak sendatzen ditugulaesatea, asko esatea da, eta nikez dut esango sendatzendudanik. Teoria bat jarraitzendut, ez besterik».

    Richard Broeringmeyerfisikariak ikertu egin zituengizakiengan aurki daitezkeenfenomeno biomagnetikoak.Horiek oinarri hartuta, IsaacGoiz Duran fisioterapeutamexikarrak Pare Biomagne -tikoaren Teoria plazaratu zuen1988an.

    «Zehazki teoriak horrelafuntzionatzen duen ez gaudeguztiz ziur. Baina imanekezin dute kalterik egin. Gor -putzean nola jarri asmatuzgero, sendatu egin dezakete».

    Kanpo magnetikoak pHaalda dezake. pH alterazioakdualak dira: azidoak edoalkalinoak izan daitezke.Horri Pare Biomagnegtikoaesaten zaio. pHaren orekaaldatu eta negatibo egitenbada, hau da, alkalinoa, gor-putzaren alde hori luzatuegingo da, eta hor bakteriaketa parasitoak egongo dira.Positibora jotzen badu, azidobihurtuko da eta gorputza

    uzkurtu egingo da, onddo etabirusen ondorioz. «Guretzakogaixotasunen %97 pHarenaldaketen ondorio dira».

    Teoriaren bigarren zatia-ren arabera, patogeno bakoit-za gorputzeko atal bateankoka tzen da. «Hepatitis B-arigibela gustatzen zaio. BerenADNrako egokia dena lortze-ko atalik egokiena bila tzendute. Bertan mugitu egitendira, baina etxe modukoa iza-ten dute, erreproduzitzendiren lekua. Guk hori trata -tzen dugu eta patogenoakdesagertu egiten dira».Imanen bidez kargak mugitueta pHa orekatu egiten dute.

    Txilen izan zuen Bixintxokterapia honen berri. Amariizaten zituen min batzuk ken -tzen laguntzeko ekarri zituenimanak. «Madrilen ikastarobat egin nuen, eta amarekinsaiatu ondoren, jendea etorriegin zitzaidan. Ordutik ikas-ten aritu naiz buru-belarri».

    Terapia hau ere «gizartesegurantzaren barruan egoteagustatuko» litzaiokeela dioBixintxok. «Ekuadorren, Txilehegoaldean, edota Kubanonar tua dago. Sendagile ba -tek egiten dugunaren jarrai-pena egitea gustatuko litzai-dake, horrela teoria egiazta -tzeko». �

    � Gorputzarekin konektatzendut». Obsidiana beltza mine-ralarekin adibidez, polaritatepositiboa eta negatiboa etaenergia beroa eta hotza erabi-lita, blokeo emozional etamentalak askatu daitezke.Blokeo hori askatzeko, masajemetamorfikoa ere erabiltzendu Enara Goikoetxeak: oinbu-larretik hasi eta behatz lodirai-noko masajearekin, alegia.

    Terapia horiekin guztiekineta Bach Loreen Esentziekinedota Tarotarekin «hobetosen titzen laguntzen» du, bai -na argi dio «nork bere osasu-naren ardura osoa duela».Ber ak ere, ikusten duenarenara bera, «beste terapeuta ba -ten gana edota sendagilearen-gana bideratzen» du jendea.

    «Optimista konpultsibo -tzat» du bere burua. Hala ere,kris taloterapia, Mexikon, me di -kuntzaren barruan sar tzenbadute ere, zaila ikusten duhorrelakorik hemen. «Ikus menfisikotik bereiztea zaila egitenzaigu, eta horrek, sen tsazioak,pertzepzioak mugatu dizkigu».Blogeko helbidea: http://enara-goikoetxea.blogspot.com �

    Terapia Kraneosakrala eskaintzen du Nahikari Gilek.

    Bixintxok Biomagnetika erabiltzen du imanen bidez.

  • 2011-I-30 igandea

    6

    Hitzaldia: ‘Transgenikoak: laborategiak heriotza ereiten’

    «Ez da bakarrik ingurumenari edo elikaduraridagokion arazoa; jokoan dago pertsonon askatasuna»

    TOMATEAK arrain geneekin,artoa eskorpioiaren geneekin,izokiak giza geneekin... Orga -nismo batek ezaugarri jakinbatzuk izan ditzan geneak ma -n ipulatzen dira, inge niari tzagenetikoaren bidez, eta horienemaitzak dira transgenikoak.Ho ri egiten da, esaterako, to -ma teak urtaro guztian izateko.«Tomatea izatez, sasoi berokoada. Orduan, sasoi ho tzetan biziden arrain baten genea sartzendiote tomateari, hotzari aurreegiteko gai izan dadin. Etaartoaren kasuan, artoaz elika -tzen den arra hil egiten da,berau jatean», hala azaldu zuenButer-ek transgenikoei buruzemandako hi tzaldian. Hitzal -dia aurreko astean izan zenKontrakantxa Gaztetxean, Her -naniko AHTaren Aurkako Tal -deak antolatuta.

    Buter-ek argi azaldu zuentransgenikoak ezkutuko arriskubat direla eta munduko izakiguztien eboluzio naturaleankalte kontaezinak ari direla era-giten, naturan, osasunean etaekonomian, besteak beste:«Natura suntsitzen dute, trans-genikoek izugarrizko kutsadu-ra eragiten dute eta lurra ezinda berreskuratu. Horrez gain,in tsektuak hil tzen dira eta poli-nizaziorako hain garrantzi tsuakdiren erleak ere bai. Eta polini-zazioarekin, nekazaritza tradi-zionaleko lurrak kutsa tzen dira.Osasunari dagokionean, intoxi-kazioa dakar, alergia berriaksortzeko arriskua dago, landa-reek ezaugarri nu tri tiboak gal -tzen dituzte eta bi tamina horiekez dira barnera tzen. Eta azpi-marratzekoa da sekulako men-pekotasun ekonomikoa sortzendutela: hazien kostua haundia

    da (erosi egin behar dira, ez bai-tira erreproduzitzen modu tra-dizionalean bezala), kanonaordaindu behar da patenteadela eta...». Eta gaineratu zuen:«Transge nikoak es tra tegia ba -ten parte dira, konpainia haun-dien interesen araberako neka-zaritza eredu an ker hau gara -tzeko, herritarren beharrak aldebatera utzita».

    Nola iritsi gara honaino?Buter-ek egungo egoera hobetoulertzeko, nekazaritzaren histo-riara jo zuen. Azal du takoarenarabera, feudalismotik abiatueta egungo nekazaritza indus-trialera iritsi gara. «Elikagaienprodukzioaren mo nopolioalortzeko ahalegin ezberdinak

    egin dira eta azkenean lortu danekazaritza genetikoarekin, hauda, transgenikoekin. Hastape -nak 1840an daude. Laborantzakimikoari buruzko ikerketakegin zituen Justus Von Liebig-ek eta laborantza organiko tra-dizioanala baino hobea zelazioen eta pentsaera hori erezabaldu zen. Nekazaritzan pro-duktu kimikoak erabiltzen urtebatzuk beranduago hasi ziren.Lehenengo Mundu Gerran,amoniakoa erabili zen leher-gaiak eta gas pozoitsuak sortze-ko eta gerra bukatzean, sobratu-tako gasa, nekazaritzaren eskuutzi zen, intsektuen aurka era-biltzeko. Industria kimikoareki-ko menpekotasuna sortzen hasizen ordura arte ez zegoena.

    Bigarren Mundu Gerraren oste-an berdina gertatu zen. Gasaeraldatu zen intsektizidak sor -tzeko. Du Pont, Down, Mon -santo... nekazaritzako enpresahaundiak erabiltzen hasi ziren».

    Garatutako teknologia ho -rien atzetik, berriz, Iraultza Ber -dea sortu zela azaldu zuen:«Au keraketa genetikoa, pro -duk tu kimikoak... erabiltzen zi -ren eta produkzioa izugarri hazizen. Mexikon sortu zen eta za -bal tzen hasi zen, batez ere hiru -ga rren munduan. Goseari etades nutrizioari konponbideaema teko bidea ikusten zen. Esa -terako, Mexikon 1950ean, 750kg/hektareako produzitzen zeneta 20 urte beranduago 3.200kg/ha».

