ega esamoldeak 2001

9
ESAMOLDEAK: 2001 urteko EGA azterketetatik ateratakoak LOKUZIOAK (bere) buruaz beste egin (bere) onetik atera adarra jo adurra dariola ahapeka (esan) aho batez aho bete hortz (geratu) ahotan hartu aitaren batean alde batera utzi amore eman atzo goizekoa izan ez aurre egin baietzean egon batez beste bazterrak nahasi begikoa izan begirik batu ez begitan hartu begiz jo bertan behera utzi besteak beste dagoen-dagoenean (jarraitu) denen ahotan ibili dinbi-danba egonean (egon) egundokoa, sekulakoa erdi bana egin erdipurdi esanekoa izan etorria (eduki, izan...) ezagun izan ezari-ezarian gauza izan gogoz kontra / bestera gozo(a) (egon, jarri) hara eta hona ibili harpa jo TESTUINGURUAK ... eta gero gerokoak! Alde ederra dago! Amaitu da, eta kito! Asko da zuk hori ez jakitea! Atsekabean lagun! Ba ote! Bai zera! Bana geratu dira jokalariak. Beharko! Bejondeizula! Bi eta bat geratu dira joaneko partidan. Egon hadi horretan! Egunak joan egunak etorri... Esatea ere! Etxea urez bete ez denean! Ez da berehala(koan) isilduko! Ez da izango! Ez da makala horrek egin duena! Ez, joan barik! Eztul batean egon naiz. Gatozen harira. Gauzek dauden-daudenean jarraituko dute. Halakorik! Han ziren han izatekoak! Hara non datorren! Hargatik! Harrapatzen bazaitut harrapatu...! Hau da hau izatekoa! Hemen gaude, ez batera ez bestera. Hor dago koxka! Hori duk marka, hori! Hura mauka, hura! Jakingo ez dugu ba! Joaten banaiz, joan! Kontxo, hori dun motorra, hori! Laguna noiz etorriko dago. Lagunak izango gara, ezta? Madaritan jan genuen! Nahikoa lan! Niri bost axola! Nola liteke? ATSOTITZAK Zer ikusi, hura ikasi Gero dioenak bego dio. Zenbat buru, hainbat aburu. Zozoak beleari ipurbeltz.

Upload: garagarra

Post on 16-Nov-2014

225 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

2001 urteko atarietako esapideak

TRANSCRIPT

Page 1: EGA esamoldeak 2001

ESAMOLDEAK: 2001 urteko EGA azterketetatik ateratakoak

LOKUZIOAK

(bere) buruaz beste egin(bere) onetik ateraadarra joadurra dariola ahapeka (esan)aho batezaho bete hortz (geratu)ahotan hartuaitaren bateanalde batera utziamore emanatzo goizekoa izan ezaurre eginbaietzean egonbatez bestebazterrak nahasibegikoa izanbegirik batu ezbegitan hartubegiz jobertan behera utzibesteak bestedagoen-dagoenean (jarraitu)denen ahotan ibilidinbi-danbaegonean (egon)egundokoa, sekulakoaerdi bana eginerdipurdiesanekoa izanetorria (eduki, izan...)ezagun izanezari-ezariangauza izangogoz kontra / besteragozo(a) (egon, jarri)hara eta hona ibiliharpa johitzekoa izanhitzetik hortzera (ibili)hutsaren hurrengoajo eta txikitujo ta ke, jo ta sukale eginlanak (eman, izan...)mara-maraorpoz orpopoto eginsutan egonzer gerta ereziplo erorizirt edo zart eginzur eta lur (gelditu)

