errotarri formako aurkikuntza · (1.500 bat hiztun). merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz,...

32
HAUTESKUNDE KANPAINA: Krisialdiari erantzuteko ereduak hautagai > 12 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Gorpuak kostaldera ekarri ohi ditu itsasoak, bai RAMON SOLA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2020ko ekainaren 27a | XIV. urtea • 677. zenbakia 0,50 euro ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA > 22 JAIZKIBEL ERROTARRI PROIEKTUA

Upload: others

Post on 21-Jan-2021

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

HAUTESKUNDE KANPAINA:Krisialdiari erantzuteko ereduakhautagai > 12

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Gorpuak kostaldera ekarri ohiditu itsasoak, bai RAMON SOLA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2020ko ekainaren 27a | XIV. urtea • 677. zenbakia0,50 euro

ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA > 22 JAIZKIBEL ERROTARRI PROIEKTUA

Page 2: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

«Mikrohizkuntzen» biratematikoa, Europatik atera gabe 04

AEB: Aktibismo berria ala gazteeksareetan zabaldutako adar jotzeikaragarria? 08

Gasteizko Legebiltzarreko lauindar nagusiekin krisialdiariaurre egiteko ereduez solasean 12

Maskaren garaian, politikabegietara begira 16

Sarean 19

Errotarri formako aurkikuntzaeder bat 22

Uhina bekak, pentsamendukritikoa plazara28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

12

28

8

SINADURAK:

03 Isidro Esnaola: Liberalen legeak Estatuaren esku hartzea murrizteko10 Oier Gorosabel: Trigger puntuak11 Ramon Sola: Gorpuak kostaldera ekarri ohi ditu itsasoak, bai 17 Alai Zubimendi20 Gorka Etxebarria Dueñas: Izenik ez duen ezinegona 21 Amaia Nausia Pimoulier: Terrazadun etxeen bila 27 Joxean Agirre: Despisteak eta hanka sartzeak 27 Nekane Zinkunegi Barandiaran: Zoazte pikutara! 30 Garazi Goia: Kontrolatu ezin dugun hori

Page 3: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Larrialdi egoera altxatuta, medikuntza pre-miak bigarren maila batera pasatu dira etabehar ekonomikoak, berriz, lehenengo lerro-ra datoz. Hilabete hauetan dirutza gastatu be-har izan du Estatuak itxialdi orokorra man-tendu ahal izateko; eta oraindik baliabideak

gastatu beharko ditu. Gainera, testuinguru ekonomikoaziurgabetasunez beterik dago. Hurrengo hilabeteetanekonomiaren bilakaera nolakoa izango den aurreikusteaoso zaila da, baina, oro har, eboluzio kaxkarra izangoduela hautematen da. Hori dela eta, sektore ekonomikoia denak laguntza gehiago eskatzen ari dira. Ez hori soi-lik: orain arte Estatuak onartu dituen laguntza lerroak ezomen dira nahikoak; diru gehiago nahi dute. Egoera be-netan xelebrea da: Estatuak ekonomian esku hartzeaukatzen dutenek haren in-plikazioa nahi dute orain.Dirua jasotzeko beti daudeprest enpresariak; hori bai,euren ekarpena handitzekoeskatzen zaienean, enpresendeslokalizazioaren ohikomehatxua entzuten da. Estatuaren esku hartzea-

ren aldeko bat-bateko jarrerahori ez da berria. Beti gerta-tzen da gauzak okertzen di-renean. Interesgarria izatenda erabiltzen den justifikazioa: egoeraren larritasunak agintzen du Estatuaren es-ku hartzea. Ez besterik. Inorentzat ez da arraroa hori es-katzea. Oso barneratuta dugu Estatua dela azken babessarea. Hori bai, gauzak zuzentzen direnean, berriz has-ten dira askatasuna eskatzen eta Estatuaren esku har-tzea murrizten. Teoria bitxiak erabiltzen dituzte horre-tarako, adibidez, Sayren Legea. Jean-Baptiste Say frantses ekonomialaria eta enpresaria izan zen eta Adam Smit-hen jarraitzailea. Berak formulatu zuen “legeak” hau dio gutxi gorabehera: eskariaren tamainak finkatzen duekoizpena, hots, ekoizteak berak sortzen du eskaria.Ideia horren zuzentasunaren bueltan eztabaida eskolas-tiko amaigabeak egin dituzte ekonomialariek.

Kontua ez da zuzena den ala ez, baizik eta “lege” ho-rrek dituen ondorio praktikoak. Hasteko eta behin, horihorrela bada, merkatuak ez du inolako esku hartzerikbehar, are gutxiago Estatuarena. Horregatik liberalekSayren Legearen zuzentasuna irmoki defendatu duteeta sutsuki egin dute Gobernuak jarduera ekonomiko-an esku hartzearen aurka. Hori horrela izan zen Depre-sio Handia iritsi arte. Orduan, John Maynard Keynesekesan zuen orokorrean gauzak horrela zirela, baina zen-bait kasutan arazo txiki batzuk sortzen zirela eta kasuhorietan egokia zela Estatuak ekonomian esku hartzea.Keynesen emendakin partzialak beste esku hartze zaba-lago baterako bidea ireki zuen. Reaganek eta Thatche-rrek, berriz, buelta eman zioten Estatuaren esku hartze-ari. Eta, horrela, jira eta buelta, gaur egun arte.

Sayren Legea tontakeria bat da, baina, antzeko beste“lege ekonomiko” batzuek bezala, jokoa eman dezakeposizio politiko zehatz batzuk justifikatzeko, esate bate-rako, Estatuak ekonomian egiten duen esku hartzeamu-rrizteko. Eta horretarako erabiltzen dira batere lotsarikgabe. Pandemiak erakutsi digu Estatuaren rola ekono-mian ez dela soilik azken babes sarea izatea; horrez gain,jarduera ekonomikoaren antolaketaren oinarria da: fun-tsezkoa da bere jarduna kredituan, hornikuntzan, pre-zioen finkapenean, zaintzan eta beste hainbat zerbitzu-tan. Hori da, hain zuzen ere, krisi honek utzi digunirakaspen nagusia. Gogoratzea komeni da, laster hasikobaitira Estatuaren esku-hartzea mugatu nahian. •

{ datorrena }

Liberalen legeak Estatuarenesku hartzea murrizteko

Pandemiak erakutsi digu Estatuaren rolaekonomian ez dela soilik azken babessarea izatea; horrez gain, jardueraekonomikoaren antolaketaren oinarria da:funtsezkoa da kredituan, hornikuntzan...

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

Page 4: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

atzerria

herketa batek eraman zuendalmazieraren azken hiztuna.Italiera zen Tuone Udainarenama hizkuntza, baina dalma-ziera gurasoen etxeko elka-rrizketatik jaso zuen. MatteoBartoli hizkuntzalariak egin-dako lanari esker dakigu hori.Ikerlaria Vegliara bertara joanzen Udaina ezagutzeko eta, bi-de batez, dalmazieraren non-dik norakoak jasotzeko. Udaina marinela izan zela

esan ohi da, bai eta postaria,apaiza… ere. Oraingoan ere ezdago zehatz-mehatz jakiterik.Dalmaziarrak istorio eta esa-molde andana eman zion Bar-toliri, 2.800 hitzeko glosariobat tartean. «Ju potuo a favu-lar in langa dálmata» (“Nikdalmazieraz hitz egin deza-ket”), bota zuen beren lehen

Tamalez, ez dagojakiterik DollyPentreathek nolabizi izan zuen.Arrain-saltzaileaKornual leseko

lur muturraren puntan sortuzen eta, diotenez, ingelesa 20urte zituela ikasi zuen, legatz,bisigu eta bestelakoen artean.Jite handiko emakumea omenzen, arrantzaleekin eta bezero-ekin tratua erraz eramatenzuen horietako bat. Hori bes-terik ez dakigu, bai eta 1777anzendu zela ere. Hauxe dugu,hain justu, kornubiera hiz-kuntzaren heriotza data ofi-ziala. Mintzaira zelta hori XIV.

mendean dokumentatu zen le-hendabiziko aldiz, baina 1904arte ez zen argitaratu lehen

Karlos Zurutuza

AZKEN HITZAREN JABEAKEuropatik atera gabe ere egin daiteke«mikrohizkuntzen» bira tematikoa

Zer du buruan hizkuntz baten azken hiztunak? Bizirik aldago hiztun bakarra duen hizkuntza? Norberarekin hilkodela –edo hilda dagoela jada– pentsatzeak tristurasortzen duelakoan gaude. Bai eta ardura ere.

Tymoteusz Król davilamovieraren hiztungazteena. Justyna OLKO

KULTURA / b

gramatika; jada hitz egiten ezzen hizkuntz batena. Dena,baina, ez zegoen galduta. Kor-nubiera berpizteko saiakeraugari izan dira azken ehun ur-teetan, 2008an arau berria fin-katu zen arte. Handik bi urteeskasera, Unescok «galdutakohizkuntzaren» etiketa kenduzion kornubierari; pozarrenhartu zuten albistea hizkuntz

aktibistek. Egia da birsortuta-ko hizkuntza dugula egun, bai-na egon badago. Eta ez da ma-kala.

DALMAZIERA

Kornuallesetik 2.000 kilome-tro ekialderantz bidaiatukodugu. 1898ko ekainean, Adria-tikoko Veglia irlan (egungoKrk), eraikuntza lanetarako le-

Page 5: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 4 / 5

elkarrizketan. Balkanetako es-laviar itsasoaren erdian men-dez iraun ostean, dalmazierakbere latindar arimari eustenzion oraindik. Halaxe azalduzuen behintzat Bartolik.Dalmaziera hizkuntzalari

bakar batek jarri zuen mapan.Udaina hil eta ehun urtera,alabaina, makina bat izan zi-ren Tevfik Esenç-en etxera ber-taratu zirenak. ErrusiarrekXIX. mendean Ipar Kaukasotikkanporatuen ondorengoa zenEsenç, Sotxi eskualdekoa, hainzuzen. Errusiarren eskuetangarbiketa etnikoa pairatu on-doren, Esenç izan zen hizkun-tza gorde zuen azkenengoa.

Ubij hizkuntzari buruz ha-maika elkarrizketa eman ziz-kien bere bisitariei. Grabazioordu ugari dira, bai eta X iz-piez egindako erretratuak. Hu-raxe modu bakarra jakitekonola ahoskatzen zituen bereama hizkuntzaren hiru bokaleta 82 kontsonanteak. Erradia-zio dosi ikaragarriak izanomen ziren, baina Esenç prestagertu zen beti. Hein handi ba-tean, bere gorputza zientziarieskaini ziola esan liteke, orain-dik bizirik zegoela. 1992anzendu zen. Bere hilobian ho-nako hau idaztea eskatu zuen:«Ubij hizkuntzaren azken hiz-tuna izan zen».

ZERRENDA LUZE BAT

Oraindik garaiz gaude Europa-tik atera gabe ere “mikrohiz-kuntzen” bira tematiko bategiteko. Euskal Herrian bertanhasi gintezke gaskoiari erre-paratuz, hura ere gurea delaaskotan ahazten zaigu eta. Pi-rinioetarantz jo dezakegu ja-rraian, aragoieraren azkenarrastoen bila. KataluniakoAraneko arana handik gertudago, baita gaskoiaren bere al-daera ere: aranera. Ttipia izanarren, osasuntsu omen dago,

ez, ordea, Alemaniako frisieraedo Istriako istroerrumanie-ra, beste hizkuntza askoren ar-tean. Ekialderanzko bidaia hone-

tan, Karpato mendikateaneman genitzake egun batzuk.Bertakoek diote Andy Warhol(Andrej Warhala jaiotzez) ar-tistaren ama hizkuntza erru-teniera izan zela. 600.000hiztun dira egun, baina kopu-ru totala baino askoz lagunga-

rriagoa da hiztunen adinarierreparatzea: umeen arteanere entzuten bada, osasuntsudagoen seinale.Azken hitzaren jabeekin ja-

rraituz, Walter Surtherlandinorn hizkuntza bere hilobiraeraman izana leporatzen zaio,XIX. mendearen erdialdean.Bikingoen beste arrastoetakobat zen Eskoziako irletan.Manxera (Man irlan) Ned Ma-drellekin hilobiratu zuten1974. urte hartan. Irlaz irla gabiltza, saltoka.

Sobietarren base militar batekkanporatu zituen Kuolka irla-ko biztanleak bertatik. Horre-la, Baltikoan arrantzaz bizi zenlivoniar herria Sobietar Bata-suneko hirien artean banatu

zen. Hizkuntza menderatzenzuen bizilagunik gabe, livo-niera bere azken jabeen ahoisiletan zendu zen. Kuolkan ra-dar instalazioaren hondakinaaurki daiteke oraindik ere. Val-da Marija Šuvcānek handikgertu zuen etxea. Irlan geldi-tzen zen livonierazko azke-nengo hiztuna 2007an hil zen.Hilabete gutxi batzuk lehena-go, Urtzi Urrutikoetxea kaze-tari eta idazleak bere etxeanbisitatu zuen. «Jakin bazekienbere ama hizkuntza joanda ze-goela ordurako, baina indartsusumatu nuen. Zioenez, livo-niera galtzeak ez zekarren,inondik ere, bere herriaren de-sagerpena. Bestalde, andreakbazeukan hainbat gazteren

Kroaziako Krk irlan zendu zen dalmazieraren azken hiztuna. Andrej KILIC PRESS

Euskal Herrian bertan gaskoia dugu, gurea delaahazten zaigun arren. Pirinietarantz jota, aragoieraren arrastoak aurkituko ditugu, baitagaskoiaren aldaera bizia den aranerarenak ere

Aspaldi jo ziren galdutzat Kornuallesen hitzegiten zen kornubiera mintzaira zelta,Adriatikoko uharte eta itsasertzetakodalmaziera eta Ipar Kaukasoko ubij hizkuntza

Page 6: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

atzerria

hizkuntza berreskuratzekoahaleginaren berri», gogoratudu bilbotarrak.Baltikotik atera gabe katxu-

biera entzun daiteke oraindikPoloniako itsasertzean. Antza,Günter Grass edota Uwe John-son idazleek hizkuntza horre-tan entzun zituzten lehen hi-tzak –amarengandik, jakina–. Herrialdeko hegoaldean, Si-

lesia eskualdea dugu bidaiahonetako jomugetako bat. Vi-lamoviera Wilamowice he-rrian baino ez da hitz egitenegun. Bitxia da oso, batez erehizkuntzalariak ez datozelakobat azken hizkuntza honen ja-torria finkatzerako garaian.Batzuek diote alemanaren al-daera arkaikoa dela; beste ba-tzuek Flandriatik XIII. mende-an ir itsitako kolonoenmintzairatzat jotzen dute.

