etor idirin ercilla jn. ana-maite fernandez otamendi … · 3. orrialdea osoko bilkura 5/14...

35
1. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27 Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hamalauko maiatzaren hogeita zazpian, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla: ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA-MAITE FERNANDEZ OTAMENDI and. JUAN-LUIS ERCILLA ECHAVE jn. NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn. XABIER URUEÑA ASTIGARRAGA jn. FELICIDAD BAHILLO MORAN and. UDIARRAGA ABRISKETA LICERANZU and. IZASKUN URIARTE BEITIA and. JUAN-ANTONIO LANDAIDA LOPEZ DE MUNAIN jn. IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fede eman du, eta Udalbatza Oso honek ohiko bilkura egin du lehenengo deialdian. Hamazortziak eta hogeita hamar direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu dira eguneko aztergaiak: 1.- 2014-04-29ko AURREKO BILERAKO AKTAREN ZIRRIBORRROAREN BERRI EMATEA, ONAR DADIN, BIDEZKOA BADA. Irakurri ondoren, 2014-04-29ko aurreko bilkurako aktaren zirriborroaren berri eman da. Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du: ONARTZEA, bere transkripzioa bitarteko mekanikoekin aginduz, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluari eta 97-02-25ko udalbatzaren erabakiari jarraiki. 2.- ADIERAZITAKO DATETAN EMANDAKO ALKATETZA EBAZPENEN BERRI EMATEA.

Upload: others

Post on 02-Jan-2020

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

1. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hamalauko maiatzaren hogeita zazpian, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

ETOR IDIRIN ERCILLA jn.

ANA-MAITE FERNANDEZ OTAMENDI and.

JUAN-LUIS ERCILLA ECHAVE jn.

NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn.

XABIER URUEÑA ASTIGARRAGA jn. FELICIDAD BAHILLO MORAN and. UDIARRAGA ABRISKETA LICERANZU and.

IZASKUN URIARTE BEITIA and. JUAN-ANTONIO LANDAIDA LOPEZ DE MUNAIN jn.

IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fede eman du, eta

Udalbatza Oso honek ohiko bilkura egin du lehenengo deialdian. Hamazortziak eta hogeita hamar direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu dira eguneko aztergaiak:

1.- 2014-04-29ko AURREKO BILERAKO AKTAREN ZIRRIBORRROAREN

BERRI EMATEA, ONAR DADIN, BIDEZKOA BADA. Irakurri ondoren, 2014-04-29ko aurreko bilkurako aktaren zirriborroaren berri eman da.

Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du:

ONARTZEA, bere transkripzioa bitarteko mekanikoekin aginduz, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluari eta 97-02-25ko udalbatzaren erabakiari jarraiki.

2.- ADIERAZITAKO DATETAN EMANDAKO ALKATETZA EBAZPENEN BERRI EMATEA.

2. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Alkate jaunak TAOLAren 46. artikuluan xedatzen dena betez, honako ebazpen hauen berri eman du zehatz-mehatz, eta bertaraturiko zinegotzi guztiek aho batez berretsi dituzte horiek guztiak.

2.1.- 2014-04-28ko 122/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

4/14 zenbakiko fakturen zerrenda onartzea.

2.2.- 2014-05-06ko 123/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Udalerri honetako auzokidea den X X X BARRIETA jaunari minusbaliotasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela EMATEA.

BIGARRENA: Interesdunari, txartelarekin batera, Europar Batasuneko estatukide

ezberdinetan berau erabiltzeko baldintzen laburpena ematea. Baldintza horiek Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko 256/2000 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan zehaztu dira.

HIRUGARRENA: Gogoraraztea X X X jaunari, adierazitako Dekretuaren 7. artikuluan

xedatutakoarekin bat etorriz, txartela BOST URTEAN behin berritu beharko dela bere egoitzari dagokion udaletxean, bere minusbaliotasuna baloratzean sor daitezkeen aldaketek txartelaren indarraldia galtzea ekar dezaketela alde batera utzi gabe.

2.3.- 2014-05-06ko 124/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, El Jaro Paseoko 9-1.esk. zenbakiko etxebizitzan sukaldea eta bainugelak eraberritzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

2.4.- 2014-05-06ko 125/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA X X X andreari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Arandia auzoko 7-4. “C” zenbakiko etxebizitzan bainugela eraberritzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

2.5.- 2014-05-06ko 126/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA, X X X jaunari, “X X X.”ren ordez, bide publikoa hartzeko lizentzia, Landako kaleko 4. zenbakian duen loreen, landareen eta abarren salmentarako establezimendu aurrean landare-erakustoki bat ezartzeko. Horretarako, Dekretu honetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu eta “Udal bide publikoen lurzoru, lurpe edo hegalaren erabilera pribaturako edo aprobetxamendu berezirako tasak arautzen dituen ordenantza”ren E epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

3. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

BIGARRENA: GOGORARAZTEA eskatzaileari, X X X a jaunari, “X X X.”ren ordez,

“Loreen, landareen eta abarren salmenta”rako establezimendu aurrean erakustokia ezartzeko ordutegia establezimendua jendearentzako zabalik dagoen ordutegiarekin bat etorri beharko dela.

HIRUGARRENA: GOGORARAZTEA eskatzaileari, X X X jaunari, “X X X.”ren ordez, okupatutako eremua egun guztian zehar garbitasun, higiene, segurtasun eta apaintasun baldintza egokietan mantendu beharko duela. Erakustokia kendu ondoren, okupatutako eremua bikain garbituta utzi beharko du.

LAUGARRENA: GOGORARAZTEA eskatzaileari, X X X jaunari, “X X X ren ordez, lizentzia behin-behinekoa izango dela eta Udalak agindu ahalko duela, modu arrazoituan, baimendutako instalazioak bide publikotik kentzea, partikularraren kargura, trafikoko, hirigintzako edo interés orokorreko zein udalaren intereseko beste edozein baldintzek hala eskatzen dutenean eta inolako kalte-ordainik gabe.

BOSGARRENA: GOGORARAZTEA eskatzaileari, X X X jaunari, “X X X.”ren ordez, erakustokia ezartzean ezin dela oinezkoen bidea oztopatu.

ZAZPIGARRENA: GOGORARAZTEA eskatzaileari, X X X jaunari, “X X X.”ren ordez,

debekatuta dagoela erakustokiaren instalazioa osatzen duten edozein elementutan edo elementu osagarrietan publizitatea jartzea.

2.6.- 2014-05-06ko 127/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: BAIMENA EMATEA, Landako kaleko 4. zenbakian dagoen lokalean,

“Loreen, landareen, hazien eta gainontzeko osagarrien txikizkako salmenta” jarduerarako, X X X andreari, “X X X.”ren izenean eta ordez, betiere, hizpide dugun jardueran eragina duten legezko xedapen orokorrak eta tokiko poliziari buruzkoak, batez ere txosten teknikoa, kontuan hartzen badira.

BIGARRENA: GOGORATZEA eskatzaileari, X X X andreari, “X X X.”ren izenean eta

ordez, proiektatutako jarduera ezin izango dela abian jarri berau baimendu eta aipatutako ziurtagiriak ekarri eta, udal teknikarien egiaztapen-bisita egin ostean, udal txosten teknikoan ezarritako neurri osagarrien eraginkortasuna eta segurtasuna bermatu arte. Era berean, egiaztapen-bisita noiz egin ahal den jakinarazi beharko duela.

HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau eskatzaileari, X X X andreari, “X X

X.”ren izenean eta ordez.

2.7.- 2014-05-06ko 128/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: BAIMENA X X X jaunari, 2014ko ekainaren 14an Ugao-Miraballesko udalerri honetako hildako hiru gazteei – X X X, X X X eta X X X - egiten zaien omenaldiaren laugarren ediziorako eskatutako ekintzak egiteko. BIGARRENA: GOGORARAZTEA X X X jaunari, ekintza horiek egin ahal izateko ondorengoa bete beharko duela:

4. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

-Erabilitako eremuak segurtasun, osasungarritasun eta higiene baldintzetan mantentzea. -Auzokideei kalterik ez eragitea. -Ugao-Miraballesko Udal honi, aurreikusitako ekintzak egitean sor daitezkeen edozein arazo edo gertakariren berri ematea. HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.8.- 2014-05-09ko 129/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ITZULTZEA X X X jaunari, “Taldesport, Servicios Deportivos, S.L.”ren izenean eta ordez, haren iraungipenerako, 4.159.829 €ko abala. Abala aurkeztu zen “El Jaro eta Arandia” udal kirol instalazioen emakida dela-eta beronen kudeaketari erantzuteko. BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari, “Taldesport, Servicios Deportivos, S.L.”ren izenean eta ordez.

2.9.- 2014-05-20ko 130/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Trafikoko arau-hausteagatik zehapena ezartzea, 48065140000054 esp.

2.10.- 2014-05-22ko 131/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko: IZENDATZEA X X X jauna, Ugao-Miraballesko Udal honetako solaskide Euskal Segurtasun Sailaren Segurtasun Sailburuordetzaren Segurtasunerako Koordinazio Zuzendaritzarekin udaltzaingoko bitarteko agenteen lan-poltsaren izapidetze osoan lankidetzan jarduteari dagokionez.

2.11.- 2014-05-23ko 132/14 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: Udalbatza Osoa 2014-05-27ko Ohiko Bilkurara deitzea.

3.- UGAO-MIRABALLESKO BIZITEGIRAKO HIRI LURZORUAN KONTSOLIDATUTAKO EREMU JAKIN BATZUETAN DAUDEN LOKALAK ETXEBIZITZA GISA ERABILTZEKO BAIMENA EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN 5. ARTIKULUAREN, 2. ETA 3. ATALAK, ALDAKETA BEHIN BETIKO ONARTZEA. ESPEDIENTEAREN BERRI EMATEA.

Udal Osoko Bilkurak, 2014ko martxoaren 25ean, hasieraz onartu zuen, beste batzuen artean, Ugao-Miraballesko bizitegiko hiri lurzoruan

5. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

kontsolidatutako zenbait eremutan dauden lokaletan etxebizitza erabilerarako baimena arautzen duen Udal Ordenantzaren 5.2 eta 5.3. artikuluak aldatzea.

Hogeita hamar eguneko epean espedientea jendaurrean ikusgai jarrita eta interesatuei audientzia emanda, ez zen erreklamaziorik ez iradokizunik aurkeztu eta, beraz, bidezkoa da berau behin betiko onartzea.-

Ikusita Hirigintza, Obrak, Zerbitzuak eta Euskara Informazio-batzordeak

aldeko iritzia eman duela.

Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du: LEHENENGOA: behin betiko ONARPENA EMATEA Ugao-Miraballesko bizitegiko hiri lurzoruan kontsolidatutako zenbait eremutan dauden lokaletan etxebizitza erabilerarako baimena arautzen duen Udal Ordenantzaren aldaketari, ondoren jasotzen den eran, 5.2 eta 5.3. artikuluentzako:

- 5.2 Alde horretan, Ordenantza honetan hirigintza karga baten ordainketa

arautzen da, hau da, 2008. urtean, berrogeita hamazortzi (58) euroko zenbatekoa etxebizitzaren zein beste elementu pribatibo batzuen (pasabideak, etxebizitzarentzako/etxebizitzentzako atondoak, trastelekuak…) azalera erabilgarriko metro karratu bakoitzeko aplikatzetik sortzen dena.

