eta itto · 2016-x-28 5 aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran...

32
k ! ... eta itto . 2016-X-28 990 zkia.

Upload: others

Post on 18-Jul-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

k !...etaitto.

2016-X-28 990 zkia.

Page 2: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

Eibarko Policlínica Gipuzkoakbeste espezialitate bat gehitudio bere koadro medikoari.Israel Villena eta Oscar Orozcokirurgia estetiko, plastiko etakonpontzailean espezialistakdira eta kontsulta pasatzen duteIbarkurutze kaleko zentroan.

Israel Villena eta Oscar Orozco kirurgi-lariek aukera ematen dizute, orain bai-ta Eibartik ere, hainbestetan buruanizan duzun hori betetzeko, ospitale-in-gurunean egoteak ematen duen kon-fiantza eta segurtasunarekin, aholku-laritza pertsonalizatua eta puntakoteknologiaz lagunduta, eta finantzake-ta-erraztasunekin batera.

Beti nahi izan duzun neurria zeurea da orain Bular-handitzea da, oraindik ere,gehien eskatzen den ebakuntza, bai-na mastopexia, hau da, eroritako ti-tiak altxatu eta itxura hobetzeko eba-kuntza ere gero eta gehiago eskatzenda. Badira bularren tamaina txikitze-ko kontsultara doazen kasuak ere.“Bularretako kirurgiaren ondoren bi-zitza ia normala egin ahal izango duzu24-48 ordutan. Ondoez gehienak on-do kontrolatzen dira agindutako me-dikazioarekin, nahiz eta bularrek mineman dezaketen pare bat astetan.

Bendak edo aposituak egun gutxirakenduko dira, eta bularretako berezibatek ordezkatuko ditu”, adierazi du-te Israel Villena eta Oscar Orozco ki-rurgilariek.

Berreskuratu zure figuraAbdominoplastiarekin sabelaldekokoipe eta azal soberakina ezabatzen daeta ariketak eta dietak hobetu ezin di-tzaketen gihar-biguntasuna konpon-tzen da. Kirurgia mota hau ohikoagoaizaten da kiloak hartu eta ondoren gal-du dituzten pazienteetan, hainbathaurdunaldi izan dituzten emakumez-koetan edo azaleko elastikotasuna gal-du duten adinean sartutako paziente-etan. Kirurgia honen bidez, sabelaldelauagoa eta sendoagoa eta gerri estua-goa lortzen da, eta, ebakuntza berean,gorputz-inguruaren kirurgiarekin eta

bular-handitzearekin kon-bina daiteke.

Zure hankez harroLipoeskulturaren bitartezgorputzeko hainbat atale-tako gantza xurga daite-ke: aldakak, izterrak, be-launak, orkatilak, besoak,sabelaldea, aurpegia, etb.Normalean anestesia oro-korrarekin edo epidurala-

rekin egiten da. Kirurgiaren ondorengerrikoa, mediak edo benda elastikoajarriko da tratatutako zonaldean han-tura eta odolustea kontrolatzeko etaazalari inguru berrira egokitzen lagun-tzeko. Hilabetez erabili behar izaten dagutxi gorabehera. Sor daitezkeen mo-lestiak ateratako koipearen bolumena-ren araberakoak izaten dira, hau da,zenbat eta koipe gehiago kendu or-duan eta giharretako min sentsaziogehiago izango dugu.

Lehenengo kontsultaBular-ebakuntzaren kasuan, lehenen-go kontsultan, zirujau plastikoak, bula-rren tamaina eta forma, azalaren sen-dotasuna eta zure osasun egoera oro-korra ebaluatuko ditu; abdominoplas-tia eta lipoeskulturaren kasuan, koipe-pilaketaren hedapena zehaztu, azala-ren tonua ebaluatu eta zure osasunegoera orokorra aztertuko du.Gainera, aukeran dituzun kirurgia-tek-nika ezberdinak argituko dizkizu etazure kasura hobeto egokitu daitezke-en aukera edo prozeduren inguruanaholku emango dizu. Halaber, ebakun-tzarako prestatzeko jarraibideak ereemango dizkizu: jatekoak eta likidoak,tabakoa edo botikak, bitaminak etaburdin- gehigarriak hartu edo baztertubehar dituzun.

Kirurgia plas�koa eta este�koaren KONTSULTA BERRIA Eibarko Policlínica Gipuzkoa zentroan

Villena eta Orozco Policlínica Gipuzkoako kirurgilari plastikoak.

Page 3: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

Eibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak

diruz lagundutako aldizkaria

ARGITARATZAILEA: ...eta kitto! Euskara Elkartea.

HELBIDEA: Urkizu, 11. 20600 Eibar

TELEFONOAK: 943 20 67 76 / 943 20 09 18.

FAXA: 943 20 28 72.

ASTEKARIAREN E-MAILAK: [email protected] [email protected] [email protected]

ELKARTEAREN E-MAILAK:[email protected] / [email protected]

ERREDAKZIO-KONTSEILUA:Ana Aizpurua, Itziar Albizu, Jose Luis Gorostegi, SilbiaHernandez eta Uxue Igarza.

ADMINISTRAZIOA: Marisol Uriarte.

KOORDINATZAILEA: Ana Aizpurua.

ERREDAKZIO-BURUA: Silbia Hernandez.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: J.L. Gorostegi.

ARGAZKI ARLOA:Maialen Belaustegieta S. Hernandez.

HIZKUNTZA ARDURA: Juan Andres Argoitiaeta M. Aranberri.

PUBLIZITATEA: Itziar Albizu eta Belen Ulazia.

TELEFONOA: 943 20 67 76.

AZALEKO ARGAZKIA: Galder Izagirre

BANAKETA-ARDURADUNA:Ainhoa Luz.

TIRADA: 8.150 ale.

INPRIMATEGIA: GERTU koop. (Oñati).

COPYRIGHT-A: ...eta kitto!

LEGE-GORDAILUA: SS/430/92.ISSN: 1132 - 1679

("...eta kitto!”k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzienerantzunkizunik)

EIBARKOUDALA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

astean esanak“Gure pilotariek oihartzun handia izanzuten sasoi batean, Iparraldean batezere. Atano III.ari kapela hegaldunazeraman bat berarengana gerturatu etazigarro puru handi bat oparitu zion.Harek ez zuen ezagutu; besteak baiezagutzen zuela pilotaria. Gero jakingozuen Winston Churchill zela kapeladuna.Miguel Gallastegiri ere gertatutakoa dahau: bere emaztearekin zine jaialdibatera joan eta, alfonbra gorritik zelanzoriontzen zuten harrituta, horrenzergatia galdetu zuenean, JohnnyWeissmuller igerilariarekin, ordukoTarzanekin nahastu zutela jakin zuen”

(ANDER LETAMENDIA, SENDAGILEA)

“Elena Ferrante izenordearen atzeanezkutatzen zen idazlearen identitateaargira ateratzea kazetaritza ikerketazorrotz moduan saldu dute, bainaegile horrek erabiltzen zuen ezizenarimozorroa kentzeko zitalkeria ariketabesterik ez da erabili, harek bereeleberriak argitaratzen zueneditorialeko ordenagailuak lotsa barikhackeatzeko. Kazetaritzaren azkenhelburua ezkutuan dagoen eta jendearikalte egiten dion edozeri argi emateabada ere, hori urruti dago jende horikuriositate morboso batekin zirikatzetik.Batez ere, komunitateari inolakomesederik egin gabe, baten intimitateansartu eta doako mina eragiten denean”

(JAVIER MARIAS, IDAZLEA)

“Erkidegoko Justizia AuzitegiNagusiak behin-behineko langileakkaleratzeagatik ordaindu beharrekoafijo (behin-betirako egun deus ez delabadakigu) zeuden langileenkaleratzearekin berdindu izanak sortudituen erreakzioek umetako baloijabearen figura ekarri didate gogora.Asko hala dabil munduan, baloiabesapean hartuta, mehatxuka:produktua garestitzea beste irtenbiderikez dutela izango enpresariek; garestituezin duenak langileari soldata jaitsibeharko omen dio derrigor; eta jaitsiezin dienak ezin izango omen du langilegehiago kontratatu. Hau da, baloiaenpresariena dela, ez langileena”

(ANDONI EGAÑA, BERTSOLARIA)

Gure aurrekoek erabiltzen zuten euskeraLAUPARDIA.- Mozkorra. “Aspaldixan eran barik eguan, eta ardau janian egundoko laupardiahartu dau”. LAZTAN.- Musua. “Haren laztan bategaittik, urtebeteko bizixa emongo eban pozik”. Maitea,kuttuna. “Ah, nere seme laztana!”.

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKAETA KULTURA SAILA (HIZKUNTZAPOLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

eskutitzak

ASTEBURUKO zapatutik domekarako (urriak 30)

goizaldeko 03.00ak heltzean, erloju guztiak ordubete

atzeratu egin beharko ditugu, 02.00etara. Beraz, ofizialkiordubete gehiago izango du asteburu horretako domekak.

Neguko ordutegi honek martxoaren 26ra arte iraungo du;egun horretan udakoa jarriko da berriro indarrean.

ORDU ALDAKETA

Atal honetan edonork idatzi dezake, baina gu-tunak kaleratzeko orduan gutxieneko baldintza ba-tzuk betetzea ezinbestekoa da. Gutun guztiak si-natuta jaso beharko ditugu, egilearen izen-abize-nekin. Horrez gain, nortasun agiriaren zenbakiaderrigorrezkoa zaigu. Neurriari dagokionez, ez da20 edo 25 lerrotik gorako testurik kaleratuko. Lu-zera hori gainditzen duten testuak mozteko es-kubidea izango dugu, hori beharrezkoa dela iku-siz gero. Tonuari dagokionez, berriz, ez da testu

iraingarririk onartuko eta aldizkariak ez du beregain hartuko bertan kaleratzen diren iritzien gai-neko erantzunkizunik.

Aipatutako baldintzok bete ezean, erredakzioakgutuna ez kaleratzea erabaki lezake. Bestalde, kar-tak erredakziora heldu ahala jaso eta orden horre-tan kaleratuko ditugu. Gutunak korreoz bidali dai-tezke (Urkizu, 11 - solairuartea), edo e-mailez: [email protected]

Er redakz ioa

– OHARRA –

Page 4: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!danon ahotan2016-X-28

4

Aurreko astian aurkeztu eben Kutxa Ekoguneak eta Uda-lak hasi daben "Etxeko ura" kanpaiñia. Plastikuaren konsumuajaistia billatzen daben ekimen horren harira 200 pitxar baiñogehixago banatuko dittue herriko taberna eta jatetxietan, os-talarixak itturriko ura erabiltzera animatzeko asmuarekin. Ei-barren dagoeneko 12 establezimendutan (Eskarne, Orbe,Aguiñaspi, Bar Nuevo, Kontent, Batzokia, Ixua, Portalea, Al-bert, Kultu, Azitain erretegia eta Paulaner Bierhaus) bezerue-ri "Etxeko ura" eskintzeko konpromisua hartu dabe. Edozelanbe, datozen hillebetiotan be kanpaiñarekin bat egitteko au-keria egongo da (www.ekogunea.eus webgunian edo 943 5520 20 telefonora deittuta). Diñuenez, pitxarreri esker hillian62.000 plastikozko botilla gitxiago erabiltzen dira.

asteko

datua800

Ustelkeria etamarradun soinekoaOporretara joaten gareneanegunerokotasunera lotzengaituzten hari ikusezinak apurtzensaiatzen gara askotan. Baina,zoritxarrez, badago gai battxokorik lasaienean ere ezagutzendena: ustelkeria.Vietnam komunismo bipolarrasufritzen duen nazioa da.Kaleetako kartel handiek eta bostpuntadun izarrek ezin dute estalibertako gizarteak dituendesorekak eta orokortutakokorrupzioa. Saigoneko parkebatean esertzen bazara, nerabetalde batek inguratzeko arriskularrian zaude. Euren ingeles mailaneurtu nahi dute eta ez diote soegingo zure begirada errukiorrariedo aurpegi gorrituari. Ingelesapraktikatu nahi dute eta listo.Hasieran amarrutzat hartu nuenelkarrizketa interesgarria suertatuzen. Thung 22 urteko ingeniariazela esan zidan. Japoniera ikastenari zen Japonen lan egitekoasmoa zuelako. Ondoren bueltatuegingo zen... (“horrelakogazteekin, nazio honek itxaropenadu”, pentsatu nuen) ...eta orduan,osatutako kurrikulum-arekinfuntzionario sartzeko aukera askoizango zituen. Hori lortzean,ustelkeriaren gurpilaz gozatukozuen. Horrela esan zidan, gordin.Hori plangintza!Andaluziako taberna batean, gizonbatek bertako ERE auzia ez zuelaondo ikusten esan zigun,“jendeari laguntzeko bideratuzelako dirua, Robin Hood-ekegiten zuen bezala”. Ustelkeriaulertzeko modu horiek orain delahilabete batzuk sarean zabalduzen marradun soinekoa gogorarazizidaten, bakoitzak koloreezberdinekin ikusten genuena.Gure onurarentzat baldin bada,urre kolorekoa ikusten al dugukorrupzioa? Andaluziako gizonhorrek kolore zuri neutroanikuskatzen al zuen? Estatuko botoemaileen gehiengoak badirudiurdin ilun kolorea hartzen diolabakarrik, eta ez beltza. Azkenhauteskundeen emaitzak horidiote behintzat.

siñadura baiño gehixago aurkeztu dittu EibarkoAhal Duguk udalian, zaborraren tasak azkenbi urtiotan izandako igoeriaren kontra: 2015. urtian%13 igo zan eta %13 gehixago igo eben 2016kobigarren hiruhillebetekuan. GipuzkoakoHondakinen Kudeaketak sortutako 821.429 eurokodefizitarekin justifikau dittue igoeriak.

Etxeko Ura kanpaiñia hasi da

IRATXE GIMENEZ

Gaboneri begira erakusleiho erakargarrixak prepara-tzen ikasteko saiua antolatu dau …eta kitto! EuskaraElkarteak, azaruaren 7rako, Euskeraz Primeran kanpaiña-ko dendarixendako. Izena emoteko 943200918 telefono-ra deittu edo [email protected] helbidera deittu leike(azaruaren 4ra arte). Idoia Lavadok emongo daben ikas-tarua …eta kitto!-n izango da, 14:45etik 16:15era.

Eskaparatismo ikastaruadendarixendako

Euskeraz Primeran! kanpaiñaren barruan, taber-narixeri kafe-ikastaruan parte hartzeko aukeria emonzetsen …eta kitto! Euskara Elkarteak. Izena emonebenak Kontent tabernan alkartu ziran martitzenian,Iñaki Querejazu eta Josu Abaden azalpenak adi-adientzuteko prest. Kafe diferentiak (irlandesa, kaputxi-nua, kafe-latte…) preparatzen ikastiarekin batera, kon-tuan izanbiharre-ko bestekontubatzueribe helduzetsen.

Kafiak zelan preparau ikasten

Tomate artiangozatzen

Eta, gozatzen ez eze ikasten be jar-dun eben eguaztenian …eta kitto!kantolatutako tomate-dastaketara ger-turatu ziranak eta, Ortutik Ahora al-karteko Sergio Gonzalezen eskutik,bertoko tomate-aldaeriak ezagutzekozein probatzeko aukeria euki eben.