Gaur egun hogei bat lagunekhitz egiten dute, 90 urtetik go-rakoak gehienak. 27 urteko Tymoteusz Król

dugu salbuespena. Mutil mo-koa zela jaso zuen bera zain-tzen zuen emakume baten-gandik (“amona” deitu zion2015an zendu zen arte). Gaur,gazteak hizkuntzaren inguru-ko komunitate bat sortu du:eskolak ematen dira vilamo-

vieraz, bai eta antzezlanakedota kontzertuak ere. Gerozeta gehiago dira Internetenaurki daitezkeen edukiak. Hizkuntzalaritza ikerketa

potoloez gain, Królek dio ho-riek bezain garrantzitsua delabere hizkuntza normalizatzeaformatu guztietan, «eskolahiztegi xume batetik, Facebo-ok kontu bateraino». Hori gu-txi ez, eta smartphone aurre-ratuenetan ere erabiltzekoeskuragai daude alfabetoareniturriak. Askok ez sinistuarren, hizkuntza txikienakhandienak bezain ongi irudi-katu dezake mundua: erre-mintak, lexiko berria funtse-an, besterik ez da beharhorretarako. William Shakes-peare bera ere nekez izangozen Interneten nabigatzekogai e-mail, wifi edota website

Alde guztietatik iristen zenerrepresioak mututu egin

zituen Wilamowicekoherritarrak. Justyna OLKO

bezalako kontzeptu berriakmenderatu gabe.

TUMOREAK ERAUZI

XIX. mendean herri osoarenhizkuntza zen vilamoviera(1.500 bat hiztun). Merkataritrebeak omen ziren bertakoak,beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso-an. «Vilamovieraz egiten ba-du, diruduna izango da»,pentsatu ohi zuten ingurukoherritarrek. XX. mendea, aldiz, ankerra

izan zen oso bertakoentzat. Es-koletan «alemanaren dialek-to» gisa jotzen zen, wilamowi-cetarrek «holandarrak» edo«frisiarrak» zirela errepikatuarren. Reich-ak ere «alemania-rrak» besterik ez zituen ikus-ten Silesiako bazter hartan;baita sobietarrek ere. Asko Si-

27 urteko Tymoteusz Król dugu salbuespenbakarra. Hizkuntzaren inguruko komunitatebat sortu du: eskolak ematen dira vilamovieraz,bai eta antzezlanak edota kontzertuak ere

Vilamoviera Wilamowice herrian, Poloniakohegoaldean, Silesian, baino ez da hitz egiten.Egun hogei bat lagunek erabiltzen dutehizkuntza, 90 urtetik gorakoak gehienak

Page 7: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 6 / 7

beriako gulagetan hil ziren,eta zigorra ez zen orduan bu-katu. Varsoviak Wilamowicekohizkuntza eta kulturaren gai-neko beto bortitza ezarri zuen,eta hiztunak mutu gelditu zi-ren. Vilamovieraz hitz egitehutsak arazoak besterik ez zi-tuen sortzen. Gainera, denekzekiten polonieraz.

HEBREERAREN KASUA

Biziraupen lasterketa amaiga-bea da maiz hizkuntza txikie-nena. Haien gaineko ezjakinta-sunak ez du laguntzen, eta aregutxiago aurreiritzi arrisku-tsuek: «jende primitiboarenmintzairak ei dira, ez dira gaiXXI. mendearen erronka etaeuskarri berriei eusteko eta,beraz, desagertzea da gauzariknaturalena». Dozenaka klixeri eutsi ahal

diegu hizkuntzen galera justi-fikatzeko. Debatea, baina, erre-pikakorra bezain elkorra da.Noiz sina daiteke hizkuntzabaten heriotza agiria? Bizirikote dago hiztun bakarra duela-rik? Aldi berean, berpiztutzateman daiteke eskola nahiz ka-leko seinaleetan agertze hu-tsagatik (kornikera eta man-xera )? Zalantzarik gabe,hebreerarena dugu hizkuntzabat berpiztearen kasurik arra-kastatsuena. 2.000 urtez hildaegon ondoren, liburu sakra-tuetatik atera eta normalizatuegin dute juduek. Ez da hiz-kuntza berreskuratzeko antze-ko kasurik ezagutu giza arra-zaren historian.

7.000 HIZKUNTZA MUNDUAN

Lur planetan 7.000 hizkuntzainguru omen daude bizirik eta,adituen aburuz, horien erdiakdesagertuko dira mende hone-tan zehar. Hizkuntzak hil egi-ten dira, deus ere ez baita beti-rako mundu honetan, etahizkuntzak mundu honetako-

ak dira. Baina hiltzeko modudesberdinak daude. Latina la-sai zendu zen, ohean, atzeanerromatar arku izugarria utzizuela: Galiziako Rias Baixase-tik Danubioko deltaraino; gali-zieratik errumanieraraino. Tamalez, badaude hiltzeko

modu askoz ankerragoak. Na-zio-estatuen gorputzetan «tu-more» gisa hartu dira askotanhizkuntza gutxituak; euskara,kurduera edota amazigera,esaterako, erauzteko hamaikasaiakera izan dira historian ze-har, beste asko betirako desa-gertu diren bitartean. Vilamoviera izango al da hu-

rrengoa? Tymoteusz Królenizena gehitu beharko dugu«azken hiztunen» zerrendan.Berari luzatu diogu galdera:«Ni baino gazteagoak diren

herritar batzuk gogoa eta ke-mena erakusten ari dira. Nola-nahi, hizkuntza bat ikastea ezda inoiz erraza, are gutxiagohitz egiteko aukerarik apenasdagoenean», dio gazteak. Zailtasunak zailtasun, Dolly

eta Tuoneren zerrenda bereaninoiz agertzeak ez dio loa ken-tzen poloniar gazteari. Bestal-de, izen-abizenak jartzea hil-dako hizkuntza bati literaturakontu hutsa da, ez zientziare-na. Kornubiera hiztun bat,arrantzale bat agian, egon al

zitekeen Ternuan galdutaDolly hil eta askoz berandua-go? Eta Udaina leherketak era-man ostean, nola froga gene-zake ez zegoela oraindikdalmazieraz amets egitenzuen amonarik? Ez dezagunahaztu ehunka irla eta irlatxodirela Adriatikoan. Hizkuntzabat pertsona bakar batekin lo-tzeak zera ekartzen digu gogo-ra: gizaki haren mintzairamunduari begiratzeko lentebat izan zela inoiz. Herri oso batena.

Wilamowicen, tabernagiroan eta ordu txikitanabestu ohi dira aberriari

buruzko abestiak. Justyna OLKO

Hizkuntza bat pertsona bakar batekin lotzeakzera ekartzen digu gogora: gizaki harenmintzaira munduari begiratzeko lente batizan zela inoiz. Herri oso batena.

Noiz sina daiteke hizkuntz baten heriotzaagiria? Bizirik ote dago hiztun bakarraduelarik? Berpiztutzat eman daiteke eskola edo kaleko seinaleetan agertzeagatik?

Page 8: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

atzerria

Do n a l dT r um p e ki r a g a r r izuen «iamilioi batpertsona»

elkartuko zirela joan den aste-an Okhlahoman egin zuen mi-tinean. Bere ohiko ahobero ja-rrerarekin, jendetza esperozuen AEBetako lehendakariak hauteskunde kanpaina bultza-tzeko antolatutako ekimene-an. Alderdi Errepublikanoak19.000 lagun Tulsako Bank ofOklahoma Center pabiloian sartu eta kanpoan beste40.000 elkartzea espero zuen.Aurreikuspenak aurreikus-

pen, AEBetako presidenteakitxura tristeko harmaila erdihutsari luzatu behar izan zionbere hitzaldia. Eserleku gehie-nak hutsik zeuden, sare sozia-letan elkarbanatutako argazkieta bideoetan argi geratu zenmoduan. Tulsako suhiltzaileenarabera, 6.200 jarraitzaile joanziren presidentea entzutera.Trumpen kanpainako ardura-dunen arabera, berriz, 12.000ikusle izan ziren.Datu saltsatik harago, porrot

handia izan zen Trumpentzat.Gainera, non eta 2016ko hau-teskundeetan gehiengo zabalalortu zuen hegoaldeko estatukontserbadore batean. Ondo-rioz, bere kanpainari emannahi zion bultzada ezerezeangeratu zen. Aurretik, kritikaugari jaso zituen presidenteakbai aukeratutako tokiagatikbai egunagatik. Alde batetik,ekainaren 19a, hau da, eskla-botzaren abolizioaren eguna,aukeratu zuen, gerora data al-datu zuen arren. Bestetik, Tul-sa hiria hautatu zuen, 1921ean,AEBetako historian beltzek ja-sandako eraso arrazista nagu-sienetakoaren agertokia. Horigutxi ez, eta covid-19aren pan-

bideo oso laburrak partekatze-ko aukera ematen du; pentsa, 3 segundokoak izan daitezke,minutu batera iristen direnakere badauden arren. Bideo bi-ralak, dantzak, akrobaziak,Fortniteko partidak... zabaltze-ko erabiltzen dute aplikazioagazteek, baina, badirudi, Tul-sako mitinean ziri ederra sartuziotela Tiktokeko erabiltzaile-ek AEBetako presidenteari. Ne-rabeen hitzetan, ederki “trole-atu” zuten.

POLITIKOEK AINTZAT HARTU DUTE

Zaila da jakitea noraino iritsizen Tiktokeko ekimenareneragina. Baina AEBetako politi-koek, adituek eta komunikabi-deek aintzat hartu dute milakagazte daudela gertatukoarenatzean, hau da, sarrerak eskatuzituztela gero mitinera ez joaneta aulki hutsak nabari uzteko. Steve Schmidt George W.

Bushen kanpainan lan eginzuen Alderdi Errepublikanokoestratega da. Azaldu duenez,milaka gaztek egin zuten batTiktoken zabaldutako erronka-rekin, tartean bere 16 urtekoalabak. Hamaika gurasokhaien seme-alabek berdin eginzutela azaldu dute.Alexandria Ocasio-Cortez

kongresista demokratak Tikto-keko gazteak eta K-pop musi-karen jarraitzaileak txalotu di-tu Trumpen aurka eginizanagatik. Izan ere, TikTokenzenbait bideo partekatu ziren mitina baino astebete lehena-go gazteei lekuak erreserbatze-ko deia eginez. Horrela zioenTriippmusic erabiltzaileak igo-tako batek: «To, pena litzatekejendeak jakingo balu TrumpenTulsako mitinera joateko sa-rrerak dohain erreserba dai-tezkeela! Behar duzun infor-mazio bakarra posta kodea da,hau da, 74103!». Bada, 18.000aldiz partekatu zen mezua eta

TIKTOK, TRUMPEN AURKAAktibismo berria ala gazteek sare sozialenbidez gauzatutako adar jotze izugarria?

Pablo Ruiz de Aretxabaleta

Donald Trumpek porrot handia jaso zuen pandemiabetean deitutako bere lehenmitinean, Oklahoman. «Milioibat lagun» biltzea espero zuen arren, 6.200 inguru bainoez ziren agertu Tulsako deialdira. Eserleku huts horienatzean, K-Pop Koreako musikaren jarraitzaileak eta Tiktok sare soziala erabiltzen duten gazteak egon daitezke.Adar jotze izugarria edo aktibismo berria?

JENDARTEA / b

demia AEBak gogor kolpatzenari den unean deitu zuen le-hendakariak mitin jendetsua,kritika ugari jasoz. Mitinaren ondoren Trump

«oso haserre» zela adierazi zu-ten NBC eta “New York Times”bezalako komunikabideek. Ezda harritzekoa, presidenteakharro hitz egiten baitu beti be-re hitzaldietan biltzen den«jendetza izugarria» dela eta.Komunikabide kontserbadore-ek ere onartu zuten porrota.Ekitaldia hasi baino ordu ba-tzuk lehenago, kanpoan hitzal-

dia jarraitzeko antolatutakoekitaldia bertan behera geratuzen, jenderik ez zela ikusita.Baina zein izan zen porrota-

ren arrazoia? Izan ere, inkeste-tan Donald Trumpen onarpenmaila jaisten ari den arren, ja-rraitzaile sutsu ugari ditu edo-non. Trumpen kanpainatikpresidentearen kontrako ma-nifestazioei eta komunikabi-deei leporatu zioten jendeamitinera ez joatea. «Manifes-tariek sarrera blokeatu dute»,adierazi zuen kanpainako ar-duradun batek. Kazetariek, be-

rriz, ez zuten blokeorik ikusi,bai polizia eta militar ugari.Adierazpenak adierazpen,

ezusteko faktore batek eraginzuen Trumpen porrota: sake-lakoei lotuta bizi diren nerabe-ak eta K-Pop bezala ezagutzenden Koreako musika poparenfanak. Antza, Tiktok sare sozia-leko erabiltzaile gazteek mila-ka sarrera eskuratu zituztenTulsara joateko, bertaratzekoasmorik izan gabe, hori bai. Tiktokeko erabiltzaileak gaz-

teak dira batez ere. Asko nera-be edota haurrak. Aplikazioak

Page 9: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 8 / 9

200.000 “atsegin dut” jaso zi-tuen di-da batean. Hasiera bai-no ez zen izan, Tiktoken nahi-koa baita milioika jarraitzailedituen edozein erabiltzailekhorrelako erronka bat bota-tzea munduan zehar azkar be-tean hedatzeko. Youtuben edobeste sareetan gertatzen denbezala, jarraitzaile ugari dituz-ten hainbat erabiltzaile daude, eta, horietako zenbaiten eki-menez, milaka kontu hasi zi-ren sarrerak erreserbatzekodeia zabaltzen. Arazorik ez zu-ten izan 19.000 eserlekukoTulsako aretoa Trumpen miti-nean erdi hutsik uzteko.

KOREAKO POPAREN JARRAITZAILEAK

Kanpainaren bultzatzaile na-gusietakoak K-Pop Koreakopoparen fanak izan ziren. Ko-reako pop musika taldeetakojarraitzaile sutsuak dira etahaien gustuko bideoekin bete-tzen dituzte sare sozialak,trending topic ugari sortuz.Gerra birtualetako “armadak”bailiran defendatzen dituzteBTS, Exo, GWSN edo BlackPinkbezalako taldeak. Oraingoan,baina, taldeon bideoak zabal-du beharrean, Trumpen miti-na boikotatzea hartu zutenhelburu. Trumpen aurkako kanpaina-

rekin, helburu komun bat du-tenean sareetan duten indarraargi erakutsi dute K-Poparenjarraitzaileek. Ez da lehen al-dia, gainera, gehienetan musi-kaz aritzen badira ere, azkenhilabeteotan nolabaiteko “ak-tibismora” jo baitute. Horrelaegin dute, adibidez, AEBetakoarrazisten kontra ekiteko edoDallaseko Poliziak «legez kan-poko ekintzak» geratzeko he-rritarrei protesten grabazioakeskatu dizkienean. Sareetan ez dute kontrako

mezuekin edo irainekin eran-tzuten K-Poparen zaleek, gus-

tuko bideo eta kantekin baizik.Eta milaka izan daitezke. Pen-tsa, Estatu espainolean ereegin izan dituzte kanpainak.GWSN taldearen jarraitzaileaden @gwsncity erabiltzaileak Voxen kontuak «mezu antifa-xistez» betetzeko ekimenaegin zuen Twitterren. HandikWhatsappera eta beste saree-tara ere jauzi egin zuen. #fa-chaqueveofachaquefancameoedo #abascalprincesa izan zi-ren zabaldutako etiketak. Izanere, Santiago Abascal Voxekopresidentea printzesa bat be-

zala apaintzea izan zen salake-ta ekimenetako bat.Bien bitartean, Trumpen

hauteskunde kanpainako ar-duradunek ez dute onartunahi izan Tiktok eta K-Poparenjarraitzaileak daudela Tulsako mitinaren porrotaren atzean.Esan dutenez, ezinezkoa dahori gertatu izana, sarrerakerreserbatu zituzten telefono-zenbaki guztiak egiaztatu zi-tuztelako. Errepublikanoenarabera, espero zen jendetzaez zen agertu «manifestazioeibeldurragatik eta komunikabi-

deek pandemiaren inguruanzabaldutako izuagatik». Horre-la balitz ere, kezkagarria litza-teke presidenteak «milioi batlagun» biltzea espero zuenekitaldi batean hain lagun gu-txi bildu izana...Kontuak kontu, Tulsan ger-

tatutakoa kolpe handia izan daTrumpen presidentetzarakokanpainarako. Datozen miti-netan indarra berreskuratzekoaukera izango du, kargua be-rritzeko gako diren estatuetangainera: Florida, Arizona etaIpar Carolinan. Ikusiko duguzer gertatzen den.Beste zalantza bat ere bada

uneotan. Zergatik egin zutenTrumpen aurka Tiktokeko era-biltzaileek eta K-Poparen zale-ek? Arrazoi ideologikoengan-dik? Egia esan, gehiago dirudi adar jotze izugarri bat, baina,emaitza ikusita, argi geratu dahelburu aldakorrak izan ditza-keten «borroka» eredu berriokmespretxatzerik ez dela.

