ehunmilak 2012

8
Asteazkena, 2012ko uztailaren 11 Testuak: Arkaitz Apalategi Markak hausteko prest EHUN MILIAK FOTO ALZURI » EHM Luzeera: »168 km Desnibela: »11.000 m Irteera: »18:00 » G2H Luzeera: »88 km Desnibela: »6.000 m Irteera: »23:00 www.ehunmilak.com

Upload: goierriko-hitza

Post on 08-Mar-2016

228 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Ehunmilak eta Goierriko 2 Handiak lasterketen inguruko gehigarri berezia. Goierriko Hitzak argitaratua.

TRANSCRIPT

Asteazkena, 2012ko uztailaren 11Testuak: Arkaitz Apalategi

Markak hausteko

prest

EHUNMILIAK

FOTO ALZURI

» EHMLuzeera:»168 km

Desnibela:»11.000 m

Irteera:»18:00

» G2HLuzeera:»88 km

Desnibela:»6.000 m

Irteera:»23:00

www.ehunmilak.com

2 Ehunmiliakgoierriko hitza• 2012ko uztailaren 11, asteazkena

Aurten inoizko partehartzaile kopururikhandiena izango duteEhunmiliak eta Goie-

rriko 2 Handiak mendi lasterke-tek. Izan ere, 500 laguneko muga-ra iristea lortu dute ia, bi probe-tan ariko diren korrikalariakkontuan izanda. Aurreko urtee-tan ez bezala, aurten gehienekG2H probaren aldeko aukera egindute, seguruenera, 84 kilometro-ko ibilbideak ere nahikoa zailta-sun baduelako. Proba handian,berriz, 166 kilometrokoan, 193 la-gunek parte hartuko dute, etaGoierriko Bi Handietan, 302 lagu-nek. Azken hori izan da aurtenigoera nabarmena izan duena. Aurten hirugarren urtea bete-

ko du mendi lasterketa horrek,eta antolatzaileen ustez, «probaegonkortzen» ari da. Parte har-tzaile kopurua da horren adibide-rik garbiena. Mikel Valdivielsoantolaketa taldeko buruaren us-tez, «pixkanaka ari gara partehartzaile kopurua igotzen. Aur-

ten 500 korrikalari inguru izangoditugu, eta guretzako kopuru po-lita da». Kopurua ez ezik, laster-ketaren maila mantentzea etakanpoko jendea erakartzea dirabeste helburuetako batzuk. «Jen-deari entzunda, oso gustura dau-de probarekin, eta lortu behar du-guna da, hemengo jendeaz gain,atzerriko jendea ere pixka bat in-guratzea». Aurten, esaterako, 30bat atzerritarrek parte hartukodute bi probetan. Horrek, «Eus-kal Herritik kanpora ere iristenasmatu dugula esan nahi du» Val-vielsoren ustetan.

Faboritoen arteko lehiaAntolatzaileek azaldu dutenez,aurten inoiz baino borroka han-diagoa izango da lasterketarenaurrealdeko postuetan. «Badagotalde bana, bai motzean eta baiproba luzean, gogor jokatukoduena, eta estrategiak ere garran-tzia izango du; korrikalariek el-kar zaindu beharko dute aurreal-de horretan».

Proba nagusiari dagokionean,kanpotik datozen hainbat izen ai-patu dituzte. Horien artean YanisPovea venezuelarra, aurten Tene-rifeko 160 kilometroko proba ira-bazi duena, edota Wolfgang Zinglaustriarra, Mont Blanc-en lauga-rren egindakoa. Hong Kongetikdatorren Huyn Chang Chung etaErresuma Batuko John Vernonere aurreko postuetan ibiltzekohautagaien artean daude. Berta-koetan, berriz, Aleson eta Albizu-ri aipatu dituzte.Ibilbide motzari dagokionean,

«iazko podiumeko hiru korrikala-riak» hor izango direla gogorarazidu Valdivielsok, baina baita JaviDominguez ere, iaz Ehunmiliakproba irabazi zuena. Zurutuza etaLasa ere hor izango dira, biak erepodiumeko postuak lortutakoak.Emakumeen artean, berriz,

Jaione Sasieta ezkiotarraren lanagoraipatu du Valdivielsok. «Au-rreneko bi edizioetan parte hartudu eta honetan ere ateratzekoada». Aurten ere, «sorpresarik eze-

an», aurreneko hiruen artean ibi-liko dela uste du. Emakumeei da-gokionean, parte hartzeak goraegin duela nabarmendu dute an-tolatzaileek, eta horrenbestez,baita mailak ere.