Emaitzako zenbateko hori kasuz kasu kalkulatu eta adieraziko da, ondorio horretarako, bizitegiko hiri lurzoruan kontsolidatutako zenbait eremutan dauden lokaletan etxebizitza erabilera-aldaketaren jabe sustatzaileaz izenpetuko den hitzarmen-kontratuan.

- 5.3 Lokala etxebizitzara egokitzea Irisgarritasuna sustatzeko Legean eta, zehatz-mehatz, 68/2000 Dekretuaren III. Eranskinaren «Baldintzak etxebizitzen barneko aldean» 10.2 artikuluan osotasunean ezarritako parametroak betez gauzatzen bada, aurreko atalean ezarritako hirigintza kargari egingo zaion %50eko murrizketa aplikatuko da.

BIGARRENA: ARGITARATZEA Argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean Ugao-Miraballesko bizitegiko hiri-lurzoruan kontsolidatutako zenbait eremutan dauden lokaletan etxebizitza erabilerarako baimena arautzen duen Udal Ordenantzaren 5.2 eta 5.3 artikuluen aldaketa

4.- 2014-01-31n, 2014-02-28an ETA 2014-03-31n EGINDAKO UDAL

KONTAKETAKO AKTAREN BERRI EMATEA

6. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Jakitera eman dira ondorengo Udal Funtsen Kontaketa Aktak; haien emaitzen laburpenak honako hauek izanik:

4.1 2014ko urtarrilaren 31n Epearen aurreko izakinak.................................. 55.526,23 € Diru-sarrerak guztira............................................................ 338.712,66 € Ordainketak............................................................ 375.667,45 € IZAKINAK GUZTIRA 2014-01-31n…….................... 18.571,44 € 4.2 2014ko otsailaren 28an Epearen aurreko izakinak….............................. 18.571,44 € Diru-sarrerak guztira............................................................ 475.378,95 € Ordainketak............................................................ 467.503,73 € IZAKINAK GUZTIRA 2014-02-28an….................... 26.446,66 € 4.3 2014ko martxoaren 31n Epearen aurreko izakinak…............................... 26.446,66 € Diru-sarrerak guztira............................................................ 286.484,91 € Ordainketak............................................................. 290.045,11 € IZAKINAK GUZTIRA 2014-03-31n…....................... 22.886,46 €

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak eta Ogasuna, Ondarea eta Barne-erregimen batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz. Udalbatza Osoak, ahobatez, erabaki du: ONARTZEA 2014ko urtarrilaren 31n, 2014ko otsailaren 28an eta 2014ko martxoaren 31n egindako Udal Funtsen Kontaketa Aktak, bertan azaltzen diren kopuruekin.

5.- 2014ko 1. HIRUHILEKO UDAL AURREKONTUAREN DIRUZAINTZA KONTUAREN ETA AURREKONTUZ KANPOKO ERAGIKETEN BERRI EMATEA

Jakitera eman dira 2014ko lehen hiruhilekoko Udal Aurrekontuaren

Diruzaintza Kontuak eta Aurrekontuz Kanpoko Eragiketak:

Diruzaintza kontuak Aurrekontuz kanpoko eragiketak

7. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Udal aurrekontuaren izakinak aurreko hiruhilekoaren amaieran (2013/12/31)

-509.365,16€ 564.891,39€

Hiruhileko horretan egindako diru-sarrerak

970.840,38€ 72.630,83€

Ordainketak hiruhileko horretan

1.013.782,46€ 62.328,52€

Izakinak 2014-03-31n -552.307,24 € 575.193,70€

Datu horiek kontuan hartuta eta kontuak behar bezala justifikatuta

daudela aintzat izanik, eta ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak eta Ogasuna, Ondarea eta Barne-erregimen batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, ahobatez, erabaki du:

ONARTZEA, 2014ko lehen hiruhileko udal aurrekontuaren diruzaintza kontua eta aurrekontuz kanpoko eragiketak, bertan azaltzen diren kopuruekin.

6.- X X X JAUNAK, USILAKO 8. ZENB. AUZOKIDEEN

KOMUNITATEAREN ORDEZ, EGINDAKO ESKAERAREN BERRI EMATEA. GAIA: PUTZU SEPTIKOA DEUSEZTATZEKO LANAK DIRELA ETA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGAN HOBARIA EZARTZEA.

X X X jaunak, Usila kaleko 8. zenbakiko auzokideen komunitatearen

izenean eta ordez, hobaria eskatu du Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko zergaren gainean, komunitate horretako putzu septikoa deuseztatzeko obren lizentzia-emakida ordaintzeko.

Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga araupetzen duen Ordenantza Fiskalak honako hau ezartzen du: “ekainaren 30eko 10/989 Foru Arauko 4.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, subjektu pasiboak hala eskatuta udal interes edo erabilgarritasun berezikotzat jotzen diren eraikuntza, instalazio eta obrei dagokien Eraikuntzen, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren kuotan hobaria ezar daiteke; zehazki, kasu bakoitzerako hurrengo atalean zehazten den ehunekoan:

2.- Udal interes edo erabilgarritasun berezikotzat joko dira honako hauek bakarrik, aurreko paragrafoan aipatutako hobaria ezartzeari dagokionez:

Putzu septikoak kentzea % 50”

8. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak eta Ogasuna, Ondarea

eta Barne-erregimen batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, ahobatez, erabaki du:

LEHENENGOA: Udal interes edo erabilgarritasun berezikotzat JOTZEA, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan %50eko hobaria izan dezan, putzu septikoa kentzeagatik X X X jaunak eskatutakoa, Usila kalea 8 eraikineko auzokideen komunitatearen izenean eta ordez.

BIGARRENA: Hobaria EMATEA Usila kalea 8 eraikineko auzokideen komunitatearen alde; zehazki, % 50eko hobaria emango zaie Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan, aipatutako komunitateko putzu septikoa kentzeko obrengatik.

HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau X X X jaunari, Usila kalea 8 eraikineko auzokideen komunitatearen izenean eta ordez.

7.- X X X JAUNAK, SAN BARTOLOMEKO 8. ZENB. AUZOKIDEEN

KOMUNITATEAREN ORDEZ, EGINDAKO ESKAERAREN BERRI EMATEA. GAIA: OZTOPO ARKITEKTONIKOAK KENTZEKO LANAK DIRELA ETA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGAN HOBARIA EZARTZEA

X X X jaunak, San Bartolome kaleko 8. zenbakiko eraikineko auzokideen

komunitatearen izenean eta ordez, hobaria eskatu du Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan, eraikin horretako portalean arrapala eraikitzeko obrengatik. Izan ere, obra horien bidez, oztopo arkitektonikoak desagerrarazi egingo dira.

Eskaera hau, era berean, irisgarritasunarekin dago lotuta, eta

Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeko 1.2. artikuluak honako hau araupetzen du:

“Botere publikoek sustatu egingo dute beharrezko jarduera-neurri

positiboak hartzea, legea modu eraginkorrean ezartzeko. Halaber, hala badagokio, laguntza teknikoak erabiliko dira, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko baliagarri badira”.

Beraz, Ugao-Miraballesko Udal honek, Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 10/1989 Foru Arauko 4.2.

9. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

artikuluan xedatutakoarekin bat, interes publiko aintzat hartuta, zerga hori araupetzen duen Udal Ordenantza aldatu, eta hau ezarri zuen bere 10 C) artikuluan: “Zergaren kuota osoaren % 80ko hobaria ematea, aldez aurretik zegoen eraikinaren edo eraikuntzaren oztopo arkitektonikoak kentzea dakarten eraikuntza, instalazio eta obren alde” Horretarako, beharrezkoa da, besteak beste, eraikina 1998 aurrekoa izatea. Zehazki, Irisgarritasuna sustatzeko 20/1997 Legearen indarraldiaren hasiera baino lehenagokoa izan behar du. Betekizun hori bete egiten da.

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak eta Ogasuna, Ondarea eta Barne-erregimen batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz. Udalbatza Osoak, ahobatez, erabaki du: LEHENENGOA: % 80ko hobaria EMATEA Eraikuntza, Instalazio edo Obren gaineko Zerga osoan, San Bartolome kaleko 8 zenbakiko eraikinean sartzeko arrapala bat ezartzeko lizentziagatik. BIGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau X X X jaunari, San Bartolomé kaleko 8 zenbakiko auzokideen komunitatearen izenean eta ordez, eta gogoraraztea aipatutako eraikinaren irisgarristasuna hobetzeko obra-lizentzia lortu beharko duela.

8.- X X X ANDREAK, “EDURKO, S.L.” REN ORDEZ, EGINDAKO

ESKAERAREN BERRI EMATEA. GAIA: “UGAO-MIRABALLESKO DIMUTIO ERREKAREN SANEAMENDU SAREA KONPONTZEA” LANAK DIRELA ETA, AURKEZTUTAKO ABALA ITZULTZEA.

Jakinarazita X X X andreak, “X X X.”ren izenean eta ordez, egindako eskaera; “Ugao-Miraballesko Dimutio errekaren saneamendu sarea konpontzea” lanak zuzen burutzen direla bermatzeko ezarritako 2.307,67

€ko abala itzultzeari buruzkoa.

Kontuan izanda Udal Arkitekto Aholkulariak idatzitako txosten teknikoa.

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak eta Ogasuna, Ondarea eta Barne-erregimen batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela.

Aintzat hartuta Sektore publikoko kontratuen Legearen Testu

Bateratuaren 102. artikuluan ezarritakoa.

10. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du:

ITZULTZEA X X X andreari, “X X X.L.”ren izenean eta ordez, haren iraungipenerako, 2.307,67 euroko abala, “Ugao-Miraballesko Dimutio errekaren saneamendu sarea konpontzea” lanak zuzen burutzen direla bermatzeko aurkeztutakoa.

9.- ZAZPI GIZARTE-LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN BERRI

EMATEA: 1664/14 GLL, 1448/14 GLL, 1341/14 GLL, 1503/14 GLL, 1221/14 GLL, 1696/14 GLL, 1465/14 GLL ESP

Ikusi dira 1664/14 GLL, 1448/14 GLL, 1341/14 GLL, 1503/14 GLL 1221/14 GLL, 1696/14 GLL eta 1465/14 GLL espedienteak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren proposamena, behin aurkeztutako eskaerak nahiz agiriak aztertuta

Aintzat hartu da abenduaren 23ko 18/2008 Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeari buruzkoa; azaroaren 24ko 4/2011 Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeari buruzko Legea aldatzen duena; urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretua, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa; eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2014ko apirilaren 9ko Agindua. Agindu horren bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2014. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak finkatzen dira. Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal eta mankomunitate bakoitzarentzat 2014rako aurrekontu-mugak finkatzen dira.

Ikusi da Udalbatza Osoak 2014ko apirilaren 29ko bilkuran hartu zuen erabakia.

