filmaren analisia

3
Filmaren analisia Bibliografia: LA PELOTA VASCA: La piel contra la piedra Medem, J. eta Zuazua, K. (Prod.) eta Medem, J. (Zuz.).(2004). LA PELOTA VASCA: La piel contra la piedra [Filma]. (Eskuragarri: HUHEZI- ko liburutegia, Dorleta auzoa, Eskoriatza.). 1- Artxiboko irudi edo soinuak identifikatu: Pelikula-dokumental honetan zehar hainbat eta hainbat artxiboko irudi eta soinu erabiltzen dira. Hasteko, entrebista batetik bestera pasatzean erabiltzen diren pelotarien irudiak artxibozkoak dira. Bertan, pelotariak jokatzen ageri dira, ondoren hurrengo entrebistaren irudiak jartzeko. Gainera, Euskal Herriko paisaien irudiak ere etengabe ateratzen dira, hauek ere lehenago gorderik zuden artxibozko irudiak ziren. Soinuari dagokionez, dokumentalan zehar dagoen musika guztia Mikel Laboarena da. Nola bilatu ote dituzten, non lortu ote dituzten. Hasteko, paisaien irudi asko “Euskal Herria lau aizetara”-tik hartu dira, besteak, kamaraz eta filmarako grabatutako irudiak direla nabaritzen da. Zertarako erabiltzen dituzten pelikulan. Goran aipatu dudan moduan pilotarien irudiak eszenak banatzeko erabiltzen dira, paisaienak berriz, entrebistatuen izenen presentazioaren bitartean agertzen dira. 2- Bestalde baita ere irudikatu ze informazio behar izan duten: Informazio aldetik, aurretiko lan gogorra egon da. Egoera soziopolitikoa estudiatu da eta baita zer pertsona izango diren egokiak dokumentalean hitz egiten agertzeko ere. Sekulako inbestigazioa behar

Upload: natalia-alustiza

Post on 10-Mar-2016

217 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Zazpigarren ekarpen hontarako, La pelota vasca film-dokumentala analizatu dut. Bertan aurretik landu diren detalle guztiak kontuan hartuz eta bertan agertzen diren artxibozko dokumentuak zeintzuk diren zehaztuz.

TRANSCRIPT

Page 1: Filmaren analisia

Filmaren analisia

Bibliografia:

LA PELOTA VASCA: La piel contra la piedraMedem, J. eta Zuazua, K. (Prod.) eta Medem, J. (Zuz.).(2004). LA PELOTA VASCA: La piel contra la piedra [Filma]. (Eskuragarri: HUHEZI-ko liburutegia, Dorleta auzoa, Eskoriatza.).

1- Artxiboko irudi edo soinuak identifikatu:Pelikula-dokumental honetan zehar hainbat eta hainbat artxiboko irudi eta soinu erabiltzen dira. Hasteko, entrebista batetik bestera pasatzean erabiltzen diren pelotarien irudiak artxibozkoak dira. Bertan, pelotariak jokatzen ageri dira, ondoren hurrengo entrebistaren irudiak jartzeko. Gainera, Euskal Herriko paisaien irudiak ere etengabe ateratzen dira, hauek ere lehenago gorderik zuden artxibozko irudiak ziren. Soinuari dagokionez, dokumentalan zehar dagoen musika guztia Mikel Laboarena da.

Nola bilatu ote dituzten, non lortu ote dituzten.Hasteko, paisaien irudi asko “Euskal Herria lau aizetara”-tik hartu dira, besteak, kamaraz eta filmarako grabatutako irudiak direla nabaritzen da.

Zertarako erabiltzen dituzten pelikulan.Goran aipatu dudan moduan pilotarien irudiak eszenak banatzeko erabiltzen dira, paisaienak berriz, entrebistatuen izenen presentazioaren bitartean agertzen dira.

2- Bestalde baita ere irudikatu ze informazio behar izan duten:Informazio aldetik, aurretiko lan gogorra egon da. Egoera soziopolitikoa estudiatu da eta baita zer pertsona izango diren egokiak dokumentalean hitz egiten agertzeko ere. Sekulako inbestigazioa behar izan da; soziologoak aukeratu, hainbat ideologia ezberdineko politikoak aukeratu, euskal idazleak, espainiar politikoak, ETAren biktimak izan diren familiar eta biktima berak ere… Honek aurretiko lan handia suposatzen du, pertsona guzti hauek aukeratu, haiekin kontaktuan jarri…

Testuinguru politiko, historiko, ekonomiko eta soziokulturalapelikulan uztartzeko.Film-dokumental honetan, goian aipatutako testuinguruen inguruko datuak entrebistatutako pertsonek azaltzen zuten. Argi dago filma grabatzeko EHko historiaz ikasi behar izan dutela baina, ekonomiaz, soziokulturaz, historiaz… entrebistatutako adituek ematen zituzten honi buruzko xehetasun guztiak.

Page 2: Filmaren analisia

Gidoia egiterakoan.Gidoia baino, entrebistak dira hemen landu dena. Historiadore bati, ekonomiako aditu bati, edo politiko bati zer galdera egin behar zaion erabakitzeko, aurre ezagutza batzuk eduki behar ditugu. Honela, pertsonai hauei egindako galderak zentzuzkoak eta legitimoak izango dira. Filmean egiten diren galdera guztiak oso interesgarriak dira, eta ez dira bat-batean bururatutako galderak, baizik eta entrebistatu behar dugun pertsonai horren historia ezagututa egin zaion galdera zehatza baizik.

Lekuak eta inguruak aukeratzerakoan.Entrebistatuak beti agertzen dira egurrezko exerleku batean. Atzetik, Euskal Herriko paisai ederrenak edukitzen dituztela. Agertzen diren lekuak, xarma handikoak dira, EHko txoko magikoak. Dudarik gabe gure herrialdeko harrigarriak biltzen dira film honetan.

Pertsonaien inguruan.Lehen labur aipatu dudanez, pertsonaiak ez dira modu aleatorioan aukeratu. Kontu handia eduki da ideologia guztietako norbait behintzat entrebistatzen. Hala nola hainbat eta hainbat soziokultura, ekonomia, historia eta terrorismo adituak ere. Entrebistak oso anitzak dira, entrebistatutako bakoitzak bere iritzia duelarik. Kontu handiz tratatu dute dokumentala, ez dago kutunkeriarik.

OROKORREAN

Artxibo irudiak erabili dira, baita lehendik grabatutako soinuak. Entrebista guztiak aurretik lan ordu askoz landutakoak dira. Baina adi ikusi behar da filma detalle guzti hauek nabaritzeko, bestela, filman murgiltzen naiz eta edukian bakarrik zentratzen naiz, aurretik zenbateko lana suposatu duen kontu hartu gabe. Orokorrean hain dago ondo eginda, osotasunean ez direla zati ezberdinak nabaritzen.