Page 5: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!danon ahotan

2016-X-285

Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala eginda, batutakuak Azittain errete-gixan bazkaldu eben alkarrekin. Eta aurten 60 urte betetzen dittuenak, 1956xan jaixotakuak, Ei-barko Kasinuan egin eben bazkarixa eta ondoren nahi izan ebenak gorputza pixka bat astintze-ko aukeria be euki eban, bazkalosterako antolatu eben dantzaldixan.

“Kintuen” ospakizun bikoitzaautuan

Datorren astian, azaruaren5ian eta 6xan ospatuko dabeGaliziako Etxekuak VII.Enpanada eta Magosto Jaixa,Urkizuko parkian.Lehiaketarako enpanadakokelarekin egindakuak izanbiharko dira eta parte hartunahi dabenak zapaturako(13:00erako) aurkeztu biharkodetse epai-mahaikueri.

Enpanada lehiaketia

Gestoria AlonsoSan Agustin, 5 - behea618 25 93 44

943 20 20 17 [email protected]

IÑAKIBAGLIETTOARRESE

Zure kuadrilakook

gogoanzaitugu

II. urteurrena(2014-X-24)

Goiko argazkixan, 1956kuentaldia. Behian, 1958kua.Maialen Belaustegi

Euskal Herri osuan dagozsalgai Gure Esku Dago-renUrteberriko Saria zozketarakotxartelak, 5 eurotan, baittaEibarren be. 30.000 eurokosari nagusixa eta 1.000euroko beste 10 saribanatzeko zozketiaurtarrillaren 16xan egingodabe, notarixo baten aurrian,saldutako boletuen artian.Sarixa banatzeko ekitaldixa,barriz, otsaillaren 18xanegingo da, Beasaingo Igartzajauregixan.

Urteberriko zozketia

Page 6: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!danon ahotan2016-X-28

6

Aurreko zapatuan ospatu eben Debabarrena eta Debagaoienako odol-emo-tailliak euren jaixa eta omenaldi nagusiña Fernando Bolinagak jaso eban, 100 do-naziñora aillegau dala eta. Errekonozimendua egin zetsen be 75 donaziño egin di-ttuan Roberto Gorostegiri eta odol-emotaille haundixen titulua jaso eben AsunAranberrik, Jesus Goioganak eta Mª Jesus Zabalak, honezkero 60 donaziño egindittuelako. 50 donaziñoegittiagaittik insigniakjaso zittuen Luis Cepe-dasek, Juan Luis Larri-nagak, Roberto Muño-zek, Bittor Rodrigue-zek, Iñigo Santosek etaJesus Ignacio Unzetak.Horrekin batera bestebatzueri be aitortza eginjakuen odol-emotaillienurteroko batzarrian. Ho-tel Unzagan egindakoekitaldixan lagunartekobazkarixaz gozatzekotartia be egon zan.

Errigora, Nafarroakouzta gure mahairaiño

Oin dala bost urte Nafarroako euskal-gintzak sortutako ekimenak indartsu di-rau eta, azken lau urtiotan ekimenari eskerlortutako 500.000 eurueri esker, Erribera al-deko euskalgintzak hainbat proiekturi ekinahal izan detse eta ointxe “Nafar hegoal-deko uzta, euskarari puzka” ekimenian par-te hartzeko sasoia aillegau jaku. Azaruaren8ra arte zabalik egongo dan kanpaiñian otarbi, baltza eta zurixa eskintzen dittue auke-ran: 20 ekoizle, produktu barrixak… sekulabaiño eskintza zabalagua. Otarrak 50 euro-tan erosi leikez eta hortik 12’50 euro hangoeuskalgintzarako erabilliko dittue. Kalida-dezko produktuekin osatutako Errigorakootarrak Eibarren eskatzeko Depor, Beleko,Gure-leku, Guridi eta Manuel tabernetarajuan leike. Eskatutakuak azaruak 21ian en-tregatuko dittue, Untzagako jubilau etxian,17:00etatik 20:00etara.

Odol-emotailliak euren eguna ospatu eben

9.920 euroko laguntza Ekingune-rendakoHirugarrenez barrittu dau Udalak Ekinguneri diruz laguntzeko hitzarmena. As-telehen goizian Udalaren Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza Saillaketa Ekingune Ekintzaillien arteko lankidetza eta sustapenerako alkartiak siñatuta-kuaren arabera, laguntasuna 9.920 eurokua izango da. Ekinguneko ordezkarixenberbetan, "aurten hillian behin ekintzaren bat antolatzeko erronkari heldu detsagu

eta asmo hori betetzia lortu do-gu. Bestiak beste pintxo-potetematikuak, aurreko astian eginzan On Ekin lehiaketia… antola-tu dittugu eta, urtia amaittu bai-ño lehen, azarorako topaketiaeta abendurako gabonEKIN afa-rixa antolatzen dihardugu".

Horrekin batera laster eskura-garri ipiñiko daben ekintzaillien-dako gida be aurkeztu eben:"Bestiak beste, ideia bat nego-zio bihurtzeko emon bihar diranpausuak azaltzen dira, horreta-rako daguazen baliabidiak, norajo leikian…". Debegesaren la-guntasunarekin egin dabe gida.

Ekitaldixan saritutako eibartarrak. Maialen

Albistegi zinegotzixa eta Ekinguneko ordezkarixak.

Kanposantuko ordutegixaDomu Santu eguna dala eta, kan-posantua ordutegi berezixan zabal-duko dabe domeka, astelehen etamartitzenian, goizeko 08:00etatik20:00ak arte. Eta azaruaren 2xan (Ari-ma egunian), barriz, 11:00etan hilda-kuen aldeko mezia egingo dabe kan-posantuko kaperan.

Defibelen hitzaldixaDefibel Debabarreneko Fibromialgia alkar-tiak hitzaldixa antolatu dau azaruaren 7rako:Joseba Idoyaga psikopedagoguak Byron Katie-ren “The Work” (Lana) metoduaren inguruanegingo dau berba, 19:00etan Portalean. Hitzal-dia danendako zabalik eta duan izango da, bai-ña juan nahi dabenak izena emotia eskatu da-be antolatzailliak. Horretarako zein informazi-ño gehixagorako 678 068 959 / 943 70 08 28telefono zenbakixetara deittu leike edo, bes-tela, [email protected] helbidera idatzi.

Page 7: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!danon ahotan

2016-X-287

On Ekin sarixa “Eibarrooms” proiektuarendako

TUTU

LUM

END

I

IDURRE IRIONDO

Ana Mugerzaren "Eibarrooms" proiektuak eraman dau On Ekin lehia-ketako sarixa, aurtengo ediziñora aurkeztu diran zazpi proiektuen artian bo-to gehixen jaso eta gero. Finala aurreko astian izan zan, Eibarko Kasinuanegindako afarixan. Proiektu irabazlia gure herrira lan kontuengaittik datoze-neri lo egitteko, atseden hartzeko zein bilerak egitteko tokiren bat eskin-tzera bideratuta dago. Holako premiñak asetzeko establezimenduaren be-rezittasuna, baiña, bezerueri harreria egitteko moduan dago: ideiaren sor-tzailliak planteatzen dabenez, tokixaren erreserbak on line egingo lirakez eta,ondoren, bezeruak kode batzuk erabillitta izango leuke sartzeko aukeria.

Diagnostikatu bariko gaixotasunak dittuenEibarko umien alkartekuak (AFESD) BorisGuinzburg sendagille errusiarra ekarriko da-be datorren astian Orbea kiroldegixan ordu-beteko hainbat saio eskintzeko. Fisio-hidro-terapia saiuak Guinzburg-ek sortutako Aqua-nanda metoduari jarraittuko detse: “Astele-henian, urriaren 31n, hasitta eta barixakuraarte, 10 ordu izango dira guztira, bost egunhorretan banatuta. Goizian (10:00-11:00 eta11:00-12:00) eta arratsaldian (16:00-17:00eta 17:00-18:00) izango dira saiuak eta pre-ziua 120 eurokua da”, diño AFESD-eko Mar-ga Gomezek. Bi urteko Ibairen eta sei urtekoAroaren gurasuak oin dala urtebete sortuta-ko alkartia da eta “guraso gehixagori be za-balik dago”.

Guinzburg medikua Italian bizi da gauregun eta han izan eben bera ezagutzekoaukeria, baitta uretan jardundako denporianumiak izandako progresiñua zuzenian ikus-teko be. “Horregaittik egin dogu hona ekar-tzeko ahalegiña. Hamar laguneko taldiakosatuko dittugu eta jaixo barrittik sei urteraartekuak hartuko dittugu. Hori bai, guztierizabalduta badago be, edozein minusbalixadakenak izango dabe lehentasuna”, diñoGomezek, Gasteiztik be izena emon dabe-la gaiñeratuta. Aquananda metoduak “fe-tuak poltsaren barruan dakan bizitza simu-latzen dau, eta jarritta be egon ezin danumia tente ipintzeko gauza da”. Izena emo-teko, jendiak 629 77 96 71 telefono zenba-kira deittu leike.

Bost eguneko fisio-hidroterapia saiua Orbean

Aurreko barixakuanhil zan, 91 urterekin,gure herrixan demo-krazia indarrian sartuaurreko alkatia izan-dakua. Eibartar peto-petua (Estaziño kalianjaixotakua), ikurriñarenlegeztatziaren eta de-mokraziaren etorrera-ren aurretik egokittujakon Eibarko alkatiaizatia (1973tik 1977raarte) eta aurretik ziñe-gotzixa be izan zan. Bere sasoian aurrera era-mandako proiektuak dira Aixolako presiarena etaIpuruako kiroldegixarena. Ahalegiña egin baze-ban be Eibarrera ospittala ekartzeko, azkenianhori ospitalori Mendaron eraiki zan. 2011n PeñaTaurina Pedrucho Eibarresa zezenzalien alkartia-ren omenaldixa jaso zeban, horren alde alkartia-ren barruan egindako lanarengaittik.

Antxon Iraolagoitiaalkate-ohia hil da

Page 8: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

- Nola hartu zenuen saria zuri ematekoerabakiaren albistea? Ezusteko handiaizan zen?

Hasieran adarra jotzen ari zirela pentsa-tu nuen. Aurtengo Gure Balioak saria neriematea erabaki zutela esaten telefonozdeitu zidatenean berriak ezustekoan ha-rrapatu ninduen, ezin nuen sinetsi inolakosaririk neri emango zidatenik. Deitu etahurrengo asteburuan sariari buruzko infor-mazioa bilatzen eta irakurtzen ibili nintzeneta, hala ere, oraindik sinestu ezinda nen-goenez, zuzenean Debegesara deitu nuenbenetan saria neri ematea erabaki zutengaldetzeko eta, baietz erantzutean, orduanhasi nintzen egia zela konturatzen.- Saria zuri emateko arrazoietako bat“Mujeres al Cuadrado” elkartearen so-rreran parte hartu zenuela izan da. Zerkbultzatu zintuen horretara?

Nik bizi izandako esperientziak eragin-dakoa izan zen. Bikotekidearen kontra sa-laketa ipini nuenean hankasartze bat bai-no gehiago egin nuen, asko sufritu nuen.

Gizartekintzan oso ondo hartu ninduten,laguntza handia jaso nuen, baina laguntzaematen zidatenak ondo zeuden euren bi-kotekideekin eta, egia esan, nik bizi izan-dako egoera zuzenean ezagutzen zuennorbaiten falta izan nuen batzuetan. Jabe-tza Eskolaren bitartez indarkeria matxista-ren inguruko formazioa jasotzen joan aha-la, eta beste toki batzuetan horren inguru-ko elkarteak bazeudela ikusita, Eibarrenere indarkeria matxistaren biktimei lagun-tzeko elkartea eratzera animatu nintzen.Gure herrian urtero izaten dira indarkeriamatxistari lotutako salaketak eta horrenbiktimei laguntzeko eratu genuen elkar-tea. Harrezkero emakume asko etorri zaiz-kigu informazio eta laguntza eske.- Horrez gain, “Empalabramiento” ize-neko egitasmoa sortu zenuen. Zelakoproiektua da hori?

Elkartearen bitartez eskaintzen dugunzerbitzua da. Orain dela urte batzuk, Lan-bidek emandako laguntzari esker, gaztele-raz ez zekiten emakume atzerritarrei An-

dretxean klaseak ematen hasi ziren eta nikirakaslea izateko zortea izan nuen. Bere-hala konturatu ginen horrelako klaseenpremia handia zegoela, emakume askoetortzen ziren gazteleraz ikasi nahi zutelaesaten, Helduen Irakaskuntzarako Ikaste-txean denentzat tokirik ez zegoen… Gau-zak horrela, laguntzeko prest zeuden bes-te batzuekin batera, emakume etorkineiklaseak ematen hasi ginen, boluntario be-zala, eta gaur egun 100 bat ikasle dauzka-gu, taldeka banatuta. Astelehenetik bari-xakura irakasten ibiltzen gara, goizero,eguaztenetan izan ezik. - Zoritxarrez, indarkeria matxistari bu-ruzko albisteak eguneroko kontu bihur-tu dira azken aldian. Zure ustez, zer be-har da hori aldatzeko?

Gizarteak konplize izateari lagatzea. Ho-rrekin batera, jakina, heziketa egokia izateaere beharrezkoa da. Berdintasunerako Pla-nak onartuta dauden udalerrietan horiekbetetzeko baldintzak eta baliabideak egonbehar dira. Adibide bat ipintzeagatik: udal-tzain bati herriko kaleak ezagutzea eska-tzen zaion bezala, indarkeria matxista kasubaten aurrean erantzun egokia ematekoformazioa izatea berdin-berdin eskatu be-harko litzaioke. Eraso bat gertatzen dene-an, horri ematen zaion lehen erantzunakberebiziko garrantzia dauka, sarritan ema-kumearen bizia jokoan izaten da eta.

...eta kitto!elkarrizketa2016-X-28

8

Atzo arratsaldean, Soraluzeko Herriko Antzokiak hartu zuen ekitaldian jasozuen Gure Balioak Saria aurtengo irabazleak, Nerea Del Campo Agirreeibartarrak. Sariduna indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko “Mujeresal Cuadrado” elkartea eratzeaz gain, emakume etorkinei gaztelerazerakusteko asmoz “Empalabramiento” egitasmoaren sortzailea eta arduraduna ere bada. Enpresa, kultura eta arlo sozialean dihardutenDebabarreneko 9 lagunek osatutako epaimahaiak Del Camporen“ekimena, ausardia eta egoera zailak gainditzeko indarra” nabarmenduditu, “bizipen pertsonal gogor batetik abiatuta, indarkeria jasaten dutenemakumeei laguntzeko konpromiso sozialean eta elkartasuneanoinarritutako proiektua sortzeagatik”.

NEREA DEL CAMPO (GURE BALIOAK 2016 SARIDUNA):

“INDARKERIA MATXISTAamaitzeko gizarteak konplize izateari laga behar dio”

Nerea Del Campo Agirre (Eibar, 1971)“Mujeres al Cuadrado - M²” elkartearen fundatzaileetako bat da. Eibarko

elkarte hau 2010ean eratu zen, genero indarkeria jasan duten emakumeeierantzun, informazioa eman eta laguntzeko helburuarekin.

