ekodiseinurako une 150.301 araua norma... · 2015. 8. 21. · ekodiseinurako une 150.301 araua 2...

18
TAILERRAREN GIDA Ekodiseinurako UNE 150.301 araua

Upload: others

Post on 27-Jan-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • TAILERRAREN GIDA

    EkodiseinurakoUNE 150.301 araua

  • © Ihobe, 2008ko azaroa, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa

    ARGITARATZAILEA: Ihobe, S.A.

    DISEINUA: Dualxj – Comunicación & Diseño

    Dokumentu hau CNOVOTEC CONSULTORES, S.A.k egina da IHOBErentzat

    ITZULPENA: Elebi Taldea

    Paper birziklatuan eta klororik gabe zurituan inprimatua

    ESKUBIDE GUZTIAK ERRESERBATUTADebekatuta dago publikazio hau erreproduzitzea, informazioa berresku-ratzeko sistemetan gordetzea eta publikazio honen zati bat transmiti-tzea, erabilitako bitarteko a edozein dela ere (elektronikoa, mekanikoa, fotokopia, grabazioa, etab.), jabetza intelektualaren eskubideen titula-rraren eta editorearen idatzizko baimenik gabe.

  • 1. Zer da ekodise inua? 2

    2. Ekodise inuaren abantai lak 4

    3. Barne faktore motibatzai leak 5

    4. Kanpoko faktore motibatzai leak 6

    5. Ekodise inuaren estrategiak 8

    6. Araua ezarr i aurreko arazoak 10

    7. 150301 Araua 12

  • EKODISEINURAKO UNE 150.301 ARAUA

    2

    Oro har, ekodiseinua terminoak zera esan nahi du, pro-duktuak garatzeko prozesuan erabakiak hartzen direnean, ingurumena kontuan hartzen dutela. Beste hitz batzutan, ingurumena produktu baten garapen prozesuan integra-tzen da.

    Prozesu horretan ingurumenari balio industrial tradiziona-len status bera ematen zaio, esaterako, irabaziei, funtzio-naltasunari, estetikari, ergonomiari, irudiari eta, batez ere, kalitateari ematen zaiena. Kasu batzuetan, ingurumenak merkataritza-alorraren balio tradizionalak ere nabarmen-du ditzake: ekodiseinuak produktuak garatzeko prozesua-

    ren maila guztietan ingurumen-aspektuak kontuan izaten ditu.

    Bestalde, ekodiseinuak behar ekologikoak eta ekono-mikoak konparatzeko beharra ere ekartzen du, produk-tuaren garapena burutzen den bitartean. Ekodiseinua-ren kontzeptua herrialde askotako enpresen agendetan dago.

    Ekodiseinuaren kontzeptua gehiago zehaztu aurretik, ekodiseinatutako produktuen hainbat adibide erakutsiko ditugu.

    ABB NIESSENABBk ondoko ikuspuntuak kontuan hartzen ditu produktuak diseina-tzeko: iraunkortasuna, konpontzeko aukera, eguneraketa eta birziklape-na. Hala, zenit serieko ekodiseinatu-

    tako produktuak erabiltzeko aholku orokorrak zehazten dira: konexio elektriko onak egitea, konexioetan bero-galerak eta beharrezkoak ez diren energia-kontsumoak saihesteko. Kartoizko bilgarriak birziklatzea.

    Birzikla daitezkeen plastikozko materialak barruan markatuta daude (eta zer materialez eginak dauden adierazten da) eta bereizi egin daitezke.

    Zenit serieko ekodiseinatutako produktuen bestelako ingurumen-hobekuntzak:

    • Plastikoetan ez dira gar halogenatuak atzeratzekoak erabili, eta halogenorik ez duten lehengaiak erabili dira.

    • Ontzi birziklagarri optimizatuak erabili dira ontzien es-pazioa ahalik eta gehien aprobetxa dadin.

    • Osagai metalikoetan ahalik eta altzairu gutxien erabili da.

    • Etengailu/entxufe-oinarriei eusteko erretiluetan beste material mota bat erabili da: kartoizko polistirenoa.

    • Osagai gutxiago erabili da, eta horrek, fabrikazio pro-zesuetan lehengaiak eta energia aurreztea ekarri du.

    • Pinturek ur-oinarria dutenez, ez da ingurumenerako kaltegarriak diren disolbatzailerik erabili.

    • LED teknologia duten etengailuetan argi-adierazga-iluak erabili dira, eta % 25eko energia aurreztu da.

    A&B Laboratorios de Biotecnología, S.AErabilera anitzeko DD456 garbigarri entzimatikoari eko-diseinua aplikatzean, ingurumenarekiko jarrera hobea

    duen produktua sortu dute. Bizi-zikloaren ikuspuntuan oinarritzen da eta Europako Etiketa Ekologikoak zehaztutako inguru-men baldintzak betetzen ditu. DD 456-k materia organikoa degradatzeko propie-

    tate biologiko entzimatikoak eta propietate koipegabe-tzaileak eta garbigarriak konbinatzen ditu. Ondorioz, azalerak azkar, erraz eta eraginkor garbitzen ditu. On-doko ezaugarriak ere baditu:• Arriskutsutzat jotako substantziak ez izatea • Iraunkortasun, eraginkortasun eta baliabideen erabile-

    ra baldintzak betetzea. • Hondakin gutxi sortzea. • Erabiltzeko prest dagoen produktua, ez du konponke-

    tarik behar, manipulazio arriskuak murrizten ditu.

    Adibideak

  • 3

    TAILERRAREN GIDA

    • Ihinztagailua du, errazago aplikatzeko eta produktua isurtzeko arriskua gutxitzeko.

    • Erabileran asko aurrezten du. Ez da beharrezkoa elika-gaiekin erabiliko ez diren gailuak uretan pasatzea.

    BSH KrainelEkodiseinuaren metodologia TB11/TB66 plantxen familiari aplikatu zio-ten, enpresak SIEMENS markarekin merkaturatzen dituenak. Hobekun-tzak produktuan:

    • Ingurumen inpaktu apalagoko materialak aukeratzea.• Osagai kopuruaren murrizketa.• Garraioaren eta paketetan biltzeko sistemen optimiza-

    zioa.• Produktua birziklagarriagoa izatea.

    Ahalegin horren aintzatespen moduan, aipatu beharre-koa da Ingurumen Ministerioak emandako saria (2003koEnpresa Nazional eta Ingurumen saria). Era berean, ai-patzekoa da 2006ko Príncipe Felipe sarirako izendapena Enpresa Bikaintasun sailean (Energia Berriztagarria eta Energia Eraginkortasun kategorian).