Mendi lasterketak, indartzenEhunmiliak probaren aurkezpenekitaldian izan zen Antton Bur-cio, Euskal Mendizaleen Federa-zioko mendi lasterketen ardura-duna. Aurten hirugarren urtezproba antolatu dutelako «pozezzoratzen» dagoela azaldu zuen,eta federazioan, ez direla «horre-lako probak babesteaz sekula ne-katuko». Azken aldian, mendi las-terketak eta ultratrail probak«asko zabaltzen» ari direla esanzuen, eta bide horretan, EMFk«epe motzean mendi lasterketeninguruko araudi zehazt bat» osa-tzeko asmoa duela iragarri zuen.Horrekin batera, Euskal Herrimailako mendi lasterketen ligaedo txapelketa bat osatzea liteke-ena dela esan zuen.

Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probek, orain arteko parte hartze markarik onena izangodute aurten, bien artean, 500 lagun inguru ariko baitira korrika; horietako gehienak, G2H proban.

Parte hartze markak hautsiz

Korrikalariak iaz, Beasaingo irteeran Ehunmiliak proba hasi aurreko uneetan, dena prestatzen. ESKEINE LEGORBURU

EHUNMILIAK

Gunea Aurrena AzkenaBeasain 18:00 (O) 18:00 (O)Mandubia 18:55 (O) 19:50 (O)Zumar./Urretxu 19:55 (O) 22:25 (O)Elosua 20:55 (O) 00:30 (L)Madarixa 22:15 (O) 03:00 (L)Azpeitia 23:25 (O) 07:15 (L)Zelatun 01:10 (L) 10:00 (L)Jazkue 02:30 (L) 14:00 (L)Tolosa 04:00 (L) 16:45 (L)Amezketa 04:55 (L) 18:45 (L)Txindoki 06:40 (L) 21:15 (L)Lizarrusti 09:00 (L) 01:30 (I)Etxegarate 11:15 (L) 05:15 (I)San Adrian 13:30 (L) 08:15 (I)Oazurtza 15:30 (L) 12:00 (I)Mutiloa 16:40(L) 15:00 (I)Beasain 18:10(L) 18:00 (I)

GOIERRIKO 2 HANDIAK

Gunea Aurrena AzkenaBeasain 23:00 (O) 23:00 (O)Zaldibia 23:40 (O) 00:25 (L)Txindoki 02:00 (L) 04:15 (L)Lizarrusti 04:00(L) 08:00 (L)Etxegarate 06:00 (L) 12:00 (L)San Adrian 07:20 (L) 14:15 (L)Oazurtza 08:50 (L) 16:30 (L)Mutiloa 09:40 (L) 18:30 (L)Beasain 10:40 (L) 21:00 (L)

(O): Ostirala; (L): Larunbata; (I): IgandeaOharra: Goiko taulako denborak antola-tzaileek aurreikusitakoak dira eta iazko au-rreneko eta azkeneko korrikalariei dagozkie.

GOrdutegia

193pEhunmiliak. Proba luzeanparte hartzeko izena emandakokorrikalari kopurua da. Iaz 235lagunek parte hartu zuten.

302pGoierriko Bi Handiak. Probamotzean parte hartzeko izenaemandako korrikalari kopuruada. Iaz 180 izan ziren proba ho-rretan parte hartu zutenak.

GKorrikalariak

@Korrikalarien denborakjakiteko, bisitatu:

www.ehunmilak.com

Ehunmiliaken jarripen bereziawebgunean

Ehunmiliak 32012ko uztailaren 11, asteazkena• goierriko hitza

Ehunmiliak probak, Goierrikoeta Gipuzkoako mendi eta tontornagusiak zeharkatzen dituelaesaten da, baina hemendik aurre-ra, Beasaingo gainik ezagunenaere, Usurbekoa, igo beharko dutelasterkariek. Beasainmendikoauzotarren aspaldiko eskaria zenhori. Aurten, auzotar talde batbildu eta lanean jarri da, garai ba-teko bide bat berreskuratu etaprobarako egokitzeko asmoz. Baiauzotarrek eta bai antolatzaileek,gustora hartu dute ibilbidearenzati berria.

Esteban Aranburu Pantxo izanda lan horretan jardun duteneta-ko bat. Gogoan du gai horren in-guruan behin baina gehiagotanhitz egin izan duela antolatzailee-kin. «Azkeneko bi urteetan esanizan diot Mikeli [Valdivielso], ea

nolatan Beasainen ditugun men-dirik esanguratsuenetatik ez denpasatzen proba hau». Bide alter-natibo batzuk aztertu zituzten,baina zailtasun ugari agertu zi-ren. «Murumendi zailagoa zen,ibilbidearekin lotzeko nahikoa al-drebes gelditzen zelako. Usurbe-koa alde horretatik errazagoazen, baina lan handia zegoen egi-teko». Hori ikusita, auzotar taldebat biltzeko prest agertu zen.«Guk esan genion elkartuko ge-nuela jendea hori egiteko. Eta nikuste Ehunmiliak bezalako laster-keta batek, Beasainen hasi eta bu-katzen denak, horrelako ahale-gin bat merezi duela».

