eskuak nola garbitu erakusten duen osabar, euskaraz … · • hauek dira lau urtaroak: udaberria,...

4
osatuberri buletindigitala 27. zenbakia 2018ko maiatza Maiatzaren 6an Osteogenesi Inper- fektuaren Mundu Eguna izan zen. Gaixotasun arraroa da Osteogenesi Inperfektua (OI), eta honako ezauga- rri hauek dituzten nahasmendu genetikoen multzo heterogeneoa du: hezur-hauskortasuna handitzen da, hezur-masa baxua du eta larritasun- maila aldagarria duten hezur-haus- turak izaten dira. Horregatik esaten zaio «kristalezko hezurren gaixotasu- na». Kasu gehienetan, COL1A1 eta COL1A2 kolagenoen gene-mutazioek eragiten dute. OI duten ume gehienek hezur- haustura ugari izaten dituzte bat- batean, eguneroko jardueran edo traumatismo txikiak izan ondoren, eta horiek hezur luzeetan eta bizka- rrezurrean deformazio handiak era- giten dituzte, eta hazkuntzan defizit garrantzitsua. Zoritxarrez, oraindik ez dago OI sendatzeko tratamendu- rik. Biocruces Osasun Ikerketako Insti- tutuko Clara I. Rodríguez doktorea da Ama Zelulen eta Terapia Zelula- rraren taldeko zuzendaria, eta tal- dea, ikerketa-ildoetako batean, OI duten pazienteentzako estrategia terapeutikoen garapenean espeziali- zatzen ari da. Talde hori, Genetika eta Pediatria Zerbitzuekin batera, eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitale- ko Immunologia Unitatearekin bate- ra, OI duten paziente pediatrikoen- tzako terapia zelularreko saiakuntza kliniko aitzindariaren buru da. Saia- kuntza horren helburua da OI larria duten umeetan ama-zelula osasun- tsuak sartzeak duen segurtasuna eta eraginkortasuna erakustea. Era berean, zelula horiek beren eraginak gauzatzeko dituzten meka- nismoak aztertzen ari dira; proiektu hori Biodonostia Ikerketa Institutua- rekin lankidetzan garatzen ari da, eta Carlos III.a Osasun Institutuak, AHUCE fundazioak eta Eusko Jaurla- ritzako Osasun Sailak finantzatzen dute. OSAKIDETZAKO IKERTZAILEAK KRISTALEZKO HEZURREN GAIXOTASUNERAKO TRATAMENDUAREN ALTERNATIBAK AZTERTZEN ARI DIRA OSABAR, EUSKARAZ LAN EGITEKO BALIABIDEA ESKUAK NOLA GARBITU ERAKUSTEN DUEN BIDEOA, BARAKALDO-SESTAO ESI-AREN ESKUTIK Osatuberriren 38. zenbakian e jardun ginen Marivi Calleja eri- zainarekin Barakaldo-Sestaon egiten dituzten «Lankideak euskaraz. Noiz zure txanda?» hitzaldiez, eta arestian, maia- tzaren 2an, haren lankide Ana de Prado erizainak beste hitzaldi interesgarri bat e eskaini zuen, hain zuzen ere, arreta sanitarioan eskuak egoki garbitzeak duen garrantziari bu- ruz, gogoan hartuta handik gutxira –maiatzaren 5ean– es- kuen higienearen nazioarteko eguna ospatuko zela. Hitzaldiaren bukaeran, ESI bereko lankide batzuek bi hel- buru hauekin egin duten abestiaren bideoa e erakutsi zuten: eskuen higienearen garrantzia zabaltzea profesionalen arte- an, eta euskararen erabilera bultzatzea. Orain arte egindako hitzaldi guztiak e Osabarrekin, besteak beste, itzulpenak kontsultatu edo hiz- kuntza-zalantzak argitu daitezke; Osabarrek milaka itzulpen biltzen ditu testuak kontsultatzeko, eta galderak egiteko au- kera ere eskaintzen du, zalantzarentzako argibiderik topa- tzen ez bada haren datu-basean. Osabar Osakidetzako sare osora hedatu aurretik, hilaren 28an, Donostialdea ESIko Osabide Global, Osabide Global Primaria eta E-Osabide aplikazioetan txertatu zen, baliabi- dea pilotatu eta hobetu beharreko arloak detektatzeko. Proiektu hau Zuzendaritza Nagusiko Euskara Zerbitzu Kor- poratiboaren eta Informatikako Zuzendariordetzaren arteko lankidetzaren emaitza da. Erabilera-gida ikusteko sakatu hemen. e

