eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nbaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak...

26
Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua

Upload: others

Post on 02-Aug-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

Eraikinetako mantentze-lanen

eskuliburua

Page 2: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

MutualiakoPrebentzio-aholkularitzaksortua

Page 3: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

AURKIBIDEA

Sarrera

Hirugarrenen instalazioak

Zer egin lan bat egin aurretik

Arrisku-faktoreak eta prebentzio-neurriak

nGaldarak

nErregaiaren zirkuitua

nKonpresoreak

nKondentsadoreak

nHozte-dorreak

nAirea tratatzeko unitateak

nAire-hodiak

nZirkulazio-ponpak

nHodiak eta balbulak

nAltuerako lanak

nAire zabaleko lanak

nEremu itxietako lanak

nBakarkako lanak

nKargak eskuz manipulatzea

nEsku-erremintak

nErreminta elektriko eramangarriak

nElektrizitate-panelak

nProduktu kimikoak manipulatzea

nSoldadura elektrikoa

nSoplete bidezko soldadura

nEkipo elektrogenoak

nGidatzea eta garraioa

Page 4: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

4

Mantentze eta konpontze lantzat jotzen dira oro har bezeroen instalazioetan egindako ikus-katze eta egiaztatze jarduketa guztiak, baita instalazioek, laneko ekipamenduek eta makinek ongi funtziona dezaten beharrezkoak diren prebentzio eta zuzentze-jarduketak ere. Instalazio-tzat joko dira, besteak beste, termikoak, sanitarioak, airea girotzekoak, suteen kontrakoak, da-tuenak, igerilekuetakoak, elektrikoak, igogailuetakoak etab.

Jarduerak barrualdean zein kanpoaldean egin daitezke. Ohikoa da enpresa bezeroen instalazioeta-ra ibilgailuetan joan-etorriak egitea; hortaz, arreta berezia jarri beharko da bide-segurtasunean.

Ildo beretik, instalazioen jabeekin koordinazioan aritzea lagungarria da instalazio termikoen mantentze-lanetako profesional guztien arriskuak prebenitzeko.

Hauexek dira, oro har, aintzat hartu beharreko arrisku-egoera edo faktore nagusiak: altuerako jarduketak, gai-nazal beroekiko kontaktua, erregaiak metatzea eta erabiltzea, konpresoreak erabiltzea, arrisku elektrikoak, zamak eskuz garraiatzea, legionellarekiko es-posizioa, jarrera behartuak, produktu kimikoak erabiltzea, esku-erremintak zein erreminta elektrikoak erabiltzea…

Page 5: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

5

n Bezeroen zentroetan lanak egitean, bertako arriskuen eta ezarritako prebentzio-neurrien jakitun izan behar da. Obren kasuan, bertako segurtasun- eta osasun-planean ezarritakoa ezagutu eta errespetatu behar da.

n Larrialdietan nola jardun jakin behar da, baita ebakuazioetarako elkargunea zein den ere.

n Arrisku larririk antzemanez gero, arduradunari jakinarazi behar zaio jarduera hasi edo jarduerarekin jarraitu aurretik, prebentzio-neurri egokiak har daitezen.

n Edonola ere, jakin egin behar da laneko arriskuen prebentzioaren arloan zer baliabide dagoen ezarrita aldeak elkarren artean koordinatzeko.

Modu seguruan lan egin ahal izateko, lan bat egin aurretik eta, batez ere, bezeroen etxean, hauxe egin behar da:

Lan-eremuko segurtasun-baldintzen begi-ikuskapena egin.

Lan-eremurako sarbidea segurua dela egiaztatu.

Instalazioak egiaztatu; horretarako, beharrezko informazioa eskatu behar da.

Langile guztiak zein norbera babesteko ekipamenduen egoera egokia dela egiaztatu.

Laneko ekipamenduak egokiak direla, egoera onean daudela eta ondo dabiltzala egiaztatu.

Zehatz-mehatz jakin zer lan egin behar den, lanari lotutako arriskuak identifikatu eta, zalantzarik izanez gero, nagusi bati galdetu.

Lan-eremua seinalaraztea.

Ondoren zeregin desberdinak aipatuko ditugu, dagozkien arrisku-faktore eta horiek ekiditeko hartu beharreko neurriak zehaztuaz.