Ezkerrean, DonaldTrump hitz egiten, erdihutsik dagoen Bank ofOklahoma Centerareotan. Goian, hirugazte Tiktokeko saresozialera igotzeko bideobat grabatzen. Nicholas KAMM-Philippe LOPEZ

| AFP

Gazteok Trumpen mitinaren aurka egiteko zerarrazoi izan duten gorabehera, argi geratu dahelburu aldakorrak izan ditzaketen «borroka»eredu berriok mespretxatzerik ez dela

Donald Trumpen hauteskunde kanpainakoarduradunek ez dute onartu nahi izan Tiktokerabiltzaileak eta K-Poparen jarraitzaileakdaudenik Tulsako mitinaren porrotaren atzean

Page 10: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

hutsa

3 BEG

IRADA:

Trigger puntuak

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ lo

ndo

n c

alli

ng D

uela oso gutxira arte (eta oraindik ere, heinhandi batean), osagileon artean autoritateargudioa izan da nagusi. Nik fisioterapiaikasi nuen garaian, esate baterako, hainbatteknika horrela ikasi genituen: halakok esa-na zenez eta jakintsutzat hartu beharra ze-

goenez, emandako oinarriak buruz ikasi, eta aurrera. Az-ken urteotan, zorionez, teorien eta tekniken ikasketaarrazonamenduan oinarrituz doa, eta ez da nahikotzat ema-ten ospe handiko pertsona batek garatua izatea: plausibili-tatea eta ebidentzia maila minimoa eskatzen dira, barrena.Dena den, baldintzok betetzen dituen jakintza-korpusaoraindik urri xamarra da, eta, beraz, lehengo sistemarekinikasitako teoria eta teknika multzo handi bat dago. Horienartean dugu trigger puntuen teoria. XIX. gizaldian, Europako zenbait medikuk (Balfour, Fro-

riep, Strauss) muskuluetan aurki zitezkeen puntu minga-rri bereizi batzuk deskribatu zituzten. Halere, trigger ize-na (euskaraz , “armaren katua edo txakurra”, hauda,“kakoa”) Janet Travell medikuak jarri zien 1942. urtean,deskribapena osatuz: nodulu edo banda gisa sentitzen zi-ren, haiek sakatzean tik motako erantzuna sortzen zuten,eta eremu batera hedatutako mina (min erreferitua) piz-ten zuten. Teoria interesgarria eta oso erabilgarria zenez,garapen handia izan zuen; eta arrakastaren topea 60kohamarkadan heldu zen, Travell AEBetako lehendakariarenmediku pertsonala bihurtu zenean: Kennedyren “korapi-loak” askatzeko balio zuenez teoriak, modan jarri zen.Muskulu bakoitzak bere hedapen eredu tipikoa zuen, eta

Travellek bere liburuetan triggerpuntuen kokapenaren eta min erre-ferituen mapa konplexuak argitara-tu zituen; ikasleok eskuak bururaeramaten genituen, hori guztia bu-ruz ezin ikasirik. Bistan da, apunteeta liburu horiek gure lagunik one-nak izan ziren, eta etengabe kon-tsultatu izan ditugu eguneroko la-nean. Halere , denborarekin ,konturatu ginen min erreferituenmapetan (hain politak, hain finko-ak) sa lbuespenak asko z irela :arauak bezainbeste, ia-ia. Ezin kon-ta ahala aldaera zeuden, eta, esatebaterako, Travellek deskribatutakonodulu edo bandak oso gutxitanaurkitzen ziren. Nik neuk, nire bizi-tza profesional osoan, ez ditut seku-la santan ikusi! Oso fisioterapeuta

txarra nintzela uste nuen. Baina hara non, azken urteotaneginiko hainbat errebisiok aurkitu dute ukipena ez dela fi-dagarria trigger puntu bat diagnostikatzerako orduan. Eznintzen bakarra beraz!

Izan ere, teoria honen puntu ahulenetako bat horixe da:ez dago adostasunik trigger puntu bat diagnostikatzera-ko orduan. Balorazio tipikoak sintomak, min ereduak (ma-pak) eta eskuzko haztapena kontuan hartzen baditu ere,ikerlari bakoitzak bere erara aurkitzen ditu, ikerketaren ba-lioa bera kolokan jarriz. Dena den, badira argi dauden gauzabatzuk: trigger puntuetan azetilkolina, noradrenalina etaserotonina neurotransmisoreen mailak altu aurkitzen dira,eta hidrogeno potentziala (pH), berriz, baxu; fuso neuro-muskularrekin lotuta daude (muskulu osoaren kizkurdurabehartzen duten zuntz bereziak), eta haien kizkurdurairaunkorrak odol zirkulazio lokala oztopatzen du; horretara,sentikortasuna areagotzen duten substantziak sortzen dira;eta horiek mina transmititzen duten nerbioengan eragitendute.Beraz, hemen dugu gure profesioan darabiltzagun teorien

adibide tipikoa: badugu hor baleko terapia bat, baina ondoezagutzen ez duguna. Hain zuzen ere, trigger puntuetan oi-narritutako teoria berriak garatzen ari dira (puntzio lehorra,min miofaszialaren sindromea) eta pentsatzekoa da, denbo-rarekin, hain erabilgarria den kontzeptu honen gaineko ebi-dentzia maila igo egingo dela. •

www.abante.eus

Trigger puntuen teoriak ospe handia dauka fisioterapian. GAUR8

Oier Gorosabel - @TxikillanaFisioterapeuta

Page 11: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Ez nuen ezagutzen, baina Juantxo Nafarratehil dela jakitean gogora etorri zait bere ize-na. Interneten bilaketa eginda, hor ageri dazergatia: “Lasa-Zabala auziaren” epaiketanbere lekukotasuna entzuteko aukera izangenuen. Tolosako bi gazteek 1983ko urria-

ren 17rako, astelehenerako, zuten hitzordua Errefuxia-tuen Batzordeko ordezkaria zen Nafarraterekin, bainabi egun lehenago bahitu egin zituzten, larunbat gaubatean, eta auskalo noiz erail...2000. urteko epaiketa haren testuingurua iluna, oso

iluna, izan zen. Auzitegi Nazionalaren pasilloetan goraeta behera zebilen zenbait guardia zibil, bai eta jeneralaski ezagunen bat ere, deklaratu behar zuten lekukoeiaurrez aurre mehatxu eginez. Are gehiago, legez ba-bestutako lekuko bat bahi-tu, gorputza zigarroz erreeta bortxatu ere egin zutenaurretik Intxaurrondokoauzipetuen alde ari zirenek.Oraindik latzagoa izango

zen Jesus Garcia Garciarenpatua: Alacanteko komisa-rioa izan zen hamar urte le-henago Busoten agerturikohezurrak Joxean eta Joxire-nak izan zitezkeen susmoaagertu zuena... bai eta asmatu ere. Ikaraturik ekin zionepaimahaiaren aurreko deklarazioari eta ez zuen bu-katzerik izan: bihotzekoak jota bertan hil zen. Nik daki-dala, Garcia Garciaren heriotza eta aurrekariak ez dirainoiz ikertu: muerte natural gisa jo zuten Madril alde-an, Gurutze Iantzi eta beste euskal herritar askorenabezala. Iantzi Madrilgo Tres Cantosko komisarian bizi-rik sartu eta hilik atera zen. Nafarrateren izenarekingertatu bezala, Tres Cantos izenak ere orain gutxi jo ditberriz belarrian, Diego Perez de los Cobos koronelarenkargugabetzea dela eta, Gobernuak eginiko pandemia-ren kudeaketa kriminalizatzen saiatu ostean. Aurretik,Kepa Urra Bilbon torturatzeagatik epaitu zuten Perezde los Cobos. Errugabe jo zuten, baina zigortu izan ba-lute ere, ez zen hori Barne Ministerioan aritzeko ozto-

po izango, torturatzaile deklaratu ondoren ManuelSanchez Corbi UCOko buru izan baita. Biak kargugabe-tu ditu azkenik Grande-Marlaskak, baina ez torturaga-tik jakina; ez al zen ba oraingo Barne ministroa IgorPortu eta Mattin Sarasolari eginikoaren aurrean ezikusiarena egin zuen epailea? Giza Eskubideen Europa-ko Auzitegiak berak horrela baieztatu du.Krimen horiek eta beste asko diru publikoa erabilita

finantzatu direla salatu dute Nagore Otegik eta AneMuguruzak NAIZ Irratian. Angel Duce poliziakidea zi-gortu zuten Josu Muguruza tiroz hiltzeagatik. Muguru-zaren lagun min-mina zen Nafarrate, portzierto. Eta“istripu” batean hil zen Duce, kartzelatik sei egunekobaimena lortuta kalera atera bezain laster. Tiro eginzuen bigarren erasotzailea nor izan zen argitu gabe.

Dibagazioak dira orain artekoak, noski. Kontua da so-ka horretatik tira eta tira eginda etengabea dela argitugabeko gerra zikinaren katea. EAJko politikari bati en-tzun diot itsasoak hildakoak beti itzultzen dituela kos-taldera, eta horrela gertatu dela dirudi ezagutu berri du-gun CIAren txosten zaharrarekin. Politiko berberakkontatu duenez, 1995ean Senatuan GALi buruzko ikerke-ta batzordea abiatu zenean, sutan hurbildu zitzaizkienPSOEko agintariak EAJko ordezkariei, azalpen eske: «Ka-ka ahoan sartu nahi diguzue». Ezaguna da batzorde harkbide motza izan zuela, aste honetako saiakerak baino aremotzagoa. Baina bistan da gorpuek kostaldera iristen se-gituko dutela, herri honek gorpuok ez urperatzea ez lur-peratzea onartu ez duelako. Eta bistan da ere irentsi be-harrekoa gero eta higuingarriagoa izango dela. •

{ asteari zeharka begira }

Gorpuak kostaldera ekarriohi ditu itsasoak, bai

Sokatik tira eta tira eginda etengabea daargitu gabe dagoen gerra zikinaren katea...eta irentsi nahi ez duena gero etahiguingarriagoa egingo zaio Estatuari

hutsa

hutsahutsa

Ramon Sola

Page 12: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

herria

KANPAINA, PANDEMIA ETA UDAKrisialdiari erantzuteko ereduak hautagai

EAEko hauteskunde kanpaina arraroa izango da aurtengoan edonondik begiratuta.Ezagutzen ez zen konfinamendu baten ondoren dator, pandemiaren erdian oraindiketa, lehen aldiz, deskonektatzeko erabili ohi den uda garai betean. Hori horrela,kanpaina diseinatzeko elementuak aletu ditu GAUR8k Gasteizko Legebiltzarreko lauindar nagusiekin. Jada gure artean dugun krisi sozioekonomikoari aurre egitekoereduak izango dira trakzio elementu nagusiak eta teknologia berriak mezuakhelarazteko tresnak. Hori bai, aurrez aurreko formatuak ez dira guztiz desagertuko.

POLITIKA / b Nerea GOTI

“Euskadi Zutik ¡Saldremos!” leloa du

EAJren hauteskunde kanpainak eta Sabin

Etxeko makineria topera dago lanean jada

egunotan. Argi dago hauteskundeok

ezberdinak izango direla, eta covid-19ari

aurre egiteko segurtasun distantziek,

maskarek, gelek eta edukiera kontrolek

isla izango dutela ezinbestean. Baina, hala

ere, EAJn tradiziozko formatu baten

aldeko apustu sendoa egiten dute,

kanpainaren martxaren egunerokoari

begirik kendu gabe. «Ez dugu kanpaina

telematikorik nahi. Ez diogu ekitaldiak

egiteari uko egingo», nabarmendu du

Iñigo Iturrate jeltzaleen kanpainaren

arduradunak.

Gizartea kaleak berreskuratzen ari den

honetan, «gu ez gara etxe barrura

sartuko», azaldu du bitarteko

telematikoak nagusitzeko aukeraren

inguruan galdetuta Iturratek. Hala ere,

nabarmendu du aurreko kanpainetan

bezala, EAJren agerraldi publiko gehienak

sareetan jarraitu ahal izango direla.

Gaineratu duenez, beharrezko neurri

guztiak hartuta, asmoa da

herritarrengana hurbiltzea eta

hauteskundeen mezua espazio publikora

eramatea. Horregatik, helburua «ahal den

neurrian kanpaina kalean egitea» da; hau

da, aurrekoetatik ahalik eta gertuen

dagoen kanpaina bat egitea. Hala ere,

egoera konplexua da. Iñigo Iturratek

onartu bezala, osasun larrialdiak

hauteskundeen antolaketa baldintzatu du

erabat, batez ere «denboren kudeaketari»

dagokionez. «Guk, normalean, kanpaina

hasi baino hilabete lehenago kanpaina

antolatuta daukagu, ekitaldiak ia guztiz

erabakita; zer egin, non, egitura eta

programa osoa amaituta izaten dugu.

Kasu honetan kanpaina faseka joan gara

antolatzen, eta, gauzak aldatzen joan

diren heinean, antolatzen eta erabakitzen

joan gara», azaltzen du.

Egoerak duen «probisionaltasuna» eta

«aldakortasunari» begira ere badago

EAJren antolaketa taldea. «Badaukagu

aurreikuspen bat, baina badakigu gauzak

egun batetik bestera alda daitezkeela.

Egunean-egunean pentsatu beharko

ditugu gauzak, ikusita jendearengandik

zer erantzuna dagoen, zenbat jende

hurbiltzen den, zelango zailtasunak

dauden... Egunero-egunero aztertu,

ebaluatu eta birplanteatuko dugu

egoera».

Formatu eta euskarriei dagokienez,

eskura emateko propaganda gutxitu egin

dute, kontaktu horiek saihesteko.

«Eskuorriak eta boto paperak izango

ditugu kalean. Mahai bat jartzen badugu,

jendeak hartu ahal izango ditu, baina gu

ez gara ezer ematera joango», aipatu du.

Jeltzalearen esanetan, «ekitaldien

irudiak gure mezuarekin eta egoerarekin

bat egin nahi du, eta, ildo horretan,

eraikitzen dagoen errealitate bat

irudikatu dugu». Plano horretan, mezuak

«orain eta beti» izan duen lehen mailako

garrantzia aldarrikatu du. Nabarmendu

duenez, «mezuak momentu bakoitzean

dauden kezka, buruhauste edo

pentsaerei» erantzun behar die.