Hispaniar Filologian lizentziatua, 2013an “Empalabramiento” eskolak sortu eta abian ipini zituen, hitzaren bitartez emakume etorkinen ahalduntzea helburu.Proiektuan bete-betean sartuta, gaztelera irakasle boluntario gisa dihardu lanean.

Gaur egun 100 emakume inguru joaten dira klase horietara.Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzen du. Mahaia udalarenkontsultarako erakundea da eta mahaikideek emakume eta gizonen

arteko berdintasuna lortzearen alde egiten dute lan.

Page 9: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!erreportajea

2016-X-289

Badira urte batzuk Mugakelkarteak eta Gipuzkoa-ko Sos Arrazakeriak, Bi-

zilagunak ekimena antolatzenduela azaroan, bazkari bateninguruan. Gaur egun herrianbizi garen jatorri desberdineta-ko lagunak elkartzea, elkareza-gutzea eta elkarbizitza susta-tzea da asmoa. Aurten, Bizila-gunak ekimena Udaleko Gizar-tekintza sailak eta …eta kitto!Euskara Elkarteak sustatukodute, Ongietorri Berbetan-eraegitasmoaren barruan. Besteherrietan bezala, gurean ereazaroaren 13an, domekan,egingo dira ekimenari lotutakobazkariak. Herritar guztientza-ko ekimenaren gaia, bestalde,kirola izango da oraingoan eta,horregatik, Eibarko kirolarieibereziki parte hartzeko gonbi-tea egin nahi diete antolatzai-leek. Izena ematea nahi izanezgero, [email protected] idatzi daiteke edota,bestela, 943200918 telefono-ra deitu.

Ekimenaren lehen urtean400 bazkari baino gehiago eginziren Europar Batasuneko zor-tzi herrialdetan (Txekian, Ita-lian, Belgikan, Eslovakian, Mal-tan, Portugalen, Hungarian etahemen, Gipuzkoan) bertakoeta etorkin familien artean. Gi-puzkoan topaketa SOS Arraza-keriak-ek antolatu zuen eta gu-rean 500 lagunetik gora partehartzea lortu zuten: "60 fami-liek zabaldu zizkieten eurenetxeko atea beste hainbestelaguni. Bertakoak ziren batzuk,beste lurraldeetatik etorritako-ak besteak. Denek, domekakootorduaren mahai inguruan, bi-zipenenak, kezka, ametsak…elkartrukatu nahi izan zituzteneta hori zen, hain zuzen, baz-kariak antolatzeko orduan lor-tu nahi genuen helburua: jato-rri eta kultura ezberdina zute-nak elkar ezagutzea eta harre-manetan ipintzea. SOS Arraza-keriaren ustez elkar ez ezagu-tzetik eta aintzakotzat ez har-tzetik sortzen diren aurreiritzi

horiek ezabatzeko modurikerosoenetako bat hori delako".Lehen esperientzia horrekinanimatuta aurten ere errepika-

tu nahi dute eta horretarakoantolatuko dira seigarrenez Bi-zilagunak ekimenari lotutakobazkariak.

Jatorri ezberdineko

gerturatzeko bazkaria

- ZER DE BIZILAGUNAK? Hemengo eta atzerritik etorritako norbanakoaketa familiak mahai baten inguruan elkartzea helburu duen egitasmoa da.- NORK HAR DEZAKE PARTE? Edozein familiak edota norbanakok; hau da,hurkoa ezagutzeko jakin-mina duen edonork. Eta familia diogunean, be-re burua halakotzat hartzen duen edozein kidego esan nahi dugu, ber-din dio nola dagoen osatuta: ama ezkongabeak, emakumezko edo gi-zonezkoez osaturiko bikoteak, sexu ezberdinetakoak, haurrak dituzte-nak edota gabeak, bilobadun aiton-amonak…- ZERGATIK ANTOLATZEN DUGU BIZILAGUNAK? Asko eta asko garelako per-tsonak, bertokoak nahiz kanpotik etorritakoak, hurbiltzeko urratsa emannahi genukeenak baina aukerarik aurkitzen ez dugunak. Eta zinez si-nesten dugulako zuzeneko harreman horiek, esperientzia berriak geureadimena zabaldu eta estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko modu-rik aproposena direla.- NOLA PARTE HARTU? Dei ezazu 9432009118 telefonora edo idatzi [email protected] helbidera. Familia bezala edo dinamizatzaile beza-la har daiteke parte. Dinamizatzaileak aldez aurretik ezagutuko ditu be-re ardurapean elkarrekin bazkalduko duten bi familiak eta hauekin ha-rremanetan ipiniko da. Bazkaria egingo den domeka horretan gonbida-tuak gonbidatzaileen etxera eraman eta aurkezpenak egingo ditu eta,ondoren, eurekin batera bazkalduko du. Beraz, izena ematen duen fa-milia bakoitzarekin harremanetan ipiniko da dinamizatzaileren bat, oina-rrizko argibideak jasotzeko.- NON BAZKALTZEN DA? Bina familia horietako baten etxean egingo dabazkaria. Familia gonbidatzaileak egingo du bazkaria, ahal bada bere ja-torrizko herrialdean tipikoa den jakiren bat prestatuta.

bizilagunak

Page 10: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!elkarrizketa2016-X-28

10

- Diskoa behin entzutea besterik ez dagolan berezia dela jakiteko. Zerk ematendio berezitasun hori?Berezia da besteak metaleroagoak, azka-rragoak izan direlako. Esango nuke ez delabalada disko bat, ezta akustikoa ere. Guredisko guztietan beti agertu izan diren kantulasai horien ildotik doan kantu-sorta da. Le-trak orokorrean maitasunaren ingurukoakdira, gure esperientzia pertsonaletatik etasentimenduetatik aterata daude, nahiz eta

errealitate zehatza ez izan (maitasuna in-gurukoeri, familiari, Euskal Herriari, galduditugunei, amodioaren gazi gozoak…). Gu-re ibilbideko intimistena da. Euskal Herria-ri buruzko abesti bat ere badago, “Erresis-tentziara kondenatuak”; aldarrikatzailea da,baina intimistagoa eta enpatikoagoa, etamaitasunetik idatitza. Gaiek egiten dutekantuak ere lasaiagoak izatea. Beste ba-tzuetan baino gitarra akustiko eta pianogehiago dago, baina betiko Su ta Gar eresartzen da; distortsioa ere badago, indar-tsu jarraitzen du. Su ta Gar-en esentziakhor jarraitzen du. “Elektro-akustiko” baza-la definitu dute diskoa.

- Zergatik erabaki duzue orain, 28 urtekoibilbidea bete duzuenean, horrelako dis-koa ateratzea?Era naturalean izan da. Alde batetik betiegon da eskakizun bat gure jarraitzaile as-koren aldetik. “Jo ta Ke”, “Itxaropena” etabestelako abesti ezagunetatik haratago,diskoetan jendea ez da ados jartzen gehiengustatzen zaion kantua zein den esaterako-an. Hori kuriosoa da. Jarraitzaile askori–emakumezkoak zein gizonezkoak izan us-te dut berdin dela– horrelako kantu lasaiak

gustatzen zaizkio. Azken bi edo hiru urtee-tan, batzutan Xabirekin eta bestetan baka-rrik, ekitaldi berezietara akustikoan horrela-ko bi edo hiru kantu abestera joan garene-an (“Zure albotik urrun banago”, “Bere hi-tzen faltan”, “Zain zure zain” edo “Denbo-rak”esate baterako), jendeari oso ondo sar-tu zaio eta horrek ere animatu gaitu. Denadela, diskoan bakarrik gitarra akustikoarekinirtetzea ez genuen ikusten, gu distortsiorikgabe ezin gara egon.

- “Maitasunari pasioa” da diskoarenizenburua. Zer adierazi nahi izan duzuehorrekin?Buelta asko eman ondoren, alde batetikmaitasuna ardatza izanda eta, bestetik, gau-zak beti pasioarekin egiten ditugula eta le-tretan ere pasio hitza askotan azaltzen delakontuan hartuta, hitz-joko hori egitea era-baki genuen. Gauza asko adierazten dira:maitasunari pasioa erantsi behar zaio indarhandiagoa izateko, maitatzea maite duzula,orokorrean jendea maite duzula, maitasu-nari plus bat jartzen diozula... gero bakoi-tzak bere interpretazioa egin dezake. Goi-buru horretan ere gure izaera isladatzen da.28 urte eta gero, nahiz eta gure lanarekin,

Betiko indarra eta pasioa galdugabe, 10 kantuz osatutako lanberezi eta desberdina atera duSu ta Gar talde eibartarrak.“Maitasunari pasioa” taldearen11. diskoa da eta gaurtik aurreraeskuragai izango dugu ohikosalmenta-lekuetan. Maitasunaardatz, erritmo lasaiagoek,sentsibilitatez betetako letreketa nahasketa elektro-akustikoakteknika eta elegantzia handikoemaitza dakarte, hori guztia28 urteko ibilbide bikaina duentaldearen nortasuna galdu barik.

AITOR GOROSABEL (SU TA GAR-EKO AHOTSA ETA GITARRA):

“Taldearen esentzia galdugabe, zerbait desberdinaegiteko gogoa genuen”

Diskoaren karatula eskutitz bat da.Zigiluan pasioaren lorea dago.Atzekaldean, kanten izenburuak eskuzidatzitako letra-motarekin eta lakrebat STG letrekin. Hauexek dira kantuen izenburuak:1. Bazoaz 2. Erresistentziara kondenatuak 3. Eguna argitzean 4. Nor naizen jakin 5. Inoiz ez bezala 6. Zoramena 7. Bowiek, denborari 8. Ezer pasiorik gabe 9. Amesten dugun mundua 10. Sumendia sutan

Gald

er Iz

agirr

e

Page 11: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!elkarrizketa

2016-X-2811

sormenarekin gorabeherak izan, zorionezpasioz egiten dugun lana da. Borxa Arrilla-gak idatzitako “Ezer pasiorik gabe” kantazoragarri bezain gogorrak gutariko bakoitza-rengan pasioak eta berau galtzeak zein ga-rrantzi izan dezakeen isladatzen du.

- Diskoa udaberrian ateratzea pentsatzenzenuten. Baina eztarrian izan zenuen ara-zoarekin, ebakuntza tartean, eta gero es-kuan izan zenuen istripuarekin dena atze-ratu behar izan duzue…Martxoan egin zidaten eztarriko ebakuntza.Aurretik ahotsa grabatzeko asmoa genuen,baina infekzio bat izan nuen eta ezin izannuen. Instrumentu guztiak grabatuta zeu-den uztaileko eskuko istripuaren aurretik.Uztaila eta abuztuan grabatu ditut ahotsak.

- Osasun aldetik izandako arazoak direlaeta, taldean aldaketak egin behar izan di-tuzue. Zer moduz moldatu zarete?Eskuan izandako istripua dela eta, kon-tzertu batzuk bertan behera laga beharizan genituen uztailaren amaieran etaabuztuaren hasieran. Beste gitarrista bataurkitzea beharrezkoa zela ikusi genueneta berehala Aitor Losada etorri zitzaigunburura. Berari deitu, egoera azaldu eta as-tebetera kanten %70 ikasita zeukan. 18egunetara gurekin batera taula gainean ze-goen. Berarentzako erronka handia izanda, eta gu benetan oso eskertuta gaude.Alde horretatik oso pozik gaude. Nik orain-dik debora behar dut atzamarra sendatze-ko, eta bitartean hor jarraitzen dut gitarrabarik baino abesten. Niretzako ere besteerronka bat izan da. Orain arte sekula ezdut gitarra barik mikrofonoarekin abestu.Hala ere, oso ondo moldatu naiz. Modupositiboan hartu dut hasieratik, “Su ta Gar-ekoek hartu naute abeslari moduan!” pen-tsatuz (jajaja). Desberdintasun handia da-go eszenarioan egoteko moduan: beste ja-rrera bat, beste postura batzuk, jendea-rengana jaitsi eta jendeari mikrofonoa ja-rri... Nahiko beldurtuta nengoen, baina ge-ro taula gainera igo eta, gitarrarekin edo gi-tarra barik, Aitor Gorosabel naiz, ahotsa ni-rea da. Agian desberdina izango zen abes-laria ordezkatu behar izatea, hori bai izangozela arraroa! Esperientzia oso ona izan da,espero nuena baino hobeto joan da.

- Disko berri honek kontzertuak bestemodu batean aurkezteko aukera ematendu. Zein formatotan aurkezteko asmoadaukazue?Gure asmoa urtarrilean antzokietan aurkez-tea da, jendea eserita. Ordurako atzamarra

guztiz sendatuta izatea espero dut eta orainkontzertu batzuk lotzen gabiltza. Hau ereguztiz desberdin izango da guretzako.

- Nolako erantzuna izango du disko be-rriak zuen ustetan?Orokorrean momentuz jendeari gustatzenari zaio. Desiatzen gaude erantzuna ikuste-ko, eta ilusioarekin. Panorama musikala etakontsumitzeko erak asko aldatu dira, etahau 10 kantuz osatutako diskoa da. Gazte-ek ere ez dakit entzungo duten. Uste dutgure jarraitzaileek diskoa eskuratu eta en-tzungo dutela eta erantzuna orokorrean po-sitiboa izango dela. “Kaña brutala” nahiduenarentzat ez da izango disko hau, hu-rrengoa izango da, baina sentsibilitate pixkabat daukanak disko hau oso gustora en-tzungo duela pentsatzen dut. Zerbait des-berdina denez, jende gehiagorengana hel-tzea posible delakoan nago. Antzokietakoa

ere ikuskizun desberdina izango da, printzi-pioz asmoa da beste fase bat izatea eta, on-doren, betiko formatora bueltatuko gara.

- Orain dela 10 bat urte Jo Ta Ke ekoiz-penak sortu eta zuen kabuz argitaratudituzue diskoak. Nolako alde onak etatxarrak ditu autogestioaren aldekoapostuak?Beste batzuen esku lagatzen baduzu, eraba-ki gutxiago eta ardura gutxiago hartu behardituzu eta lan gutxiago egin. Baina ez dauka-zu zuren lanaren gain erabakiak hartzeko gai-tasunik, ezta jabetzarik ere. Gure kasuan,orain lanaren gain erabakitzeko gaitasun osoadaukagu baina, sortzeaz eta grabatzeaz gain,disko bat kaleratzeak eskatzen duen guztianorberak egin behar du: grabaketa estudioa,diseinua, fabrikazioa, banaketa, promozioa,teknologia berrietara egokitzea, inbertsioaeta abar luze bat kudeatzea.

Igor Diez (bajua), Galder Arrillaga (bateria), Aitor Gorosabel Garai (konpositorea, ahotsaeta gitarrak) eta Xabi Bastida (gitarrak) proposamen berri batekin datoz oraingo honetan.Letra gehienak Aitorrek idatzi ditu, baina badaude Borxa Arrillagak idatzitako bi kantu(“Bowiek, denborari” eta “Ezer pasiorik gabe” eta Xabi Bastidaren beste bat (“Inoiz ez bezala”).