InstalaZIOAK

ZER EGIN

Hirugarrenen instalazioak

Zer egin lan bat egin aurretik

1 2 3 4

6

7

5

Page 6: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

6

ARRISKU ETA NEURRIAK

Galdarak

Arrisku-faktoreak eta prebentzio-neurriak

n Erregai likidoekiko kontaktua.

n Sutea edo leherketa, erregaiak edo gasak egoteagatik.

n Ateetan amianto-junturak egotea.

n Hautsarekiko, kedarrarekiko eta errekuntza-honda-kinekiko esposizioa.

n Gainazal beroekiko kontaktua.

n Kontaktu elektrikoak tentsio-elementuekin.

n Beste maila batera erortzea edo maila berera erortzea.

n Zaratarekiko esposizioa.

n Egiaztatu eta akreditatu gabeko langileak.

n Mantentze-planik ez egotea.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Eskularru egokiak erabiltzea (arrisku kimikoa eta/edo kontaktu termikoa).

n Babes-betaurrekoak erabiltzea proiekzioen kontra, eta belarri-babesak zaratarren kontra.

n Txinpartarik ez eragitea, lanik ez egiten saiatzea berotan edo garra irekita dagoela.

n Prestatuta eta baimenduta egon behar da kontaktu elektrikoko arriskua duten lanak egiteko.

n Erreminta behar bezala eta babes isolatzailearekin erabiltzea.

n Eskailera edo lan-plataforma eramangarri homologatuak erabiltzea, eta egoera onean daudenak.

n Amianto-junturarik antzemanez gero, ez manipulatzea eta berehala jakinaraztea, ezarritako prozedurari jarraikiz.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Enpresetan galdaren erabilera oso hedatuta dago. Instalazio horien mantentze-lanek arrisku asko di-tuzte, eta, zenbait kasutan, larriak izan daitezke. Galdaren mantentze-lanak egiten dituzten pertsona guztiek ezarritako prebentzio-neurriak bete beharko dituzte, istripurako arriskurik ez egoteko.

Page 7: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

7

ARRISKU ETA NEURRIAK

Erregaiaren zirkuitua

n Produktu kimikoekiko kontaktua iragazkiak garbitzean.

n Ihesik dagoen ikusteko orduan, sutea edo leherketa gertatzea, erregaiak egoteagatik.

n Gasa arnastea hobietan eta atmosfera arriskutsuko eremuetan sartzean.

n Beste maila batera erortzea hobietan sartzean.

n Egiaztatu eta akreditatu gabeko langileak.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Eskularruak erabiltzea arrisku kimikoaren kontra.

n Oinetako irristagaitzak erabiltzea.

n Txinpartarik ez eragitea, eta lanik ez egitea garra irekita dagoela.

n Prestatuta eta baimenduta egon behar da eremu itxietako edo atmosfera arriskutsuetako lanak egiteko, eta ezarritako lan-prozedurei jarraitu behar zaie.

n Eskailera edo lan-plataforma eramangarri homologatuak erabiltzea, eta egoera onean daudenak.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Erregaia metatzeak, eta, moto-rrak eskatzen duenari erantzu-teko, kantitate zehatza, garbia eta presio egokian emateak une oro kontrolatu beharreko arriskuak ditu.

Page 8: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

8

Konpresoreak

n Leherketak, honako hauengatik: materialaren erresistentziarik ezagatik, presio gehiegizkoa-rengatik, lubrifikazio-olioa gartzeagatik edo deskarga elektrostatikoagatik.

n Suteak,honako hauengatik: zirkuitulabur elektrikoagatik, erregaia gartzeagatik eta aire giro-tuaren edo hozteko olioaren gehiegizko tenperaturagatik.

n Olioekiko kontaktua.

n Intoxikazioa, asfixia edo atalen bat izoztea hozgarrien isuriengatik.

n Kolpeak, erorketak eta gehiegizko ahaleginak muntatzeagatik, desmun-tatzeagatik eta lekualdatzeagatik.

n Objektuekin eta erremintekin kolpeak hartzea eta ebakiak egitea.

n Atal higikorretan harrapatuta geratzea.

n Konpresorearen zarata.

n Zuzeneko edo zeharkako kontaktu elektrikoak.

n Partikulen proiekzioa.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Beharrezko NBEak erabiltzea: eskularruak (arrisku kimikoa, mekanikoa eta tenperatura baxuak), segurtasun-oinetakoak (arrisku mekanikoa), babes-betaurrekoak (proiekzioak) eta belarri-babesak zarata handia dagoenean.

n Isuriak gertatzen direnean, behar bezala eta berehala garbitzea.

n Babesak ez kentzea.

n Olio lubrifikatzaileak lanaren presioaren arabera aukeratzea.

n Konpresorea bankadan finkatzea, lekuz aldatzean erortzeko arriskurik egon ez dadin.

n Baliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko.

n Prestatuta eta baimenduta egon behar da kontaktu elektrikoko arriskua duten lanak egiteko.

n Erreminta egokiak erabiltzea.

n Instalazio elektrikoaren egoera ona dela egiaztatzea (diferentzialak eta lur-konexioak).

