erreportajea: sistemaren errepidean eserita - desobedientzia euskal herrian

4
Erreportajea 10. zenbakia 2013ko apirilaren 10a SISTEMAREN ERREPIDEAN ESERITA Desobedientzia Euskal Herrian

Upload: topatu-info

Post on 24-Mar-2016

228 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Kazetaria: Jon Altuna

TRANSCRIPT

Page 1: Erreportajea: Sistemaren errepidean eserita - Desobedientzia Euskal  Herrian

Erreportajea 10. zenbakia2013ko apirilaren 10a

SISTEMAREN ERREPIDEAN ESERITA

Desobedientzia Euskal Herrian

Page 2: Erreportajea: Sistemaren errepidean eserita - Desobedientzia Euskal  Herrian

ERREPORTAJEA

SISTEMAREN ERREPIDEAN ESERITA; DESOBEDIENTZIA EUSKAL HERRIAN

Borroka molde preziatua izan da desobedientzia azken hamarkadetan, eta indartsu darrai egun ere

Naturan txikizioa eragingo duen makinaren aurrean jartzea, eza-rritako sistema kapitalistari norberaren gorputzarekin au-rre egitea… Asko teorizatu da desobedientzia zibilaren ingu-ruan. Baina, teoriak baino, askoz ugariagoak dira jardun politiko mota horrek ezagutu dituen kasu praktikoak. Horren adibide argia da Euskal Herriko azken hiru hamarkadetako historia.

Zer da desobedientzia?

Desobeditzea legea modu kon-tziente, mediatiko eta publikoan haustean datza, indarkeriaren erabilerarik egin gabe jendarte-ko egoera bidegabeak salatu eta gainditzeko asmoz.

Jendartearengan zirrararen bo-terea erabiliz (ekintza ikusga-

rriak eginez), aldaketa sozial eta politikoak bultzatzea du xede desobedientzia zibilak.

Jendeak uste duenaren aurka, desobeditzea ez baita zerbait eraisteko bidea, beste errealitate bat eraikitzeko bidea baizik, ate berriak zabaltzeko aukera ema-ten duena.

Indarkeria gabeko ekintzek tentsioa sortzen dute berez, adi-adi jartzen dute jendea, eta ur-duri sistema. Zapaltzaileak ez du sekula bere borondatez aurre-rapausorik emango instituzio-nalizatua dagoen bidegabekeria jakin bat soluzionatzeko. Mu-gitu! mugimenduko kidea den eta Yolanda Barcinari tartaka-da bota zion Gorka Ovejeroren hitzetan, “botere publikoak beste aukerarik ematen ez duenean, desobedientzia da geratzen zai-gun tresna bakarra”. Esparru ho-rretatik eragin nahi du desobe-dientzia zibilak: legeak hautsiz, baina bidezkoa dena eginez. Bes-te modu batean esanda, legeak dioena errefusatu eta kontzien-tziak oihukatzen diona egiten du ekintzaileak, metodologia jakin bat jarraituz.

Desobedientziaren hastapenak

Besteak beste Mahatma Gand-hi, Henry David Thoreau, Mar-tin Luther King eta Bertrand Russelek irekitako bideak bizi-bizirik jarraitzen du egun.

70 eta 80ko hamarkadetan mun-du osoko mugimendu eskuindar zein ezkertiarren artean borroka armatuaren erabilerak indarra eta prestigioa hartua zuen bi-tartean, desobedientzia zibileko mugimenduek indarkeria ezan topatu zuten zilegitasuna eta koherentzia. Sormena eta irudi-mena hartu zituzten armatzat, jendartean mezu zehatz eta zu-zen bat zabaltzea izanik helburu.

