eleanitz

4
ELEANITZ: INGELESA IKASTEKO METODOLOGIA BERRIAK Hamar urte pasatu dira Andra Mari Ikastolak Eleanitz Proiektuaren alde apustu egin zuenetik. Baina, zergatik Eleanitz? Europan bizitzeko eta bertan integratzeko, euskaraz eta gaztelaniaz gain, euskaldunok beste europar hizkuntzak menderatzea beharrezkoa delako. Horrez gain, euskarak bere hizkuntza eremuan behar duen garapen osoa lortzea eta euskaldunok beste hizkuntzak ezagutu eta erabiltzea nahi dugulako. Gainera, atzerriko hizkuntzak ikasteko erabilitako ohiko bideek ez zuten baliorik eskaintzen eta biderik aproposena murgiltze goiztiarra zen; 4 urtetik aurrera. Eta honelaxe hasi ziren, hain zuzen ere, aurtengo DBH 2. mailako ikasleak 2002-2003. ikasturtean “Ready for a Story” materiala erabiltzen. DBH 2. mailako ikasleak Dublinera joango dira ikasketa bidaian Aurten lehendabiziko aldiz DBH 2. mailako ikasleak atzerrira; Dublinera, joango dira ikasketa bidaian. Ikasturte guztian zehar gurasoek eta ikasleek lan handia egin dute bidaiarako dirua ateratzeko asmoz. Bertan ingelesa praktikatzeaz gain leku asko bisitatuko dituzte: Croke Park, Phoenix Park eta bertako zooa, garai bateko kartzela, Trinity College, Saint Stephen’s Green… eta oso ongi pasatu dute.

Upload: andra-mari-ikastola-etxarri-aranatz

Post on 22-Mar-2016

219 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

eleanitz,dbh

TRANSCRIPT

Page 1: eleanitz

ELEANITZ: INGELESA IKASTEKO METODOLOGIA BERRIAK

Hamar urte pasatu dira Andra Mari Ikastolak Eleanitz Proiektuaren alde

apustu egin zuenetik. Baina, zergatik Eleanitz? Europan bizitzeko eta bertan

integratzeko, euskaraz eta gaztelaniaz gain, euskaldunok beste europar

hizkuntzak menderatzea beharrezkoa delako. Horrez gain, euskarak bere

hizkuntza eremuan behar duen garapen osoa lortzea eta euskaldunok beste

hizkuntzak ezagutu eta erabiltzea nahi dugulako. Gainera, atzerriko hizkuntzak

ikasteko erabilitako ohiko bideek ez zuten baliorik eskaintzen eta biderik

aproposena murgiltze goiztiarra zen; 4 urtetik aurrera.

Eta honelaxe hasi ziren, hain zuzen ere, aurtengo DBH 2. mailako

ikasleak 2002-2003. ikasturtean “Ready for a Story” materiala erabiltzen.

DBH 2. mailako ikasleak Dublinera joango dira ikasketa bidaian

Aurten lehendabiziko aldiz DBH 2. mailako ikasleak atzerrira;

Dublinera, joango dira ikasketa bidaian. Ikasturte guztian zehar gurasoek eta

ikasleek lan handia egin dute bidaiarako dirua ateratzeko asmoz.

Bertan ingelesa praktikatzeaz gain leku asko bisitatuko dituzte: Croke

Park, Phoenix Park eta bertako zooa, garai bateko kartzela, Trinity College,

Saint Stephen’s Green… eta oso ongi pasatu dute.

Page 2: eleanitz

Aurten ere konpetentzien bidetik

Konpetentzietan oinarritutako irakaskuntzak aldaketa handiak ekarriko

ditu hezkuntzara. Hori dela eta Ikastolen Elkartean material didaktikoak

berritzen hasiak dira dagoeneko.

Sortzen ari diren materialak probatzeko beharra ikusita zenbait ikastola

gaztelania, euskara, ingelesa, gizarte, natur eta matematikako unitateak

pilotatzen ari dira geletan. Andra Mari Ikastolan DBH 1 A eta DBH 1 B

geletan ingeleseko material berria frogatu dute 3. ebaluaketan eta esperientzia

positibo eta aberasgarria izan da.

Ikasmaterial berri hauetan IKT (Informazio eta Komunikazio

Teknologiak) konpetentzia bermatu nahi izan da eta horretarako paper

euskarrian garatutako jarduerak eta jarduera digitalak (moodle-a) erabili

dituzte. Aurretik irakasleek prestakuntza jaso behar izan dute.

Page 3: eleanitz
Page 4: eleanitz