ekaitz mentxaka corral jn. etor idirin ercilla jn. ana ... · seiak eta hogeita hamar minutu...

28
Ugao-Miraballesko udaletxeko Bilkura-aretoan, bi mila eta hamabiko irailaren hogeita bostean, IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA andrea mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla: Zinegotziak EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA MAITE FERNÁNDEZ OTAMENDI and. JUAN LUIS ERCILLA ECHAVE jn. NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn. FELICIDAD BAHILLO MORAN and. IZASKUN URIARTE BEITIA and. D. ASIER DIAZ TOTORICAGUENA JN. UDIARRAGA ABRISQUETA LICERANZU and. IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fedea emanez, Udalbatza Oso honek ohiko bilkura egin du lehenengo deialdian. Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu dira eguneko aztergaiak: 1.- 2012/07/27an EGINIKO BILKURAKO AKTAREN ZIRRIBORROAREN BERRI EMATEA.- 2012/07/27AN eginiko Bilkurako aktaren zirriborroaren berri eman da eta aldez aurretik irakurri da. Udalbatza Osoak, aho batez, honako hau ebatzi du: ONESTEA, aginduta Tokiko Erakundeen Antolamendu, Jardunbide eta Lege-Erregimenaren gaineko Araudiak bere 109. artikuluan ezarritakoari eta 1997/02/25ean Udalbatza Osoak hartutako erabakiari jarraituz, tresna mekanikoen bitartez hitzez hitz jartzea. 2- ADIERAZITAKO DATETAN ALKATEAK HARTUTAKO EBAZPENEN KONTU EMATEA. Alkateak TAOLk bere 46. artikuluan xedatzen duena betez, bertaraturiko zinegotziek aho batez berretsi zituzten honako ebazpen hauen laburpena eman du. 2.1.- 2012/07/25eko 184/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua 7/12 zenbakidun fakturen zerrenda onetsi da. Orotara 550.795,92 € dira. 2.2.- 2012/07/26ko 185/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Upload: others

Post on 18-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

Ugao-Miraballesko udaletxeko Bilkura-aretoan, bi mila eta hamabiko irailaren hogeita bostean, IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA andrea mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla: Zinegotziak

EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn.

ANA MAITE FERNÁNDEZ OTAMENDI and.

JUAN LUIS ERCILLA ECHAVE jn.

NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn. FELICIDAD BAHILLO MORAN and.

IZASKUN URIARTE BEITIA and. D. ASIER DIAZ TOTORICAGUENA JN. UDIARRAGA ABRISQUETA LICERANZU and.

IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fedea emanez, Udalbatza Oso honek ohiko bilkura egin du lehenengo deialdian. Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu dira eguneko aztergaiak:

1.- 2012/07/27an EGINIKO BILKURAKO AKTAREN ZIRRIBORROAREN BERRI EMATEA.- 2012/07/27AN eginiko Bilkurako aktaren zirriborroaren berri eman da eta aldez aurretik irakurri da.

Udalbatza Osoak, aho batez, honako hau ebatzi du:

ONESTEA, aginduta Tokiko Erakundeen Antolamendu, Jardunbide eta Lege-Erregimenaren gaineko Araudiak bere 109. artikuluan ezarritakoari eta 1997/02/25ean Udalbatza Osoak hartutako erabakiari jarraituz, tresna mekanikoen bitartez hitzez hitz jartzea.

2- ADIERAZITAKO DATETAN ALKATEAK HARTUTAKO EBAZPENEN KONTU EMATEA.

Alkateak TAOLk bere 46. artikuluan xedatzen duena betez, bertaraturiko zinegotziek aho batez berretsi zituzten honako ebazpen hauen laburpena eman du.

2.1.- 2012/07/25eko 184/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

7/12 zenbakidun fakturen zerrenda onetsi da. Orotara 550.795,92 € dira.

2.2.- 2012/07/26ko 185/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Page 2: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Ekaitz Mentxaka Corral jauna IZENDATZEA lehenengo alkateorde, alkate hau ordezka dezan, bere egiteko guztietan, 2012ko abuztuaren 1etik 17ra bitartean Ez baita bertan egongo.

BIGARRENA.- Ebazpen hau BAOn ARGITARATZEA, bere berehalako indarraldian

eragin gabe.

2.3.- 2012/07/27ko 186/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

Germán Echebarria, S.A.-ri ESLEITZEA, “Udiarraga kaleko saneamendu-biltzailea konpontzea, Bide Zahar kalearekin gurutzatzen den lekuan” obrak egiteko. Zenbatekoa 11.250,41 € dira (BEZa barne). Bestalde, ONESTEA 11.250,41 €-ko gastua (BEZa barne).

2.4.- 2012/07/30eko 187/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Eskaintza ekonomiko hobea (46.153,34 € eta BEZari dagozkion 8.307,60; hots, guztira, 54.460,94 €) aurkeztu duen "Edurko, S.L." kontratatzaileari JAKINARAZTEA ETA DEITZEA, hamar egun balioduneko epearen baitan, deia jaso eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkez dezan. Halaber, egiaztatu egin beharko du kontratuan xedatutakoa gauzatzeko hitzemandako bitartekoak dituela (SPKLTBaren 64.2. artikuluan ezarritakoarekin bat) eta behin betiko bermea eratu duela.

BIGARRENA.- “Edurko, S.L.”-ri GOGORARAZTEA betekizun hori adierazitako epean betetzen ez bada, ulertuko dela lizitatzaileak eskaintza bertan behera utzi duela. Bada, hala bada, hurrengo lizitatzaileari eskatuko zaizkio agiri berberak, eskaintzak sailkatu diren hurrenkerari jarraiki.

Halaber, gogorarazten zaio udalaren kontratazio-organoak agiriak jaso eta hurrengo bost egun baliodunen barruan esleitu beharko duela kontratua.

HIRUGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA lizitazio-prozesuan parte hartu duten

gainerak o enpresei: Construcciones Morga, S.L.; Construcciones Lauroma, S.L.; Olabarri

Empresa Constructora, S.A., Construcciones y Proyectos Pagolar, S.L.; Edurko, S.L.; eta "Arrankudiaga-99, S.L. Unip.

LAUGARRENA.- Kontratuaren esleipena ARGITARATZEA, Ugao-Miraballesko Udalaren kontratatzailearen profilean iragarkia ezarriz.

2.5.- 2012/12/12ko 188/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Behin betiko ONESTEA Eremu Libre Publikoen Sistemara bideratutako 3.265 m2-ko lursailaren (AS-3 Pradera-Industria Ordezkartze Eremura atxikitakoa) aldez aurreko okupazio zuzenaren ondorioak jasango dituzten jabekideen banan-banako zerrenda zehatza, ondoren adierazten den bezala:

Jabea eta titularraren jabaria

Okupatuko den azalera

Exekuzio-sektorea

Erregistroko finka Hirigintzako eraikigarritasun aitortua.

Calibrados Pradera, S.A. Arana y Lupardo, 6 Ugao-Miraballes

3.265 m2.

AS-3 Pradera-Industria

Bilboko 4. Jabetza Erregistroko 242 zenbakiko finka. Miraballesko 11. liburua. 541. liburukia, 246. folioa

2.775,25 m2. 3.265 m2 x 0,5 m2/m2

Page 3: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

Deskribatutako lursail-zatiak ez du agortzen esparruan lagatako lurzorua, eta AS-3 “Pradera-Industria” Ordezkatze Eremuko lagatze-azaleran dago. Ugao-Miraballesko Antolamendu Orokorreko Arau Subsidiarioetan OR-7 planoan dago irudikaturik, eta plano erantsiak “I. eranskina” izena du.

Aldez aurretik zuzenean okupatuko diren lursailetan aurreikusitako aparkaleku publikoa

zuzkidura-elementu publikoa da, behin-behinean garatuko dena harik eta udal-antolamenduak mugatutako hiri-lurzoruaren esparruaren hirigintza-kudeaketa guztiz gauzatzen den arte eta jabekideek eremu honekin lotutako tokiko sistemen lagatzeko azalera guztia (Arau Subsidiarioen OR-07 planoan irudikatutakoa) lagatzen duten arte.

Okupazio zuzen honen ondorioak jasango dituen hurrengo jabekidearentzat zehaztutako hirigintza-eraikigarritasuna, 2.77,25 m2-koa (3.265 m2 x 0,85 m2/m2), Calibrados Pradera, S.A.-ri aitortzen zaio eta Jabetza Erregistroan idatzi beharko da. Horrek ez du eraginik izango Ugao-Miraballesko Udalaren aurrean izapidetu ahal den eremuaren birpartzelatze-espedientetik eratorritakoan.

BIGARRENA.- Behin betiko onetsitako banan-banako zerrenda zehatza ARGITARATZEA Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Ugao-Miraballesko Udalaren ohar-taulan. Bestalde, zerrenda hau aurrez aurre JAKINARAZTEA, bertan jasotako eta aurreko atalean aipatutako gainerako baldintza garrantzitsuenekin batera, Calibrados Pradera, S.A. enpresari; izan ere, bera da okupazio zuzen honen bidez kaltetutako jabekide bakarra. Hori guztia okupazioa gauzatzeko aurreikusi den eguna baino hilabete lehenago egingo da.

HIRUGARRENA.- Calibrados Pradera, S.A.-ri deitzea, okupazio zuzenaren

espedienteak eragiten duen finkaren Okupazio akta egiteko. Honako data eta lekua zehaztu dira horretarako: 2012ko irailaren 14a, ostirala, 10:00etan Ugao-Miraballesko Udalean. Beharrezkoa balitz, okupatutako lursailetara joateko aukera egongo da.

Egindako Okupazio-aktan lagatzearen lekua eta data adieraziko dira, baita administrazio

jardulea zein den, okupatutako lursailen titularraren identifikazioa, horien erregistro-egoera, okupatutako azalera eta horiei dagokien hirigintza-eraikigarritasuna ere.

LAUGARRENA.- Beste alde batetik, ebazpen hau banan-banan JAKINARAZTEA,

interesdunak diren aldetik, okupatuko diren lursailak prekarioan lagata duten Calibrados Pradera, S.A.-ko bost langileei (lursailak aparkaleku gisa erabiltzen dituzte). Zehazki, adieraziko zaie prekarioan lagatako lursailek hutsik egon behar dutela Okupazio-akta egiteko ezarri den egunean, hots, 2012ko irailaren 14an, ostiralean, 10:00etan.

BOSGARRENA.- Bestalde, ebazpen hau JAKINARAZTEA ADIFi, trenbiderako jabari

publikoko eremuan dagoen lursailaren titularra den aldetik; izan ere, Udalak lursail hori okupatu behar du Pradera-Usila inguruan aparkaleku publikoa eraikitzeko. Jakinarazpena egingo da bidezko baimena lortzek eta jabari publikoko 168 m2-ko azalera honen okupazioa dagokion administrazio-emakidaren bidez arautzeko.

SEIGARRENA.- Alkate andrea BAIMENA EMATEA behar diren dokumentu guztiak sinatze aldera, espedientea amaitze aldera eta arestian aipatutako ebazpenak exekutatze aldera.