    BIPLAXBIPLAXek merkatuko tresnak ikertu zituen eta helburu horretarako TREEsoftwarea garatzera ere heldu zen. Bizi-zikloaren azterketa sinpletzen duen tres-na praktikoa eta intuitiboa da. Programak ekoadierazleen datu-basea du. Horretaz

    gain, beste datu base bat ere bada pisu zehatzen eta azalera, bolumen eta pisuak kalkulatzeko tresnen ingu-ruan. Gainera, Treen produktuaren fabrikazio gastuak kalkulatzeko aukera dago. Emaitza nabarmenenetako bat UNE 150.301:2003 arauaren arabera kudeaketa sis-tema ziurtatzea izan da. Ezarritako sistema horren ara-bera, produktu berriak diseinatzerakoan enpresak kon-tuan izan beharko du ingurumen aldagaia. Horretarako, produktuaren bizi-zikloan ingurumen inpaktu handiena eragiten duten alderdiak identifikatu beharko dira. Ho-rrek helburuak eta xedeak ezarriko ditu eta, hala, pro-duktuaren azken inpaktua murriztu egingo da.

    Geyser GasTechGeyserrek 99ko Ekoadierazlean oinarritu-tako ingurumen inpaktua balioztatzeko tres-na propioa garatu zuen, produktuaren bizi-zikloaren azterketa balioztatzeko. (ISASCAN06). T2 ur berogailu termostatiko modelo berria garatzea lortu dute ekodiseinuaren

    proiektu pilotuaren emaitza gisa. FEP-Plus 11 DB ereduan oinarritu duten arren, material eta garraio faseetan ingu-rumen hobekuntza lortu ahal izan da; erabilpen fasean, aldiz, hobekuntza handiagoa izan da. UNE 150.301 ziurtagiria lortzearen ondorioz, Geyser-en zuzendaritzak behin betiko konpromisoa hartu du beren produktuak in-gurumenaren aldetik hobetzeko eta enpresaren helburu estrategikoetan ekodiseinua sartzeko. Hobekuntzak pro-duktuan:

    • Guztizko pisua murriztea.• Muntatzeko eta desmuntatzeko erraza (birziklatzailea-

    ren eskuliburua).• Kalitatea handitzea.• Produktuaren irudi berritzailea• Modulazio termostatikoa. Erabiltzaileak ura zer tenpe-

    raturatan irtengo den zehazten du, eta hori lortzeko berogailuak beharrezko operazioak egiten ditu.

    OFITAOfita, SAMM enpresak ekodiseinuaren metodologiaren bidez bulegoko mahai baten proiektua burutu zuen. Besteen artean, neurri hauek hartu zituen:

    • Erraz birziklatzen diren aluminioa eta altzairua erabil-tzea.

    • PVCa eta kromatuak ordeztea.• Altzairuaren eta aluminioaren kopurua minimora mu-

    rriztea: bolumenak orokorrean murriztea, itxura arina ematea eta garraiatzeko bolumena optimizatzea, erra-zago multzokatzeko, klip erako amarradurak ditu eta modularra da.

    Lortutako hobekuntzetako batzuk ondokoak dira:• Bolumena % 52 gutxitzea. • Altzairuaren kontsumoa % 36 (4,5 kg mahaiko) eta egu-

    rarren kontsumoa % 20 (5,6 kg mahaiko) gutxitzea. • Produktuaren irudi berritzailea.

    Beste adibide batzuk ikusteko: www.productosostenible.net

    adibideak

  • EKODISEINURAKO UNE 150.301 ARAUA

    4

    Ekodiseinua ingurumenerako ona izateaz gain, lehiakorta-sunaren beste faktore batzuei ere mesede egiten die.

    Adibidez:

    1. Baliabide energetikoen kontsumoa gutxitzean, in-gurumenaren kudeaketa hobetzen da eta erabil-tzaileengan eragina duten ekoizpen kostuak mu-rrizten dira.

    2. Produktuko erabilitako material kopurua mini-mizatzean, lehengaien kostuak eta baliabideen kontsumoa gutxitzen dira; Material berriztagarriak erabiltzea ere posible da, energia gutxiago kontsu-mitzen dutenak edo birziklatzeko errazagoak dire-nak, eta hala, enpresaren irudia hobetzen da.

    3. Ekoizpen teknikak optimizatzean, enpresaren ahalmen berritzailea hobetu daiteke, ekoizpen urratsak murriztu daitezke, entrega denbora hobe-tu daiteke eta prozesuen ingurumen inpaktua gu-txitu daiteke.

    4. Ingurumen erregulazio aplikagarriak betetzean, in-gurumen inpaktua hobetzen da, negozio aukerak sortzen dira eta bezeroen eta komunitatearen ar-tean, erakundearen irudia hobetzen da.

    5. Bilgarrirako material kopurua eta mota gutxitze-ko aukerak identifi katzean, berrikuntzak errazago sartzen dira, beraz, produktuen kalitatea eta ho-rien aurkezpena hobea da.

    6. Ekodiseinuari esker, produktuak instalatzeko eta erabiltzeko errazagoak izaten dira, errazago eta merkeago mantentzen dira, eta ondorioz, horien bizitza erabilgarria handiagoa izaten da.

    7. Garraiatzeko behar duten espazioa optimizatzean, gasolinaren eta erregai fosilen kontsumoa murriz-ten da eta errekuntza-gas gutxiago isurtzen da.

    2. Ekodise inuaren abantai lak

  • 5

    TAILERRAREN GIDA

    Ekodiseinua aplikatzearen balizko abantailak, alde bate-tik, enpresaren antolakuntzarekin (barne faktoreak) lotu-ta daude, eta bestetik, inguruarekin lotuta egon daitezke (kanpo faktoreak). Faktore horiengatik ezartzen du ekodi-seinu estrategia enpresak.

    Produktuak garatzeko eta berritzeko prozesuaren bar-nean, enpresak ekodiseinua kontuan hartzera eta lantzera sei oinarrizko barne faktorek eramaten dute.

    Faktore horiek hauek dira:

    • Produktuaren kalitatea hobetzeko beharra

    Ingurumen kalitate maila handiak produktuen ondoko ezaugarriak hobetzen ditu: funtzionaltasuna, iraunkor-tasuna, mantentzeko eta konpontzeko erraztasuna.

    • Produktuaren eta enpresaren irudia hobetzeko beharra

    Horri esker, litekeena da produktu baten irudia inguru-men kalitaterantz zuzentzea, bai kalitate zigilu baten bi-dez, kontsumitzaileen inkestetan aldeko iritzi bat lortuta edota produktuaren ingurumen ezaugarrien marketina eginda. Eta horrek guztiak, enpresaren irudia hobetuko du.

    • Kostuak murrizteko beharra

    Ekodiseinua aplikatuta, posible da berehalako fi nantza-onura lortzea. Adibidez, ekoitzitako unitate bakoitzerako behar den lehengai kopurua gutxitzean eta energia, ura eta material osagarriak eraginkorrago erabiltzean. Hon-dakinak gutxitzean, onura osagarria lortzen da.

    Hondakinak kudeatzeko (etorkizuneko) kostuak aurrez-ten dira.

    • Berritzeko beharra

    Berritzeko beharra hainbat egoeratan sor daiteke, esate-rako, lehiakideetatik bereizi nahi izatea edota merkatuan jarraitzea. Ekodiseinuak muturreko aldaketak eragin di-tzake produktuan edota horren sisteman, hau da, pro-duktuaren, merkatuaren eta teknologiaren konbinazio-an. Produktua merkatu berrietara ere eraman dezake, nahiz eta lehenago horietan sartzeko aukerarik ez izan.

    Finean, ekodiseinuaren prozesua berrikuntza da, baina abantaila batekin; pausoz pauso egituratutako prozesu baten ondorio da, beraz, erakunde baten produktuei aplika dakieke.

    • Gerenteen ardura zentzua

    Askotan, ingurumena eta natura babesteagatik duten erantzukizunagatik jabetzen dira produktuak garatzen dituzten gerenteak eta arduradunak garapen iraunko-rraren garrantziaz. Ardura horrek bioaniztasunaren na-rriadura, etorkizuneko belaunaldien beharrak eta mun-duko eskualdeen arteko aldeak parekatzeko beharra hartzen ditu barnean.

    • Langileen motibazioa gehitzeko beharra

    Langileek motibazio gehiago izaten dute produktuek eta enpresako prozesuek ingurumenean dituzten inpak-tu negatiboak gutxitzen laguntzen badute. Hein batean, beren komunitateak beren gainean jartzen duen pre-sioaren ondorioz da. Are gehiago, ekodiseinuak laneko osasuna eta segurtasuna hobetzen lagun dezake, eta enpresako langileei mesede egin.

    Adibidez, orain ezin dira hainbat produktu kimiko erabili nekazaritzan, beraz, langileek ez dute pozoitzeko arris-kurik.

    3. Barne faktore motibatzai leak

  • EKODISEINURAKO UNE 150.301 ARAUA

    6

    Zenbait kanpo faktorek enpresen inguruan ingurumen-hobekuntzak bultzatzen dituzte. Nagusietako bat merka-tua (bezeroak eta kontsumitzaileak) eta lehiakideak dira. Gero eta indar gehiagorekin, enpresak ekodiseinurantz eramaten dituzten bestelako faktoreak gobernua (legeen eta erregulazioen bitartez), normalizazioa, hornitzaileak eta gizartea dira, oro har.

    4.1. Gobernua eta legedia

    Produktuaren Politika Integratua (PPI) Europako inguru-men politikaren alor berria da, eta produktuak bizi-ziklo guztian dituen ingurumen alderdiak minimizatu eta mu-rriztu nahi ditu.

    Produktuen Politika Integratua lehen aldiz 1998. urtean eztabaidatu zuten. Hurrengo urtean, Weimarren eginiko Ingurumen ministroen bilera informalean landu zuten.

    Batzordeak azkenean 2001eko otsailean Produktuen Po-litika Integratuari buruzko Liburu Berdea onartu zuen. Funtsezko printzipioen artean, Europako merkatuan pro-duktu ekologikoak merkaturatzeko baldintzak hobetzea eta Europako industrien lehiakortasuna indartzen lagunt-zea zituen. Esparrua: Europan merkaturatutako produktu eta zerbitzu guztiak

    Ondoko funtsezko bost printzipioetan oinarritzen da:

    • Bizi-zikloaren kontzeptua.

    • Merkatuarekin lankidetzan aritzea. Produktu ekolo-gikoagoen eskaria eta eskaintza bultzatzea. (pizgarriak enpresa berritzaileentzat).

    • Sektore interesdunen partaidetza. Industria, kontsu-mitzaileak eta gobernuak.

    • Produktuen etengabeko hobekuntza. Ingurumenari eragindako inpaktuak murrizteko.

    • Hainbat tresna politiko. Produktuaren Politika Inte-gratuaren ikuspegia planteamendu boluntarioekin lan egitea da, baina ez badira garapen iraunkorraren in-guruko estimatutako emaitzak lortzen, derrigorrezko neurrien sorta defi nituko da. (Horietako batzuk zehaztu dituzte dagoeneko).

    Kontratazio publiko berdeari dagokionez, ondoko errefe-rentziak daude:

    • Ministroen Kontseiluaren hitzarmena, 2008ko urtarrila-ren 11koa, Estatuaren Administrazio Publikoan eta ho-rren erakunde publikoetan Kontratazio Publiko Berdea-ren Plana ezartzekoa. Plana 2003ko ekaineko Europako Batzordearen Produktuen Politika Integratuari buruzkojakinarazpenari emandako erantzuna da. Horren bi-dez, estatu kideak animatzen zituzten kontratazio pu-blikoaren ekologizaziorako ekintza planak sortzeko eta publikoaren eskura jartzeko, eta planak hiru urtean be-hin berrikusi behar zirela ezartzen zuen.

    • Estatuan, Kontratazio Publiko Berdearen Plana inguru-mena babesteko beste politika batzuekin osatzen da, esaterako, Estatuko Administrazio Nagusiaren eraikine-tarako Energiaren Aurrezpen eta Eraginkortasunerako

    Planarekin, Hondakinen Plan Nazional Integratuaren proiektuarekin eta Klima Aldaketaren eta Energia Gar-

    biaren Espainiako Estrategiarekin.

    • Agindua, 2007ko urtarrilaren 18koa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren pleguetan ingurumen irizpideak sartzekoa.

    4.2. Merkatuaren eskaria

    Bezeroen eta azken kontsumitzaileen ingurumen eska-kizunek enpresak lan egiteko modua eta produktuak hobetzera bultzatzen dituzte. Enpresa handiek ez dituzte bere gain hartu nahi materiala saltzen dieten hornitzaileek eragindako ingurumen arazoak; horregatik, enpresa han-diek gero eta gehiago eskatzen dizkiete hornitzaileei ingu-rumena kaltetzen ez duten produktuak. Oro har, bezero industrial batek enpresa batean eragina izateko aukera gehiago du kontsumitzaile bakar batek baino, eta inguru-men orientazioko horniketa katea osa dezake.

    Halaber, gero eta bezero industrial gehiagok espero dute hornitzaileek ematen dizkieten materialen eta produk-tuen ingurumen aspektuei buruzko informazioa ematea. Hornitzaileei ingurumen politiken inguruko hitzarmenak sinatzeko eskatzen zaie, baita eskatzen zaien ingurumen informazio dena emateko ere.