«Pandemiak gogor jo du gure izaeran,

gure bizimoduan, ondorio zuzenak utzi

ditu guztiongan, osasunaren aldetik,

ekonomiaren eta enpleguaren

ikuspegitik, eta ziurgabetasunak mezua

baldintzatzen du», gaineratu du.

Pandemiak gizartearentzat suposatu duen

«astinaldiaren» ondoren, «gure herria

zutik jarri behar dugu, zerbitzu publikoak

eta pribatuak martxan jarri behar ditugu,

enplegua berdin... Hori guztia

berreskuratzea da helburua».

Gaixotasunak eta udako deskonexioak

ez du kanpainako lana erraztuko, baina

Iturratek uste du, norberak bizi izan duen

esperientziatik harago, «herri gisa ere

asko pasatu» dugula, «eta horrek talde

izaera indartzen du, horregatik,

auzolanerako deia egiteko une aproposa

da». Azken mezu bat ere utzi du Iturratek:

«Krisi larri eta une latz asko pasatu ditugu

lehenago ere, eta honetatik ere aterako

gara denok elkarrekin. Gure kasuan, gure

esperientzia, gure nortasuna eta gure

lanerako grina gizarteari helarazteko

gogoz daude».

IÑIGO ITURRATE EAJ

«Egunez egun aztertu, ebaluatu eta birplanteatuko dugu egoera»

EAJ

Page 13: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 12 / 13

«Jendea ilusionatzea eta

aktibatzea» dira kanpainen

erronka nagusiak, baina ate joka

duguna ez da ohiko kanpaina bat.

«Atipikoa» da konfinamendu

baten ondoren eta pandemia

baten erdian heldu delako, baita

lehen adiz uda garaian egingo

delako ere. Horiek dira Larraitz

Ugarte EH Bilduren kanpaina

arduradunak deialdi honi ikusten

dizkion gako berezietako batzuk.

Hala ere, herrietan «jendea

animatuta» ikusten dute

kanpainari aurre egiteko;

koalizioa «gora doan indarra» dela

badakite, baina abstentzio zer-

nolakoa izango den da uneotan

duten «inkognita» handia.

Maddalen Iriarte lehendakarigai

duen koalizio subiranistaren

kanpainak “Egiteko prest” du lelo

nagusia. Ahalik eta herritar

gehienengana heltzeko, EH Bilduk

«euskarri teknologiko gehiago»

erabiliko dituela azaldu du

Ugartek: «Ikus-entzunezkoen

aldeko apustua egin dugu, bai

paretetan bai herrietan euskarri

gehiago jarriko ditugu, herrietan

bueltaka ibiliko diren beste

elementu batzuk... Jendearengana

hurbiltzeko saiakera berezia

egingo dugu». Aldi berean,

teknologia berriek pisua hartu

dutela egiaztatu du. «Ikusi dugu ez

dugula hainbeste mugitu behar

eraginkorrak izateko eta

teknologiek horretan laguntzen

dutela; ez dituzte eztabaida

markoak ordezkatzen, ezta aurrez

aurreko harremanak ere, baina

jarraipen handia dutela egiaztatu

dugu».

Kanpainan elementu asko dira

garrantzitsuak, eta «denek

daukate eragina», bere ustez.

«Mezua, antolakuntza,

koordinazio lan handia, estrategia

izatea, errealitate politikoaren

azterketa ona egitea eta

jendearekin konektatzea» aipatu

ditu, besteak beste. Nabarmendu

du herritarrek dituzten «kezka eta

beharrei» erantzuteko premia

dagoela, eta eskaintza hori landua

eta «tasatua» izan behar dela,

«garatu ahal izango duzuna eta

hurrengo lau urteetako zure

lanaren gida izango dena».

Testuinguru horretan kokatu du

Ugartek programaren garrantzia.

Planteatu duenez, bizi dugun

egoera ez da edonolakoa, ez da

«paradigma aldaketarik» egon,

eta, ildo horretan, «koalizioaren

planteamendu programatiko asko

eta errealitateaz eginiko analisia

ez dira aldatu», aldaketa

«lehentasunen hierarkian» eman

da. Zehaztu duenez, koalizioak

beti defendatu du «sektore

publiko indartsu» bat izatearen

beharra, eta behar horrek

«intentsitate handiagoa» hartu du

orain.

Ugarteren ustez, osasun

krisialdiak, Zaldibarreko

zabortegian gertatutakoak,

egoitzen kudeaketarekin

gertatutakoak... egungo ereduaren

ahuleziak erakutsi ditu:

gizartearen begien aurrean jarri

du «enpresa pribatuekin baina

diru publikoarekin eta kontrol

publikorik gabe lan egiten duen

administrazio baten

funtzionamendua».

Horrez gain, egoera

ekonomikoaren larritasuna aipatu

du. «Orain bagaude parentesi

moduko batean, ziur aski

hauteskundeak egitearekin oso

lotuta dagoena. 68.000 lanpostu

galduko direla esan dute, baina,

gure aurreikuspenen arabera,

100.000 galduko dira eta horrek

neurri berriak eskatuko ditu,

lehentasunak enpleguan eta

jendea babesteko. Horregatik plan

berezituak egin ditugu».

Mezua plazaratzeko moduari

dagokionez, Ugarteren ustez

covid-19ak erakutsi du «kultura

demokratiko eskasa daukagula».

«Hor daukagu irrati-telebista

sistema publiko bat Jaurlaritzaren

eta alderdi zehatz baten beharren

arabera funtzionatzen duena.

Horrekin lan egin behar izan dugu

azken hilabeteotan; EAJren tesi

guztiak izan dira mahai gainean

eta besteok aukera oso eskasak

izan ditugu».

«Kanpaina honetan lehia

nagusia argia» dela uste du, «bi

proiektu politikoren arteko lehia

da, edo orain arteko errezetak edo

gauzak beste era batera egin

daitezkeen konfiantza eragin

dezakeena», nabarmendu du.

Bestalde, covid-19arekin lotuta,

hautagaiek eredugarri izan behar

dutela uste du Ugartek, hau da,

ekitaldietan gorde beharreko

distantziak, edukierak eta osasun

protokolo guztiak zorrotz bete

behar dituztela. Aurreko

deialdirako aurreikusita zeuden

formatu eta euskarri batzuek

baliogarriak izaten jarraituko

dutela uste du, baina berriak eta

ezezagunak diren faktore asko ere

izango dira. «Euskarri batzuek

balio digute, baina, esaterako,

herri honetan ez da berdina

hauteskundeak apirilean edo

uztailean izatea, eta horretara

moldatu behar izan ditugu

formatu batzuk. Zentzu batean

errazagoa izan da agian, baina

egokitzapen txiki asko egin behar

izan ditugu ordutegiekin,

oporrekin...», amaitu du.

LARRAITZ UGARTE EH BILDU

«Ikus-entzunezko euskarri gehiago jarridugu jende gehiagorengana heltzeko»

Aritz LOIOLA | FOKU

«Planteamendu

programatiko asko

ez dira aldatu,

baina bai

lehentasunen

hierarkia: beti

defendatu dugun

sektore publiko

indartsuaren

beharrak

intentsitatea

irabazi du»

Page 14: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

herria

Javier Ezkerekotzak Donostiatik

erantzun du GAUR8ren telefono

deia, Elkarrekin Podemos-IUk

diseinatu duen hauteskunde

kanpaina bereziaz hitz egiteko.

“Gobernatzeko prest” leloa du

Miren Gorrotxategi lehendakarigai

duen koalizioaren kanpainak.

Ezkerekotzak aipatu duen lehen

ideiak ekitaldiak egiteko espazioen

kudeaketa konplexuarekin du

zerikusia. «Guk gure buruari

zenbait iragazki ezarri dizkiogu eta

saiatuko gara oso edukiera

mugatuekin gauzak egiten, baita

oso gauza gutxi egiten ere»,

zehaztu du. «Arazo nagusia da

ekitaldiak murriztu behar

dituzula, eta, horietako asko,

aurrez aurre jendea hartzera

baino, komunikabideen bitartez

edo sareetan oihartzuna lortzera

bideratuta daudela».

Bitarteko telematikoen aldekoapustu garbia da ElkarrekinPodemos-IUren kanpainarenezaugarri nagusietako bat.«Konfinamenduan zeharhitzaldiak egin ditugu,formakuntza izaerakoak batezere, eta ohiko mintzaldiarrunten ikusle kopuruahirukoiztu dugula antzemandugu; ohiko hitzaldi batera 50edo 100 lagun joaten baziren,orain 150-200 lagun izaten diraInternetera konektatuta.Ekitaldira bertaratu ezinduenarentzat ere aukera bat da,aurrez grabatutako saio batjarraitzeko aukera dagoelako»,komentatu du.Ezkerekotzaren ustez, covid-

19ak hainbat ohitura aldaketaazkartu ditu, eta teknologiaberrien erabilera da horietakobat. «Bagenekien guztiokberandu baino lehen era eztradizionalean lan egiten hasikoginela, teknologia dagoenekogure artean dagoelako etaerabiltzen eta aprobetxatzenjakin behar baita.Pandemiarekin behartuta

sentitu gara eta ekin diogu»,nabarmendu du. Onartuduenez, «zerbait berria denean,beldur puntu bat dago, bainakasu honetan betebeharra zen,ez zegoen beste aukerarik etafrogatu dugu emaitzatradizionalki egitengenuenarena baino askoz hobeaere izan daitekeela».Kanpainako ekitaldien

jarraipenaren kontura, aipatu du edukiera aurretikmugatzeko formuletan ari direla lanean.«Bertaratzen denak jakin behardu agerraldira sartu ahal izangoduen edo ez, alperrik joan ezdadin. «Oreka bilatu behardugu jende pilaketaksaihesteko», nabarmendu du.Kanpainan gogor

baldintzatuko duen

aldagaietako bat da herritarren kutsatzeko beldurra izango dazalantzarik gabe. Horregatik,osasun neurriak zorrotzbetetzearen garrantziaazpimarratu du. «Arauakbetearazi behar ditugu,zoritxarrez nahiko gauzadesegokiak ikusten arigarelako». Bestalde, mezuari berari

eman dio garrantzi bereziaEzkerekotzak. Bizi dugun egoeraberezia barneratuta, ElkarrekinPodemos-IUn «jendeailusionatzen eta arduratzen»saiatzen ari direla azaldu du:«Aurrez aurre ditugun arazolarrientzako soluziobideetansakonduko duen eredua eratzeada helburua. Hori da erabilikodugun elementu nagusia, ez

dago besterik», adierazi du.Ideia horrekin lotuta,donostiarrak onartu du ilusioapizteko une zaila dela:«Hauteskunde hauek dutengarrantzia zalantzak jartzerik ezdagoen arren, jendeak bestearazo batzuk baititu buruanuneotan. Gertatuko denarenaurreko kezka dago batetik, eta,bestetik, deskonektatzekogogoa; bizitakoaren ondorenburua oporretan du jendeak etahorrek eragina izango du».Ezkerekotzaren iritziz,

«kalean antzematen dadesajuste eta desblokeomoduko bat dagoela», etahorrek gauzak asko zaildukodizkie alderdi guztiei kanpainanzehar. «Jende askok hauteskunde dinamikansartzeko zailtasunak izangodituela agerikoa da». Gogoratuduenez, pertzepzio hori izanzen, hain zuzen ere, deialdiaune honetan ez egiteaeskatzeko arrazoia, ez zutelakoikusten une egokiena zenik.Hala ere, hauteskundeak

uztailaren 12rako deitu dira etaerrealitate horretara egokitubeharra dagoela dioEzkerekotzak. Horregatik, «betigarrantzitsua den leloak»,hauteslea konektatu beharduela aipatzen du,«problematikasozioekonomikoa ikustaraziz».Dioenez, herritarrak jabetubehar dira jokoan dagoelahurrengo lau urteetako egoera.«Hauek ez dira hauteskundenormalak. Hitz egiten ari garasoluziobiderako proiektu batengarapenaz, eta proiektu horrek benetan gehiengo sozialadefendatzen duenaren eskuizan behar du», nabarmenduduenez. Euskal herritarrekduten «kultura politikoan» etaerakutsitako «arduran» du«itxaropena», jokoan bizitzaproiektuak daudelako.

JAVIER EZKEREKOTZA ELKARREKIN PODEMOS-IU

«Bitarteko telematikoak nagusitu dira;jarraipena hirukoiztu ere egin daiteke»

Gorka RUBIO | FOKU

«Aurrez aurre

ditugun arazo

larrientzako

soluziobideetan

sakonduko duen

eredua eratzea da

helburua. Hori da

erabiliko dugun

elementua, ez dago

besterik»

Page 15: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 14 / 15

Miguel Angel Morales buru duen

lantaldeak gidatuko du Idoia

Mendia PSEko lehendakarigaiaren

kanpina, “Soluciones. Erantzunak”

lelopean. Kanpaina diseinatzen

ibili den taldeak aipatu

kanpainaren hasiera dataren

inguruko «ziurgabetasunak»

eragina izan duela euren lanean.

«Aurreikus zitekeen noiz izango

ziren hauteskundeak, baina ez

geunden %100ean seguru». Behin

hitzordua jarrita, ekitaldien

edukierari eta mitinetan gorde

beharreko segurtasun neurriei

lehentasuna emateko ordua iritsi

da; osasun egoerak ekarriko

dituen aldaketak aldaketa, ohiko

formatuko agerraldiak alboratuko

ez dituztela aurreratu du

Moralesek.

PSEn bi ekitaldi mota aurreikusi

dituzte. Batetik, Idoia Mendia

lehendakarigaiak beste hautagai

batzuekin eginikoak, «izaera

sektorialagoa» dutenak,

osasungintzaren, hezkuntzaren

edota industriaren ingurukoak,

besteak beste. Bestetik, ekitaldi

handiagoak ere aurreikusten

dituzte, Pedro Sanchez Gobernu

espainoleko presidentearen parte

hartzea izango duten hitzorduen

gisakoak. «Lehenak errazagoak

dira antolaketaren ikuspuntutik,

espazio txikiagoetan egiten

direlako, ia publikorik gabe,

gehienbat komunikabideentzat.

Ekitaldiotan segurtasun

distantziak gordetzea izango da

zaindu beharrekoa. Beste

ekitaldiak, parte hartze handikoak,

konplikatuagoak dira orain;

edukiera kontrolatu beharko

dugu, publikoa jazarrita egon

beharko da...», azaldu du

Moralesek.

Ekitaldi handiago horietan

parte hartzea kontrolpean izateko

formulak aztertzen ari dira, eta,

militantziari egin ohi zaion deialdi

zabala egin beharrean,

bertaratuko diren horiei zein

ordutan eta zein baldintzak betez

egin behar duten jakinarazteko

bideak aztertzen ari dira.

Kanpaina hasi aurreko ekitaldia

Gasteizen egin zuten, «eta entsegu

baten modukoa» izan zen. Hesiak

baliatu zituzten espazioak

mugatu, sarbideak kontrolatu eta

parte hartzaileei jarraibideak

emateko.

