filmen datu basea

Download filmen datu basea

If you can't read please download the document

Upload: ariane-irazusta

Post on 22-Mar-2016

229 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

filmen datu basea

TRANSCRIPT

Izena: Ariane Irazusta

*Bakarka egin behar da baina dudak zure alboko bi pertsonekin komentatu.Zinemaren inguruko aldizkari batean lanean zaude eta informazio exhaustiboa, profesionala eta sakona behar duzu.

Filmen datu-baseak konparatzen

Tresna bakoitzeko 200 hitz.IMDB www.imdb.comRottentomatoes www.rottentomatoes.comAllmoviewww.allmovie.com

Nork egin du datu-basea?Amazon.com-en eskuetan dago 1998.urtetik.IGN Entertaiment, Inc-en esku dago .Rovy korporatibaren esku dago allmovie.com

Ze bilatu daiteke? Ahalik eta detaile gehienarekin azalduBertan, pelikula, eta telebista saioetako informazioa aurkitu dezakegu: antzezlariak, produktoreak, zuzendaria, non, noiz, musika, laburpena, trailerra, gertatu diren gauza bereziak, akatsak, iritziak, non aurkitu daitekeen... eta informazio guzti hau mila modutara bilatu daiteke.Pelikulen kritikak, pelikulak non aurkitu, trailerrak, argazkiak, artikuluak, elkarrizketak, berriak... hau da pelikula baten inguruan aurki daitekeen edozein datu bertan azaltzen zaigu.Musikari dedikaturiko webgunea da gehienbat. Bertan, musikaren inguruko CD/DVD/BIDEO JOKO edota informazio interesgarri aurkitu dezakegu. Gainera, zenbait kasuetan musika hori erosi dezakegu. Hala eta guztiz ere, badu filmari dedikaturiko zati bat, non pelikulei buruzko informazioa agertzen zaigun, 220.000 izenburu ezberdin dauzka bere datu basean.

Bilaketa garatuak egiteko ze aukera ematen du?Antzezlaria, musika, tokia, urtea, tb saioa, pelikula, langile baten izena, teknikak, aipuak, konpainia, pertsonaiak, biografiak, laburpenak... ipintzeko aukera dugu, bilaketa zehazteko.RT, Showtimes & Tickets, Web-ean edota googlekin lotuta, egin dezakegu bilaketa. Gero, zehaztu dezakegu oraindik gehiago. Pelikula guztietan, DVD-etan, Bideoan, Antzerkian, Genero bidez, ranking-a edo ikusitako aldiak kontuan harturik, edota MPAA rating-arekin bilatu dezakegu.Bilaketa bat egiterakoan, gero, artistari egin diogun aipamena, edo lana edo dvd-ari jarri dezakegu. Bestalde, badugu, denboran, lurraldean, edota generoan bilatzeko aukera. Azkenik, blog-ak, iritziak, antzerkiak, laburpenak... aurkitzeko erraztasuna ematen digute.

Mike Leigh-ren filmografia guztia bilatu eta konparatu tresna bakoitzaren emaitza, bilatzeko erraztasuna, ulergarritasuna, nabigazioa.Hasieratik, pertsonai modura azaltzen zaigu eta bertan klikatuz gero berari buruzko informazio guztia, filmografia barne dela, beraz oso modu erosoan azaltzen digute dena.Lehenengo izenburuak azaldu zaizkigu eta gero ya zuzendaria. Ez da hain zehatza, ez da guk nahi duguna bat batean azaltzen, biografiari buruzko informazio gehio jakin nahi dugula ipini behar dugu gero ya filmografia azaltzeko.Izena jarri eta biografia azaltzen zaigu. Baina goran filmografiara jotzeko aukera dugu. Modu erraz, txukun eta polit batean agertzen zaigu.

Secretos y mentiras pelikula bilatu. Ze informazio eskaintzen du tresna bakoitzak pelikula horren inguruan.Produktoreak, antzezlariak, zuzendaria, langile guztiak, urtea, tokia, aipuak, informazio berezia, musika, iritziak... denetarik aurkezten digu.Laburpena, kritikak, informazio laburra eta erosteko aukera ematen digu.Sariak, langileak, trailerra ikusteko aukera, informazio interesgarria, laburpena, zuzendariaren beste lan batzuk, pelikularekin zerikusia duten beste film batzuk... azaltzen zaigu.