    4. Kanpo faktore motibatzai leak

  • 7

    TAILERRAREN GIDA

    4.3. Lehiakideak

    Lehiakideek egiten dituzten jarduerek ere bultza ditzakete enpresak ingurumen-hobekuntzak sartzera. Nabarmendu beharra dago kontsumitzaileen inkestetan lehiakideen produktuak ingurumen ezaugarrien arabera kalifi katzen direla, herritarrek oro har ingurumenagatik erakusten duten ardura gero eta handiagoagatik. Ekodiseinuaren bidez, lehiakideen produktuen inguruko benchmarkinga egin daiteke, enpresaren prozesuak eta produktuak ingu-rumen hobekuntzarantz zuzentzeko.

    4.4. Gizarte ingurunea

    Kontsumitzaileek eta gizarteak oro har egiten dute presio handiena, produktuen eta ekoizpen prozesuen inguruko exijentziak planteatzen baitituzte. Hala ere, gerenteei eta langileei ere eskatzen zaie, harreman sozialen bitartez, la-neko segurtasun neurrien inguruan eta enpresak baliabide naturalen zaintzaren eta ingurumenaren babesaren arloan bere gain hartzen dituen erantzukizunen inguruan.

    Ingurumenak eragin zuzena du langileengan. Ingurume-nean eragiten den inpaktua ekodiseinua bultzatzeko era-biltzen da.

    Bestalde, ez dago arrazoirik pentsatzeko iritzi publikoa ez dela hain kritikoa izango ingurumenarekin lotutako aspektuekin. Globalizazio garaietan, gizarte zibilak auke-ratzeko botere gehiago eta irismen handiagoa izango du.

    Produktuen gaineko inkestetan edo kontsultetan inguru-men-aspektuak jartzen hasi dira. Gainera, gai horiek eza-gutzen dituzten gero eta kontsumitzaile gehiago dago, beraz, marketin estrategia gisa soilik egindako baieztapen hutsalak, produktu jakin batek «ingurumena babesten»duela esaten dutenak, susmagarritzat jotzen dituzte eta ez dituzte erraz sinesten.

    4.5. Erakunde sektorialak

    Erakunde sektorialek enpresak estimulatzen edo presio-natzen dituzte ingurumeneko aspektuak kontuan har ditzaten prozesu industrialetan. Erakunde sektorialek kon-tratuak hitzartu ditzakete gobernuarekin eta enpresekin isurpenak eta energia erabilera murrizteko. Ekodiseinua tresna ona izan daiteke, kasu honetan, adostutako hel-buruak lortzeko.

    4.6. Hornitzaileak

    Horiek eragina dute enpresen jarreretan, adibidez, mate-rial eta prozesu berriak erabiltzeko. Oro har, ikerketak eta garapenak, eta zehazki, ingurumen teknologiak, berrikun-tzak eragiten dituzte, eta haiei esker onura ekonomikoak eta ingurumenekoak lortzen dira. Hornitzaile proaktiboak aliatu bultzatzaileak izan daitezke produktua berritzeko eta teknologiak eguneratzeko.

  • EKODISEINURAKO UNE 150.301 ARAUA

    8

    Lehen azaldu den bezala, produktuen edo/eta zerbitzuen inguruko ingurumen politikak gero eta garrantzitsuagoak dira Europako Batzordearen Produktuen Politika Integra-tuaren esparruan. Produktuaren erantzukizunari buruzko legediak gero eta gehiago dira eta erakundeak lanean hasi dira.

    Eskema boluntarioei dagokienez, produktuari buruzko hainbat eredu dago:

    5.1. Bizi-zikloaren azterketa

    Erakundeei bizi-zikloaren azterketa egiteko pausoak erakusten dizkieten arau boluntarioak daude. Nazioarteko arauak dira:

    • ISO 14040:2006 “Ingurumenaren kudeaketa, bizi-ziklo -aren azterketa, printzipioak eta erreferentzia esparrua”.

    • ISO 14044:2006 “Ingurumenaren kudeaketa. Bizi-ziklo-aren azterketa. Baldintzak eta jarraibideak.

    5.2. Ekoetiketatze programak

    Gutxiago kutsatzen duten edo baliabide naturalen erabi-lera iraunkorra eginda ekoitzi diren hainbat produkturen bereizleak dira. Hainbat ingurumen irizpide betetzen di-tuzten produktuei bereizle bat erabiltzeko baimena ema-ten diete.

    Etiketa motak:

    • I. MOTA: Programa boluntarioa eta irizpide anitzekoa hirugarrenek ziurtatzeko. Ingurumenari lehentasuna ematen dioten produktuei etiketak ematen dizkie, kategoria bereko antzekoetatik desberdintzeko, bizi-zikloaren ezaugarrietan oinarritzen dira (bizi-zikloaren irizpideetan).

    Ziurtagiriak produktuak ingurumen irizpideak eta ezau-garri funtzionalak betetzen dituela egiaztatzen du. ISO 14024-ean oinarrituta

    Ekoetiketek informazioa eskaintzen dute eta kontsumi-tzaileak bultzatzen dituzte ingurumenean inpaktu txi-kiagoa duten produktuak eta zerbitzuak aukeratzera.

    Ekoetiketak dituzten produktuak erosita, fabrikatzaileak halakoak ekoiztera bultzatzen ditugu.

    • II. MOTA: Autoadierazpenak

    Ekoetiketa mota hau fabrikatzaileek, banatzaileek, eta abar jartzen dituzte, beren produktuen edo zerbitzuen ingurumen ezaugarriak jakinarazteko.

    5. Ekodise inuaren estrategiak

  • 9

    TAILERRAREN GIDA

    Ez du hirugarren batek ziurtatzen, baina emandako in-formazioa egiaztagarria, zehatza eta egiazkoa izan be-har da kontsumitzaileek sinistu dezaten.

    Autoadierazpena egiteko ISO 14021 arauaren prozedu-rak jarraitu behar dira.

    • III. MOTA: III. motako ekoetiketak, ISO/TR 14025 arauan defi nituak, produktu baten bizi-zikloaren azterketan oi-narritutako informazio estandarizatua erakusten dute ingurumen adierazle multzoa aurkezten duten diagra-men (berokuntza globala, baliabideen kontsumoa, hon-dakinak, eta abar) eta horien azalpenaren bitartez.

    Hirugarren erakunde independente batek egiaztatzen dituen arren, ez ditu beti ziur-tatzen, eta hornikuntza kateari eta kon-

    tsumitzaileei informazioa ematen diete.

    5.3. UNE 150301 Araua

    Ekodiseinu arauaren helburua erakundeei produktuak eta/edo zerbitzuak diseinatzeko eta garatzeko prozesuan in-gurumena kudeatzeko sistema eraginkor baten elemen-tuak ematea da. 2003. urtean onartu zuten eta enpresek erabiltzen dituzten ISO 9001 eta ISO 14001 sistemekin bateragarria da.

