elefantea powerpointa

15

Upload: azsazieu

Post on 31-Jul-2015

102 views

Category:

Education


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Elefantea powerpointa
Page 2: Elefantea powerpointa

Elefantea, munduan bizi den lurtarrik handiena da.• Elefanteak belarjaleak dira. • Animalia hauek tronparekin lortzen dute janaria eta

gero ahora eramaten dute. Egunero 150kg jan dezakete eta 100l ur edan. Hori dela eta, bere hortzak errez gastatzen dira.

• 60-70 urte dituztenean hil egiten dira, bere hortzak oso desgastatuak daudenez ezin dutelako jan.

• Asiako elefanteari jateko belarra gustatzen zaio batez ere eta Afrikakoari berriz, zuhaitzetako hostoak.

Page 3: Elefantea powerpointa

Elefanteak Elefantidoen familiakoak diraElefante asiarra Elephasmaximus izenarekin sailkatzen da eta elefante afrikarra Loxonta afrikana izenarekin. Elefante afrikarren bi azpi-espezie daude: oihaneko elefantea Loxontaafricana cyclotis eta sabanako elefantea

Page 4: Elefantea powerpointa

• Elefante asiarraren lau azpi-espezie daude: Sri Lankako elefantea, Sumatrako elefantea, Indiako elefantea eta Malasiako elefantea.

Page 5: Elefantea powerpointa

• Pleistozenoan, kontinente guztietatik zabaltzen zen, Antartidan eta Australian izan ezik. Gaur egun bi elefante mota besterik ez daude: asiarra eta afrikarra, Elefanteen arbasoen artean mamutak eta mastodonteak daude; kobetan aurkitutako pinturei ezker dakigu bizi izan zirela.

Page 6: Elefantea powerpointa

• Elefanteen ezaugarri berezienetako bat tronpa da. Elefanteak tronpa, belarrez eta hostoz elikatzeko eta ura xurgatzeko erabiltzen du. Elefanteek egunean 225kg-ko materia begetala jaten eta 190 litro ur edaten dute. Tronparekin objektu txikiak zehaztasunez hartu ahal dituzte; adibidez, hosto bat edo lurrera eroritako fruitu bat. Gainera, oso organo sentikorra da, usaina eta zaporea antzeman ahal ditu.

Page 7: Elefantea powerpointa

Elefantearen betortzak burezurrean daude sartuta.Betortz batzuk 3,5 metro neurtzera heldu daitezke.Elefanteek hostoak, belarra, zuhaitzen egur azala nahiz egurra jaten dute. Horregatik egunero elikagai asko murtxikatu behar dute eta hortzak desgastatu egiten dira.

Page 8: Elefantea powerpointa

• Elefanteak, oso pisutsuak izan arren, animalia isilak dira ibiltzean.Elefanteak ibiltzean, 6,4 km/h-ko abiaduran doa, eta etsaiengatik ihes egitean 40 km/h-ko abiadura hartu dezake. Igerilari bikaina da,eta ibai zabalak igerian zeharkatzen ditu neke barik.

•  •

Page 9: Elefantea powerpointa

• Elefanteak, bere belarriak,aireatzeko edota beste elefanteei keinuak egiteko erabiltzen dituzte; baina batez beste,entzuteko erabiltzen dituzte. Nahiko gutxi ikusten dute eta bere begiak txikiak dira.

• Usaintasuna oso garatua daukate, eta tronpa organorik sentikorrena da; organo honekin elefanteak edozein motako usainak antzeman ditzakete.

Page 10: Elefantea powerpointa

 

• Elefanteak multzoetan bizitzen dira.Multzo hori familia batek osatzen du.Familia asko batzean elefante-taldeak sortzen dira, 15-30 elefante inguruz osatutakoak. Elefante harrak, helduak direnean, multzotik joaten dira. Bakarrik, bikotean... egunean ez dira mugitzen,itzalean geratzen dira atseden hartzen, eta arratsaldean nahizgauean, janari bila joaten dira.

Page 11: Elefantea powerpointa

• UGALKETA:•  

• Emea urteko edozein denboraldian egoten da har bila. Normalean, emeek kume bat besterik ez dute, eta kumeak elefante-taldeari jarraitzen dio jaio eta egun batzuk geroago. Kumeak bere amaren titietatik elikatuko da esnez bigarren edo bosgarren urterarte. Harraparien erasoetara joaten dira asko eta gehienak urte bat bete baino lehen hiltzen dira. Emeek, bere bizitza osoan zehar, 5-12 kume inguru izaten du.

Page 12: Elefantea powerpointa

• Elefante afrikarra etxekotu ahal izan arren, elefante asiarra gizakien laguntzaile on bat bihurtu da. Normalean,gatibualdian dauden elefanteak ez dira ugaltzen, horregatik elefanteak basatiak direnean harrapatzen dituzte. Elefanteak bi modutara harrapatzen dituzte normalean:

• Gizon multzo batek elefanteak ikaratzen dituzte hauek tranpara eraman arte.

•  Elefante kume bat harrapatzen dute, gero elefante heldua harrapatzeko. Modu hau,lehena baino gutxiago erabiltzen da.

Page 13: Elefantea powerpointa

Gaur egungo elefanteak Pleistozenoan bizi ziren hiru

espezietatik datoz:mastodonteak alde batetik, eta mamutak eta elefanteak bestetik.Lehenengo bi espezieak desagertu egin dira, eta azken hauen bi genero bakarrik geratzen dira:elefante afrikarra eta elefante asiarra.

•  Elefante afrikarren biztanleria asko jaitsi da azkenengo hamar urte hauetan. Horregatik, elefanteak parke naturaletan eta erreserbetan sartuak izan dira, hori dela eta elefanteen biztanleria asko handitu da denbora gutxian. Elefanteen biztanleriaren handiketak,ekosistema batzuk desagertzeko arriskuan jarri ditu.

Page 14: Elefantea powerpointa

•  Batzuetan jendeak, elefanteak hiltzen ditu bere landaketak eta bizilekua zaintzeko, baina jende gehienak bere marfilezko eta betortzengatik ehizatzen ditu.

• Marfilarekin gauza asko egiten ziren, adibidez xakeko piezak.Gaur egungo legeek, marfilaren salketa debekatzen dute.

Page 15: Elefantea powerpointa