Pandemiak eragindako egoera

bereziak edo hauteskundeak

udan lehen aldiz egiteak

zailtasunak ekarriko baditu ere,

Moralesek uste du «ariketa

demokratiko ona» izango dela

guztiontzat. «Kanpaina uneotan

nola egingo dugu esaten da, baina

guk uste dugu alderdiek beraien

programak eta proposamenak

plazaratzea ariketa demokratiko

bat dela. Gainera, inkesten

arabera, abstentzioa ez da izango

katastrofista batzuek

aurreikusitakoaren tamainakoa»,

aipatu duenez. Horren inguruan

posta bidezko botoa asko igotzen

ari dela nabarmendu du

Moralesek. «Horrek adierazten du

jendeak bozkatzeko interesa

daukala, interesik egongo ez

balitz, jendea ez litzateke tramitea

egiteaz kezkatuko».

Berez ez dira baliabide berriak,

baina, bizi dugun egoeran, bide

telematikoek pisu handiagoa

izango dute PSEren kanpainan.

Konfinamendua arintzen hasi

aurretik, mugikortasuna oraindik

mugatuta zegoenean,

alderdikideak hasi ziren jada

Skype edota Zoom moduko

erremintekin bideokonferentzia

bidezko bilerak edota

konferentziak egiten. «Ikusi dugu

oso erantzun positiboa dutela.

Pedro Sanchezen Donostiako

ekitaldian, esaterako, 150 lagun

elkartuko dira, baina jende askok

ekitaldia jarraitu nahi izango du

eta guk aukera eskaintzeko

ahalegin hori egingo dugu»,

adierazi du Moralesek.

Lantaldean Whatsapparen

garrantzia nabarmendu dute.

«Oso ondo funtzionatzen du

teknologia berrien erabileran oso

trebeak ez diren lagun askoren

artean». Diotenez, sare sozialek

ondo funtzionatzen dute, baina

«benetan funtzionatzen duena

ezagun batek bidaltzen dizun

bideo hori da, artxibo hori

lortzeko ez delako beharrezkoa

sareetako militantzia hori».

Mezuaren inguran, Moralesek

nabarmendu du ez zutela

programa aldatu nahi izan, baina,

hori bai, “Berreraikitzeko

oinarriak” izenburudun

dokumentu bat plazaratzea

erabaki dute epe laburrean, hau

da, «hemendik abendura», hartu

beharreko neurriekin.

Osasungintza, automobilgintza

edota ikerketa eta formakuntzari

lotutako neurriak izango dira

kanpainako ardatzak, eta, horrez

gain, «egin dugun kudeaketa

defendatuko dugu, Gobernu

zentralean eta Eusko Jaurlaritzan

egin duguna. Horretan ez da

aldaketarik egon aurreko

deialditik honetara».

«Ikusi dugu teknologia berriek erantzun ona dutela;trebezia berezirik ez dutenen artean, Whatsappak»

PSE

MIGUEL ANGEL MORALES PSE

«Erlaxamendu

puntu bat dago,

baina inkesten

arabera abstentzioa

ez da batzuek

aurreikusitakoaren

tamainakoa izango.

Gainera, posta

bidezko botoak

interesa badagoela

erakutsi du»

Page 16: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

herria

Maskaren garaian, ahoak ikusezin. Begietara begira asmatu behar da parekoaren irria edo muturra. Ari-

keta dibertigarria gerta daiteke hasieran, berritasunagatik. Baina azkar bihurtzen da nekagarri eta az-

toragarri, egonezin iturri. Hauteskunde garaian, paretak artean mutu, maskara jantzia balute bezala.

Promesa ponpoxoak baino, konpromiso sendoak hobe. Inoizko biluzien sentitu garen honetan, ez gau-

de txorakerietarako. Badakigu zer den beharrezkoa, ezinbestekoa, oinarrizkoa; osasuntsu egon nahi du-

gu jendarte osasuntsu eta justu batean. Paretak biluzik daude argazkian, hainbeste herritar bezala.

Maskaren garaian, politika begietara begira egiteko garaia da, jendarteari benetan behar duena eta me-

rezi duena emateko lan egiteko garaia. Amagoia Mujika Telleria

MASKAREN GARAIAN,POLITIKA BEGIETARA BEGIRA

Juan Carlos RUIZ | FOKU

C IKUSMIRA

Page 17: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 16 / 17hutsa

iRRITZIA:

{

}

AlaiZUBIMENDI

Page 18: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten
Page 19: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 18 / 19

> «Eskailerapeko», Karmele Jaiok itxialdian jositako fabula

“Zirriborroak eta gero. Kontaki-zunak eta fabulak mundu posi-bleei buruz” proiektuaren bai-tan argitaratutako hirugarrenalea da Karmele Jaioren “Eskai-lerapeko” sorkuntza. Proiektuhorrek hainbat idazle gonbida-tu ditu etorkizuna irudikatzera:nolakoa izango litzateke gurebizitza Arabako pertsona, kolek-tibo edota enpresa jakin batzukerronka ekologiko, ekonomiko,kultural, sozial eta abarri eran-tzuteko proposatzen dituztenalternatibak hedatuko balira?

Arabari eskainitako bilduma-ko fabula berri honetan, Kar-mele Jaio covid-19 gaitzak akti-batutako zaintza sareetatikabiatzen da, bere egunerokota-suna auzo harreman eta zain-tzen inguruan oinarritzenduen etorkizuneko eraikin batirudikatzeko. Hartara, pande-mia baino lehen jada arriskuanzegoen gizatalde baten istorioada, artilea lehentasunezko pro-duktu bihurtu zeneko istorioa.«Maitasun istorio bat», egilea-ren hitzetan.

> «Gora herrixa», Arrasateko merkatariekiko elkartasuna

The Potes talde arrasatearrakNegu Gorriak taldearen “GoraHerria” abestia bertsionatu du.Arteman komunikazio enpre-sarekin elkarlanean eta 18 mer-katarirekin, bideoklip bat egindute herriko saltoki txikiei bul-tzada emateko asmoz.«Gaur egindako agerraldian

jakinarazi dute covid-19ak era-gindako krisiaren ondorioz,Euskal Herriko saltoki, taberna,jatetxe eta bestelako zerbi-

tzuen %30ek ez dituztela berri-ro ateak zabalduko; 10etik 3k,hain zuzen ere». Irratian datudeigarri horiek esanez hastenda Arrasaten herriko merkataritxiki eta ostalariak bultzatzekoegin duten bideoklipa. Bideoklipean beste kultura

eragile eta musikariek ere har-tu dute parte. Orotara, 18 nego-ziok hartu dute parte herrikomerkataritzari bultzada emateaxede duen ekimenean.

> Adingabe transexualen garapen psikosozialaz

Trantsizioa egin duten adinga-been errealitatea deskribatzeahelburu, azterketa bat abiatudu Euskal Herriko Unibertsita-teko ikerlari talde batek, etaazterketa globalaren lehen za-tiaren datuak ezagutarazi ditu. Datu horien arabera, neska,

mutiko eta gazte transexualensexu identitatea ez bada onar-tzen eta horretan ez bazaie la-

gun egiten, kalte larriak izanditzakete identitatearen gara-penean. Ikerlanean egiaztatu dute-

nez, amek babes handiagoa es-kaintzen dute trantsizioarenaurretik eta ondoren. Hala ere,trantsizioa egindakoan, orohar, familiaren, lagunen etaeskolakideen babes handiagoasumatzen dute.

Page 20: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

hutsa

3 BEG

IRADA:

Izenik ez duen ezinegona

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ lo

ndo

n c

alli

ng

Indarrak bildu beharko dira abuztutik bueltan kurtsoberriari ekiteko eta omen datorren krisialdi ekonomikosakonari ausardiaz erantzuteko. Omen diot; izan ere,kontuan hartu behar dugu kapitalismoan etengabe erre-pikatzen diren bi faseek, hazkundeak eta krisiak, oinarriz-ko elementu psikologiko bat dutela. Krisia datorrela erre-

pikatzen bada etengabe, ziur krisia etorriko dela, guztiokbalizko etorkizun horren arabera hartuko baititugu gure era-baki ekonomikoak. Ez dut horrekin esan nahi lana galdu duten edo beren nego-

zioetan galera handiak izan dituzten pertsonen eta familienegoera ez dela erreala eta izugarri larria kasu askotan, bainabai ez duela zertan krisi ekonomiko batek etorri derrigor. Pen-tsa bestela zer nolako garai oparoak bizi izan ziren Lehen etaBigarren Mundu Gerren ondoren Europako mendebaldean.Krisiari beldurrak gure kritiko izateko gaitasunaahultzen du, argi pentsatzeko ezintasu-na dakarkigu eta inondikinora kaltetu ez deneliteari ekinbi-dea eta abantai-la hartzeko au-kera ematendio, gehiengoa-ren interesen etabizi baldintzenkontura. Beraz, on-doriozta daitekezein garrantzitsuaden norbanakook gurekabuz pentsatzeko gai-tasuna sendotzea eta gu-re iragana ezagutu etaulertzea.Azken hilabeteetan inoiz

baino gehiago elitearen pro-pagandista erabatekoa bihur-tu den Eusko Jaurlaritzak bereobsesio eta aurreiritziak hez-kuntza komunitatera ere bidera-tu ditu. Apirilaren erdialdean,DBHn ikasleek lortu beharreko mi-nimoen zerrendak bidali zizkigutenirakasleei. Harritu ninduen minimohoriek hain argi adieraztea elitearenobsesioak: fisika eta kimika, matemati-ka eta hizkuntzak. Besterik ez. Eliteak be-har duen bakarra ferreteroak eta aginduak

hizkuntza ezberdinetan ulertzen dituzten langileak dira. Jakin-tza instrumentala, aginduak ulertzea eta horiek aurrera era-mateko tresnak erabiltzen jakitea. Ez dezatela kontzeptu zeha-tzik jakin (teoriarik ez omen da behar, praktika bakarrik), ezdezatela mundua ulertzeko oinarrizko jakintzarik eduki. Kon-tua da praktika eta jakintza instrumentala ez direla neutroak.Ez direla objektiboak. Baina hori besteak beste filosofiak etahistoriak erakusten digute. Filosofia eta historia ez dira bera-riaz beharrezkoak arrautza bat frijitzeko edo makina bat kon-pontzeko. Baina bai jakiteko zergatik ari zaren arrautza bat fri-jitzen edota makina bat konpontzen.

Irudipena dut hemendik eta hurrengo hilabeteetan senti-pen bat zabalduko dela. Jendea ez da gustura egongo. Bai-

na ez du jakingo ondo zergatik. Gaizki omen da-go mundua. Bai, horrela omen da mundua.«Omen... ni prestuki laneko aginduak betetzeramugatzen naiz, ez dut indarrik eta gogorikhorren inguruan pentsatzeko». 1950eko ha-markadako emazteek ere antzeko zerbaitsentitu zuten. Etxeko andrearen lanak ezzituen asetzen pertsona bezala, baina ho-ri zen emakumeen rola, ezta? Betty Frie-danek «izenik ez duen ezinegona» dei-tu zion. Izan ere, emakume horiek ezzuten ezagutzen aurreko hamarka-detako olatu feminista. Ez zutenimajinatzen zein bizipen interes-garriak izan zituen XII. mendeanLeonor Akitaniakoak, aristokra-ziaren botere borrokan eta geo-politikan emakume batek izanzezakeen garrantzia. Politika,filosofia eta historia gauzaarrotzak ziren. Gaur egunsinetsarazi nahi digutenmodu berean. Uler daite-keenaz bestera, filosofiaeta historia biziki ins-trumentalak dira gureegune roko ta sunaulertzeko, gure kabuzpentsatzeko etagehiengoaren intere-sen kontra ari direneieta beraien ekinbide-ari izena jartzeko etaaurre egiteko. •

Gorka Etxebarria DueñasHistorialaria

Ilustrazioa: Jonbi EGURTZEGI

Page 21: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Konfinamenduaren hasieran, alarmaegoeraren ondorioz konplexurik gabeargia ikusi zuten barne inkisidore guz-tiei buruz idatzi nuen hemen bertan. Ezzen beharrezkoa izan tankeak kaleraateratzea, nahiz eta militarrak Nafarro-

ako kaleetatik harrotasunez ibili, ordena eta legeaezartzeko. Ikusi dugu zein erraza den gizarte osobat kontrolatzea beldurraren agindupean. Askokdoan eskaini zuten beren burua inkisidore lanaegiteko. Sorgin ehizan bezala, auzokoak berak zirenberen parekoak kontrolatzen, epaitzen eta salatzenzituztenak. XVI. mendean, salatzaileak ez zuen aur-pegia eman behar horrelako zalantza marka bestepareko bati ezartzeko. Gaur etxeko leihotik sakela-koarekin argazki bat bota baino ez du egin beharsalatzaileak, erruduna lotsa publikoan zigortzeko.Niretzat, zalantzarik gabe, zenbat inkisidore zeu-

den ikustea izan da egoera honetako gauzarik zai-lenetarikoa (osasun kontuak alde batera utziz, nos-ki). Sistemak nahi duen tokian zein erraz gaituenikusteak barrukoak mugitu dizkit. Egia da sormenaere martxan jarri dela eta balkoi naziei abesti, me-me eta mezuekin erantzun zaiela sare sozialetan,askatasuna, komunitate zentzua eta klase elkarta-suna aldarrikatuz. Eskerrak.

BADIRUDI DENA ONGI EGONEN DELA

Orain badirudi udako beroek histeria kolektiboa la-saitu dutela, kontsumoak agintzen du, noski, etaterrazak bisitatzen ditugun bitartean, oporretarajoan, gure erosketa erritmoa mantendu eta lanerajoaten jarraitzen dugun bitartean, dena ongi ego-nen da. Badirudi jendeak onartzen duela udazkene-

an berriro giltzapetuko gaituztela; beraz, ustezkoudazkeneko itxialdiaren aurrean, terraza, patio edobelardia duten etxeak bilatzea da kontsumitzekojoera berria. Benetan? Hain erraz onartuko al dugu berriro gil-

tzapetzea? Nahiago dut pentsatzea “Idealista”-n etxe berria

bilatzea baino, beste konfinamendu bat gertatzenbada, kalera irtetera ausartuko garela gure eskubi-deengatik borrokatzera, normaltasun berriak bene-tan berria izan behar duela aldarrikatzera, ezta? Hau da, ez gaudela prest inolako proposamen al-

ternatiborik gabe men egiteko. Bestela, zein da au-kera? Gure gain hartuko al dugu berriro adingabe-en eta mendekoen zainketen zama, gure osasunfisiko eta mentalaren kontura, adingabeen etamendekoen ongizatearen kontura, produzitzearieta kontsumitzeari uzten ez diogun bitartean? Au-rrekontu lehentasunak birplanteatzea eskatu gabemen eginen al dugu? Berriz ere ahaztuko al dugupublikoa, osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbi-tzuak lehentasuna izan behar direla beste gai ba-tzuen gainetik? Beste aldera begiratuko dugu osa-sun sistema publikoa ahuldu, ikastetxeak itxi etazaharren egoitzak pribatizatzen eta masifikatzendituzten bitartean? Benetan? Konfinamendua osasun baldintzak be-

tetzen ez dituzten etxebizitzetan itxita edo sukal-de eskubiderik gabe gela partekatuta igaro dutenguztientzat etxebizitza politika nahikoa eta duinaegin ordez, bururatzen zaigun aukera bakarra te-rraza duten etxeak erostea al da? Ni udako beroekin apaldu baino sutan jartzen ari

naiz. •

{ koadernoa }

Terrazadun etxeen bila

Benetan? Hain erraz onartuko al dugu berriro giltzapetzea?Berriz ere ahaztuko al dugu publikoa, osasuna, hezkuntzaeta gizarte zerbitzuak lehentasuna izan behar direla bestegai batzuen gainetik?