    Ondorioz, erakunde batek diseinatzen dituen produktu guztiek ingurumen hobekuntzaren bat dute, inpaktuak bizi-zikloaren etapa batetik bestera pasatu gabe, eta gara-pen iraunkorrari lagunduta.

    Sistemaren baldintzak betetzen dituzten erakundeek eta ingurumenean inpaktu gutxiago eragiten dituzten pro-duktuak diseinatzen dituztenak lehiakideetatik bereizten dituen ziurtagiria lor dezakete. Ziurtagiriak administrazio publikoei, enpresei eta kontsumitzaileei erosketa berdea errazten die.

  • EKODISEINURAKO UNE 150.301 ARAUA

    10

    6.1. Araua ezarri aurreko arazoak

    Produktuari erreferentzia egiten zaionean garrantzitsua da kontuan izatea, erreferentzia horrek produktuaren sistema osoa hartzen duela barnean, hau da, produktu fi sikoaren inguruko guztia, eta aldatu egin daitekeela; adibidez, di-seinua, ontzia eta bilgarria, ordezkoak, eta abar alda dai-tezke.

    Bizi-ziklo osoak ondokoak hartzen ditu barnean:

    1. Lehengaiak lortzea eta lehengaiak erabilgarri bi-hurtzeko prozesuak, baita material berrerabiliak edo birziklatuak erabiltzea ere.

    2. Produktuaren fabrikazioa eta lotutako teknolo-giak.

    3. Bilgarria eta garraioa (baita materialak, ekipoa eta energia baliabideak ere).

    4. Kontsumitzaileak produktua erabiltzea, baita lotu-tako ingurumen inpaktua eta beharrezko materia-lak eta energia ere.

    5. Balio-bizitza amaitu ondoren produktua deusez-tatzea edo hainbat parte edo material berrerabil-tzea produktu berdin baten edo beste baten bizi-zikloaren hasierako lehengai gisa.

    Adibidez: enpresa batek bizi-zikloaren fase bakoitzean inpaktu txikiena eragiten duten hornitzaileak aukera dit-zake. Hala, produktuak ingurumenean eragiten duen inpaktu osoa murrizteko ahalegin kontzertatua lortzeko bidea errazten du, hornitzaileekin, banatzaileekin, erabil-tzaileekin, birziklatze enpresekin eta hondakin kudeatzai-leekin lankidetzan arituta.

    6.2. Produktuaren sistema

    Ingurumen profi la zer subjekturen inguruan mugatuko den erabaki behar da. Ekodiseinuan ez da nahikoa pro-duktu fi sikoa soilik kontuan izatea. Garrantzitsua den heinean, produktuak ondo funtziona dezan beharrezko sistema osoa ere aintzat hartu behar da.

    6. Araua ezarr i aurreko arazoak

    Obtención de materiasprimas y componentes

    CICLO DE VIDA

    Fin de vida

    Distribución y uso

    Producciónen fábrica

  • 11

    TAILERRAREN GIDA

    Adibide moduan, argiztapen-ekipo bat erabiliko dugu, izan ere, funtzionatzeko beste faktore batzuen mende dago: argitzen duen gelaren neurria, argi naturalaren gertutasuna edo leihoak, gelaren kolorea edota argizta-pen osagaiak, besteen artean. Hemendik aurrera, «pro-duktua» terminoa produktu sistema osoari erreferentzia egiteko erabiliko da.

    6.3. Produktuaren bizi zikloaren azterketa egiteko metodoak

    Tresna kualitatiboa

    • MET MATRIZEA: (materialak, energia eta produktu toxikoak). Matrize hau eraginkorra da arreta produk-tuaren bizi-zikloko etapa guz-tietan (bertikalak) jartzen due-lako, baita etapa bakoitzean dituen ingurumen inpaktuetan (horizontalak) ere. Azterketa produktu nagusian edo auke-ratutako produktu-sisteman oinarritzen den arren, kontuan hartu behar dira produktuak bizitza osoan behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren elementuak eta ma-terial kontsumigarriak. Adibidez, hozkailu baten hoz-garria edota paperezko iragazkiak, ura eta kafea kafe-makina baten kasuan.

    Erroreak prebenitzeko, ingurumen efektuen konplexu-tasunagatik, inpaktuak hiru alorretan banatu dira: ma-terialaren zikloa (sarrerak/irteerak), energiaren erabilera (sarrerak/irteerak) eta isurpen toxikoak (irteerak).

    Lauki denak bete ondoren, ingurumenean efektu kalte-garriena eragiten duten alderdiak azter daitezke.

    Produktuaren ingurumen profi la aztertzerakoan, espon-taneoki hainbat hobekuntza aukera agertuko dira. Ga-rrantzitsua da ziurtatzea aukera horiek idatzita jasotzen direla ondorengo etapetan aztertzea gogoratzeko.

    Tresna kuantitatiboak

    • EKOADIERAZLEAK: Tresna kuantitatibo erabilerraza da, prozesu edo material batek ingurumenean eragiten duen balio estandarizatua lortzea ahalbidetzen duena. Ekoadierazleek produktu batek bizi-ziklo osoan ingu-rumenean eragiten dituen ondorioak hartzen dituzte kontuan. Beste metodo batzuk baino zehatzagoak dira (MET matrizea), produktu baten ingurumen aspektu na-gusiak hierarkizatzerako orduan. Zehazki, kuantifi kazio aukera horrekin hierarkizatzen dira inpaktuak.

    • SOFTWARE TRESNAK: Software tresnek azterketa zehatzagoa eta espezializatuagoa egitea ahalbidetzen dute, enpresaren egoera zehatzaren arabera. Tresna horien bidez, prozesu estandarrak enpresaren egoerara egokitu daitezke.

    Hainbat software-programak produktuen bizi-zikloaren azterketa egiteko aukera ematen dute. Ekodiseinuaren eskuliburu praktikoak software-programen inguruko in-formazio ugari duen koadroa du.