PREBENTZIO-NEURRIAK

Page 9: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

9

Kondentsadoreak

n Produktu kimikoekiko kontaktuak.

n Partikulen proiekzioa piezak garbitzean.

n Muntatzeko eta desmuntatzeko or-duan, piezak manipulatzen egindako gehiegizko ahalegina. Manipulatutako piezak erortzea.

n Piezekin eta esku-erremintekin eginda-ko ebakiak eta hartutako kolpeak.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Beharrezko NBEak erabiltzea: esku-larruak (arrisku kimikoa), segurta-sun-oinetakoak (arrisku mekanikoa), babes-betaurrekoak (proiekzioak) eta gomazko bota eta arropa iragazgaitza (erabili beharreko produktu kimikoen arabera).

n Erabili beharreko produktu kimikoen segurtasun-fitxak ezagutzea, eta ber-tan dioena betetzea.

n Ontzialdatzeak egitean, aireztapen egokia bermatu behar da.

n Instalazioaren kontsignazio-prozedura aplikatu behar da.

n Erreminta egokiak erabiltzea muntatze-ko nahiz desmuntatzeko.

PREBENTZIO-NEURRIAKKondentsadorea bero-trukagailua da, eta, han, fluido hozgarria likidotu egiten da (kondentsatu), bere beroa zeharkatzen duen aireari lagata. Ho-rregatik, eta mantentze-lanetan bereziki, arreta handia jarri behar da.

Page 10: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

10

Hozte-dorreak

n Produktu kimikoekiko kontaktua.

n Legionellarekiko esposizioa inhalazioa-gatik.

n Presio-proiekzioak, presiozko ura era-biltzeagatik.

n Atal higikorretan harrapatuta geratzea.

n Beste maila batera erortzea egiaztatze- eta/edo garbitze-lanak egitean.

n Kontaktu elektrikoak.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Beharrezko NBEak erabiltzea: laneko arropa iragazgaitza eta uretako bo-tak, babes-betaurrekoak, eskularruak (arrisku kimikoa eta biologikoa) eta arnas-babeserako maskarak iragazki egokiarekin.

n Laneko arropa botatzekoa izan behar da. Ez da norberaren etxean garbitu behar.

n Altuerako lanetan, arnesa eta segurta-sun-soka erabili ala ez aztertu beharko da. Prestakuntza izan behar da altue-rako lanetan.

n Babesak ez kentzea.

n Eskailera edo lan-plataforma eraman-garri homologatuak erabiltzea, eta egoera onean daudenak.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Hozte-sistema batzuek hozte-dorreak dituzte, eta horien egitekoa da hozte-unitateetan aireari kendu-tako beroa atmosferara disipatzea.

Page 11: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

11

Airea tratatzeko unitateak

n Produktu kimikoekiko kontaktua garbitze-lanak egitean.

n Iragazkiak aldatzean, agente biologikoekiko eta hauts organikoekiko zein inorganikoekiko esposizioa, inhalazioagatik.

n Partikulen proiekzioak egiaztatze-lanak egitean.

n Haizagailuen atal higikorretan harrapatuta geratzea.

n Beste maila batera erortzea tratatzeko unitatera sartzean.

n Kontaktu elektrikoak kontsumoa egiaztatzean.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Beharrezko NBEak erabiltzea: babes-eskularruak (arrisku kimikoa), segurtasun-betaurrekoak (proiekzioak) eta iragazki egokiko maskara.

n Altuerako lanak egiteko, prestatuta egon behar da.

n Babes-gailuak desmuntatu aurretik, ekipamenduaren elikatze-tentsioa eten behar da segur-tasun-etengailuaren bidez.

n Funtzionamenduan da-goen bitartean, babes-gailu guztiak muntatuta egon behar dira. Babesak ez kentzea makinak fun-tzionatzen ari direnean.

n Artazi-eskailera edo lan-pla-taforma eramangarri ho-mologatuak erabiltzea, eta egoera onean daudenak.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Airea tratatzeko unitatea airea girotzeko unitate baten osagaien multzoa da. Osagai horiek beha-rrezkoak dira airea tratatzeko, espazio girotu batera banatu aurretik, eta, batzuetan, berez arriskua eragiten duten lekuetan egoten dira.

Page 12: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

12

Aire-hodiak

n Beira-zuntzarekiko, amiantoarekiko eta hondakin biologikoekiko esposi-zioa mantentze-lanak egitean. Hauts esekiarekiko esposizioa inhalazioa-gatik, garbitze-lanak egitean.

n Ebakiak ertz metalikoekin edo saretekin.

n Beste maila batera erortzea hodiak eta difusio-saretak garbitzean.

n Jarrera behartuak (besoak sorbalda-ren gainetik eta abar).

ARRISKU-FAKTOREAK

n Amiantoa antzemanez gero, ez da maneiatu behar eta berehala jakina-razi behar da, ezarritako prozedura jarraituaz.

n Beharrezko NBEak erabiltzea: ba-bes-eskularru mistoak (ebakiak, arrisku kimikoa eta biologikoa) eta segurtasun-betaurrekoak.

n Garbitze-lanak egitean hautsa egonez gero, P3 motako babes-maskarak.

n Artazi-eskailera edo lan-plataforma eramangarri homologatuak erabil-tzea, eta egoera onean daudenak.

n Lanak eta beharrezko materialak ondo prestatzea, jarrera behartuak gutxitzeko.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Aire-hodiak, normalean metalezkoak edo beira-zuntzezkoak, airea leku batetik bestera eramate-ko erabiltzen dira.