2.6.- 2012/08/02ko 189/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Obrarako lizentzia EMATEA ANA CARAZO RUIZ andreari eta IÑAKI

SALVADOR MORAL jaunari, Markio landa-guneko 44. lursailean familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko. Sarbide esklusibo eta pribatua izango du, bide publikotik, 45. lursailean barrena. Bideari begira eraikiko da, hirugarrenei kalterik eragin gabe eta jabetza-eskubidearen babespean. Lanak Beñat Etxebarria eta Erlantz Molina jaunek idatzitako Oinarrizko Proiektuari jarraiki egin behar dira. Halaber, udaleko arkitekto-aholkulariaren txosten teknikoan ezarritako gainerako baldintzak bete behar dira, eta horien artean dago notario aurrean zenbait konpromiso hitzematea. Bestalde, edozein lan hasi aurretik, Exekuzio Proiektua aurkeztu beharko du, aurrekontu egokiarekin, Segurtasun eta Osasun Proiektuarekin eta, hala badagokio, Kalitate Proiektuarekin batera.

BIGARRENA.- GOGORARAZTEA Ana Carazo Ruiz andreari eta Iñaki Salvador Moran

jaunari obrak honako epe hauetan egin behar direla: 6 epea hasteko, lizentziaren jakinarazpenetik aurrera zenbatzen hasita, eta 24 hilabeteko epea amaitzeko, aipatu

Page 4: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

jakinarazpena egiten denetik aurrera zenbatzen hasita. Hori guztia behin hasiera bateko akordioari dagozkion dokumentuak behin betiko onetsi ondoren.

Aipatu epeak ez betetzeak lizentzia iraungitzea ekarriko du, ezarritako prozeduraren

arabera, eta ez da kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik egongo.

2.7.- 2012/08/02ko 190/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Iñigo Alegria Iturri jaunari, Ugao-Miraballesko Udal honetako idazkari eta kontu hartzaileari, baimena EMATEA 2012/08/13an eta 2012/08/24an Chépica, Lolol eta Racangua (Txile) udalerrietara sendotze-lanak egitera joateko, AECID (Txileko Espainiaren Kooperaziorako Bulego Teknikoa) proiektuaren arabera.

2.8.- 2012/08/06ko 191/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: Teodoro Carazo Daza jaunari, Ugaoko Dorretxea kaleko 3. zenbakiko Jabekideen Komunitateko ordezkari gisa, jabetza-eskubiderik gabe eta hirugarrenei kalterik eragin gabe, obrarako lizentzia EMATEA, komunitate horretako lehenengo solairuko forjatuaren aurreko faldoia konpontzeko. Lanak udal-aparejadorearen txostenean ezarritako baldintza eta zehaztapenei jarraiki egingo dira.

2.9.- 2012/08/06ko 192/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: Sebastián Isasi Arbide jaunari, Ugaoko Dorretxea kaleko 4. zenbakiko Jabekideen Komunitateko ordezkari gisa, jabetza-eskubiderik gabe eta hirugarrenei kalterik eragin gabe, obrarako lizentzia EMATEA, Usilako 4. industria-nabeko teilatu-hodiak konpontzeko. Lanak udal-aparejadorearen txostenean ezarritako baldintza eta zehaztapenei jarraiki egingo dira.

2.10.- 2012/08/06ko 193/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

José Asensio Salvador Barandica jaunari, Barrena kaleko 3. zenbakiko Jabekideen Komunitateko ordezkari gisa, jabetza-eskubiderik gabe eta hirugarrenei kalterik eragin gabe, obrarako lizentzia EMATEA, komunitatearen portalean arrapala eraikitzeko. Lanak udal-aparejadorearen txostenean ezarritako baldintza eta zehaztapenei jarraiki egingo dira.

2.11.- 2012/08/08ko 194/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Obrarako lizentzia ematea, Bide Zaharraren Etxartea kaleko 1.

zenbakiko lokala etxebizitza gisa gaitzeko, hirugarrenei kalterik eragin gabe eta jabetza-eskubiderik gabe, José Javier Zalbidea García de Vicuña jaunari, jada aurkeztutako proiektuari eta udaleko arkitekto-aholkulariaren txosten tekniko erantsian ezarritako gainerako betekizunei jarraiki. Horiek guztiak obren kostu osoaren azken ziurtagiria aurkezteari dagokion behin betiko likidazioak eragin gabe.

BIGARRENA.- José Javier García de Vicuña jaunari OHARTARAZTEA obrak honako

epe hauetan egin behar direla: Obrak hasteko gehienez ere 4 hilabete, lizentzia jakinarazten den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Obrak amaitzeko, berriz, 12 hilabete, lokala etxebizitza bihurtzeko aipatutako obrak hasten diren egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Aipatu epeak ez betetzeak lizentzia iraungitzea ekarriko du, ezarritako prozeduraren

arabera, eta ez da kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik egongo.

HIRUGARRENA.- José Javier Zalbidea García de Vicuña jaunari GOGORARAZTEA, behin obra amaituta, lehenengo okupazioko lizentzia eskatu beharko duela, Ugao-Miraballesko egoitzarako hiri-lurzoruaren zenbait esparru kontsolidatuetako lokalak etxebizitza gisa erabiltzeko baimena arautzen duen Ordenantzako 6.3. artikuluan eskatzen den dokumentazioarekin batera.

Page 5: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

2.12.- 2012/08/08ko 195/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Jamal Ouali jaunari, jabetza-eskubidea izan ezik eta hirugarrenei kalterik eragin gabe, lokala lokutorio eta saltoki txiki gisa egokitzeko obretarako lizentzia EMATEA. Landako kaleko 2. zenbakiko eskumako lonjan egingo dira lanak, udaleko aparejadorearen txostenean ezarritako baldintza eta zehaztapenei jarraiki.

2.13.- 2012/08/09ko 196/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Mª Jesús Aguirre Jauregi andreari lizentzia EMATEA, bide publikoko

12 m2 okupatzeko, “Lainoa” tabernaren kanpoaldean jarritako aulki eta mahaien bidez. Taberna Landako kaleko 4. zenbakian dago, eta urtebetez erabiliko da, Udaleko aparejadore aholkulariaren txosten teknikoan ezarritako betekizunei jarraiki. Halaber, "Jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzeagatiko edo modu berezian baliatzeagatiko tasen ordenantza Erregulatzaile"-ko F epigrafeko 2. paragrafoan ezarritako tasa ordaindu beharko du. “

BIGARRENA.- GOGORARAZTEA Mª Jesús Aguirre Jauregi eskatzaileari, kudeatzen

duen tabernan mahaiak eta aulkiak jartzeko ordutegia gaueko 23:00ak arte izango dela larunbatetan eta jaiegunen bezperetan, eta 22:00ak arte gainerako astegunetan.

HIRUGARRENA.- GOGORARAZTEA Mª Jesús Aguirre Jauregi eskatzaileari erabilitako

gunea garbiketa-, higiene-, segurtasun- eta apaintasun-baldintza egokietan izan beharko duela egun osoan zehar. Mahaiak eta aulkiak kendu eta gero, beteriko gunea garbirik egon beharko da.

LAUGARRENA.- GOGORARAZTEA Mª Jesús Aguirre Jauregui eskatzaileari lizentzia

prekarioa izango dela eta Udalak baimenduriko instalazioak bide publikotik kentzea agindu ahal izango duela, partikularraren kargura, betiere arrazoia emanda eta trafiko-, urbanizazio- edo udal-interes orokorreko beste edozein ziok horrela aholkatzen badu, inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.

BOSGARRENA.- GOGORARAZTEA Mª Jesús Aguirre Jauregui eskatzaileari ezin dela

musika-tresneriarik jarri tabernatik kanpo, eta zaratak eragiten dituen eragozpenak ez sortzeko behar diren neurriak hartu beharko dituela.

SEIGARRENA.- GOGORARAZTEA Mª Jesús Aguirre Jauregui eskatzaileari mahaiek eta

aulkiek ezin dutela oinezkoen joan-etorria oztopatu.

ZAZPIGARRENA.- GOGORARAZTEA Mª Jesús Aguirre Jauregui andreari debekatuta dagoela publizitatea ezartzea terraza osatzen duten elementu guztietan, baita terrazaren elementu osagarrietan ere.

2.14.- 2012/08/09ko 197/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Oro Aguirre Jauregui andreari lizentzia EMATEA, bide publikoko 12 m2 okupatzeko, “Batzoki” tabernaren kanpoaldean jarritako aulki eta mahaien bidez. Taberna Landako kaleko 4. zenbakian dago eta urtebetez erabiliko da, Udaleko aparejadore aholkulariaren txosten teknikoan ezarritako betekizunei jarraiki. Halaber, "Jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzeagatiko edo modu berezian baliatzeagatiko tasen ordenantza Erregulatzaile"-ko F epigrafeko 2. paragrafoan ezarritako tasa ordaindu beharko du. “-

BIGARRENA.- GOGORARAZTEA Oro Aguirre Jauregui eskatzaileari, kudeatzen duen

tabernan mahaiak eta aulkiak jartzeko ordutegia gaueko 23:00ak arte izango dela larunbatetan eta jaiegunen bezperetan, eta 22:00ak arte gainerako astegunetan.

Page 6: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

HIRUGARRENA.- GOGORARAZTEA Oro Aguirre Jauregi eskatzaileari erabilitako gunea garbiketa-, higiene-, segurtasun- eta apaintasun-baldintza egokietan izan beharko duela egun osoan zehar. Mahaiak eta aulkiak kendu eta gero, beteriko gunea garbirik egon beharko da.

LAUGARRENA.- GOGORARAZTEA Oro Aguirre Jauregui eskatzaileari lizentzia

prekarioa izango dela eta Udalak baimenduriko instalazioak bide publikotik kentzea agindu ahal izango duela, partikularraren kargura, betiere arrazoia emanda eta trafiko-, urbanizazio- edo udal-interes orokorreko beste edozein ziok horrela aholkatzen badu, inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.

BOSGARRENA.- GOGORARAZTEA Oro Aguirre Jauregui eskatzaileari ezin dela

musika-tresneriarik jarri tabernatik kanpo, eta zaratak eragiten dituen eragozpenak ez sortzeko behar diren neurriak hartu beharko dituela.

SEIGARRENA.- GOGORARAZTEA Oro Aguirre Jauregui eskatzaileari mahaiek eta

aulkiek ezin dutela oinezkoen joan-etorria oztopatu.

ZAZPIGARRENA.- GOGORARAZTEA Oro Aguirre Jauregui andreari debekatuta dagoela publizitatea ezartzea terraza osatzen duten elementu guztietan, baita terrazaren elementu osagarrietan ere.

2.15.- 2012/08/10eko 198/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- ONESTEA “Leitoki ikastetxeko irisgarritasuna hobetzea” obraren

exekuzio-proiektua, 44.370,62 eurorekin (BEZa barne), eta DIRU LAGUNTZA ESKATZEA, obra hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuaren 2012ko uztailaren 4ko Aginduari jarraiki exekutatzeko.

BIGARRENA.- Udal Aurrekontuan 2012 ekitaldirako behar besteko diru-izendapena

EMATEA, “Leitoki ikastetxeko irisgarritasuna hobetzea” obraren exekuzioari heltzeko. Aurrekontua 44.370,62 eurokoa da (BEZa barne).

2.16.- 2012/08/10eko 199/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- “Dimutio errekatxoko saneamendu-sarea konpontzea” obren kontratua

Edurko, S.L.-k aurkeztutako eskaintzari ESLEITZEA, honako zenbateko honetan: 46.153,34 € gehi BEZari dagozkion 8.307,60 € (guztira 54.460,94 € dira).

Exekuzio-epea bi hilabetekoa da, obrak hasten diren egunetik aurrera zenbatzen hasita

eta behin Zuinketaren Egiaztatze Akta edukita.

BIGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA lizitazio-prozesuan parte hartu duten gainerako enpresei: Construcciones Morga, S.L.; Construcciones Lauroma, S.L.; Olabarri Empresa Constructora, S.A.; Construcciones y Proyectos Pagolar, S.L.; Edurko, S.L.; eta "Arrankudiaga-99, S.L. Unip. Unip.

2.17.- 2012/08/10eko 200/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: Enriqueta Pérez Pérez andreari obra-lizentzia EMATEA, jabetza-eskubiderik eta hirugarrenei kalterik egin gabe, hain zuzen Barrena kaleko 7. zenbakiko 4-B solairuko etxebizitzan bainugelako zoladura aldatzeko eta azuleju-estaldura jartzeko, Udal-aparejadorearen txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

2.18.- 2012/08/10eko 201/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Page 7: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

LEHENENGOA.- ONESTEA Ugao-Miraballesko Udal honen eta Euskadiko Azoketako Salerosleen Antón Elkartearen (AFADE) arteko hitzarmena, 2012ko Udiarragako Ama Birjinaren jaietan barrakak instalatzeko.

BIGARRENA.- AFADEri lizentzia EMATEA, baimentze aldera Herriaren Enparantzan barrakak instalatzeko prestaturiko jabari publikoa erabiltzea. Ohiturari jarraiki, 2012an ere bertan jarriko dira Udiarragako Ama Birjinaren jaietan instalatu ohi diren barrakak, bi alderdiek sinatu beharreko hitzarmenarekin bat.

HIRUGARRENA.- Alkate andreari erabateko AHALMENA EMATEA, Ugao-Miraballesko Udal honen eta AFADEren artean sinatu beharreko hitzarmena sinatzeko. LAUGARRENA.- Ebazpen hau AFADEri helaraztea.

2.19.- 2012/08/13ko 202/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Miguel Angel Seoane Parra jaunari, “Auxiliar de Señalizaciones y Balizamientos, S.L.-ko (ASEBAL) ordezkari gisa, lizentzia EMATEA, egoeraren premia aintzat hartuta, Usila auzoko 9. pabilioiaren fatxadan hondatuta dauden zatiak eraisteko. Lanak aurkeztutako aditu-txostenari eta udal-aparejadoreak igorritako txosten erantsian ezarritako gainerako betekizunei jarraiki.

Nolanahi ere den, obra-proiektua edo pabilioiko fatxadaren konponketa-txostena

aurkeztu beharko du Udal honetan, dagokion obra-lizentzia izapidetze aldera.

2.20.- 2012/08/20ko 203/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Behin betiko onetsitzat JOTZEA 2012ko Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Udal Ordenantzaren aldaketa.

BIGARRENA.- Ordenantza osoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ARGITARATZEA.

2.21.- 2012/08/20ko 204/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Behin betiko onetsitzat JOTZEA Ugao-Miraballesko egoitzarako hiri-lurzoruaren esparru kontsolidatu jakin batzuetako lokaletarako bizileku-baimenari buruzko udal-ordenantzaren aldaketa. BIGARRENA.- Ordenantza osoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ARGITARATZEA.

2.22.- 2012/08/23ko 205/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Espedientea HASTEA, Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako hauei baja emateko:

ELISABET ESPINOSA VÁZQUEZ

BIGARRENA.- Entzunaldia ematea interesdunari.

HIRUGARRENA.- Ez bada lortzen interesdunari prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ARGITARATZEA eta udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunak bere izena erroldan behar bezala ageri dela egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzan. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi den herriaren berri eman behar dio.

Page 8: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

LAUGARRENA.- LAUGARRENA.- Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako

bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.23.- 2012/08/27ko 206/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- BAIMENTZEA Barrena kaleko 2. zenbakian "Lokutorioa eta txikizkako

salmenta" jarduera Jamal Ouali jaunari, betiere jardueraren gaineko legezko xedapen orokorrak eta Udaltzaingoarenak betetzen badira.

BIGARRENA.- GOGORARAZTEA Jamal Ouali jaun eskatzaileari proiektaturiko jarduera ezin izango dela martxan egon, udal teknikariek egiaztatzeko bisita eginda, udal txosten teknikoan ezartzen diren neurri osagarrien eraginkortasuna eta segurtasuna egiaztatu arte. Halaber, egiaztatzeko bisita egiteko data jakinarazi beharko du.

HIRUGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA Jamal Ouali eskatzaileari.

2.24.- 2012/08/28ko 207/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Eskaintza ekonomiko onena aurkeztu duen "Gaimaz Infraestructuras y Servicios, S.A" kontratatzaileari JAKINARAZTEA ETA DEITZEA, hamar egun balioduneko epearen baitan, deia jaso eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkez dezan. Halaber, egiaztatu egin beharko du kontratuan xedatutakoa gauzatzeko hitzemandako bitartekoak dituela (SPKLTBaren 64.2. artikuluan ezarritakoarekin bat) eta behin betiko bermea eratu duela.

BIGARRENA.- “Gaimaz Infraestructuras y Servicios, S.A”-ri GOGORARAZTEA

betekizun hori adierazitako epean betetzen ez bada, ulertuko dela lizitatzaileak eskaintza bertan behera utzi duela. Bada, hala bada, hurrengo lizitatzaileari eskatuko zaizkio agiri berberak, eskaintzak sailkatu diren hurrenkerari jarraiki.

Halaber, gogorarazten zaio udalaren kontratazio-organoak agiriak jaso eta hurrengo bost egun baliodunen barruan esleitu beharko duela kontratua.

HIRUGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA lizitazio-prozesuan parte hartu duten gainerako enpresei: Construcciones “Morga, S.L.”, “Excavaciones y Obras de Diego, S.L.”, “Construcciones Olabarri, S.A.”, “Construcciones Ekin, S.L.”, “Asfaltados Uribe”, Construcciones “Laumora, S.L.”, “Bermeosolo SAU”, “Arrankudiaga-99, S.L. Unip., “Viconsa, S.A.”, “Probisa”, “J.A. Olabarri Empresa Constructora, S.A.”, “German Echevarria”, Construcciones y Proyectos Pagolar, S.L.” eta “Construcciones Zabalandi, S.L.”. Construcciones “Morga, S.L.”, “Excavaciones y Obras de Diego, S.L.”, “Construcciones Olabarri, S.A.”, “Construcciones Ekin, S.L.”, “Asfaltados Uribe”, Construcciones “Laumora, S.L.”, “Bermeosolo SAU”, “Arrankudiaga-99, S.L. Unip., “Viconsa, S.A.”, “Probisa”, “J.A. Olabarri Empresa Constructora, S.A.”, “German Echevarria”, Construcciones y Proyectos Pagolar, S.L.” eta “Construcciones Zabalandi, S.L.”.

LAUGARRENA.- Kontratuaren esleipena ARGITARATZEA, Ugao-Miraballesko Udalaren kontratatzailearen profilean iragarkia ezarriz.

2.25.- 2012/08/29ko 208/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua 8/12 zenbakidun fakturen zerrenda onetsi da. Orotara 238.292,64 € dira.

2.26.- 2012/08/30eko 209/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Behin betiko ONESTEA, bere horretan, “CLARIM BIZKAIA, S.L.U”-ren eta “SERVIHABITAT XXI, S.A.U”-ren ondorio-prozedura arautzen duten hirigintza-hitzarmenak. Hitzarmenak EU10 "Arana eta Lupardo"-ren jarduera-sistema kooperazio-sistema bihurtzeko

Page 9: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

(udalaren P3 lursail eraikigarrian aurreikusi da) Hiritartzeko Jarduketa Programako I. Fasearen hiritartze-kostuei dagozkie.

BIGARRENA.- Ebazpen hau jakinaraztea “CLARIM BIZKAIA, S.L.U”-ri eta

“SERVIHABITAT XXI, S.A.U”-ri, behar bezala ezagut dezaten eta bidezko ondoreak izan ditzan.

2.27.- 2012/08/30eko 210/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekintza Sailaren diru-laguntza eskatzea, oinarrizko gizarte-zerbitzuan exekutatzen diren gizartean esku hartzeko programak indartzeko. Hori oinarri gisa hartuta, IDURRE LAUZIRICA NUÑEZ andrea kontratatu nahi da, 4 hilabetez; zehazki, 2012ko irailaren 3tik urte bereko abenduaren 31ra. Bere lanaldia 2/3ekoa da, hots, 4 ordu eta 50 minutukoa egunean; beraz, diru-laguntzaren eskakizunetara egokitzen gara.

2.28.- 2012/08/31ko 211/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- "Pradera-Usila inguruko aldirietako aparkalekua” obren kontratua "Gaimaz Infraestructuras y Servicios, S.A."-ri ESLEITZEA. 104.415,25 € gehi BEZa dira.

Exekuzio-epea 10 astekoa da, zuinketaren egiaztatze-akta egiten den egunetik aurrera

zenbatzen hasita.

BIGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA lizitazio-prozesuan parte hartu duten gainerako enpresei: Construcciones “Morga, S.L.”, “Excavaciones y Obras de Diego, S.L.”, “Construcciones Olabarri, S.A.”, “Construcciones Ekin, S.L.”, “Asfaltados Uribe”, Construcciones “Laumora, S.L.”, “Bermeosolo SAU”, “Arrankudiaga-99, S.L. Unip., “Viconsa, S.A.”, “Probisa”, “J.A. Olabarri Empresa Constructora, S.A.”, “German Echevarria”, Construcciones y Proyectos Pagolar, S.L.” eta “Construcciones Zabalandi, S.L.”. Construcciones “Morga, S.L.”, “Excavaciones y Obras de Diego, S.L.”, “Construcciones Olabarri, S.A.”, “Construcciones Ekin, S.L.”, “Asfaltados Uribe”, Construcciones “Laumora, S.L.”, “Bermeosolo SAU”, “Arrankudiaga-99, S.L. Unip., “Viconsa, S.A.”, “Probisa”, “J.A. Olabarri Empresa Constructora, S.A.”, “German Echevarria”, Construcciones y Proyectos Pagolar, S.L.” eta “Construcciones Zabalandi, S.L.”.

HIRUGARRENA.- Kontratuaren esleipena ARGITARATZEA, Ugao-Miraballesko Udalaren kontratatzailearen profilean iragarkia ezarriz.

2.29.- 2012/08/31ko 212/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Nerea Pedrosa Barrenetxea andreari, “Ugaoko Etxerat”-en ordezkari gisa, 2012ko Udiarragako Ama Birjinaren jaietan txosna bat instalatzeko lizentzia EMATEA, betiere arestian aipatutako baldintzak betetzen badira. Betekizun horiek txosnen eta udalaren ordezkariek joan den abuztuaren 29an eginiko bilkuran adostu ziren.

BIGARRENA.- Nerea Pedrosa Barrenetxea andreari, “Ugaoko Etxerat”-en ordezkari gisa,

ebazpen hau JAKINARAZTEA.

2.30.- 2012/08/31ko 213/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Ander Fresno Aranguren jaunari, “Ugaoko Gazte Barraskilo Kultur

Elkartea”-ren ordezkari gisa, 2012ko Udiarragako Ama Birjinaren jaietan txosna bat instalatzeko lizentzia EMATEA, betiere arestian aipatutako baldintzak betetzen badira. Betekizun horiek txosnen eta udalaren ordezkariek joan den abuztuaren 29an eginiko bilkuran adostu ziren.

BIGARRENA.- Ander Fresno Aranguren jaunari, “Ugaoko Gazte Barraskilo Kultur

Elkartea”-ren ordezkari gisa, ebazpen hau JAKINARAZTEA.