Gald

er Iz

agirr

e

Page 12: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

KITTO12

Nalua Eibarko gazte feministek osatutako talde bat da. Orain arte, herriko sexu erasoak hainbatmodutan salatzeaz gain, Eibarko emakumeen inguruko dokumentala, Woman In Black eta bestelakoekintzak antolatu dituzte. Momentu honetan inguruko herrietako talde feministekin sarea osatzealehentasunezko kontua dela aipatu dute eta baita Eibarko elkarteekin lan egitea ere. Horrez gain,Eibarko hainbat eragilek osatzen duten Gazte Mugimenduaren parte da Nalua. ([email protected])

”Alde positiborik gabe, ezingogenuke borrokan jarraitu”

Edurne Arizaga eta Laura Fernandez (Nalua)

- Nalua pil-pilean egon da Eibarko joka-larien istiluarekin…

Bai, gaur egun oraindik ere batzuek ezdute ulertzen “ez” ezetz dela. Naluarenpartetik egoera salatzerako orduan, gureadierazpen askatasuna urratu dutela sala-tu nahi dugu. Bi ekintza egiten saiatu gara.Alde batetik entrenamendu batera joateneta bestetik kalean protesta ikusgarri egi-ten eta bai Udalak eta bai S.D. Eibarrekhori galarazi dute. Horrez gain, ezin duguahaztu Ipuruan publikoak txaloka hartu di-tuela jokalari hauek. Sare sozialetan ere,kazetari askok eta bestelakoek idatzi di-gute gure jarduna gogor kritikatuz. Denaalde positiboa ere aipatu beharrekoa da,aste betean ia 70 jarraitzaile gehiago izangenituen sare sozialetan, komunikabidedesberdinetan irten gara eta jende asko-ren babesa izan dugu. Alde positiborik ga-be, ezingo genuke borrokan jarraitu.- Nola dago Nalua orain?

Inoiz baino indartsuago gaude. Taldeaasko hazi da eta proiektuz beteta gaude.Gainera azaroa ere gainean dugu eta hila-bete honek beti eskatzen du lana. Hilabe-te osoan zehar Eibarko emakumeak ani-matu nahi ditugu egunerokotasunean ja-sotako eraso sexistak guri kontatzera, mo-du anonimoan (FB edo posta elektronikobidez). Horrela eraso mota guztiak identi-fikatzea eta plazaratzea dugu helburu. Ho-

nekin lotuta azaroaren 25erako (Emaku-meen aurkako Indarkeria desagerrarazte-ko Nazioarteko Eguna) zerbait prestatukodugu. Bestalde, Beldur Barik lehiaketanere parte hartuko dugu bideo batekin.- Zeintzuk dira etorkizunerako dituzuenproiektuak?

Gure arteko formakuntza bultzatu nahidugu hausnarketaren eta ikastaroen bi-tartez. Gainera kanpotik ekarritako pro-fesionalez gain, taldekideok taldeari zu-zendutako ikastaroak ere egingo ditugu,izan ere, potentzial handia dagoela ustedugu. Musika jaialdi bat ere antolatzengabiltza otsailerako, irteerak egingo ditu-gu, gabonetarako geure produktuak ate-rako ditugu (poltsak, pinak,…), ikaste-txeetatik ere deitu digute NALUAren in-guruan hitz egiteko,… Eta egunerokota-sunean azaltzen denari aurre egingo dio-gu, orain arte bezala.

Iñaxia Urkiola Etxebarria(FERNANDO MUNIOZGURENEN AMA)

Urriaren 20an hil zen, 91 urterekin

...eta kitto! Euskara Elkartea

Gure atsekabea eta elkartasuna adierazi nahi diegu haren senide eta lagunei.

Page 13: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

13KITTO

Gehiegi dirudien arren, azterketaren prestaketaikasturtearen lehen egunean hasten da. Ikaske-tak behar bezala planifikatzea lana erraztuko dizueta, modu berean, azterketa gainditzeko aukerakhanditu ere. Ez utzi biharko gaur egin ahal duzuna.Azterketa sasoia garai gogorra da eta fisikoki zeinmentalki asko eskatzen du. Garrantzitsua da ondodeskantsatzea eta elikatzea. Zer egin beharko nuke azterketak gainditzeko?Ikasteak planifikazio bat eskatzen du; ikasturteosoan egin beharreko lan bat, alegia. Gainera, ko-menigarria litzateke zein azterketa mota egin be-harko duzun jakitea (entsegua, proba objetiboa, ka-su praktikoa, arazo baten ebazpena, etab.) presta-keta azterketa eredu zehatz horretara moldatzeko.Nola planifikatu dezaket ikasi behar dudana?Ikasketak planifikatzeko egin beharko duzun lehe-nengo gauza da: 1) Ordutegi bat finkatu: hobeegun askotan ordu gutxi ikastea egun gutxitan or-du asko ikastea baino. Egunero ikasteko diziplinaizaten saiatu. 2) Ikasteko toki bat ezarri: Garran-tzitsua da ikasteko berariazko toki bat izatea. Gus-tora zauden toki bat izan beharko du eta entreteni-garririk gabekoa.

Bada hobeto ikasten lagundu ahal didan tekni-karen bat? Badira segi ahal dituzun zenbait jarrai-bide apunteen aurrean jartzen zarenerako: 1) Edu-kiak barneratu. Horretarako ikasketa teknikak ja-rraitu beharko zenituzke: hasieran, edukien irakur-keta ulerkorra; ondoren, ideia garantzitsuenak az-pimarratu eta, azkenik, eskema, laburpen edo koa-dro sinoptikoen prestaketa. 2) Memoria landu.Ikasteak, neurri handi batean, zenbait gauza buruzikastea eskatzen du. Horregatik, memoria lantzeakedukiak modu errazagoan barneratzen lagundukodizu. 3) Arreta landu. %100ean ez bazaude den-bora galtzen ariko zara. Hobe da tarte txikietan etamodu eraginkorretan ikastea orduak eta orduakapunteen aurrean modu antzuan ematea baino. Hobe da egunez ala gauez ikastea? Zuri hobetodagokizun egunaren momentua aurkitu behar du-zu. Garrantzitsuena ondo deskantsatzea da; bostminutuko etenak egin ikasten duzun ordu bakoi-tzeko, eta eten horrek bizkortzen lagundu eta edu-kiak hobeto barneratzen lagunduko zaitu. Eta zain-du lo egiten dituzun orduak; behar bezala deskan-tsatzen ez baduzu ezin izango duzu ondo ikasi.“Neurriz giroko” ahalegina egin beharra ez da ona.

Zientzia eta Teknologiaren Astearen ospakizunen harira,bigarren jardunaldia teknologikoa antolatu du Armagintza-ren Museoak. Oraingoan, bertaratzen direnak Robotikaren le-hen urratsak ematen hasi ahal dira Arduino erabiliz, eta Make-block ezagutu eta esperimentatu ahal dute. Makeblock erain-kuntza-kit belaunaldi berri bat da, ideala Arduino ikasteko. Ha-laber, aukera izango dute Mbot-a eraiki eta programatzeko.

Teknologiaren mundura hurbildu nahi duen edonorentzakojarduera da hau. Ez da beharrezkoa aurretiaz ezagutza espe-zifikorik izatea. Azaroaren 5ean, zapatuan, egingo da goizeko10:00etatik 13:30ak arte Armagintzaren Museoan, eta gehie-nez 20 lagun hartuko ditu. Sarrera doan da eta izena emate-ko emaila bidali behar da [email protected] helbidera. Onar-pena izen-emateen hurrenkeraren arabera egingo da. Animazaitezte!!!!

Teknologia eta zientziaren jardunaldia Armagintzaren Museoan

Nola gainditu azterketak emaitza onekin

IÑAXIA URKIOLA ETXEBARRIA2016-X-20an hil zen, 91 urterekin

Familiaren izenean, ESKERRIK BEROENA gure nahigabean lagundu diguzuen guztioi eta hileta-elizkizunera joan zinetenoi.

Page 14: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!erreportajea2016-X-28

14

Ego Ibarra batzordeak 1999. urteansortu zuen Eibartarren Ahotanproiektuan hainbat hobekuntza eta

berrikuntza egin dituzte. Aurreko barixa-kuan horiek aurkeztu zituzten udaletxeanIdoya Sarasketa, Ego Ibarra batzordebu-ruak, Codesyntax enpresako Mikel Larre-ategik eta Asier Sarasua Badihardugukopresidenteak. Azaldu zutenez, "gure he-rriko historia eta etnografia sakonean az-tertzeko helburuz jaio zen proiektua, Ei-barko memoriaren, historia hurbilaren etaondare kulturalaren berreskurapeneanbeste pauso bat emanez". Izan ere,proiektuaren sorreratik hona elkarrizketa-tu dituzten eibartarren testigantzek gureherriko historia bizia, liburuetan jasotzenez dena kontatzen digute eta etorkizune-an ere hor egongo dira, atzetik datoze-nentzat. Proiektuak Eusko Jaurlaritzarendiru-laguntza jaso zuen 2000-2002 bitar-tean eta tarte horretan egin ziren elkarriz-ketarik gehienak: 250 eibartar bainogehiago elkarrizketatu ziren, eta jasotakomaterial guztia katalogatu, etiketatu etagorde zen. Eta horretan aitzindari izan di-ra Eibartarren Ahotan proiektua, Ego Iba-rra Batzordea eta Eibarko Udala. Gogora-

razi zuten moduan, "azken 15 urteotanegin diren beste hainbat egitasmorenmuinean dago proiektu honek ezarritakofilosofia eta lan moldea".

Eibartarren Ahotan proiektuaren lehe-nengo bertsioa 2003an argitaratu zen, bai-na harrezkero ere proiektuak bizirik jarrai-tu du, elkarrizketa gehiago eginez eta ma-teriala katalogatuz. Urte hauetan ondo-rengo materiala batu da Eibarko Udal Ar-txiboan gordeta dagoen Eibartarren Aho-tan bilduman: 400 bat elkarrizketa, 150zinta minutuka etiketatuta eta katalogatu-ta (guztira, 3.000 pasarte baino gehiago)eta 500 pasarte transkribatuta eta beste

500 bideo-pasarte onli-ne ikusgai.

Errazago eta erosoagoa

Hori guztia ahalik etamodurik errezeneaneskuragarri ipintzekoasmoz, azken urteanazpiegitura teknikoahobetzeko lanak egindituzte: "2003. urteanezarritako azpiegituraegokitu eta eguneratuda, gaur egungo behareta ezaugarri teknikoberrietara egokituz. Az-piegitura berri hori daoraingo honetan aur-kezten duguna. Lehen-

go edukiarekin, baina itxuraz eta (batezere) teknikoki hobetuta. Berrikuntza haueiesker, Eibarko ahozko ondarea errazagoeta erosoago kontsultatu ahal izango duteerabiltzaileek, egindako aldaketei eta gehi-tutako erraztasunei esker".

Dena dela, aurrekoan aurkeztu zituztenberrikuntza horiek proiektuaren besteurrats bat besterik ez direla argitu zuten,"etenik ez duen egitasmo honen baitan da-goen urratsa. Epe laburrera, elkarrizketaberriak egiteko asmoa dago, eta baita ma-teriala katalogatzen eta hedatzen jarraitzeaere. Herritarrak baitira proiektu honen pro-tagonista nagusiak".

89 hizlarik osatutako zerrendaOrain arte katalogatu dituzten hizlarien

zerrendan 89 lagun daude, "horietakogehienak, gainera, hil egin dira eta, beraz,horrek grabazioen balioa areagotu egitendu, moduren batean esateko". Hizlari ba-koitzaren izen-abizenen aldamenean zintaeta pasarte kopurua zehaztuta agertzen di-ra eta, bideoa dutenen kasuan, horri da-gokion iruditxoa ere azaltzen da. Hizlaria-ren izenaren gainean klikatuta, berriz, el-karrizketatuari buruzko datu biografiko ba-tzuk irakur daitezke, sarrera modura eta,azpian, grabazioei buruzko datuak (iraupe-na, data…) eta elkarrizketetan jasotako pa-sarte ezberdinak, banan-banan bereiztuta,interesatzen zaigunaren gainean klik egineta zuzenean hori ikusi edo entzun ahalizateko.

EibartarrenAhotanzaharberrituaaurkeztu dute

Mikel Larreategi, Idoya Sarasketa eta Asier Sarasua aurkezpen egunean.

Hainbat andra-gizon elkarrizketatu eta gero, esandakoak Interneteneskuragarri ipintzen joan dira, ahozko ondarea batuta.

Page 15: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

EZTEIEN

GEHIGARRIA

36. zenbakia2016ko UDAZKENeko gehigarria

Arga

zkia

: Jos

u To

rreal

day

Page 16: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

Ezkongaiek hilabete asko, urtebete baino gehiago ere, ematen di-tuzte euren ametsetako ezkontza prestatzen. Egun horretan de-na perfektu ateratzea nahi dute eta estres-maila altua izaten da.

Erabakiak hartu behar dira hainbat detaileren gainean: emaztegaiarensoinekoa eta senargaiaren trajea, orrazkera, ezkontza-eraztunak, lore-ak, jatetxearen dekorazioa, menua, gonbidatuen zerrenda, musika, opa-ritxoak, bidaia... Lan nekagarria da fisikoki zein mentalki. Baina ez-kontza bat antolatzea ez da ez hain zaila ez hain erraza, nahiz eta as-kotan sorpresak ekartzen dizkigun. Egin behar duguna da adituenganajo eta haien aholkuez baliatu.

Autoa Bikote bakoitzak nahi duen moduan azal daiteke zeremoniara eta ez-tei-otordura: autoz, motorrez edo oinez ere bai. Gainontzeko guztiare-kin gertatzen den bezala, hori bakoitzaren gustuaren, nahiaren eta esti-loaren arabera aukeratuko da. Baina gure ezkontza aukera ona izan dai-teke kapritxo bat eman eta luxuzko auto bat edo auto klasiko bat alo-katzeko. Jaguar edo Rolls-Royce, esaterako. Mota horietako autoakalokairuan dituzten enpresek gidaria ipintzen dute gure esku, etxeragure bila etorri eta zeremonia egingo den lekura eramateko. Eta handikargazki-erreportajea egitera, eta ostean, jatetxera.

Arga

zkia

: Jos

u To

rreal

day

Errebal, 22

943 20 20 79

J. SalaberriaBitxitegia

bidaiak

94 465 75 77www.bagoaz.com

Matienan gaudeEibartik 10 minutura

(autopistan Abadiñoko irteera)

BIDAIA PERTSONALIZATUAKEZTEI BIDAIAK

bagoazbidaiak viajes

Ezkontza egunerakoguztia...

...ZUREESKU!

TEL. 943 20 80 06

CALBETON, 16 -EIBAR-R

ACO

El Corte Ingles-ean

943 20 88 47 645 67 85 76

San Juan, 1943 20 33 29

Page 17: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

Argazki-erreportajea Ezkontza prestatzen hilabeteak ematen ditugun arren, eguna berehalapasatzen da. Argazkiak ezkontzaren oroitzapen iraunkorra dira eta au-kera emango digute momentuak gogora nahi beste ekartzeko. Horre-gatik oso inportantea da ezkontzaren argazki-album ona izatea. Aro di-gitalak hamaika aukera ematen dizkigu, hala ere, ezinbestekoa da ar-gazkilariari zein motatako albuma nahi dugun adieraztea, guretzat in-portantea zer den eta garrantziari zeri eman nahi diogun. Eta batez ereerlaxatu eta bere profesionaltasunekin fidatzea.