Tasio pelikularen inguruan datubase bakoitzak eskaintzen duen informazioa baloratu.Informazio gutxiago azaltzen da hiruretan, baina IMDB bere bideanjarraitzen du eta ahalik eta informazio gehien eskeintzen du, baita iritzi eta gomendioak ere.Ez du ia informazioarik eskeintzen, soilik generoa eta zuzendariaren izena agertzen da. Oso eskasa da.Laburpena, eta kredituak eskeintzen dizkigu. Ez da eskasa gelditzen baina ez da nahiko ere ez.

Iggy pop musika taldeak ze pelikulan abesten duen bilatu. Posible da?. Azaldu egin duzun bilaketa estrategia edo prozesua. 110 erantzun eman dizkigu, eta bai posible da.Diskografia azaltzen zaigu baita biografia ere. Baina zein pelikuletan parte hartu duten jakitea ez dago eskura.Kasu honetan ere, Iggy popen filmografia ikusteko aukera ematen digu allmovies-ek.

Tim Bartonen Big Fish pelikularen inguruan kritikoek esan zutena jakin nahi duzu. Zenbat emaitza daude tresna bakoitzean?. Konparatu emaitzak.734 iritzi daude pelikula honen inguruan. Asko sakondutako iritziak dira, ez beste batzuetan bezala.20 orrialde daude iritziekin, baina hauek beti laburragoak izan ohi dira, chat moduan azaltzen baitira.Iritzi bakarra azaltzen zaigu, eta nahiz eta dakien baten hitzak izan, eskasa gelditu daiteke.

Leonardo di Capriok pelikulekin zenbat diru irabazi duen jakin nahi duzu. Aukera ematen dute? Nola? Ezin da jakin, sariak eta delakoak bai, baina zenbat irabazi duen ez.Ezin da jakin, sariak eta delakoak bai, baina zenbat irabazi duen ez.Ezin da jakin, sariak eta delakoak bai, baina zenbat irabazi duen ez.

Aitor Arregiren (Lucio) informazio bila zabiltza. Zer eskaintzen du bakoitzak?Beste filmekin konparatuz gero, informazio eskasa azaltzen da, baina zuzendaria, argumentua, zenbat irauten duen, iritziak, trailerra... eskeintzen dizkigute.Ez da agertzen Lucio pelikulari buruzko ezer.Sariak, kasting-a, argumentua.. nahiz eta gutxi izan, behintzat aipatu egiten da.

Kritikoek esan dutena jakiteko zein erabiliko zenuke?Hau erabiliko nuke, jendeak onena zer den eta txarrena zer den esaten duelako, eta gainera iritzi landuak direlako.Hau ez, jendeak ez ditulako iritzi sakonak ematen.Hau ere ez, iritzi bakarra azaltzen delako gehienetan.

Pelikula batek egin duen dirua non bilatzen da errazen?Azaltzekotan hemen azaltzen da. Berezitasun moduan ipiniko luketen.Hemen soilik pelikulen prezioa azaltzen da.Ikusi dugun adibideetan ez da aukera hori azaldu.

AEBtakoak ez diren pelikulen inguruan informazioa bilatzeko zein erabiliko zenuke?IMDB aukera ematen du bilaketa herrialdeka egiteko.Ez digu aukera hori ematen.Bilaketan, herrialdea zehaztu dezakegu. Beraz, IMDB edo allmovie erabiliko nuke.

Zure ustez zein da datu-base hoberena? Zergatik?Beteena, IMDB, bilaketa aurreratu zehatza, detaile asko, informazio pila bat, pelikula eta telebista saio asko daude datu basean... Hala eta guztiz ere, allmovie asko gustatu zait.Diseinua gustatzen zait, baina ez nike erabiliko.Erraza, erosoa, eta argia iruditu zait. Gehien gustatu zaidana da, baina hala eta guztiz ere, IMDB beteagoa da.

Zer da gehien gustatu zaizuna?Informazio pila bat gordetzen duela.Diseinua.Argia dela, eta txukuna, erraza irakurri eta bilatzeko, informazio garrantzitsua azaltzen du soilik, oso interesgarria da.

Zer da gutxien gustatu zaizuna?Oso nahastua azaltzen dela dena, wikipedian nengoela pentsatzen nuen batzuetan. Ordena ez dait polita iruditzen, agian diseinua aldatuko nioke.Informazio gutxi dauka, eskasegia iruditzen zait.Dena gustatu zait, again IMDB-ek eskeintzen dituen aipuak eta gauza berezu horiek jarriko balituzte webgunea hobeezina izango litzateke.

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua