errebueltako neska

10
ERREBUELTAKO NESKA Batzuek Deba inguruan ikusten zuten neska hori, atzamar egiten. Neska aurpegi-zurbila, soineko zuri batez jantzia. Atzeko jarlekuan jesarri, eta isil-isilik joaten zen, harik eta errebuelta jakin batera hurreratu arte. Orduan, ahots leituaz, kontuz ibiltzeko esaten zion gidariari, hantxe hil zelako urtebete arinago. Hori dena ezaguna izanda, zergatik bururatu zitzaidan, Elgoibar atzean utzita, neska hura, bide bazterrean atzamar egiten ari zena, automobilean jasotzea? Morboa, agian? Kontua da atzean eseri zela, nire bistatik ostenduta. Gogoratzen dut berandu zela, goizaldeko ordu biak edo. Elgoibarko jaietatik nentorren, nahiko edanda, egia esan. Kamiseta ardoz zipriztinduta nuen. Zer arraio, ardoz blai eginda! Egoera horretan, neskaren isiltasunak harrotu egin ninduen. Etxera orduko aukeraren bat izango nuen anaia txikiari alegrantziaren bat

Upload: maritxu-norazoaz

Post on 22-Mar-2016

213 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Ipuin porno-banpirikoa

TRANSCRIPT

Page 1: Errebueltako neska

ERREBUELTAKO NESKA

Batzuek Deba inguruan ikusten zuten neska hori, atzamar egiten. Neska aurpegi-zurbila, soineko

zuri batez jantzia. Atzeko jarlekuan jesarri, eta isil-isilik joaten zen, harik eta errebuelta jakin batera

hurreratu arte. Orduan, ahots leituaz, kontuz ibiltzeko esaten zion gidariari, hantxe hil zelako

urtebete arinago.

Hori dena ezaguna izanda, zergatik bururatu zitzaidan, Elgoibar atzean utzita, neska hura, bide

bazterrean atzamar egiten ari zena, automobilean jasotzea? Morboa, agian? Kontua da atzean eseri

zela, nire bistatik ostenduta.

Gogoratzen dut berandu zela, goizaldeko ordu biak edo. Elgoibarko jaietatik nentorren, nahiko

edanda, egia esan. Kamiseta ardoz zipriztinduta nuen. Zer arraio, ardoz blai eginda! Egoera

horretan, neskaren isiltasunak harrotu egin ninduen. Etxera orduko aukeraren bat izango nuen anaia

txikiari alegrantziaren bat emateko?

“Zelan egon da jantzita?”, galdetu nion neure buruari. Bere irudia agertu zitzaidan automobileko

faroen aurrean, bidertzean. Ile luze beltza zuen, busti-bustia. Gau hartan ez zuen euririk egin, hala

ere. Eta soineko zuria ere, ez zeraman, bada, goitik behera mela-mela eginda?

-Non izan zara, errekan arropa eta guzti bainetan, ala?

Ez zidan txintik ere erantzun. Hala ere, mugimendu bat nabaritu nuen atzeko jarlekuan, harri bat

Page 2: Errebueltako neska

uretara jausten denean bezalakoa. Edo hobeto esanda: esku bat uretan dabilenean bezalakoa, uretan

zer edo zer bilatzen ari dena, hain zuzen ere.

-Nola duzu izena, polit horrek? -galdetu nion.

Bigarren galdera ere erantzun barik geratu zen.

Usaina igarri nuen orduan. Umel usain hura. Uretan denbora larregi eman duen arropa ustelduarena.

Eta hotzikara batek dardarazi ninduen. Egia ote zen hildako neskaren kondaira? Usain berezi hura,

isiltasun erabateko hura... Ez, ezin nion beldurrari bihotz barnera pasatzen utzi. Hirugarren galdera

egitera ausartu nintzen.

-Non bizi zara, laztana?

Orduan bai. Erantzun egin zidan. Ahotsak hotzikaraka zegoela salatu zuen.

-Ikusten errebuelta hori? Ba, bertan hasten den pista hartu behar duzu, aldats gora.

Halaxe zen. Errebueltan pista estu bat ikusi nuen. Bolanteari eragin eta konturatu orduko bidean

gora ginen, iluntasunean. Kilometro bat egin genuen horrela. Bihotzak eztanda egin zidan bere

ahots izoztua belarri parean igarri nuenean.

-Gelditu zaitez etxola horretan.

Agindutako moduan, etxola ondoan geratu nintzen. Autotik ateratzean lurrera jausi nintzen, lupetz

artera. Neskak bere eskua eskaini zidan. Azal fina zuen. Finegia. Bustiegia. Etxola barrura eraman

ninduen.

Page 3: Errebueltako neska

-Erantzi arropa zikin horiek! -agindu zidan, eta ahotsa hormetan errebotatu zen, kripta batean

bageunde bezala. Eta bai, orduan ohartu nintzen atetik sartu baino ez, maila batzuk jaitsi genituela,

eta gela hartan ezohiko umeltasuna zegoela, eta leihorik bat ere ez.