TESTUINGURUAK

... eta gero gerokoak!Alde ederra dago!Amaitu da, eta kito!Asko da zuk hori ez jakitea!Atsekabean lagun!Ba ote!Bai zera!Bana geratu dira jokalariak.Beharko!Bejondeizula!Bi eta bat geratu dira joaneko partidan.Egon hadi horretan!Egunak joan egunak etorri...Esatea ere!Etxea urez bete ez denean! Ez da berehala(koan) isilduko!Ez da izango!Ez da makala horrek egin duena!Ez, joan barik!Eztul batean egon naiz.Gatozen harira.Gauzek dauden-daudenean jarraituko dute.Halakorik!Han ziren han izatekoak!Hara non datorren!Hargatik!Harrapatzen bazaitut harrapatu...!Hau da hau izatekoa!Hemen gaude, ez batera ez bestera.Hor dago koxka!Hori duk marka, hori!Hura mauka, hura!Jakingo ez dugu ba!Joaten banaiz, joan!Kontxo, hori dun motorra, hori!Laguna noiz etorriko dago.Lagunak izango gara, ezta?Madaritan jan genuen!Nahikoa lan!Niri bost axola!Nola liteke? Ondo ematen dizu soinekoak.Polita da, ezta?Pozik dago bere buruarekin.Pozik daude euren buruarekin.Tira, ba, goazen!Tira, hainbestean!Zentzatuko ahal da!Zera joango ginen!

ATSOTITZAK

Zer ikusi, hura ikasi

Gero dioenak bego dio.

Zenbat buru, hainbat aburu.

Zozoak beleari ipurbeltz.

Page 2: EGA esamoldeak 2001
Page 3: EGA esamoldeak 2001

01-3-101. Zein da egokiena ustekabea adierazteko?

a) Baina nola izango liteke?b) Litekeena hori!c) Balitzateke holakorik!d) Baina, nola liteke?

2. Berritsua da hori, gero! Aukeratu jarraipen egokiena:a) Bai, ez da isiltzerik.b) Bai, laster batean isilduko da.c) Bai, ez da berehala isilduko.d) Bai, ez dauka isiltze onik.

3. Matxura larria izan dut ur hodietan; ..... Zein da jarraipen egokiena?a) etxea urez bete ez zaidanez!b) etxea urez bete ez zaidanean!c) noiz eta etxea urez bete ez zaidan!d) non eta etxea urez bete ez zaidan!

4. Doluminak adierazteko, zein da egokiena?a) Zurekin batera gaude!b) Bihotzez gogaide zaitugu!c) Atsekabean lagun!d) Minean partaide!

5. Egurra eman ote zion? Hara, ..... Aukeratu jarraipen egokiena:a) jotzen eta jotzen!b) buruz behera!c) jo eta txikitu arte!d) zingi-zanga!

6. Aukera zoragarria zen, ..... Aukeratu jarraipen egokiena.a) hura ganora, hura!b) hura marranta, hura!c) hura mauka, hura!d) hura ajea, hura!

7. Txostena biharko amaituko al dudan? Aukeratu jarraipen egokiena.a) Lan sobera!b) Lanez gain!c) Nahikoa lan!d) Lanpean nago!

8. Aharrausika habil, motel! Zein da erantzun egokia?a) Bai, ez diat begirik batu bart gauean!b) Bai bart ez dut begirik jo eta!c) Bai, logale hiltzen nagok!d) Bai horixe: loak erortzen nagok, txo!

9. Arautegiari dagokionez, azkenerako amore eman zuen Pellok. Bestela esanda:a) Gustura onartu zuen arautegia Pellok.b) Arautegiari aurre egin zion Pellok.c) Pellok etsi egin behar izan zuen eta arautegia

onartu.d) Irmotasunez oldartu zitzaion Pello arautegiari.

10. Norbere borondatearen kontra zerbait egin beharra:a) Gogoz kontra egin.b) Norbere buruaz beste egin.c) Gogoetarik gabe egin.d) Gogaituta egin.

11. Arrain freskoa jan edo arrain izoztua jan..... Aukeratu jarraipen egokia.a) alde ederra dago!b) bada desberdina!c) zein desberdina da!d) ez dauka aldea!

12. Non ibili haiz, ba? Aspaldion ez haugu ikusi eta! Aukeratu erantzun egokiena.a) Badakik, hara eta hona.b) Hementxe, ba, egoten.c) Ene, ni ezin egonean beti.d) Egia! Ea, ba, sarriago elkar ikusten garen!

13. Badakizue Axular nor izan zen? Aukeratu erantzun egokiena.a) Halakorik!b) Jakingo ez dugu, ba!c) Garbi baietz!d) Bai argi ere!