Amaia Nausia Pimoulier

hutsa

hutsahutsa

Page 22: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

herritarrak

Artxiboetako paperenmoduan daude hori-tuak Jaizkibelgo har-kaitzak. Ez zaharrak di-relako, hori ere egiabaita, baizik eta harez

osaturik daudelako. Hondarribiarrek“harri mimarriya” deitzen diote berta-ko harriari. «Mimatzeko edo lantzekoerraza delako omen da», diote. Ez daharritzekoa, beraz, Jaizkibel mendiaharrobiz betea egotea. Dagoeneko lan-daretzak eta higadurak ezkutatu di-tuen harrobi txikiz betea. Harrobi guztiak ez dira berdinak, or-

dea. Eta horien artean badira oso bere-ziak direnak ere, ondo aztertuta, XVI.mendeko ofizioei eta gizarteari buruz-ko informazioa emango digutenak:errotarriak egiteko harrobiak. Egungalduriko ofizioa da harrobi haietanlan egiten zutenena: errotarriak egitenzituzten harginak ziren eta, bere ga-raian, berariazko garrantzia izan zutengizartean: errotarririk gabe, ezin zenerrotarik martxan izan. Eta errotarikgabe, goseak herritarren etxeko atea jozezakeen.Hala, saltoka ibili gara paper horieta-

tik harkaitz horietara. Batetik bestera.Arrastoa non topatuko. Jaizkibelgoerrotarriak egiteko harrobi ezkutu ho-riek non diren jakiteko, paperak ezezik, harkaitzak ere irakurri egin beharbaitira.

DOKUMENTUAK ETA MAPA ZAHARRAK

1802ko “Diccionario de la Real Acade-mia de la Historia” liburuak aipatzen

zuen jada: «… Jaitzquibel en jurisdic-ción de la ciudad de Fuenterrabía… yse extiende desde el cabo de Higuerhasta la villa de Pasage y entrada delcanal, y hácia la parte de Lezo abun-da en piedra arenisca á propósito pa-ra edificios, losas y muelas de moli-no» . Besteak beste , er rotarr iakegiteko ere gune aproposa omen zenJaizkibel mendia, beraz. Aipu hori ondo gordea zuen Javi

Castrok, Aranzadi Zientzia ElkartekoEtnografia Saileko kideak bere datubasean. Hor bukatzen ziren arrastoguztiak, ordea. Hortik aurrera, aztar-na gehiagorik ez zegoen. Herritarrenartean ez zuen inork errotarriak egi-teko gunerik ezagutzen, eta ingurukoharginen artean ere, berririk ez. Etahala izan da urte batzuetan, harik etaMaximo Sagarzazuren mapetan (ikus

“Attona Maximoren bihotzeko ma-pak” izeneko erreportajea) “errotarri”izeneko leku izen bat aurkitu genuenarte. Eta orduan, bai. Orduan, Jaizki-belgo errotarri harrobiak bilatzekoikerketa zizelkatzen hasi ginen. Javi Castrok urteak daramatza Eus-

kal Herriko mendiak miatzen etahaietan errotarri harrobiak bilatzen,“Errotarri” izeneko proiektuaren bai-tan, eta Europa mailako proiektu za-balago baten babesean. Euskal He-rrian, jada, 306 dira aurkiturikoak etakatalogatuak; baina Jaizkibelgoak ba-du zerbait berezia. Ikertzailea kitzika-tzen duen zerbait. Izan ere, Madrilenidatzitako liburu batek errotarriakegiteko mendi ona zela esateak harri-dura sortzen du. Bereziki ona beharzuen mendiak Madrilen mendiari bu-ruzko ezaugarri hori nabarmentzeko.

ERROTARRI FORMAKOAURKIKUNTZA EDER BATIñaki Sanz-Azkue

Dokumentu zaharrek azaleratu dute herritarrek ahaztua zutena. Jaizkibel mendianezkutatua egon den XVI. mendeko ondare ederraren atzetik ibili gara ordutik. Denborakhoritutako paper tolestuen hitzak josi, eta mendiko harkaitzetan gelditu ziren arrastoakirakurri nahian aritu gara. Eta hala, arian-arian, harginak harriari forma ematen dion moduan,eman diogu guk ere itxura bilaketari; eta lau mendetan ezkutaturik izan den errotarriitxurako aurkikuntza eder bat bistaratu zaigu mendi magalean. Gure historia gehiagoxehatzen lagunduko digun errotarri harrobia.

Page 23: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 22 / 23

Ahozko transmisioan, ordea, galduazegoen jada harrobi horien kokapena.Erronka ez zen txikia. Eta hala, Maxi-moren mapek lehenbiziko froga eka-rri zutenean hasi zen bidea irekitzen,eta ezkutuan zeuden arrastoak batabestearen atzetik ateratzen. Mapetan “errotarri” moduan azal-

tzen zen gunetik ez oso urruti, erro-tarr i erdi bat aurkitu genuen2020aren hasieran. Egiten hasi, erdi-tik puskatu eta harginak mendianutzitako errotarria zen. Ikerketarenlehen harria, beraz, jarria zegoen. Jon Aldaia hondarribiarrak aurkitu-

riko dokumentu batek, baina, aregehiago indartu zuen gure ustea. Jaiz-kibelen errotarri harrobi handia be-har zuen ustea. 1596an, GuadalupekoAma izeneko itsasontzi batek 14 erro-tarri eraman zituen Hondarribitik Se-villara. Errotarriak Andaluziara era-maten baz i tuzten , asko egitenzirelako seinale zen hura. Ez zituzten

bertako errotentzat egiten soilik. GukJaizkibelen aurkiturikoa, ordea, erro-tarri erdi bat baino ez zen. Zerbait ez-kutatzen zigun mendiak, baina ez ge-nekien nondik hasi miatzen…

100 ERROTARRI JAIZKIBEL MENDIAN

Hala, Javi Castro adituak eta YosebaAlonsok osaturiko lantaldeak doku-mentu zaharrak miatzeari ekin zion.Oñatiko artxiboetatik tiraka, eta

Hondarribiko XVI. mendeko testa-mentuak ikertzen, lehenbiziko ezus-tekoa iritsi zen: Joanes de Aldasoroharginaren 1583ko testamentua. Ber-tan harginak errotarriei buruz hitzegiten du behin eta berriz, eta datugarrantzitsuak ematen ditu horieninguruan. Besteak beste, Jacobe deAzaldegui izeneko hondarribiarrari62 errotarri utzi zizkiola, hark Ponte-vedrara eraman eta sal zitzan. Eta are

Alboko orrialdean, harginek erabiltzenzuten gurutzearen teknikaren adibidegarbia, Jaizkibelen topatua. Lerrohauen gainean, Aranzadiko kide etaerreportaje honen egilea den IñakiSanz-Azkue errotarri eder batenalboan. Ilustrazioak Javi Castroikertzaileak eginak dira. JAIZKIBEL ERROTARRI PROIEKTUA

Euskal Herrian, jada, 306 dira aurkiturikoak etakatalogatuak. Jaizkibelgoak badu zerbait berezia. Izan ere,Madrilen idatzitako liburu batek errotarriak egiteko mendiona zela esateak harridura sortzen du

Javi Castrok urteak daramatza Euskal Herriko mendiakmiatzen eta haietan errotarri harrobiak bilatzen,«Errotarri» izeneko proiektuaren baitan, eta Europamailako proiektu zabalago baten babesean

Page 24: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

herritarrak

eta harrigarriagoa dena: jada eginaketa landuak zituen 100 errotarriutziak zituela Jaizkibel mendian, etabeste 100, Hondarribiko Santa Engra-ziaren ermitaren aldamenean. Hala,gure usteek gero eta indar handiagoazuten. Une horretan 200 errotarrieginak zituen harginak, eta dozenakaesportatzen zituen; beraz, harrobiona behar zuen Jaizkibelen, errotarrihoriek guztiak egiteko. Baina, non?Non ezkutatzen ote zen harrobi hura?Hala, mapa zaharrak begiratuz, eta

haietan ageri diren arrastorik txikie-nei tiraka, mendiko miaketekin has-teko garaia etorri zen. Jaizkibel, or-dea , handia izan , e ta miatzenhasteko, nonbaitetik hasi behar. Era-baki beharra zegoen. Maximoren ma-pek eta 1667ko plano zahar bateanazaltzen zen ermitak eman zigutennondik hasi jakiteko lehen aztarna:Santa Barbararen ermita zaharra ze-goen ingurua miatu behar zen.

SANTA BARBARAREN ERMITA ZAHARRA

Egun Jaizkibelgo paradore zaharrarenarrastoak dauden eremuan egon zenSanta Barbararen ermita garai batean(1543an aipatzen da lehen aldiz), eraitsieta Guadalupera doan kalbario bideralekuz aldatu zuten arte. Bestalde, dei-garria gertatu zitzaigun ikustea bidezuzen bat zegoela dokumentuetanagertzen ziren eta harginekin lotura

zuten hainbat herritarren baserrietatikermita ingurura. Eta, orduan, Javi Cas-trok bota zigun hipotesia: Santa Barba-raren ermita han bazen, harrobiek ezzuten urruti izan behar. Ezjakinak gu,ez genuelako Javik esan nahi zigunaulertu hasiera batean: Santa Barbaraharginen zaindaria da, eta harginek eu-ren ermitak harrobietatik gertu egitenzituzten, lanean ari ziren bitartean ba-bestuak egoteko. Eta hala, mendiko ikerketa fasea hasi

zen, eta hainbat harrobi kokatu geni-tuen ermita egondako inguruan: Arro-bieta, Arginzuloeta, Arrobizarreta… etaizenik gabeko beste hainbat. Eta miake-tak fruitua ematen hasi ziren: harlan-duzko lanen arrastoak azaldu ziren er-mita zegoen inguruko harkaitzetan,eta bidezidorrak, eta harginek utzitakomarkak, eta jarraian… zirkulu formakoharri handi bat. Bista-bistan. Errotarria egiten hasi eta mendian

utzitako harria zen, garbi. Eta horrenatzetik etorri ziren, beste bat, eta bestebat, eta, hala, eremu berean 10 errota-rri oso aurkitu ziren arte. Hantxe ge-nuen. XVI. mendetik bistan baina gor-derik egon zen errotarri harrobizoragarria. Arrasto, errotarri oso, erro-tarri puska, ateratzen hasi berri zirenerrotarri eta beste mila xehetasunekinbatera. Dudarik gabe, zerbait bereziazuen lekuak: errotarriak egiten zituz-ten harginek nola lan egiten zuten era-

kusteko leku aproposa da Jaizkibelgoerrotarrien harrobia. Eskola txiki bat,eremu eder batean.

ERROTARRIAK SORTZEKO PROZESUA

Jaizkibelen aurkiturikoa harrobi han-dia dela esan daiteke, eta errotarriaksortzeko prozesuaren pausu guztiakikusteko leku aproposa. Harrobi eredu-garria da zentzu horretan. Baina ikara-garriena zera da: ez dakienak ez duezer ikusiko. Harkaitza, belarra eta ha-rriak. Besterik ez. Azalpenen ostean, or-dea, begiak ireki egiten dira, mendee-tan atzera bidaiatzen du pertsonak, eta hargin haien lana ulertu. Hargin haienbegien eta eskuen mugimendu zeha-tzez ohartuko da, eta bide batez, horiguztia baloratuko du. Hori ere badela-ko ondarea. Jaizkibelgo errotarrien harrobian ez

duzu aurkituko arreta deituko dizunlurreko hobi handirik edota hormahandi zulaturik. Izan ere, harginek, lu-rra bera estaltzen duen harria erabil-tzen zuten, handik harri blokeak ateraeta errotarriak egiteko. Edota blokeaatera gabe, harrian bertan errotarriaegiten hasteko. Lurra zizelkatzen zu-ten, pixkanaka-pixkanaka, urtez urte,mendi magalaren paisaian ere eralda-ketak egin arte. Eremua eta ofizioa eza-gutzen ez duten gure begi ezjakinek,ordea, kostata sumatuko dituzte eral-daketa horiek, lan egiteko modu hura

Hargina errotarria egiten, eta,aldamenean, Aranzadiko Javi Castro,Jaizkibelen aurkituriko errotarriarenaldamenean.JAIZKIBEL ERROTARRI PROIEKTUA

Page 25: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 24 / 25

ulertu arte. Baina hor daude. Bistan,baina ezkutaturik. Eta begiek harkaitzak irakurtzen

ikasten dutenean, bertan ikusiko ditu-gu harginek blokeak ateratzeko egitenzituzten zuloak edo falkak, guztiakerregulartasun handiz eginak. Ikusikoditugu, halaber, harrian pikatzen hasi-tako errotarriak, edota dagoeneko zir-kulu forma duten, baina gaina leun-tzea falta zaien errotarriak egitekoharri handiak. Bi asteko lana omen zenerrotarria harritik ateratzea. Jaizkibel-go harrobian, prozesu horretako egunezberdinak antzeman daitezke, bai etaharginek erabiltzen zuten errotarriakegiteko teknika ere. Eskuak ez ezik, bu-rua ere martxan izaten zutelako hargi-nek.

HARGINAREN OFIZIOA

Harginarena aitatik semera igarotzenzen ofizioa zen garai hartan. Batetik, la-nerako tresnak behar zirelako etxean,eta bestetik, esperientzia. Eta, era bere-an, hala erakusten dute dokumentu za-harrek. Domingo de Aldasororen se-mea, Joanes de Aldasoro, zentestamentuko harginetako bat, eta do-kumentu zaharren arabera, Santa Bar-bararen ermitako maiordomoa ere ba-zen 1581ean. Profesionalak ziren harginak, eta tek-

nika eta lan egiteko modua ikasia zu-ten. Ondo ikasia, gainera. Pisu handikobloketzarrak hausten zituzten falkakeginez, ikaragarrizko zehaztasunare-kin, eta, horren ondoren, behin harria-ri zirkulu forma emanda, errotarrialeuntzeko lanak hasten zituzten. Baina,nola leundu? Nola jarri errotarriaren bialdeak distantzia berera eta koskarikgabe ondo leunduta? Plano bakar etazuzen bat eginez?Harginek gurutzearen teknika erabil-

tzen zuten horretarako. Harrian, goitikbehera eta ezkerretik eskuinera, erre-gelen laguntzaz gurutze bat egiten zu-ten harria pikatuz. Eta horrek errota-rriaren lau aldeak maila bereanleuntzeko aukera ematen zuen gero.Euskal Herriko mendietan gutxi diraegundaino aurkitu diren eta harrianmarkaturiko gurutzea duten errota-

rriak. Jaizkibelgoan, errotarri oso batikus dezakegu gurutzea markatutaduela.