2.31.- 2012/08/31ko 214/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Page 10: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Asier Díaz Totorikaguena jaunari, “Trikimako Taldea”-ren ordezkari gisa, 2012ko Udiarragako Ama Birjinaren jaietan txosna bat instalatzeko lizentzia EMATEA, betiere arestian aipatutako baldintzak betetzen badira. Betekizun horiek txosnen eta udalaren ordezkariek joan den abuztuaren 29an eginiko bilkuran adostu ziren.

BIGARRENA.- Asier Díaz Totorikaguena jaunari, “Trikimako Taldea”-ren ordezkari gisa,

ebazpen hau JAKINARAZTEA.

2.32.- 2012/08/31ko 215/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Juan Antonio Landaida López de Muniain jaunari, “Harile Kultur Elkartea”-ren ordezkari gisa, 2012ko Udiarragako Ama Birjinaren jaietan txosna bat instalatzeko lizentzia EMATEA, betiere arestian aipatutako baldintzak betetzen badira. Betekizun horiek txosnen eta udalaren ordezkariek joan den abuztuaren 29an eginiko bilkuran adostu ziren.

BIGARRENA.- Juan Antonio Landaida López de Muniain jaunari, “Harile Kultur Elkartea”-

ren ordezkari gisa, ebazpen hau JAKINARAZTEA.

2.33.- 2012/09/07ko 216/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

Inmaculada Abrisketa Castañiza andreari EMATEA, jabetza-eskubiderik gabe eta hirugarrenei kalteak eragin gabe, obrarako lizentzia ematea, Víctor Chávarri taldea, 8, 3.-eskuma helbidean duen etxebizitzan zaharberritze-lanak egin ahal izateko. Zehazki, komuneko zoladura, azuleju-estaldura, sabai izuna, barneko arotzeria, sukaldearen kanpoaldeko arotzeria, elektrizitate eta iturgintza aldatzea. Lanak udal-aparejadorearen txostenean ezarritako betekizun eta zehaztapenei jarraiki egingo dira.

2.34.- 2012/09/07ko 217/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Carmen Etxebarria Salmantón andreari EMATEA, jabetza-eskubiderik gabe eta hirugarrenei kalteak eragin gabe, obrarako lizentzia ematea, Udiarraga kalea, 69 helbidean duen tabernan zaharberritze-lanak egin ahal izateko. Zehazki, komun publikoa berregokitu eta taberna horretako eta sukaldeko zoladura aldatu nahi ditu. Lanak udal-aparejadorearen txostenean ezarritako betekizun eta zehaztapenei jarraiki egingo dira.

2.35.- 2012/09/10eko 218/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Biota tabernaren jarduera-lizentzia INDARGABETZEA eta jarduera

zati batean bertan behera uztea, harik eta intsonorizazio-lanak exekutatzen diren arte. Hori guztia ebazpen hau jakinarazten den unetik aurrera zenbatzen hasita.

BIGARRENA.- José Manuel Odriozola Hernández jaunari 10 eguneko entzunaldi EPEA

EMATEA, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzan.

HIRUGARRENA.- José Manuel Odriozola Hernández jaunari GOGORARAZTEA itxidura-agindua edo zigilua ez errespetatzeak dagokion epaitegiari egoeraren berri eman behar izatea ekar dezake, zehazte aldera bere jokabidea delitua den; zehazki, agintarienganako desobedientzia-delitua den.

LAUGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA José Manuel Odriozola Hernández

jaunari eta Udaltzaingoari, exekuta dezaten.

2.36.- 2012/09/11ko 219/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Page 11: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Minusbaliotasunen bat duten Pertsonentzako Aparkaleku Txartela EMATEA udalerri honetako CRISTIAN ALONSO SILVA TORRES bizilagunari.

BIGARRENA.- Txartelarekin batera, txartela Europako Batasuneko kideak diren

Estatuetan erabiltzeko baldintzen laburpena ematea interesatuari. Baldintza horiek Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren 256/2000 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarrita daude.

HIRUGARRENA.- MARCO AURELIO SILVA SEPULVERA jaunari, bere seme

CRISTIAN ALONSO SILVA jaunaren ordezkaria den aldetik, gogoraraztea, aipatu Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Txartela BOST URTEAN BEHIN berritu beharko dela bere egoitzako Udaletxean, bere balioaren galera dakarren ezgaitasunaren balorazioan gerta daitezkeen aldaketen kalterik gabe.

2.37.- 2012/09/12ko 220/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- ASCOBI-BIBEBAren eskaera zati batean AITORTZEA. Bestalde,

idazle-taldearekin eta Herri-administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Araudi Orokorreko 36. artikuluarekin bat, Administrazio Klausula Zehatzen Pleguko 16. puntua aldatzea, honako sailkapen hau egiteko:

MULTZOA AZPIMULTZOA KATEGORIA

B 2 E

G 6 E

BIGARRENA.- Zuzenketa hau ARGITARATZEA, Ugao-Miraballesko Udalaren Kontratatzailearen Profilean iragarkia jarriz. Halaber, obra horiekiko interesa agertu duten enpresei (informazioa eskatu dutenei) ALDAKETAREN BERRI EMATEA. Zehazki, honako hauek dira enpresa horiek:

1. BERMEOSOLO, S.A.U.

2. VICONSA

3. CONSTRUCCIONES OLABARRI, S.L.

4. TECSA, EMPRESA CONSTRUCTORA, S.A.

5. EXCAVACIONES GABIKA.

6. CONSTRUCCIONES EKIN, S.L.

7. PAVIMENTOS DE VIZCAYA, S.A.

8. EXBASA OBRAS Y SERVICIOS, S.L.

9. CIA. CIA. VIZCAINA DE ASFALTOS Y HORMIGONES, S.L.

10. ASFALTOS URIBE, S.A.

11. GAIMAZ, S.A.

12. ENRIQUE OTADUY

13. JOSE ANTONIO OLABARRI CONSTRUCCIONES, S.L.

14. EXCAVACIONES VIUDA DE SAINZ, S.A.

HIRUGARRENA.- Gutun-azal itxiak aurkezteko epa LUZATZEA, lizitazioan parte hartze aldera, 2012ko irailaren 17ko 14:00ak arte.

Page 12: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

LAUGARRENA.- Aurkeztutako gutun-azal itxiak 2012ko irailaren 18ko 08:00etan IREKITZEA.

2.38.- 2012/09/12ko 221/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Espedientea HASTEA, Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan

honako hauei baja emateko:

VIORICA AZAMFIREI

BIGARRENA.- Entzunaldia ematea interesdunari.

HIRUGARRENA.- Ez bada lortzen interesdunari prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ARGITARATZEA eta udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunak bere izena erroldan behar bezala ageri dela egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzan. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi den herriaren berri eman behar dio.

LAUGARRENA.- Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei

dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.39.- 2012/09/13ko 222/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Jarduera-programa bateratua EGITEA, gazteriari dagokionez, Urduna, Orozko, Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Zaratamo, Etxebarri eta Galdakao udalerriekin, eta banakako programa bat Ugao-Miraballesko Udalarekin, 2012 urtean zehar. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari diru-laguntza eskatzea horiek finantzatzeko, maiatzaren 22ko 98/2012 Foru Dekretuarekin bat.

BIGARRENA.- ONESTEA programa partekatuaren zein banakako programaren kostu osoa. Guztira 222.575,38 euro dira, eta horietatik 66.772,61 € Ugao-Miraballesko Udalaren berezko baliabideekin finantzatuko dira.

2.40.- 2012/09/14ko 223/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Espedientea HASTEA, Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan

honako hauei baja emateko:

JAMAL RIHI

YOUNES NASIRI

BIGARRENA.- Entzunaldia ematea interesdunari.

HIRUGARRENA.- Ez bada lortzen interesdunari prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ARGITARATZEA eta udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunak bere izena erroldan behar bezala ageri dela egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzan. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi den herriaren berri eman behar dio.

LAUGARRENA.- Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei

dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian

Page 13: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.41.- 2012/09/17ko 224/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- ZATI BATEAN AINTZAT HARTZEA ADIFek uztailaren 30eko

188/2012 zenbakiko Alkatetza Dekretuaren aurka aurkeztutako helegitea, eta Ugao-Miraballesko Planeamendu Orokorreko Arau Subsidiarioetan aurreikusitako eraikigarritasuna AITORTZEA ADIFen 35 m2-ko jabari publikoko lursailari. Lursail hori Udal honekin partekatzen du, eta helburua da Calibrados Pradera enpresaren beste 3.265 m2-rekin exekutatzea Usila-Pradera aparkalekua eraikitzeko obrak. Honako hau da ADIFen aldeko eraikigarritasuna: 35, m2. X 0,85, m2/m2. = 29,75 m2.

Halaber, komunitateak plusbalioetan duen partaidetzaren % 15 kendu behar da. 29,75, m2. X 0,85, m2. = 25,28 m2.

BIGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA ADIFi.

3.42.- 2012/09/18ko 225/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Herri-administrazioen Erregimen Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 105.2. artikuluak hau ezartzen du: “herri-administrazioek, halaber, edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek hala eskatuta, euren jardunaren baitako akatsak”. Bada, honako zuzenketa hau egin nahi da:

188/2012 zenbakiko Alkatetza Dekretuko bosgarren ebazpenean, honako hau esaten

den lekuan: “jabari publikoko 168 m2-ko azalera hau okupatzea, dagokion administrazio-esleipenaren bidez”. Honako hau esan behar du: “jabari publikoko 35 m2-ko azalera hau okupatzea, dagokion administrazio-esleipenaren bidez”. BIGARRENA.- 188/2012 zenbakiko Alkatetza OSATZEA, honako informazio hau gehituta: -Lau pertsonak prekarioan erabiltzen dituzte bost garaje-partzela, Usila-Praderan eraikiko den aparkalekuaren esparruan. Prekarista horiei jakinarazi zaizkie okupazio zuzenaren hasiera bateko onespena eta behin betiko onespena. -Eraikigarritasuna, behin komunitateak plusbalioetan duen partaidetza kenduta, honako hau da: Calibrados Pradera-ren alde: 2.775,25 m2. X 0,85 = 2.358,96 m2.

ADIFen alde: 29,75 m2. X 0,85 = 25,28 m2. HIRUGARRENA.- Ugao-Miraballesko Udal honek hitzematen du berrezarri egingo

duela fabrikako perimetroaren itxidura, N.625 errepidetik Calibrados Pradera, S.A. enpresara dagoen sarbidea errespetatuz.

LAUGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA ADIFi eta Calibrados Pradera, S.A.-ri.

2.43.- 2012/09/12ko 226/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Page 14: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Ezgaitasuna duten pertsonentzako Aparkatzeko Txartela BERRITZEA udalerri honetako PILAR SALCEDO LOPEZ ANDREARI.

BIGARRENA.- Txartelarekin batera, txartela Europako Batasuneko kideak diren

Estatuetan erabiltzeko baldintzen laburpena ematea interesatuari. Baldintza horiek Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren 256/2000 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarrita daude.

HIRUGARRENA.- PILAR SALCEDO LOPEZ ANDREARI gogoraraztea, aipatu

Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Txartela BOST URTEAN behin berritu beharko dela bere egoitzako Udaletxean, bere balioaren galera dakarren ezgaitasunaren balorazioan gerta daitezkeen aldaketen kalterik gabe.

2.44.- 2012/09/21eko 227/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Udalbatza Osoa 2012-09-25eko ezohiko bilkurara deitzea.

2.45.- 2012/09/24ko 228/12 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

EMATEA eskatzaileei (SAD 258/12 eta SAD 1473/12) eskaturiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, Ugao-Miraballesko Oinarrizko Gizarte Unitateak 2012ko azaroaren 17an eginiko txostenarekin bat etorriz.