Upload: others

Post on 25-Dec-2019

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ESKUAK NOLA GARBITU ERAKUSTEN DUEN OSABAR, EUSKARAZ … · • Hauek dira lau urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua. • Ordubetean bukatu zituen etxeko lanak: hautsa kendu,

osatuberribuletindigitala

25. zenbakia 2018ko irailaosatuberribuletindigitala

27. zenbakia 2018ko maiatza

Maiatzaren 6an Osteogenesi Inper-fektuaren Mundu Eguna izan zen.Gaixotasun arraroa da OsteogenesiInperfektua (OI), eta honako ezauga-rri hauek dituzten nahasmendugenetikoen multzo heterogeneoa du:hezur-hauskortasuna handitzen da,hezur-masa baxua du eta larritasun-maila aldagarria duten hezur-haus-turak izaten dira. Horregatik esatenzaio «kristalezko hezurren gaixotasu-na». Kasu gehienetan, COL1A1 etaCOL1A2 kolagenoen gene-mutazioekeragiten dute.

OI duten ume gehienek hezur-haustura ugari izaten dituzte bat-batean, eguneroko jardueran edotraumatismo txikiak izan ondoren,eta horiek hezur luzeetan eta bizka-rrezurrean deformazio handiak era-giten dituzte, eta hazkuntzan defizitgarrantzitsua. Zoritxarrez, oraindikez dago OI sendatzeko tratamendu-rik.

Biocruces Osasun Ikerketako Insti-tutuko Clara I. Rodríguez doktoreada Ama Zelulen eta Terapia Zelula-rraren taldeko zuzendaria, eta tal-dea, ikerketa-ildoetako batean, OIduten pazienteentzako estrategiaterapeutikoen garapenean espeziali-zatzen ari da. Talde hori, Genetikaeta Pediatria Zerbitzuekin batera, etaGurutzetako Unibertsitate Ospitale-ko Immunologia Unitatearekin bate-ra, OI duten paziente pediatrikoen-tzako terapia zelularreko saiakuntzakliniko aitzindariaren buru da. Saia-kuntza horren helburua da OI larriaduten umeetan ama-zelula osasun-tsuak sartzeak duen segurtasuna etaeraginkortasuna erakustea.

Era berean, zelula horiek bereneraginak gauzatzeko dituzten meka-nismoak aztertzen ari dira; proiektuhori Biodonostia Ikerketa Institutua-rekin lankidetzan garatzen ari da, etaCarlos I I I .a Osasun Institutuak,

AHUCE fundazioak eta Eusko Jaurla-ritzako Osasun Sailak finantzatzendute.

OSAKIDETZAKO IKERTZAILEAK KRISTALEZKO HEZURREN GAIXOTASUNERAKO TRATAMENDUARENALTERNATIBAK AZTERTZEN ARI DIRA

OSABAR, EUSKARAZ LAN EGITEKOBALIABIDEA

ESKUAK NOLA GARBITU ERAKUSTEN DUENBIDEOA, BARAKALDO-SESTAO ESI-ARENESKUTIK

Osatuberriren38.zenbakiane jardun ginen Marivi Calleja eri-zainarekin Barakaldo-Sestaon egiten dituzten «Lankideakeuskaraz. Noiz zure txanda?» hitzaldiez, eta arestian, maia-tzaren 2an, haren lankide Ana de Prado erizainak bestehitzaldi interesgarri bateeskaini zuen, hain zuzen ere, arretasanitarioan eskuak egoki garbitzeak duen garrantziari bu-ruz, gogoan hartuta handik gutxira –maiatzaren 5ean– es-kuen higienearen nazioarteko eguna ospatuko zela.

Hitzaldiaren bukaeran, ESI bereko lankide batzuek bi hel-buru hauekin egin duten abestiaren bideoae erakutsi zuten:eskuen higienearen garrantzia zabaltzea profesionalen arte-an, eta euskararen erabilera bultzatzea.

Orain arteegindakohitzaldiguztiake

Osabarrekin, besteak beste, itzulpenak kontsultatu edo hiz-kuntza-zalantzak argitu daitezke; Osabarrek milaka itzulpenbiltzen ditu testuak kontsultatzeko, eta galderak egiteko au-kera ere eskaintzen du, zalantzarentzako argibiderik topa-tzen ez bada haren datu-basean.

Osabar Osakidetzako sare osora hedatu aurretik, hilaren28an, Donostialdea ESIko Osabide Global, Osabide GlobalPrimaria eta E-Osabide aplikazioetan txertatu zen, baliabi-dea pilotatu eta hobetu beharreko arloak detektatzeko.

