ebaluazioko lana

2
EBALUAZIOKO LANA EGITEKO GIDOIA Ebaluazio honetarako Power Point bat sortzea da proposatzen dudan lana. Lana material bati buzkoa izan beharko da, eta ondoren aipatzen ditudan baldintzak eta gutxiengoak bete beharko ditu. POWERPOINT-ARI BURUZ -Gutxienez 20 diapositiba. -Gutxienez 10 irudi erabili behar dira, materialarekin lotuta noski. -Animazio-efektuak erabili behar dira. -Amaitu ondoren: -Google docs-en gorde eta irakaslearekin konpartitu behar da. -Slideshare-n ere kopia bat jarri behar da. Ez ahaztu dokumentuak PUBLIKO izan behar duela. -Blogean argitaratuko duzue. -Klasean azaldu behar da. GAIARI BURUZ Material bat aukeratu, baina izen-abizenduna; hau da, ezin da “egurra” edo “burdina” hautatu. Goretex, PVC, Polietilenoa eta antzekoak erabili beharko dira, gutxiengo informazio kopuru bat aztertu ahal izateko. Material horri buruzko informazioa lortu eta azaldu beharko duzue, atalka, horrela banatuta: 1. ATALA: IZENA ETA IZANA Nondik dator materiala? Sortua edo aurkitua da? Nork sortu zuen? Non sortu edo aurkitu zen lehenengoz? Noiztik erabiltzen da? Laburbilduz, historia eta geografia apur bat egin behar da. 2. ATALA: KONPOSIZIOA ETA EGITURA Zein da formula kimikoa? Eta egitura? Erabili irudi bat. Zein da kanpoko itxura?

Upload: teknologiasanadrian

Post on 25-Jul-2015

191 views

Category:

Business


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ebaluazioko lana

EBALUAZIOKO LANA EGITEKO GIDOIA

Ebaluazio honetarako Power Point bat sortzea da proposatzen dudan lana. Lana material

bati buzkoa izan beharko da, eta ondoren aipatzen ditudan baldintzak eta gutxiengoak bete

beharko ditu.

POWERPOINT-ARI BURUZ

-Gutxienez 20 diapositiba.

-Gutxienez 10 irudi erabili behar dira, materialarekin lotuta noski.

-Animazio-efektuak erabili behar dira.

-Amaitu ondoren:

-Google docs-en gorde eta irakaslearekin konpartitu behar da.

-Slideshare-n ere kopia bat jarri behar da. Ez ahaztu dokumentuak PUBLIKO izan

behar duela.

-Blogean argitaratuko duzue.

-Klasean azaldu behar da.

GAIARI BURUZ

Material bat aukeratu, baina izen-abizenduna; hau da, ezin da “egurra” edo “burdina”

hautatu. Goretex, PVC, Polietilenoa eta antzekoak erabili beharko dira, gutxiengo informazio

kopuru bat aztertu ahal izateko. Material horri buruzko informazioa lortu eta azaldu beharko

duzue, atalka, horrela banatuta:

1. ATALA: IZENA ETA IZANA

Nondik dator materiala? Sortua edo aurkitua da? Nork sortu zuen? Non sortu edo aurkitu

zen lehenengoz? Noiztik erabiltzen da? Laburbilduz, historia eta geografia apur bat egin behar da.

2. ATALA: KONPOSIZIOA ETA EGITURA

Zein da formula kimikoa? Eta egitura? Erabili irudi bat. Zein da kanpoko itxura?

3. ATALA: PROPIETATEAK

Zeintzuk dira materialaren propietaterik nabarmenenak? Zeintzuk dira aplikazioak?

4. ATALA: INDUSTRI-PROZESUAK

Zein da materiala erabilgarri egiteko jarraitu behar duen bidea?

5. ATALA: JABETZA

Patentatuta dago? Hala bada, nor da eskubideen jabea? Pertsona bat, elkarte bat?

6. ATALA: EKONOMIA

Bilatu ezazu, ahal bada, material unitate baten (kg, metro, metro karratu...) prezioa. Horren

ostean, bilatu harekin egindako objektu pare baten prezioa, posible izanez gero, leku

desberdinetan.