Tradizioz, argazkiak ezkontza egunean bertan egin dira, zeremonia etaeztei-banketearen arteko tartean. Baina gaur egun, gero eta bikotegehiagok ezkontzaren aurretik edo ostean egiten dute argazki-saioa.Hala, lasaiago egon daitezke eta denbora luzeagoa dute gonbidatuekinegoteko. Eszenatokiak ere aldatu dira eta bikoteek leku ausartagoen al-de egiten dute. Izan ere, lantegi abandonatuek edo txatartegiek ere ba-dute bere xarma eta, hondartzak edo lorategiak bezala, haiek ere lekuerromantikoak bihurtu ahal dira. Are gehiago, bikote batzuek bidaiamerkeak topatzen dituzte eta argazkilaria Parisera edo Karibera era-maten dute, argazki-erreportajea bertan egiteko.

Beste aukera bat izan daiteke gure gustuen araberako gai bat aukeratueta argazkiak horretan oinarrituta egitea. Animaliek inguratuta, musikajotzen, pelikula bateko pertsonaiak izango bagina moduan... Gure era-bakia bata edo bestea dela, ezinbestekoa da gure argazki-albumeaninoiz ahaztu nahi ez ditugun momentu horiek egotea.

Loreak Lore-sorta ere soinekoaren eta gure gustuen arabera aukeratu behar du-gu. Emaztegai gehienek bouquet estiloko lore-sortak nahiago badituz-te ere, ausartagoak direnak eta beste forma modernoago batzuen alde-

Azido hialuronikoko ile-tratamendu berriak

Estaziño, 4 943 254776

Arga

zkia

: Jos

u To

rreal

day

943 207047 [email protected] Calbeton, 1 www.castanopeluqueros.es

Arga

zkia

: Jos

u To

rreal

day

CAPI

LASER DEPILAZIOA 30€

Hanka osoak + Izterrondoak: 90€ zonabakoitza

www.capiestetica.es

AAuu rrppeegg ii tt rr aa tt aammeenndduuaakkBETILE LUZAPENAK / LIFTING-AGEL ATZAZKALAKIA BETIRAKO MANIKURAeta PEDIKURA

– Radiofrekuentzia (zimurrak)– Mesoterapia

GGOORRPPUUTTZZTT RR AATTAA MM EE NN DD UUAA KK

TEKNIKAK:Kabitazioa / Radiofrekuentzia

Laser lipolitikoa / PresoterapiaElektroestimulazioa /

MesoterapiaMasajeak

Ipini zaitez sasoi onean ...

... astero bakarrik 20 minutu eginez

Inprimategia - Serigrafia

Aukera zabala ezkontza gonbidapenetan eta papertegian orokorrean

[email protected] Gain, 11 ac - EIBAR - Tel./Faxa: 943 20 16 13

Page 18: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

Arga

zkia

: Jos

u To

rreal

day

DEGUSTAZIOA

EEZZKKOONNTTZZAA ttaarrttaakk eettaa

ddeessppeeddiiddeettaarraakkoo ((SSAA SSOO II ZZ EENN KKAA RRGG AATT UU))

T. ETXEBARRIA, 13943 20 63 22

– Ezkontzak– Bataioak– Jaunartzeak– Eguneko

menua– Taldeko

menuak– Karta...

Loiola, 24

-AZPEITIA-

943-815608

www.kiruri.com

[email protected]

943-853412

AIZKIBEL, 10

– AZKOITIA –

[email protected]

ko apustua egiten dutenak ere badaude. Hori bai, emaztegai bakoitzakbere lorerik kutunena badu ere, arrosak, kalak eta orkideak beti daudemodan.

Ezkontzaren beste lore-detaile guztiak ere, hala nola autoaren apainga-rriak, zeremoniako loreak eta eztei-oturuntzan mahai erdian ipiniko di-ren lore-zentroak, gure lore-sortaren arabera aukeratu ahal ditugu, de-nen artean harmonia sortuz. Trajearen papar-hegalean lore bat edo bes-te detaile bat eramatea senargai bakoitzaren erabakia da, baina lore batipintzea erabakitzen bada, komenigarria da emaztegaiaren lore-sortaninspiratuta egotea.

Lore bakoitzak bere esanahia duela diote, eta haien koloreek gauza ez-berdinak adierazten dituztela. Horregatik oso inportantea da gure lore-sorta oso ondo aukeratzea. Lore munduan adituak lagunduko digu era-bakiak hartzen eta gure ezkontzari giro paregabe eta zoragarria ematen

Pastelak Jatetxeek menuaren barruan eztei-pastela eskaintzen badute ere, nahibadugu, tarta pertsonalizatu bat eskatu ahal dugu enkarguz. Nahi du-gun zaporezkoa eta nahi dugun formakoa. Era berean, keinu polita dagure ezkontzara etorri ezin direnak edo gonbidatu ezin ditugunak go-goratzea eta pastelak bidaltzea.

Ezteiak Euskal Herrian

Euskal Herriko ezteiei buruz gehien zehaztu den tradizioa XIX. men-detik abiatu eta XX. mendeko erdialdera luzatzen da, tradizio moder-noko ezteiak nagusitzen direnean. Epe horretan nabaria da Eliza Kato-likoaren eragina ezteien ospakizunetan, baina lehenagotik jasotzen di-ren elementuak ere badaude, etxe-sartzearen erritua esaterako. Ezteienabiapuntua ezkongaiek ezkontzeko nahia publikoan agertzen duteneangertatzen da. Horretarako, mezan deiune izenekoak egiten ziren, ez-kontzaren aurkako argudio edo erreklamazioak egiteko aukera emateko.Deiuneak hiru alditan egin ohi ziren, igandeko mezetan. Horietan, ez-kongaiek zuten ezkontzeko asmoa aldarrikatzen zen. Bitartean, ezkon-gaien familiek auzolagunen bisitak jasotzen zituzten zorionak emateko.Herri batzuetan, andregaiaren lagunek toberak edo burnizko palankakjotzen zituzten bere etxe aurrean, bertsoak kantatuz aldi berean. Agur-festak antzinean deiune-aldian egiten zen, herri guztietan ospatzen ezbaziren ere.

Page 19: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

San

Andres

gozotegia

Bidebarrieta, 28 943 20 79 73

Ezkontzetarako tartak etaopariak prestatzen ditugu

Arga

zkia

: Jos

u To

rreal

day

Ezteietarako gonbiteak hitzez eta gonbidatuen etxera joanez egiten zi-ren. Gonbidatuak osaba-izebak, lehengusuak eta gertuko lagunak izatenziren antzinean ere. Opari gisa, garai batean eztei-eguna baino lehenetxerako tresnak eta osagarriak (baxera, izarak, eskuoihalak, altzariak)eta janariak ematen zitzaizkien. Ezkontza eta eztei egunerako murriz-ketak ere baziren: Garizuman ezin zen ezkondu, ezta Eguberrietan ere,Ameriketara joan behar edo neska neska bat haurdun geratzen zen ka-suetan izan ezik; eta horrelakoetan premiazko ezkontza egiten zen, ge-rora beste meza batez baieztatu behar zena.

Euskal Herrian ohikoa zen garai batean etxe-sartzea erritua egitea ez-teietan: emazte berriak bere arreoa etxe berrira eramaten zuen idi-gurdiz.

Ezkongaietako bat dolu-aldian zegoenean ere ezin zen ezkontzarikospatu eta atzeratu egiten zen, kasu horietan dolu-aldia laburragoaizaten bazen ere. Ezkontzeko egun aproposena eguena izaten zen he-rri askotan, aste bereko domekan eliz-hartzea eta kontraezteia ospa-tu ahal izateko. Beste herri askotan zapatu eta domeketan ospatzenzen ezkontza. Martitzena eta barixakua zorte txarreko egunak zirenezkontzeko. Orduari dagokionez, goizean goiz egiten ziren, goizekobederatziak aldera beranduenez. Urteak aurrera egin ahala, orduaatzeratzen joan da eta egun gehienak eguerdian eta batzuk arratsaldezere egiten dira.

Egun, andregaiek gehienetan soineko zuria janzten dute, baina 1940kohamarkadara arte andregaiek soineko eta zapata beltzak janzten zituz-ten, senargaiak bezalaxe, eta egun eskuetan eramaten den lore-sortarenordez, errosarioa eta meza-liburua. Buruan mantila janzten zuten. Soi-neko zuria handikien familietako ezteietan janzten zen. Zeremonia ka-tolikoa burutzean, ezkonberriak suziri eta eskopeta-tiroen artean irte-tzen ziren elizatik.

Arroz-zaparrada XX. mendeko azken hamarkadetan nagusitu den ohi-tura da eta horren ordez herri askotan gozokiak botatzen ziren garai ba-tean. Ezkonberrien etxera segizioa egin eta oturuntza egiten zen, sarrikanpoaldean. Garai batean ezteien ondorengo igandean etxeko andreberriak senarraren familiaren hilobiaren aurrean eskaintza egitea ohi-koa zen, eliz hartzea edo hilobi hartzea izeneko ekitaldian. Egun horre-tan bertan, bazkari berezi bat egiten zen etxeko eta familiakoen artean,kontraezteiak edo etxeko boda izenekoa 1930eko hamarkadara arte in-darrean izan zen beste ohitura bat etxe-sartzea izan zen, herri askotan ez-tei-egunean bertan egiten zena. Ekitaldi honetan emazte berriak berearreoa edo altzari, erropak, izara eta abarreko tresnak ederki apainduta-ko idi-gurdi batean eramaten zituen etxe berrira.

ROSANAILEAPAINDEGIA

943 120624

URKIZU PASEALEKUA, 7 - BEHEA

EstetikaMasajea

Zezenbide, 4 www.lakett.com 943 53 00 66

LAKETT: zure EDERTASUN SEKRETUA!Tratamendu

pertsonalizatuak:SENARGAIA

EMAZTEGAIAAMABITXIA...

Tratamendu pertsonalizatuak:

SENARGAIAEMAZTEGAIA

AMABITXIA...

[email protected]

EZKONTZAK BATAIOAK

JAUNARTZEAKArrate Gaina, 4 ● 279 Postakutxa ● 20600 EIBAR ● Tel. 943 121 262

Page 20: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!kolaborazioa2016-X-28

20

Gaur egun pertsonen pribatutasunari garrantzi handia ema-ten zaiola pentsatu dezake batek baino gehiagok. Datu per-tsonalen protekziorako legeak bermatzen du eman dugun infor-mazio pertsonala ez dela beste helburu batzuetarako erabiliko,soilik une horretan aukeratu dugun xedearekin erabiliko dela, ale-gia. Ematen du gure datuak (helbidea, telefonoak...) edozeini ezematearen kontzientzia zabalduta dagoela gizartean. Baina, bes-talde, ez zaigu hainbeste inporta beste pertsonen kontu pertso-nalak eta askoz ere intimoagoak direnak argitara ematea.Honekin orain dela gutxi Eibar Foball taldeko bi jokalarirekin etaezagutzen ez dudan (eta ezagutu nahi ez daudan) neska batekinzoritxarrez gertatukoaren gainean dihardut. Gertakari horrek jen-dearen artean zera eragin behar zukeelakoan nago: indiferentziaedo axolagabetasuna.Gertakari hau hasieran guztiek adostutako sexu-elkartze pribatuaizan zen. Antza denez, hiru helduek grabazio bat egitea erabakizuten, hau ere elkarrekin adostutakoa eta pribatua. Eta hor amai-tzen da istorioa... edo amaitu beharko luke!Ba ez... Lehenengo akatsa: pribatua zen bideoak sarera salto egin

zuen eta arlo publikokoa izatera pasatu zen. Eta, kasu honetan, ezzegoen adostasunik tartean zeuden pertsona guztien artean. Ba-koitza libre da bere bizitzarekin eta sexualitatearekin zer egin nahiduen erabakitzeko, besteak errespetatuz eta norbere burua erres-petatuz. Gertakariaren zein momentutan erabakitzen du baten ba-tek hain eduki intimoa duen bideoa zabaltzea? Nahiz eta “bakarriklagun batekin partekatu”, jakin badakigu morbo kaltegarriak bideohori berehala hedatzea ekarriko duela. Baldarrak gara gero!...Eta erantzunkizuna ez dago bakarrik hedapen hau hasten duena-ren gainean. “Niri pasatu egin zidaten eta orduan...” aitzakiarekinleku guztietatik zabaltzen ahalbidetzen eta laguntzen ari gara. No-lako errreztasunarekin konpartitzen ditugun mugikorretako edu-kiak! Zelako erreza den guri eragiten ez digunean! Zer gertatzenda? Ez daukagu arreba, alaba edo lagunik emakume horren le-kuan jartzeko? Eta guk, emakumeook, gutako bati buruzko ho-rrelako zerbait hedatzea lagatzen dugu eta berdin zaigu?Hiru helduen bideoa sexua praktikatzen... ez da hain misteriotsua,ezta? Zabaltzerakoan ez dakit kontziente garen pertsona inplika-tuak daudela eta euren nahia honek guztiak inoiz galdu behar ezzukeen pribatutasuna berreskuratzea izango dela.

Nahiz eta guztioi denboragehiago pasa dela iruditu, hi-labete pasa da uda atzean utzi,eta udazkenean sartu ginela.Normalean, kosta egiten zaiguudan izan ditugun ohiturei, edoohitura faltei, buelta eman, etaegunerokotasunean berriromurgiltzea. Horrela, asko iza-ten dira sasoi honetan energiafalta somatu, eta farmaziara la-guntza eske datozenak. Farmazian, eskaintza ugaridaukagu energia falta horri au-rre egiteko, baina gehien era-biltzen dena, Jalea Real-a edo“Erregina-jelea” da.

“Erregina-jelea” erleek sor-tzen duten sustantzia bat da,eta sustantzia honekin, erle-erregina elikatuko da bere bizi-tza osoan zehar. Gizakiengan,erabilpen ugari ditu, azalaren-tzat, tentsioarentzat, antisepti-ko bezela… baina guztietanezagunena, eta erabiliena, ne-keari aurre egin eta energialortzekoa da. Askotan bakarrik erabiltzen ba-da ere, beste askotan besteproduktu batzuekin bateraagertzen da, hauetan ezagune-nak, Ginseng-a eta Propoleoaizanik. Hauekin, energia maila

altuago bat lortu, eta udazken-negu garaian hainbeste beharditugun defentsa mailak ereigotzea lortzen dugu.Beraz, sasoi honetan ohikoaden nekeari aurre egin ezinikbazaude, pasa zaitez farmazia-tik eta ziur arazoari aurre egi-teko produktu egokia aurkitu-ko duzula.

osasun

iokin elortzaBOTIKARIA

Nekea

DOSIAK

sex KONTUAK

Pribatutasuna sexu-harremanetan

arantzaalvarez

SEXOLOGOA

Page 21: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!kirolak2016-X-28

21

Bi garaipen eta porrotbakarra waterpoloan

Eibarrek Vilarreal hartuko du etzi eguerdianAurreko zapatuan Cornellan partidua zelan amaitu zen ahazteko asmoz jaso-ko du Eibarrek Vilarreal Ipuruan domeka eguerdiko 12:00etan. Aurkari zaileneta-koa izango dute Mendilibarren aginduetara jokatuko dutenek, orain arte partidurikgaldu gabe diharduten “urpekontzi horiak”. Azken bi partiduetan, bost gol sartutaere, sei jaso dituztenez, eibartarrek hobeto itxi beharko dute euren aterako bidea.Bestalde, martitze-nean klubeko or-dezkaritza zabala(argazkian) izanzen LaLigako Ga-lan eta bertan Flo-rian Lejeune aur-ten Gironatik fitxa-tutako atzelariakazken denboral-dian 2. A mailakodefentsa onenarensaria jaso zuen.