14. Aho bete hortz geratu zen. Nola geratu zen?a) Goseak.b) Hotzak dardar.c) Ahozabalkad) Harrituta.

15. Ikusi al duzu Julia Robertsen azken pelikula?..... Aukeratu jarraipena.a) Polita da, ezta?b) Polita dela?c) Nolako polita!d) Horrelako politagorik!

16. Katuak mahai gaineko zerbait harrapatu nahi du eta hor dago zain. Hau da: katua.....a) zer eroriko dagob) zer jausi arte dagoc) harrapatzen zain dagod) harrapatzera itxaroten dago.

17. Umetxoaren irriei eta jolasei begira, ama..... dariola dago.a) adurrab) legenac) liparrad) letagina

18. Mutil zalapartari horrek egun osoan jarduten du..... Aukeratu jarraipen egokia.a) ertzak aztoratzen.b) txokoak lorrintzen.c) inguruak urritzen.d) bazterrak nahasten.

19. Ene, zein dotore zatozen soineko apain horrekin! Izan ere, oso ondo..... Aukeratu jarraipen egokiena.

Page 4: EGA esamoldeak 2001

a) ematen dizu.b) jotzen dizu.c) jartzen zaitu.d) ipintzen zaitu.

20. Ezagutzen ditudan dirudun gehienak poz-pozik daude.....a) haien buruekin.b) euren bururekinc) haien buruarekind) euren buruarekin

21. Zein da egokia pilotariak huts egin duela adierazteko?a) Poto egin dio.b) Zirt-zart egin du.c) Kale egin du.d) Kalera bota du.

22. Horrelako bidegabekeriak entzutean neure..... ateratzen naiz.a) onetik b) kolkotikc) burutikd) artetik

23. Oinarrizkoenari eutsi behar diogula adierazteko.a) Gatozen harirab) Goazen funtserac) Goaz harira.d) Gatoz garrantzitsuenera.

24. Hori ere noizbait zentzatuko ahal da! Noiz erabil daiteke esaldi hori?a) Delako horrek ganorarik gabe jarduten duenean

sarri.b) Norbaitek berandu etortzeko joera duenean.c) Delako hori hara eta hona ibili eta ezer aurkitzen

ez duenean.d) Norbait edozein huskeria egiteko lotsatzen denean.

25. Hauxe egingo dugu pastelarekin: zuretzat erdia eta niretzat beste erdia. Beraz pastela.....a) erdiz erdi egin dute.b) erditu dute.c) erdi bana egin dute.d) erdibide egin dute.

26. Gauzak ez dira batere aldatuko, ..... jarraituko dute.a) dauden-daudeneanb) egon-egoneanc) dauden bezalakod) dauden bezalakoak

27. Zein da kontakizuna edo arrazoibidea bere horretan bukatu dela adierazteko era egokia?a) eta puntua.b) eta kito.c) goian bego.d) eta hori.

28. Egundoko garaipena lortu du! Hau da:a) Ez da makala lortu duen garaipena.b) Erraza egin zaio garaipena lortzea.

c) Hala-holako garaipena lortu du.d) Ehundik gorako garaipena lortu du.

29. Kontu hori oso ospetsua da. Bestela esanda:a) Denen ahotan dabil.b) Jende guztiaren ahoetan dabil.c) Hainbaten ahotan dabil.d) Askoren ahoetan dabil.

30. Zein da partiduaren emaitza? Aukeratu erantzun egokiena.a) Bi-bat egin dute.b) Hiru-huts egin dute.c) Bi-bi geratu dira.d) Bana geratu dira.

31. Maiatzean kanporaketa jokatuko du gure taldeak: ..... partida kanpoan eta bigarrena, berriz, etxean.a) joatekob) joandakoc) joanikod) joaneko

01-5-1932. Konortea galdu eta ..... erori zen lurrera! Zein da

aukera egokiena?a) ziplob) mara-marac) dinbi-danbad) zurrut

33. Ez izan inozoa, Pello ez duzu ..... iritziz aldaraziko! Zein da aukera egokiena?a) horrela-horrelab) berehalakoanc) hor nonbaitd) halamoduz

34. Badakit auzi honetan iritzi desberdina dugula baina beti bezain lagun jarraituko dugu, ..... Zein da jarraipen egokiena?a) ezta?b) egiaz?c) egia?d) benetan?

