erremintak

21
ARTAZIAK: Kartulina, kartoia edo papera mozteko erreminta aproposena. Mozterakoan bere luzera osoa aprobetxatu behar dugu ondo egiteko. Artazi mota asko dago eta bakoitzak badu bere erabilpen zehatza. ELEKTRIKARI GURAIZEAK: XAFLAK EBAKITZEKO GURAIZEAK: Kableak zuritu eta mozteko. Metalezko xaflak

Upload: ka

Post on 12-Nov-2014

3.090 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Erreminta erabilera eta segurtasun erabilera teknikak.

TRANSCRIPT

Page 1: ERREMINTAK

ARTAZIAK:

Kartulina, kartoia edo papera mozteko erreminta

aproposena. Mozterakoan bere luzera osoa aprobetxatu

behar dugu ondo egiteko. Artazi mota asko dago eta

bakoitzak badu bere erabilpen zehatza.

ELEKTRIKARI GURAIZEAK: XAFLAK EBAKITZEKO GURAIZEAK:

Kableak zuritu eta mozteko. Metalezko xaflak mozteko.

Kontutan hartu behar dituzun arauak hauek dira:1. Lasai egon beraiekin, arriskutsuak izan daitezke eta.2. Ez jolastu ezta keinuka ibili beraiekin.3. Beste bati artaziak pasatzeko momentuan, zuk puntatik hartu besteak eskutokitik har ditzan.4. Latorria mozteko orduan eskularruak erabili. Batzutan hainbat plastiko mota mozterakoan ere bai.5. Ez moztu edozein material, bakarrik diseinatutakoentzat erabili behar dira.

Page 2: ERREMINTAK

KUTERRA:

Material gogor batetan (kartoia adibidez),

mozketa zuzenak egiteko ebaketa-tresna

aproposena da.

Kontutan hartu behar dituzun arauak hauek dira:

1. Gida bezala erregela metalikoa edo egurrezko

listoi bat erabili behar da, inoiz ez, plastikozkoak.

2. Mozteko momentuan, ondo estutu erregela edo

listoia, atzamarrak babestuz eta kuterraren punta

pixka bat atera (ez osoa, erraz apurtzen baita).

3. Mahai gainean zerbait ipini, mahaia bera

babesteko mozketak egiteko momentuan.

4. Bukatu bezain laister, kuterraren punta berriro

barruan gorde segurua askatuz.

Page 3: ERREMINTAK

TORNUZILA:

Laneko mahaian finkatuta egoten da.

Mekanizatu (zerratu, karraskatu, zulatu...) behar

den edozein piezak ongi eutsita edo oratua egon

behar du.

Kontutan hartu behar dituzun arauak hauek dira:

Tornuzilaren barailek pieza biguinetan marka uzten dute. Beraz, kartoi edo zurezko xafla txiki batzuk

sartu tartean.

Page 4: ERREMINTAK

SARJENTAK:

Pieza handiak laneko mahaira lotzeko erabiltzen dira baina baita bi pieza

itsatsi bitartean elkarren kontra edukitzeko.

Page 5: ERREMINTAK

BARAILAK:

Zulatu behar diren piezak finkatzeko erabiltzen dira normalean.

Page 6: ERREMINTAK

ALIKETAK:

Tolestu, ebaki edo soldatu behar diren pieza txikiak eusteko erabiltzen dira.

Kontutan hartu behar dituzun arauak hauek dira: ez dira inoiz kolpeak emateko erabiliko.

Page 7: ERREMINTAK

KURRIKAK:

Iltzeak ateratzeko erreminta bereziak dira. Ez dira, beraz, oratzeko erremintak, nahiz eta batzuetan

oratzeko erabili. Ebaketa-erreminta gisa erabiltzen dira inoiz.

ATXIKITZEKO KURRIKAK:

Barailan sartzen ez diren piezei eusteko edo pieza txikiak

oratzeko erabiltzen dira.

Page 8: ERREMINTAK

ESKUZKO ZERRA:

Material meheak ebakitzeko erabiltzen

da. 5 mm-rainoko zur, zur-aglomeratu edo

zurezko xaflak ebakitzen ditu.

Metal bigunetan ere erabil daiteke, baina

zerra-hari desberdina erabilita. Metala

ebakitzeko hariak oso hortz txikiak izaten

ditu.

Piezaren barnealdean ebaki behar baldin

bada, ikus ondoko irudian haria nola ipintzen

den: lehenbizi ebaki behar den lekuan zuloa

egin eta haria bertatik sartu.

Gero zerra-etxeari lotu eta besteetan bezalaxe ebaki.

Page 9: ERREMINTAK

ZERROTEA:

Zura ebakitzeko erabiltzen da.