Akzionisten batzarra azaroaren 24anEibar FT-ko Ohiko Batzar Orokorra egingo da egun horretan eta hor denboraldi be-

rriari begirako 43,6 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko dute agintariek. Inoizko ko-pururik handiena da, gehienbat telebista eskubideen eraginez: horko sarrerak 39milioi eurora igo dira aurten, iaz baino 12 milioi gehiago.

Aipatutako horiek dira aurreko asteburuanjokatutako azken jardunaldian waterpolokohiru talde seniorrek lortutako emaitzak. EuskalHerriko 1. Mailan jokatzen duen sortu berri Ur-bat 3H nesken taldeak 6-9 irabazi zuen Lauta-daren igerilekuan eta itxaropentsu jarraitzendu. Irabazi egin zuen ere maila bereko gizo-nezkoen taldeak, ligako hirugarren jardunaldianbere lehen garaipena eskuratuta: eibartarrak 8-11 nagusitu ziren Donostian Fortunaren aurre-an. Senior mailako bigarren taldeak, bestalde,galdu egin zuen Getxo B-ren aurka (16-5) Eus-kal Herriko 2. mailako partiduan.

Aste honetan Urbateko talde guztiek etxe-an, Orbea kiroldegian, jokatuko dute: gaur,21:45ean, 1. Mailako Urbat-Urkotronik eta Bi-dasoa XXI taldeen artekoa izango da, eta biharjokatuko dira beste hirurak. EmakumezkoenUrbat 3H-k Getxo hartuko du 20:30ean eta, au-rretik, kadete mailakoek liga hasiko dute MPDonostia hartuta (14:30) eta gizonezkoen bi-garren taldeak Easo hartuko du jarraian (15:45).

GAUR (19.00-21.00) BIHAR (13.00-14.00)

K A L E A N E R O S T E K OA U K E R A

SALMENTA LEKUAK:

El Corte Ingles / Echetto prentsa

Arriola prentsa / Correos / Isasi

okindegia / Mujika harategia /

Maria Ospitxal / Otegui / Bolintxo

Gabonetako OTARRA

1eOraingoan E lc iegon (Err ioxan) Marques de Riscalekduen hotelean (Luxury Collection Hotel, 5 izar) gaua pasatzeko txartela (spa + vinoteca + gosaria barne)

2.000 €ko

Rugbilariak bihar liderrari aurre egitenAurreko asteburuan Valladoliden jokatutako partiduan El Salvador B-ri 12-15irabazita, Eibar Rugby Taldekoek denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuten. Zai-la izango da, dena dela, bide beretik jotzea, bihar Unben UBU Colina Clinic sailka-peneko liderra hartuko baitute (partidua 16:30ean hasiko da). Errugbiaz gozatzekoaukera paregabea izango da, beraz. EzDok Eibar Rugby emakumezkoen taldeak,bestalde, garaipen argia lortu zuen aurrekoan Logroñon, bertako Marzola Riojari 0-65 irabazita. Gazteenei dagokionez, 18 urtetik beherakoek galdu egin zuten eta16tik beherakoek erraz irabazi Zarautzeko Babyautori.

Page 22: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!kirolak2016-X-28

22

Hiru eibartar Ibizako distantzia luzeko triatloian

Emaitza bikainekin bueltatu ziren gainera domekanjokatu zen probatik. Distantzia horretan (4 kilometroigerian, 120 bizikleta gainean eta 30 antxitxiketan) de-butariak ziren Pello Osorok eta Ane Ziaranek denboral-diko ibilbide bikainari eutsi zioten: Osoro seigarrena izanzen sailkapen orokorrean eta Ziaran 15. emakumezkoe-nean (bigarrena bere mailan, 25etik 30 urtera artekoan).Proba horretan aurretik ere jardundako Iñigo Unanue 54.izan zen sailkapen orokorrean eta Espainiako txapela jan-tzi zuen beteranoen bere mailan (50etik 54 urtera arte).Saltoki Trikideak Ziaranen taldeak distantzia luzeko Es-painiako Txapelketa irabazi du emakumezkoen mailan.

Gasteizen ere bikain jardunzuten Ipuruako infantil mai-lako bi taldeek eta, hori gutxibalitz, podiumera igo ziren Eus-kalgym torneoan. Urrezko do-mina eskuratu zuten Ipurua B-koek (Izaro Altuna, Ana Portu,Sara Etxaburu, Sara Arangureneta Ainhoa Bizkarra), 10 maze-kin egindako ariketan ia per-fekziora iritsita, eta brontzez-koa irabazi zuten Ipurua A-ko-ek (Indira del Pino, June Here-dero, Lur Aranburu, Maddi Te-ran eta Enara Bilbao), Laredo-

ko bigarrenengandik hamarre-ko bakarrera. 30 taldetik gorahartu zuten parte EspiniakoTxapelketara begira entseguezinhobea den proba horretan.Senior mailako taldeak, bestal-de, Margarita Mamun Olinpia-detako txapelduna izan zenEuskalgym Galan hartu zuenparte. Hor lehiatu zuen bosko-teak (Elene Varela, Nahia Ar-guiz, Malen Txurruka, ElenaSudupe eta Jenni Hernandez)seigarren postua lortu zuen.Bihar aukera polita izango du-

gu eibartarrok herrian dugunmailaz jabetzeko, Ipuruak anto-latuta, kiroldegian jokatutako

San Andres Torneoaren XVIII.edizioan, guztira 16 klubetakopartaideekin.

Ipuruako gimnasta infantilak nagusitu ziren Euskalgym-ean

Soraluzeko Ezozia auzoko bolatokian jokatutako azken jardunaldiarenondoren, Asola Berriko ordezkaria berdinduta dago lehen postuan JabierOsororekin. San Migueleko elgoibartarra ez da aurkari errazena izango ei-bartarrarentzat, Gipuzkoako eta Lehendakari Txapelketetan jaun eta jabeizan zalako Osoro. Ezozian Garmendipeko Yarisa Caballero izan zen one-na, zazpi txirlore-kin, IruzubietakoPatxi Olabarria etaAsola Berriko Bi-ttor Astigarragarenaurretik, sei txirlo-rekin. Bihar ez datiraldirik izango etahurrengoa Marki-na Xemeingo Iru-zubietan jokatukoda azaroaren 5ean.

Bittor “Sumendixa” Euskal Herriko hiru txirloko txapelketaren borrokan

www.kolorlan.com 667 54 89 16 (Ritxar)- Pin-ak - Metxeroak - Kamisetak - Boligrafoak...

☎ eta faxa: 943 70 14 97 [email protected]

PUBLIZITATE ARLOKO eta

ENPRESETAKO OPARIAKArmagin 3 - behea

Kiroldegia neguari begiraIpurua kiroldegiak neguko ordutegia jarriko du indarrean azaroaren1ean, martxoaren 26ra arte iraungo duena. Horri jarraituz, domeka eta jaiegunetan zabalik egongo da goizez (09:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-20:00). Bestalde, domeketako patinaje saioak ere hasiko dira egun horre-tan eta jarraipena izango dute azaroan (6, 13, 20 eta 27an), abenduan (4,11 eta 18an), urtarrilean (8, 15, 22 eta 29an), otsailean (5, 12 eta 19an)eta martxoan (5,1 2, 19 eta, denboraldia amaitzeko, 26an).

Page 23: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!kirolak2016-X-28

23

202 atletek hartu zuten parte Asier Cuevas herri-kroseanAurreko zapatuan giro ezinhobean jokatutako proban202 atleta heldu ziren T. Etxebarria kalean kokatutako hel-mugara zazpi kilometro eta erdiak osatu ondoren. EndikaDonnay arrasatearra nagusitu zen, 23 minutu eta 30 se-gundoko denborarekin, Imanol Larrañaga azkoitiarraren etaJon Garate elgoibartarraren aurretik. Julen Teran izan zenlehen eibartarra, seigarren postuan. Lasterketa horretan35 emakumek hartu zuten parte eta hor Ainhoa Sanz urre-txuarra izan zen lehena helmugan; bere atzetik sailkatu zi-ren Aitziber Urkiola eibartarra eta Sonia Alonso oriotarra.

Herriko judokak Eibarren jokatuko denjiu-jitsuko Espainiako Kopa bideratzen

Kalamua klubetik Landetako Ville de Dax-era joandako ordezkaritzak gure he-rrian jokatuko den txapelketa horretan beste hainbat kluben presentzia lortu du au-rreko zapatuan Frantziako departamentu horretan emandako mailari esker. Horre-la, Saint-Girons, Baiona (Landetako departamentua) eta Bordelek (Goi Errendi-menduko Zentroa) gurean izango direla hitza eman zuten. Aipatutako Dax-eko tor-neoan, bestalde, 110 kirolari izan ziren kadete, junior eta senior mailetako lehiake-

tetan, euretako zazpiKalamuakoak. IkerMartinezek urrezkoairabazi zuen kadetee-tan eta Nekane Mugu-ruzak eta AbderrahimElbakalik brontzezkoajunior-seniorretan. Hanizan ziren ere MikelMarin, Garikoitz delBarrio, Julen Ramoneta Unai Abasolo.

Garajes Garcia etaMachado Tankemans

indartsu foball-zaletuanDenboraldi honetan izen berriak agertzenzaizkigu KirolBet liga torneoaren goiko pos-tuetan; gainera, indartsu daudela erakutsi du-te, azken asteburuan kasurako. Horrela, L.P.Machado Tankemans bigarren sailkatuak 4-1irabazi zion Durango gaur egungo txapeldunarieta Garajes Garciak partidu guztiak irabazten ja-rraitzen du, azkenean Ipur Sagardotegiari (5-1).Azken hau da liderra gaur egun eta MachadoTankemans du hiru puntura eta Sporting bos-tera (azken honek 5-2 irabazi zion Alkidebari).Golegileei dagokionez, Yosu azken denboraldi-ko goleatzaile nagusiak dagoeneko 11 gol sar-tu ditu bost jardunaldiotan; atzetik du Sporting-eko Asier, zazpirekin. Asteburu honetan, Do-musatu Eguneko zubia dela-eta, ez da jardu-naldirik izango.

Herri-krosa amaituta, podiuma osatu zutenen eta saritutakoen argazkia. Maialen

GIDAKOMERTZIALA 2017

[email protected] 20 67 76www.etakitto.eus

Zure enpresa erakusteko

leku aparta

Eibarko ETXE GUZTIETAN eta herrikokomertzio, enpresa, bulego, ikastetxe,

osasun-zentro... guztietan banatzen da

Page 24: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!kultura2016-X-28

24

“Pilarik gabeko jostailu-tresnekin egiten dugu musika”Bihar, zapatua (urriak 29), “Gaueko Entziklopedia Koxkorra” ikuskizuna eskainiko du 2princesesbarbudes taldeak Coliseo Antzokian, 17:00etan.Helena Casas eta Marc Marcé kataluniarrek osaturiko musika taldea da 2princesesbarbudes. Haurrentzako eta familientzako ikuskizunak eskaintzen dituzte. Pilarik gabeko jostailu-tresnekin egiten dute musika,eta pop estetika minimalista eta poesia letra burutsuak dituzten kantuakinterpretatzen dituzte.

2PRINCESESBARBUDEStaldea

Horren inguruko hitzaldia eman zuen Karmelo Ayestakmartitzenean. Unibertsitate-sasoian euskalduntzekoerabakia hartu eta gero, euskaldun izateko bidaia ho-rretan bizi izandako esperientzia azaldu zuen Karme-lok: euskaraz hitz egiteko motibazioa non aurki gene-zakeen, hainbat egoeraren aurrean izan ditzakegun au-rreiritziak eta horiei aurre nola egin, hobetze-prozesua,erabilera areagotzeko gakoak… Horrelako hamaikakontu bildu ditu hizlariak bere liburuan.

- Zer da “Gaueko Entziklopedia Kox-korra”?

“Gaueko Entziklopedia Koxkorra”“Enciclopèdia baixeta de la nit” katala-nezko diskoaren euskararako egokitza-pena da. Disko honek gaueko kontuakhizpide dituzten 13 abesti biltzen ditu.Letrak ere taldeak osatuak dira, Xavi Gri-mau poeta katalanak (“Gaua marrazkibat da”) eta Maialen Lujanbio bertsola-riak (“Ondo lo egin”) idatzitako biak izanezik. Gaztelupeko Hotsak-eko Xarra etaUbanerekin dugun adiskidetasunarenharitik sortu zen disko hau euskararaegokitzeko ideia. Erraz onartzen dituguproposamen ezohikoak... – Zergatik euskaraz?

Halako jakin-mina izaki, Helena Casa-sek (katalan filologian lizentziatua) eus-kara ikasi zuen Bartzelonako HizkuntzEskola Ofizialean Ainhoa Aranburu ira-kaslearekin. Erronka ez ezik jolasa ereizan da neurri batean bientzat disko haugrabatzea. Ainhoak egokitu ditu letraketa zuzendu du Helenaren ahoskera.Abentura honetan Ainhoa bihurtu da hi-rugarren printzesa bizardun. Betikoeuskal musikarekin interesatu zen He-lena, eta halaxe ezagutu zituen diskohonetan lagun izan dituen Maialen Lu-janbio eta Joseba Tapia. Maialen Lujan-biok idatzi du diskoko azken abestia(“Ondo lo egin”), Joseba Tapiarekin ba-tera abestua. Gainera, hainbat ahotse-

kin grabatu du Joseba Tapiak, eta ba-karkako pasarte bat jotzera ausartu dajostailu-trikitiarekin!– Beraz, zapatuko arratsalderako pri-merako plana eskaintzen duen ikuski-zuna da…

Familia osoarentzako musika-ikuski-zunaren formatua du lan honek, clown,objektuen antzerki eta ikusizko poesiaukituekin. 4 urtetik gorakoentzako ikus-kizuna da eta 45 minutuko iraupena du.Gaueko piztiak, Alexandre Bonanit Jau-naren astronomia irakaskuntzak, eta be-rarekin batera gau ona igarotzeko hor-tzak, tresnak eta tramankuluak darama-tzan sagu txikiaren ibilierak dituzte hiz-pide ikuskizun honetako abestiek.

Guraso berbalagunentzat …eta kitto! Euskara Elkarteakantolatzen duen Barixakuak Jolasian ekimenak aurrekobarixakuan egin zuen ikasturteko lehen saioa: giltzata-koak eta brotxeak egin zituzten etxeko txikienek, gura-soek lagunduta. Hogeitik gora ume gerturatu ziren …etakitto!-ra eta, arratsalde polita pasatzeaz gainera, eskulanzoragarriak eraman zituzten etxera. Hurrengo saioa aza-roaren 18an izango da, 17:30ean.

