eredu atomikoak eta taula periodikoa

Upload: leire-gonzalez-santamaria

Post on 15-Oct-2015

102 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Uz13 A, B eta C elementuen zenbaki atomikoak 19, 20 eta 35 dira, hurrenez hurren. Hau eskatzen da:a) Elementu bakoitzaren konfigurazio elektronikoa. Arrazoitu.b) Elementuen kokapenak taulan (taldeak eta periodoak).c) Elementuak erradio atomikoen arabera ordenatzea, txikitik handira. Arrazoitu.

Ek13 Bi elementu ezezagunen zenbaki atomikoak Z = 16 eta Z = 20 dira. Azaldu itzazu, arrazoituz:a) Haien konfigurazio elektronikoa eta kokapena Taula Periodikoan.b) Elementu bakoitzaren balentzia ioniko probableena.c) Aurreko ataleko bi ioietako zeinek izango du erradiorik handiena?

Ek12 Demagun (X) 15 eta (Y) 17 zenbaki atomikoko elementuak ditugula.a) Idatzi haien konfigurazio elektronikoak, kokatu taula periodikoan eta azaldu zer elementu mota diren.b) Zer ioi osatuko dituzte? Arrazoitu.c) Azaldu zer lotura mota eratuko duten beren artean (ionikoa, kobalentea, metalikoa), eta marraztu bi elementu horiek osatutako konposatu baten Lewis-en egitura.

Uz12 Elementu hauek emanda: F, P, Cl eta Na:a) Idatzi konfigurazio elektronikoak.b)Adierazi haien kokapena Sistema Periodikoan (periodoa eta taldea).c) Ordenatu elementuak beren ionizazio-potentzialaren arabera, txikitik handira. Arrazoitu

Ek12 Demagun 11, 16, 17 eta 19 zenbaki atomikoko elementuak ditugula.a) Haien konfigurazio elektronikoak idatzi, taula periodikoan kokatu eta zein elementu mota diren azaldu.b) Zer ioi osatuko dituzte? Arrazoitu.c) Adierazi zeinek duen ionizazio-potentzial handiena. Arrazoitu.

Ek11 a) Idatz ezazu elementu hauen konfigurazio elektronikoak oinarrizko egoeran: nitrogeno, argona, magnesioa, bromoa eta burdina (III) ioia.b) Azter ezazu zer posizio duten taula periodikoan eta zer balentzia ioniko nagusi dituztenc)Arrazoituz izenda eta formulatu itzazu zer konposatu ioniko sor ditzaketen aurreko espezie kimikoek beren artean d) Azaldu ezazu zer den sare energia. Zer konposatu motak jasaten du gehien sare energiaren eragina?

Ek11 Honela daude kokatuta taula periodikoan A, B eta C elementuak: A elementua: laugarren periodoan eta IA (1) taldean (metal alkalinoa); B elementua: hirugarren periodoan eta VIA (16) taldean (anfigenoa);C elementua: laugarren periodoan eta VIIA (17) taldean (halogenoa).Aurreko informazioaren arabera egin itzazu jarduera hauek:a) Idatz itzazu elementuen konfigurazio elektronikoakb) Azter itzazu zer balentzia ioniko eduki ditzaketenc) Izenda itzazu elementu horiek beren artean sor ditzaketen bi konposatu ioniko.

Ek 11 a) Idatz itzazu elementu (espezie kimiko) hauen konfigurazio elektronikoak oinarrizko egoeran: nitrogenoa; argona; magnesioa; bromoa eta burdina (III) ioiaZN=7;ZMg=12;ZAr=18;ZFe=26;ZBr=35b) Azter ezazu zer posizio duten taula periodikoan eta zer balentzia ioniko nagusi dituzten.c) Arrazoituz, izenda eta formulatu itzazu zer konposatu ioniko sor ditzaketen aurreko espezie kimikoek beren artean.d) Azaldu ezazu zer den sare-energia. Zer konposatu motak jasaten du gehien sare-energiaren eragina?Uz09 Li, Be, O eta F elementuak Taula Periodikoan hirugarren periodoan daude, eta 1, 2, 6 eta 7 elektroi dituzte, hurrenez hurren, balentzia geruzan. Arrazoitu erantzunak: a) Zein izango dira kasu bakoitzean osatuko diren ioi (monoatomiko) egonkorrenak? b) Ordena itzazu elementuak lehen ionizazio-energiaren arabera, txikitik handira. c) Formula itzazu Li, Be eta F elementuen artean osatuko diren konposatuak, eta azaldu zer-nolako lotura (lehentasunezkoa) izango duten. d) Be-aren eta F-aren artean konposatu bat osatzen bada, zer-nolako geometria molekularra izango du?