    Halaber, hainbat programaren demoak lor daitezke hu-rrengo web orrien esteketan:

    EcoScan: una herramienta software para la evaluación medioambiental de productos. http://www.ind.tno.nl/produc_development/sustainalbe_concepts/ecoscan/download2.html (versión español).Eco-it: una herramienta software para la evaluación medioambiental de productos. http://www.pre.nl/eco-it.htmlSimapro: una herramienta software para la evaluación medioambiental de productos. Más complejo que EcoScan y Eco-it, de difícil uso. http://www.pre.nl/simapro.htmlIdeMat: Incorpora un banco de datos con materiales y datos ecológicos (Ecoindicator 95), técnicos y económicos. Desarrollada por la Facultad de Ingeniería de Diseño Industrial de la Universidad Tecnológica de Delft (Holanda). http://www.io.tudelft.nl/research/dfs/idemat/index.htm (versión inglesa de IdeMat).http://www.ihobe.es/herramientas/ecodesign/idemat/idemat.htm (traducción español de IdeMat).TEAM (Tool for Environmental Analysis and Management). Programa para describir sistteas industriales y para calcular el impaco ambiental según la norma ISO 14040. http://www.ecobilan.com/uk_team03.php

  • EKODISEINURAKO UNE 150.301 ARAUA

    12

    7.1. Objetivos de la norma

    Arauaren helburua enpresei ondokoetan laguntzeko tres-na izatea zen hasieran:

    • Produktuak edo zerbitzuak diseinatzen direnetik sortzen dituzten ingurumen inpaktuak minimizatzea, eta prebentzioa bultzatzea.

    • Produktuek edo zerbitzuek sortutako ingurumen inpak-tuaren garrantziaren inguruko sentsibilizazioa zabalt-zea merkatuan, eta enpresa ekoizleak erabiltzaileei eta produktuen bizi-zikloan funtsezkoak diren beste eragile batzuei, adibidez, birziklatzaileak, informazioa ematera bultzatzea.

    • Ikuspuntu aldaketa bultzatzea, produktuaren fabrika-zioari lotutako aspektuetan oinarritutako ikuspuntutik produktuaren bizi-zikloaren beste etapa batzuetan sor-tutakoak aintzat hartzen dituen ikuspuntu zabalago-ra igarota.

    • Produktuen eta zerbitzuen diseinuan etengabeko ingu-rumen hobekuntza ziurtatzen duen sistematika ezart-zea, hau da, diseinatzen eta berriz diseinatzen diren produktu guztiek nolabaiteko ingurumen hobekuntza-ren bat izatea.

    • Arauan zehaztutako minimoak bermatzen dituzten enpresei bereizle bat ematea, merkatuan abantaila ematen dien ziurtapenaren bidez.

    Arauak erakunde baten produktuen eta zerbitzuen diseinu- eta garapen prozesuan aplikatu beharreko baldintzak ze-hazten ditu, ingurumena kudeatzeko sistema baten bidez.

    Sistema hori ezartzeak eguneroko lanetan diseinatzen dituzten produktuen eta zerbitzuen ingurumen alderdiak identifi katzeko kontrolatzeko eta etengabe hobetzeko sis-tema bat txertatzea errazten du.

    Beste ingurumen kudeaketa sistema batzuekin integra daitekeen diseinu eta garapen prozesuaren ingurumen kudeaketa sistemaren oinarriak ezartzen dira, eta beste enpresa batzuetatik bereizten dituen baldintzak bolunta-rioki betetzen dituztela egiaztatzen du.

    Ekodiseinuaren ziurtagiriak diseinu eta garapen prozesu osoan produktuak ingurumenean eragiten dituen kalteak kontuan izan direla, eta horiek murrizteko asmoa dagoela bermatzen du. Hala, erakundeak diseinatutako eta berriz diseinatutako produktu guztiek ingurumen hobekuntza-ren bat dute, bizi-zikloaren etapa batetik bestera inpak-tuak transferitu gabe.

    7.2. Arauaren egitura eta baldintzak

    Enpresen beharrei erantzuteko, arauaren egitura, termino-logia eta baldintzak ISO 9001 eta 14001 arauetan oinarri-

    7. 150301 Araua

    Verificar• Seguimiento y medición• Registros• Auditoría del sistema

    124

    3

    Hacer• Estructura y resp.• Formación• Comunicación• Control doc.• Control operacional

    Planificar• Política• Aspectos ambientales• Requisitos legales y otros• Objetivo metas• Programa

    Actuar• NC - AACC - AAPP• Revisión dirección

    4. Controlde cambios

    3. ResultadosRevisión - Verificación - Validación

    1. Planificación

    2. Elementosde entrada

  • 13

    TAILERRAREN GIDA

    tuta daude, kudeaketa sistema horiekin integratzea erra-zagoa izan dadin. Etengabeko hobekuntzaren kontzeptua (hobetzeko planifi katu, egin, berrikusi, jardun zikloa) ere kontuan hartzen da.

    Diseinu eta garapen prozesuaren ingurumen kudeaketa-ren sistemaren funtsezko baldintzetako batzuk ondokoe-kin bat datoz:

    Aspektuak Identifi katzea Eta Ebaluatzea

    Erakundeak ingurumen-aspektuak identifi katu behar ditu, hau da, diseinatu edo berriz diseinatu behar den produk-tuaren edo zerbitzuaren bizi-ziklo osoan ingurumenean inpaktuak sor ditzaketen elementuak.

    Ondoren, ingurumenean inpaktuak sortzen dituzten ele-mentuen garrantzia ebaluatzen da, diseinuaren etapan murriztuko edo deuseztatuko direnak aukeratzeko. Hala, produktuak edo zerbitzuak kalte gutxiago izango ditu in-gurumenean.

    Hainbat gako:

    • Materialen ingurumen-aspektuak: Material (edo konposatu) jakin bat erabiltzeak berekin dakarrenari buruzko informazioa jaso behar da, horren ezaugarrien arabera:– kopurua eta arriskugarritasuna = arrisku esaldiak,– nondik garraiatzen den eta erabilitako garraiobidea,– eraldatzeko erabili behar den prozesua (formulazioa)

    ,– balio-bizitzaren amaieran azken hondakinak inguru-

    menean izan dezakeen efektua.

    • Garraioaren ingurumen-aspektuak: Azken produk-tua ekoitzi ondoren, banatzeko eta saltzeko erabilitako garraiobide guztiak hartu behar dira kontuan:– produktuak nora bidaltzen diren,– toki bakoitzera bidalitako produktuen %,– garraiobidearen toxikotasuna.

    • Erabileraren ingurumen-aspektuak: Balio-bizitzan produktuak funtzionatzeko erabiltzen dituen kontsumi-garriek (nahasketarako ura...) edo energiak sorturikoak dira. Lehenengo, produktuaren balio-bizitza zehaztu behar da, kalkuluaren oinarri moduan erabiltzeko: – kontsumigarri bakoitzaren kopurua, – hura sortzen duten ekoizpen prozesuak,– hondakinak,– jatorria, garraioari lotutako km-ak,– kontsumigarriak deuseztatzea.

    Baldintza legalak eta bestelakoak

    Diseinatu edo berriz diseinatuko diren produktuei edo zerbitzuei soilik aplikatzen zaizkien ingurumenarekin lo-tutako baldintza legalak identifi katzeko eta eguneratuta izateko sistematika ezartzen da, baldintzak betetzen direla bermatzeko diseinuaren prozesuan sartu aurretik.

