ekonomia-jarduera burdinibarra
TRANSCRIPT
5. GAIAEKONOMIA-JARDUERA
1. Zer da ekonomia-jarduera?Gizakiok gauza ugari behar ditugu: elikagaiak, arropa, osasun-laguntza, etxebizitza… Ekonomia-jarduera esaten diogu behar horiek asebetzeko produktuak eta zerbitzuak lortzeko edozein prozesuri.Ekonomia-jarduerek hiru fase dituzte: behar dugunaren (a)ekoizpena, (b)banaketa eta (c)kontsumoa
a. Ekoizpena: ekonomia-jarduerak sortzen dituen ondasun eta zerbitzu guztiak dira.
b. Banaketa: ekoizpen hori kontsumitzaileei hurbildu behar zaie. Beraz, ondasunak eta zerbitzuak saltokietan banatzeko dira, haien bitartez merkaturatzeko.
c. Kontsumoa: jendeak bere beharrak asebetetzeko erosten ditu produktu horiek. Horrixe esaten zaio kontsumoa.
2. Ekonomia-sektoreakEkonomia-jarduerak hiru jarduera-sektore handitan bil ditzakegu:
● Lehen sektorea : naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerek biltzen dira; esaterako, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena.
● Bigarren sektorea : naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meatzaritzak eta energia-iturrien ustiapenak
● Hirugarren sektorea : jarduera asko biltzen dira. Gizarteari zerbitzua emateaz arduratzen dira horko jarduerak. Sektore horretan biltzen dira meatzaritza, garraioa, osasuna…
❏ Monopolio : Enpresa bakar batek kontrolatzea produktu baten ekoizpena eta salmenta; egoera horretan, enpresa horrek zehazten ditu produktuaren prezioa eta kantitatea merkatuan. Esaten da enpresa produktuaren monopolioa duela.
❏ Oligopolio : Produktu baten kontrola enpresa gutxi batzuen eskuetan dagoenean. Enpresa horiek ados jar baitaitezke komeni zaizkien prezioak eta baldintzak zehazteko.