Euskaldun batenHIZKUNTZA-BIDAIAZ

BARIXAKUAK JOLASIAN-en ikasturte berria

Page 25: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

Bihar arratsaldean, 18:00etatikaurrera ikasturteko lehen "Poe-sia Zapatua" hartuko du Itzamnaakademiak, Mercedes Lopezenparte-hartzearekin. Poesia taile-rra gidatzen duen Maite Loren-zok dioenez, "gonbidatua artea-ren arlo ezberdinak (poesia, arti-sautza…) lantzen dituen emaku-mea da eta saioan berak sortu-tako poemak bere ahotan entzu-teko aukera izango da lehenen-goz". Azaroaren 8an, bestalde,Mutrikuko Txalaparta tabernanpoesia-afaria egingo dute.

Poesia zapatuaItzamnan

Eibarko Musika Bandak domekan, 12:30eanColiseoan emango duen kontzertuan Debako"A Santo de Que" boskotea izango du lagun.Aurreratu digutenez, "emanaldian joko dituztenabestiak oso ezagunak izan ziren 80. hamarkadan"eta, hori prestatzeko, astebarruan denak elkarrekinensaiatzen ibili dira.

Azaroaren 7ra arte jasoko dituzte San Andresbertso-paper lehiaketako lanak …eta kitto!-n(16 urtetik gorakoek 4 puntu edo gehiagoko6 bertso, 10 gehienez, eta hortik beherakoekbertso bat edo bi kopla). Hiru kopia entregatubeharko dira, gaitzizenarekin, eta egilearen datuakgutunazal itxi batean. Sariak San Andres BertsoJaialdian banatuko dira (azaroaren 27an Portalean).Nagusien mailan irabazleak 300 euro eta txapelajasoko ditu eta bigarrenak 250 euro eta plaka.Eta gaztetxoen artean, berriz, lehenak liburuaeta txapela eta bigarrenak liburua eta plaka.Aurten laukoteak jardungo du jaialdian, Jon MikelMujikaren esanetara: Andoni Egaña, Amaia Agirre,Miren Amuriza eta Unai Mendizabal.

Bertso-paper lehiaketa azken txanpan

80ko doinuak domekan

...eta kitto!kultura2016-X-28

25

Kartel lehiaketako epaima-haiak aho batez erabaki dusaria “Festak” izenekoariematea. Egilea Burrianako(Castellon) Juan Diego Ingel-mo Benavente da. Horrezgain, 11 eta 14 urte bitarte-koen artean Lore Arregiren“Arre Sanandresetara!” sari-tu dute eta 10 urtera arteko-en artean, berriz, Eider Zubi-karai Rodriguezen “Pink azo-ka”. Lehiaketara 73 lan aur-keztu dira guztira, 22 helduenkategorian.

Sanandresak2016 kartela

Azaroaren 25ean kaleratuko du Kokein taldeak lanberria: "Lurpekhariä" (LP+CD), 9 abestiz osatutakobilduma. Lana biniloan kaleratuko dute, barneanCDarekin. Azalaren ilustrazioa eta diseinua Izukari-renak dira eta aurrerapen kantua, "Gaur"izenekoa interneten entzungai dago.

Kokeinen lan berria

Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa zabaldu zuten aurrekobarixakuan Topalekuan: Maite Arriaga, Jesus Belaustegi, Elisabete Egu-ren, Esther Fernandez de Maruri, Esther Galarza, Natalie Garrido, ArrateOsoro, Mª Carmen Piriz eta Espe Zabalaren lanak azaroaren 6ra arteegongo dira ikusgai, astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburue-tan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Hainbat artistaren lanak Topalekuan

Page 26: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!kultura2016-X-28

26

Hirikiten-etik antolatu dutenEibarLab's ekimenaren ba-rruan, domekan "Mappingaudiobisualera sarrera" taile-rra emango dute Biharriansormen espazioan (Ubitxa 16-18), 11:00etatik 16:00etara.Antolatzaileek diotenez, "taile-rra interesekoa izan daitekesormen lana egiten dutenen-tzat (musikari, artista, diseina-tzaileentzat…) edo, beste ba-rik, teknologia berriak, ikus-en-tzunezkoak edo hiri-aktibis-moa atsegin dituztenentzat".Saioan proiekzio teknikei sa-rrera teorikoa eta praktikoaegingo zaie eta, horrekin bate-ra, espazio publikoan eginda-ko ikus-entzunezko mappingeta espektakuluak aurkeztuko

dituzte. Telenoika-ko kideaden Miguel Gozalbo musikarielektroniko eta ikus-entzunez-koen ekoizleak emango du eta

parte hartzeko ez da beharrez-koa aurrez izena ematea (in-formazio gehiago: www.face-book.com/hirikiten).

EibarLab’s saio berria

Azaroan hiru argazki erakusketa hauek egongo dira ikusgai, Klub Deportiboko Argazki Taldearen es-kutik: Iñaki Markaidaren lanak, Klub Deportiboan; Ricardo Cerratoren "Etiopia. Miradas impenetra-bles" izenburukoa, El Ambigun; eta Jose Vilaren lanak, berriz, Portalea jatetxean.

Azarorako argazki erakusketak

MugikorrenaltxamenduaMugikorrenaltxamenduaren biktimaknonahi ageri dira, geroeta gehiago. Altxamenduplanifikatu eta antolatuakdira; bistan da biktimakez direla ausaz aukeratu,nola ba!Biktimek lur jota azaldudute gertatutakoa.“Sentitzen dugu gurebaimenik gabe eta gukjakin gabe, beste norbaitenzuhurtzia faltagatik, irudiekargia ikusi izana” aldarrikatudute gogoz kontra neskabat grabatu duten etafutbolean ere jokatzen eiduten bi gaztek. “Nirebaimenik gabe eta nik jakingabe argazkiak argitaratudirela baieztatuta,barkamena eskatu etaneurri zuzentzaileak hartuditut” kontatu du,suminduta, kalean lodagoenaren argazkiakrudelkeriaz argitaratu duenDSS European Capital ofCultureko alkateordeak. Aizue, aski da! Ez ginenatzo jaio. Ez gaitzazuetontotzat hartu. Zuentelefono mugikorrak ez diraantolatu, ez dira txipdunejerzitoak, ez dute plan bateta ez datoz jendarteadeuseztera. Zuek grabatueta zabaldu dituzue irudiak.ZUEK, Enrich, Luna etaGasco. Zigor-kodearen arabera,urtebetetik lau artekoespetxealdi-zigorra ezarrikozaio baimenik gabe, bestebaten kalterako, izaerapertsonaleko edo familiakoinoren datu erreserbatuakerabiltzen dituenari.Bi urtetik bost artekoespetxealdi-zigorra, baldineta agerrarazitako datu zeinegitateak edo hartutakoirudiak gainerakoei hedatu,ezagutarazi edo lagatzenbazaizkie. Hala bedi.

LOREA ARAKISTAIN

Lore eta landareak, balkoian edo leihoetan apaingarri moduan jartzeko ez ezik, beste hainbatgauzatarako ere erabil daitezkeela azaltzera etorriko zaigu Mentxu Amunategi bermeotarra …eta

kitto!-ra, datorren azaroaren15ean. Lore-dastaketa saioaizango da eta, besteak beste,asunak, txixa-loreak, larrosak etaerromeroa dastatzeko aukeraizango da ardoarekin, frutekinedo entsaladan eta tortillan. Ize-na gaurtik azaroaren 11ra arteeman ahal izango da, telefonoz(943200918) edo e-mailez ([email protected]), eta 3 eurobalio du.

Lore-dastaketa azaroan

Page 27: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!agenda2016-X-28

27

Zarzuela ERMUKOAntzokianGaur, barixakua, 22:15etikaurrera 90 minutuko iraupenaduen “Marina” zarzuelarekingozatzeko aukera izango daErmuko Antzokian, MikhailStudionov musika-zuzendariaeta Rodolfo Albero zuzendariartistikoaren gidaritzapean.Lloret de Mar-en kokatutakoMarina zarzuela eder bat zen,Emilio Arrietaren musika etaFrancisco Camprodónenliburuxka zituena. Gero operabihurtu zen Miguel RamosCarriónen liburuxkarekin.

Barixakua 28EGUNEZ Elorza (J. Gisasola, 18)

Zapatua 29EGUNEZ Zulueta (S. Agustin, 5)

Domeka 30EGUNEZ Mandiola (S. Agustin, 3)

Astelehena 31EGUNEZ Castaño (J. Etxeberria, 7)

Martitzena 1EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

Eguaztena 2EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

Eguena 3EGUNEZ Lekunberri (Isasi, 31)

Barixakua 4EGUNEZ Lafuente (Sostoatarren, 10)

farmaziak

hildakoak- Iñaxia Urkiola Etxebarria. 91 urte. 2016-X-20.- Pedro Joga Ruiz. 53 urte. 2016-X-20.- Fermina Ezquer Anaut. 90 urte. 2016-X-20.- Antxon Yraolagoitia Orbea. 91 urte. 2016-X-21.- Ricardo Sologaistua Zendoia. 52 urte. 2016-X-21.- Jose Marino Fariñas Silva. 92 urte. 2016-X-24.- Enrique Hernandez Romero. 83 urte. 2016-X-25.- Ana Rivas Hernandez. 94 urte. 2016-X-25.

jaiotakoak

eguraldia (EUSKALMET.NET)

GAUEZ BETI -2016AN- Iraundegi (Calbeton, 19)

- Eider Gaston Gabancho. 2016-X-18.- Miren Moyua Barrenetxea. 2016-X-19.- Unai Artetxe Castaño. 2016-X-20.- Paula Parada Perez. 2016-X-20.- Danel Agote Portu. 2016-X-22.

AURREKOAREN EMAITZA

SUDOKUA

SOS deiak.................................112

Pegora ......................................010

Udaletxea ..................943 70 84 00

Portalea .....................943 70 84 39

Udaltzaingoa.............943 20 15 25

Mankomunitatea.......943 70 07 99

Debegesa ..................943 82 01 10

KIUB ..........................943 20 38 43

Epaitegia ...................943 03 34 00

Iberdrola....................901 20 20 20

Naturgas....................902 12 34 56

DYA Larrialdiak.........943 46 46 22

Gurutze Gorria..........943 22 22 22

Mendaro osp.............943 03 28 00

Anbulategia...............943 03 25 00

Torrekua ....................943 03 26 50

Errepideak.................902 11 20 88

Ertzaintza ..................943 53 17 00

Eusko Tren................902 54 32 10

Pesa...........................902 10 12 10

Taxiak ........................943 20 30 71

...................................943 20 13 25

Alkohol.Anon............629 14 18 74

Al-Anon/Alateen.........650 26 59 63

telefono

jakingarriak

Herrixa DantzanELGETANDomekan hartuko du ElgetakoEspaloia kafe antzokiak HerrixaDantzan ikasturteko lehendantzaldi irekia, 19:00etatik20:30era. Patxi Montero izangoda dantza gidaria eta sarreradoan eta parte-hartzea libreaizango dira. Musika eta dantzatradizional ludikoekin osatutakosaioan parte hartzera animatzendiren herritarrek dantzanelkarrekin ondo pasatzekoaukera izango dute.

XXII. Txistu KontzertuaDURANGONBihar XXII. Txistu Kontzertuaeskainiko dute DurangokoLandako Gunean, 20:00etanhasita. Silboberri TxistuElkarteak antolatu duenemanaldian Euskal Herri osoko90 bat txistularik egingo dutebat, gonbidatutako abesbatza,dantza eta beste taldebatzuekin estilo guztietakopiezekin osatutako egitaraueskaintzeko. Sarrera doanizango da.

Page 28: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

...eta kitto!agenda2016-X-28

28

Barixakua 28GAZTELEKUA16:30. Play/Wii etaeskulana. Indianokuan.

TAILERRA17:00. Nenoos BabyReady, doan. Nenooszentruan (J. Gisasola, 16).

TXERTAKETA17:00. Gripearen kontra.Untzagako jubilatu etxean.

KONTZERTUA17:00. EibarkoKantuzaleak abesbatza.San Andres zaharrenegoitzan. Ondoren,kantu-kalejira egingo dute.

HALLOWEEN JAIA17:30. Luntxa, koko-jantzilehiaketa, jokoak etagloboflexia. 3 euro.Ipur sagardotegian.

BISITA GIDATUA18:30. "Makina eskua da",Ibon Aranberrirenerakusketa ikusteko.Armagintzaren Museoan.

INAUGURAZIOA19:00. IndalezioOjanguren XXIX. ArgazkiLehiaketako lanenerakusketa zabaltzea etairabazleei sariak banatzea.Portalean.

BILERA19:00. Sanandresakprestatzeko, Jaixak HerrixakHerrixandakok deituta.Kultun.

MUSIKA20:30. "Khami" (BazzqueWorld Sounds). 8 euro.Coliseoan.

Urriaren 29ra arte:

– IBON ARANBERRIREN "Makina eskua da". (Armagintzaren Museoa)

– J. ANTONIO FERNANDEZ PEREZEN "Flores de Las Merindades", argazkiak. (El Corte Ingles)

Urriaren 31ra arte:

– GOTZON IRAZOLAREN perretxikoen argazkiak. (Klub Deportiboa)

– VIRGINIA ARAKISTAINEN “Londres”. (El Ambigu)

– CANDIDO BARCOREN “Gomas bicromatadas”. (Portalea jatetxea)

Azaroaren 6ra arte:

– ARRATE KULTUR ELKARTEKO BAZKIDEEN lanak. (Topalekua)

Azaroaren 13ra arte:

– DIEGO AGUDO PINILLAREN "Pelota sobre papel". (Portalea)

Azaroaren 20ra arte:

– I. OJANGUREN 29. ARGAZKI LEHIAKETAKO lanak. (Portalea)

Azaroaren 30era arte:

– IÑAKI MARKAIDEREN argazkiak. (Klub Deportiboa)

– RICARDO CERRATOREN argazkiak. (El Ambigu)

– JOSE VILAREN argazkiak. (Portalea jatetxea)

Erakusketak

Astelehena 31FISIO-HIDROTERAPIA10:00/11:00 eta11:00/12:00. Aquanandametodoa, Boris Guinbourgsendagilearen eskutik.Orbea kiroldegian.

HALLOWEEN JAIA17:30. Koko-jantzilehiaketa (izen-ematea3. pisuan, liburu sailean),jokoak eta ikuskizuna LekimAnimaciones-en eskutik.El Corte Inglesean (ekitaldiaretoan).

FISIO-HIDROTERAPIA16:00/17:00 eta17:00/18:00. Aquanandametodoa, Boris Guinbourgsendagilearen eskutik.Orbea kiroldegian.

Domeka 30PINTURA LEHIAKETA09:00. XXXIX. AireZabaleko Lehiaketarakoizen-ematea, 11:00ak arte.Portalean (museoan).

EIBARLAB’S11:00/16:00. Mappingaudiobisualera sarreratailerra, MiguelGoizaborekin (Telenoika).Biharrian sormen espazioan(Ubitxa 16-18).

KONTZERTUA12:30. Cielito musikabandaren eta A Santo deQue taldearen kontzertua.Coliseoan.

GAZTELEKUA17:00. Beldurrezko filma.Indianokuan.

Eguena 3IKASTEN10:00. "Historia del Dode pecho en la opera"hitzaldia, Jose FranGutierrezen eskutik.Armeria Eskolan.

TXERTAKETA17:00. Gripearen kontra.Urkiko jubilatu etxean.