Ek 09 Hiru elementuen zenbaki atomikoak A = 38 B = 33 eta C = 36 dira. Azaldu arrazoituz: a) Bakoitzaren egitura elektronikoa eta kokapena Taula Periodikoan.b) Zein izango diren haien balentziak. c) Zein izango den afinitate elektronikorik altuena izango duen elementua eta zein izango den ionizaio-energien goranzko ordena. d) Zein izango diren A, B eta C elementuen artean osatzen diren konposatuak eta konposatu horien propietate fisikorik nabarmenenak.

Uz 08 Zure erantzuna justifikatuz: a) Idatzi fosforo (Z=15), kaltzio (Z=20) eta artseniko (Z=33) atomoen konfigurazio elektronikoak, eta ordenatu erradio atomikoaren arabera, handienetik txikienera. b) Idatzi P-3, Ca+2 eta As3- ioien konfigurazio elektronikoa. Izendatu eta ordenatu, handienetik txikienera, erradio ionikoaren arabera.

Ek 08 Zure erantzuna justifikatuz:Z (Li) = 3; Z (Be) = 4; Z (N) = 7; Z (F) =9a) Ordenatu handienetik txikienera honako elementu hauen lehen ionizazio-potentziala: Be; Li; F; N. b) Ordenatu erradio ioniko handienetik txikienera honako ioi hauek: Be+2; Li+; F-; N-3

Uz 07 Hiru elementuk 19, 35 eta 54 atomo-zenbakiak dituzte. Arrazoizko eran adieraz itzazu: a) Haien konfigurazio elektronikoak.b) Dauden sailkapen periodikoaren talde eta periodo. c) Zein da lehen ionizazio-potentzialarik txikiena duena?d) Zein da afinitate elektronikorik handiena duena?

Ek 07 A,B eta C atomoek konfigurazio elektroniko hauek dituzte. Kasu guztietan erantzunak arrazoitu itzazu.A[1s22s22p63s2] B[1s22s22p63s23p4] C[1s22s22p63s23p6]a) Zein atomok izango du hirugarren ionizazio-energiarik handiena? b) A eta B konbinatzen badira, zein da osatu den konposatuaren formularik errazena? c) A eta Bren artean osatuko litzatekeen konposatu ionikoa edo kobalentea da?

Uz 06 Atomoz edo ioiz osaturiko hurrengo lau bikoteak ditugu. Egitura elektronikoetan oinarrituz, azal ezazu: a) K ala K+ den erradio handiagokoa b) K ala Rb den ionizazio potentzial handiagokoa. c) Cl- ala K+ den elektroi gehiago duena.d) Cl ala F den elektronegatiboago.Zenbaki atomikoak: F = 9 Cl = 17 K = 19 Rb = 37

Ek 06 Honako ioi hauek, O2-, F-, Na+ eta Mg2+, 10 elektroi ditu bakoitzak. Azal ezazu: a) Zenbat protoi duen bakoitzakb) Zeinek duen erradio ioniko handiena eta zeinek txikiena. c) Haiei dagozkien atomoetatik (O, F, Na, Mg) zeinek duen erradio atomiko handiena. d) Atomo horietatik zeinek duen erradio atomiko txikiena.

EK 05 "X" elementu baten katioi monobalenteak eta "Y" beste elementu baten anioi dibalenteak konfigurazio elektroniko berbera dute: 1s22s22p63s23p64s23d104p6 a) Erantzuna arrazonatuz, "X" eta "Y" elementuak kokatu dagozkien Sistema Periodikoaren taldean eta periodoan eta haien zenbaki atomikoak adierazi. b) Azaldu bi ioi horietatik zeinek duen bolumen handiago.

Uz 04 Demagun A elementua (Z=17). Arrazoitu ea ondoko elementuetatik: B (Z=19), C (Z=35) edo D (Z=11), bat (edo batzuk): a) periodo berean egongo den (edo diren)b) talde berean egongo den (edo diren) c) elektropositiboagoa den (edo diren)d) ionizazio-potentzial txikiagoa duen (edo duten)

Ek 04 Demagun ondoko konfigurazio elektronikoak ditugula: A: 1s22s22p2 B: 1s2 2s2 2p1 3s1 Arrazoitu ea ondoko baieztapenak zuzenak diren ala ez:a) Bi konfigurazio horiek, funtsezko egoeran dauden bi atomori dagozkie b) A konfigurazioa, gas noble baten atomoari dagokio c) Bi konfigurazio horiek, elementu beraren atomoei dagozkie d) A-tik elektroi bat ateratzeko, B-tik ateratzeko baino energia gehiago behar da

Uz 03 Demagun Sistema Periodikoaren lau elementu: A, B, C eta D; eta hauen zenbaki atomikoak, hurrenez hurren, 19, 20, 35 eta 37 dira. a) Idatzi beraien konfigurazio elektronikoak. b) Adierazi zeintzuk diren talde berekoak edo periodo berekoak c) Justifikatu zeinek duen afinitate elektroniko handiena. d) Azaldu zein den tamaina txikienekoa.