Page 13: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

13

Zirkulazio-ponpak

Hodiak eta balbulaK

Balbulak gailu mekanikoak dira, eta, horien bidez, likidoen edo gasen hodietako zirkulazioa abiarazi, eten edo erregula daiteke. n Partikulen proiekzioa, garbitze-lanetan

eta/edo presioko fluidoak erabiltzean (gasak, lurruna...).

n Disolbatzaileen eta pinturen lurrunekiko esposizioa inhalazioagatik.

n Produktu kimikoekiko kontaktua (olioak eta koipeak).

n Zati beroekiko kontaktuagatik edo ten-peratura handiko likidoen edo lurrunen proiekzioagatik erredurak izatea.

n Ebakiak eta kolpeak esku-erremintak erabiltzeagatik.

n Altuera batetik erortzeko arriskua balbulak manipulatzean eta konpontze- edo isolatze-lanak egitean.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Fluidoen proiekzioa, presioak egiazta-tzean eta neurtzean.

n Produktu kimikoeki-ko kontaktua (olioak eta koipeak).

n Ebakiak eta kolpeak esku-erremintak era-biltzeagatik.

n Harrapatuta gera-tzea, lerrokatze-, kontrol- eta lubrifika-tze-lanetan.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Beharrezko NBEak erabiltzea: babes-eskularruak (arrisku kimikoa, kontaktu termikoa), segurtasun-betaurrekoak (jaurtiketak) eta bota irristagaitzak.

n Eskailera edo lan-plataforma eraman-garri homologatuak erabiltzea, eta egoera onean daudenak. Bi metro bai-no gehiagoko altueretan, segurtasun-arnesa erabili behar da.

n Egoera onean dauden erremintak erabiltzea.

PREBENTZIO-NEURRIAK

n Beharrezko NBEak erabiltzea: babes-eskularruak (arrisku kimikoa) eta segurtasun-betaurrekoak (zipriztinak).

n Mantentze- eta/edo konpontze-lanak egitean, motorra itzalita dagoela edo babesgarriak jarrita dauzkala egiaztatu behar da.

n Makina martxan badago, beti lan egin beharko da babesgarriak jarrita.

n Lan-metodo segurua erabiltzea ekipamenduan aritzeko: babes-gailu bat desmuntatu aurretik, elikatze-tentsioa eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan jar ez dadin, eta jarri «jendea lanean» dioen kartel bat.

n Erremintak behar bezala erabiltzea, eta horiek beti egon behar dira egoera onean.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Page 14: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

14

Altuerako lanak

n Pertsonak beste maila batera erortzea.

n Kolpeak, ebakiak edo harrapatuta geratzea.

n Objektu edo lurzoru irristakorrak zapaltzea.

n Objektuak erortzea: ordeztutako piezak edo ordeztu beharreko osagaiak.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Egingo den lana kontuan hartu behar da, igotzeko eta/edo sartzeko bitartekoa aukeratzeko orduan (eskailera, aldamioa, plataforma higikorra eta abar).

n Lantoki edo lan-ekipamenduetan egindako altuerako lanetarako, erorikoen kontrako segurtasuna bermatuko da babes kolektiborako baliabide egokien bidez (barandak, sareak eta abar), edo erorikoetatik babesteko sistema eraginkorrak erabiliko dira (ainguraketa-puntu segurua, gorputz osoko arnesa, konektoreak eta amarratze-elementuak, ahal izanen gero, motelgailuekin).

n Aldamio gurpildun bat erabiltzen bada, gurpilak blokeatuta egon beharko dira lanak egin bitartean.

n Lanpostua kontu handiz garbitu beharko da, jendea edo objektuak eror ez daitezen. Lan-eremuaren bertikalaren babesa egiaztatu behar da.

n Esku-eskailerak erabiliz gero, eskailerari begira igo eta jaitsi beharko da, heldulekuei heltzea oztopatzen duen kargarik eraman gabe.

n Teilatuetan lan egitean, ez da inoiz zapalduko hautsi daitekeen gainazalik: beira, plastikozko materiala eta abar.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Altueretan eskailerak, alda-mioak eta antzekoak erabiliz lan egitea eskatzen duten manten-tze-lanek istripu asko eragiten dituzte, eta, hainbatetan, oso larriak izaten dira, baita hilga-rriak ere.