35. Oraindik ere zuzendari jarraitzen al du? Hura ere ez da, ba, ..... Zein da jarraipen egokiena?a) herenegungoa!b) atzo goizekoa!c) aste honetakoa!d) aurreko urtekoa!

36. Irakasle horrek ..... eta ez dut inoiz gaindituko gai hau. Zein da egokiena?a) begiz jo naub) begitan hartu nauc) begikoa bota ditd) begiz hartu nau

37. “..... erregearen begirunea lortu zuen”. Ipuin batean, zein izango litzateke ohikoena?

Page 5: EGA esamoldeak 2001

a) Egunak hasi eta egunak amaitu,b) Egunak atera eta egunak sartu,c) Egunak argitu eta egunak ilundu,d) Egunak joan egunak etorri,

38. Nora jo ez dakigula gaude. Aukeratu baliokidea.a) Hemen gaude, inondik inora.b) Hemen gaude, batetik bestera.c) Hemen gaude, batera ala bestera.d) Hemen gaude, ez batera ez bestera.

39. Lana amaitu barik laga du. Zein dago gaizki.a) Alde batera utzi dub) Bertan behera utzi duc) Egiteke utzi dud) Lanaren alde egin du.

40. Zenbat buru..... Nola bukatzen da esaera zahar hau?a) hainbat aburu.b) hainbeste buruhauste.c) istilua seguru.d) zerbaiten aiduru.

41. Josu omen da datorren urteko Frantziako itzulia irabazteko hautagai nagusia. Aukeratu erantzun egokia harridura adierazteko.a) Bai, ezta!b) Bai zera!c) Bai alajaina!d) Bai bada!

42. Mikelek dirua itzuliko diala uste al duk?..... Aukeratu jarraipen egokiena.a) Emaiok ilargiari bira!b) Egon hadi horretan!c) Jaitsi hadi pikondotik!d) Hori sineskeria!

43. Guztiok egon nahi dugu lirain udan, baina horretarako urte osoan zaindu behar!..... Aukeratu jarraipen egokiena.a) Horren baitan gaude!b) Hor dago koxka!c) Non gogoa, han zangoa!d) Hori da auziaren erne-muina!

44. Pellok nitaz gaizki esaka jardun duela?..... Aukeratu jarraipen egokiena.a) Bada, niri bost axola!b) Piper bat axola zait!c) Ez zait piper bat ere axola!d) Isats bat axola zait!

45. ....., hori duk motorra, hori!a) Torib) Hara besteac) Kontxod) Alabaina

46. Horrek ere ez du lotsa handirik! Adierazi zure adostasuna.a) Ezta pentsatu ere!b) Egia, lotsatia da eta.c) Ez, ba!

d) Izango ez du, ba!

47. Joan al zineten atzo kontzertura? Zeinek adierazten du ezetz?a) Joango ez ginen, ba!b) Joan? Hobe joan ez!c) Ez, joan barik!d) Zera joango ginen!

48. Ziur ez dakit, baina..... Aukeratu jarraipen egokiena.a) ni neu baietzean nago.b) nik bai noski!c) nik baietza esango nuke.d) ni neu baiezkoa naiz.

49. “Zergatik ez diozu itzuli bere dirua?” galdetu nion eta, zakar, hau erantzun zidan:.....a) Hargatik!b) Ezergatik!c) Zergatik ez!d) Horratik!

50. Aizu! ez diozu gatzik bota entsaladari! Adierazi zure ezadostasuna.a) Ez, ba!b) Botako ez nion, ba!c) Bai, arrazoi duzu, erruz bota diot eta.d) Barkatu, gazi dago, ezta?

51. Istripua hainbat lagunen aurrean gertatu eta inork lagundu ez eroritako gizarajoari! Zein erantzun dago gaizki?a) Bada gero, e!b) Halakorik!c) Sinestea ere!d) Zenbat horrelakorik!

52. Hanka sartu duzu berriro ere; eta orain, beti bezala,..... Aukeratu jarraipen egokiena.a) ura pasata errota egin.b) mando hilari ostikoa jo behar.c) itsuen herrian okerra errege.d) neuk atera behar babak eltzetik.