Aintzat hartuta Gizarte Ekintza, Hirugarren Adina eta Immigrazioko Informazio-batzordearen proposamena. Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du:

LEHENENGOA: EMATEA ondorengo Gizarte Larrialdiko laguntzak,

2014. urterako.

Esp. Kontzeptua Zenbatekoa

1164 Alokairua 407,24 407,24

1448 Mantenimenduko beste gastu batzuk

879,12 879,12

11. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

1341 Mantenimenduko beste gastu batzuk

888 888

1503 Mantenimenduko beste gastu batzuk

666 666,00

1221 Interesak eta amortizazioa 2.379,84

Mantenimenduko beste gastu batzuk

888 3.267,84

1696 Mantenimenduko beste gastu batzuk

888 888

1465 Mantenimenduko beste gastu batzuk

648,24 648,24

BIGARRENA: Laguntza horiek helburu jakin baterako dira, eta helburu

horretarako soilik baliatuko dira. Udalak, ondoren, helburua betetzeko izaera hori bete den egiaztatuko du, eta erabiltzaileak nahitaez aurkeztu beharko ditu egindako gastuaren fakturak eta/edo justifikanteak, adierazitako epean.

Ordainketen fakturak edo justifikanteak aurkezteko gehienezko epea hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera ordainketa bakarra denean, eta zatitutako ordainketen kasuan, hamabost eguneko epea, ordainketa partzialak egiten diren uneetatik aurrera zenbatzen hasita. Faktura edo justifikante horiek aipatu epean aurkezten ez badira, bidezkoa bada, prestazioak itzultzeko dagokion prozedura abiaraziko da.

Era berean, Udalak egiaztatuko du, dagozkion bitartekoen bidez, laguntzak emateko betekizunak mantentzen diren.

HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA, erabaki hau 1664/14 GLL, 1448/14 GLL, 1341/14 GLL, 1503/14 GLL, 1221/14 GLL, 1696/14 GLL eta 1465/14 GLL Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskatzaileei.

10.- TXERNOBILDIK DATOZEN UME ERRUSIARRAK ETA “2014

OPORRAK BAKEAN” PROGRAMAREN BARRUAN SAHARAKO UMEAK HARTZEKO IZAPIDEEI HASIERA EMATEN DIEN ESPEDIENTEAREN BERRI EMATEA

10. 1 Adingabe errusiar eta bielorrusiarrei aldi baterako abegi egitea,

deskantsatzeko eta indarberritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko etxeetako familia-esparruan; Bikartek aurkeztuta.

Aintzat hartuta hainbat haur errusiar eta bielorrusiarren egoera, apurtuta

edo desegituratuta dauden familietatik datozelako edo gizarte-egoera ahuleko eskualdeetako umezurztegietatik heltzen direlako edo hondamendi ekologikoen ondorioak pairatu (eta pairatzen jarraitzen) dituztelako, Bikarte Elkarteak udan

12. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

haur horiei abegi egiteko programa bat antolatu du, horrela, ohiko familiaz goza dezaten.

Saharako eta Txernobilgo haurrekin egiten den moduan, udan zehar aldi baterako abegi horren helburua da euren autoestimua, osasuna eta afektibitate-maila hobetzen laguntzea.

Aintzat hartuta abegi egiten duten Udalek bere gain hartzen dituztela

hainbat kostu, hala nola, billeteak, haurren eta begiraleen pasaporteen polizak, haurren aseguruak, laguntzaileen gastuak, etab. eta abegi-familiek bere gain hartzen dituztela haurren egoitza- eta mantenu-gastuak.

Aintzat hartuta aurretik ere udalerrian erroldatutako familia bakar batek egin ziola abegi haur hauetako bati eta familia berak eskatu duela berriro ere 2014ko udarako abegi egitea.

Ikusita Gizarte Ekintza, Hirugarren Adina eta Immigrazioko Informazio-batzordearen iritzia.

Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du:

LEHENENGOA: PARTE HARTZEA 2014ko uda honetan, haur errusiarren abegian eta bere gain hartzea hegazkin-billetearen kostua, haurren pasaporteen polizena eta haurren aseguruena.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau Bikarteri, haur errusiarrak hartzeko ongintzazko elkarteari.

10.2 Txernobilgo haurrei abegi egiteko programa, Txernobilgo Umeak

hartzeko Elkartea Bizkaiaren eskutik.

Aintzat hartuta Txernobilgo Umeak hartzeko Elkartea Bizkaiak helburu duela Txernobilgo istripu nuklearraren eragina pairatu duten bi sexuetako adingabeei eta beste edozein hondamendiren eragina pairatu duten adingabeei laguntza humanitarioa eskaintzea. Horretarako, eragindako eskualdean bizi diren haur ukrainarrei aldi baterako abegi egiten zaie.

Elkarte honek adin txikiko bati aldi baterako abegi egiteko diru-laguntza

eskaera aurkeztu du. Aurretik ere neskato honi abegi egindako Ugao-Miraballesen bizi den familia batek egingo dio abegi.

Eskaera honi erantsita 2014 urterako jardueren egitaraua eta 2013 urteko jardueren memoria aurkeztu du.

13. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Ikusita Gizarte Ekintza, Hirugarren Adina eta Immigrazioko Informazio-batzordearen iritzia.

Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du: LEHENENGOA: PARTE HARTZEA 2014ko udarako Txernobilgo eskualdeko haurren abegian eta bere gain hartzea hegazkin-billetearen kostua, haurren pasaporteen polizena eta haurren aseguruena.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau “Txernobilgo Umeak hartzeko Elkartea Bizkaia” elkarteari.

10.3 “Oporrak bakean 2014”

Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere “Oporrak bakean 2014” proiektua antolatuko da, Euskadiko Fronte POLISARIOAK eskatuta.

“Oporrak bakean 2014” programaren bidez, besteak beste, udalerriko familiek 7 eta 12 urte bitarteko haur sahararrei aldi baterako abegi egiten diete. Gutxi gorabehera ekainaren 26 heldu eta abuztuaren 26an itzuliko dira. Haur horiek errefuxiatuen kanpamentuetan jaio eta bizi izan dira, euren familiekin batera 1975az geroztiko erbestealdi luzea jasaten ari dira, eta elikadura-, osasun- eta hezkuntza gabeziak eta 50 gradura arteko tenperaturak pairatzen dituzte. Horri esker, haur horiekin batera bizitzeko aukera dute, eta haurrek berea ez bezalako errealitatea ikus dezakete.

Aintzat hartuta abegi egiten duten Udalek hainbat kostu bere gain

hartzen dituztela, hala nola, billeteak, haurren eta begiraleen pasaporteen polizak, haurren aseguruak, laguntzaileen gastuak, etab. eta abegi-familiek bere gain hartzen dituztela haurren egoitza- eta mantenu-gastuak.

Aintzat hartuta proiektu honen aurreko edizioetan, udalerri honetako

familiek haur sahararrei abegi egin zietela eta baliteke aurten berriro ere abegi egiteko prest egotea, abegi-familien eta haurren artean sortutako harremana dela eta.

Ikusita Gizarte Ekintza, Hirugarren Adina eta Immigrazioko Informazio-

batzordearen iritzia.

Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du:

LEHENENGOA: PARTE HARTZEA “Oporrak bakean 2014” proiektuan, eta Tindouf kanpamentuko haur sahararrei abegi egitea.

BIGARRENA: XEDATZEA, eskaera-idazkian ezarritako laguntzak emate aldera, 2014ko uda honetan gehienez ere 12 umeri abegi egingo zaiola

14. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

proiektu hauen guztien bidez: Oporrak bakean 2014 proiektua, Bikarte proiektua haur errusiar eta bielorrusiarrentzat eta Txernobil programa. Gainera, programa horietako haurrak kontuan hartuko dira, baldin eta Ugao-Miraballes udalerri honetan erroldatutako familiek abegi egiten badiete, eta lehentasuna emango zaie iazko udan haur horiei abegi egin zieten familiei.

HIRUGARRENA: XEDATZEA Ugao-Miraballesko Udal honek ordaindu beharreko kostua “Oporrak Bakean 2014” proiektuan, udalerri honetako familiek hartutako haurrengatik bakarrik izango dela, eta 675 eurokoa izango dela haur bakoitzeko.

LAUGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau Fronte POLISARIOAK Euskadin duen ordezkaritzari, eta aldi berean, ESKATZEA aurten datozen haurren artean, posible izanez gero, iazko udan egondakoak egotea.

11.- SAHARAKO ORDEZKARITZAK EUSKADIN EGINDAKO

ESKAERAREN BERRI EMATEA. GAIA: “BAKELEKU UDALEKUA BIZKAIA 2014” SAHARAKO UMEEN UDALEKUARENTZAKO LAGUNTZA EKONOMIKOA.

Haur sahararren bizitza Aljeriako basamortuan oso gogorra dela kontuan

hartuta, 52 gradu zentigradura ere iristen da hozberoa, Saharako Ordezkaritzak Euskadin eskatu du Ugao-Miraballesko Udal honek parte hartu eta laguntza ekonomikoa eman dezan, haur sahararrentzako “Bakeleku 2014” udalekua egiteko xedez.

Aintzat hartuta Kontuen Informazio-batzorde bereziak eta Ogasuna, Ondarea eta Barne-erregimen batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela.

Udalbatza Osoak, ahobatez, honako hau erabaki du:

300 €ko laguntza ekonomikoa ematea, haur sahararrentzako “Bakeleku

2013” udalekua egiteko xedez.

12.- 2015erako EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LAN-JAIEGUNEN EGUTEGI OFIZIALAREN BERRI EMATEA.

Ikusita apirilaren 15eko 61/2014 Dekretua, Euskal Autonomia

Erkidegoko langileen 2015. urteko jaiegunen egutegi ofiziala onesten duena. Aintzat hartuta 2.1. artikuluak xedatzen duela Udalbatza Osoak

gehienez bi egun proposatuko dituela tokiko jaiegun gisa. Kontuan hartuta tokiko bi jaiegun horietako bat Loiolako San Inazio eta

San Balendin Berri-Otxoarena dela, uztailaren 31n ospatzen dena eta Bizkaiko

15. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Udal guztietan eragina duena; eta, beraz, Udal bakoitzak tokiko beste jaieguna proposatu beharko du, bere eskumeneko udalerri osoan ezartzeko. Egun hori ezingo da igandea edo jaieguna izan. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaio udalerri honetako tokiko jaiegunaren eguna eta izen zehatza.

Udalerri honetako tokiko jaieguna Udiarragako Andra Maria da, irailaren

8an.

Ikusita Pertsonal eta Ingurumen Informazio-batzordeak egindako proposamena, 2015eko irailaren 8an izan dadin.

Udalbatza Osoak, bertaratutakoen adostasunez, honako hau erabaki du:

LEHENENGOA: ADIERAZTEA udalerri honetako tokiko jaiegun gisa

2015eko irailaren 8a, "Udiarragako Andra Maria"-ren jaieguna, alegia.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari; baita udalerriko enpresei ere.