Zerraz eta angelu-kaxaz zura 90º edo 45ºra ebaki

daiteke.

Angeluan ebakitzeko gailu bereziak dituzten zerrak

badira.

ARKUZKO ZERRA:

Metala ebakitzeko erabiltzen da.

Kontuan hartu hortzak aurreko aldera inklinaturik daudela.

Zerratzeko lehenbizi pieza oso ongi finkatu behar duzu.

Zerra-orri osoa erabili behar duzu. Poliki eta presarik gabe

zerratu. Indar handiegia ez dago zertan eginik.

Page 10: ERREMINTAK

INGURATZEKO ZERRA (KALADORA):

KONTUZ: MAKINA HAU KONTU HANDIZ ERABILI BEHAR DUZU,

ARRISKUTSUA IZAN DAITEKEELAKO. ERABILI BAINO LEHEN ZURE

IRAKASLEAREKIN HITZEGIN.

Zura, aluminioa, etab. Ebaki ditzakezu, zerra-orri

egokia ipinita.

Zazpi centímetro baino lodiera handiagorik ezin da

ebaki.

Euskarria inklinatuz, angelua osatuz ebakitzeko aukera dago.

ERREMINTA HAU ERABILTZERAKOAN

BETAURREKOAK JARRIKO DITUZU!

Page 11: ERREMINTAK

ESKUZKO ZULAGAILUA:

Zuloak egiteko balio du barautsari biraketa higidura emanez.

Eskuz eraginez funtzionatzen duten engranaje batzuez eratua dago,

biraderari eraginez barautsaren biraketa abiadura biderkatzen dela.

Seguratsun neurriak:

- Finka ezazu pieza sarjentarekin, ez eutsi inoiz eskuarekin,

barautsak hertz zorrotzak baitauzka eta ihes eginez gero zauri

larriak egin ditzake.

- Marka ezazu puntzoiarekin aurrez zuloa egingo den puntua,

barautsa irristatu eta istripurik eragin ez dezan.

- Zuloa handia bada, diametro txikiko barautsarekin hastea

komeni da, eta gero eta lodiagoak erabiliz joan, behar den

neurrikoraino iritsi arte.

- Erne ibili arropa lasa eta ile luzeekin, zulagailuak biratzean

traba daiteke eta.

Page 12: ERREMINTAK

ZUTABEDUN ZULAGAILUA:

- Zulatu aurretik, zulatu behar den materialari

dagokion barautsa aukeratu behar da.

- Zuloa egin baino lehen, zuloaren erdia markatu

behar da horrela barautsa ez da irristatuko.

- Diámetro handiko zuloak egiteko, aurrena

diámetro txikiko barautsa erabili.

KONTUZ!!

- Ilea suelto baduzu,

- Arropen manga zabalekin,

- Piezak txikiak badira, eskuz ez eutsi

- Barautsa biraka badabil, ez ikutu eskuekin.

Page 13: ERREMINTAK

ZULAGAILU ERAMANGARRIA:

- Zulatu aurretik, zulatu behar den materialari dagokion

barautsa aukeratu behar da (behean barauts motak).

- Zuloa egin baino lehen, zuloaren erdia markatu behar

da horrela barautsa ez da irristatuko.

- Diámetro handiko zuloak egiteko, aurrena diámetro

txikiko barautsa erabili.

KONTUZ!!

- Ilea suelto baduzu, arropen manga zabalekin, piezak txikiak badira, eskuz ez eutsi.

- Barautsa biraka badabil, ez ikutu eskuekin.

BARAUTSAK:

Metalarentzako Egurrarentzako Harriarentzako

Page 14: ERREMINTAK

ZINTA METRIKOA:

Ereduen arabera, zinta honekin hiru metro luzeraino neur

daiteke, eta gutxienez milimetroak bereiz daitezke.

ERREGELA MALGUA:

Erregela honen bidez 30, 40 edo 50 zentimetroraino neur

ditzakezu, milimetroak bereizten direlarik.

KALIBREA:

Kalibreaz, kanpoko nahiz barneko neurriak eta sakonerak

neur ditzakezu.

Page 15: ERREMINTAK

EGIAZTATZEA:

Gainazal launak egiaztatzea:

Erabat zuzenak diren erregelen bidez, erregelaren ertzaren eta

gainazalaren ukigunea lerro bat izatea lortu behar da. Irudian

bezala argiaren kontra jarriz begiratuta, gune batzuetan besteetan

baino argi gehiagok ez du egon behar.

Angeluak egiaztatzea:

Argiaren kontra begiratuta egiaztatzen da. Eskuaira atzera eta

aurrera desplazatu behar da gainzal osoa egiaztatzeko.