eskizofrenia ulertu

9
OSASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SANIDAD 8 OSASUN HEZIKETARAKO ESKULIBURUAK Eskizofrenia zer den ulertzeko Gidaliburu bat gaixotasunak jotakoentzat eta beren etxekoentzat

Upload: xuaxtenea

Post on 08-Jul-2015

130 views

Category:

Health & Medicine


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: Eskizofrenia ulertu

OSASUN SAILA DEPARTAMENTO DESANIDAD

8O S A S U N H E Z I K E T A R A K O E S K U L I B U R U A K

Eskizofrenia zer den ulertzekoGidaliburu bat gaixotasunak jotakoentzat eta beren etxekoentzat

Page 2: Eskizofrenia ulertu

Gipuzkoako Ospitaletik Kanpoko Osasun MentalekoZerbitzuei esker eta Osakidetza/SVSeko ProgramaEspezifikoei esker izan da posible gidaliburu hauegitea.

Page 3: Eskizofrenia ulertu

ZER DA ESKIZOFRENIA?

NORTZUK DUTE ESKIZOFRENIA?

ZEINTZUK DIRA ESKIZOFRENIAREN SINTOMAK?

ESKIZOFRENIAREN SINTOMA ARRUNTAK

NOLA DIAGNOSTIKATZEN DA ESKIZOFRENIA?

ZERK ERAGITEN DU ESKIZOFRENIA?

NOLA TRATATZEN DA ESKIZOFRENIA?

NOIZ UTZI DAKIOKE MEDIKAZIOAK HARTZEARI?

NOLA PREBENITU BERRERORTZEAK?

O S A S U N H E Z I K E T A R A K O E S K U L I B U R U A K

Gidaliburu bat gaixotasunak jotakoentzat eta beren etxekoentzatEsk i zo f ren ia ze r den u le r t zeko

AURKIBIDEA

Page 4: Eskizofrenia ulertu

Zer da eskizofrenia?

Nortzuk dute eskizofrenia?

Eskizofrenia zergati asko direla-eta sortzen den asaldu mentalzorrotza da. Asaldu hori jasatzen duen pertsonarentzat zaila dabereiztea zer den eta zer ez den errealitatea. Horregatik, gizarte-egoeretan arraro porta daiteke, memorian eta elkarrizketan arazoakazaltzen baititu.

Eskizofrenia dela-eta hondatuta gera daitezke bai gaixotasunakjotako pertsonak bai bere etxekoak eta gaixoa maite dutenak.Horregatik garrantzizkoa da patologia-mota horrekin kontaktuandauden etxekoek eta bestelako pertsonek gaixotasun horri buruzzerbait jakin dezatela; izan ere, gaixotasuna zer den ulertzen bada,hobeto lagunduko zaie gaixoei.

Eskizofrenia hala-nola arrunta den gaixotasuna da. 100pertsonatatik batek izango du gaixotasun hori bere bizitzan zehar.Eskizofrenia 15-25 urte bitartean agertzen da, 12 urtetikbeherakoetan agertzea arraro delarik. Proportzio berean jotzenditu gizonezkoak eta emakumezkoak, azken horietan sintomakberanduago agertzen badira ere.

Page 5: Eskizofrenia ulertu

Zeintzuk dira eskizofreniaren sintomak?

Eskizofreniaren Sintoma Arruntak

Eskizofrenia duten pertsonetan modu askotako sintomak agertzendira. Batzuetan, sintoma horiek bat-batean agertzen dira; bainagehienetan gaixotasuna astiro garatzen da, hileetako eta aregehiago urteetako prozesuan zehar.

Hasieran sintomak ez dira nabaritzen, edo beste arazoren bateksortutako sintomatzat har daitezke. Sarritan, pertsona horiekislaturik sentitzen dira, eta uzkurtu egiten dira, errealitatearenkontrola desagertzen doanean. Arazo horiek direla-eta, lagunakegiteko ezgauza ikusten dute beren burua eta, ondorioz, berenhigieneaz eta itxuraz arduragabetu egiten dira. Eskolara joateariedo lan egiteari uztea dira gaixotasunaren beste sintoma goiztiarbatzuk.

Gaixotasunak aurrera egiten duen neurrian, beste sintoma batzukagertzen hasten dira. Pertsona modu arraroan portatzen etazentzurik gabeko gauzak esaten hasten da. Eskizofrenia dutenpertsonek aluzinazioak izan ditzakete, hau da, errealitatean ezdauden gauzak ikusi, sentitu, usaindu edo entzuten dituzte.

