Download - TIM 6. Moduloa EUSK.doc 2014-15
-
1
LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA
3. Maila. 6. MODULUA
Eskola Gaitasunak eta Euskal Curriculuma
Ikasleen gida. 2014-2015
-
2
6. Modulua ESKOLA GAITASUNAK ETA EUSKAL CURRICULUMA
Moduluaren Diziplinarteko Lanaren Gida (DILAN)
AURKIBIDEA
Aurkezpena............................ 3
1. Testuinguruan kokatzea............................. 5
2. Helburuak eta Gaitasunak................................. 5
3. Lanaren lanketarako gida.............................................................................. 6
4. Entregatu beharreko lanak.........................
5. Ebaluazioa......................................................................................................
7
8
I. eranskina. Taldeko bileren akta eredua.......................................... 9
II., III. eta IV. eranskinak. Ebaluaziorako errubrikak......................................
V eranskina
10
13
-
3
AURKEZPENA
5. moduluaren aurkezpenean adierazi genuen bezala, gaitasunen araberako curriculum
batek planteatzen dituen aldaketa handienetako bat da birplanteatzea nola irakatsi behar
den eta zeintzuk diren estrategiarik egokienak ikasten ikasteko, egiten jakiteko edo
gizartean esku hartzeko.
ELGAren eta Europar Batasunaren proposamenak erreferentziatzat hartuta, Euskal
Curriculumak oinarrizko gaitasunen garapenaren aldeko apustua egiten du derrigorrezko
hezkuntzan (175/2007 eta 97/2010 Dekretuak).
Bosgarren DILANa zentratu da Bizkaiko inguruneak eskaintzen digun baliabide
anitzetako bat ezagutzean eta aztertzean. Zehatzago, lan talde bakoitzak, aukeratutako
baliabidearen azterketa sakona burutu ondoren, Lehen Hezkuntzako geletan
diziplinarteko erabilera baterako izan ditzakeen ahalmenak adierazi behar zenituzten,
betiere derrigorrezko hezkuntzako oinarrizko gaitasunen garapenari begira.
Gure ustez inguruneak eskaintzen dizkigun baliabideen zerrenda bat edukitzeak Lehen
Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz diezazueke etorkizuneko
irakasle zareten horiei. Zuei dagokizuenez, interesgarria litzateke Bizkaiko udalerrien
lurralde banaketaren maparen gainean lan talde ezberdinek aukeratu dituzten baliabide
ezberdinak kokatzea.
6. moduluko irakasle taldeak, 5. moduluan landutakoa kontuan izanik, modulu honetan
ondoko gaia jorratzea erabaki du: Eskola irteerak edo landa lana baliabide
didaktiko gisa: Irteera proposamen bat diseinatzea eta lantzea aukeratutako
inguruneko baliabideari egokitua.
Moduluko Diziplinarteko Lana era honetan definitzen da: gelatik kanpoko irteera
proposamen bat/landa lan proposamen bat diseinatzea, aukeratutako baliabideak lehen
hezkuntzako ikasleekin (6-11 urte) diziplinarteko lan bat egiteko eskaintzen dituen
ahalmenak kontuan izanik. Proposamen hori 10-15orriko dokumentu batean jasoko da
eranskinak aparte joango dira: laguntza-materiala, planoak, argazkiak, inkestak,
neurketak eta abar .
Etorkizunera eta komunitatera proiektaturiko eskola batentzat, gelatik ateratzeak
suposatzen du eskola esperientziak bizitzeko aukera ahalbidetzen duten gune guztietara
eramatea; esperientzia horien gainean ezagutzak eraikiko dira eta diziplinen ikasketa
esperientziara hurbilduko dira. Gainera, gelatik ateratzeak ezagutza formalari esanahia
emango dioten ekintza eta gizarte parte-hartze konpromisoak hartzera eraman dezake
eta eraman beharko luke.
-
4
Zentroak gelatik kanpoko irteerei ematen dien trataerak erakusten du maisu-maistrek
ingurunearen azterketa nola ulertzen duten, baita irakaspen-ikaspen prozesuaz duten
kontzepzioa ere.
Eskola irteerak beti izan dira irakaskuntza berritzaileenaren ezaugarrietako bat.
Proposamen didaktiko franko egin dira ingurunearen ikerketan eta iraganaren aztarnen
azterketan oinarriturik; denak ala denak, gelaren barrukoaren eta gelatik kanpokoaren
arteko lotura tinkoa eta jarraipena bermatzen duen eszenatoki didaktiko batean garatzen
dira.