    Produktuaren inguruko legeen adibideak:

    Ontziak eta bilgarriak

    • 11/97 Legea eta 782/98 Errege Dekretua, ontziena eta ontzien hondakinena.

    • 252/2006 Errege Dekretua, ontziei eta ontzien honda-kinei buruzko birziklatzeko eta balorizatzeko helburuak aldatzen dituena.

    Automozioa

    • 1383/2002 Errege Dekretua, balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuei buruzkoa.

    • 1619/2005 Errege Dekretua, erabiltzen ez diren pneu-matikoak kudeatzeari buruzkoa.

    • 837/2002 Errege Dekretua, Espainian salmentan jarri edo fi nantza errentamenduan ematen diren ibilgailuek kontsumitzen duten erregaiari eta isurtzen duten CO2-ari buruzko informazioa arautzen duena.

    Eraikuntza

    • Urtarrilaren 19ko 47/2007 Errege Dekretua, eraikin be-rriei energia egiaztagiria ezartzeko oinarrizko prozedura fi nkatzen duena.

    • 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, eraikuntza antolatze-koa.

    • Eraikuntzako Kode Teknikoa.• Hiriko Ingurumenaren Espainiako Estrategia.

    Hiri altzariak

    • 838/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, lanpa-ra fl uoreszenteen balastoen eraginkortasun energe-tikoaren eraginkortasun baldintzak ezartzen dituena.

    • Eraginkortasun energetikoa hobetuta, ingurumena ba-besteko kaleko argien inguruko udal ordenantzaren ere-duaren proposamena.

    • Zerua babesteko legea.

    Elektrizitatea-elektronika

    • 124/94 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, energia-kontsumoaren eta etxean erabiltzen diren bestelako ga-iluen etiketak eta informazioa erregulatzen dituena.

    • Otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretua, aparailu elektrikoei eta elektronikoei eta haien hondakinen ku-deaketari buruzkoa.

  • EKODISEINURAKO UNE 150.301 ARAUA

    14

    • 838/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, lanpa-ra fl uoreszenteen balastoen eraginkortasun energe-tikoaren eraginkortasun baldintzak ezartzen dituena.

    Fabrikatzailea arduradun bilakatzen duen ingurumen legedia

    • 2005eko uztailaren 6ko 2005/32/CE Zuzentaraua, ener-gia erabiltzen duten produktuei (EUP) diseinu ekolo-gikoko baldintzak ezartzeko esparrua ezartzen duena.

    • Urriaren 19ko 1369/2007 Errege Dekretua, energia era-biltzen duten produktuei aplika dakizkiekeen diseinu ekologikoko baldintzak ezartzeari buruzkoa.

    7.3. Helburuak eta programak

    Erakundearen barneko funtzio eta maila garrantzitsu guz-tietarako zehaztuko dira.

    Sortutako edo sor daitezkeen ingurumen aspektu garran-tzitsuak hobetzeko erabiliko dira.

    Ondokoak kontuan hartu beharko dira:

    • Baldintza legalak eta bestelakoak.• Diseinatu beharreko produktuen bizi-zikloaren inguru-

    men aspektu garrantzitsu guztiak.• Aukera teknologikoak.• Finantza, operazio eta negozio baldintzak.

    Sartu beharreko ekintzen ikuspegiaren adibidea:

    • Materialen erabilera bateratzea.• Birziklatutako edo birziklagarriak diren materialak era-

    biltzea.• Ekoetiketak dituzten materialak.• Inpaktu gutxiko materialak aukeratzea.

    • Ingurumenean inpaktu handia eragiten duten proze-suak deuseztatzea (hondakin gutxiago sortzeko, ener-gia gutxiago kontsumitzeko...).

    • Amaitutako produktua bere helmugara eramateko ga-rraioa optimizatzea (produktuaren bolumena murriz-tea).

    • Kamioien karga optimizatzea (bidaien kopurua gutxi-tzea).

    • Kontsumigarrien eta ordezko piezen beharra gutxitzea (toxikoak edo arriskutsuak ez diren substantziekin gar-bitzea...).

    • Produktuaren balio-bizitza handitzea.• Segurtasunarekin eta higienearekin lotutako produk-

    tuen jarrera hobetzea.• Hornitutako produktuaren erabilera onenerako lagun-

    tza zerbitzua.• Produktu desmuntagarria.• Produktuaren material ezberdinak markatzea.• Materialak birziklatzea, osagaiak berrerabiltzea...

    7.4. Operazioaren kontrola

    Operazioen kontrolaren bidez, diseinu eta garapen pro-zesuan erakundearen produktu edo zerbitzu guztien ingurumen-aspektuak identifi katzeko, kontrolatzeko eta etengabe hobetzeko sistematika ezartzen da.

    Diseinu eta garapen sailek beren lanean eta enpresen es-karian ingurumenaren aldagaia errazago integratu deza-ten, baldintza hau bat dator ISO 9001 arauaren diseinua-ren eta garapenaren atalarekin:• Planifi kazioa. • Sarrerako elementuak. • Emaitzak.

    Identificaciónde aspectos ambientales

    Aspectos ambientales generados a lo largo de todo el

    ciclo de vida del producto:• Obtención de materiales• Transformación/proceso

    • Distribución• Uso

    • Eliminación

    Evaluación y priorización de aspectos ambientalesHerramientas cuantitativas

    (ecoindicadores) y semicuantitativas

    Control del cumplimiento de los objetivos

    Se establecen los requisitos a establecer en el diseño para

    alcanzar los objetivos propuestos

    Elementos de entrada al diseño

    Se establecen los requisitos a establecer en el diseño para

    alcanzar los objetivos propuestos

    Determinación de objetivos de mejora

    A partir de los aspectos ambientales significativos

  • 15

    TAILERRAREN GIDA

    • Egiaztapena. • Baliozkotzea. • Aldaketen kontrola.

    Adibide moduan aipatu daiteke erakundeek zehazten di-tuztela produktuaren ingurumen-aspektuak, baita hobe-tzeko helburuak, baldintza legal aplikagarriak eta bizi-zikloan parte hartzen duten eragileentzako dokumentuak ere, segimendua errazte aldera.

    Produktuaren ingurumen baldintzen (baita hobekuntza helburuena ere) segimendua egitea ere beharrezkoa da, berrikuspenen, egiaztapenen eta baliozkotzeen bitartez.

    7.5. Komunikazioa

    Komunikazioa baldintza garrantzitsua da sistemaren bar-nean, bai barneko bai kanpo informazio fl uxua barnean sartuta:

    • Barne komunikazioa: Ingurumen hobekuntzak ekarri ditzaketen erakundeko pertsonek diseinu taldeetan par-te har dezaten bultzatzen da.