Esan eta egin. Iazko neguanhasi ziren garbiketa lanekin.«Bide hori guztia sasiak hartutazegoen, sastrakaz betea, eta paso-rik ere ez zegoen». Pantxok azal-du duenez, «sastraka guztiak ken-du, eta garbituta utzi genuen.Orain beste garbitu bat eman dio-gu, eta bidea ondo gelditu da, gar-bi-garbi». Denera, dozena bat la-gun aritu dira lan horretan, «al-derdi batetik zortzi bat lagun, eta

bestetik beste lau edo bost bat».Pantxoren arabera, baserrita-rrentzat garai txarra izaten da uz-taila, lan asko izaten dutelako, etaezin dutelako probaren egunetanboluntario lanetan lagundu. Ho-rregatik, pistak eta mendi bideakgarbituz jarri nahi izaten dute be-raien aletxoa.

Ganadu eta gurdi bideaBaserritik gero eta jende gutxia-go bizi bada ere, garai batean,joan etorri asko egiten zituztenmendiko bideetan Beasainmen-diko baserritarrek, oinez edo ga-naduarekin. Pantxoren arabera,bide hori, garai batean, «larrerabelarretara edo basora joateko»erabiltzen zuten. «Baina beti ger-tatzen dena, batek uzten duela,besteak uzten duela... Inork ezbadu zaintzen, sastrakak loditzenjoaten dira, eta gero eta zailagoaizaten da garbitzea. Pentsa, guhasi aurretik, erabat itxita zego-en bidea».

Aurreko bi edizioetan, Ehun-miliak probak herrigunetik goradoan bidea hartu eta Otaño etaKorta baserrietatik pasata, Usur-beko gaina ezker aldetik zeharka-tuz iristen zen Agortara. «Orainegun dugun bidea, Korta baserri-tik gora, Usurberaino zuzeneandoa, ezkerreko maldatik zuzen-zuzenean gurutzeraino». Zati ho-rrek, kilometro inguruko luzeeradu. Beherako bidea, berriz, garaibateko gurdi bidea berreskuratu-ta egin dute, eta Usurbeko gaine-tik Agortaraino jaisten da.

Usurbeko gainazapalduko duaurten probakBeasainmendikobizilagunek Usurbekotontorreraino doanmendi bide bat garbitueta berreskuratu dute

Auzolanean garbitu dute Korta baserritik Usurbera doan bidea. A. A

Ehunmiliak bezalako proba batantolatzea ezinezkoa izango litza-teke boluntarioen lanik gabe. He-rriz herri, dozenaka lagun biltzendira urtero, ibilbidea markatu,anoa eta kontrol postuetan egoneta parte hartzaileei behar dutenguztia eskaintzeko.

Mikel Valdivielso probaren an-tolaketa buruak azaldu duenez,«boluntarioak dira proba honenbihotza. Boluntarioek huts egitendiguten momentuan, proba hilegingo da, geldialdi kardiako batizango da eta zulora joango da».Hori dela eta, «urtero urtero etahutsik egin gabe» proba antola-tzen laguntzen duten horien lanaeskertu nahi izan du antolakun-tza taldearen izenean.

Aurten, herriz herri 1.200 bo-luntariok parte hartuko dute,«inoizko kopururik handiena» dahori. Aurreko urteetan parte har-

tu dutenez gain, urtez urte jendeberria sartzen joan dela azaldu duValdivielsok, eta «beraien jarreratxalogarria» dela. «Sekula ezdugu jende faltarik izan, bainaguk laguntzeko prest dauden guz-tiak esku zabalik hartzen ditu-gu». Aurten probaren webgunea-ren bidez boluntario moduan ize-na emateko aukera ere emandute, eta «erantzuna oso ona»izan dela azaldu dute.

Boluntarioen lana ez ezik, ba-besleena ere eskertu nahi izandute, «hutsik egin gabe» urtezurte mantentzen direlako

Dozenaka herritarren borondatezko lanari eskerBoluntarioak «probarenbihotza» direla azaldudute antolatzaileek;aurten 1.200 lagunariko dira lan horretan

