eguzkia eta euskaldunak: lauburua - zizurkil.eus · referencia al culto al sol, como elemento...

2
EGUZKIA ETA EUSKALDUNAK: LAUBURUA Lauburua beso kurboak dituen gurutze antzeko bat da. Lauburua (lau buru), arbasoengandik datorkigun ikur mitologikoa, zaharra da oso, duela lau mila urte ezagutzen baitzen Europa, Asia eta Ameriketako kultura anitzetan. Euskal mitologiak jasota duenez, Marik berak ere buruan zeraman. Adituen ustez, lauburuak eguzkia eta haren mugimendua itxuratzen du eta Kristautasuna iritsi aurreko euskal artzainek izadia irudikatzeko erabiltzen zuten sinboloa izan daiteke. Bai, zeren eta eguzkia munduko bazter guztietan gurtu da, antzinatik. Ohikoak dira gure baserrietako ateburuetako harrietan zizelkatutako lauburuak. Zergatia erabat argi ez badago ere, irudikatzen duten eguzkiak gaizkiaren eta gaitzengandik uxatzen zituela sinesten zuten eta fede horri lotuta daudela dirudi. Bi motatako lauburuak ezagutu ditugu: zuzena eta kurboa. Lauburu zuzenak zaharrenak direla dirudi eta haien adibide ugari ditugu, Nafarroan batez ere: Iratxen, Iruñeko katedralean, Lizarraldeko Gastiainen… Euzko Alderdi Jeltzaleak berak ere askotan erabili zuen Espainiako Gerra Zibilaren aurretik. Zoritxarrez, lauburu zuzena oso ezaguna egin zen geroago, tamalez, Alemaniako naziek ikurtzat bereganatu zutenean. Lauburu motarik ezagunena, ordea, beso kurboak dituena da, aurrekoa baino beranduagokoa dela dirudiena. Euskal Herri osoan zehar antzeman daiteke, alderik alde, euskarari eutsi zaion ingurunetan batik bat. Oso ugariak dira, Nafarroa Beherean eta Garaian bereziki. Lapurdin eta Gipuzkoan ere ohikoak izan dira baina ez dugu laubururik ezagutzen Bizkaian edo Araban. XVI. mendearen aurretik ez da aurkitu beso kurboa duen laubururik. XVII. mendekoak asko dira, baina guregana iritsi diren gehienak, ehunka, XVIII.ekoak dira. Horietako asko eta asko hilarriak dira, baina lauburuak ez dira falta, ez, ateburuetako irudikapenetan, habe eta gapirioetan, balkoietan, kutxetan… Esan bezala, lauburua eguzki‐sinboloa dela esan daiteke. Hainbat adituk dioenez, ekintza ziklo eta etengabeko birsortzearen sinboloa ere da, bizitzaren betikotasuna irudikatzen duena. Haien ustetan, lauburua eskuinera edo ezkerrera bira daiteke. Eskuinaldera biratzen duen lauburua bizitzarekin lotzen dute eta ezkerraldera begira jartzen dena, aldiz, heriotzarekin. Hori izan daiteke, aditu horien aburuz beti, gure kanposantuetan ezker aldera biratzen duten lauburuen ugaritasuna. 7 zkia Zizurkil, 2011ko maiatza Askaingo kanposan‐ tuko hilarria Euzko Jaurlaritzaren posta‐seiluak (1937) Gixuneko hilarria (XVIII.ekoa) Bidarraiko gurutzea (XVII. mendea)

Upload: dangthuy

Post on 13-Dec-2018

235 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

EGUZKIA ETA EUSKALDUNAK: LAUBURUA Lauburua  beso  kurboak  dituen  gurutze  antzeko  bat  da.  Lauburua  (lau  buru), arbasoengandik datorkigun  ikur mitologikoa, zaharra da oso, duela  lau mila urte ezagutzen  baitzen  Europa,  Asia  eta  Ameriketako  kultura  anitzetan.    Euskal mitologiak  jasota  duenez,  Marik  berak  ere  buruan  zeraman.  Adituen  ustez, lauburuak  eguzkia  eta  haren mugimendua  itxuratzen  du  eta  Kristautasuna  iritsi aurreko  euskal  artzainek  izadia  irudikatzeko  erabiltzen  zuten  sinboloa  izan daiteke. Bai, zeren eta eguzkia munduko bazter guztietan gurtu da, antzinatik. 

Ohikoak  dira  gure  baserrietako  ateburuetako  harrietan  zizelkatutako  lauburuak. Zergatia  erabat  argi  ez  badago  ere,  irudikatzen  duten  eguzkiak  gaizkiaren  eta gaitzengandik uxatzen zituela sinesten zuten eta fede horri lotuta daudela dirudi. 

Bi  motatako  lauburuak  ezagutu ditugu:  zuzena  eta  kurboa. 

Lauburu  zuzenak  zaharrenak  direla  dirudi  eta  haien adibide  ugari  ditugu,  Nafarroan  batez  ere:  Iratxen, Iruñeko  katedralean,  Lizarraldeko  Gastiainen…  Euzko Alderdi  Jeltzaleak  berak  ere  askotan  erabili  zuen Espainiako Gerra Zibilaren aurretik. Zoritxarrez, lauburu zuzena  oso  ezaguna  egin  zen  geroago,  tamalez, Alemaniako naziek ikurtzat bereganatu zutenean. 