Proiektu hau Zuzendaritza Nagusiko Euskara Zerbitzu Kor-poratiboaren eta Informatikako Zuzendariordetzaren artekolankidetzaren emaitza da.

Erabilera-gida ikustekosakatuhemen.e

27_OSATU_Buletina_Maquetación 1 2018/06/05 09:20 Página 1

Page 2: ESKUAK NOLA GARBITU ERAKUSTEN DUEN OSABAR, EUSKARAZ … · • Hauek dira lau urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua. • Ordubetean bukatu zituen etxeko lanak: hautsa kendu,

osatuberribuletindigitalaosatuberribuletindigitala

«Teknologia berriekin langehiago egin dezakegudenbora berean»

Praktika on bat teleloan izenburuak zeriegiten dio erreferentzia?Teknologia berriek abantaila asko eka-rri dizkigute medikuntza-alorrean, bai-na, horiek integratuko baditugu, iker-ketak egin behar dira, ikusteko zein di-ren teknologia erabilgarriak. Eta, hainjustu, hori egin genuen Bidasoan: gureeguneroko lana arintzeko prozesu batjarri genuen abian, eta emaitzak aur-keztea izan zen hitzaldia.Zer jarri zenuten abian?Pneumologook urtean behin ikustenditugu apneak dituzten pazienteak,baina, apurka-apurka pazienteen ko-purua handitzen doanez, gero eta kon-plikatuagoa izaten ari da pazientea mo-du eraginkorrean artatzea; izan ere, 22pneumologo gaude Gipuzkoan, orota-ra, eta apneak dituzten hamar bat milapaziente ditugu. Pazienteari urtero uz-ten diogu apneak kentzeko makina au-tomatikoa, haren apneak zenbatekoakdiren ikusteko, eta horren arabera doi-

tzen diogu berak etxean duen CPAPmakina. Pare bat gau edukitzen du ma-kina automatikoa, eta, ondoren, ekarriegiten digu. SD txartel bat dute makinahoriek, eta bertako informazioa deskar-gatu eta interpretatu behar izaten du-gu. Horrek, azkenean, denbora asko es-katzen digu. Hala, Bidasoan esperi-mentu bat egin genuen 800 pazientere-kin, zeinean pazientearen makinak be-rak bidaltzen baitzigun informazioaharen etxetik Internet bidez, eta gu la-nera heltzerako paziente guztien infor-mazioa geneukan pantailan. Horrekahalbidetzen zigun denbora laburrago-an paziente-kopuru handiagoa ikuska-tzea. Hitzaldian esperimentu horretakoemaitzak aurkeztu genituen.Eta zer ondorio atera zenituzten?Denbora berean lana nabarmen aurre-ratzea posible dela, bereziki. Egiten ge-nuena baino lauzpabost aldiz gehiagoegin dezakegu orain modu horretara,eta eraginkorragoak izaten laguntzen

digu. Hori ikusita, Donostian aplikatzeapentsatu genuen, eta abian da dagoe-neko. Profesional-kopuru berarekinetekin gehiago ateratzen dugu. Donos-tian, baina, beste era batekoa da fun-tzionamendua: CPAP izeneko makinapazienteari jarri aurretik, makina adi-menduna jartzen zaio gure ordenadore-etara konektatuta, hilabete batez. Lehe-nengo 30 egunetan, egunero-egunero,pazientearen apneari buruzko informa-ziora sartzen gara, eta, edozein arazobadu, aldaketa Internet bidez egiten du-gu klik bakarrean; adibidez, presioa al-datzen diogu. Arnasgailua ondo jartzenote duen ere ikus dezakegu informazio-an. Helburua da 30. egunean pazienteaerabat ondo egotea makina arruntare-kin datozen hilabeteetarako. Baldintzabatekin uzten zaio, ordea, makina pa-zienteari, eta da gutxienez lau ordu bai-no gehiagoz eduki behar duela makinamartxan. Informazio hori makinarenkontagailuak erregistratzen du. Sei hila-

Medikuntzako pneumologia-espezialitatea duelalauzpabost urte amaitu ondoan, Beñat Labegueriek (1984,Donostia) argi zuen loaren alorrean espezializatu nahizuela. 2017ko martxotik, Donostialdea ESIan egiten du lan.Duela gutxi, Bidasoa ESIaren Berrikuntza eta Ikerkuntzariburuzko II. Jardunaldian Praktika on bat teleloan izenekohitzaldia eman zuen, praktikan jarritako esperimentubaten emaitzak aurkezteko.