    Dena dela, zeregin hori izate-tik oso urruti daudela azaldu zu -en Buter-ek: «Interesek ira baz tendute, korporazio haundien etababesten duten estatuen nego-zioa da. Era ba kiak he rri tarrenbenetako interesei ja ramonikegin gabe har tzen di tuzte. Eta le -geak sor tzen dituzte euren inte-resen arabera. Era ba teko menpe-kotasuna dago ne ka zaritza in -dustria la re kiko eta nekazari tzalokala desagertzen ari da».

    Estatuan 1998an hasi zirentransgenikoak lantzen. Artoa,hain zuzen. Eta egun berau dagehien lantzen dena, baina

    badira beste landare eta barazkibatzuk ere, hala nola, patata,algodoia, erremolatxa... Esta -tuan dauden esperimentatzekolu rren zerrenda ere eman zuen,Buter-ek. Euskal Herrian erebadira, gehienak Nafarroan.Araban baten batzuk.

    Pertsonen askatasuna jokoanButer-en arabera, kontua ez datransgenikorik gabeko guneakegotea. «Norberaren herrian ezbadaude, ondoko herrian egon -go dirao, edo dendetako pro-duktuetan, supermerkatuetan...Ezezko borobila eman behardio gu inon ez egoteari. Neka -zaritza eredu anker honi. Ez dabakarrik ingurumenari edo eli-kadurari dagokion arazoa. Jo -koan dago pertsonon askatasu-na, erabakiak hartzeko ahalme-na, gero eta askatasun gutxiagodugu zer jan nahi dugun eraba-kitzeko. Jokoan dago bizitzamul tinazionalek kontrola tzea...Eta alternatibak badaude».

    Nola jakin transgenikoa dela?Hitzaldira bertaratutakoek kez -ka bat azaldu zuten: nola jakinerositakoa transgenikoa delaedo ez? Zenbait produktuk jar -tzen dutela azaldu zuen Buter-ek, baina kezkarik ez izateko,onena norberak bere baratzaegitea dela edo ezagutzen denjendearengana jotzea. Ideia batere nabarmendu zen hitzaldian:Kontzien tziazioa. Ez dela edo-zer erosi behar eta garaiangaraikoa jan behar dela.

    Datu gehiago aurkitu dai-tezke honako liburuetan:Trans genicos: laboratorios siem-bran muerte, La primavera silen-ciosa, Cosecha alterada eta Elmundo segun Monsanto. ��

    Transgenikoei buruzko hitzaldia eman zuen ‘Buter’-ekjoan den astean, Hernaniko AHTaren Aurkako Taldeakantolatuta. Transgenikoak zer diren, nondik datozen,

    zein kalte eragiten dituzten eta aurre egiteko zein bidedauden azaldu zituen. Ingurumen eta elikaduraarazoak sortzetik haruntzago doala azpimarratu zuen.

    Buter-ek 14 urtetatik egiten du lan nekazaritzan eta 6 urte daramazkikolektiboekin lanean, transgenikoen aurka, besteak beste.

    .

    «Transgenikoak estrategiabaten parte dira, konpainia

    haundien interesen araberakonekazaritza eredu anker hau

    garatzeko, herritarrenbeharrak alde batera utzita».

    ..

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, K. Garmendia, A. Arbelaitz, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

    2011ko urtarrilaren 30a, igandea::: 3.537 zk. ::: www.kronika.net

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Euria bihar ere, ia egun guz-tian. Iluntze partera atertzenjoango da, eta lainoak saret-zen. Iparrak joko du, eta ten-peratura berdintsu. Elurra, 600metrora. Min.4º / Max.9º (

    eu

    ska

    lme

    t)Giro goibel espero dugu gaur-ko. Hoztu egingo du pixka bateta zerua erabat estaliko du.Euria egingo du, aterrunerenbatekin. Min.3º / Max.8º

    � A M H E R E T A U D A L A - H I T Z A R M E N A

    AMHERek eta Udalak lankidetzahitzarmena sinatu dute

    Hitzarmenari esker, AMHERek Udalaren laguntza izango dufinantziazioan, eta ekintzak antolatzeko orduan.