Sintomen zorroztasuna aldatu egiten da kasu batetik bestera, etasintomen garapena ere aldakorra izan daiteke.

Oro har, eskizofreniaren sintomak sailkatzeko bi talde handierabiliko ditugu: sintoma positiboak eta sintoma negatiboak.

1. Positiboak:

Pentsamenduaren Asaldua: Pentsamenduak topiko batetik bestera“saltoka” doaz. Pertsonak zentzurik gabe egiten du hitz,berbak sortuz edo horien ordez soinuak erabiliz.

Lilurak: Sinesmen edo pentsamendu faltsuak, errealitateanoinarririk gabekoak. Adibidea: auzoko bat dago eskizofreniaduen pertsonaren pentsamenduak kontrolatzen.

Page 6: Eskizofrenia ulertu

Beste gaixotasun batzuk eragindako antzeko sintomak egondaitezkeenez, garrantzizkoa da azken diagnostikoa psikiatra batekegin dezala. Diagnostikoaren oinarria pertsonarekin eta bereetxekoekin zintzoki egiten den elkarrizketa da. Gaur egun ez dagoeskizofrenia diagnostikatzeko froga medikorik.

Nola diagnostikatzen da eskizofrenia?

Zerk eragiten du eskizofrenia?

Aluzinazioak: Errealak ez diren gauzak ikusi, entzun edo sentitu.Eskizofrenia duten pertsonek beren portaerari buruz hitz egitenari diren edo aginduak ematen ari zaizkien ahotzak entzunditzakete.

2. Negatiboak:

Afektu kamutsa (edo interesik gabekoa): Beste pertsonekikoerreakzio afektiborik eduki ezina. Eskizofrenia duen pertsonakez du sentimendurik edo hunkipenik erakusten. Ez du nahibegiradarekin kontakturik izan, eta keinu edo mugimendu gutxiegiten du.

Abulia: Berezkotasunik edo iniziatibarik eza.

Anhedonia: Inoiz atsegingarriak izan ziren jardueretan atseginikedo interesik ez izatea.

Atentzioaren falta: Kontzentrazio mentalarekin arazoak izatea.

Eskizofrenia gaixotasun oso konplexua da. Eskizofreniaren jatorrialeporatzen zaien faktore ezberdinen artean hauek daude:

1. Herentzia.

Eskizofrenia eragin dezaketen zergatietariko bat transmisiogenetikoa edo herentzia da. Adituek diotenez, eskizofrenia

Page 7: Eskizofrenia ulertu

Nola tratatzen da eskizofrenia?

izateko joera heredatu egiten da, eta gaixotasuna odolkidetasu-naren arabera agertzen da familia afektatu baten kideetan.

Adibidez, guraso biologiko biek gaixotasuna badute, seme-alabakgaixotasuna izateko arriskua %40koa da. Hori horrela gertatzenda, nahiz eta seme-alaba gurasoak ez diren eta gaixotasuna ezduten pertsonek hazi. Alderantziz, osasun mental sanoko gurasobiologikoen seme-alabei dagokienez, gaixotasuna hartzeko arriskua%1ean dago; eta hori horrela da, nahiz eta aita-amaordeekeskizofrenia izan.

Eskizofrenia ez da transmititzen zuzenean begien edo ilearenkolorea bezala, baizik eta beste faktore batzuen inplikazioa beharda gaixotasuna ager dadin.

1. Ingurugiroa.

Ikertzaile askoren arabera, faktore genetikoen eta ingurugirokofaktoreen konbinaketa konplexu batek eragiten du eskizofrenia.Hau da, batetik faktore genetikoengatik aurretik gertu daudenpertsonetan agertzen da eta, bestetik, faktore horiei infekzioak,traumak edo estresanteak diren faktore psikologiko eta sozialakgehitzen zaizkie.

Eskizofrenia farmako antipsikotikoekin tratatzen da normalean,batzuetan, fase akutuan ospitalizazioa beharrezkoa izaten delarik.Tratamenduaren helburua fase akutuan sintomak murriztea da,bai eta berrerortzeak prebenitzea ere. Gaur egun ez dagoeskizofreniarentzako behin-betiko sendaketarik.