Page 15: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

15

Aire zabaleko lanak

n Hauexek dira beroaren arriskuak: larruazaleko arazoak, deshidratazioa, intsolazioa, bero-kolpea, besteak beste.

n Hauexek dira hotzaren arriskuak: sentsibilitate-arazoak goiko zein beheko gorputz-adarretan, hipotermia-sintomak izateko arriskuaz gain.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Eguraldi txarra dagoenean (euria, haizea, elurra), ez da altuerako lanik egin beharko kanpoal-dean, ezta karga-manutentziorako ekipamendurik erabili edo lan arriskutsurik egin ere.

n Giro-tenperaturaren araberako babes-arropa jantziko da.

n Hotz egiten badu, ahal dela, elikagai eta edari beroak hartuko dira.

n Bero egiten badu, ura edan beharko da, izerdiagatik galdutako likidoak berreskuratzeko, eta neurriz jan beharko da.

n Eguzki-erradiazio bizi eta luzetik babestu beharko da arroparen eta/edo babes-kremaren bidez.

n Ez da inola ere edari alkohol-dunik hartuko.

n Leku egokiak egon beharko dira atseden hartzeko eta/edo arropa janzteko.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Mantentze-lan asko aire zabalean egiten dira, eta, horren ondorioz, langileek eguraldi txarrak eragin-dako gaixotasunak hartzeko arriskua dute. Arriskuak beroaldiek nahiz hotzaldiek eragiten dituztenez, hartuko diren neurriak urteko sasoi bakoitzaren araberakoak izango dira.

Page 16: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

16

Eremu itxietako lanak

n Asfixia, lan egiteko eremuan oxigeno gutxiegi egoteagatik.

n Intoxikazioa, gasak eta/edo lurrun toxikoak egoteagatik.

n Sutea.

n Leherketa.

n Kolpeak edo harrapatuta gera-tzea elementu mekanikoekin.

n Beste maila batera erortzea.

n Jarrera behartuak

n Gehiegizko ahaleginak.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Prestatuta eta baimenduta egon behar da eremu itxietako lanak egiteko, eta lan-metodo egokiak erabili.

n Egin beharreko lanerako NBE egokiak izan behar dira. Eremu itxi batean sartu aurretik, eremu horri eragiten dioten energia-iturri guztiak isolatu behar dira (elektrizitatea, ekipamenduak martxan jartzeko gailuak, substantzien edo materialen sarrera eta abar).

n Eremu itxi batean sartu aurretik eta han lanean egon bitartean, gailu egokien bidez egiaztatu beharko da atmosferak oxigeno nahikoa duela eta ez duela produktu edo substantzien kontzentrazio arriskutsurik.

n Egin beharreko lanen ondorioz kea edo lurruna sortzen bada, aireztapena egokia dela ziurtatu beharko da.

n Kanpoaldean, arnas-babeserako ekipamendu egokiak eta su-itzalgailuak egon beharko dira, larrialdi-kasuetan azkar esku hartzeko.

n Probatutako baliabide eraginkorrak egon behar dira, eremu itxitik pertsonak salbatzeko.

n Eremu itxi bateko lana bukatu eta hura ixten denean, lekuan inor geratu ez dela egiaztatu beharko da.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Eremu itxiak aireztapen gutxiko sarrerak eta irteerak dituzten esparruak izaten dira. Ondorioz, kutsa-tzaile toxikoak edo sukoiak metatu daitezke, eta atmosferan oxigeno gutxi egon daiteke. Leku horien artean daude, besteak beste, putzuak, biltegiak, tunelak, zuloak eta aire girotuaren hodiak.

Page 17: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

17

Bakarkako lanak

n Komunikatzeko zailtasunak baliabide-faltagatik: telefonoa, interfonoa...

n Bakarrik lan egiten duen pertsonaren neke patologikoa. Isolamenduak karga psikikoa eragin dezake, eta horren emaitza bakartasun-sentimendua eta/edo larritasuna izan daitezke.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Agintari nagusiei jakinarazi behar zaie bakarkako lanak egiten direnean.

n Segurtasun-arriskuak murriztea, bakartasunak eragindako lesioak eragozteko.

n Sorospen-sistema azkarra izatea istripu edo osasun-arazoren bat gertatuz gero.

n Komunikazio azkarra egiteko ele-mentuak izatea: telefonoa, inter-fonoa...

n Komunikazioa sarritan izateko proto-koloa izatea.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Bakarkako lantzat jotzen ditugu beste inoren laguntzarik gabe egiten direnak. Normalean, lan mota horiek egiten dituztenek ez dute begi-kontakturik beste pertsona batzuekin, eta, sarritan, ez die inork entzuten telefonoak, interfonoak edo antzekoak erabiltzen ez badituzte.

Bakarkako lanak egitean, prebentzio-neurriak muturrera eraman behar dira, eta langileari komunikatze-ko baliabide eraginkorrak eman behar zaizkio, larrialdi-egoera batean abisatu ahal izateko. Komunikazio-falta kanpoaldean zein eraikin barruan gerta daiteke.