Ek 03 a) Sufre (Z=16), kaltzio (Z=20) eta selenio (Z=34) elementuen atomoen konfigurazio elektronikoak idatzi. Tamaina handienetik txikienera ordenatu. b) S2-, Ca2+ eta Se2- ioien konfigurazio elektronikoak idatzi. Tamaina handienetik txikienera ordenatu.

Uz 02 Sei elementuren atomoetako nukleoen protoi-kopurua hau da:

ElementuaABCDEF

Protoi-kopurua8911121718

Adierazi, erantzuna justifikatuz, zein den ondoko ezaugarria betetzen duen elementuaren letra: a) Gas noblea da.b) Elektronegatiboena da. c) Metal alkalinoa da.d) Erradio eta bolumen atomiko handienekoa da.

Ek 02 Sistema Periodikoaren zutabe berean ondoko elementuak daude, zenbaki atomikoaren ordena hazkorraren arabera ordenatuta: fluoroa, kloroa, bromoa. Fluoroaren zenbaki atomikoa 9 da. a) Hiru elementu horien konfigurazio elektronikoak idatzi. b) Elementu horietatik elektronegatiboena zein den arrazonatu. c) Elementu horietako bakoitzak zein ioi eratzeko joera duen azaldu. d) Azaldu ioi bakoitza, jatorrizko atomoa baino handiagoa ala txikiagoa den.

Uz 01 Elementu baten atomoaren konfigurazio elektronikoa ondoko hau da: 1s22s22p63s23p64s23d104p65s1 a) Sistema periodikoan koka ezazu eta bere zenbakia atomikoa zein den adierazi. b) Zein ioi du eratzeko joera? Zergatik? c) Azaldu ea ioi hori atomoaren tamainakoa baino handiagoa ala txikiagoa izango den. d) Adierazi elektroi kanpokoenaren zenbaki kuantiko posibleak.

Ek 01 Estrontzioaren zenbaki atomikoa 38 da. a) Estrontzio atomo baten konfigurazio elektronikoa, funtsezko egoeran, idatz ezazu b) Eratzeko joera duen ioia azal ezazu c) Atomoaren tamaina ioiarenarekin erkatu (konparatu). Azaldu zeinek duen erradio handiena d) Azaldu ea estrontzioaren ionizazio-potentziala katzioarena (Z=20) baino handiagoa edo txikiagoa den

Uz 00 Ondoko elementuen zenbaki atomikoak (Z) emanda: H=1, Na=11, I=53: a) Idatzi elementu bakoitzaren atomo baten konfigurazio elektronikoa b) Azaldu aipatutako atomoen artean dagoen loturaren ezaugarriak I2, NaI eta HI substantziak eratzerakoak

Ek 00 Demagun A eta B elementuak, zenbaki atomikoak Z(A)=20 eta Z(B)=35 a) Idatz ezazu elementu horien atomoen konfigurazio elektronikoa oinarrizko egoeran, eta koka itzazu Sistema Periodikoan b) Bakoitzaren elektroi diferentziatzailearen (hots, energia altuenekoaren) zenbaki kuantiko posibleak idatzi c) Azaldu zeinek edukiko duen ionizazio-potentzial handiena d) Azaldu zeinek edukiko duen erradio atomiko handiena

Ek 99 5 elementuren nukleotako protoi-kopuruak hauek dira: V=9, W=16, X=17, Y=19, Z=20 Adierazi, erantzuna justifikatuz, elementu horietatik zein den a) metal alkalino bat b) elektronegatiboena c) ionizazio-potentzial txikienekoa d) balentzia ionikoa -2 duena

Ek 98 Bitez Cl- eta K+ ioiak: a) Idatz itzazu beraien konfigurazio elektronikoak, eta adierazi elektroi kanpokoenaren zenbaki kuantiko posibleak. b) Arrazoitu horietatik zeinek duen erradio handiena. Datuak: Zenbaki kuantikoak: Cl -17; K-19.