Medikamentu antipsikotikoak oso eraginkorrak dira eskizofreniarensintomak kotrolatzeko. Medikamentu horiek berrogeita hamarurtearen bueltan agertu ziren, eta ordutik hona eskizofreniak jotakomilioika pertsonen bizitza-kalitatea hobetu dute, komunitateanbizitzeko laguntza izan baitira.

Page 8: Eskizofrenia ulertu

Eskizofreniaren konplexutasuna dela-eta, eta sintomen barietateindibiduala dela-eta, ez dago pertsona guztietan emaitza berberaksor ditzakeen medikaziorik. Pertsona batentzako onena den medikazioaez da behar bada beste batentzako aukerarik onena.

Zoritxarrez, eskizofreniak jotako pertsona asko ez daude behardituzten medikamentuak hartzen. Eskizofrenia kontrolatzekomedikazioak duen garrantzia ulertzea oinarrizkoa da pazienteentzat,etxekoentzat eta komunitatearentzat.

Errehabilitazioko programak laguntza izan daitezke eskizofrenia dutenpertsonentzat; izan ere, eguneroko jarduerak egiteko behar direngaitasunak garatzen lagunduko diete (dirua erabiltzen,janaria prestatzen, zainketa pertsonalak eta abar egiten…).

Psikoterapia indibidualak (zenbaitetan hitzaren bidezko terapia deitzenzaionak) eskizofrenia duen pertsonari mundu erreala eta irrealabereizten lagunduko dio.

Taldeko terapia laguntza izan daiteke eskizofrenia duten pertso-nentzako; izan ere, terapia horrekin beren portaera-moduaketa beste pertsonekiko erlazio-moduak ikas ditzakete.

Autolaguntzako taldeek informazioa banatzen dute eta pazienteeieta beren etxekoei laguntza ematen diete, beste pertsona batzukarazo berbera konpartitzen dutela uler dezaten.

Familia-talde psikoedukatiboak laguntza handikoak izan daitezke,familiako kideek eskizofrenia duen pertsona zaintzen zereginaktiboa dutelako. Garrantzizkoa da etxekoek uler dezatela zerden gaixotasuna eta zein bere tratamendua, pazienteak ospitalekoalta hartu ondoren behar duen laguntza izan dezan. Familiakokideek erne egon behar dute berrerortze bat adierazten dutenzeinuak ikusteko; horrela izanez gero, berehala laguntza medikoabilatu behar dute, berrerortzearen zorroztasuna gutxitzeko etaberriz ospitalera eraman beharra prebenitzeko.

Page 9: Eskizofrenia ulertu

Eskizofrenia normalean diabetesa eta arterietako hipertentsioabezala bizitza guztirako gaixotasuna da. Eskizofrenia duten pertsonekgehienetan atentzio mediko espezializatua behar izango dute, etabizitza osoan medikazioa hartu beharko dute. Antipsikotikoak ezdute Eskizofrenia sendatzen; sintomak kontrolatzen dituzte bakarrik.

Beren medikazioa hartzeari uzten dioten pertsona askok berrerortzebat izaten dute lehenengo urtean; fase akutuaren ezaugarri dirensintomei dagokienez, berriz, sarriago gertatzen da sintomok es-tabilitatea lortu eta 2 edo 3 hilabetera berriro agertzea.

Oso inportantea da Eskizofrenia duten pertsonek beren medikazioaetenik gabe har dezatela, krisi berriak prebenitzeko; eta inportanteaere bada, beren medikuarengana jo dezatela, tratamenduarekin edotagaixotasunarekin zerikusia duen edozelako zalantza kontsultatzeko.

Noiz utzi dakioke medikazioak hartzeari?

Nola prebenitu berrerortzeak?

Eskizofrenia duten pertsonek zenbait arrazoirengatik uzten diotemedikazioak hartzeari. Arrazoi horien artean garrantzitzuena,behar bada, antipsikotikoek eragindako efektu sekundarioakegotea da. Oso zaila da gaixoentzako efektu sekundarioak luzarotoleratzea, eta batez ere ondo sentitzen direnean. Horregatikgarrantzi handikoa da medikazio aproposa eta beharrezko dosiaaurkitzea, efektu sekundariorik sortu gabe sintomak kontrolatzeko.

Laburbilduz: Berrerortzeak prebenitzeko eta ospitalizaziorik ez izatekomodurik onena medikazioa erregularki hartzea da, bai eta tratamendu-pauta egokiak mantentzea ere.