euskaraz

2
HITZARMEN HAU ERREFUSATZEN DUGU Moduen eta prozesuaren legitimatate ezaren eta mintzaideetatik haratago, gure sindikatuak zeharo errefusatzen du hitzarmen-hau, honako zioengatik, besteak beste: .- Ez du Enplegua bermatzen, ez herrian, ez herrialdean, ez Euskal Herrian ezta Telefónican bertan ere. .- Ez du Euskal Herria aitortzen berezko lurraldetzat. Ez dago Enplegu Egitasmorik. .- Jatorrizko Enpresaren araberako lan-baldintza ezberdinak finkatzen ditu; ez dago benetako integraziorik. .- Hitzarmen irekia da, Negoziazio Iraunkorrari atxikirik. .- Lan Harremanak momentuko legediaren araberakoak izanen dira, Telefonicako Lan-Araudia ezereztuz. .- Zereginen, ordutegien, lanaldien, bizilekuaren, ELHren Enpresen eta Telefonica Taldearen arteko enpresen mugikortasuna eta malgutasuna aurreikusten du, langile bakoitza Taldeko Enpresetarako ABLE baten langilea bihurtuz. .- Ez du enplegu sorrerarik aurreikusten. .- Prebentzio-baliabideei buruzko indarrean dagoen arau ilegala ez du konpontzen. .- Aseguru Kolektiboaren Biziraupen Poliza ez da aipatu ere egiten. .- Eskubide Sindikaleei buruzko proposamena ezkutuan dago oraindik. .- Hauteskunde Sindikalen ez betetzea -Hauteskola bakarrari dagokionean- ez da kontutan hartzen.

Upload: anonymous-pkp1jr

Post on 30-Jan-2016

134 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

2015eko hitzarmenaren negoziazioa

TRANSCRIPT

Page 1: euskaraz

HITZARMEN HAU

ERREFUSATZEN DUGU

Moduen eta prozesuaren legitimatate ezaren eta mintzaideetatik haratago, gure sindikatuak zeharo errefusatzen du hitzarmen-hau, honako zioengatik, besteak beste:

.- Ez du Enplegua bermatzen, ez herrian, ez herrialdean, ez Euskal Herrian ezta Telefónican bertan ere.

.- Ez du Euskal Herria aitortzen berezko lurraldetzat. Ez dago Enplegu Egitasmorik.

.- Jatorrizko Enpresaren araberako lan-baldintza ezberdinak finkatzen ditu; ez dago benetako integraziorik.

.- Hitzarmen irekia da, Negoziazio Iraunkorrari atxikirik.

.- Lan Harremanak momentuko legediaren araberakoak izanen dira, Telefonicako Lan-Araudia ezereztuz.

.- Zereginen, ordutegien, lanaldien, bizilekuaren, ELHren Enpresen eta Telefonica Taldearen arteko enpresen mugikortasuna eta malgutasuna aurreikusten du, langile bakoitza Taldeko Enpresetarako ABLE baten langilea bihurtuz.

.- Ez du enplegu sorrerarik aurreikusten.

.- Prebentzio-baliabideei buruzko indarrean dagoen arau ilegala ez du konpontzen.

.- Aseguru Kolektiboaren Biziraupen Poliza ez da aipatu ere egiten.

.- Eskubide Sindikaleei buruzko proposamena ezkutuan dago oraindik.

.- Hauteskunde Sindikalen ez betetzea -Hauteskola bakarrari dagokionean- ez da kontutan hartzen.

Page 2: euskaraz

.- Ez da lan-bizitza murrizten; langilearentzat kosturik izango ez duen erretreta aitzinatua izateko eskubidea berriz ere urratuta.

.- Euskal Herria, giza eta kultur erreaIitate ezberdina izanik, hizkuntza propioa duena, euskara, ez da aitortzen.

.- Erosahalmena berreskuratzeari buruz deus ere, ezta gizarte-aurreikuspenaren lapurretari buruz.

Parte hartzeko eta erabakitzeko guztiok dugun eskubidearen defentsan jarraituko du LAB sindikatuak. Hitzarmen ilegitimo honen ezartzeak, edozein une eta lekutan aurka egiteko zilegitasuna ematen digu langile guztioi.

HITZARMEN KOLEKTIBO LEGALA, EGIAZTATUA ETA BAKARRA Euskal Herrian

TALDEKO LANGILE GUZTIONTZAT