etb 1, etb 3, “euskadi” eta “gaztea” nafarroan!!
TRANSCRIPT
ETB 1, ETB 3,“Euskadi” eta “Gaztea”
Nafarroan!!Nafarroan hainbat traba tekniko eta legal ditugu euskarazko komunikabide horiek hartzeko:
-ETB 1: telebista analogikoan bakarrik ikus daiteke.
-ETB 3 (haurrentzako telebista): ez analogikoan ez digitalean.
-”Euskadi” irratia: Nafarroako leku batzuetan ezin da hartu.
-”Gaztea” irratia: Iruñerrian, Nafarroako euskaldun gehienak bizi diren tokian, ezin da hartu.
Espainiak Europan hartutako konpromisoa, Nafarroan betetzen ez dena:
“Eremu urriko hizkuntza (...) hitz egiten duten hurbileko herrialdeetako biztanleek irrati- eta telebista-emisioak modu zuzenean jasotzeko askatasuna (...) eta irrati- eta telebista-emisioen aurka EZ egitea.”
(Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Ituna, 11.2 artikulua)
2012an, EAk antena bat paratu zuen, ETB 1 telebista digitalean ikus zedin Iruñerrian. Nafarroako Gobernuak Espainiako Gobernuari salatu, eta hark 45.000 euroko isuna jarri zion.