elikadura arduratsua
DESCRIPTION
elikadura arduratsuari buruzko pps bat daTRANSCRIPT
Elikadura arduratsua
2011-2012 Ikasturtea
Elikaduraren historiaGaur egungo nekazariza eta abeltzaintza
Ondorio ekologikoakEragina osasuneanOndorio sozialak
Beste kontsumo eredu bat posible da!Zer egin dezakegu?
Elikaduraren historia!
Elikadura, elikagaia batzen
dugunetik mahaigaineratzen
dugunera arte jasaten duen
prozesu multzoa da. Hortik aurrera nutrizioa hasten
da.
Faktore desberdinen mende dago, esate baterako, heziketa, kultura, maila soziala, merkatuaren gorabeherak…
Elikaduraren historia
gizakiaren eboluzioarekin batera dator. Egoerari eta
ingurumenari egokitzeko dugun
gaitasunak elikatzeko modua
desberdinak sortzen ditu.
Azken hamarkadeetan bizimodu aldaketa izugarriak izan ditugu . Hori dela eta elikagaien kontsumoa inoiz baino azkarrago aldatu da.
Gaurko elikadura “izatez” osasuntsua da, elikagaien kopuruak gora egin du,eta medikuntzak aurrera pausuak eman ditu. Eta hala eta guztiz ere, erietxeek ez dute geldi unerik.
Nekazariek politika honen bidez diru-laguntzak jasotzen dituzte, zenbat eta gehiago ekoiztu, orduan eta diru kopuru handiagoa jaso.
Bigarren Mundu Gerra ostean...
Gaur egungo nekazaritza eta abeltzaintza
Europak eta AEBk nekazaritza eta abeltzaintzaren industrializazioa bultzatzen zuten . Makina garatuagoen erabilera, ureztatzeko
moduak, hazien hibridazioa, ongarri sintetikoak…
Kalitate gutxiko eta ingurumenarentzako arriskutsu
diren elikagaien gehiegizko produkzioa eragin du.
Europar Batasunak garapen bidean dauden herrialdeetan bere soberakinak balio duten baino merkeagoak saltzen
ditu. Egoera honek baserritarrei euren lurrak uztea derrigortzen die.
Ondorio ekologikoak
Genetikoki eraldatutako landareek ,ingurumena betirako kaltetzen du.
Barietate hobeagoak ekoizterakoan, ohizko eta
tokiko beste barietate batzuk desagertu egin ziren, nekazal-bioaniztasunearentzat galera
handia izaten.
Pestizida, ongarri edota gehigarriak bezalako sustantzia kimikoek lurzoru, ura eta atmosfera kutsatzen dute.
Munduan zehar elikagaiak
garraiatzeak energia asko xahutzen du.
Makinak mugitzeko, azpiegiturak eraikitzeko eta abar … energia asko behar da.
Gainera ur kopuru handia behar du, munduko ur baliabideak suntsituz.
Kontsumitzen ditugun produktuen gehiengoek labore bakarreko lantze
industrialen daukate jatorria.Bertan natura eta
animalien ongizatea ez dute kontuan hartzen.
Eragina gure osasunean
Gure elikadura elikagaiez osatutako elikadura izatetik jangarriak izan daitezkeen sustantziez osatutako elikadura bat izatera pasatu da. Baina horrek ez du esan nahi elikagaiak dituztenik.
Multinazional handiek findutako,
manipulatutako, aizundutako eta
kimika zein sintesi substantziez
osatutako elikadura kontsumitzen hezitu
gaituzte
..elikagaien zati biziak aldatzen dituzte
bereziki; hala nola, bitaminak, mineralak,
antioxidatzaileak, pigmentu naturalak…
Lurzoruaren kalitatea urritzen dute, eta,
beraz, gure elikagaiena
Lurraren, landareen, animalien eta gizakion osasuna lotuta dago.
Lurra gaixotzen badugu, beste guztia
ere gaixotuko da.
Ondorio sozialak
Nola uler daiteke nekazariek eurak izatea, janaria ekoizten dutenak hain zuzen, munduan goseak jota dagoen populazioaren %75?
Herri aberastutako gobernuen legeek nekazaritzaren, arrantzaren eta abeltzaintzaren errentagarritasun komertziala inposatu dute elikatzeko eta ekoizteko eskubidearen gainetik.
Ekoizleek elikagaiak ekoizteko lurrak eta horiek lantzeko eskubidea galdu zituzten.
Enpresa erraldoien menpe geratu ziren, zeren eta beraiek bakarrik baitaukate esportatuko diren elikagai horiek kudeatzeko behar den beste diru.
Katea ez apurtzeko, enpresek ezin diote kontsumitzaileari uko egin; gogora ezazu konponbidea gure eskuetan dagoela!!
Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa.
Kalitatezko produktuak eta bide batez, ingurumenean sor daitezken ondorio negatiboak
saihesten dira.
Sasoiko eta bertako produktuak
Freskoagoak dira, goxoagoak dira, gehiago irauten dute eta tokiko ekonomia suspertuko
duzu.
Kontsumo taldeak
Osasuntsu eta gozo jateaz gain, bidezkoak diren lan-
baldintzak sustatzen ari zara.
Beste kontsumo eredu bat posible da!
Zer egin dezakegu?
Eguneko 5 errazio fruta eta barazki eta zenbait zereal hartuz, zuntz, bitamina eta mineralen beharra asetuko duzu.
Haragi gutxiago jan: 10kg txerriki produzitzeak 240kg barazki ekoizteak beste azalera eskatzen du.
Elikagai osasuntsuagoak eta freskoagoak kontsumitu, utzi alde batera transgenikoak eta gehigarriak.
Elikagaien jatorriaz (non,nork eta nola produzitu diren) informa zaitez; zure eskubidea da!
Auzo-merkatu eta nekazari-azoketara joan zaitez, eta kontsumo taldeetan parte har ezazu!!