53. Madaritan jan genuen! Bestela esanda:a) Sekulako madariak jan genituen.b) Madari betekada galanta egin genuen.c) Besteak beste, madariak ere jan genituen.d) Madarien artean jan genuen.

54. Harrapatzen bazaitut harrapatu...! Hori entzundakoan zer ulertu behar duzu?a) Mehatxua.b) Irrika.c) Ahalmena.d) Zalantza.

55. Amaiak agintzen duena betetzen du beti. Hau da: Pertsona hori ..... da.a) agintezaleab) esanekoac) egizalead) hitzekoa

Page 6: EGA esamoldeak 2001

56. Ikasketak bertan behera utzi eta banoa mundua ikustera. Zein da erantzun egokiena?a) Ondo doakizula!b) Bejondeizula!c) Ez zaitez hor galdu!d) Agur zuri!

57. Orain heldu aurrekoari eta..... Aukeratu jarraipen egokiena.a) gero gerokoak!b) gero ikusiko!c) gero ikusten!d) gero dioenak bego dio!

58. Oraingo diruen ordez, euroak eskuratzeko hilabete besterik ez omen dugu izango. Zein erantzun dago oker?a) Horrekin ere komeriak izango dira!b) Lanak emango dizkigu horrek ere!c) Hori ez doa nirekiko!d) Kontu hori ez da makala izango!

59. Aspaldiko! Nola zabiltza Iruñea aldean? Aukeratu erantzun egokiena.a) Hainbesterako, neska!b) Tira, hainbestean!c) Tira, hainbeste eta hainbeste!d) Hainbesterako ere!

60. Bertsolari horrek berehala botatzen du bertsoa. Sekulako..... du horrek!a) zeresanab) etorriac) hitz-aspertuad) eroapena

61. Ezagun du horrek gaztea dena! Beste era batera esanda:a) Gazte guztien adiskide da.b) Edozein gazte ezagutzen du horrek.c) Begien bistan dago haren gaztetasuna.d) Trebetasun handia du gaztea zein den jakiteko.

01-9-2262. Zer ikusi..... Nola bukatzen da esaera zahar hau?

a) hainbat erakutsi.b) hainbat ikusi.c) hura ikasid) horrenbeste utzi.

63. Hemen nago ezertarako gauza ez naizela. Zer esan nahi du?a) Ez dela ezer egiteko gai.b) Alferkerian dagoela.c) Ez duela ezer egiteko betarik.d) Ezinegona duela.

64. Zer gerta ere etxean geratu nintzen.a) Gertatutakoagatik etxean geratu nintzen.b) Badaezpada etxean geratu nintzen.c) Halabeharrez geratu nintzen etxean.d) Zoritxarrez etxean geratu nintzen.

65. Zozoak beleari..... Esamolde horren jarraipena:a) zertan habil?b) eta beleak zozoari.c) beltza, joan hadi!d) ipurbeltz.

66. Film hori ez da ona, ..... baizik.a) erdipurdikoab) hala-nolakoac) halabeharrekoad) ertaina

67. Haserre dagoela adierazteko, zein da egokiena?a) Sutan dagob) Suak hartu du.c) Jo eta su dabild) Sukarrak hartu du.

68. Bermeon arraina merke dago. Aukeratu ezadostasuna adierazteko erantzun egokiena:a) Bai horixe merke!b) Merke? Bai zera!c) Merke? Bai, antzean!d) Merkerik ere!

69. Berehala bukatu zuen lana. Zein da honen baliokidea?a) Ezari-ezarian egin zuen.b) Aitaren batean egin zuen.c) Zur eta lur egin zuen.d) Jo eta ke batean egin zuen.

70. Mehatxu egiteko: ....., ikusiko duzue!a) Joaten banaiz, joanb) Ni joatekotanc) Banoala, banoalad) Joan joanean

71. Bejondeizula! Zer adierazteko erabiltzen da?a) Norbaiti zerbait ona opa diogula.b) Norbaitekin haserre gaudela.c) Norbaitekin ados gaudela.d) Norbaiti zerbait eskatzeko.