XVI. MENDEKO GIZARTEAREN ISLA

Errotarriek, alabaina, ez digute soilikofizio bati buruz hitz egiten. Asko zirenlanbide zahar honek bere atzetik zekar-tzan lan egiteko moduak eta beharrak,eta horiek guztiek marrazten dute XVI.mendean Jaizkibel inguruko herrieta-ko eta Euskal Herriko gizartea nolakoazen ulertzeko koadroa. Izan ere, doku-mentu zaharrenek 1580ra eramatengaituzte zehazki Jaizkibelgo errotarrieiburuz hitz egiten dugunean, baina ba-dira XVI. mende erdiko arrastoak ereartxiboan. 1550ean, esaterako, Honda-rribiko “María” izeneko zabrak kortsa-rio frantsesen erasoa jaso zuen Coru-ñan, eta dokumentuen arabera,burdina, brea, labanak eta errotarriak

zeramatzan itsasontzia La Rochelleraeraman zuten. 1568an, errotarriak era-man ziren San Miguel itsasontzian, Pa-saiatik Sevillara. Dokumentuek orain-dik ziurtatu ez badigute ere, osolitekeena da erdi arotik etortzea harro-bi berezi horien erabilera. Horretarako,ordea, dokumentuek hitz egin beharkodute. Adi egon beharko dugu, baina.Paperek ez ezik, ondo irakurrita, erro-tarriek ere badutelako zer esana.Esaterako, Jaizkibelgo harrobian ta-

maina ezberdineko errotarriak aurkitudira. Frantzian egindako ikerketek dio-tenari jarraituz, gero eta errotarri zaha-rragoa izan, orduan eta tamaina txikia-goa izan ohi du. Eta Jaizkibelen aurkitudiren txikienak 110 zentimetroko dia-metrokoak izan dira. Ikerketek diote-nari kasu eginez, XV-XVI. mendekoak.Beraz, harriek eta dokumentuek hiz-kuntza bera hitz egiten dute oraingoz.

Ezker-eskuin: Gipuzkoako ForuAldundiko basozaina eta teknikaria

harrobia bisitatu zuten egunean,errotarri baten aldamenean, Yoseba

Alonso eta Jon Aldaia ikertzaileekin.JAIZKIBEL ERROTARRI PROIEKTUA

Ikaragarriena zera da: ez dakienak ez du ezer ikusiko.Harkaitza, belarra eta harriak. Besterik ez. Azalpenenostean, ordea, begiak ireki egiten dira, mendeetan atzerabidaiatzen du pertsonak, eta hargin haien lana ulertu

Eremu berean hamar errotarri oso aurkitu dira. Oso lekuberezia da. Errotarriak egiten zituzten harginek nola lanegiten zuten erakusteko leku aproposa da Jaizkibelgoharrobia. Eskola txiki bat, eremu eder batean

Page 26: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

herritarrak

Ondorio berera eramaten gaituzte.Baina harri handiagoak ere aurkitu di-ra harrobian. Beraz, garai berriagoeta-ko harriak ere badira. Horien doku-mentuak aurkitzeko lana eginbeharko da, ordea. XVI. mendeko do-kumentuetako 3 .000 orri bainogehiago irakurri dituzte azkenengohilabeteetan Castro eta Alonsok. Den-borak esango du noiz amaitu zenerrotarriak egiten zituzten harginenofizioa.Garbi dagoena da, alabaina, errota-

rriek lana sortzen zutela eta orduko gi-zartean ere izan zutela euren lekua. Ha-la, dokumentu zaharretako aipamenakikustea baino ez dago ofizioaren ingu-ruan zegoen guztia ulertzeko. Izan ere,harrobiak (batzuk behintzat) Udalare-nak ziren, eta errentan uzten zizkienenkantean hartzen zituzten pertsonei,diru baten truke. Haiek hargina kontra-tatzen zuten, eta harginak, langilegehiago (behar bazuen) eta errotarriakgurdiz herrira jaisteko pertsona. Hon-darribiko kasuan, gainera, testamen-tuek dioten moduan, Santa Engraziaizeneko ermitaren aldamenean uztenzituzten harriak batzuetan. Izan ere,gabarrak bertaraino iristen ziren erre-kan gora, eta beste pertsona batek ga-barrarekin eramaten zituen haiek por-tura. Han, itsasontzian sartzenzituzten, testamentuek dioten mo-duan, harginarekin tratua egin zuenmerkatariak Pontevedrara, Cadizeraedo Sevillara eramateko. Harrobia itsa-sotik gertu bazegoen, ordea, zuzenean

sartuko zituzten txalupara, garraiatuakizateko.

GALDERA ASKO XEHATZEKO

Duela hilabete gutxi hasitako ikerketakgaldera asko erantzun ditu jada, bainagehiago dira bidean sortu dizkigunak.Lau dira dagoeneko Jaizkibel mendianaurkitu diren errotarri harrobiak, bai-na badakigu gehiago azalduko direla.Lantaldea handitzen joan da, eta etno-grafia saileko kideak ez ezik, historia-lariak, geografoak eta laguntzaile sortabat elkartu zaizkie horiei. Halaber, sor-tu ditu egundaino inoiz bururatu ezdiren kontuak. Hala, garai hartan erro-tarri bakoitzak dirutza (egungo 3.000-4.000 euro) balioko zuela jakinda,utziko al zenituzkete 100 errotarriJaizkibel mendian inork zaindu gabe? Erantzunak nahiko garbia dirudi: eztapentsatu ere! Beraz, izango al zuen“harrizainik” kontratatuta harginak?Eta Jaizkibelgo mapa hartu eta aztertu-ko bagenu, ez al da kasualitatea, harro-bia dagoen inguruan “artzain arpia”

izeneko harpe bat izatea, nondik ha-rrobi guztia ikusten den, edota “ar-tzain kaxkoa” edo “artzain lepo”, “ar-tzain aurria” eta “artzain atzia”?Filologo eta leku izenetan adituak di-renei galdetuta, behintzat, “artzain”(edo “arsain” dokumenturen batean)“harrizain” hitzetik eratortzea ezin dabaztertu. Ikertu beharreko kontua da,ordea, harginak “harrizainik” ba otezuen.Ikusi beharrekoa da, halaber, noiz ar-

te iraun zuen ofizioak, eta erabiltzenzituzten teknikak eta mugitzeko mo-duak leku guztietan berak al ziren. Ha-rrobiak Hondarribiko eta Pasaiako lu-rretan aurkitu dira. Izango al diragehiago? Izango al dira Lezon? Erantzungo al digute dokumentuek

nortzuk izan ziren hargin ezagunaketa zein ofizio gehiago lotzen zituenerrotarrien kontu honek, edo izango alden oraindik inguruko errotaren bate-an Jaizkibeldik aterako errotarririk.Baina galdera ederrik bada, bada batguztiok zain gaituena. Erantzuna jaki-

teko gogo biziz gaituena: Ez al da ka-sualitatea aurkitu ditugun agiri gehie-nek aipatzea itsasontziek Jaizkibelgoerrotarriak Galiziara, Cadizera eta Se-villara eramaten zituztela? Izan ere, agiri zaharrek adierazten

dutenaren arabera, portu horiek zirenAmeriketara zihoazen itsasontzien ir-teera puntua. Ez ote da izango XVI.mendeko Jaizkibelgo errotarriak Ame-riketan saltzeko eginak zirela? Hala izan edo ez izan, Jaizkibelgo

errotarrien ikerketak galdera asko di-tu oraindik xehatzeko, eta Hondarri-biko eta Pasaiako herriek, ondareeder bat ikertzeko, zabaltzeko etazaintzeko. Guk buruko errotak mar-txan ditugula jarraituko dugu. Erre-kako urak alde baditugu, are hobeto! Hala, noizbait, agian jakingo dugu

Amerika urrunean oraindik ere izangoote den Aldasorotarren familiak Jaizki-belgo “harri mimarriyan” zizelkaturi-ko errotarririk. Eta nork daki, oraindikere bueltaka jarraituko ote duen Atlan-tikoaren beste aldean.

Herriko ondarea belaunaldi berrieiezagutaraztea da hura babesteko moduonena. 5 urteko umea, 400 urte ingurukoJaizkibelgo errotarriaren gainean.Denborak eta naturak estalitako errotarria.Lerro hauen alboan, Jaizkibel izena 1576.urteko grafiaren arabera idatzia.JAIZKIBEL ERROTARRI PROIEKTUA

Page 27: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 26 / 27

hutsa≤

Despisteak, ondoriorik gabeak di-renean, sinpatikoak egiten zaiz-kigu. Pasteur, esate baterako, be-re bakterioekin hain zebilen

emozionatuta egun haietan non ezkon-tzera joan behar zuela ahaztu zitzaion etagonbidatuak etorri behar izan zuten berebila, emaztegaia, Marie Laurent, denboraluzez itxaroten zeukala gogarazteko.Koldo Mitxelenak kontatzen duenez,

Azkue ere gremio horretakoa zen. GerranEusko Jaurlaritza eratu zenean, Euskal-tzaindiak gobernu berriari bisitan joateaerabaki zuen. Lekeitiora joan ziren euskal-tzainburuaren bila eta Bilbora abiatu zi-ren. Azkue ez omen zen gehiegi entera-tzen gerraz ere, kezkatuagoa zebilennonbait esku artean zuen “Euskalerriaren

yakintza” lanarekin. Herriko irteeran gizo-nezko bat aurkitu omen zuten guardiaegiten uniforme, fusil eta guzti. «Zein dagizon hori?», galdetu omen zuen Azkueketa miliziano bat zela esan ziotenean «Zerda miliziano bat?», galdetu omen zuen. Nik neure begiz ikusi dudan despisterik

ederrenetako bat Xabier Sanchez Erauski-nena da, “Punto y Hora” astekariaren zu-zendari zenarena. Gizona presaka ibili ohizen eta egun batean autoari motorra itzal-tzea ahaztuta igo zen erredakziora. Nor-baitek esan zion autoa martxan utzitaetorri zela eta ez zen askorik larritu, «posi-ble da» esan zuen eta joan zen itzaltzera. Despisteak sinpatikoak dira, baina han-

ka sartzeak askotan larriak. 90eko hamar-kadan hasi zen Europako Garraio Batzor-

dea Abiadura Handiko Trenaren mapakdiseinatzen eta oso gutxik pentsa zezake-en gaurko egoerara iritsiko ginenik. Eus-kal Y-a da Euskal Herrian egin den inber-tsio publikorik erraldoiena eta izango daseguru asko egin den hanka sartzerik ko-losalena ere. Gauzak dauden bezala (gain-kostu, atzerapen eta lotura faltez gainerafuntzionamenduan edukitzeko dirula-guntza etengabeak beharko ditu) ederralitzateke politikoren batek esango balu: ezgenuen zuhurtziaz jokatu, hanka sartudugu, ez dakigu zer egin, epe bat hartukodugu gauzak eztabaidatzeko. Ez lukete si-kiera errua aitortu beharrik ere izango. Za-lantzak dituztela esatea aski lukete eta nikbarkatu egingo niekeela uste dut. Baina,lasai egon, ez da halakorik gertatuko. •

hutsa

Despisteak eta hanka sartzeak

Joxean Agirre

hutsa

Zer, ez al duzu gizendu behar? Zu-ri ez al zaizu sabela inoiz hazi-ko?»; «Botagurarekin al zabiltza?Seguru neska izango dela»; «Zu-

re aurpegia ikusita, mutila izango da»;«Bihotzerrea izaten al duzu? Orduan, ileaskorekin jaioko da»; «Hara, oraintxe ha-si zara haurdun itxura apur bat hartzen,oinez ibiltzerakoan hanka zabalka»... «Zer da, mutila ala neska?». Ez diogu

belarritakorik jarri, eta jendeak badunahiko lan. «Aizu, protestan ari da, ateraezazu ume kotxetik»; «A, zuek ere za-

pian bilduta eramaten al duzue? Ez dahoztuko, ez»; «Negarrez ari da, goseakegongo da»; «Bularrari berak hel die-zaion uzten duzu? Guri geuk sartu be-har geniola erakutsi ziguten ba»; «Zermoduzko gauak izaten ditu? Nireek gauosoan lo egiten zuten»; «Ez al diozuetxupeterik eman? Ba bularrera ohitzenbaduzue, ama erabiliko du txupete gi-sa»; «Seguru al zaudete lau hilabetere-kin soilik haur eskolara eramateaz?»...Ba ez, ez nago ehuneko ehunean

ezertaz seguru. Eta uste dut haurdunal-

diak eta amatasunak behar dutela dau-katena baino dimentsio publikoagoa.Baina publikotasun hori haurdun da-goen edo ama izan den emakumearenerabaki guztiak auzitan jartzeko bada,hura epaitzeko bada, kaltegarria izandaiteke oso. Beraz, ba al dakizue zer esaten dizue-

dan besterentzako aholkuak debalde di-tuzuenoi? Zoazte pikutara! Zerbaitezerabat ziur banago, badakit zuek eginzenuten adina egiteko gai izango garela:ahal duguna. •

0hutsa

Zoazte pikutara!

Nekane ZinkunegiBarandiaran

Page 28: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

herritarrak

matu batzuk ere onartuko di-tuzte: hala nola dokumentalaedo dinamika sozial bat. Izanere, lan horiek bizitza izan de-zaten nahiko lukete, «plazarajoango den ekarpena izan dai-tezen». Ezinbesteko baldintzada, halaber, lanak euskaraz egineta aurkeztea. Deialdia Euskal

Herriko zazpi lurraldeetakoedonorentzat da, baita arrazoisozial, ekonomiko edo politiko-ren batengatik atzerrian bizi di-ren euskal herritarrentzat ere.Bere lana aurkezteko asmoa

duenak uda osoa izango duproiektua zirriborratzeko, bekaeskatzeko epea irailaren 30era

artekoa da eta. Data hori bainolehen, lanaren laburpen bat etaharen nondik norakoak aurkez-tu beharko ditu: hipotesiak,helburuak… eta egilearen curri-culuma. Hurrengo hilabeteetanproiektuen hautaketa eta balo-razioa egingo dute arlo akade-mikoko zenbait lagunek. Hau-tatutako lanen egileek seihilabeteko epea izango dute be-ren lana garatu eta 2021ekoudan osorik aurkezteko. Infor-mazio zehatza nahi duenakwww.iratzar.eus eta www.ipar-hegoa.eus webguneetan topa-tuko du.

HERRI PROZESURAKO LANABES

«Badakigu hau ekarpen xumeadela, beste batzuek egiten di-tuzten beste askorekin jakintzaeta ezagutza berri horri guztia-ri sostengua eta behar duenbultzada eta kanala ematekoekarpena da. Ekarpen txiki bai-na beharrezkoa», diotsa JagobaZuluetak GAUR8ri. «Euskal He-rriak behar duen sormen pro-zesuari edo ildo sortzaile horieiguk laguntza ematen diegu. Ezda gure fundazioen barneangertatzen den prozesua, baiziketa herrian dagoen prozesua,eta hau horretarako lanabes be-zala ulertzen dugu». Zuluetak dioenez, izango da

buruan ideia bat izan eta zero-tik hasitako lanen bat aurkeztu-ko duenik, baina «seguruenik,horientzat irekita egonda ere,proiektu honen hartzaile nagu-sia jadanik zerbait aurreratutadaukana da, are unibertsitate-an master amaierako lan beza-la edo tesi bezala aurkeztutaedukita, hor utzi baino besteforma batez idatzi, kalerako, ez-tabaida politikorako edo besteeztabaida batzuetarako modubaliagarrian jarri nahiago due-na. Badakigu badagoela horre-lako jende pila bat Euskal He-rrian».

