Transcript
Page 1: Urrutia txaleta (Udaletxea) (Güeñes) · 2007-10-22 · Urrutia txaleta Llana de Arenaza deritzon bi hektareako finka batean dago, Gueñesko Estación del Campo kalean (gaur egun,

Urrutia txaleta Llana de Arenaza deritzon bi hektareakofinka batean dago, Gueñesko Estación del Campo kalean(gaur egun, Enkarterri kalea). Emiliano Pagazaurtunduaarkitektoak egin zuen 1910ean, Bigarren Inperioa zeritzonestiloan, ezaugarri modernistekin, Urrutia familiak udabertan igarotzeko. Txalet hori indianoen arkitekturaderitzonekoa da; izan ere, horren sustatzailea izandakoLeandro Urrutia (Galdamesen jaioa) Mexikon nekazaritzanegozioei esker aberasturiko indianoa izan zen.

Pagazaurtundua ez da arkitekto oso ezaguna Bizkaikopanoramaren barruan, oso lan onak egin bazituen ere, batezere bi erregistrotan: eklektizismoa eta beaux arts zeritzona.Batik bat Santurtzin eta Portugaleten egin zuen lan, etaazken udalerri horretako udal arkitektoa izan zen. Berelanen artean, honako hauek aipa daitezke: SanturtzikoUdaletxea 1905ean, Portugaleteko Dueñas hotela 1901ean(berritua) eta Portugaleteko musika kioskoa 1912an.

Frantziako eragina agerian jartzen da, bigarren solairuanterraza bihurtzen diren alboko tribunen erabileran; fatxadanagusiko arku hirukoitzeko galerietan; hiru dimentsiokokonposizioan; sarbidearen sustapenean, sotoak sorturikodesnibela gainditzeko beharrezko eskailera inperialarekin,eta eraikinaren inguruko terrazan (solairu nagusian).Modernismoa, beste alde batetik, kofaduretako lerrokurboetako molduretan oinarritzen da (horiek art nouveaugogora dakarten landare apaindurak dituzte), baitabalkoietako burdinerietan (kataluniar eraginpeko formabiribilekoak) eta gailurrerian ere (Vienako eraginpekoa).

BIZKAIKOONDAREHISTORIKOA

Barruko diseinua, bestalde, akabera bikaineko EspainiakoErrenazimentu berriko da eta hori honako leku hauetanaplikatzen da: hormetako panelatuetan, jantokikoaltzarietan, atondoko kasetoiduran, bigarren solairurakosarbideko atean eta gela publikoetako ateetan. Eskailerengorputzeko beirateak Amadeo Depritek egindakoak dira;ezaugarri modernistako diseinu klasizistadun marrazkibikaina dute.

Egoitzaren programa garapen zabalekoa da, lau mailabaititu: sotoa etxeko instalazioetarako, solairu nagusia aldepublikorako, eta beste bi solairu erabilera pribaturako,jabeena lehen solairuan eta zerbitzariena bigarren solairuan.

Behe solairua hiru ardatzetan antolaturik dago: erdikoanatondoa dago, kanpoko nahiz barruko zirkulazioek bategiten duten lekua baita. Beste hormarteetan jantokia (gauregun, alkatearen bulegoa), zerbitzuko langileen eremua(komunarekin), konfiantzako gela, aretoa, bulegoa etabillarreko gela zeuden.

Jauregiaren inguruan Ingalaterrako estiloko lorategihandia dago; bertan, pergola, lorazainaren etxea, txakurrenlekua, urmahela eta abar daude. Horrek guztiak indianoenarkitekturaren luxua uzten du agerian.

Gueñesko Udaletxea Urrutia txaletean instalatu zen1974an, Garay-Llaguno familiak egindako lagapenari esker.Eginkizun berrira egokitzeko, Udalak urte horretan bertanberritu zuen; horretarako, behe solairuko eskuinalde osoabota egin zen, bertan udal bulegoak ipintzeko; bigarrensolairua ere berritu egin zen, bertan bi etxebizitzainstalatzeko, eta jauregiaren inguruko burdinsarea salduegin zen.

Urrutia txaleta (Udaletxea) (Güeñes)

Testua: Gorka Pérez de la Peña.

Urrutia txaleta (Udaletxea)Gueñes. (Enkarterri, 5. Gueñeskoadministrazio gunean).

Bisitak egiteko ordutegia:Lanorduetan ikus daiteke.Hurbil dauden beste tokiinteresgarri batzuk:(Gueñes)

• Andre Maria eliza.• La Quadra-Salcedo jauregia.• Hurtado de Saracho jauregia.

(La Quadra-Gueñes)• La Quadra dorrea.

(Sodupe)• Farmazia.• Romarate dorrea.• San Bizente eliza.

BERMEO

GERNIKA - LUMO

A-68

BI-636

BILBO

DURANGOGÜEÑES A-8

BALMASEDA

Top Related