13.- AURKEZTUTAKO MOZIOAREN BERRI EMATEA.

Bildu udal taldeak mozio bat aurkeztu du, Ugao-Miraballesko herritar presoak dauden urruntasun-egoerari buruzkoa eta presoen eta hauen senideen eskubideak errespetatuko dituen politika aurrera eraman dezan Espainiako Gobernuak.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak adierazi du mozio hau

onartzearekin bere alderdiak, EAJ-PNVk, beste behin ere erakutsi duela presoen eskubideen alde egon dela beti. Baina ETAren biktima guztiei ere euren elkartasuna erakusten die, eta honegatik espero du egunen baten Bilduk biktima horiek guztiak gogoratuko dituen mozioren bat aurkeztuko duela.

Felicidad Bahillo Morán Bildu udal taldeko zinegotzi andreak

erantzun dio ETAren biktimak agertzen direnean hitz egingo dela. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun dio badaudela

ETAren biktimak. Jarraitu du esanez aurrerantzean ETAren biktima

16. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

gehiagorik ez izatea espero duela, baina ezin dela ahaztu gaur egun egon badaudela, eta asko.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du udal talde biek testu

bat adostu dutela, honako hau hitzez hitz:

“Orain dela gutxi euskal preso politikoen Kolektiboak egindako iragarpenaren ostean, Ugaoko presoek, hilabete honetan banan-banan Euskal Herrira hurbiltzea eskatu dute. X X X, X X X eta X X X Ugaoko presoek, Madrilgo Gobernuak ezarritako sakabanaketa-politika bidegabearen ondorioz euren jatorriko herritik urrun dauden espetxeetan betetzen ari dira zigorrak. Eta salbuespen-politika honek euren senide zein lagunei sufrimendu erantsi bat ekartzen die, orain dela 25 urtetik, astero, joan-etorri luze eta arriskutsuak egin behar izaten baitituzte. X X X Galizian ari da zigorra betetzen, 550 km-ra, X X X Valentzian, 650 km-ra eta Irkus Alacanten, 800 km-ra. Bereziki bidegabeak dira X X X kasua, X X X 4 urteko semea, eta X X X, X X X 5 urteko alaba. Hauek jaio zirenetik aitarekin eta amarekin, hurrenez hurren, egoteko bidaia luze bezain nekagarriak egin behar izatearen zigorra pairatzen ari baitira. Eta sufrimendu honi amaiera emateko, neurri hauek atzean uzteko, nahikoa litzateke ohiko legedia ezartzearekin. Aurretik azaldutako guztiagatik EH Bildu udal taldeak Udal osoko Bilkura honi ondorengo erabakia hartzeko eskatzen dio:

- Presoen eta hauek senide zein lagunen eskubideak errespetatuko dituen kartzela-politika eskatzea gobernu espainiarrari.

- X X X, X X X eta X X X senideek eta lagunek astebururo bizi duten arriskuaren aurrean kezka agertzeaz gain, sakabanaketaren biktima guztiei elkartasuna adieraztea”. Udalbatza Osoak, bertaratutakoen adostasunez, aipatutako testua onartu du.

14.- KORRESPONDENTZIAREN BERRI EMATEA.

Zinegotzi jaun/andreei ondorengoa jakinarazi zaie, jakinaren gainean

geratu direlarik:

-Autoenplegua sustatuz Nerbioi-Ibaizabal Eskualdea Suspertzeko Programa. -Enplegua eta ekintzailetza sustatzeko toki-ekintzak diruz laguntzeko Lanbideren ebazpena.

17. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

-Tokiko Agenda 21 Batzordeak 2014ko maiatzaren 7an jorratutako gaiak.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak zinegotziei ondorengoaren berri eman die: 1.- Udaletxean, Kiroldegian eta bertako kantxan eta Udiarraga kalearen atzeko aldean, oinezkoentzako gunea barne (43 eta 55 zenbakien artean) asteburuan egindako pintadak. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak adierazi du aipatutako pintadak, beti bezala “azpikeriaz eta gauez” egindakoak, berak pertsonalki zein bere udal taldeak gaitzetsi egiten dituztela. Azaldu du pintada hauek garbitzea 400 €tik gorako kostua duela. Kopuru honek, agintaldi honetan izandako beste batzuei gehituz gero, zenbateko garrantzitsua suposatzen dio Ugao-Miraballesko Udalari. 2.- Bildu udal taldeak El Correo Español-i egindako adierazpenak, oraintsu buzoneatutako Hurbildu aldizkaria, eta etorkizuneko Bigarren Hezkuntzako Zentroa dela eta komunikabideei igorritako prentsa-oharra. 2.1 Bigarren Hezkuntzako Zentroa Usilan. Ondorengoa adierazi nahi dut EH Bilduk Bigarren Hezkuntzako Zentroa dela eta bidalitako prentsa-oharraren inguruan:

Eusko Jaurlaritzaren Azpiegitura-planak jaso bezala, eta ezustekorik egon

ezean, etorkizuneko zentroa eraikitzea esleitzeko lehiaketa 2015eko

lehenengo hileetan izango dela aurreikusten da. era berean, lanak urte

bereko amaieran hastea aurreikusten da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Ugao-Miraballesko Udalaren

artean dagoen sintonia onaren barruan, gure artean etengabe eta

naturaltasunez hitz egiten dugu.

Zaraten mapa zein eragin akustikoaren inguruko azterketa erabat betez

eraikiko da BHZa. Beraz, eta herriaren erdigunean kokatuta egotea, duen

irisgarritasun ona, etab… bezalako beste faktore batzuk ere aintzat hartuz

gero, eraikitzea aurreikusten den tokia egokiena dela uste dugu. Azpimarratu

beharra dago baldintza egokiak izango ez balitu ez udal teknikariek ez Eusko

Jaurlaritzakoek inoiz ere ez lioketela oniritzirik emango.

Esaten nuen legez, posible den toki egokienean kokatzea aurreikusten da,

eta gainera, Hezkuntza Sailak Udalari eskatutako baldintza guzti-guztiak

18. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

betetzen dituen toki bakarra da. Zentzu honetan, iaz aparkaleku bat eraiki zen

etorkizuneko zentroaren aurrean, eta aurreko tunela -udalerrian genuen puntu

beltza- handitu egin zen. Jarduketa hauek guztiak, zati baten, etorkizunean

Zentroa eraikitzeari lotuta joan dira. Eta orain Bilduk dio berriro hasi behar

dela! Nire ustez Bildu ez da konturatzen zer suposatuko lukeen kokapen berri

bat aurkitzeak. Lehenengo, lehen esan bezala, ez dago eskatutako baldintzak

betetzen dituen beste udal lursailik. Bigarren, gobernu talde hau ez dago 3

edo 4 milioi eurogatik beste lursail bat erosteko prest, egokia duen lursail bat

izan baduenean. Ondoren, arau subsidiarioak aldatu, azterketa berriak egin,

proiektu berriak idatzi eta berriro hasi beharko litzateke. Beraz, tokiz aldatzea

erabakiko balitz, lizitatu arte gutxienez beste lauzpabost urte igaroko lirateke,

eta honi eraikitzeko behar den denbora eta Bilduk orain egin nahi duen

eztabaida gehitu beharko genizkioke. Hori horrela, baikorrak izanda,

gutxienez 6 edo 7 urteri buruz hitz egiten ariko ginateke.

Bilduk martxoko osoko Bilkuran adierazi zuen egokiena Leitoki eskolaren

ondoan eraikitzea litzatekeela. Lursail hau, egun, banku batena da eta

4.000.000 €tan baloratuta dago. Bilduk uste du udal aurrekontuaren parekoa

den diru-kopuru hori ordaintzeko udala zorpetu egin behar dela etorkizuneko

Zentroa han egiteagatik? Argi eta garbi, ez.

Hori guztia, kontuan izanda aurreikusitako kokapenak ez duela eragiten eta

orain arte ere ez duela eragin inolako eztabaidarik udalerrian, nahiz eta Bilduk

hori ikusarazi nahi duen. Ez da egia kokapenarekin ez daudenik ados ez

ikasleak, ez irakasleak ez gurasoak, behintzat hauen gehiengoa.

Orain arte jarraitutako prozesuak eztabaidarik eragin ez duen seinale, aurreko

agintaldian ezker abertzaleko zinegotziek Zentroarekin lotutako izapide

guztien alde bozkatu zutela: Eusko Jaurlaritzari lursaila lagatzea, beronen

herri-jabaria aldatzea, arau subsidiarioak aldatzea, etab.

Oraingo agintaldian, Udalbatza Osoak, orain beste kokapen bat aurkitu nahi

diozuela adierazten duzuen Bilduko 4 zinegotziok barne, Eusko Jaurlaritzari

lursail hau lagatzeko eskaera berria eta beronen herri-jabaria aldatzea onartu

du, beste batzuen artean. Xehetasun-azterketa hasieraz onartzearen eta

berau behin betiko onartzearen alde ere bozkatu duzue.

Beraz, Bilduk zer dela eta esan dio orain ezetz aipatutako kokapenari?

Zergatik ez zarete honen aurka agertu 4 urte pasatxo hauetan?

19. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Agian hauteskundeetarako urtebete baino ez delako geratzen? Agian ez

zelako batere koherentea, aurreko bilkura baten esan nizuen legez, 12. EUn

BOE etxebizitzak eraikitzeari ezetz esatea trenbidetik hurbil egoteagatik eta,

era berean, institutuaren kokapenaren alde egotea, hau ere trenbide ondoan

egonda?

Bilduk dio zentroa, oraindik, errealitate izatetik urrun dagoela. Agian urrun

dago eraikitzea lizitatzea aurreikusten den 2015eko hasiera? Urrunago

legoke nahi dutenari jarraiki orain beste kokapen bat bilatzen hasi beharko

bagina.

Nire ustez zeharo larria da prozesua hasi zenetik igarotako 4 urte pasatxo

hauetan ezker abertzalea eta Bildu honen alde egon, izapide guzti-guztiak

onartu eta, BHZ errealitate izatetik gertu dagoenean, kokapen berri bat

bilatzeko eztabaida abiatu behar dela esatea, oraingoa ez dutelako gustuko.

Bilduri dei egiten diot Ugao-Miraballesko herritarrei argi eta garbi esan

diezaien BHZ aurreikusitako lekuan eraikitzearen alde ala aurka dauden, edo

bestela, prozesu hau guztia urteetan atzeratzea ekarriko lukeen kokapen berri

bat bilatzeko eztabaida zabaltzea nahiago duten.