Page 18: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

18

Kargak eskuz manipulatzea

n Lesio muskuloeskeletikoak.

n Objektuak erortzea kargak manipulatzean.

n Ebakiak eskuetan.

n Kolpeak goiko zein beheko gorputz-adarretan.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Hauexek dira, beste batzuen artean, kargak manipulatzean hartu beharreko neurriak:

n Ahal den neurrian, karga garraiatzen laguntzeko baliabide mekanikoak erabiltzea.

n NBE egokiak erabiltzea: eskularruak eta segurtasun-oinetakoak.

n Gorputz-enborra ez bihurritzea edo makurtzea.

n Mugimendu errepikakor ahalik eta gutxien egitea.

n Gorputz-mugimendu behartu edo bat-batekorik ez egitea.

n Hauxe da karga bat altxatzeko modu egokia:

n Kargara hurbildu.

n Hankak zabaldu, eta belaunak makurtu.

n Kargari bi eskuekin heldu, gorputzetik gertu.

n Karga hanken indarra erabiliz altxatu.

n Karga manipulatu bitar-tean, bizkarra ez makur-tu, ez biratu.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Kargak eskuz manipulatzearen barruan sartzen dugu pertsona batek edo batzuek karga bat garraiatzea edo hari heltzea eskatzen duen lan oro. Hala-ber, talde berean sartzen ditu-gu karga jartzeko, bultzatzeko edo kargatik tiratzeko lanak.

Page 19: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

19

Esku-erremintak

n Kolpeak.

n Ebakiak.

n Begietako lesioak eragin ditzaketen partikulen proiek-zioak.

n Erremintak eror-tzea manipulatzen diren bitartean.

n Lesio muskuloes-keletikoak.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Erabiltzen diren erremintak egingo den lanerako egokiak izan beharko dira. Adibidez, ez da bihurkinik erabili behar palanka- edo ezten-elementu gisa.

n Manipulatu aurretik, kirtenak ondo finkatuta daudela egiaztatu behar da.

n Erremintak beren zorroetan edo babes-gailuetan gordeta egon beharko dira erabiltzen ez direnean edo garraiatzen direnean.

n Lan-eremua beti egongo da behar bezala ordenatuta eta garbituta.

n Erremintak ez dira sakelan gorde behar; izan ere, zauriak eragin ditzakete makurtzean, bira-tzean edo eskailerak igotzean.

n Dauden arriskuekin lotutako norberaren babeserako ekipamenduak erabiltzea (babes-betau-rrekoak, lanerako eskularruak).

PREBENTZIO-NEURRIAK

Esku-erremintak funtziona-tzeko pertsona baten ahale-gin fisikoa behar duten lan-e-kipamenduak dira. Horiek txarto erabiltzeak istripuak eragin ditzake.

Page 20: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

20

Erreminta elektriko eramangarriak

n Elektrokuzioa, kontaktu elektrikoa-ren ondorioz.

n Sutea edo leherketa.

n Altuera batetik erortzeko arriskua.

n Kolpeak beste objektu batzuekin.

n Erabilitako erreminta askatzea, eta horrek kolpea, ebakia edo urradura eragin dezake.

n Ebakiak, zulatuak, urradurak edo anputazioak erremintarekiko kon-taktuagatik.

n Zaratarekiko esposizioa.

n Lesio muskuloeskeletikoak.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Egin beharreko lanerako erreminta egokia hautatzea, eta hura ergonomikoa eta, ahal dela, arina izatea.

n Erabili aurretik, fabrikatzailearen jarraibideak kontuan hartu beharko dira.

n Beti egiaztatu beharko da erabili beharreko erremintak isolamendu babesle bikoitza duela.

n Erreminta erabili aurretik, aztertu egoera onean dagoela (babesleak, kableak, konexioak, etengailu eragileak eta abar).

n Egoera txarrean dauden erremintak alde batera uztea, konpontzeko edo botatzeko.

n Lana bukatu ondoren, beti deskonektatu beharko da elikatze-iturria.

n Ebakitzeko eta leuntzeko lanetan, babes-betaurrekoak edo babes-pantailak erabiliko dira, begietan ezein partikularik sar ez dadin.

n Barautsak behar bezala estututa daudela eta disko-makinen diskoak hautsita edo deformatuta ez daudela egiaztatuko da. Halaber, ez da kakoak blokeatzeko gailurik erabiliko, zaila baita gelditzea istripuren bat gertatuz gero.

n Ingurua egonkor, ordenatu eta garbi mantentzea.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Erreminta elektriko eramangarriak erabiltzean eta garraiatzean, segurtasun-neurriak muturrera era-man behar dira. Hori hala da korronte elektrikoak, gizakiaren gorputzetik igarotzen denean, mota askotako zauriak eragin ditzakeelako kontaktu motaren, intentsitatearen, esposizio-denboraren eta korronteak gorputzean egiten duen bidearen arabera.