    • Kanpo komunikazioa: Ingurumenaren ikuspuntutik, diseinua optimizatzen lagun dezakeen edozein alder-di interesdunen informazioa biltzen da, eta inpaktuan funtsezkoak diren eragileena nabarmentzen da, esate-rako, erabiltzaileena edo birziklatzaileena.

    • Etapas, revisión, verificación, validación y responsabilidades

    • Verificación de acuerdo a lo planificado: 2º ACV (verificación de objetivos)

    • Evaluar la capacidad de los resultados del diseño, identificar problemas y proponer acciones y comprobar que no existe traslado de impacto

    PRIMER ACV

    NO

    Aspectosambientalessignificativos

    Propuestasaceptadas

    Propuestasde cambio

    Resultadosdel diseño

    y desarrollo

    ProgramaAmbiental

    Otros requisitosde diseñoElementos

    de entrada

    Verificación de loselementos de entrada

    Elementos adecuados

    Planificación del diseño

    Definición del prototipoy revisión del diseño

    Definición, mediosde producción, de control,

    productos y servicios

    Verificación del diseño

    Validación del diseño

    Distribución

    ERAGILE MOTA INFORMAZIOAREN EDUKIA

    Hornitzaileak (materialak, prozesu-teknologia, eta abar)

    Enpresak materialetan, substantzietan eta prozesuetan egin nahi dituen hobekuntza motak. Helburua: enpresari berrikuntzak eta balizko hobekuntzak jakinarazteko

    Garraio enpresak Enpresak gai honekin loturik ezarri nahi dituen baldintzak edo hobekuntzak jakinaraztea, aplika ditzaten

    Azpikontratatutako laborategiak Operazioen kontrolari buruzko enpresaren baldintzak bete beharko lituzkete

    Produktuen erabiltzaileak Inpaktuak murrizteko produktua nola erabili jakinaraztea (adib.: produktuaren dosifikazio egokia)

    Birziklatzaileak Desmuntatzeko baldintzak, material mota, materiala berrerabiltzea, eta abar

  • EKODISEINURAKO UNE 150.301 ARAUA

    16

    Bizi-zikloan eragindako eragileei beren jardueren inguruko informazioa ematea ere ezinbestekoa da, produktuaren ingurumen jarrera onena izan dadin, adibidez, kontsumi-tzaileei erabilera etaparako edo baliozkotzea egiten dute-nei birziklatze etaparako.

    7.6. Trebakuntza

    Erakundearen diseinu taldeak antolatzeko ohiko eran al-daketa bultzatzen du ekodiseinuak, diseinu eta garapen prozesuan parte hartzen duten sail guztien lana kontuan hartzen baitu, baita merkataritzakoa, erosketena, marke-tinekoa, fabrikaziokoa... ere

    Horregatik, ingeniaritza taldeen eta bizi-zikloaren azter-ketarako tresnak edo ekodiseinuko estrategiak sortzen dituzten taldeen trebakuntza bezain garrantzitsua da gai-nerako sailetako langileena.

    7.7. Arauaren beste baldintza batzuk

    Arauak beste baldintza batzuk ditu, beste sistema batzue-tan integratu daitezkeen aurrekoez eta antzerako ezauga-rriak dituztenez gain:

    • Egitura eta ardurak: Funtzioak, ardurak eta agintea dokumentatuta egon behar dira. Zuzendaritzak sis-temak behar bezala funtzionatzeko beharrezko ba-liabideak eman behar ditu (giza baliabideak, fi nantza, trebakuntza, eta abar). Gainera, sistemaren baldintzak bermatzeko ordezkaria eta sistemaren zuzendaritzari in-formatzeko ordezkaria izendatu behar du.

    • Desadostasunak, zuzentzeko eta prebenitzeko ekintzak: Desadostasunak kontrolatzeko eta ikertzeko agintea eta ardurak zehaztu behar dira.

    • Sistemaren auditoretza: Diseinuaren eta garapenaren ingurumen kudeaketarako ezarritako planak betetzen direla egiaztatu behar da; behar bezala ezarri eta man-tendu dela egiaztatzea, alegia. Zuzendaritzak ikuskape-nean informazio bezala erabiltzeko balio behar du.

    • Zuzendaritzaren berrikusketa: Zuzendaritzak aldian behin diseinuaren eta garapenaren prozesuak berrikus-katu behar ditu. Emaitzak erregistratu egin behar dira. Ondokoak hartu behar ditu kontuan: politikaren aldake-tak, helburuak, sistemaren beste elementu batzuk, au-ditoretzetako emaitzak, egoeraren aldaketak.

    7.8. Ekodiseinuaren kudeaketa ziurtatzea

    Ekodiseinua kudeatzeko sistema ezarri ondoren, ziurtapen prozesura igaro daiteke boluntarioki. Horri esker, sistema-ren baldintzak betetzen dituzten erakundeek eta inguru-menean kalte gutxiago eragiten dituzten produktuak di-seinatzen dituzten erakundeek ziurtagiri bat izango dute.

    UNE 150301 arauaren baldintzetan oinarritutako kudeake-ta sistemaren ziurtapen auditoretza gainditu ondoren, ziurtagiriak diseinu prozesuan kudeaketa eraginkorraren bidez produktuetan ingurumen hobekuntzak egiten dituz-ten enpresak bereizten ditu eta zer produktu familiatan burutu dituen zehazten du.

    Hala, ziurtapenaren bidez informazio fi dagarria eta egiaz-tatua ematen da, administrazio publikoek, enpresek (ISO 14001 sistemaren baldintza) eta kontsumitzaileek produk-tuen eta zerbitzuen erosketa berdeak egin ditzaten.

    Enpresaren ziurtagiriak ondokoa bermatzen du:

    • Produktuei lotutako ingurumen aspektuen etengabeko hobekuntza

    • Bizi-zikloan ingurumen aspektu guztiak kontuan har tzea:materialen hautaketa, enpresan ekoizpena, banaketa, erabilera, mantentze lanak eta bizitzaren bukaera.

    • Produktuek garapen iraunkorrean eragin eraginkorra izatea lortzen duen diseinu kudeaketa.

    • Erabiltzaileei, birziklatzaileei eta bestelako eragileei zu-zendutako informazioa izatea, produktuak erabiltzeko eta deuseztatzeko etapetan, adibidez, inpaktuak mu-rrizten laguntzeko.

    Logotipoaren, ekodiseinuaren ziurtapenaren erreferentzia-ren edota ekodiseinatutako produktuen edo zerbitzuen bestelako informazioaren bidez bereizten dira ekodiseina-tutako produktuen eta zerbitzuen familiak.