3.- IÑAKI SALAZAR EGUILUZ JAUNAK, UGAOKO DORREA KALEKO 32. ZENBAKIKO JABEKIDEEN KOMUNITATEKO ORDEZKARI GISA, EGINIKO ESKAERAREN BERRI EMATEA. OBRA LIZENTZIA ESKATU DU, ERAIKIN HORRETAKO PUTZU SEPTIKOA BALIOGABETZEKO LANAK EGITEKO.

Iñaki Salazar Eguiluz jaunak, Ugaoko Dorrea kaleko 32. zenbakiko

eraikineko Jabekideen Komunitateko ordezkari gisa, aurkeztutako idazkiaren berri eman du. Obra-lizentzia eskatu du, eraikin horretako putzu septikoa baliogabetzeko lanak egiteko.

Honako hau aintzat hartu da: idazki horrekin batera aurrekontua eman

da. Guztira 4.575,10 euro dira, BEZik gabe. Halaber, egungo egoeraren eta aurreikusitakoaren planoak erantsi dira.

Honako hau ikusi da: udal-aparejadoreak 2012ko irailaren 5ean emaniko

txostena. 114,37 € ordaindu dira Eraikuntza eta Obren gaineko Zerga gisa, eta

4,58 € lizentzia izapidetzeagatiko tasa gisa. Honako hau aintzat hartu da: EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko

ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 207. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoa, eta Tokiko Korporazioen Zerbitzuen Araudiko 9. eta 12. Artikuluetan xedatutakoa, bere baldintzetan eta eskubide hobea duten hirugarrenengan eragin gabe. Bestalde, aintzat hartu da Nerbioi Barrena-Ibaizabalgo Sistema Orokorrean Hondakin Urak Isurtzeko eta Arazteko Araudi Erregulatzailean araututakoa.

Page 15: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

Aintzat hartuta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuen Informazio Batzordearen aldeko irizpena.

Udalbatza Osoak, aho batez, honako hau ebatzi du: LEHENENGOA.- Obra-lizentzia EMATEA Iñaki Salazar Eguiluz jaunari,

Ugaoko Dorrea kaleko 32 zenbakiko eraikineko Jabekideen Komunitateko ordezkari gisa, eraikin horretako putzu septikoa baliogabetzeko. Lanak udal-aparejadorearen txosten teknikoan ezarritako baldintzei jarraiki egin behar dira; zehazki, eginiko obren behin betiko planoa aurkeztu eta obra horien bidez hondatutako bide publikoa lehengoratu beharko dute, aldez aurretik zegoen material bera erabiliz.

BIGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA Iñaki Salazar Eguiluz

jaunari, Ugaoko Dorrea kaleko 32. zenbakiko Jabekideen Komunitateko ordezkariari.

4.- HONAKO OBRA HAUEN ESLEIPEN ESPEDIENTEAREN KONTU EMATEA: “BI-625 ERREPIDEKO SARBIDEAK HOBETZEA, ETA BARRENA KALEKO ELKARGUNEA ETA TRENBIDEAREN AZPIKO IGAROBIDEA HOBETZEA”

Udalbatza Osoak 2012ko uztailaren 26an ebatzitakoaren bidez onetsi

ziren honako obra hauek esleitzeko espedientea eta Administrazio Klausulen Plegua: “BI-625 errepideko sarbideak hobetzea, eta Barrena kaleko elkargunea eta trenbidearen azpiko igarobidea hobetzea”, prozedura irekiaren eta ohiko izapideen bidez.

2012ko abuztuaren 16an lizitazio-iragarkia argitaratu zen, hogeita sei egun naturalerako, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta kontratazio-organoaren Kontratatzailearen Profilean, interesdunek euren iritziak eman zitzaten.

Asociación de Constructores y Promotores de Bizkaia-Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkunak (ASCOBI-BIEBA hemendik aurrera) elkarteak administrazio-klausula zehatzen pleguko 16. Klausulan jasotako enpresa-

sailkapena Herri-administrazioen Kontratuen Legearen Araudi Orokorreko 36. artikulura egokitzea eskatu zuen 2012ko irailaren 11n.

220/12 zenbakiko Alkatetza Dekretuaren bidez, zati batean onartu zen ASCOBI-BIEBAk eskatutakoa, eta, besteak beste, erabaki zen administrazio-klausula zehatzen Pleguko 16. klausulan jasotako enpresa-sailkapena 36. artikuluan ezarritakoari egokitzea. Horrela, proiektua idatzi zuen erredakzio-taldearen sailkapena ezarri zen: B taldea, 2 azpitaldea, E kategoria; eta G taldea, 6 azpitaldea eta E kategoria. Halaber, hori osatzeko gehitutakoa desagertu zen.

Beste alde batetik, epea luzatu eta ebazpen hau jakinarazi zitzaien obra hauei buruzko informazioa eskatu zuten enpresa guztiei, eta kontratatzailearen profilean argitaratu zen.

Proposamenak aurkezteko epea igarota, lizitazioan honako enpresa

hauek parte hartu zuten:

Page 16: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

U.T.E. J.A. Olabarri Construcciones, S.L. /Petrucco,S.A.

Vda. de Sainz, S.A. Gaimaz Infraestructuras y Servicios S.A. UTE. Exbasa Obras y Servicios, s.l./Construcciones Amenabar, S.A. Viconsa Empresa Constructora, S.A. Constucciones Olabarri S.L.

Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak Informazio Batzordeak, udal-

aparejadoreak igorritako txostena aintzat hartuta (bertan baloratu ziren lizitatzaileek aurkeztutako proposamenak), Udalbatza Oso honi proposatu zion U.T.E J.A. OLABARRI CONSTRUCCIONES, S.L. /PETRUCCO,S.A-ri esleitzea honako obra hauen kontratuaren exekuzioa: “BI-625 errepideko sarbideak hobetzea, eta Barrena kaleko elkargunea eta trenbidearen azpiko igarobidea hobetzea”.

Bilduko zinegotzi Felicidad Bahillo andreak galdetu du ea zer berri

dagoen Petrucco S.A. enpresaren inguruan.

Alkate andreak erantzun dio, parte hartu zen mahaian adierazi zen bezala, Adif-ek trenbide-azpiegiturak eraikitzeko homologatutako enpresa dela.

Ondoren, Bilduko zinegotzi Izaskun Uriartek azaldu du bere taldeak obra horien aurka bozkatu zuela; beraz, esleipen horren aurka ere bozkatuko du.

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeko 151. artikuluan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Kontratuko Bigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua).

Udalbatza Osoak, udal-taldeko 7 zinegotzien aldeko botoekin eta Bilduko 4 zinegotzien aurkako botoekin, honako hau ebatzi du:

LEHENENGOA.- U.T.E J.A. OLABARRI CONSTRUCCIONES, S.L.

/PETRUCCO, S.A-ri, “BI-625 errepideko sarbideak hobetzea, eta Barrena kaleko elkargunea eta trenbidearen azpiko igarobidea hobetzea” obrak exekutatzeko puntuazio handiena lortu duen kontratatzaileari (aurkeztutako eskaintzaren arabera, 998.349,81 €-an egingo ditu -825.082,49 € + BEZari dagozkion 173.267,32 €-) JAKINARAZTEA ETA ESKATZEA hamar egun balioduneko epean, eskaera jasotzen duten egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, aurkez dezala zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneraturik dituela egiaztatzen duen dokumentazioa, baita kontratua exekutatzeko hitzemandako bitartekoak dauzkala egiaztatzen duen dokumentazioa (SPKLTBko 64.2. artikuluarekin bat) eta behin betiko bermea eratu duela egiaztatzen duena ere.

BIGARRENA.- U.T.E J.A. OLABARRI CONSTRUCCIONES, S.L.

/PETRUCCO, S.A-ri GOGORARAZTEA betekizun hori adierazitako epean betetzen ez bada, ulertuko dela lizitatzaileak eskaintza bertan behera utzi duela. Bada, hala bada, hurrengo lizitatzaileari eskatuko zaizkio agiri berberak, eskaintzak sailkatu diren hurrenkerari jarraiki.

Halaber, gogorarazten zaio udalaren kontratazio-organoak agiriak jaso

eta hurrengo bost egun baliodunen barruan esleitu beharko duela kontratua.

Page 17: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

HIRUGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA lizitazioan parte hartu

duten gainerako enpresei: Vda. de Sainz, S.A.; Gaimaz Infraestructuras y Servicios S.A.;UTE. Exbasa Obras y Servicios, s.l./Construcciones Amenabar, S.A.; Viconsa Empresa Constructora, S.A.; eta Constucciones Olabarri S.L.

LAUGARRENA.- Kontratuaren esleipena ARGITARATZEA, Ugao-Miraballesko Udalaren kontratatzailearen profilean iragarkia ezarriz.

5.- “EU 10 ARANA ETA LUPARDO HIRITARTZEA” (I. FASEA) OBRAK ESLEITZEKO ESPEDIENTEAREN KONTU EMATEA. Udalbatza Osoak 2012ko uztailaren 26an ebatzitakoaren bidez onetsi zen “EU 10 Arana eta Lupardo” (I. Fasea) obrak esleitzeko espedientea eta Administrazio Klausulen Pleguak, prozedura irekiaren eta premiazko izapideen bidez.

2012ko abuztuaren 31n lizitazio-iragarkia argitaratu zen, hamahiru egun naturalerako, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta kontratazio-organoaren Kontratatzailearen Profilean, interesdunek euren proposamenak eman zitzaten.

Proposamenak aurkezteko epea igarota, lizitazioan honako enpresa hauek parte hartu zuten:

Viuda de Sainz S.A.; Construcciones Ekin S.L.;Probisa; Construcciones Morga; Bermeosolo SAU ; Gaimaz Infraestructuras y Servicios S.A; Laumora Construcciones; José Antonio Olabarri Construcciones S.L.; Ormak Egin Construcciones S.A., Lasuen Construcciones S.A., Viconsa Empresas Constructora, Exbasa Obras y Servicios S.L; eta UTE Excavaciones y Obras De Diego S.L.-Hemendik Construcciones.

Kontratazio Mahaiak 2012ko irailaren 14an eginiko bilkuran lizitaziotik kanpo utzi zuen Construcciones Ekin, S.L., lizitazioan parte hartzeko behar besteko sailkapena ez aurkezteagatik; zehazki, J 5 A eta K 6 A ez aurkezteagatik.

Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak Informazio Batzordeak, udal-

aparejadoreak igorritako txostena aintzat hartuta (bertan baloratu ziren lizitatzaileek aurkeztutako proposamenak), Udalbatza Oso honi proposatu zion UTE Excavaciones y Obras De Diego S.L.-Hemendik Construcciones-i esleitzea honako obra hauen kontratuaren exekuzioa: “EU 10 Arana eta Lupardo” (I. Fasea).

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeko 151. artikuluan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Kontratuko Bigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua).

Udalbatza Osoak honako erabakia hartu du aho batez:

LEHENENGOA.- UTE Excavaciones y Obras De Diego S.L.-Hemendik

Construcciones-i, “EU 10 Arana eta Lupardo” (I. Fasea) obrak egiteko puntu gehien lortu duen kontratatzailea den aldetik (430.040,62 €-ko eskaintza

Page 18: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

aurkeztu du -355.405,47 € + BEZari dagozkion 74.635,15 €-), honako hau ESKATZEA ETA JAKINARAZTEA: hamar egun balioduneko epean, eskaera jasotzen duten egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, aurkez dezala zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneraturik dituela egiaztatzen duen dokumentazioa, baita kontratua exekutatzeko hitzemandako bitartekoak dauzkala egiaztatzen duen dokumentazioa (SPKLTBko 64.2. artikuluarekin bat) eta EU 10 Arana eta Lupardo” (I. Fasea) obrak egiteko behin betiko bermea eratu duela egiaztatzen duena ere.