Beñat Labeguerie ArenazaDonostialdea ESIko pneumologoa

aosattuberribuletindigitala

27_OSATU_Buletina_Maquetación 1 2018/06/05 09:20 Página 2

Page 3: ESKUAK NOLA GARBITU ERAKUSTEN DUEN OSABAR, EUSKARAZ … · • Hauek dira lau urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua. • Ordubetean bukatu zituen etxeko lanak: hautsa kendu,

betean behin, arnas terapeuta batek bi-sitatzen du pazientea, nola dagoenikusteko. Pazienteak ez badu baldintzabetetzen, kendu egiten zaio makina.Apneak dituzten pertsonen kopuruahanditzen doala diozu.Bai, etengabe, eta gazteak kontsultanikustea gero eta ohikoagoa izaten arida. Loaren unitatea ez zen existitzenOsakidetzan duela hamabost bat urte,eta sortu egin zuten, 500 pertsonak ap-neak zituztenez makina behar zutela-ko. Jendea ere sentsibilizatzen joan da.Argi dago jada ez gaudela prest zurrun-ga egiten duen norbait ondoan eduki-tzeko, eta loari buruzko ezagupenakzabaltzen joan dira: apneak edukitzeakbihotzekoak eman ditzakeela, iktus batizateko probabilitatea handiagoa dela,eta abar. Eta, hala, jendea galdetzenhasten da, eta ahoz aho zabaltzen. Gi-puzkoan 10.000 pertsona daude maki-na dutenak. Eta askoz gehiagok edukibeharko lukete. Arazoa da, ordea, me-

diku gutxi gaudela horri aurre egiteko;makina jartzea erraza da, baina gerokontrolatu egin behar da egoera.Soluzioa, hortaz, teknologia berrietandagoela uste al duzu?Argi dago loaren unitateko paziente-kopurua handitzen doala etengabe.Edo hemendik urte batzuetara 22 pneu-mologo beharrean 44 pneumologo ga-ra, edo beste modu bat egon beharkodu pazientea kontrolatzeko, urteanbehin aurrez aurreko kontsulta izateraitxaron gabe. Arazo bat dago, eta damediku nahikorik ez dagoela espeziali-tate honetan.Esan duzu duela hamabost bat urte sor-tu zutela loaren unitatea.Hori da. Ospitalearen arabera, espezia-litate batek edo beste batek eramatendu loaren kontua. EAEn, pneumologo-ek; Nafarroan, neurofisiologoek; etabeste batzuetan, neurologoek. Loarenunitateko lana, niretzat, esker onekoada; izan ere, apneak kentzean, hobe-

kuntza segituan nabaritzen da, eta pa-zienteek asko eskertzen digute, bizitzaaldatzen baitzaie.Nola detektatzen dira apneak?Apneak edukitzeko, lehenik eta behinpertsonak zurrunga egin behar du. Arna-sa hartzeari uzten badio denbora laburbatez, apneak ditu. Iratzarri egiten dupazientea, eta egunez nekatuta senti-tzen da. Gizonetan gertatzea ohikoagoaden arren, emakumeak menopausiaraheltzen den unetik pisu gehiago hartzendu, eta apnea eta zurrungen kopuruaberdindu egiten da gizonen eta emaku-meen artean. Apnea-kopurua pertsona-ren pisuaren araberakoa da, gehiene-tan. Eta makina kiloetara doitzen da.Nola jokatu behar da apnea dugunean?Ez da ezer egin behar. Sentsazio estuga-rria da, baina hortik ateratzeko giltzanorberak du. Lehenik eta behin, pertso-nak lasaitu egin behar du, eta, apneakentzeko, pisua galtzea edo albo bateralo egitea gomendatzen da.

osatuberribuletindigitalao

27_OSATU_Buletina_Maquetación 1 2018/06/05 09:20 Página 3

Page 4: ESKUAK NOLA GARBITU ERAKUSTEN DUEN OSABAR, EUSKARAZ … · • Hauek dira lau urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua. • Ordubetean bukatu zituen etxeko lanak: hautsa kendu,

Iazko irailean, hain justu ere, 23. buletinean e, amaraunean kontsultatu ditzakegun zenbait ba-liabide azaldu genituen laburki (Dudanet, Jagonet, Euskara teknikoa, Zalantzen txokoa, Irale-rengalde-erantzunen datu-basea).