Lauburu  motarik  ezagunena,  ordea,  beso  kurboak  dituena  da,  aurrekoa baino beranduagokoa dela dirudiena. Euskal Herri osoan zehar antzeman daiteke,  alderik  alde,  euskarari  eutsi  zaion  ingurunetan  batik  bat.  Oso ugariak  dira,  Nafarroa  Beherean  eta  Garaian  bereziki.  Lapurdin  eta Gipuzkoan  ere  ohikoak  izan  dira  baina  ez  dugu  laubururik  ezagutzen Bizkaian edo Araban. 

XVI. mendearen  aurretik  ez  da  aurkitu beso  kurboa  duen  laubururik.    XVII. mendekoak  asko  dira,  baina  guregana iritsi  diren  gehienak,  ehunka, XVIII.ekoak  dira.  Horietako  asko  eta asko  hilarriak  dira,  baina  lauburuak  ez dira  falta,  ez,  ateburuetako irudikapenetan,  habe  eta  gapirioetan, balkoietan, kutxetan… 

Esan  bezala,  lauburua  eguzki‐sinboloa  dela  esan  daiteke.  Hainbat adituk dioenez,   ekintza ziklo eta etengabeko birsortzearen sinboloa ere  da,  bizitzaren  betikotasuna  irudikatzen  duena.  Haien  ustetan, lauburua eskuinera edo ezkerrera bira daiteke. Eskuinaldera biratzen duen  lauburua  bizitzarekin  lotzen  dute  eta  ezkerraldera  begira jartzen  dena,  aldiz,  heriotzarekin.  Hori  izan  daiteke,  aditu  horien aburuz  beti,  gure  kanposantuetan  ezker  aldera  biratzen  duten lauburuen ugaritasuna.

7 zkia ­­ Zizurkil, 2011ko maiatza

Askaingo kanposan‐ tuko hilarria 

Euzko Jaurlaritzaren posta‐seiluak (1937) 

Gixuneko hilarria (XVIII.ekoa) 

Bidarraiko gurutzea (XVII. mendea)

Azpimarratu  beharko litzateke  lauburua,  eus‐ kal  ikur  zabaldueneta‐ koa  izan  arren,  ez  dela erabili  inongo  armarri edo  banderan.  Hau  da, XX.  mendea  arte  ez duela  inolako  erabilera instituzionalik izan. Gaur egun, ordea, oso ohikoa da  lauburuaz  baliatzea 

euskaldunta‐suna adierazteko.  Beraz, politikoa  baino,  balio kulturala luke. 

Azken urteotan sinbolo modura oso modan jarri da eta  jatorrian  zuen  balio  sakratua  galdu  eta sinbolikoa  bihurtu  dela  esan  daiteke,  dekoratibo hutsa  ez  denean.  Kutxatan,  armairuetan, ateburuetan,  hilobietan,  hilerrietan,  lepokoetan urre zein zilarrean, etab. ikus dezakegu. . 

EL LAUBURU VASCO 

Este  símbolo,  que  hoy  en  día  identificamos con  la  cultura  vasca  ancestral,  ha  sido efectivamente  utilizado  desde  muy  antiguo por nuestros antepasados. Hoy creemos saber que fue también utilizado desde hace más de cuatro milenios por pueblos de otras antiguas culturas  tanto  europeas,  como  asiáticas  y americanas. 

En  forma  de  cruz,  su  figura  se  representa fundamentalmente de forma recta ‐ caso de la esvástica alemana‐, y curva ‐  caso de nuestro lauburu (cuatro cabezas), así como orientadas tanto hacia la izquierda como a la derecha y  la referencia  al  culto  al  Sol,  como  elemento creador  de  la  vida  y  la  fecundidad,  tan extendido  en  las  antiguas  civilizaciones, parece evidente. 

En Euskal Herria es  frecuente encontrarlas en las  dos  Navarras,  menos  en    Lapurdi  y Gipuzkoa  y  no  resulta  fácil  tanto  en  Bizkaia como en Araba. Aparecen como referencias a la  identidad vasca en  los cementerios y como elementos  decorativos  en  la  puerta  de  las casas y en los muebles (kutxas y demás). 

Aunque entre nosotros el  lauburu no ha sido nunca  utilizado  “institucionalmente”  como bandera,  sin  embargo,  hoy  día  está  muy extendida  su  utilización  como  identificación de  la  identidad  nacional  vasca,  teniendo  con todo un valor más cultural que político. 

Gehiago jakiteko: 

•  Zientzia.net ‐  http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=9477 •  Wikipedia – http://eu.wikipedia.org/wiki/Lauburu •  Auñamendi Eusko Entziklopedia http://www.euskomedia.org/aunamendi/87432/64716?idi=es#64716 

Lauburua apaingarri gisa erabiltzen da, euskaldun‐ 

tasuna adierazteko. 

Kutxetan, hilobietan eta beste hainbatetan ikus daiteke lauburua euskal sinboloa bihurtu dela. 

Zizurkilgo baserri bateko seaskaren apaindura, lauburua tarteko.