Felicidad Bahillo Morán Bilduko zinegotzi andreak eztabaidan parte hartu eta adierazi du ez dagoela argi Eusko Jaurlaritzak Ugao-Miraballesen Bigarren Hezkuntzako Zentroa egingo duenik. Eusko Jaurlaritzak zentro hau eraikitzeko Azpiegitura-plan estrategikoaz hitz egiten duenean, betiere aurrekontua dagoenean egingo dela esanez amaitzen du. Eta ideia bera adierazi zien Ugao-Miraballesen Bigarren Hezkuntzako Zentroa idatzi zuen arkitektoak proiektu hau azaldu zienean, une hartako aurreikuspena 2014an eraikitzea zela adierazi baitzien. Era berean, bere ustez, bigarren hezkuntzako Zentro hau eraikitzea “beldur” batetik abiatzen da, eta ez eztabaida batetik. Eta horrela, 2009an, guraso guztiak beldurtu zituzten Arrigorriagan Bigarren Hezkuntzako Zentroan toki nahikorik ez zegoela adierazi zitzaienean. Ondoren, goiko zentroa, Arrizkozubi, bigarren hezkuntzako zentro izango zela komentatu zen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak adierazi zuen ezinezkoa zela Arrizkozubi erabiltzea. Azkenik, eta lursail publikoa egonik; Ugao-Miraballesen Bigarren Hezkuntzako Zentro bat eraikitzea onartu zen. Bestalde, Felicidad Bahillo Morán andreak azpimarratu duenez, kontuan izan beharra dago gurasoen zein ikasleen iritzia.

20. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Zentzu honetan, Ugao-Miraballesera etorri beharrean Arrigorriagan jarraitzea nahi duten guraso batzuk egindako zenbait komentario ekarri ditu. Bigarren hezkuntzako zentroaren kokapenari dagokionez, hitz egin, eztabaidatu eta leku egoki bat bila daiteke. Honetarako, kasua balitz, Plangintza Orokorreko Arau Subsidiarioak alda daitezke. Felicidad Bahillo Morán andreak, berriro ere, eztabaidaren egunaz hitz egin du eta Zamudioko Institutua jarri du adibidetzat, han kontuan hartu baitzen gurasoen iritzia. Era berean, gaur egun gurasoek zer nahi duten ez dakigula azpimarratu du. Une horretan Izaskun Uriarte Beitia Bildu udal taldeko zinegotzia andreak hartu du hitza komentatuz entzun duela gurasoren batek esan duela Arrigorriagako Bigarren Hezkuntzako Zentroa nahiago duela, handiagoa izateagatik eta alternatiba zein ekipamendu gehiago edukitzeagatik. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak adierazi dio aurrekontua izateak baldintzatzen duela guztia administrazioan eta, krisi ekonomikoaren ondorioz, zentro berriak eraikitzeko proiektu guzti-guztiak atzeratu egin direla. Etorkizuneko zentroa Arrizkozubin kokatuta egoteko aukera baztertu izanaren arrazoiari dagokionez, alkate jaunak azaldu du batez ere kokapen txarragatik izan zela, egun indarrean dagoen irigarritasun araudia betetzeko egin beharreko lanei eraikina eraberritzeari dagokion kostua gehituz gero zentro berri bat egitearen antzeko kostua izango zuelako Hezkuntza Sailarentzako. Horren guztiaren ondorioz Hezkuntzako arduradunek baztertu egin zuten etorkizuneko Zentroa han egitea. Felicidad Bahillo Morán zinegotzia andreak adierazitakoari erantzunez, eztabaidan hartu dute parte, Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunaz gain EAJ-PNV udal taldeko zinegotzi batzuk, Xabier Urueña Astigarraga jaunak, Ana-Maite Fernández Otamendi andreak eta Jon-Iñaki Larrabide Guinea jaunak. Gurasoek Bigarren Hezkuntzako Zentroari buruz egindako komentarioei dagokionez, Ana-Maite Fernández Otamendi Hezkuntza arloko zinegotzi andre arduradunak erantzun dio gurasoak zein irakasleak ordezkatuta dauden OOGren batzar guztietara joan dela, eta hauek inoiz ere ez dutela agertu bigarren hezkuntzako zentroaren kokapenaren inguruko kexarik. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantsi du askotan batzen dela Leitoki eskolako zuzendaritzarekin, eta inoiz ere ez diotela esan ados ez

21. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

daudenik aurreikusitako kokapenarekin. Guraso edo irakasle batek ere ez dio esan. Eta ikasle batek ere ez, Bilduk bere aldizkarian adierazten zuen legez. Horrez gain, azpimarratu du gurasoek nahiago dutela Arrigorriagakoa handitzea baino lehen Ugao-Miraballesen eraikitzea. Ana-Maite Fernández Otamendi zinegotzi andreak adierazi du gurasoen komentario batzuk entzun dituela esanez nahiago dutela bigarren hezkuntzako zentroa hemen egitea eta ez izatea zentro oso handia. Kokapenari dagokionez Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak Felicidad Bahillo Morán andreari galdetu dio non nahi duen eraikitzea. Egun aurreikusita dagoen lekua ez den beste bat esateko eskatu dio, betiere lursaila erosten 4 milioi euro baino gehiago gastatu beharrik izango ez duena, hori baitzen Bilduk aurreko Osoko Bilkuran proposatutako lursaila erostearen kostua. Aurreikusitako lekuari dagokionez, kokapen oso ona delakoan dago. Ez dela perfektua baina bai oso ona. Kokapen perfekturik ez dagoela esaten jarraitu du, ez direla perfektuak Basauri, Laudio edo Arrigorriagako institutuen kokapenak ere, eta berriro galdetu dio Felicidad Bahillo Morán andreari esan diezaiola zentro bakarra eraiki ahal izango litzatekeen leku bakarra. Era berean, Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du udal kokapena aldatzea zaila eta luzea izan daitekeela eta Bilduko ordezkariei berriro hutsetik hasi nahi duten galdetu die. Jon-Iñaki Larrabide Guinea EAJ-PNV udal taldeko zinegotzi jaunak gogorarazi die herritarrek nahi dutena Ugao-Miraballesen Bigarren Hezkuntzako Zentroa dela, ez eztabaida bat. Ana-Maite Fernández Otamendi EAJ-PNV udal taldeko zinegotzi andreak beste udal taldeari galdetu dio zer den eztabaida horrekin lortu nahi dena, eta zergatik ez zuten eztabaida hori proposatu orain dela 4 urte pasatxo. Felicidad Bahillo Morán andreari gogorarazi dio Bigarren Hezkuntzako Zentroaren aurkezpenean egon zenean ez zutela kokapenari buruzko ezer esan, esateko aukera izan zutenean. Udal talde horretako Xabier Urueña Astigarraga jaunak ere parte hartu du, bere harridura azalduz inoiz egon ez den eztabaida bati orain, 2014ko maiatzaren 27an, Bildu udal taldeak eztabaida berri bati ekin nahi izateagatik. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak bigarren hezkuntzako zentro hau eraikitzeko dagoen premia azpimarratu du. Bere ustez, datorren urtearen hasieran institutuaren eraikuntza lehiaketara ateratzeko aukera asko dago. Era

22. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

berean, eztabaidan jartzeak beronen eraikuntza urte askoz atzeratzea ekarriko luke, eta posible litzateke, kasu horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, egungo beharrizanaren eraginez, erabakitzea Zentroa Ugao-Miraballes ez den beste udalerri baten eraikitzea. Gainera adierazi du eztabaidak, bere garaian, zentzua izan lezakeela kokapenerako leku bat baino gehiago izanez gero, baina horrelakorik ez dagoela. Beraz, berriro ere dei egin dio Felicidad Bahillo Morán andreari egun aurreikusita dagoena ez den kokapen posible bakar bat adieraz dezan, eta galdetu dio argi duten orain eztabaida abiatzeak guztia urteetan atzeratzea ekarriko lukeela. EAJ-PNV udal taldetik parte hartu duten zinegotzi guztiek ohartarazi dute eztabaida berri bat abiatzeak atzerapen handia, eta horrekin prozedura berri bat, ekar dezakeela.

2.2 Etxegabetzeen protokoloa

Bilduk sustatutako etxegabetzeen protokoloa onartu dela esaten duzue? Baina, zein da protokolo honi eman diozuen bultzada? Nork idatzi du zirriborroa? Nork izan ditu batzar ugari bankuekin, ekonomilarien elkargoekin, beste udal batzuekin, Eudelekin, eta abarrekin? Zuek? Ez, ezta?. Lehenengo aurreko alkate andreak eta ondoren neuk. Zuek prozesu luze honi egin diozuen ekarpena mozio bat aurkeztera mugatu da eta, bitartean, gu protokoloa lantzen eta EAJren gobernu taldeak ordu askotako lanaren ostean prestatutako protokolo-zirriborroari ekarpen batzuk egiten hasita geunden. Felicidad Bahillo Morán Bildu udal taldeko zinegotzi andreak berriro ere esan du bere udal taldea izan zela etxegabetzeei buruzko mozioa aurkeztu zuena eta, ordutik aurrera, hasi zela gai hau lantzen. Era berean, azpimarratu du EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako testuarekin landu zela uste zutelako euren testua baztertua izango zela. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun dio hori ez dela egia. Gogorarazi dio aipatutako mozioa posta elektronikoz baion ez ziotela bidali garai hartan bajan zegoen udal langile bati. Ordurako EAJ-PNV udal taldeak denbora zeraman etxegabetzeen protokoloa lantzen.

2.3 Goikiriko Etxebizitza Sozialak

Orain dela 7 urte inguru Goikirin lursail baten jabea dena kooperatiba batekin batera udaletxera etorri zenean lursaila saldu eta bertan etxebizitza gehiago egiteko asmoz, garai hartako Ezker Abertzaleko zinegotziak alde agertu ziren. Azkenean proiektuak ez zuen Aurrera egin, baina berriro diot, udalean ordezkatutako Ezk. Ab. ados zegoen.

23. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Era berean, Goikirin 116 etxebizitza horiek eraikitzea hutsegite bat izan zela diozue. Ez dakit hutsegitea izan zen ala ez, baina argi dagoena da horri esker 111 familia Ugao-Miraballesn bizi direla eta, horrela, gazte asko gure udalerrian bizitzen geratu ahal izan dira. Horrez gain, herritar asko pozez zoratzen dago Goikirin bizi delako.

Horiek horrela, Osoko Bilkuretan Goikiriko etxebizitzen inguruan

egindako izapide guztiak ahobatez onartu dira, Ezker Abertzalea barne bertan egon denean.

Azkenik, esatea Ugao-Miraballesen 250 etxebizitza huts baino ez daudela. Gainera, hutsik daudenen artean, alokairuko etxebizitzak dinamizatzeko azterketa egin ostean izango ditugu datuak eskura, ikusi beharko da zenbat jabek nahi duen bere etxebizitza alokairura bideratu. Alkate jaunak gogoratu du Goikirin libre zegoen BOE etxebizitza dagoeneko salduta dagoela. Era berean, hitzartuta dute tasatutako etxebizitzetako bat. Kooperatiba-erregimenean eraikitako azkenengoen artean hutsik zegoen etxebizitza ere salduta dago. Felicidad Bahillo Morán Bilduko zinegotzi andreak azaldu duenez Hurbildu aldizkarian agertutako babes sozialeko etxebizitzen inguruko ikuspuntua ez zen bere udal taldearena, Goikiriko bizilagun batena baizik, azken honek idatzi baitzuen artikulua. Azpimarratu du ildo editorial bereko albisteak jasotzen ohituta gaudela (Lapiko, EAJren aldizkaria, Ecos de Ugao, etab.), eta gauzak beste modu batean kontatzea ez dagoela txarto. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun dio gauza bat argi badago Bilduk gauzak beste modu baten kontatzen dituela dela, bere erara. Adierazi du aipatutako aldizkariko artikulua ez duela inork sinatzen eta, beraz, Bilduren jarrera ofiziala dela ulertzen duela. Gogoratu dio Lapiko udal aldizkaria objektiboki idatzita dagoela, iritzirik adierazi eta balorazio politikorik egin barik, eta Ecos de Ugao argitalpenak ez duela inolako loturarik udalarekin. Felicidad Bahillo Morán andreak adierazi du ez duela ulertzen zergatik jorratu behar diren Osoko Bilkuran eurek euren aldizkarian argitaratutako gaiak. Jon-Iñaki Larrabide Guinea EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak Felicidad Bahillo Morán andreari gogoratu dio Osoko Bilkura dela udal gaiak eztabaidatzeko foroa, eta ez zuen aldizkaria.

24. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Felicidad Bahillo Morán andreak erantzun dio hori bere ikuspuntua dela, eta horrela Deia egunkaria ekarri eta ondoren nahi duguna komenta dezakegula. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun dio berak eskubidea duela Osoko Bilkuran jorratzeko Bilduk bere aldizkarian argitaratu eta udalaren jardunarekin lotura duten gaiak, bertan gezurrak eta manipulatutako datuak baitaude eta, beraz, erantzun bat eman behar duelakoan dago.

2.4 Aurrekontua

Aurrekontuen atalari dagokionez, hainbat gauza:

Bulego itxian egin dira:

Zelan esan dezakezue hau inkestez, elkarteei bidalitako gutunez, UgaOn aplikazioaz, herritar askorekin hitz egiteaz eta abarrez gain aurrekontuen proiektua 40 egunetan eskuartean izan eta ez baduzue egin proposamen BAT ERE EZ. BAT ERE EZ! Eta dagoeneko bigarren urtez jarraian. Hori bai, ahoa betetzen zaizue parte-hartze handiagoa nahi duzuela eta zuen jendea proposamenak egitera animatu duzuela esanez. Honetan guztian non geratzen da ugaotarren zati bat ordezkatzen duzuen talde politiko legez duzuen erantzukizuna? Non geratzen da zuen parte-hartzea aurrekontuetan?

Aurrekontuari zuzenketa partzialik aurkeztu ez izanak 2 gauza erakuts ditzake, edo agian biak batera:

Gobernu taldeak aurkeztutakoa ez dela esaten duzuen besteko txarra

Ez duzuela batere landu aurrekontua

Martxoaren 20an aurrekontuen proiektua eman zitzaizuen. Egun horretan bertan apirilaren 24ko batzordeetan zuen proposamenak entzuteko, izanez gero, batuko ginela geratu ginen. Hala ere, aurretik geratzea nahiko nukeela esan nizuen, aztertzeko denbora gehiago izateko. Baina zeharo harrituta geratu nintzen Pazko Astean, hau da, hilabete beranduago esan zenidatenean hobe litzatekeela 28ra atzeratzea, 24a egun txarra zelako. Zer esan nahi du horrek? Martxoaren 20tik Pazko Astera arte, hau da, 35 egunetan, ez zenutela ezer egin. Beraz, eta zuek proposatuta, apirilaren 28an 18,30etan geratu ginen. Aurrekontuan bozkatu behar ziren Osoko Bilkura egin baino 24 ordu arinago. Batzarrera joan ginen, eta proposamenik ez.

Buzoneatu zenuten aldizkarian ere adierazten duzue herritarrek aurrekontuari egindako ekarpen bakarra sartu dugula, eta erabat faltsua da

25. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

hori. Aurreko Osoko Bilkuran esan nuen legez, haietako batzuk dagoeneko gauzatu ditugu eta beste asko urtea amaitu bitartean egingo ditugu. Zehazki, aurten, dagoeneko, herritarrek egindako honako proposamen hauek gauzatu ditugu, gutxienez:

Arana eta Lupardon bazter-babes baten zati bat moztu eta errepidean sartzeko arrapala bat egitea, San Roman-Bakiola gunea garbitzea, Ondategi auzoa garbitzea, ibilbideak seinaleztatzea, Arandiako igerilekuetan arrapala eraikitzea, fatxada askotan besoak ordezkatzea eltxoen kontzentrazioa saihesteko asmoz, zebrabidea Ermitan, ondoratuta zegoen San Romango espaloia konpontzea, Gernikako Enparantzako autobus-geltokian erreten bat egitea, udalerriko hainbat tokitan bankuak ezartzea. Garbiketa hobetzeko asmoz makina egun gehiagotan pasatzen da, zabu batzuk konpondu dira, haietako batzuen lurzoru biguna ordezkatu da, beste batzuen lurzoru zati bat aldatzear gaude eta, baita ere, orain arte lurzoru bigunik ez zegoen leku batzuetan berau ezartzear gaude, Udiarragarako igoera nabarmenki hobetu da, zuhaitz-hesiren bat kokatu da, erreka garbitu da, gizarte-ekintzara bideratutako partidak handitu dira, alokairura bideratutako etxebizitzen parkea dinamizatzen ahalegintzeko proiektu bat sartu, enpleguari dagokionez eskualdeko Enplegu-zentroa Ugao-Miraballesera ekartzea lortu dugu eta ez handiagoa den beste udalerriren batera, Eskualdeko Enplegu-planari bideratutako partida bat gaitu dugu, BFAk euren negozioa ezartzen lagunduko dien pertsonen hautaketa egiten ari gara, orain arte azaroan antolatzen ziren antzezlanez gain beste hilabete batzuetan ere antolatuko dira eta, lehen esan dudan legez, urtea amaitu bitartean gauza gehiago egiten jarraituko dugu: goraguneak edo antzekoak, txakurrei buruzko sentsibilizazio-kanpainak (ekainean txakurrak dituztenei zen ez dituztenei zuzendutako foro bat antolatuko dugu), espaloiak beheratuko ditugu irisgarritasuna hobetzeko asmoz, kulturarteko jardunaldi batzuk antolatzen ari gara, txirrindulak aparkatzeko lekuak jarriko ditugu, txirrindulak garbitzeko leku bat ere gaituko dugu, eta abar.

Sartu ez ditugun proposamen bakarrak inbertsio handia eskatzen dutenak izan dira, 200.000 edo 300.000 € eta gehiagokoak. Sartu ezin izan diren proposamenen gehiengoa ez dira ate atzean ezkutatuko, hurrengo urteotan kontuan izango ditugu. Suposatzen dut bat etorriko garela esaten dudanean ekarpen guztiak ezin direla sartu, ezta? Zeuek adierazi duzue diru-sarreren aurreikuspena iazkoaren aldean 352.862,34 €tan gutxitu egin dela (datu okerra, 2013 urtearekin alderatuz gero benetako aldea -419.512,06 €koa baita). Hori horrela izanik, zelan sartu aurtengo aurrekontuan inbertsio handiak, iaz baino ia 420.000 € gutxiagoko sarrerekin eta murrizketarik egin barik? Azal diezadakezue, mesedez?

Antzoki edo askotariko gela eskatzen duen proposamena ere aipatzen duzue. Bere garaian, egoera ekonomikoa hobea zenean, proiektu hau

26. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

gauzatzeko gestio ugari egin genituen, baina krisia iritsi zenean etsi egin behar izan genuen. Zelako kostua izango luke orduan egin nahi zenak? 2 milioi euro? 3? Hori ia-ia urte osoko udal aurrekontua da. Proposamen hori 2014ko aurrekontuetan sar zitekeelakoan zaudete? Horretarako garaia delakoan zaudete?

Esaterako, proposamen ugaritan Bidegorria mugakide diren udalerriekin lotzea errepikatu dela aipatzen duzue. Hemen argi eta garbi utzi beharra dugu Ugao-Miraballesek Bidegorria bere udal mugartean egin dezakeela solik. Gauza bera gertatzen da beste proposamen batekin, Zeberioraino oinezkoentzako bidea egitea proposatzen zuena, eta hori, jakina, ondoko udalerriari egitea dagokio. Horretaz ari garela, iazko aurrekontuan “Sare berdea” izeneko proiektua inbertsio gisa sartu genuenean, honi, mespretxuz “bidegorria” deitzen zenioten, beste jarduketa batzuen artean, aipatutako proiektuan horren tarte bat egitea aurreikusten baitzen, azkenean egin ez arren. Iaz proiektua bere osotasunean ez zitzaizuen gustatu, ezta bidegorriaren tarte bat egitea ere. Hala ere, aurten ez dago aurreikusita tarte berririk egiterik, egoera ekonomikoak ez baitigu ahalbidetzen, eta oraingoan bai, zeharo garrantzitsua iruditzen zaizue eta, ia-ia eskandalu bat da berau sartu ez izana aurrekontuetan. Bilduren beste inkongruentzia bat gehiago.

Kale, parke eta abarren garbiketa-proposamena sartu ez izanagatik ere kexu zarete. Hau ere erabat faltsua da, aurretik aipatu dudan legez, honi dagoeneko ekin baitiogu eta aurrerantzean gehiago ere egingo dugu. Era berean, kale garbiketan eta lorezaintzan asko gastatzen dugula diozue. Orduan, zertan geratzen gara?

Garbiketa eta lorezaintza partidak Lemoakoekin eta Igorrekoekin alderatzen dituzue, irizpide bakarra ekonomikoa izanik. Alderaketa hori egiteko, serioagoak izan eta faktore ugari ikusi beharra dago, zerbitzua eskaintzen den maiztasuna eta horretan diharduen langile kopurua (zehazki, Ugaon 8 pertsonaz gain arduradun bat dago eta hauek egiten dituzte lorezaintza zein garbiketa lanak), besteak beste. Soilik langile hauen soldatak eta bajan daudenean ordezkatzen dituztenenenak, gizarte segurantzari dagozkion gastuak, eta abar… kontuan izanik, kopurua lorezaintza eta garbiketa partidentzako dauden zenbatekoetara nahikotxo hurbiltzen da. Eta hori materialak, makinak, landareak, zuhaitzak eta abar luze bat bezalako beste gastu batzuk kontuan izan barik. Hori horrela, seguruenik diru gutxiago gastatu beharko litzateke asteburu honetan bezala, egun baten bai hurrengoan ere bai, batzuk egiten dituzten pintadak ezabatu beharko ez balira. Orduan, Zein da partida horiek jaisteko planteatzen duzuen konponbidea? Jon Larrabidek aurreko osoko Bilkuran komentatu zuen legez, soldatak jaistea ala langileak kaleratzea? Bestela, esango didazue nola jaitsiko dugun El Correo Españolen

27. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

adierazi zenuten kopurua, eta horretaz ari garela, zein ondo konpontzen zareten berarekin orain. Horretaz ariko zarete garai berrietaz hitz egiten duzuenean?