-Etzan zaitez hor!

Mahai luze bat seinalatu zidan, aldare itxura zuena.

Nik bere agindu guztiak bete nituen. Hantxe nengoen, harriaren hotza nire bizkar biluzian itsatsita.

Artega, baina gustura. Neskak, mugimendu arin batez, soinekoa erantzi baitzuen. Gorputz

kitzikagarria zuen. Azal zuri-zuria. Zuri urdindua ia. Argala zen, oso. Saihetsak antzematen

zitzaizkion, eta haien gainean titi txiki bi, nerabe batenak ziruditenak. Hankartean ez zuen ilerik, ez

galtzarbeetan. Hain hotza zirudien, eta aldi berean hain bero jartzen ninduen! Baina gehien aztoratu

nindutenak bere galtzerdiak izan ziren, oraindik jantzita zituenak. Behatz potoloetan zulo bana

agertzen zen, eta momentu hartan behatz haiek baino jaki preziatuagorik ez zen niretzat mundu

osoan.

Bere oinetara jauzi egin nuen, eta behatzak lamiztu nizkion. Galtzerdiek lizun usaina zuten, aspaldi

aldatu bakoak bailiran. Horrek plazerra areagotu zidan, eta erotuta legez erantzi nizkion, haginekin

eta mihiarekin. Neskak menpekotasun seinaletzat hartu zuen hura. Eta egia zen: haren esklaboa

izatea baino ez nuen nahi.

Aldarean etzan nintzen berriro ere. Elgoibarko tabernazulo guztietan ibilia nintzen txikitoak edan

Page 4: Errebueltako neska

eta edan, baina hara!, anaia txikiari kalterik ez horrek, hantxe igarri nuen, hankartean gogor,

mailuka.

-Sartu egizu ahoan! -exijitu nion.

Barre algaraka hasi zen. Zerbait arraroa zuen barre hark. Orduan konturatu banintz! Baina lelotuta

legez nengoen. Normala! Hantxe, nire aurrean, kristoren neska zegoen, biluzik! Eta bere begi

beltzak hondorik gabeko putzuak ziren. Koldarrena izango zen ihes egitea. Niretzat nahi nuen

panpoxa hura. Hortzetako pasta barik ere hagin guztiak garbi-garbi utziko nizkion. Eta anaia txikia

ere gogotsu zegoen borrokan hasteko. Arrakala hartan zundaketak egiten hasteko irrikan.

-Niri ez zaizkit bitartekoak gustatzen -esan zidan lotsa gabe, zakilari begira.

Eskuan haztatu nuen, harrokeriaz.

-Zer esan nahi duzu, moñoña? Seguru sekula ez duzula neurri honetako tramankulurik ahoratu!

Zaplazteko bat eman zidan.

-Orain ikusiko duzu zer gustatzen zaidan!

Hankartera egin zidan jauzi. Lizunkeriaz begiratu zion zakil tenteari. Txistua ere bota zion, suge

pozoitsuaren lerdea. Zakil-mokoa sutan nuen. Baina berak beste altxor bat nahi zuen. Esana zidan:

bitartekorik gabe. Min gorria sentitu nuen orduan potroetan. Banekien zergatik egin zitzaidan

ezaguna irribarrea! Letagin zorrotz haiek! Barrabiletan egin zidaten klask, eta hazi guztia xurgatzen

ari ziren!

Page 5: Errebueltako neska

-Madarikatua! -oihukatu nion, eta uxatzen saiatu nintzen, gainetik kentzen. Ezin. Bat-bateko

ahuleziak harrapatua nengoen. Barrabilak zelan hutsitzen zizkidan ikusi behar izan nuen, izuturik.

Burua altxatu zuenean, koskabiloak pikupasa bihurtuta nituen. Neskak, aldiz, osasuntsuagoa

zirudien. Letagin puntetan oraindik zituen haziaren arrastoak, begiak ñir-ñir.

-Gustatu zaizu?

Ezin izan nion erantzun. Kordea galtzeko gertu nengoen, minaren minaz. Baina oinaze hartan

plazerra hasi zitzaidan gailentzen. Kirtenari begiratu nion. Hilda bezala zegoen, Jesus Mari nire

lagunari Cretako hondartza hartan momorro batek haginka egin zionean bezalaxe, zizare ñimiñoa

bilakaturik. Eta hala ere, sekula sentitu gabeko bakean murgilduta nengoen. Gihar guztiak

erlaxaturik. Izoztuta hiltzen diren alpinistak halako baretasunean murgiltzen ei dira.

Zenbat denbora iragan ote zen itzarri nintzen arte? Bakarrik nengoen kriptan. Aldaretik kostata

agondu nintzen. Eldarnio estrainio baten mende nengoen. Ez zen mozkorra, ezta biharamuna ere.