    AMHER elkarteak eta Uda -lak 2007an sinatu zuten au -rreneko lankidetza hitzarme-na. Ordutik hona, bi urtetikbe hin luzatu dute; azkena az -teazkenean, Udaleko PlenoAretoan.

    Hitzarmena sinatuta,AMHER elkarteak Udalarenlaguntza jasotzen jarraitukodu, bai finantziazioan, etabaita hainbat ekintza antola -tzeko orduan ere. Bere alde-tik, AMHERek etorkinenalde lanean jarraitzeko kon-promisoa hartu du. Orainarte bezala, aholkularitzajuridiko eta soziala ematenjarraituko du, besteak bestehonakoetan: administrazioegoera irregularretan, en -pleguan, etxebizitzan, gizartearrazismoan eta abarrean.Horrez gain, aniztasunareninguruko gaiak lantzen segi-ko du AMHERek, eta herri-tarrei zuzendutako ekintzakulturalak antola tzen erejarraituko du. Sen tsi bi lizaziokanpaina ezberdinak ere

    antolatuko ditu elkarteak, etaekintza ezberdinak antolatu-ta, beste herrietako kulturaere gerturatuko du Her -nanira. Azkenik, hitzarmenhau sinatuta, ildo horretanjarraitzera konprometitzenda elkartea, eta horrez gain,ekintza eremua zabalatzeaere aurreikusten du.

    Hau guztiaz gain, klausu-la batzuk ere jarri dituzte hi -tzarmenean besteak beste,ondorengoak: AMHERekorainarteko lokala manten-duko du; 08:00etatik 22:00akarteko ordutegia izango du;eta herritarrei zuzendutakomezuetan euskara lehenetsi-ko du. ��

    Tomas Elortza eta Usoa Barrutiabengoa, hitzarmena sinatzen.

    � IRAGARKI MERKEAK �Sutarako pago egurra salgai. Egurra txikitua dago. Deitu: 656 416 051Pisu bat alokatzen dut Osiñaga auzoan (64m2). Logela bat du eta etxea

    berritua dago. Kalefazioa ere badauka. Terraza (14m2 ) eta trasteroa(4m2). 650 euro. Deitu: 607 364 792

    Pisu bat alokatzen dut Hernanin, Karmelo Labaka kalean. 2 gelakoa,kalefakzio indibidualarekin. Dotorea. 700 euro. Bankuko abala beharda. Deitu: 600609754

    Pisua salgai Latsunbe-berrin. Behe planta. 61m2. Sukaldea, saloia, 2gela eta komuna. Terraza (25m2) eta lorategia (52m2). Garajea ereaukeran. Deitu: 678 740 750

    ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura,berogailuak, antenak ere bai... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.

    Pisua salgai Hernanin (Sorgintxulo). 3 gela, sala, sukaldea eta komuna,

    dena kanpokaldera (kalefakzioa). 35.900.000ptz, negoziagarriak.Deitu: 681 065 014.

    Yolanda estetika zentrua. Fotodepilazio berria, prezio bereziak eta pert-sonalizatuak. Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisuakontrolatzen dugu. Plataforma bibra tzailea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Alicia C.C.: Modu pertsonalean eta profesionalean garapena lortzeko:Coaching, PNL, erlajazioak, Flores de Bach, hipnosia… Deitu: 943 3328 94 / 653 267 146. (Agustindarren plaza, 4)

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurolo-giko eta bertebrala, reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 62680 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    TELEFONOAK Taxiak: 943 550093 Udaltzaingoa: 943 248900 DYA: 943 464622

    Autobusak: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

    Anbulatorioa: 943 006666 Jokalari anonimoak: 943 331103 Alkoholiko anonimoak: 943 331103 � FARMAZIAK Egunez: Etxebeste Elkano 2 - 943 552087 Gauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077