Iragan astean aurkeztuzituzten Iratzar eta IparHegoa fundazioek sor-tutako Uhina bekak.Idoia Zengotitabengoaketa Jagoba Zuluetak, hu-

rrenez hurren bi fundazioetakokideek, laguntzon helburuaazaldu zuten: pentsamendukritikoa bultzatu eta saretzea.Ikasleen ibilbide akademiko-

an edo militantzia esparrueta-ko gogoeta eremuetan sortzenden pentsamendu kritiko etapolitiko berrituari egin nahidioten ekarpena dira Uhina be-kak. «Plaza publikora jauzi egi-tea ez da samurra eta gure alde-tik pentsamendu kritiko horiaitortu eta saretzen eta heda-tzen lagundu nahi dugu. Gogo-eta eta eztabaida politikoa fres-katu eta aberasteko uhinberriak irits daitezen behar du-gu», esan zuten aurkezleek.Uhin berri horiei hedatzeko ka-nala zabaldu nahi diete, erreali-tatearekin elkarrizketan jarrieta biderka daitezen.

SEI ARDATZ

Sei atal edo ardatzetan sailkatudituzte bekak: burujabetza etaestatugintza; ekonomia eta sin-dikalismoa; feminismoa; eus-kara, kulturgintza eta naziogin-tza; iragana, etorkizuna etairuditegi soziala, eta azken bekaEuskal Herriko Unibertsitateko“Subiranotasuna Europako he-rrietan” masterreko amaierakolan bati emango diote. Sei atal,baina zazpi beka; izan ere, eko-nomia eta sindikalismo atalekobi lani sari bana emango diete.Beka denak 500 eurokoak izan-go dira, «sari xumeak», bainalan horiek argitaratzeko aukeraere izango da. Artikulu luzeak edo liburuak

izan daitezke, baina beste for-

Uhina beken iragarkia. IRATZAR - IPAR HEGOA

UHINA BEKAKPentsamendu kritikoa plazaratzeko ekimenaabiatu dute Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioek

Xabier Izaga Gonzalez

Pentsamendu kritikoa bultzatu eta saretzeko asmoz,Uhina bekak sortu dituzte Iratzar eta Ipar Hegoafundazioek. Uhin berriak eragingo dituzten ideiak etaproposamenak errealitatean eta «hainbat esparrurenarteko elkarrizketan» uztartzeko «ekarpen txiki bat»egitea dute helburu.

JENDARTEA / b

Page 29: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 28 / 29

JAGOBA ZULUETA

IPAR HEGOA FUNDAZIOKO KIDEA

Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioenzereginetako bat pentsamendukritikoa bultzatzea da, hain zuzen.Beka hauen xedea pentsamendu horiplazara agertzea dela ulertu dut.Ekimen honek zehazki helburu horibilatzen du. Gure ustez, pentsamendukritiko hori egon badago, jakintzareneta ezagutzaren ikuspuntutik esparrupila batean gazte asko, eta gazteak ezdirenak ere bai, lan izugarria egiten aridira, ikasketen bidez, unibertsitatean,tesietan eta masterretan, baitaakademiatik kanpo ere, baina zentzueta norabide berean, gure fundazioetaneta beste ikerketa edo gogoeta zentrobatzuetan egiten den bezala. Baina, eraberean, ikusten dugu badagoelanolabaiteko zailtasuna egoera berri bateraikitzeko ezagutza berri hori,eraldaketa prozesuari gaur egungoegoerak eskatzen dituen erantzun etaproposamenak eta freskotasun berriaekartzeko beharrezkoak diren horiekplaza publikora, plaza politikorairisteko. Orduan, teorian eta praktikan

horretan ari gara, baina geure buruarigaldetzen genion Ipar Hegoa eta Iratzarerakundeek dauzkaten prestakuntzabeharretatik haratago ere ez ote genueneskaini behar gure bidea kanal gisa,hainbat pertsonari laguntza eman etauhin horiek plazara irits daitezen.

Hainbat esparru elkarrizketan jarrinahi dituzuela diozue. Haien artekoinkomunikazioa sumatu duzue? Elkarrizketan jartzea esaten dugunean,adierazi nahi dugun ideia da ikasle askoeta militante asko badabiltzala egoerabat ikertzen, hipotesiak egiten,erantzunak bilatzen, baina beharbadahaien lana horretara mugatuta geratzendela. Esate baterako, esparruakademikoan geratzen denean, ez daerrealitatean eragiteko erremintabilakatzen. Eta guk horretarako izanbehar duela uste dugu.

Norantz goazen eta gure helburuetaragehiago hurbiltzeko eraikuntza zikloberri baterako zer erreminta beharditugun nolabait definitu behardugulako sentsazioa dugu, eta horretanuste dugu badaudela ideiak, jakintza,lan ugari, baina errealitatearekinhizketan jarri behar ditugula diogu,hutsune bat dagoela pentsatzendugulako. Hau da, hori guztia ez denezeramaten bere osotasunean edo partehandi batean eguneroko lanmilitantera, bestelako eraldaketaprozesuetara edo nahi ditugun esparruguztietara, ez denez behar bezalaplazaratzen, etenda dago elkarrizketa;ez dago hartu-eman bat eremu teorikohorren eta herrigintzan jarduten duenjende guztiaren artean.

Akademiako lan teorikoaren etakalearen artean, esate baterako? Bai, eta askotan pertsona berak dira.Herri txikia gara, ez dago harresi bat,unibertsitatea ez da jende arrotzezbetetako lekua, badago herrigintzan ere

diharduen jendea. Herrigintzarako,politikagintzarako, sindikalismorakoeta bestelako mugimendu batzuetarakoere badauzkagu egitura finkoak, bainaaskotan aire berria hartu eta bestelakoondorio batzuk biderkatzea kostatzenzaienak. Hor ikusten dugu hutsunea, ezpertsonen edo mugimenduen artekoetena, baizik eta uhin berri horiek zer-nolako protagonismo eta lekuadaukaten sortzen ari garen ziklo berribaten definizioan. Uste dugu ahotsgehiago, ideia gehiago eta berriak behardirela. Azken batean, adimen kolektiboaeraiki nahi badugu, benetan kolektibohori ere ireki egin behar da, ezin da izan«betiko jendea», edo jende kopurumugatu bat. Herri honek dauzkanindarrak askatu egin behar ditugu.Benetan dagoen potentzial horri bideemateko, aitortza bat egiteko gai izanbehar dugu, eta elkarrizketa horrenbitartez jende asko aditutzat jo etaaditu bezala entzun, proiektuak aurreraeraman behar ditugunean oinarri askozaberatsagoa eta eguneratuagoa izateko.

Burujabetza eta estatugintza atalaridagokion azalpenean diozuenez,demokratizazioaren pribatizazioarengaraia da hau. Aurreko krisiankapitalismoa aldatu beharra zegoelaonartu zuten askok, eta covid-19arenhonetan ere sistema publikoarendefentsa sutsuak entzun ditugu; halaere, uhin indartsua beharko dakapitalismoaren uhinaren aurka. Krisi garaiaren hasieran entzungenituen horiek, kapitalismoabirfundatu egin beharra zegoela, edocovid-19aren ondoriozko krisian ereestatuaren esku hartzearen aldeko iritziasko, zerbitzu publikoak loriatuz… bainagero, gauzak pixka bat baretzendirenean eta urgentziak desagertzendirenean, ikusten dugu zein direnaplikatzen dituzten neurriak, etabenetan zein den parean daukagunetsaiaren dimentsioa. Horregatik, ustedut badaukagula eginbehar bat,pentsatzea horren neurriko mailan jarrinahi baldin badugu, herri bezala jokatubehar dugula. Norberarentxikitasunetik eta talentutik ideiabikain batekin zerbait lortuko dugulapentsatu beharrean, artikulatu eginbehar ditugu uhin horiek, baitapentsamenduan egon daitezkeenprotagonistak eta ideiak ere, eta gureartean ideiak partekatzeko esparruakeraiki, horietatik abiatuta elkarrekinhazi, eta egoerari eta erronkari aurreegiteko moduko eta haien mailakoerantzunak topatuko ditugu. Burujabetza eta estatugintza ardatz

bat da. Herri honek estatu bat eraikibehar du bere jendea babesteko,aurrera egiteko, bestelako eredu bateraikitzeko. Eta burujabetzaren ideiakgai edo beka konkretu hori ez ezik,beste guztiak ere zeharkatzen ditu,nolabait ideia zentrala da: herri gisa,pertsona gisa, gorputz gisa zer egindezakegun, zer egin behar duguneredu justuago eta askeago bat izatekoeta horretan bizitzeko.

«Adimen kolektiboa eraiki nahi badugu, kolektibo hori ere irekiegin behar da, ezin da izan ‘betiko jendea’, edo kopuru mugatu bat»

Idoia Zengotitabengoa eta Jagoba Zulueta, Uhina bekak aurkezten GAUR8

Page 30: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ lo

ndo

n c

alli

ng

Nire ibilbide profesiona-lean zehar coach askoizan ditut, erabakiakhartzen lagundu dida-te, aldaketa positiboakegiten, perspektiba

berrien balioa estimatzen eta bene-tan betetzen nauen horren bilake-tan ezinbestekoak izan dira. Behineta berriz ematen zidaten aholkua as-kotan etortzen zait gogora: «zure eskuez dauden edo kontrolatu ezin ditu-zun kezkak atera zure pentsamendu-tik». Gehien eskertuta nagoen coach-ak bizkarrean zintzilik genituentximinoen analogia erabiltzen zuenbeti: «kendu bizkarretik parasitoenmoduan gainera etortzen zaizkizuntximinoak eta lasaitasuna sentitukoduzu; fisikoki, mentalki, modu guztie-tan». Sarri gogorarazten diot neureburuari esaldi hori, oraindik ez dut-eta guztiz lezioa ikasi.Ez zen noski haiek asmatutako ahol-

kua, duela bostehun urtetik gora Mi-chel de Montaigne filosofoak esanda-koa da «nire bizitza inoiz gertatu ezziren ezbeharrez beteta egon da» etahorren inguruko hausnarketa ugari

egin zituen. Hainbat azterketatik on-dorioztatutako estatistikek diote, ar-duratzen gaituzten kezken %85 ez di-rela inoiz gertatzen; eta, gertatzendiren %15aren artean, gehiengo handibat (%80 ingurukoa) espero genuenbaino errazago kudeatzen eta gaindi-tzen dugula. Covid-ak ziurgabetasunaren pisua

handitu duen honetan, kezka berri as-ko sortu dizkigu, ahuldu egin gaitu etatximinoz bete digu bizkarra, garunaeta etxea. Coach-en lana birsortu egindu, kezka horiek nola kudeatu jakitenlagundu diezaguten eta indartsu ja-rraitu dezagun. Hiperkomunikazioa-ren teknikari jarraitzen dio nire enpre-sak, bulegoan ez gauden bitarteandenok konektatuta senti gaitezen, ger-tutasuna manten dadin. Finean, kon-trolatu ezin ditugun kezka horiek ku-deatzen laguntzeko teknika bat dabaita ere. Noiz itzuliko gara berrirobulegora; gure lanpostua arriskuanote dago; enpresaren errentagarrita-suna behera doanean zein izango dadatorren hilabeteko lehentasuna; be-netan nahitaezkoak ez diren gastuakmurrizteko eskatu digutenean, nahi-

taezkoak izango ote gara etorkizune-an. Nor da, izan ere, nahitaezkoa?

Neurri handi batean behintzat orain-dik «etxean» jarraitzen dugu Lon-dresen. Denda gehienak duela astebe-te ireki bazituzten ere, hasierakoegunetako erreakzio kontsumista ol-darkor eta katartikoaren ostean, lasaidaude kaleak, prudentzia eta mesfi-dantza sentitzen dira. Uste nuen ba-rruan egoteak sortu zigun ezinegonaeta arnas beharra gehiago antzeman-go zela. Oraindik ere barrurako senadaukat nik ere, auzoan ibiltzekoa,urrunegi joan gabe. Hiru hilabeteanlehenengo aldiz joan nintzen liburudenda batera aurreko asteburuan etasentsazio gozoa izan zen, baina horiizan da dendatara sartzeko nire saia-kera bakarra. Tabernak eta jatetxeak hamar egun

barru irekiko direla esan zuen BorisJohnsonek atzo. Mezuak sortu zueneuforiaren ostean, politikoek kontro-latu nahi izan dute lehergailu hori etaaholku arretatsu eta zuhurragoekinjarraitu zuten segidan: beharbada bi-rusaren bigarren fase bat aurreikustendutela; agian, lehenengo fasea bainohilgarriagoa izango dela; ausaz esko-lak berriro ere itxi beharko dituztela;akaso txertoa asmatuko dutela urteamaierarako; balitekeela berriro ereitxialdi zorrotzago bat egin beharraizatea.Beharbada. Agian. Apika. Ausaz.

Akaso. Baliteke.Kontua da inork ez dakiela zer gerta-

tuko den. Ez dakigu ezer, espekulazio-aren txotxongiloak baino ez gara. La-gun batek esaten zidan atzo. Egokiaote da hegazkin bat hartzea? Orain ezbadugu egiten, akaso urrian ezingodugu egin, edo eguberrietan ere egoe-ra ez da orain baino hobea izango.Noiz arte egongo gara irla honetatikatera ezinik? Kezka etiko, praktiko, lo-gistiko eta batez ere emozional guztie-kin borrokan jarraitu beharko dugu. •

Oraindik, neurri batean, etxe inguruan segitzen dute Londresen. Justin TALLIS | AFP

Kontrolatu ezin dugun hori

Garazi Goia - @GaraziGoiaIdazlea

Page 31: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten

2020 | ekaina | 27

GAUR8• 30 / 31

Juantxo EGAÑA

MARCEL DELBOY

«KANBOKO TXIKITO»TXAPELDUNA,FRONTEAN ERE PILOTARIJoseph Apestegy, “Kanboko Txikito” goitizenez,1881ean jaio zen. 17 urterekin xisterako mundukotxapelduna izan zen lapurtarra, eta 1914ra arte ete-nik gabe eutsi zion titulu horri, baita ondoren ere,1919tik 1923ra arte. 1900eko Parisko Olinpiar Joko-etan parte hartu zuen, Erakusketa Unibertsalarenbarnean, eta anaiarekin batera brontzezko dominabat lortu zuen. Mundu osoan barrena ibili zen, beste-ak beste, Madril, Paris, Kairo, Alexandria, Habana,Buenos Aires eta Mexikoko pilotalekuetan jokatzeko.Kondairak dioenez, Lehen Mundu Gerran lapurtar pi-lotariak bere xisterarekin granadak jaurtitzen zituenalemanen lubakietara. 1915eko otsailaren 11ko “J’aivu” aldizkariak Kanboko Txikitori frontean zela atera-tako argazki bat argitaratu zuen, eta pilotari fama-tuak granadak jaurtitzeko zuen trebetasuna aipatu.Lapurtarraren erregimentuko kide batek senitartekobati idatzitako gutun batean honela zioen: «Pilotaformako bonba txikiak ere baditugu, Kanboko Txiki-tok xistera batez botatzen dituenak». Gerra amaitu-takoan, bi sari eman zizkioten, Gerrako Gurutzea etaOhorezko Legioa. Kanboko Txikito 1950ean hil zen,Donibane Lohizunen.

Page 32: ERROTARRI FORMAKO AURKIKUNTZA · (1.500 bat hiztun). Merkatari trebeak omen ziren bertakoak, beraz, euren aldaera germani-koak ospea zuen eskualde oso - an. «Vilamovieraz egiten