Boluntario talde bat, ibilbidea prestatzen.EHUNMILIAK

Goierriko parajerik be-rezienak eta estima-tuenak dira Txindokieta Aizkorri. Horiek

biak, eta Gipuzkoako beste hain-bat tontor, zapaltzen dituzte urte-ro Ehunmiliak probako partehartzaileek. Aurten ere, hiru es-kualde eta zortzi menditan barre-na egin beharko dute ibilbidea.Beasainen hasi eta bukatzen denultratrail proba, Euskal Herrimailan egiten den mendiko pro-barik gogorrena da. Ibilbideak di-tuen 168 kilometroetan, 11.000metroko desnibel positiboa gain-ditu behar dute korrikalariek.Aurten, hirugarren urtea betekodu proba honek, eta dagoeneko,bere tokia egiten ari dela esan lite-ke. Ostiral arratsaldeko seiretanhasiko da proba nagusia, Bea-saingo irteeratik. Goierriko 2Handiak proban parte hartzendutenak, berriz, gauez abiatukodira, 88 kilometroko ibilbideariaurre egiteko; irteera 23:00etanizango da.Ehunmiliak probaren ibilbide

nagusiari dagokionean, Beasain-dik abiatuta, Usurbe mendira igo-ko dira aurrena; hori da, gainera,ibilbideak aurten izango duen be-rrikuntza nagusia. Handik aurre-ra, Mandubia, Izazpi eta Irimokogainak igo beharko dituzte. Bainahori hasiera besterik ez da. Azpei-

tia aldera iritsi eta Erlo mendiariekin beharko diote, Tolosaldera-ko bidea hartu aurretik. Proba-ren erdibidea pasata, Abaltziske-tatik gora igo eta Txindokira abia-tuko dira. Etxegarateko etaOtzaurteko gainak atzean utziondoren, Aizkorriko bidea hartu-ko dute. Tontorrera igo ondoren,Andraitzetik behera jaitsiko diramendiz, Zerainera arte. Liernikogaina pasata, Ormaiztegi atzeanutzi eta 168 kilometro egin etagero, iritsiko dira Beasaingo hel-mugara.Goierriko 2 Handiak probak,

ibilbide nagusiaren azken zatiahartzen du oinarri, Txindoki etaAizkorri lotzen dituen bidea egi-nez. Probaren berezitasun nagu-sia, Zaldibiatik Txindokirainokoibilbidea gauez egiten dutela da.

Zaleen beharraHorrelako proba gogor bati aurreegiteko, ezinbestekoa izaten dazaleen animoa eta berotasuna.Aurreko bi edizioetan, herrigune,mendibide eta gailur guztietanbildu izan dira animoak ematerajoandako mendizaleak, bai egu-nez eta baita gauez ere. Horren ja-kitun, antolakuntzak ibilbidekopunturik esanguratsuenetara jo-ateko autobus zerbitzua jarri du,probak iraungo dituen hiru egu-netarako. Zenbait tokitan gerta li-

GipuzkoakoikuspegirikederrenakGipuzkoako tontorrik eta talaiarik ezagunenakzapaltzen ditu Ehunmiliak probak, tarteanTxindoki, Aizkorri, Erlo eta Ernio mendiak

Irten aurretik ‘pasta party’-a egingo dute, eta ibilbidean, anoa postuak izango dira

Gipuzkoako mendietan barrena egingo duten ibilbidean, hainbat anoa postu eta autobusak jarri dituzte antolatzaileek.

4 Ehunmiliakgoierriko hitza• 2012ko uztailaren 11, asteazkena

tezkeen auto pilaketak ekidinnahi dituzte horrela. Hala, ga-rraio publikoa erabiltzeko deiaegin dute antolatzaileek.

Anoa guneak eta ‘Pasta Party’Ibilbidean zehar, korrikalarien-tzako zortzi anoa gune egongo

dira, zerbait jan, edan eta atsede-na hartzeko. Gune horiek Etxega-raten, Oazurtzan, Mutiloan, Zu-marragan, Gorlan, Azkaraten,Tolosan, Larraitzen eta Beasai-nen egongo dira. Bestalde, aurre-ko urteetan izandako «harreraona» ikusita, aurten ere Pasta

Party ekimena antolatu dute. Iazbezala, Igartza jauregian elkartu-ko dira, ostiralean, 13:00etatik16:00etara bitartean. Arroz entsa-lada, barazki menestra, pasta etapostrea emango dute. Korrikala-rien laguntzaileek ere joan ahalizango dute, 5 euro ordainduta.

GRAFIKOA: ESTITXU RODRIGO

Ehunmiliak probak (goian) 168 kilometroko ibilbidea du, eta G2H probak (behean) 88 kilometrokoa. E. RODRIGO

Ehunmiliak 52012ko uztailaren 11, asteazkena• goierriko hitza

BEASAIN-LIZARRUSTI

pGeltokiak. Beasain, Lazkao,Ataun (San Martin eta San Gregorio) eta Lizarrusti. pEguna. Larunbata.pJoanekoak: 08:00etatik22:00etara, bi orduz behin.pItzultzekoak: 09:00etatik23:00etara, bi orduz behin.