Oraingoan, Nafarroako Hezkuntza departamentuak eskaintzen duen beste bat aurkeztera ga-tozkizue: EIBZ, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren web-orria, eta batez ere orrihorren EIBZ blogak atalean dagoen hau: Hizkuntza akatsake. Hona bertan argitaratutako zen-bait testu, ohiko zalantza batzuen argigarri modura:

HANDITUZ JOAN DA = HANDITZEN JOAN DA

Bi egitura hauek zuzenak dira eta esanahi bera dute, zenbait hiztunek besterik uste badute ere.Hala ondorioztatzen da Euskaltzaindiaren Hiztegian joan aditzari dagokion sarrera kontsultatu-ta. Hauxe diote 7. adieran:joan, joan, joaten 7da ad. (Egintzaren jarraitutasuna adierazteko, osagarritzat beste aditz ba-

ten era burutua -z atzizkiaz edo era burutugabea hartzen duela). Harrabotsa areagotuz doa. Herrixehea galduz omen doa euskara. Zorrak gehitu ahala, dirutza urritzen zihoakigun.

Jarraitu irakurtzen e

BI PUNTUEN ONDOREN MINUSKULAZ

Askoren ustez, bi puntuen ondoren maiuskulaz idatzi behar da. Salbuespenak salbuespen, usteokerra da hori. Bi puntuen ondoren minuskulaz idatzi behar da, kontrako arrazoirik ez badabehintzat. Adibidez:

• Oso garbi du urteak bete aurretik zer egin nahi duen: marka ezarri.• Hauek dira lau urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua.• Ordubetean bukatu zituen etxeko lanak: hautsa kendu, lisatu eta otordua prestatu.

Jarraitu irakurtzen e

HIZTEGI BATUAN «LL» GRAFIAZ IDATZITA DATOZEN HITZAK

Zenbaiten ustez, <<ll>> grafia, hau da, <<l bikoitza>> ez da zuzena euskaraz. Uste okerra da hori.Hauek dira gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan -ll- bilkuraz idatzita agertzen diren hitze-tako batzuk: artilleria, ballet, billar, billete, bonbilla, gerrilla, gillotina, gillotinatu, kuadri-lla, llama, llollo, llollobelarra, pastilla, tortilla.

Hortaz, okerrak dira: *artileria, *balet, *bilar, *bilete, *bonbila, *gerrila, *gilotina, *gilotinatu,*kuadrila, *pastila, *tortila.

DESBERDINAK: «BIKOTE» ETA «BIKOTEKIDE»

Hiztun askok bikotehitza erabiltzen dute bikotekideedo bikote-lagun hitzen adierarekin. Oke-rra da erabilera hori. Bikotehitzaren esanahia parea da, eta bikotekide eta bikote-lagunhitze-na, berriz, pare bateko kideetako bat.

• *Nire bikoteapsikologoa zen.• *Aspaldi hil zen zure bikoteaeta bakarrik bizi zara.• *Bera zein bere bikoteaeuskaldunak dira.

Zuzenak izateko, honela behar zuten:• Nire bikotekidea/bikote-lagunapsikologoa zen.• Aspaldi hil zen zure bikotekidea/bikote-lagunaeta bakarrik bizi zara.• Bera zein berebikotekidea/bikote-lagunaeuskaldunak dira.

Jarraitu irakurtzen e

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKOPROBETARAKO 2018KO LEHENENGODEIALDIA

Ahozko probak ekainaren 19an eta 20an egingo dira,EAEko hiru lurraldeetan Portugaleten, Gasteizen etaDonostian.Oharra: Donostiakoak Musikenen egingo dira,Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegian(Europa Plaza, 2).einformazioae

UPV/EHUko UDA-IKASTAROAKEkainaren eta irailaren artean «Osasuna,pertsonekiko konpromisoa» prestakuntza-zikloaegingo da Osakidetzaren diru-laguntzarekin. Guztira16 ikastaro dira. Hona horietako bi:

«Eskoliosia eta jarrera» ikastaroa.Irailaren 3 eta 4an. Donostian, Miramarjauregian. Hizkuntzak: gaztelania eta euskara.informazioae

«Osasuna eta hizkuntza:erronkak eta aukerak» ikastaroa.Irailaren 13 eta 14an. Bilbon, UPV/EHUrenBizkaia aretoan. Hizkuntza: euskara.informazioae

UEUko UDAKO IKASTAROAKIruñean, Baionan eta Eibarreninformazioae

UDAKO EUSKARA-BARNETEGIAKAEK, Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti, IKA, Maizpide,Ulibarri, Zornotza.informazioae

hizkuntza-baliabideak agendaosatuberribuletin digitalaosatuberribuletindigitala osatuberribuletindigitala

27_OSATU_Buletina_Maquetación 1 2018/06/05 09:20 Página 4