72. Asko da zuk hori ez jakitea. Zer esan nahi du?a) Gauza askorik ez dakiela.b) Askotan ezin dela hori jakin.c) Harrigarria dela horren berri ez jakitea.d) Beste askok ere ez dakitela hori.

73. Miren eta Pello harpa jotzen aritu dira. Aukeratu baliokidea.a) Barrez lehertzen egon dira.b) Adarra jotzen aritu dira.c) Solasean aritu dira. d) Eztabaidan aritu dira.

74. Aurreko ebaluazioan lau gai utzi nituen gainditu gabe, eta oraingoan sei. Aukeratu jarraipen egokiena.a) Onak aterako dizkidate gurasoek!b) Gozoak jarriko dira gurasoak! c) Akabo usteak eta ustelak!

Page 7: EGA esamoldeak 2001

d) Gorriak ikusiko dituzte gurasoek!

75. Ez duzu ezertxo ere ikasi. Aukeratu erantzun egokiena.a) Ez, ikasi barik!b) Bai ikasi dudala!c) Ikasiko ez dut, ba!d) Noski baietz!

76. Ez da izango! Zeini ez dio erantzuten.a) Loteria tokatu zaigu!b) Galdu egin dugu!c) Erretzeari utziko dio!d) Neska ala mutila izango ote da?

77. Ezagun du aberatsa dena. Beste era batera esanda:a) Aberats guztien adiskide da.b) Edozein aberats ezagutzen du horrek.c) Begi bistakoa da aberatsa dela.d) Trebetasun handia du aberatsa zein den jakiteko.

78. Hamar mila sarrera saldu dira kantaldi horretarako. Aukeratu jarraipen egokiena.a) Zein handia izango dela!b) Bai ederra izango da!c) Zer-nolakoa izango den!d) Egundokoa izango da!

79. Gorrotoa dit ikaskide horrek. Bestela esanda:a) Begikoa nau.b) Begitan hartu nau.c) Begikoa bota dit.d) Begitara bota dit.

80. Ikustekoa zen diskotekako giroa: batzuk saltoka dantzan, besteak edanda kantuan, .....a) hala zeuden han!b) han ziren han izatekoak!c) denak zeuden hala!d) nolakoak zeuden denak!

81. Iluntzeko bederatziak eta oraindik lanean? Zein erantzun dagokio?a) Baietz!b) Beharko!c) Halakoxe bada!d) Ikusten duzu!

82. Lagun baten zain zaudete aspalditik, eta hura agertzean:a) Hara non datorren!b) Datorrela, ba!c) Etorri beharko!d) Nor etorriko, eta hara!

83. Bart ez dut ia lorik egin; gau osoan ..... egon naiz. Zein da aukera egokiena?a) eztul eta eztulkab) eztul bateanc) eztulezd) eztul askoan

84. Hor daude, ....., egunkarian idatzi zituen artikulu interesgarriak. Zein da aukera egokiena?

a) batez besteb) besteak bestec) orpoz orpod) hala nola

85. Bazkaltzera geuk gonbidatu eta berak ordaindu nahi! Aukeratu erantzun egokiena.a) Hori duk marka hori!b) Lotsatu naiz!c) Ederra horixe da!d) Gureak egin du!

86. Iazko abuztuan elurra egin omen zuen Anboton. Aukeratu erantzun egokiena.a) Baita ere zera!b) Noski ezetz!c) Bai zera!d) Eta zera!

87. Kontu horrek ez dauka orain inolako garrantzirik. Hau da:a) Hori hutsaren hurrengoa da.b) Horrek kale egin du.c) Hori huts-hutsa da.d) Hori funtsezkoa da.

88. Hainbatek aipatzen dute kontu hori. Beste era batera esanda:a) Hitzetik hortzera dabil.b) Ahapeka dabil.c) Aho batez dabil.d) Aho batean dabil.

89. “Aita, joango al gara parkera?” Aitak, amore emanez, zera erantzun dio:a) Ea, ba, goaz!b) Ba, joaten gara, nahi baduzu!c) Ezta pentsatu ere!d) Tira, ba, goazen!

90. Athleticek irabazten utzi omen zion. Zein da erantzun egokiena?a) Ba ote!b) Ba omen!c) Ba ala!d) Ba bide!