Ahalegin nahikorik ez dugula egin diozue baina, zein da zuek egindako ahalegina? Bilduko ordezkariak gonbidatzen ditut hain argi ikusten badute aipatutako partidak jaitsi ahal direla, hitzontzikeria eta kartelak albo batera utzi eta nirekin zein esleipendun enpresarekin nahi duzuenean eta nahi bezain bestetan eser daitezen. Honi dagokionez zuen deiaren zain nago.

Hori horrela, zergatik ez duzue alderatzen Igorreko kiroldegiaren gastua Ugao-Miraballeskoarekin? Igorrek Ugaok baino hiru aldiz gehiago ordaintzen du bere kiroldegiagatik. Zehazki, 422.000 €. Bilduren teoriaren arabera, Igorrek kiroldegiaren esleipenean 300.000 € jaits litzake. Hala ere, berriro diot, ezin dira udalerri biren arteko zerbitzuak zenbatekoagatik soilik alderatu, herri batetik bestera emandako zerbitzua erabat desberdina izan baitaiteke. Gauzak ez dira hain sinpleak.

12. EUan eraikin bat egitearen ondorioz sor litezkeen balizko arazoetaz ADIF ez dela arduratuko diozue:

Jakina ez dela arduratuko, beti egin duen legez. Agian trenbide ondoan dauden etxebizitza guztietan, Ugao-Miraballesen asko dira, eragiten duen zarataz arduratzen da? Agian gure hiribilduan Renferen geltokiak duen irisgarritasun negargarriaz arduratzen dira? Bada ez, ez dira arduratzen eta, orain arte ere, ez dira arduratu. Irisgarritasun arazoa konpontzeko alkatea izan da Madrilera joan behar izan duena, Sustapen Ministeriora, orain arte ez Renfek ez Adifek ez baitute ezer ere egin.

Horiek horrela, Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzeko 12. EUko orubearen salmentagatik aurrekontuan sartutako zenbatekoa aipatzen duzue. Martxoaren 20ko batzordeetan, bertan aurrekontua jaso zenuten, adierazi nizuen proiektua gustuko ez bazenuten, eta aurrekontuan agertzerik nahi ez bazenuten, esateko aurrekontuaren gastuei aurre egiteko horren pareko sarrerak zein partidatik nahi zenituzten ateratzea, edo bestela, esateko zeintzuk gastu murritz genitzakeen. Bada, ezer ez egiteaz gain esan zeniguten, hitzez hitz, “ez zenutela horretarako lanik hartu”. Ez balitz hain gai garrantzitsua txistetzat hartuko nuke. Baina larritzat jotzen dut, oso larritzat.

Eraginkortasun energetikoaren inguruko proiektua:

Udalak gutxienez 16.560 euro gastatuko dituela diozue. Hori gezurra da eta jakin badakizue. Beste dirulaguntza bat jasotzeko aukera ugari zegoela esan nizuen eta dagoeneko eman digute. Zehazki, beste 10.164 € izango dira,

28. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

eta beraz, azkenik, udalak asko jota gastatuko duena 6.396 € dira, guztiaren % 14,68a. Beraz, %85,32 lortu da dirulaguntzetan.

Proiektuan identifikatutako hobetze-neurriak abian jarriz, udalak urtebeteko epean 2013ko kostu errealen %10eko murrizketa lor dezakeela kalkulatzen da: udal kutxarentzako 20.000 euroko aurrezpen garbia. Azpimarratu beharra dago urtero aurreztuko dela eta, hori horrela, udalak egindako inbertsioa bere osotasunean gaindika berreskuratuko du.

Aurrezpen hauek “energia-tarifak optimizatzea” proiektuan lortuko direnen osagarri dira. Berau Udaltalde 21 ari da gauzatzen, udalarentzako kostu osagarririk gabe, eta urtero 20.000 €ko aurrezpen gehigarri bat lortuko dela kalkulatzen da.

Gainera, jarduketa honen bidez, 2013-2020 Tokiko Agenda 21en jasotako proiektu batzuk gauzatu eta aurrezpen ekonomiko handi bat lortzeaz gain, berotegi-efektuko gasak isurtzea murrizteko duen konpromisoa erakusten du udalak.

Azterketa soil bat dela diozue. “Azterketa soil” bat da udalak 2013 urtean 252.464,85 €ko zenbatekoa izan duten fakturak murrizteko asmoz kontsumo handiena duten 4 udal eraikinen auditoria bat egitea, bertako kontsumoak monitorizatzea, Energia Kudeatzeko Sistema bat ezartzea eta datozen urteetarako Ekintza plan bat egitea? Honi 2013an gasean eta gasolioen gastatutako beste 72.010,82 € gehitu beharko genizkioke, guztira, 2013an energia-kontsumoetan 324.475,67 € gastatu ditugularik. Gai honi dagokionez ere, apur bat serioagoak izan beharra dago.

Beraz, proiektu hau behar-beharrezkoa dugu; izan ere, %85etik gora diruz lagundua izango da, udalak 6.000 € inguru gastatuko ditu, eta aurten zein hurrengo urteotan inbertitutakoarekin alderatuz askoz diru gehiago itzultzeko eta aurrezteko bermeak ditu. Edo zer nahiago du Bilduk, 37.000 euroko dirulaguntzei ezekoa esatea eta diru-sarrerak jaisten diren bitartean fakturei urtez urte igotzen jarraitzen uztea?

Hori horrela, dirulaguntza biak ez ditugu jasoko ederrak garelako. Proiektu serio eta garrantzitsu bat aurkezteko buru-belarri lanean aritu garelako emango dizkigute.

Erabakiak Bizkaiko Foru Aldundia edo Eusko Jaurlaritza bezalako beste erakunde batzuetan hartzen direla ere badiozue, eurek baitira dirulaguntzak

29. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

ematen dizkigutenak. Honi dagokionez, ez baldin badakizue, eta uste dut jakin badakizuela, gogoratu beharrean nago udalen diru-sarrera gehienak administrazio bi hauetatik etortzen direla. Zehazki, BFAk Udalkutxagatik ematen digun dirua aurtengo sarrera-aurreikuspenen %60a baino gehiago izango da, honi gainontzeko dirulaguntzak gehitu behar zaizkiolarik. Beraz, udal guztiak nola edo hala beti bizi izan gara eta “bizi gara” dirulaguntzetatik. Horrela da, gustuko izan ala ez.

Alkateak farolak itzali nahi ditu. Jakina pentsatuta dugula aztertzea udalerriko gune batzuetan farola batzuk itzali ahal diren ala ez, betiere herritarren segurtasunean edo bizi-kalitatean eraginik izan ezean. Esaterako, gau guztian, urteko 365 egunetan, piztuta utzi behar ditugu eskolako gune estaliko lau fokoak argi geratzen bada birekin nahikoa dela han ez dagoelako inor gauetan? Ez duzue posible ikusten fokoren bat kentzea udaletxearen fatxadatik? Eta gauza bera udalerriko beste gune batzuetan. Errazena bat ere ez kentzea litzateke, baina nik honi kudeaketan erantzukizuna izatea deitzen diot, hau da, denon dirua dena ahalik eta hobekien kudeatzen ahalegintzea. Arduragabea dena honako hau da: guztiak berdin jarraitu nahi izatea eta energia-aurreztera bideratuko diren neurririk hartu nahi ez izatea. Arduragabea da, baita ere, aurrekontuan inbertsio handiak sartu nahi izatea jakinda egoera ekonomikoak ez duela ahalbidetzen, eta jakinda diru-sarrerak izugarri jaitsi direla. Eta hau guztia arduragabekeriaren erakusgarri handiagoa da aurrekontuari proposamen bat ere ez diozuenean aurkeztu. Hori bai, Bilduren arabera aurrekontua deskalabru hutsa da, baina proposamenik ez.

Goi-kargudunen ordainketak

2.000 € inguruko igoera dutela diozue. Beste gauza batzuk ez dituzue esaten, esaterako:

Alkateak ez duela soldata igo batzuk, batez ere zinegotzi andre batzuk,

kalean esaten ari diren moduan. Alkateak, hau jakin badakizue, ezin du bere

kabuz soldata igo eta, igoera bat emateko eskumena, kasua balitz, Osoko

Bilkurarena litzateke. Eta noski, alkateari ez zaio burutik pasatzen egungo

egoeran Osoko Bilkurari soldata igoera bat eskatzea. Alkatearen soldata-

igoera jorratu da Osoko Bilkuraren batean? Ez, ezta? Alkatetzaren soldata

2008tik izoztuta dago. Desberdina da, hau ere jakin badakizue, hile batzuetan

niri zegozkidan hirurteko batzuk kobratzen egon naizela, langile askok eta

askok bezala, euren artean Bilduko zinegotzi batzuk bezala, guztiak ez

30. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

badira. Zuek ere kobratzen dituzue hirurtekoak? Bai, ezta? Neure eskubide

bat zen, gainera, uko egin niona. Horiek horrela, zuen aldizkarian komentatu

duzue ez duzuela langileen soldataz hitz egingo, normala iruditzen zaidana,

bakarrik hori faltako zen. Baina zentzu horretan, datu bat aipatu nahiko nuke.

Alkatea, hau ere langilea da, erantzukizun handiena duen eta udaletxean lan-

ordu gehien sartzen dituen pertsona da. hala ere, ez da gehien irabazten

duena, baina, honetaz ari garenez, ez zait batere axola. Baina horra hor

datua. Udal langile guztien soldata merezitakoa da.

Eskubideetaz ari bagara, zuetako batzuenaz ere arituko gara. Osoko Bilkurak

eta batzordeak daudenean, eta Bilduko zinegotziren batek ordu berean lanera

joan beharra badu, ez da bertara joaten udaletxera etortzeko. Hori egin arren,

bere lanean berdin kobratzen jarraitzen du eta, horren gain, Osoko Bilkurara

etortzeagatik dagozkion dietak ere kobratzen ditu. Bere eskubidea da, eta

ondo iruditzen zait. Hau ez da kritika bat; izan ere, hirurtekoak kobratzearena

bezala, duzuen eskubidea da, beharrezkotzat jotzen dudana. Baina datuak

eman nahi izatekotan, guztiak eman ditzagun.

Zergatik ez duzue hitz egiten ere hilean bizpahirutan udaletxera etortzeagatik

kobratzen duzuenaz?

Telefono mugikorraren partida. Bai, egia da, udalak ordaintzen dit mugikorra. Ez duzuena esaten da

urtebete daramadala gastuen kontzeptupean euro bakar bat ere pasatu barik udalari. Eta sinistu izan ditudala, eta asko. Ez dut pasatu ez garraio publikoan gastatutakoa askotan erabili izan dudan arren, ez TAOn gastatutakoa, ez aparkalekuetan, ez bidesarietan, ez gasolioan, ez udala ordezkatuz izan ditudan beste gastu asko. Urtebetean 0 €. Eta hau ez da kexa bat. Inork ez nau horretara behartu. Konbentzituta egin dut. Hori bai, zuek interesatzen zaizkizuen datuak ematen badituzue, gainera manipulatuta daudenak, nik zuei publiko egitea “ahazten” zaizkizuen beste datu batzuk ere eman behar ditut.