ZUMARRAGA-AZPEITIA

pGeltokiak. Zumarraga eta Azpeitia.pEguna. Ostirala.pJoanekoak. 22:30 eta 00:00.pBueltakoa. 23:10.

AZPEITIA-TOLOSA-BEASAIN-AZPEITIA

pGeltokiak. Azpeitia, Tolosa,Beasain eta Azpeitia.pEguna. Larunbata.pJoanekoak. 00:40, 02:55 eta05:10ean abiatuta.

TOLOSA-ZALDIBIA-TOLOSA

pGeltokiak. Tolosa, Amezketa,Abaltzisketa, Larraitz, Zaldibia,Ordizia, Beasain eta Tolosa.pEguna. Larunbata.pJoanekoak. Ibilbide osoa,06:00etatik 14:55era, ordu eta erdiz behin.pJoanekoak. Amezketatik Beasainera, 16:20 eta 18:20an.

BEASAIN-ETXEGARATE-OTZAURTE-BEASAIN

pGeltokiak. Beasain, Idiazabal,Etxegarate, Otzaurte, Zegama,Zerain, Mutiloa, Liernia, Ormaiz-tegi eta Beasain.pEguna. Larunbatetik igandera.pJoanekoak. 06:30etik00:00etara, ordu eta erdizbehin. 07:30era arte, bi ordu eta erdiz behin. 13:30era arte,orduero (Etxegaratetik etaOtzaurtetik pasa gabe).

GAutobusak G Ibilbideen profilak

GBeasaingo zerbitzuen mapa

6 Ehunmiliakgoierriko hitza• 2012ko uztailaren 11, asteazkena

Ehunmiliak eta G2H probetan,dozenaka atzerritarrek parte har-tzen dute urtero, proba hau atze-rrian ere ezagun egiten ari dena-ren seinale. Horietako bat daHyun Chang Chun (Hego Korea,1973). Hong Kongen bizi da, bainalaster Chilera joango da bizitzera.Aurten aurreneko aldiz parte har-tuko du Ehunmiliak proban.Aurreneko aldia izanda, nondik izanzenuen proba honen berri?Nire koinatua Euskal Herrianbizi da, Leioan, eta haren bidez ja-kin nuen proba hau egiten zela.Goierriko eta Gipuzkoako mendirikezagunenak pasatzen ditu probak.Ezagutzen al dituzu?Ez dut mendi horiek ezagutzekoaukerarik izan, eta irrikitan nagoproba honetan parte hartzeko.Duela urte asko, urte zahar egu-nean, koinatuarekin batera Gor-

beara joan nintzen, eta Pagasarriere ezagutzen dut.Horrelako proba batek prestakun-tza handia eskatzen du. Zer nolakoentrenamendua egin duzu zuk?Lana dela eta, tamalez, ezin izandut azken hilabete honetan nahiadina joan mendira. Baina nor-malean asteko saio bat egiten dutmendian, 13 bat kilometrokoa,eta astean zehar, kalean korrika,spinning edota TRX eta igeriketasaioak egiten ditut. Duela hirubat urte hasi nintzen kirol hone-tan, eta urtean sei hilabetez ari-tzen naiz entrenatzen.Zure herrialdean, ba al dago motahonetako probarik?Hong Kong-en, irailetik apirilerabitartean, ia bi astez behin egitendira mendiko probak, eta ahal du-dan guztietan parte hartu dut, en-trenamendu moduan. Badaude

12 kilometroko igoerak eta mendimaratoiak, baina baita HongKongen egiten den 100 kilometro-ko proba bat ere.Eta zure herrialdekoez gain, inoizparte hartu al duzu Ehunmiliak be-zalako proba batean?Ez, hain proba luzea egiten dudanaurreneko aldia izango da. Orainarteko luzeena Hong Kongeko 100kilometrokoa izan da. Bi aldizparte hartu dut bakarka, eta bes-te behin taldean.Zure ustez, zer da honelako probabaten alderik gogorrena?Nire esperientziaren arabera, go-gorrena, probaren erdi aldera,norberak bere buruari jartzendion muga hori gainditzea izatenda. Uste dut parte hartzaile guz-tioi gertatzen zaigula, probarenerdi aldean, une hori iristea, ale-gia, buruak gehiago ezin duzula

esaten dizun une hori. Behin horigainditu eta atzean uzten duzu-nean, harritu egiten zara zure bu-ruak duen gaitasunarekin, etahorrek aurrera segitzeko indarraematen dizu.Zein da proba honi begira zeure bu-ruari jarri diozun helburua?Nire lehendabiziko helburua,Euskal Herriko tokirik harriga-

rrienak ezagutzea da. Nire emaz-tea Leioakoa da, eta urtero joatengara haren gurasoak bisitatzera.Zenbat eta gehiago joan, gehiagogustatzen zait. Bigarren helbu-rua, honelako probetara egokitueta erritmo egokia hartzen asma-tzea. Izan ere, abuztuan antzekoproba batean parte hartuko dut,Mont Blanc-eko ultra trailean.