DANTZALDIA18:00. Ikasten-ekoa.Untzaga jubilatu etxean.

KALEETAN KANTUZ19:30. Abesbatzarenentsegua. San Andreselizan.

MUSIKALDIA20:30. Discantus VocalEnsemble (Budapest,Hungaria) abesbatzarenemanaldia. XXIV.Musikaldia. Coliseoan.

Zapatua 291944-AN JAIOTAKOAK13:00. Arkupen batukodira; piskolabisa eta zapiakbanatzea.14:00. Talde argazkiaUntzagan.15:00. Bazkaria UnzagaPlaza hotelean.

ANTZERKIA17:00. "Gauekoentziklopedia koxkorra"(2princesesbarbudes).5 euro. Coliseoan.

GAZTELEKUA17:00. Eskulana.Indianokuan.

UMEENDAKO ZINEA18:00. "Alicia a travésdel espejo" (Disney), doan.El Corte Ingles-ean(ekitaldi aretoan).

POESIA19:00. Poesia Zapatua,Mercedes Lopez Fdez-ekin.Itzamna akademian(B. Sarasketa, 2).

Eguaztena 2IKASTEN09:11. Irteera: Bilbo-Pagasarri. Trenaren irteeraordua, Estaziñotik(09:13ean Ardantzatik).

EIBARKO KANTUZALEAK19:00. Abesbatzarenentsegua. San Andreselizako lokalean.

MUSIKALDIA20:30. Taipei Youth Choir(Taipei, Taiwan) abesbatza.XXIV. Musikaldia. Coliseoan.

Page 29: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

Zorionak, EDER, gaur hiru urte egitten dozuzelako. Amama,aitxitxa, osaba etaizekuen partez.

Ongi etorri, MARKEL,urriaren 13tik gurekinzagoz-eta! Zorionakgurasueri!

Zorionak, GAIZKA,bixar 11 urte betekodozuz-eta. Etxekueneta, batez be, zurearreba Garazirenpartez. Segi holan!

Zorionak, IRATIZarraua, azaruaren4an 10 urte betekodozuz-eta. Musu pillobat famelixaren partez.

Zorionak, IGOR,atzo hiru urte eginzenduazen-eta. Musuhaundi bat famelixaguztiaren eta, batez be,Alain eta Kaien partez.

Zorionak, MAIA, gaur10 urte egitten dozuz-eta. Patxo potolo batdanon partetik.

Zure senide edo lagunen bat zoriontzeko aukera ezin hobea eskaintzen dizugu.Argazki arruntaren prezioa 4 eurokoa izango da; argazki bikoitzarena, 8 euro

(bazkideentzat %20ko deskontua). Argazkia eta testua eguaztena baino lehen egonbeharko da ...eta kitto!-n. Hemendik aurrera zorion-agurrak etakitto.eus webgunean

ere argitaratzeko aukera daukazue. Prezioak bertan kontsultatu ditzakezue.

943 20 09 18 [email protected]

laztanak emoten...

Zorionak, INTZA eta MALEN, urriaren 31n10 urte betetzen dozuez-eta. Musu haundibat famelixa guztiaren partez. Segi hain jator!

(1 ARETOAN)29an: 17:00, 19:45, 22:30(Antzokian)

30ean: 17:00, 20:0031n: 20:30 / 1ean: 20:00

(2 ARETOAN)29an: 17:00, 19:45, 22:3030ean: 17:00, 20:0031n: 20:30 / 1ean: 20:00

”Un monstruo viene a verme”Zuzendaria: J.A. Gª Bayona

”La chica del tren” Zuzendaria: Tate Taylor

”Dr. Strange”Zuzendaria: Scott Derrickson

(ANTZOKIAN) 29an: 17:00, 19:45, 22:30(1 Aretoan)

30ean: 17:00, 20:0031n: 20:30 / 1ean: 20:00

zineaColiseoan

Zorionak, ENEKO,azaruaren 2xanurtetxua egingo dozu-eta. Patxo morduafamelixa guztiarenpartez.

Zorionak, GERMAN,maittia, martitzenian10 urte betezenduazen-eta. Musupillua etxekuen partez.Maite zaittugu!

Zorionak, ENARA,haraiñegun 11 urtebete zenduazen-eta.Patxo potolo bat,neska haundi,etxekuen partez.

Zorionak, EDURNE,gaur lau urte betekodozuz-eta. Patxohaundi bat Asier, Xabat,aitxitxa, amama etafamelixakuon partez.

Zorionak, ARAIA, aurreko domekan seiurte bete zenduazen-eta. Musu erraldoi batfamelixaren partez.

Zorionak, LEIRE (astelehenianbost urte egin zenduazen) etaJULEN (bixar urtetxua betekodozu-eta). Segi holan, bikote,zuen famelixaren partez.

Zorionak, MAIALEN, atzo lau urtebete zenduazen-eta. Oin artebezain sorgintxo izaten jarraitzekodiñotsu BEÑAT-ek.

Zorionak, ASIERMallia, gaur 9 urtebetetzen dozuz-eta.Haundixa egin zaraoso! Musu bat Eibarkofamelixaren partez.

Zorionak, OINATZ,haraiñegun 4 urte betezenduazen-eta. Musuhaundi bat famelixareneta, batez be, Eidereta Lukenen partez.

Page 30: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

1. Etxebizitza

Atal honetako iragarkiak doan dira, etxeen, lokalen, autoen eta irakaskuntzakoeskaintzen kasuan izan ezik. Azken horietako PREZIOAK honakoak dira:

Etxeak, lokalak eta garajeak: alokatu, 12 euro; saldu, 17 euro. Autoak eta irakaskuntzakoeskaintzak: 12 euro. Doako iragarkietan, 12 hitz onartuko dira gehienez. Iragarki guztiak etakitto.eus webgunean ere argitaratuko dira.

1. ETXEBIZITZA

1.1. Salgai

1.2. Errentan

1.3. Konpartitzeko

1.4. Etxe trukaketa

2. MOTORRA

2.1. Salgai

3. LOKALAK

3.1. Salgai

3.2. Errentan

4. LANA

4.1. Lan bila

4.2. Langile bila

5. IRAKASKUNTZA

5.1. Eskaerak

5.2. Eskaintzak

6. DENETARIK

6.1. Salgai

6.2. Eman

6.3. Galdu/Aurkitu

6.4. Bestelakoak

6. Denetarik

3. Lokalakiraga

rkilab

urrak

943 20 09 18 [email protected]

i

– Gizona eskaintzen da nagusiak zaintze-ko. Erreferentziak. Tel. 650-513412.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 615-394820.– Neska euskalduna eskaintzen da astebu-ruetan gaixoak edo nagusiak zaintzeko.Tel. 617-571210.– Emakume euskalduna eskaintzen da goi-zean goiz soziedadeak edo tabernak garbi-tzeko eta asteburuetan nagusiak zaintzeko.Tel. 666-844365.– Emakumea eskaintzen da asteburuetannagusiak edo umeak zaintzeko eta garbike-tak egiteko. Tel. 688-959575.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaintzeko eta garbiketa lanetarako.Tel. 612-492519.– Emakumea eskaintzen da umeak edo na-gusiak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko.Tel. 612-235524.– Gizona eskaintzen da gauez nagusiakzaintzeko. Tel. 648-143804.– 32 urteko emakume arduratsua eskain-tzen da orduka nagusiak zaintzeko. Errefe-rentziak. Tel. 600-840833.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzekoeta etxeko lanak egiteko. Baita asteburue-tan ere. Tel. 632-827655.– Neska eskaintzen da arratsaldez eta as-teburuetan lan egiteko. Tel. 626-444649.– Neska eskaintzen da nagusiak edo ume-ak zaintzeko. Baita asteburuetan ere. Tel.675-207301.– Neska eskaintzen da garbiketak egiteko.Tel. 647-276133.– Neska eskaintzen da arratsaldeetan na-gusiak edo umeak zaintzeko eta garbiketakegiteko. Tel. 602-047812.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Interna. Tel. 655-094780.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Interna. Tel. 632-823029.– Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzekoeta garbiketak egiteko. Tel. 637-074529.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaintzeko eta garbiketak egiteko.Tel. 631-781587.– Emakumea eskaintzen da 17:00etatik21:00etara nagusiak zaintzeko eta garbike-tak egiteko. Tel. 669-528936.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 631-988471.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 673-028698.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzekoeta etxeko lanetarako. Tel. 638-338816.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 626-722291.– Neska eskaintzen da 15:00etatik21:00etara nagusiak zaintzeko eta garbike-ta lanak egiteko. Tel. 686-064608.– Neska eskaintzen da 15:00etatik aurreraetxeko lanak egiteko eta nagusiak edoumeak zaintzeko. Orduka. Tel. 631-802772.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzekoeta garbiketa lanak egiteko. Gidatzeko bai-menarekin. Tel. 631-343232.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta garbiketa lanak egiteko. Externa.Tel. 671-763558.– Emakumea eskaintzen da zapatu eta do-meketan nagusiak edo umeak zaintzeko.Tel. 642-381844.– Emakumea eskaintzen da asteburuetannagusiak zaintzeko. Tel. 660-290237.

– Binilozko diskoak, singleak eta LP-akerosten ditut. Tel. 688-624321.– Errepide-bizikleta salgai: Laiz kuadroa,Campagnolo osagarriak, neumatiko berriak(1,60-1,65 altuerarako). 250 euro. Tel. 687-326230.– Iraultze-taula salgai. Teeter hang upsmarkako F8000 modeloa. Oso ona. Argibi-de eskuliburua eta ariketen bi DVD-rekin.280 euro (380 erosi berritan). Tel. 687-326230.– Piano elektrikoa salgai. Egoera onean.Tel. 658-756514.

6.1. Salgai

4. Lana

– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzekoeta etxeko lanetarako. Esperientzia. Tel.602-393678.– Neska euskalduna eskaintzen da arra-tsaldez umeak zaintzeko eta etxeko laneta-rako. Tel. 637-102725 eta 943-744033.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Erreferentziak. Interna. Tel. 619-384738.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta garbiketak egiteko. Esperientzia.Tel. 662-252150.

4.1. Lan bila

1.2. Errentan

– Pisua alokagai Eibarren. 2 logela, egon-gela, sukaldea eta komuna. Igogailuarekin.Tel. 650-156832 eta 646-079423.– Pisua hartuko nuke alokairuan. Tel. 652-532589.– Bi gelako pisua hartuko nuke alokairuanEibarren. Tel. 603-683176.– Logela alokagai Eibarren, sukaldea erabil-tzeko eskubidearekin. Pertsona arduratsua.Tel. 695-716229. Amaia.

– Lokala salgai Urkizuko dorreetan. 85 m2.Tel. 605-206151.– Garaje marraduna salgai Urkizuko dorre-etan. Armairua ipintzeko tokiarekin. Tel.605-206151.– Taberna traspasatzen da Ipuruan, foball-zelaiaren bidean. Tel. 680-871529 eta 943-256110.

3.1. Salgai

– LHko ikasleei zuzendutako klase partiku-larrak ematen ditut. Tel. 605-746908.– Irakasle-masterra, EGA eta Ingeles ikas-ketak dituen neskak LH eta DBH klase par-tikularrak ematen ditu. Baita ikaslearenetxean ere. Tel. 657-721050.– DBH, Batxilergoa eta Heziketa 2. ziklokoMatematika, Fisika, Kimika, Kontabilitateaeta Ekonomia klaseak ematen dira. Tel.685-739709.– DBH, Batxilergoa eta Unibertsitate maila-ko Matematika etabar ematen dira. 1-3ikasleko taldeak. Goizez ere bai. Tel. 677-592509. Alberto.

5.2. Eskaintzak

3.2. Errentan

5. Irakaskuntza

– DBH eta Batxilergoko Zientzien arlokoirakaslea behar da Bergarako akademiabatean lan egiteko. Bidali kurrikuluma:[email protected]– Gitarra akustikako klaseak hartuko nituz-ke astean birritan. Solfeorik gabe. Tel. 699-693821.

5.1. Eskaerak

– Garajea alokagai Bittor Sarasketan. 15m2. Igogailua eta komunak. Bariantera irte-era zuzena. 100 euro hilean, negoziagarria.Tel. 605-742841.– Garajea alokagai Matsarian. 16 m2. Sa-rrera kalearen mailan. Komunak eta autoagarbitzeko gunearekin. Bariantetik zuzene-ko sarrera eta irteera. 100 euro hilean, ne-goziagarria. Tel. 605-742841.– Garaje itxia alokagai Txomon. Trastele-kuarekin. Tel. 657-715162.– Eibar erdian ezinhobeto kokatutako kirol-zentroan (Ugan Klub - F. Calbeton, 11) fi-sioterapia lanetan jarduteko gela alokagai.Tel. 943-820452. Edo utzi mezua: [email protected] – Garaje itxia alokagai Eibar erdialdean(Txomo eta Abontza artean). Tel. 617-688311.– Lokala alokagai Ubitxa inguruan. Kalera-ko irteera zuzena. Bulego, lantegi edo tailertxikirako aproposa. 70-150 m2. Tel. 617-688311.– 18 urtetik gorako gazteentzat aukerakolokala alokagai. Ondo prestatutakoa. Tel.600-890245.

– Dantza egiteko mutilaren zapatak beharditut. 44 zenbakikoak. Tel. 676-556739.

6.4. Bestelakoak

– Sukaldaria behar da Eibarko jatetxe bate-an. Astean bi egun eta erdi jai. Tel. 604-203896.– Mekanizatu bidezko produkzioan hezita-ko jendea behar dugu. Esperientzia balora-tuko da. Bidali kurrikuluma: [email protected]– Artezte makinetan esperientzia duen ofi-ziala behar da, makina prestatzeko ohitura-rekin. Pieza unitarioak. Lanpostu egonko-rra. Bidali kurrikuluma 177 posta kutxatilara(20600 Eibar) edo [email protected]– Sukaldari laguntzailea behar da astebu-ruetarako jatetxe batean. Bidali kurrikuluma279 posta kutxatilara (20600 Eibar).

4.2. Langile bila

Page 31: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

Eibarren berriro

azaroak 12ZAPATUA16.30 eta19.00

AZKEN SARRERAK SALGAI (8 euro)

azaroak 13DOMEKA16.00 eta18.30

ORAIN “Tipi-Tapa, Korrika”LAN BERRIAREKIN

EL TIO PALANCAS (JUAN GISASOLA)DENETIK (URKIZU) eta GOZOKI (BIDEBARRIETA

eta SOSTOATARREN)

Eskerrik askoGUZTIOI!!!

ZULOAGATARREN, 3 TEL. 943 20 84 39

eibartarronzerbitzura22 urte

Page 32: eta itto · 2016-X-28 5 Aurreko zapatuan baten faltan "kintuen" bazkari bi egin ziran gurian. Alkartzen lehelenguak 1958xan jaixotakuak izan ziran eta, taldiaren argazki ofiziala

LASAJATETXEALASAJATETXEAMONUMENTU ARTISTIKOAMONUMENTU ARTISTIKOA

250 LAGUNENDAKOJANGELA

Ozaeta Jauregia -BERGARA-Tel. 943 76 10 55 Fax: 943 76 20 29

ERA GUZTIETAKO BANKETEAKOSPATZEKO toki bikaina

www.restaurantelasa.es