Euskal Herrian, mugimendu horren adibiderik ezaguneta-rikoena zerbitzu militarraren

aurka gauzatutakoa izan da. 80.hamarkadatik aurrera, milira joateari uko egin zioten Euskal Herriko makina bat gaztek. Era-baki “gogorra” izan zela azaldu du Luis Miguel Garcia Cavadasek. Duela 25 urte sartu zen Kakitzat koordinakunde antimilitaristan, eta oraindik ere bertan dabil. Es-painiar estatuaren indar arma-tuetan sartzeari uko egiteagatik

urtebete pasa zuen kartzelan. Orain, derrigorrezko zerbitzu militarra bertan behera geratu den arren, borrokak jarraitzen duela azpimarratu du Cavadasek: “Kontuan hartu behar da aurten-go gastu militarra 16.500 milioi eurokoa dela, krisi garaia izanik gainera”. Militarismoaren eta arma-industriaren aurkako eten-gabeko borroka horretan, desobe-dientziak bere presentzia izan du beti.

Antimilitarismoa ez da izan desobedientzia zibila baliatu duen Euskal Herriko mugimen-du bakarra. Itoitz, AHT, preso po-litikoekiko elkartasuna… Adibi-deak ugariak eta anitzak dira. Ovejerok uste du desobedientzia zibila egiten jarraitu behar du-gula: “Bai AHTrekin, bai euska-rarekin, bai etxegabetzeekin… Desobedientzia delako jendarteri geratzen zaion tresna indartsue-netariko bat”.

Desobedientziaren DNA

Desobedientzia zibilaren nor-tasun ikurra publikotasuna eta bortizkeriaren erabilerarik eza

2013ko apirilaren 10a | 10. zenbakia

Jon Altuna

“Botere publikoak beste aukerarik ematen ez duenean, desobedientzia da geratzen zaigun tresna bakarra”Gorka Ovejero, Mugitu!-ko kidea

Page 3: Erreportajea: Sistemaren errepidean eserita - Desobedientzia Euskal  Herrian

dira. Horrek egiten du berezi gai-nontzeko lege hausteengandik. “Publikoki egin dugu ekintza zuzena, erantzukizuna gure gain hartuz beti”, azaldu du Julio Vi-llanuevak, Itoitzeko solidarioa izateaz gain Barcinaren aurkako tartalaria ere izandakoa denak. Urtegia zeharkatzen zuten kable batzuk moztu zituztenean ka-zetari talde bat gonbidatu zuten ekintzaren lekukotza jaso zezan.Desobedienteak, preso eramaten dutenean, jendarteak erreakzio-natu egingo duela pentsatzen du, metodologia horri jarraiki egiten du ekintza zuzena, masa borroka

pizteko helburuarekin. Baina, as-kotan, ez da hala gertatzen, posi-ble delako hedabideek ekintzilea kriminalizatzea.

Desobedientzia zibilaren eta bide bortitzen erabilerak ez dira kon-trajarriak izan praktika politiko beraren baitan. Desobedientzia-ren teoriko nagusienetako bat gisa kontsideratua dagoen Hen-ry D. Thoreauk, adibidez, ez zion uko egin John Brown bezalako pertsonaia baten aldeko apologia egiteari. Esklabutzaren kontra jarduteko armak erabili zituen Brownek, eta Thoreauk bere

borroka defendatu eta miretsi zuen Apologia del Capitan John Brown izeneko testuan. Bakea-ren arketipo ideala bezala ezagu-na den Mahatma Gandhik ere ez zuen indarkeriaren erabilera guztiz errefusatu, II. Mundu ge-rran aliatuak Indian sartzearen aukera begi onez ikusi baitzuen, herrialdea Japoniagatik inbadi-tua izaten bazen.

Dena den, ia beti, efektu media-tikoa da desobedituz bilatzen dena. Barcinaren aurkako tar-takadena, adibidez, Abiadura Handiko Trenaren eztabaida

Desobedientzia zuzena: desobeditzen den legeak zuzenean bidegabekeria sortzen duenean. Beltz bat autobusean esertzea, debekatuta daukan bitar-tean.

LEGEA HAUSTEN DA

Zeharkako desobedien-tzia: beste lege batek sortzen duen bidegabeke-ria salatzeko lege jakin bat hausten denean. Autobus konpainia arrazisten au-rrean eserialdia.

LEGEA HAUSTEN DA

Bestelako ekintza pu-bliko eta bortizkeriarik gabeak: ez da inongo le-gerik hausten, baina legea gainditzea da helburua. EHNAren erabilera, gre-bak...

