erretratua. arimaren ispilua

15
arimaren islada ERRETRATUA Pablo Picasso Marti Ceballos Valero

Upload: intxaurrondoikastola

Post on 13-Apr-2017

32 views

Category:

Art & Photos


0 download

TRANSCRIPT

arimaren isladaERRETRATUA Pablo Picasso

Marti CeballosValero

CANONAERABILIZ

Aurpegiak eraiki

Zer da CANON-a?

Zeintzuk dira neurri eta proportzio horiek?

Norberak bere berezitasun edo ezaugarri propioak izan arren, badira giza buruan hainbat neurri eta proportzio mantendu egiten direnak edonorengan. Neurri eta proportzio horiek erretratuak egiten laguntzen digute.

Har dezagun kopetaren altuera (BC) modulotzat, neurritzat. Buruaren altueraren canona hiru bider t´erdikoa da.

Modulo edo oinarrizko neurri honek aurpegiaren beste elementuen proportzioa ere zehaztuko du.

Buruaren altuera, lerro horizontalen bitartez, hiru modulo t´erditan zatituko bagenu elementu hauen kokapena eta proportzioa lortuko genuke:

A- Buruaren goiko aldea, ilearen zabalera kontatu gabe.B- Ilearen hasiera.C- Bekainak eta belarrien altuera eta kokapena. D- Sudurraren beheko aldea.E- Buruaren beheko aldea.

Kopetaren altuera modulotzat berriro, buru honen zabaleraren canona bi bider t´erdikoa da.

Beraz, aurreko canona eta hau kontutan hartuta, parez pare ikusitako buru bat eraikitzeko araua finkatuko dugu:

Giza burua laukizuzen bat da, non altuerak 3´5 unitate neurtzen du eta zabalerak 2´5 unitate. Laukizunen horri KAXA deituko diogu.

Adibidea: Unitatea edo moduloa 4 cm-takoa bada, laukizuzenaren altuera (3´5 x 4) 14 cm eta zabalera (2´5 x 4) 10 cm.

Burua = 10cm x 14cm

Neurri hauek egokiak dira ikasleekin aritzeko.

Kaxa horizontal eta bertikalki erdibituko bagenu,

bertikalean, sudurra eta ahoaren ardatz simetrikoak leudekete eta horizontalean, begien kokapena (K). Hau oso garrantzitsua da giza burua eraikitzean, maxima bat da:

Begiak, giza buruan, bere alturaren erdi erdian kokatzen dira.

K

Begien tamaina zehaztuko dugu.

Arreta jarri bi begien arteko distantzian: (H)Distantzia edo modulo hori begiaren zabalera da eta 5 aldiz errepikatzen da belarri batetik bestera, beste begi bat, erdian hirugarren begi bat balego bezala.

Beraz, begia modulotzat hartuta, buruaren zabalera 5 begi dira.

Kokotsaren zabalera ere, gutxi gora behera, buruaren zabaleraren bostena da (H)

H

H

Ahoaren beheko ezpaina, sudurraren beheko aldea eta buruaren beheko aldearen erdian kokatzen da (I), begi ninien arteko distantziak ahoaren zabalera zehaztuko du.

Belarrien tamaina bekain eta sudurraren azpiko marren arteko distantziakoa da, modulo bat, koperetan tamainakoa.

I

Modulo berbera erabiliz (kopetaren altuera), giza buruaren altuera eta zabalera, soslaitik ikusita, 3´5 bider dira.

Beraz, giza buruak, soslaitik ikusia, forma karratua du.

Eta A- Buruaren goiko aldea, ilearen zabalera kontatu gabe.B- Ilearen hasiera.C- Bekaina eta belarrien altuera eta kokapena.D- Sudurraren beheko aldea.E- Buruaren beheko aldea, kokotsa.

A

B

C

D

E

A- Buruaren goiko aldea, ilearen zabalera kontatu gabe.B- Ilearen hasiera.C- Belarri eta bekainen altuera eta kokapena.D- Sudurraren beheko aldea.E- Buruaren beheko aldea, kokotsa.I- Ahoaren beheko ezpainaK- Begien zabalera eta kokapena

AB

C

D

EI

K

Soslai ikuspegian kontuan izan:

Elementu guztiak, aurrez aurreko ikuspegian diren lerro eta altuera berean kokatzen dira (bekaina, begia, belarria, ahoa, sudurra, …)

J moduloa hiru puskatan zatituz, erreferentzia puntu ezberdinak lortzen ditugu, bekaina, begia, sudurra, ahoa … kokatzen laguntzen dutenak..

a- Sudurraren punta eta zabalerab- Kokotsa, ahoa, sudur zuloa, bekainaren hasiera, kopetac- Begia, bekainaren bukaera, ilearen hasiera

Belarria hirugarren moduloan kokatuta dago.

A

B

C

D

E

I

K

Ja b c

Adinaren araberako canonaOrain arte esandakoa heldu baten erretratuari dagokio. Umeenak bi diferentzia ditu:BegiakUmeen kasuan bekainak dira, ardatz horizontalean direnak eta begiak ardatzaren azpitik. Handitu ahala begiak hurbilduko dira ardatzaruntz. Umeen begiak separatuagoak daude eta borobilagoak dira. Belarriak beherago kokatzen dira, sudurra motzagoa eta ahoa, gero eta gazteago, gero eta estuagoa da.Kaxa Kaxaren altuera/zabaleraren proportzioa2 urteko ume baten kasuan 4 x 3-koa da. Umearen burua “esferikoagoa” da. Kasu honetan canona kokotsa eta sudurraren azpiko marren arteko distantzia da. Helduen kasuan bekaina eta ilearen hasierakoa da.