euskera, bestela ez gera | pernandoren egiak · 2013-03-18

2
Azken hilabetean, asteazkenero, euskeraren inguruan lanean dabiltzan lau adituren hitzaldiak entzuteko parada izan dugu Alondegian. Kike Amonarriz, Jone Miren Hernandez, Andoni Egaña eta Belen Uranga zumaiarra izan dira hurrenez hurren, gure belarrien gozagarri eta buruen astinaldi. Honako hauek dira, nire iritzi, kezka eta ideiak dena murtxikatu eta gero. Esan gabe doa, ez naizela inongo aditu edo katedratiko. Euskera ez dago hain egoera txarrean diotenez, beste hizkuntzekin alderatuz goikaldean dago. Teknologia berrietan aurkitu du bere tokia, gero eta jende gehiagok daki, jende inplikatua dabil aurrera atera nahian. Baina etsai oso gogorrak ditugu, gaztelania eta frantsesa, eta azken urteetan indarra hartzen dabilen ingelesa. Inguruan hizkuntza hegemoniko eta potenteak ditugunez, hoien aurrean txikiaren konplexua sartzen zaigu. Bada garaia konplexuak alde batera uzteko! Nire pertzepzioa da, gure aurreko belaunaldiarentzat pausu garrantzitsuak eman direla. Gero eta jende gehiagok ulertzen du euskeraz, nahiz ez erabili. Garaipen handia da baina gailurra oso urruti dago. Baina belaunaldi hori inflexio puntu batetara heldu da. Gure belaunaldiari dagokigu euskeraren alde egotetik euskeraz bizitzeko pausua ematea. Askotan zaila izango da baina sorpresa bikainak eraman ditzakezu, Euskal Herriko txokoetan euskeraz hasiz gero. Erabilera igotzen hasteko, nire ustez, erakarpena beharrezkoa iruditzen zait. Hitzaldietan azaldu den motibazioak erakarpena izan behar du. Mingaina zorrotza du euskerak baina beste hizkuntzen eraginez kamusten ari da. Iseka egiteko beste hizkuntzetara egin ohi dugu salto! Egia ote da Aitorren hizkuntz zaharra “biraorikan ez duan hizkuntza garbia” dela? Ez! Bada garaia mingainak berriz ere zorrozteko.

Upload: galerna-sarean

Post on 21-Feb-2016

220 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Azken hilabetean euskararen inguruan egindako hitzaldi zikloaren inguruko hausnarketa eta eztabaidarako aitzakia

TRANSCRIPT

Page 1: EUSKERA, BESTELA EZ GERA | Pernandoren egiak · 2013-03-18

Azken hilabetean, asteazkenero, euskeraren inguruan lanean dabiltzan lau adituren hitzaldiak entzuteko

parada izan dugu Alondegian. Kike Amonarriz, Jone Miren Hernandez, Andoni Egaña eta Belen Uranga

zumaiarra izan dira hurrenez hurren, gure belarrien gozagarri eta buruen astinaldi. Honako hauek dira, nire

iritzi, kezka eta ideiak dena murtxikatu eta gero. Esan gabe doa, ez naizela inongo aditu edo katedratiko.

Euskera ez dago hain egoera txarrean diotenez, beste hizkuntzekin alderatuz goikaldean dago. Teknologia

berrietan aurkitu du bere tokia, gero eta jende gehiagok daki, jende inplikatua dabil aurrera atera nahian.

Baina etsai oso gogorrak ditugu, gaztelania eta frantsesa, eta azken urteetan indarra hartzen dabilen

ingelesa. Inguruan hizkuntza hegemoniko eta potenteak ditugunez, hoien aurrean txikiaren konplexua

sartzen zaigu. Bada garaia konplexuak alde batera uzteko!

Nire pertzepzioa da, gure aurreko belaunaldiarentzat pausu garrantzitsuak eman direla. Gero eta jende

gehiagok ulertzen du euskeraz, nahiz ez erabili. Garaipen handia da baina gailurra oso urruti dago. Baina

belaunaldi hori inflexio puntu batetara heldu da. Gure belaunaldiari dagokigu euskeraren alde egotetik

euskeraz bizitzeko pausua ematea. Askotan zaila izango da baina sorpresa bikainak eraman ditzakezu,

Euskal Herriko txokoetan euskeraz hasiz gero.

Erabilera igotzen hasteko, nire ustez, erakarpena beharrezkoa iruditzen zait. Hitzaldietan azaldu den

motibazioak erakarpena izan behar du. Mingaina zorrotza du euskerak baina beste hizkuntzen eraginez

kamusten ari da. Iseka egiteko beste hizkuntzetara egin ohi dugu salto! Egia ote da Aitorren hizkuntz zaharra

“biraorikan ez duan hizkuntza garbia” dela? Ez! Bada garaia mingainak berriz ere zorrozteko.

Page 2: EUSKERA, BESTELA EZ GERA | Pernandoren egiak · 2013-03-18

Gure hizkuntzak duen erakarpen indarrik handiena niretzako hitanoa da. Hau garatu beharko genuke

erabilera sustatzeko. Lagunen arteko argot moduan hartzen da, oso gure egiten baitugu. Bakoitzak bere

ingurukoekin, bere hurbilenekoekin, belaunaldiak errespetatuz gehienetan. Erabat zorrozten du

euskaldunaren mingaina hitanoak. Nire irudipena da edo hitanoa egiten den herrietan dago gaur egunean

osasuntsuen euskera?

Eskoletan ere, aurrerapena nabarmena izan da. Beharrezkoak dira eskolak gaur egungo egoera

soziolinguistikoa ulertzeko. Lege bidez eragin daitekeen toki bat da, nahiz eta azkenaldian hautsak harrotu

dituen lege bat plazaratu nahian dabiltzan. Baina akats bat ikusten diot eskoletan euskerari ematen zaion

garrantziari: eskolen desprestigioa. Gazte askok eskola ez dute ikusten etorkizunerako edo bizitzarako

ikasbidai, zerbait inposatua, aspergarria eta derrigorrezko bezala baizik. Eta euskera eskolarekin lotzean,

kalerako hizkuntza beste bat hartzen dute. Hausnarketa sakona behar duen gaia dela deritzot.

Eta hitzaldietan asko hitz egin da hizkuntza hegemoniko eta kolapsoei buruz baina euskeraren inguruan ere

egin beharko litzateke hausnarketa bera. Euskera batuaren eraginez, pixkanaka euskalkiak galtzen doazen

sentsazioa dut. Denok ulertzeko eta uniformizatzeko sortu zen euskara batua. Ideia oso ona iruditzen zait,

ikusi besterik ez dago hala idatzi dudala, baina arrisku bat ikusten diot: hizkuntza akademikoegia eta

kirurgikoegia izan daiteke. Euskalkiak landu behar dira, bakoitzak berea. Lokaletik globalerako efektua egia

bihur dadin Euskal Herri mailan ere. Denok askoz ere erosoago sentitzen gara gure euskalkietan. Badago

erakarpen indarra, lotuago, hurbilago sentitzen gara, komunitatea komunitatearen barruan.

Zuei zer iruditzen zaizue? Zein da euskerak hartu behar duen bidea? Zerk egingo du erakargarri euskera?