Page 21: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

21

Elektrizitate-panelak

n Erredurak kontaktu zuzenagatik.

n Korrontea igarotzea fusibleak eta dife-rentzialak aldatzean.

n Partikula gorien proiekzioa zirkuitula-burragatik.

n Elektrokuzioa.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Elektrizitate-panelak manipulatzean eta horietan mantentze-lanak egitean, ahal den neurrian, tentsio elektrikorik ez dutela egiaztatu behar da.

n Panelak eginkizun horretarako behar bezala prestatutako langileek manipu-latu beharko dituzte.

n Elektrizitate-panelak beti egon beharko dira giltzaz itxita.

n Elektrizitate-panelek lur-konexioak izan beharko dituzte.

n Elektrizitate-paneletako elikatze-le-rroak etengailu diferentzialekin babes-tuta egon beharko dira.

n Etengailuetan ez da zubirik egin behar, eta kableak beti egon beharko dira egoera onean.

n Kasu bakoitzean, babeserako ekipa-mendu egokiak erabili beharko dira: eskularru isolatzaileak, elementu me-talikorik gabeko botak, betaurrekoak edo pantailak, eta kasko isolatzaileak.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Mantentze-lanen barruan egiten diren eginkizun askotan, elektrizitatea dago tartean. Arriskueta-ko bat da ez dela ikusten, entzuten edo usaintzen, eta horrexegatik eraman behar dira muturrera segurtasun-neurriak.

Elektrizitateak, gizakiaren gorputzetik igarotzean, askotariko lesioak eragin ditzake, arinak zein larriak, hala nola barne- zein kanpo-erredurak, baita heriotza ere, asfixiaren edo bihotz-geldi-tzearen ondorioz. Lana behar bezala prestatuta ez dauden langileek egitea da elektrizitate-pane-len mantentze-lanak duen arriskuetako bat. Horregatik, prestakuntza ezinbestekoa da istripuak eragozteko.

Page 22: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

22

Produktu kimikoak manipulatzea

n Produktu kimikoak erabiltzea babesteko ekipamendu egokirik gabe.

n Produktu kimikoekiko kontaktu zuzena, gorputzean zauriak, ebakiak edo urratuak izatearen ondorioz, besteak beste.

n Produktu kimikoak manipulatu bitartean edo ostean jatea. Aireztapen edo estrakzio artifizial urria lan-eremuetan, eta identifikatu edo etiketatu gabeko produktu arriskutsuak.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Lana egiteko, arriskutsuak ez diren produktuekin egiteko aukera aztertzea, behar bezala etiketatu gabeko produktuak ez erabiltzea, eta ez erretzea, ez edatea eta ez jatea produktu kimikoak manipulatu bitartean.

n Erabiltzen ez direnean, produktu kimikoak dituzten ontziak (batez ere lurrunkorrak) itxita edukitzea.

n Eremua ondo aireztatuta dagoen ala ez aztertzea (aireztapen artifiziala, beharrezkoa izanez gero).

n Oso garrantzitsua da produktu kimikoak manipulatu aurretik segurtasun-fitxetan honako hauek egiaztatzea, besteak beste:

n produktuarekiko esposizioaren arriskuak

n segurtasun-neurriak, produktua nahigabe hartuz gero

n beste produktu kimiko batzuekiko bateraezintasunak,

n informazio toxikologikoa

n egin beharreko lehen laguntzak, gaizki erabiliz gero

n produktuarekiko kontaktua eragozteko edo hura ez arnasteko erabili beharreko NBEak (eskularruak, maskarak, betaurrekoak edo aurpegirako pantai-lak, arropa eta abar).

n Produktu kimikoak erabili ondoren, beti eskuak garbitzea.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Produktu kimikoak gizakiei, ondasunei edo ingurumenari zuzenean edo zeharka kalte egin diezaieke-ten substantzia kimikoak dira. Hauts, gas edo lurrun eta ke moduan egon daitezke.

Larruazaletik, sudurretik, ahotik eta zauri irekietatik sar daitezke giza gorputzetan. Asfixia, korrosioa, gorakoa eta minbizia eragin dezakete, besteak beste.

Page 23: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

23

Soldadura elektrikoa

n Erradiazio ultramoreekiko esposizioa.

n Soldatu beharreko piezekiko kontaktua.

n Erredurak, erradiazioekiko esposizioa-rengatik edo metal gorien partikulen zipriztinengatik.

n Soldaduratik sortutako keak arnastea.

n Zuzeneko edo zeharkako kontaktu elektrikoak.

n Sute- edo eztanda-arriskua.

n Jarrera behartuak.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Soldatzeko eremuan aireztapen egokia egotea.

n Babesteko ekipamendu egokiak erabiltzea: betaurrekoak, pantailak, eskuzorroak, mantala, segurtasun-oinetakoak eta abar.

n Lanerako maskara erabili behar bada babesteko, iragazki egokia erabili beharko da.

n Elektrodoak eskularruekin aldatuko dira.

n Soldadura-ekipamenduak lur-konexioa eta babes elektriko egokiak izango ditu, etengailu diferentziala barne.

n Soldadura-lanetako kableak egoera onean egon beharko dira, eta ez da lotura inprobisaturik egingo.

n Soldadura-lanik ez egitea material sukoiak edo erregaiak dauden atmosferetan edo lekuetan.

n Leku itxietan soldatzean, eremu-itxietarako lan-metodoak aplikatzea.

n Eremu oso eroale edo hezeetan, segurtasun-tentsioak erabili behar dira.

n Etenaldiak egitea, edo eginkizunak txandakatzea, gorputzeko jarrera aldatzeko.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Soldadura elektrikoko lanetan, arku elektriko bat ezartzen da elektrodoaren eta soldatu beharreko piezaren artean, eta azken hori korronte alternoko edo zuzeneko iturri batera konektatuta egoten da. Oro har, metal urtua eransten zaio loturari, elektrodoaren fusioaren bidez edo beste korrontera konek-tatuta ez dagoen beste hagaxka baten bidez.