Lo-haserrea ere ez. Sukarra modukoa zen, eta hala ere hotzikaratan nengoen. Arropa jantzi eta

handik irteteko maneatu nintzen. Orduan ikusi nituen eskailerak. Harrizkoak. Umelak. Beherantz

zihoazenak. Zenbat aldiz horrelakoak beldurrezko filmetan! Protagonistari ezetz esaten diozu, ez

jaisteko, alde egiteko. Alferrik. Neuk ere, filmetan bezala, eskailera haietan behera egin nuen. Ezin

bestela. Egundo sentitu gabeko liluramenduak hartua ninduen. Ez dakit zenbat maila jaitsi nituen

iluntasun erabatekoan ganbera batera ailegatu nintzen arte. Txiskeroa atera nuen poltsikotik eta

krask!, laborriak bere esku jelatuaz estutu zidan bihotza. Ez nituen ba hantxe erdikusi lau-bost

katabut? Harrizko kutxak ziren, nekropolietan egoten direnen antzekoak. Irudi zizelkatuak

zituztenak. Ilargiak. Lauburuak. Ehiza eskenak, baina oso bitxiak: enbra biluziak gizonen gainera

oldartzen, euren barrabil izugarri handiei haginka egiten. Zer zen hura?

Page 6: Errebueltako neska

Kutxa baten parean jarri eta barrura begiratu nuen. Neska bat zegoen. Hilda? Ez zuen arnasarik

egiten, zurbil-zurbil zegoen, eta hala ere lotan ari zela zirudien. Hain zen ederra! Esku bat pausatu

nuen bere bularrean. Titiak morbo hutsez moltsotu nizkion. Zertan ari nintzen baina? Zoratuta

nengoen ala? Zer egiten nuen oraindik toki ilun hartan? Zer ziren kutxetan etzanda zeuden

Edurnezuri lizun haiek? Hain ziren zuriak euren azal gazteak! Hain erotikoak euren lo-soineko

erdigardenak! Kuleroak ere halakoxeak zituzten, eta euren azpian alualdeko ile ugaria arras moztuta

sumatu nuen.

Beste kutxa batera jo nuen. Hara! Hantxe zegoen barrabiletako zuku guztia xurgatu zidan hazi-

edalea! Zikin halakoa!

Kirten hila estutu nuen ahurrean. Astintzen hasi nintzen, bortxaz. Berehala jakingo zuen urdanga

hark nolako basapiztia naizen berotzen nautenean! Alferrik saiatu nintzen. Txoritxoa akabaturik

nuen. Etsituta begiratu nion. Zintzilikario nano hura izoztuta zegoen. Halako neska katxarroaren

aurrean eta ikararik ere ez!

-Zer egin didazu, esker-gaiztoko horrek? -garrasi egin nion, negar baten. Bere aurpegi izoztuan

irribarre maltzurra marraztu zela begitandu zitzaidan.

Umiliaturik utzi nuen ondikozko ganbera hura. Ez esku hutsik, ordea. Barrabilak satelite hilak legez

Page 7: Errebueltako neska

utzi zizkidan neskari lurrean botata utzitako soinekoa eta galtzerdiak ostu nizkion. Eta jantzita

zituen kuleroak ere erantzi nizkion. Sudurrera eraman nituen. Lurrin hoberik ezta paradisuan ere!

Estropezuka irten nintzen. Autora jo nuen, itsu-itsuan, egun argia zela konturatu barik ia.

Amorruaren eta zorabioaren mende, ez dakit nola izan nintzen etxeraino ailegatzeko gauza.

Hurrengo asteetan, hamaika bider saiatu nintzen pista hura topatzen, etxolaraino heltzen. Arrastorik

ere ez. Airean desegin balira legez. Eta gau hartatik nire aurreko bizimodua ere modu berean

desegin zen. Tailerreko beharra utzi nuen. Etxean ematen nituen egunak, gelan giltzapeturik.

Gurasoen aholkuei muzin egiten nien. Arrebarenganako maitasuna herra bilakatu zitzaidan. Halako

itolarriak estutzen zidan bihotza.

Gauetan ateratzen hasi nintzen, guztien isilean. Autoa hartu eta bazter ilunetara joaten nintzen.

Ibiltzeari ekiten nion, deslai, nora gabe. Iretargiaren azpian, nire gorputza sugarretan sentitzen nuen.

Ohitura hartu nuen orduan erreketan sartzeko, soineko eta guzti. Bai, amesgaiztozko neska haren

kuleroak, soinekoa eta galtzerdiak janzten nituen gauero, haiek barik ezin nuen ezta arnasarik hartu

ere, larruazala bezain nireak ziren, edo nireagoak. Ilbeteak nire emakumeantzeko isla marrazten

zuen urmaeletan, ordurako asko argaldu bainintzen eta ilea sorbaldetaraino iristen baitzitzaidan.

Barrenak errepide bazterretara eramaten ninduen, errebueltako neskaren usaina usnatzen nuen

gauaren erraietan, eta estatua baten antzera geratzen nintzen, ohiko bainuaren ostean,

automobiletako gidarien begirada izua harrapatzen. Jakin banekien behin atzeko jarlekuan eserita

oso erraza izango zela etxolarainoko bidea.

Page 8: Errebueltako neska

Yoni Lingam