EZ DA LEGEA HAUSTEN

DESOBEDIENTZIA MOTAK Ekai txapartegi

DONOSTIAKO ZORTZI GAZTE INDEPENDENTISTAREN AURKAKO ZIGORRA SALATZEKO BIDE MOZKETA

Page 4: Erreportajea: Sistemaren errepidean eserita - Desobedientzia Euskal  Herrian

“lehenbiziko lerrotan” jartzeko burutu zen, Ovejeroren arabera. “Ekintza horri esker, AHTren gaia hilabete luzez egon zen ezta-baidagai, batez ere Nafarroan”. Mugitu!-k egindako bestelako ekintza batzuk ere (ibaiak berdez tindatzea edota isun faltsuak ba-natzea) jendearengan eztabaida sortzea ahalbidetu dute. Izan ere, Ovejeroren aburuz, behin obrak hasita, eztabaida agortu egin zen, eta beharrezkotzat jo zuten estra-tegia aldaketa bat, desobedien-tzian aurkituz borrokarako habia.

ERREPRESIOA

Barcinari tartakada bota ziote-nen aurka hamar urteko kartze-la zigorra eskatzen du fiskalak eta Villanuevak, bere aldetik, kartzelan amaitu zuen Itoitzeko kableen mozketagatik. Gainera, kode penala “indartu eta gogor-tu” egin da, Villanuevaren uste-tan: “Itoitzeko garaian gaur egun oso zigortuta dauden hainbat eta hainbat ekintza egiten geni-tuen eta artxibatu egiten ziren”. Gainera, insolbentearen figu-ra existitzen zen lehen. Solida-rioen taldean ekintzak egiteko

baldintzetako bat insolbentea izatea zela oroitzen du Villanue-vak.

Horretaz gain, ezberdina da desobedientzia zibilak herrial-dearen arabera jasotzen duen errepresio maila. Barcinaren aurkako ekintzaren kasuaz hitz egiterakoan, Frantziako ministro bat tartakatu zuen gazte baten kasua gogorarazten du Ovejerok. Gazteari 400 euroko isuna ja-rri zioten iaz, eta beraiek hamar urteko kartzela zigorrari egin beharko diete aurre. Hala ere, Vi-llanuevak nabarmendu duenez, gogortze horrek erakusten du halako ekintzek botereari min egiten diotela. Errepresioari au-rre egiteko “sostengu sozial zaba-la” lortu behar dela gaineratu du, errepresioa “zama handia” delako euren borrokan.

Horregatik, gaur egun AHTren aurkako Mugitu! mugimenduak egiten dituen ekintzak, desobe-dientzia zibilaren barruan koka-tuak egon arren, askoz parte hartzaileagoak direla argitu du Villanuevak. “Ondorio legal mini-moak” izatea da aldaketa horren

helburua, “ekintza gogorragoak” egitea baztertu gabe betiere. Ho-rretaz gain, Villanuevaren ustez beharrezkoa da desobedientzia taldeetan erreleboa egotea: “Jen-de asko bazterrean geratzen ari da ekintza bat egitekotan kartze-lara joan litekeelako”.

Desobeditzen jarraitu beharra dagoela azpimarratu du Oveje-rok: “Desobedientzia zibilean as-kotan ezin duzu egoeran gehiegi pentsatu, gauzak egin egin behar dira”. Villanuevak ere bat egi-ten du iritzi horrekin: “Borroka guztiz beharrezkoa da, borroka-rik gabe ez dugulako inoiz as-katasunik lortuko”. Villanue-va, Ovejero, Cavadas eta beste hainbat ekintzailek sistemaren errepideetan eserita jarraitzen dute, borrokan, bide hobeen bila.

“Errepresioari aurre egiteko sostengu sozial zabala lortu behar da”Julio Villanueva, Itoitzeko solidarioa eta Barcinari tartakada bota zionetako bat

OARSOALDEKO HIRU GAZTE INDEPENDENTISTA DONOSTIAKO MARIA CRISTINA HOTELEAN KATEATZEN