Hyun Chang Chung 1Hong Kong-etik datorren korrikalaria

«Euskal Herriko tokiharrigarri horiek ezagutzeada nire aurreneko helburua»

HYUN CHANG CHUNG

Ehunmiliak proban parte hartu-ko duten korrikalariak, mundua-ren punta batetik eta bestetik da-toz. Hyun Chang Asiatik dato-rren moduan, Hego Amerikatikdatorrenik ere izango da. YanisPovea (Venezuela) aurreneko al-diz dator Beasainera, baina espe-rientzia handia du mendiko pro-ba luzeetan.Ehunmiliak proban parte hartukoduzun aurreneko aldia da, ezta?Nondik izan duzu proba honen berri?Aurreneko aldia izango da, bai.Horrelako probetan aritzen denlagun baten bidez ezagutu nuenEhunmiliak. Maila eta gaitasunhandia eskatzen zuen proba bat

zela esan zidan, eta horrek eraka-rri ninduen. Probaren ibilbidea Txindoki eta Aiz-korri bezalako tontorretatik pasa-tzen da. Ezagutzen al dituzu EuskalHerriko mendiak?Aizkorri ezagutzeko aukera izannuen behin, eta... gogorra izanzen.Probari begira zein sentsazio ditu-zu? Denbora asko al daramazu en-trenatzen?Nahiko ongi sentitzen naiz. Be-rrogeita hamar bat egun darama-tzat prestatzen, eta neure buruanahiko ondo ikusten dut.Mota honetako beste mendi laster-ketaren bat egin al duzu lehenago?

Bai, 300 kilometroko luzeera eta16.000 metroko desnibela duenTransalpine proban parte hartunuen, eta hirugarren postuan bu-katu nuen. Tenerifen egiten den72 orduko proban ere izan nitzen,eta lehenengo bukatu nuen sail-kapen orokorrean. Eta zure herrialdean, Venezuelan, baal dago horrelako probarik?Mota honetako mendi lasterketabakarra dago, 80 kilometrokoa.Zer da, zure ustez, proba mota honenalderik gogorrena?Niretzako proba luze hauetan, go-gorrena neke fisikoa baino gehia-go buruko nekea da gogorrena,eta horri buelta ematea zaila da.Eta Ehunmiliak probari begira, zeinhelburu jarri diozu zeure buruari?Helburu nagusia probarekin go-zatzea izango da, eta ahal dela, 25orduko mugaren azpitik ibiltzea.Horrelako probak jende interes-garria ezagutzeko eta lagunakegiteko ere egokiak izaten dira.Laster ikusiko dugu elkar!

Yanis Povea 1Venezuelatik datorren korrikalaria

«Proba luze hauetan neke fisikoa bainogogorragoa izaten da buruko nekea»

VERTEX

Ehunmiliak 72012ko uztailaren 11, asteazkena• goierriko hitza

Munduan zehar egiten diren ul-tratrail probarik garrantzitsue-netako bi dira Hardrock eta MontBlanc-eko mendi lasterketak.Aurten, bi proba horietarakopuntuagarriak izango dira Ehun-miliak eta G2H lasterketak.

Mont Blanc-eko proba abuztua-ren 27tik irailaren 2ra bitarteanegingo dute. Lau ibilbide ditu, etahorietako luzeenak, 300 kilome-tro eta 22.000 metroko desnibeladitu. Beste hiru probak, 166, 109eta 98 kilometrokoak dira. Lehen-dabiziko urtetik, proba hartarakopuntuagarriak izan dira EHM etaG2H, puntuaziorik altuenarekin,gainera.Aurtengo berrikuntza, Har-

drock probarena izan da. AEBta-ko Colorado estatuan jokatzenden proba horrek, 166 kilometro

eta 20.700 metroko desnibela du,eta mundu mailako ultratrail pro-barik ezagunenetakoa da. Anto-lakuntza taldekoen ustez, «probahorretarako puntuagarria izate-ak asko esan nahi du, azken bate-an, gure probaren oihartzunaAtlantikoaz bestaldera ere iritsidelako».Ehunmiliak bi proba horietara-

ko puntuagarria izateak, «aurre-neko ediziotik listoia oso altu» ja-rri zutela eta «pixkanaka go-runtz» jarraitzen duela esan nahidu, antolatzaileen esanetan.