Kanpoko lanak eta azterketak

Partida honi buruz aritzeko modua zuen demagogiaren eta Bilduk politika egiteko duen moduaren erakusgarri argia da. Partida bat “ageri” da. Ageri? Nondik agertu da? Ezerezetik? Partida hori betidanik izan da hor.

Gainera, jakin badakizkizue partida horren kontzeptuak, askotan azaldu zaizkizue eta. Ahaztuta badituzue, badaezpada ere, gogoratuko dizkizuet:

31. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Arkitektoaren soldata

Kontabilitate programen lizentzia eta mantenua (derrigorrezkoak eta

ezinbestekoak dira)

Nominen programaren mantenua (derrigorrezkoa eta ezinbestekoa)

Aholkularitza gastuak (ezinbestekoak)

Webgunearen domeinuen erregistroa (derrigorrezkoak eta ezinbestekoak)

Informatika-prozesuen Ekipoen mantenu gastuak (derrigorrezkoak eta

ezinbestekoak)

Ordutegi-kontrolaren programaren mantenua (ezinbestekoa)

GESPOLen lizentzia eta mantenua (udaltzainek erabiltzen duten programa.

Derrigorrezkoa eta ezinbestekoa)

Albaitaritza-klinikan gastuak

Pertsona nagusientzako ke-detektagailuen mantenua

Mugikorren bidez herritarren parte-hartzea sustatzeko aplikazioa ezartzea eta

UgaOn Webgune berria

Antzinako Udiarragako Ermitaren indusketa arkeologikoa

Alokairuko etxebizitzak dinamizatzeko proiektua

Esan diezadakezue kontzeptu hauetakoren bat ken dezakegun? Asko jota, azkenengo biak kendu ahal ditugu, baina etxebizitzetara zein elkarteei bidalitako inkestetan egindako proposamenak dira eta, gainera, “kanpoko lanak eta azterketak” partidan sartuta daude, eta ez, zuen aldizkarian ikusarazi nahi duen eran, handik kanpora. Edo nahiago baduzue, pertsona nagusientzako ke-detektagailuari dagokiona ken dezakegu. Baina ez duzue nahi izango, ezta? Guk behintzat, ez.

Gainontzekoetatik ezin dugu bat bera ere kendu. Bilduk argia ikusarazten ez badigu, behintzat, eta orduan argi izan ez direla beharrezkoak.

Udal gizarte larrialdiak

Zuen politika egiteko moduaren beste erakusgarri bat.

Bai, partida honek iaztik 10.000 €ko jaitsiera izan du. Baina, zergatik jaitsi da 20.000 €tik 10.000 €ra? Bada, soil-soilik 2013an partida horretan benetan gastatutakoa 4.293,08 € izan zelako. Beraz, aurtengorako iaz gastatutakoaren bikoitza sartu da aurrekontuetan. Hauek dira datu objektiboak. Beste behin ere “ahaztu” zaizuena gizarte laguntzen gaia da, zuek ondo diozuen moduan, inkestetan gehien errepikatzen den eskaera. Ahaztu zaizue islatzea Gizarte Larrialdirako Laguntzak zein Etxez etxekoak igo egin direla. Zehazki, partida biak batera 7.000 €tan igo dira iazkoarekin alderatuta. Suposatzen dut hau ez duzuela jaso “nahaste”ren bat izan duzuelako.

32. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Enpleguarena ere askotan errepikatzen dena da. Askoz gehiago egin

nahi izan arren, udalak uda honetan 3 pertsona kontratatuko ditu gurekin hilabete batzuetan lan egin dezaten. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean ari gara 6 ugaotarrek euren negozioa antolatzeko aukera izan dezaten.

Horma-hobiak eraikitzea

Lehenbizikoa, eta ia-ia larriena, gai honi egiten diozuen iseka da. Ez dakit hildakoetaz edo euren senideetaz ari zareten horma-hilobien “Bezeroak” aipatzen dituzuenean. Eta gutxi balitz, “partida izarretako” bat izango dela diozue, kapritxo hutsa bailitzan. Gai honekin Bilduk errespetu handiagoz jokatu behar duelakoan nago.

Aurreko Osoko Bilkuran esan nizuen bezala, legeak zerbitzu hau eskaintzera behartzen gaitu eta, gaur egun ez dugu ia-ia horma-hilobi bat ere ez eskuragarri. Zehazki, aurreko Osoko Bilkuraren egunean ez genuen bat ere libre eta, gaur bertan, bakarra dago libre.

Beraz, legeak behartzen gaituelako eta hildako ugaotarren senideek euren udalerrian lurperatzeko duten eskubidea bermatu nahi dugulako, horma-hilobiak eraikiko ditugu.

Bilduk aurreko Osoko Bilkuran adierazi zuen jendeak lurperatzearen inguruko pentsamoldea aldatu behar duela. Antza denez, zuek zarete argi duzuenak pentsamoldez aldatu behar dela eta Ugaoko gainontzeko herritarrak, gehiengoa behintzat, erratuta daudela. Bada ondo, zuek nahi duzuen lurperatzearen inguruko pentsamolde aldaketa heldu bitartean, belaunaldi batzuk beharko direla kalkulatzen dudana, zer egingo dugu hildako herrikideekin? Etxean utziko ditugu? Derrigorrez erraustu egin behar dira, zuek horrela uste duzuelako? Edo beste hilerri batzuetan lurperatuko ditugu, esaterako Arrigorriagakoan, Bilduk aurreko Osoko Bilkuran esan bezala? Nire ustez, nahi duen orok Ugao-MIraballesko hilerrian lurperatua izateko eskubidea du eta, gainera, berriro diot legeak zerbitzu hau ematera behartzen gaituela.

Edo agian gure herritarrei esaten diegu gure kiroldegira joan ordez Arrigorriagakora joateko? edo beste udal batzuetan eskatzeko gizarte-laguntzak? Ez, ezta? Bada, horma-hilobien gaiarekin ere seriotasun apur bat. Errespetatzen dut gustuko ez izatea, baina zuek ere errespeta itzazue gainontzekoak.

33. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

Azken finean, zein erraza den aurrekontuari proposamenik egin ez, zuen ordez beste batzuk egin ditzaten “uztea”, eta gobernu taldeari aurrekontuan sartu ez izana leporatzea inolako irizpide ekonomikorik ez bestelakorik kontuan izan barik! Honi demagogia deitzen zaio. Felicidad Bahillo Morán Bildu udal taldeko zinegotzi andreak adierazi du El Correon esandakoa eta Osoko Bilkuran esandakoa gauza bera izan zirela. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun dio Osoko Bilkuran esan ez ziren gauzak daudela. Felicidad Bahillo Morán andreak, Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak bere taldeari egindako kritiken aurrean, erantzun dio behin eta berriro azaldu duela, Bildu bere udal taldeak Ugao-MIraballesko herritarrei ahotsa ematen diela. Herritarren ekarpenak eurenganatu egin zituztela, eta horregatik udal talde gisa ez zutela proposamenik aurkeztu. Jon-Iñaki Larrabide Guinea EAJ-PNVko zinegotzi jaunak adierazi du harrigarria dela Bilduk bere burua aldarrikatzea ugaotar guztien ahots gisa, 4.064 ugaotarren artean soilik 37 ekarpen egon direnean eta, gehiegitxo da 37 hauek guztiak Bildukoak direla uste izatea. Galdera, orduan, honako hau da, Bilduk 37 herritar hauetako zenbati eman dion ahotsa. Felicidad Bahillo Morán zinegotzi andreak erantzun dio bere lana udal taldean herritarrei ahotsa ematea dela, aurrekontuan ez baitzegoen ahots hori. Jarraitu du esanez eurek egunkarian aurrekontuan sartu ez diren proposamenak aipatu dituztela, beharrezkoak diren ala ez baloratu barik. Alkateak hori demagogia egitea dela erantzun dio eta adierazi dio Bilduk datorren urtean proposatu beharko lukeela euren ustez aurrekontuan zeintzuk proposamen sartu behar diren, eta zeintzuk ez. Gogorarazi du urte 2 proposamenik egin barik daramatzatela.

Jarraian, Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak ondorengo arazoa azaldu dio: pertsona edo elkarte batek hirugarren Kultur Etxe bat egin behar dela proposatuz gero, dagoeneko 2 ditugunean, aurrekontuan sartu beharko litzateke? Edo pertsona batek Zeberioko plazaraino oinezkoentzako bide bat egin behar dela proposatuz gero, hau ere gertatu baita, Ugao-MIraballesko Udalak bere mugetatik kanpo obrarik egin ezin duen arren, aurrekontuan sartu beharko litzateke? orduan, honelako proposamenak, kostua eta egungo egoera ekonomikoa kontuan izan barik, aurrekontuan sartu beharko lirateke? Bada,

34. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

horixe da Bilduk egin duena, proposamen batzuk kanpoan geratu direla esan, baina egiteko garaia iritsi denean proposamenik ez aurkeztu. Felicidad Bahillo Morán andreak erantzun dio jakina dela ez dela hirugarren kultur etxe bat egin behar, baina bere ustez aurrekontu parte-hartzaile bat zer den esatea falta izan da. Horretarako, ekarpenak egiteko deialdi bat egin eta lau faseko prozedura bat jarraitu beharra dago. Hauetako batzuk azaltzen hasi da, zertan datzan azaltzea, zeintzuk partida dauden, eta azkenean ekarpen garrantzitsuenak zeintzuk diren galdetu beharra dago. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak galdetu dio nondik atera duen 2014 ekitaldirako aurrekontuak ez direla parte-hartzaileak, izan ere, herritarrek ekarpenak egiteko jarraitu diren urratsak eta 2014ko aurrekontuan dagoeneko gauzatu diren herritarren proposamen ugari ere zerrendatu ditu. Galdetu dio, baita ere, ea non dagoen jasota aurrekontu parte-hartzaile batek 4 fase izan behar dituela. Zentzu honetan komentatu du El Correoko kazetariak deitu ziola eta berak erantzun egin ziola, eta kazetariak berak esandakoaren interpretazioa egin zuela. Alkate jaunak erantzun dio El Correo egunkariak albistea berarekin kontrastatu barik argitaratu zuela eta soilik Felicidad Bahillo Morán Andrea elkarrizketatu zuela. Jon-Iñaki Larrabide Guinea EAJ-PNV udal taldeko zinegotzi jaunak berriro ere esan du eztabaidarako foroa osoko Bilkura dela eta, beraz, ez duela egokitzat jotzen Bilduk udal gaiei Osoko Bilkura erantzun ordez, bere aldizkariaren bitartez erantzutea. Felicidad Bahillo Morán andreak erantzun dio egunkari bakoitzak bere editoriala duela.

15.- ESKAERAK ETA GALDERAK. Ez da egon.

Aztertzeko gai gehiagorik ez dagoenez, hemeretziak eta berrogeita bost minutu direnean, alkate jaunak bilkura amaitu dela adierazi du, eta, nik, idazkariak, guztiaren fede ematen dut.

35. ORRIALDEA Osoko Bilkura 5/14 2014-05-27

BETE BEDI: Aktaren behin betiko onespenaren zain Ugao-Miraballesen, 2014ko maiatzaren 29an.

ALKATEA