BIGARRENA.- UTE Excavaciones y Obras De Diego S.L.-Hemendik Construcciones-i GOGORARAZTEA betekizun hori adierazitako epean betetzen ez bada, ulertuko dela lizitatzaileak eskaintza bertan behera utzi duela. Bada, hala bada, hurrengo lizitatzaileari eskatuko zaizkio agiri berberak, eskaintzak sailkatu diren hurrenkerari jarraiki.

Halaber, gogorarazten zaio udalaren kontratazio-organoak agiriak jaso eta

hurrengo bost egun baliodunen barruan esleitu beharko duela kontratua.

HIRUGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA lizitazioan parte hartu duten gainerako enpresei: Viuda de Sainz S.A.; Construcciones Ekin S.L.;Probisa; Construcciones Morga; Bermeosolo SAU ; Gaimaz Infraestructuras y Servicios S.A; Laumora Construcciones; José Antonio Olabarri Construcciones S.L.; Ormak Egin Construcciones S.A., Lasuen Construcciones S.A., Viconsa Empresas Constructora, Exbasa Obras y Servicios S.L; eta UTE Excavaciones y Obras De Diego S.L.-Hemendik Construcciones.

LAUGARRENA.- Kontratuaren esleipena ARGITARATZEA, Ugao-Miraballesko Udalaren kontratatzailearen profilean iragarkia ezarriz.

6.- 2012ko UZTAILAREN 31n ETA 2012ko ABUZTUAREN 31n UDAL FUNTSEN KONTAKETAREN AKTAREN BERRI EMATEA.

Udal funtsen kontaketaren aktaren berri eman da. Honako hau da

emaitzen laburpena:

6.1 2012ko uztailaren 31n: Aldi hori baino lehenago zegoena................... 1.016.998,26 € Izakinak + Aurrekontuko eta aurrekontuz kanpoko diru-sarrerak eskudirutan.............. 1.468.180,68 € Ordainketak ............................................................. 642.227,67 € GUZTIRA IZAKINAK 2012-97-31n.................... 825.953,01 €

6.2 2012ko abuztuaren 31n:

Aldi hori baino lehenago zegoena................... 825.953,01 € Izakinak + Aurrekontuko eta aurrekontuz kanpoko diru-sarrerak eskudirutan.............. 1.208.545,02 € Ordainketak ............................................................. 308.121,44 € GUZTIRA IZAKINAK 2012-08-31n.................... 900.423,58 €

Page 19: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

Aintzat hartuta Kontuen Batzorde Bereziak eta Ogasun eta Ondare eta Langileen Batzorde Iraunkorrak emaniko aldeko irizpena eta berarekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, aho batez, honako hau ebatzi du:

ONESTEA 2012-07-31n eta 2012-08-31n eginiko Udal Funtsen

Zenbaketei dagozkien aktak, horietan agertzen diren kopuruekin.

7º.- IÑAKI SALAZAR EGUILUZ JAUNAK, UGAOKO DORREA KALEKO 32. ZENBAKIKO JABEKIDEEN KOMUNITATEKO ORDEZKARI GISA, EGINIKO ESKAERAREN BERRI EMATEA. ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGAN HOBARIA ESKATU DU, ERAIKIN HORRETAKO PUTZU SEPTIKOA BALIOGABETZEKO OBRAK EXEKUTATZEKO.

Iñaki Salazar Eguiluz jaunak, Ugaoko Dorrea kaleko 32. zenbakiko

jabekideen komunitatearen izenean eta bertako ordezkari gisa, hobaria eskatu du Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko zergan, komunitate horretako putzu septikoa baliogabetzeko obren lizentzia-emakida ordaintzeko.

Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga araupetzen duen

Ordenantza Fiskalak hau ezartzen du: “ekainaren 30eko 10/989 Foru Arauko 4.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, subjektu pasiboak hala eskatuta udal-interes edo erabilgarritasun berezikotzat jotzen diren eraikuntza, instalazio eta obrei dagokien Eraikuntzen, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren kuotan hobaria ezar daitekeela; zehazki, kasu bakoitzerako hurrengo atalean zehazten den ehunekoan:

2.- Udal-interes edo erabilgarritasun berezikotzat joko dira honako hauek

bakarrik, aurreko paragrafoan aipatutako hobaria ezartzeari dagokionez:

Putzu septikoak kentzea % 50”

Ikusi da Kontuak eta Ogasuna eta Ondarea Informazio Batzorde Bereziaren aldeko irizpena. Bada, horrekin bat etorriz,

Udalbatza Osoak, aho batez, honako hau ebatzi du:

LEHENENGOA.- Udal-interes edo erabilgarritasun berezikotzat

JOTZEA, % 50eko hobaria izan dezan Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan, putzu septikoa kentzeagatik, Iñaki Salazar Eguiluz jaunak Ugaoko Dorrea, 32 eraikineko jabekideen komunitatearen izenean eta bertako ordezkari gisa eskatutakoa.

BIGARRENA.- Hobaria EMATEA Ugaoko Dorrea kaleko 32 zenbakiko

eraikineko jabekideen komunitatearen alde; zehazki, % 50eko hobaria emango zaie Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan, aipatutako komunitateko putzu septikoa kentzeko obrengatik.

HIRUGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA Iñaki Salazar Eguiluz

jaunari, Ugaoko Dorrea kaleko 32. zenbakiko Jabekideen Komunitateko ordezkariari.

Page 20: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

8º.- JOSÉ ASENSIO SALVADOR BARANDICA JAUNAK, BARRENA KALEKO 3. ZENBAKIKO JABEKIDEEN KOMUNITATEKO ORDEZKARI GISA, EGINIKO ESKAERAREN BERRI EMATEA. ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGAN HOBARIA ESKATU DU, ERAIKIN HORRETAKO OZTOPO ARKITEKTONIKOAK KENTZEKO OBRAK EXEKUTATZEKO.

193/12 Alkatetza Dekretuaren bidez, José Asensio Salvador Barandica

jaunari, Barrena kaleko 3. zenbakiko jabekideen komunitateko ordezkari gisa, obrarako lizentzia eman zitzaion, eraikin horretako jabekideen komunitatearen portalean arrapala eraikitzeko.

Ondoren, José Asensio Salvador Barandica jaunak, Barrena kaleko 3

zenbakiko eraikineko jabekideen komunitatearen izenean eta bertako ordezkari gisa, hobaria eskatu zuen Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan, eraikin horretako portalean arrapala eraikitzeko obrengatik. Izan ere, obra horien bidez, oztopo arkitektonikoak kenduko dira.

Eskaera hau, era berean, irisgarritasunarekin dago lotuta, eta

Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeko 1.2. artikuluak honako hau ezartzen du:

“Botere publikoek sustatu egingo dute beharrezko jarduera-neurri

positiboak hartzea, legea modu eraginkorrean ezartzeko. Halaber, hala badagokio, laguntza teknikoak erabiliko dira, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko baliagarri badira”.

Beraz, Ugao-Miraballesko Udal honek, Eraikuntzen, Instalazioen eta

Obren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 10/1989 Arauko 4.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, interes publiko aintzat hartuta, zerga hori araupetzen

duen Udal Ordenantza aldatu, eta hau ezarri zuen bere 10 C) artikuluan:

“Zergaren kuota osoaren % 80ko hobaria ematea, aldez aurretik zegoen eraikinaren edo eraikuntzaren oztopo arkitektonikoak kentzea dakarten eraikuntza, instalazio eta obren alde”.

Horretarako, beharrezkoa da, besteak beste, eraikinak 10 urtetik gorako

antzinatasuna izatea; hots, 1998 aurrekoa izatea. Zehazki, Irisgarritasuna sustatzeko 20/1997 Legearen indarraldiaren hasiera baino lehenagokoa izan behar du. Betekizun hori bete egiten da.

Ikusi da Kontuak Informazio Batzorde Bereziak Ogasuna eta Ondarea Batzorde Iraunkorrak emaniko aldeko irizpena. Bada, horrekin bat,

Udalbatza Osoak, aho batez, honako hau ebatzi du:

LEHENENGOA.- % 80ko hobaria ezartzea Eraikuntza, Instalazio edo

Obren gaineko Zerga osoan, Barrena kaleko 3 zenbakiko eraikinean igogailu bat instalatzeko lizentziagatik.

BIGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA José Asensio Salvador Barandica jaunari, eraikin horretako jabekideen komunitateko ordezkariari.

Page 21: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

9º.- “LEITOKI IKASTETXEAREN SARRERAN ESTALKIA ERAIKITZEA” OBRAREN ZIURTAGIRIAREN BERRIEMATEA.

Ugao-Miraballes udalerri honetako “Leitoki ikastetxeko sarreran estalkia eraikitzea” obren lehenengo eta likidazio-ziurtagiriaren berri eman da. Guztira 118.262,43 euro dira, eta udal-aparejadore José Félix Ramsden jaunak eman du, kontratatzaile esleipendunaren (Germán Echebarria, S.A.) adostasunarekin.

Ikusi da Hirigintza eta Ingurumena Informazio Batzordearen aldeko

irizpena. Bada, horrekin bat, Udalbatza Osoak, aho batez, honako hau ebatzi du:

ONESTEA “Leitoki ikastetxeko sarreran estalkia eraikitzea” obren

lehenengo zertifikazioa. 118.262,43 euro dira guztira (BEZa barne), eta kontratatzaile esleipendunaren (Germán Echebarria, S.A.) alde eman da ”.

10º.- ESPEDIENTEAREN KONTU EMAKIDA: AQUAGEST P.T.F.A., S.A.-K “GOIKIRI BEHEALDEKO DEPOSITUAREN ZORROTEN BERRIA” OBRAK EXEKTUTATZEKO AURKEZTUTAKO BERMEA ITZULTZEA ESKATU DU.

Azaldu da Jon Koldo Izagirre Etxeberria jaunak, AQUAGEST P.T.F.A.,

S.A.-ko ordezkari gisa, 3,858,20 euroko bermea itzultzea eskatu duela. “Goikiri behealdeko deposituaren zorroten berria” obrak modu egokian exekutatzen zirela bermatzeko jarri zuen.

Aintzat hartu da bere eskaeran azaltzen dela likidaziorik gabe desagertu dela Aguas del Norte, S.A., eta bere aktibo eta pasibo guztiak AQUAGEST P.T.F.A., S.A. merkantilera igaro direla.

Aintzat hartu da udal-aparejadoreak idatzitako txosten teknikoa, bermea

itzultzeko izapideak hastea proposatzen duena.

Ikusi da Kontuak Informazio Batzorde Bereziak Ogasuna eta Ondarea Batzorde Iraunkorrak emaniko aldeko irizpena. Bada, horrekin bat,

Aintzat hartuta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legeko 102.

artikuluan ezarritakoa,

Udalbatza Osoak, aho batez, honako hau ebatzi du:

ITZULTZEA Jon Koldo Izagirre Etxeberria jaunari, AQUAGEST P.T.F.A., S.A.-ko ordezkari gisa, 3,858,20 euroko bermea. “Goikiri behealdeko deposituaren zorroten berria” obrak modu egokian exekutatzen zirela bermatzeko jarri zuen.