Ehunmiliak, Hardrock eta MontBlanc probetarako puntuagarriaMunduko bi ultratrailprobarik ezagunenetanparte hartzeko probapuntuagarrien arteandago Ehunmiliak

Ehunmiliak eta Goierriko BiHandiak proben antolatzaileek,Interneten eta sare sozialen bidezegin nahi dute probaren jarraipe-na. Horretarako, beraiek bidaliko

dituzten mezuez gain, korrikala-riei eta ikusleei ere parte hartze-ko aukera eman nahi diete, be-raien iritziak, bizipenak eta ar-gazkiak bidaliz. Facebook-eko profilean nahiz

Twitter bidez bidali ahal izangodira iruzkinak eta argazkiak. Ho-rretarako, bi hashtag erabiliko di-tuzte, #ehunmilak proba handi-rako eta #g2h proba motzerako.Sailkapenak, ehunmilak.comwebgunean jarriko dituzte.

Sare sozialen bidezjarraitu ahal izango da proba aurtenParte hartzaileek etaikusleek iritzia ematekoeta argazkiak bidaltzekoaukera dute Facebooketa Twitter bidez

Proba txikia deitzen dioteaskok, baina inor gutxikjartzen du zalantzanbere gogortasuna. Goie-

rriko Bi Handiak probak 88 kilo-metroko ibilbidea du, eta 6.000metroko desnibela. Bere ezauga-rriak kontuan hartuta, egokiagoada ultratrail probetan hasten aridirenentzako, edo aurreneko al-diz, horrelako proba batean partehartu nahi duenarentzako. Au-rreneko urteetan parte hartze al-detik Ehunmiliak probaren azpi-tik ibili bazen ere, aurten bere to-kia hartu duela esan liteke, eta302 korrikalari ariko dira bertan,iaz baino, 122 lagun gehiago. Goierriko bi mendirik handie-

nak eta esanguratsuenak diraTxindoki eta Aizkorri, eta horiekbiak lotzen dituen proba bat sortunahi zuten antolatzaileek. Ehun-miliak ultratrail probak exigen-tzia maila handia duela ikusita,

erdibideko proba bat ere eskaininahi izan zieten antolatzaileekmendiko lasterketak gustuko di-tuzten zaleei. Probaren ezaugarriak kontuan

izanda, parte hartzailerik gehie-nak –255 korrikalari–, Hego Eus-kal Herrikoak dira. Espainiatik22 lagun etorriko dira, HerrialdeKatalanetatik 20, Frantziatik 2,Venezuelatik 2 eta Austriatik 1.

«Proba interesgarriagoa»Ehunmiliak eta G2H proben an-tolakuntza lanetan dabilen IñakiMozok azaldu duenez, G2Hkoparte hartzaile kopurua ikusita,«esan daiteke aurtengo edizioaklogika normalari jarraitu diolakorrikalari kopuruari dagokione-an; hau da, normalena da G2Hnkorrikalari gehiago egotea Ehun-milietan baino». Hori ez zen halagertatu aurreko edizioetan, biprobetan jende kopuru antzekoa

ibili baitzuten. Aurten, ordea,G2Hk «300 korrikalariko mugapasatu du eta hori kopuru poten-tea da, batez ere ikusita gaur egunzenbat lasterketa dauden, etazein aukera zabala dagoen».

Zabalkunde hori, hein handibatean,«ahoz ahoko lanari esker»izan dela uste du Mozok. «Urtetikurtera ikusi duguna da bai korri-kalariak eta baita ikusleak ereoso gustura gelditu direla proba

honekin». Gainera, mendi probe-tan zaletutako jende askorentzat,Ehunmiliak proba «luzeegia»dela uste du, eta askok horregatikematen dutela izena Goierriko BiHandietan.Aurreko postuetako lehian ibil-

tzen direnez gain, parte hartzaile-etako asko «ibilbidea bukatzera»joaten direla gogorarazi du Mo-zok.

G2H proba bere tokia egiten ari da; aurten jende gehiagok izena eman du ibilbide motzeanluzean baino, eta horrek, interes handiagoaemango dio probari, antolatzaileen ustez.

Proba ‘txikia’,handitzen

Goierriko Bi Handiak probako bi parte hartzaile iaz, Otzaurten. A. APALATEGI

EHUNMILIAK

Km. Kontrol gunea Gehien.20 Zum.-Urretxu 4:25:0053 Azpeitia 13:45:0077 Tolosa 20:00:0098 Larraitz 27:15:00115 Lizarrusti 33:00:00130 Etxegarate 35:15:00148 Oazurtza 42:00:00158 Mutiloa 45:00:00168 Beasain 48:00:00

GOIERRIKO BI HANDIAK

Km. Kontrol gunea Denbora*7 Zaldibia 1:25:0023 Txindoki 5:15:0036 Lizarrusti 9:00:0050 Etxegarate 13:00:0078 Mutiloa 18:00:0088 Beasain 22:00:00

*Korrikalariek kontrol gune bakoi-tzean marka dezaketen gehienez-ko denborak.