Page 24: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

24

Soplete bidezko soldadura

n Ekipamendua eta babes-gailuak egoera onean egon behar dira (botilak, presio-erregulagailuak, balbulak, txorrotak, mahukak eta abar).

n Botilak gurdi batean garraiatuko dira, eta behar bezala lotuta egongo dira.

n Airean azetileno gasa egoteak leherketak eragin ditzake. Hori dela eta, ahal dela, soldadura-lanak aireztapen egokiarekin egingo dira.

n Aireztapen egokirik ezin bada lortu, arnas babeserako ekipamendua erabili beharko da, soldadurako keak ez arnasteko.

n Gas-ihesik ez dagoela aztertuko da. Horretarako, ez da inoiz garrik erabiliko, eta xaboi-ur soluzio batekin egin ahalko da.

n Soldadura-lanak egiteko, babes-ekipamendu egokiak erabiliko dira: mantala, eskuzorroak, betaurrekoak, kaskoa, segurtasun-oinetakoak eta abar.

n Soldadura-lanik ez egitea material sukoiak edo erregaiak dauden atmosferetan edo lekuetan.

n Leku itxietan soldatzean, eremu-itxietarako lan-metodoak aplikatzea.

n Etenaldiak egitea, edo eginkizunak txandakatzea, gorputzeko jarrera aldatzeko.

ARRISKU-FAKTOREAK

Page 25: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

25

Ekipo elektrogenoak

n Elektrolitoen proiekzioak.

n Erregaiekiko, ihes-gasekiko eta antzekoekiko esposizioa.

n Produktu kimikoekiko kontaktua (elektrolitoak, olioak...).

n Ebakiak eta kolpeak esku-erremintak erabiltzeagatik.

n Erredurak olioagatik.

n Atal higikorretan harrapatuta geratzea.

n Kontaktu termikoa, argiztapen-mastako fokuaren edo kolektorearen mantentze-lanengatik edo ihesagatik.

n Zarata.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Beharrezko NBEak erabiltzea: esku-larruak (erredurak), betaurrekoak (proiekzioak), babes-maskara (kimi-koak) eta segurtasun-tapoiak (zarata).

n Konpondu edo aztertu bitartean, bate-ria eta abio-sistema automatikoa des-konektatzea.

n Tenperatura altuetara hel daitezkeen zatiekiko nahigabeko kontaktuak era-goztea.

n Txinpartak edo garrak eragoztea.

n Lan-eremuak ondo aireztatuta egotea.

n Erabili beharreko produktu kimikoen segurtasun-fitxak ezagutzea, eta ber-tan dioena betetzea.

n Arropa solterik ez erabiltzea.

n Egoera onean dauden erremintak erabiltzea.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Ekipo elektrogenoa barne-errekuntzako motor baten bidez sorgailu elektriko bat mugitzen duen ma-kina bat da. Normalean, energia elektriko gutxi sortzen den lekuetan erabiltzen da, baita hornidura elektrikoa sarri eteten den lekuetan ere.

Page 26: Eraikinetako mantentze-lanen eskuliburua · nBaliabide mekanikoak erabiltzea konpresoreak manipulatzeko. ... eten etengailu eragile baten bidez; blokeatu, behar ez denean martxan

Gidatzea eta garraioa

n Talkak ibilgailuarekin.

n Karga erortzea, txarto jarrita edo txarto finkatuta egoteagatik. Kolpeak karga erortzeagatik. Ebakiak materialarekin.

n Ibilgailuaren kutxatik eta/edo kabinatik erortzea.

ARRISKU-FAKTOREAK

n Beharrezko NBEak erabiltzea: eskularruak eta babes-botak, materiala kargatzean eta deskargatzean.

n Zirkulazio-kodea errespetatzea.

n Gaituta eta baimenduta egonez gero soilik erabili ahalko dira makinak.

n Salgaia ibilgailuan behar bezala kokatzea, mugi daitekeen materiala finkatuta.

n Kontuz ibili behar da ibilgailuaren kutxatik eta/edo kabinatik jaistean, eta, egonez gero, esku-euskarria erabili behar da.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Zirkulazio-istripuak dira lan-arloko istripu larrien ehuneko handi bat. Honako arrisku-faktore hauek izan behar dira kontuan:

www.mutualia.eus