11º.- ESPEDIENTEAREN KONTU EMAKIDA: LUDOTEKA, GAZTERIA (GAZTELEKU ETA GAZTE INFORMAZIORAKO GUNEA), ARTE PLASTIKOEN ETA ARTISAUTZAREN IKASTAROEN ZERBITZUA, ETA INTERPRETAZIO HISTORIKOAREN ZENTROA ZERBITZUEN KONTRATAZIOA ESLEITZEA.

Page 22: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

Udalbatza Osoak 2012ko maiatzaren 29an ebatzi zuen honako zerbitzu

hauen kontratua prozedura irekiaren eta izapidetze arruntaren bidez esleitzeko espedientea eta Administrazio Klausulen Pleguak onestea: Ludoteka, Gazteria (Gazteleku eta Gazte Informaziorako Gunea), Arte plastikoen eta Artisautzaren ikastaroen zerbitzuak, eta Interpretazio Historikoaren Zentroa.

2012ko ekainaren 12an lizitazio-iragarkia argitaratu zen, hogeita sei

egun naturalerako, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta kontratazio-organoaren

Kontratatzailearen Profilean, interesdunek euren proposamenak eman zitzaten.

Proposamenak aurkezteko epea igarota, lizitazioan honako enpresa hauek parte hartu zuten:

1. lotea. Ludoteka zerbitzua eta Gazteria Zerbitzua (Gazteleku eta Gazte

Informaziorako Gunea). Enpresa hauek aurkeztu ziren: Alaiki Zerbitzu Gizakulturalak, S.L. eta Ortzadar.

2. lotea. Arte Plastikoen eta Artisautzaren ikastaroak, eta Interpretazio

Historikoaren Zentroa. Enpresa hauek aurkeztu ziren: Artean Arte 2008, S.L. eta Ortzadar.

Kontratazio-mahaia 2012ko uztailaren 20an bildu zen, eta “gehienez ere

hiru egun balioduneko epea eman zuen, lizitatzaileek kontratazio-mahaiaren aurrean zuzenketak edo konponketak egin ditzaten. Emandako epean lizitatzaileak ez badu dokumentazioa zuzendu, behin betiko kanporatu ahal izango da. Halaber, beharrezkoa bada, SPKLTBko 82. artikuluak aipatzen dituen argibideak edo dokumentu osagarriak eskatu ahal izango dira:

Finantza-kaudimena:

- Artean Arte 2008, S.L.

Kaudimen tekniko eta profesionala: - Alaiki Zerbitzu Gizakulturalak, S.L.: ez baitu bere kaudimen teknikoa

eta profesionala egiaztatzen duen inolako dokumenturik aurkeztu.”

Artean Arte 2008, S.L. eta Alaiki Zerbitzu Gizakulturalak, S.L. enpresek dokumentazioa zuzendu dute ezarritako epean, eta horren berri eman zitzaion animatzaile soziokulturalari, txostena igor zezan.

Kultura, Euskara, Kirola eta Gazteria Informazio Batzordeak, animatzaile soziokulturalak igorritako txostena aintzat hartuta (bertan baloratu ziren lizitatzaileek aurkeztutako proposamenak), Udalbatza Oso honi proposatu zion honako zerbitzu hauek Ortzadar enpresari esleitzea: Ludoteka eta Gazteria (Gazteleku eta Gazte Informaziorako Gunea), Arte plastikoen eta Artisautzaren ikastaroen zerbitzua, eta Interpretazio Historikoaren Zentroa.

Page 23: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeko 151. artikuluan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Kontratuko Bigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua).

Udalbatza Osoak, EAJ-PNV udal-taldeko 7 zinegotzien aldeko botoekin

eta Bilduko 4 zinegotzien abstentzioarekin, honako hau ebatzi du: LEHENENGOA.- Ortzadar, S.L.ri JAKINARAZTEA ETA ESKATZEA,

eskaintza ekonomiko onuragarriena aurkeztu baitu honako zerbitzu hauek kontratatzeko balorazioan: Ludoteka, Gazteria (Gazteleku eta Gazte Informaziorako Zerbitzua), Arte plastikoen eta Artisautzaren ikastaroen zerbitzua, eta Historia Ezagutzeko Zentroa. Guztira 62.220,56 € + BEZari dagozkion 4.977,64 € eta 34.000,00 € + BEZari dagokion %8: 2.700,00 € izan dira lehenengo loteagatik. Beraz, lehenengo loteagatik prezioa 103.918,20 €koa da (96.220,56 € + BEZari dagokion %8: 7.697,64 €), eta 97.462,32 € + BEZari dagozkion 17.543,22 € eta 16.000,00 € + BEZari dagokion %18: 2.880,00 € bigarren loteagatik. Beraz, bigarren lote honegatik prezioa 133.885,54 €koa da (113.462,32 € + BEZari dagokion %18: 20.432,22 €). Bada, hamar egun balioduneko epean, eskaera jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, honako dokumentu hauek aurkeztu behar ditu: zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean dituela egiaztatzen duen dokumentazioa, kontratua exekutatzeko hitzemandako tresnak egiazki badituela egiaztatzen duen dokumentazioa (SPKLTBko 64.2. artikuluarekin bat) eta behin betiko bermea eratu duela egiaztatzen duen dokumentazioa.

BIGARRENA.- Ortzadar-i GOGORARAZTEA agindutakoa ezarritako

epean bete ezean, bere eskaintza baztertu duela ulertuko dela. Hala, dokumentazio bera eskatuko zaio hurrengo lizitatzaileari, eskaintzak sailkatzeko erabili den ordenari jarraiki.

Halaber, gogorarazten zaio udalaren kontratazio-organoak agiriak jaso eta hurrengo bost egun baliodunen barruan esleitu beharko duela kontratua.

HIRUGARRENA.- Ebazpen hau JAKINARAZTEA lizitazio-prozesuan parte hartu duten gainerako enpresei: Artean Arte 2008, S.L. eta Alaiki Zerbitzu Gizakulturalak, S.L.

LAUGARRENA.- Kontratuaren esleipena ARGITARATZEA. Horretarako, iragarkia ezarriko da Ugao-Miraballes Udal honetako kontratatzailearen profilean.

12º.- EUSKO LEGEBILTZARRERAKO 2012KO URRIAREN 21EAN EGINGO DIREN HAUTESKUNDEETARAKO MAHAIKIDEAK HAUTATZEKO ZOZKETA.

Jarraian, indarrean dagoen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 26. artikuluan xedatutakoa betetzeko, jendaurreko zozketa egin da eta honako hauteskunde-mahai hauek eratu dira zehazten diren pertsonekin eta azaltzen diren karguetarako:

LEHENGO ATALA.- “A” MAHAIA TITULARRAK HELBIDEA MAHAIBURUA ABAD MORILLO, JESSICA Goikiri, 1-3. “A” 1. MAHAIKIDEA ETXABE SOLATXI, MAITANE Udiárraga, 17-2. “A” 2. MAHAIKIDEA IDIRIN GARCIA DE VICUÑA, JOSE-FÉLIX Goikiri, 5-behea. “A”

Page 24: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

ORDEZKOAK MAHAIBURUARENABURGOS SANCHEZ, JULEN Torre de Ugao, 23-3 “C”

MAHAIBURUARENACALDERON REHECHO, JOSE-MARIA Udiárraga, 34-3 ezk.

1. MAHAIKIDEA BILBAO IDIRIN IBAI Goikiri, 3-behea “B”

1. MAHAIKIDEA HERNANDEZ RAMOS, ITXASO Goikiri, 2-1 “B”

2. MAHAIKIDEA BERJON CASADO, AINHOA Torre Ugao,11-1 “B”

2. MAHAIKIDEA ETXEBARRIA LARIZGOITIA, LOREA Konsejubaso,2-2 “B”

SECCION PRIMERA.- MESA “B” TITULARRAK HELBIDEA PRESIDENTE NUÑEZ BORDE, AITOR Arana y Lupardo,12-1

1. MAHAIKIDEA MEDINA VILLORIA, INMACULADA Udiárraga, 28-3 “A”

2. MAHAIKIDEA RODRIGUEZ RIVAS, MIREN ARGIÑE Udiárraga, 47-1 “D”

ORDEZKOAK MAHAIBURUARENAMENDIVIL BASTERRA, JON-ANDER Udiárraga, 63-A-4 “B”

MAHAIBURUARENASANTAMARIA LARIZGOITIA, ARKAITZ Usila auz., 8-3. esk.

1. MAHAIKIDEA SEARA CORTES, ANDER Udiárraga, 47-1º “B”

1. MAHAIKIDEA SAGARDUY ABRISQUETA,ALICIA-LIGIA Udiárraga, 43-3. esk.

2. MAHAIKIDEA PEDREIRA GOMEZ, ANGEL Goikiri, 7-2 “D”

2. MAHAIKIDEA RUIZ MENTXAKA, MIREN-JOSUNE Tres Caños pl., 1-2. esk.

BIGARREN ATALA.- “U” MAHAIA TITULARRAK HELBIDEA MAHAIBURUA RIVAS GARCIA, ANA-BELEN Udiárraga, 4-4 “C” 1. MAHAIKIDEA OTERO DELGADO, ANA-ISABEL Udiárraga, 5-4 esk. 2. MAHAIKIDEA CORTAJARENA GARCIA, JOSEBA-KOLDOBIKA Ugaoko Dorrea, 1-5 “D”

ORDEZKOAK MAHAIBURUARENADIAZ TOTORICAGUENA, ASIER Barrena, 1-A-1º “B” MAHAIBURUARENAURQUIAGA SALCEDO, Mª BEGOÑA Ugaoko Dorrea,1-3 “D” 1. MAHAIKIDEA LOPEZ GIL, Mª PILAR Landako,2-A-1 “B” 1. MAHAKIDEA FONTECHA ROSCALES, INES Ugaoko Dorrea,3-3 “D” 2. MAHAIKIDEA TRAPAGA GUTIERREZ JOSE-ANTONIO Landako,2-A-5 “B” 2. MAHAIKIDEA SANTAMARIA GONZALEZ,BENITO-ANTONIO Barrena, 1-A-3 “A”

HIRUGARREN ATALA.- “U” MAHAIA TITULARRAK HELBIDEA PRESIDENTE ECHEBARRIA ZABALLA, ANA-ISABEL Ugaoko Dorrea, 32-5 ezk.

1. MAHAIKIDEA GIL MEILAN, MARIA FERMINA Part.T.Ugao, 2, ezk. es. 5 esk.

2. MAHAIKIDEA OSORO ORTEGA, AITOR-XABIER G.V.Chávarri,5-behe-esk.

ORDEZKOAK MAHAIBURUARENA CONDE CUTUMURO, Mª SOCORRO Torre Ugao,12-4 esk. MAHAIBURUARENA CERUELO VISO, JOSE-ANTONIO Torre Ugao,26-4 “B” 1. MAHAIKIDEA GARCIA SUAREZ, ELENA-MARIA G.V.Chávarri,7-3 esk. 1. MAHAIKIDEA CASTELLANOS SANCHEZ, Mª CARMEN G.V.Chávarri,14-1 esk.

2. MAHAIKIDEA SEOANE COSTOYA, Mª PILAR Ugaoko Dorrea,8-1 “C” 2. MAHAIKIDEA SALAZAR EGUILUZ, IÑAKI Ugaoko Dorrea, 32-3 ezk.