GKontrol ordutegiak

Ehunmiliak bezalako pro-ba batean lauzpabosttxakalaldi izan ditzake-zu, uztea pentsatzen du-

zun lauzpabost momentu, bu-ruak esaten dizulako: ‘geldituhandi, honek akabatuko hau bes-tela’. Baina Zalantza momentuhoriek gainditzen badituzu, be-rriz jaiotzea bezala da, eta sentsa-zio hori da beste pixka bat jarrai-tzeko esaten dizuna». Hitz horiekederki laburbiltzen dituzte Ehun-miliak lasterketan parte hartzenduten korrikalarien sentsazioak.Manuel Lopez andaluziarrak (Es-painia) esandakoak dira. Hitz ho-riekin hasten da Ornitorrinco Co-llective ekoiztetxeak egin duenEhunmiliak, el viaje de las 100 mi-llasdokumentala.

Ornitorrinco Collective ekoiz-tetxe «hibrido» bat da, sortzaileenesanetan, publizitate agentzia etaikusentzunezko ekoiztetxe lanakegiten baititu, aldi berean. «Ko-munikazioaren merkatuari ikus-pegi ezberdin bat» eman nahiansortu ziren. Hainbat publizitatekanpaina egin dituzte dagoeneko,tartean, Forum Sport eta Fagorenpresenak, edota Eusko Jaurla-ritzaren Move Euskadi kanpaina.

Ehunmiliak proba ezagutu zu-tenean, «gai ezinhobea» iruditu

zitzaien. Izan ere, «166 kilometro-ko ultratrail proba bat, eskenato-ki harrigarriak, eta 24 ordutikgora mendian korrika egiteko gaidiren pertsonaia anonimoak» uz-tartzen ditu. Hasieran, ordea,«ilusio adina zalantza» izan zituz-ten, beldur zirelako horrelakoproba batek duen esanahi guztiaminutu gutxitan adierazteko gaiizango ote ziren.

Hala, zuzenean parte hartu du-ten korrikalarien testigantzakbiltzea pentsatu zuten. Jatorri eta

maila ezberdinetako hamar ko-rrikalari bildu zituzten, eta be-raien esperientzia kontatzeko es-katu. Bakoitzak bere hizkuntzan,euskaraz, gazteleraz edo ingele-sez, lasterketan zehar izan zituz-ten sentsazioak azaltzen dituzte.Horri esker, «istorioa emozioenbidez kontatzea» lortu dutela dio-te Ornitorrinco Collective etxeko-ek. Dokumentalean parte hartudutenen artean dauden ImanolAleson, Jaione Sasieta, Patxi Ka-minos, Monica Grajera eta LeireIruretagoiena euskaldunak, Ja-vier Hernandez, Ivan Vivo etaManuel Lopez espainiarrak, etaRhonda Claridje eta Ricky Dene-sik estatu batuarrak.

Hamabi minutuko iraupena dudokumentalak, eta elkarrizkete-kin batera, iazko probako irudiakuztartzen ditu. Probaren izenarierreferentzia eginez, 100 segundo-ko sei ataletan banatu dute lana.Horietako bakoitzean, prestake-ta, mendian gauez ibiltzea edotaesfortzu fisikoa bezalako alorraklantzen dituzte. Gasteizko MendiFilm Festival jaialdian aurkeztu-ko dute ofizialki, publikoaren au-rrean. Hala ere, dokumentalaikusgai jarri dute dagoeneko, In-terneten, bai Vimeon eta baitaekoiztetxearen webgunean ere.

Ornitorrinco Collective ekoiztetxeak Ehunmiliak probaren ingurukodokumentala egin du; hamar korrikalariren testigantzak bildu dituzte,formato labur eta erakargarri batean; lana Interneten ikusgai jarri dute.

Ehun milien bidaia,dokumental batean

8 Ehunmiliakgoierriko hitza• 2012ko uztailaren 11, asteazkena

‘Ehunmiliak, el viaje de las 100 millas’ dokumentalak proba ezagunarenesentzia jaso du, testigantzetan eta irudietan oinarrituta. ORNITORRINCO COLLECTIVE

pIzena. Ehunmilak, el viaje delas cien millas.pEkoizpena. Ornitorrinco Collective (2012).pZuzendaria. Xabier Ayala.pProtagonistak. Imanol Ale-son, Jaione Sasieta, Patxi Kami-nos, Mónica Grajera, Leire Irure-tagoiena, Rhonda Claridge,Ricky Denesik, Manuel Lopez,Javier Hernandez eta Ivan Vivo.

GFitxa

@Dokumentala ikustekobisitatu Ornitorrinco

ekoiztetxearen webgunea:www.ornitorrinco.biz