LAUGARREN ATALA.- MESA “U” MAHAIA TITULARRAK HELBIDEA PRESIDENTE CASTIÑEIRA DIAZ, ROBERTO Bide-Zaharra.Etxartea,7-1 “D”

1. MAHAIKIDEA ALONSO GONZALEZ AMAYA San Bartolomé,14-5 ezk.

2. MAHAIKIDEA SANTAMARIA PORTULAR, Mª ARACELI San Bartolomé,10-4 esk.

Page 25: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

ORDEZKOAK MAHAIBURUARENA BALDA SAGREDO, GORKA San Bartolomé,19-2 ezk.

MAHAIBURUARENAEGUILUZ AGUIRE, Mª MERCEDES Arana y Lupardo,3-3 1. MAHAIKIDEA PEREZ GARCIA, GORKA San Bartolomé, 21-4 ezk.

1. MAHAIKIDEA PEREZ LAMBARRI, YANIRE Bide Zaharra Etxartea,7-1

2. MAHAIKIDEA OLABARRI SUAREZ, OSOITZ Udiárraga,77-3 “A”

2. MAHAIKIDEA CEBALLOS ORTIZ DE ZARATE,JAVIER Paseo El Jaro, 8-2 “C”

13.- JASOTAKO GUTUNAK EZAGUTZERA EMATEA:

Hurrengoaren berri eman zaie zinegotziei, eta jabeturik geratu dira:

Izaskun Landaida alkate andreak honen berri eman dio Udalbatzari:

-Udaletxean banderak jartzea:

Izaskun Landaida alkate andreak 2012ko ekainaren 18ko Antolamendu Diligentziaren berri eman du. Horren bidez, Administrazioarekiko Auzietarako Bilboko 2. Epaitegiak epe jakin bat (2012ko irailaren 21ean amaitutako) eman zion Ugao-Miraballesko Udal honi, banderei buruzko legea betetzea nahitaezkoa dela ezartzen duen epaia betetzeko. Egun horretan gauzatu zen epaia.

- Ugao-Miraballesko Bigarren Hezkuntzako ikastokia:

Izaskun Landaida alkate andreak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako

Hezkuntza Sailak azaldu diela ebatzi egin dela proiektua idazteko lehiaketa (Sailak berak eginikoa) esleitzeko aurkeztu zen helegitea. Zehazki, helegitea gaitzetsi egin da; beraz, prozedura libratu da. Kontratuaren esleipendunak, Iñigo Azcarate jaunak, Ugaoko bigarren hezkuntzako ikastetxe berria egiteko proiektua idazten jarraituko du. Behin betiko aurkezpena baino lehen, batzarraldia egin nahi dute ikastetxearekin, gurasoen ordezkariekin eta Udalbatzarekin.

Data dakigunean jakinaraziko da.

-Eskualdeko Enpleguaren Lehenengo Foroa:

Izaskun Landaida alkate andreak, Bilduko bozeramaile Felicidad Bahillo

andreak batzordeetan eginiko eskaeraren aurrean (Arrigorriaga, Arrankudiaga, Arakaldo, Orozko, Zaratamo, Zeberio eta Ugao-Miraballes udalerriak barne hartzen dituen Eskualdeko Enplegu Planari buruzkoa), azaldu du oraindik ere ez dagoela Eskualdeko Enplegu Planik, eginbidean dagoela. Hain zuzen ere, zenbait foro egiten ari garen foroak, diru-laguntzaren aginduak ezarritakoarekin bat, beste datu batzuekin batera, Plan hori datuz hornitzeko baliagarri izango dira.

Bilduko bozeramaile Felicidad Bahillo andreak Lanbideren diru-

laguntzaren kopia bat eskatu du, bertan agertzen baitira betekizunak, etab.

-Kultura Arloaren 2012-2013rako aisialdi-ikastaroen eskaintza.

-Ludoteka-zerbitzua eta Gazteleku zerbitzua irekitzea 2012-2013 ikasturterako.

Page 26: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

-Gazteinfo Gazte Informaziorako Guneko Ikasketa-tekniken tailerrari buruzko informazio.

-Interpretazio Historikoko Zentroak antolatutako ekitaldiak. Udiarraga auzora igoera herrikoia eta Europako Ondarearen Jardunaldiak.

-“Mujeres en intimidad” ahalduntzeko tailerraren programa. 2012-2013 ikasturtean egingo da.

Nerbioi-Ibaizabaleko Tokiko Agenda 21eko Batzordeak datorren irailaren 20an

egingo duen bilkura. “Mugikortasun iraunkorraren astea”-ren karietara antolatutako ekintzak.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek antolatu ditu.

14º.- ESKAERAK ETA GALDERAK.

-Preso gaixoak:

Felicidad Bahillo andreak esan du bere udal-taldeak preso gaixoen aldeko mozioa aurkeztu duela, baina bilkura honetan ez dela landu. Bere ustez, ez da landu Ekaitz Mentxaka zinegotzi jaunak batzordeetan esan zuelako gai hau nahiko eta soberan aztertuta dagoela.

EAJ-PNVko zinegotzi Ekaitz Mentxaka jaunak Felicidad Bahillo andreari

erantzun dio berak ez duela esan preso gaixoen gaia nahiko eta soberan aztertuta dagoela. Mentxaka jaunak 2011ko abenduko bilkuran onetsitako mozioaz hitz egin zuen. Mozio horretako puntu bat gaixotasun larriak dituzten presoei buruzkoa zen, eta esan genuen puntu horretan bat egiten genuela Eusko Legebiltzarrean eskatutakoarekin. Gaia aztertu zenez, ulertu du ez dela beharrezkoa berriz ere errepikatzea.

- Genero-indarkeria

Felicidad Bahillo zinegotzi andreak azaldu du beste aipamen bat egin

nahi duela joan den astean Ugaon gertatutako genero-indarkeriako kasuari. Halaber, Udalbatzari hausnarketarako gonbitea egin dio. Noski, halako kasuak gertatzen direnean ikuspegi bikoitzarekin azkar landu behar dira: alde batetik, pribatutasunaren ikuspegitik. Gizarte-laguntzaileekin eta behar besteko babes psikologikoa emanda landu behar da. Jakin badakigu Udal honek azkar jardun duela, Nerea Solaguren zinegotzi andreak batzordeetan jakinarazi digun bezala. Beste alde batetik, erantzun publiko azkarra eman behar da, eta 2011ko azaroan aho batez onetsitako Erakunde Adierazpena aipatu nahi dut. Bertan, gure gazteekin egin beharreko lana nabarmendu zen: “Gizarteak harriturik ikusten ditu neska gazteen aurkako indarkeria sexistako kasuak, eta ez daki azaltzen zer egiten ari den txarto, gazteen arteko harremanak dominazio matxistako ereduen menpe egoten jarraitzen dutelako.” “Kontua ez da gazteriak egungo ereduen kaltegarritasuna identifikatzea bakarrik, ezpada maitasuna eta sexualitatea modu aske eta berdintsuagoetan bizitzen jakitea". Begi-bistan dago horretan egiten duela huts bikote-harremanak indarkeria-gertaerak daudenean.

Page 27: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

Felicidad Bahillo zinegotziak hitz egiten jarraitu du. Aipatutako adierazpena irakurri du: “Udal honek hitzematen du… Horretarako, neskei beharrezko baliabideak ematen dizkien ekimenak abiaraziko ditu, euren ahalduntzea indartzeko, euren identitatea eraikitzeko eta berdintasun-harremanak ezartzeko." Bere ustez, gai honen inguruan lan egiten da jada; izan ere, gutxienez, ahalduntzeko ikastaroak eskaintzen dira. Felicidad Bahillo zinegotzi andreak aipatutako adierazpena irakurtzen jarraitu du: “Hitzematen du gazteria inplikatuko duela jokaera sexistak zalantzan jartzeko eta matxismo-jarrera askeak hartzeko lanetan. Hala neska nola mutilak animatuko ditu egunerokoan ikusten dituzten erasoen aurkako paper aktiboa hartzera”. Bada, uste dugu Udalak kale egin duela azken puntu horri dagokionez. Ez da paper aktibo hori sustatzeko erantzun publikori: besterik gabe, oraingoan ere genero-indarkeriaren esparruko gertakizun larri bat igarotzea ahalbidetu da.

Izaskun Landaida alkate andreak erantzun du irakurtzen ari den

Erakunde Adierazpenak, 2011ko azaroko bilkuran onetsi zenak, gazteak aipatzen dituelako, hain zuzen ere, Berdinsarea organoan ebatzi zelako elkarlanean aritzeko herritar-talde aproposa zela. Gazteen taldean, gehienez ere, hogeita hamar edo hogeita hamabost urte bitartekoak sar daitezke. Erasoari dagokion bikotea, beraz, ez da gazteen taldean sartzen. Alkatetzatik, genero-indarkeriako kasuak gertatzen direnean, diskrezio handienaren alde egiten dugu. Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriako Zuzendaritzara jotzen dugu. Ondoren, biktimek hala nahi izan badute, kasu batzuetan gizarte-zerbitzuek gauzatutako ekintzak koordinatzen dira. Bestela, Biktimen Zuzendaritza, arreta psikologikoko zerbitzuak, etab. arduratzen dira. Oro har, heriotza-kasuetarako erakundeen arteko protokoloa dago, eta horren baitan kontzentrazioak daude. Zorionez, orain arte ez dugu aktibatu behar izan. Aitortu egin den bezala lana, egiazki garrantzitsua dena eta biktimak behar duena, egin da.

Nolanahi ere den, gazteriara itzulita, egia da funtsezkoa dela

kolektiboarekin gai hau lantzea, eta badakigu Arrigorriagako institutuan gai hauek lantzen ari direla. Gainera, Gaztelekun egiten dena ere hor dago, nahiz eta, ziur asko, nahiko ez izan. Ikasketa horien bidez, honako hauek lortu nahi dira: lehenengo eta behin, gazteak euren inguruan gerta daitezkeen erasoen kontzientzia izatea. Bestalde, erasoen aurkako jarrera aktiboa izan dezatela. Alabaina, azken hori euren borondatearen araberakoa da. Halaber, herritarren araberakoa da kontu horretan paper aktiboagoa edo ez hain aktiboa izatea.

Alkate andreak azpimarratu du zerbait txarto egiten ari garela, XXI. mendean bertan genero-indarkeria kaltegarriak bere horretan irauten duelako.

- Arratoiak hiltzea.

Bilduko zinegotzi Udiarraga Abrisketa andreak galdetu du ea nola egiten

ari diren arratoiak hiltzeko lanak udalerrian; izan ere, arratoi bat ikusi du kale zaharrean.

Alkate andreak erantzun dio arratoiak hiltzeko kanpainen datak ezarrita

daudela. Oro har egiten diren lanei lan indargarri gisa egiten direnak gehitu behar zaizkie. Hainbat hilabete igaro ditugu eguraldi onarekin eta euririk gabe, eta, teknikarien arabera, horrek gaitzago bihurtzen du kontrola ezarri ahal

Page 28: EKAITZ MENTXAKA CORRAL jn. ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA ... · Seiak eta hogeita hamar minutu direnean, ekitaldia jendaurrean irekita dagoela adierazi da, eta, jarraian, eztabaidatu

izatea. Nolanahi ere den, auzoko batek abisua eman eta enpresa arduradunari dei egin zitzaion.

Horiek horrela, aztertzeko gai gehiagorik ez dagoenez, hemeretziak eta

hogeita hamar minutu direnean, alkate andreak bilkura amaitu dela adierazi du, eta, nik, idazkariak guztiaren fede ematen dut.

BETE BEDI: Aktaren behin betiko onespenaren zain. Ugao-Miraballesen, 2012ko irailaren 30ean ALKATE ANDREA