XX. mendearen hasieran Eskola Berriaren pedagogoek jadanik eskatzen zuten eskola
esperientzialagoa eta eguneroko errealitatearekin lotura handiagoa zuena.
Ingurunearen baliabide bat errealitatearen zati bat da. Ondorioz, baliabide hori ulertzea
errealitatea ulertzea ere bada; horretarako, beharrezkoa da gelatik irtetea, behatzea eta
aztertzea gelako ikaspenak osatuko dituztenak deskubritzeko, ikertzeko eta jasotzeko.
Hein handi batean landa lana funtsezko bihurtzen da: errealitatearen espazio- eta
denbora-dimentsioen pertzepzioa ezin da planteatu bakarrik gela barruan azterketaren
xede diren objektuekin harreman zuzena eskatzen baitute.
Azkenik, ohartarazi nahi dugu landa-lanak talde-lana, koordinazioa eta sozializazioa
eskatzen dituela, eta, hortaz, oso interesgarria dela balioen hezkuntzaren ikuspegitik.
Horrez gain, elkarbizitza-arauak lantzeko aukera aparta ematen du: gelatik kanpo
garatzen denez, ikasleak bideetatik eta kaleetatik ibiliko dira, garraio publikoa hartuko
dute, edo museo, liburutegi edo interpretazio-zentroetan ibiliko dira. Hortaz,
irteeraren aurretik, finkatuko da zer egin daitekeen eta zer ez jarduera edo irteera egiten
den bitartean: nola mugitu garraio publikoan, bisitatuko diren establezimenduetan
ozenegi ez hitz egitea, ibilbideetan ez molestatzea, jarduera jakin baten arrakasta
bermatzeko jarrera egokia izatea eta abar.
Jarrerari eta balioei dagozkien alderdiak ondare-arazoetatik abiatuta lantzea ere
interesgarria izango da. Normalean, landa-irteerek inplikatzen dute ingurune
biogeografikoan, historikoan edo artistikoan lan egitea, eta horrek eramaten gaitu
ingurune horien kontserbatze-baldintzak, edo haien kontserbazioa bermatzeko jarrera
eta jarduera proaktiboak lantzera. Interesgarria da irteerak aprobetxatzea ikasleak
ingurunearen eta ondare baliabideen kontzientzia har dezaten eta haien kontserbazioaren
garrantziaz eta moduez (ekintzak eta jarrera proaktiboak) ohar daitezen.
OHAR GARRANTZITSUA: Ezinbestekoa da Lanaren garapen osoan zehar,
uneoro, diziplinarteko ikuspegia gogoan izatea, Lanaren oinarrizko helburua
baita.
-
5
1.- TESTUINGURUAN KOKATZEA
6. modulua: Eskola Gaitasunak eta Euskal Curriculuma Lehen Hezkuntzako
graduaren 3. mailan lantzen da, bigarren lauhilekoan.
1. Moduluko Diziplinarteko Lana (DILAN) 5 kreditu balio ditu, ondoko irakasgaiei
dagozkienak:
Kreditu 1: Hizkuntzaren eta Literaturaren didaktika.
Kreditu 1: Gizarte Zientziak eta bere didaktika II.
Kreditu 1: Matematikak eta bere didaktika II.
Kreditu 1: Natur Zientziak Lehen Hezkuntzan II.
Kreditu 1: Atzerriko hizkuntza eta bere didaktika.
1.1.- Antolakuntza eta dedikazioa
- 5. moduluko DILANerako osatu ziren lantalde ber-berak mantenduko dira 6.
moduluko lan hau burutzeko.
- DILANa burutzeko 125 ordu izango dituzte ikasleek, 8 astetan zehar banatuta.
Eskola-aste horietatik bat osoki emango zaio DILANari. Irakasleen taldeak
erabaki du Moduluko Lanari eskainiko zaion astea ikasturteko 19.a izatea
(otsailaren 16tik 20ra). Aste hori, ondoren zehazten den bezala banatuko da:
Otsailaren 16an, astelehena: talde bakoitzari (01, 31 eta 32) dagokion
irakasle taldeak ikasle guztiei lanerako norabideak ematea. Ikasleak lanean
hastea.
Astearen gainerako egunetan: dagokion irakaslearekin tutoretzak eta lana
egiten jarraitzea.
Aste horretan moduluko irakasleak Zentroan egongo dira bere ohiko
ordutegian (klase teoriko, gelako praktika eta tutoretza orduetan) ikasleak
laguntzeko.
- Lantalde bakoitzarekin gutxienez 3 tutoretza-saio egongo dira.
2.- HELBURUAK ETA GAITASUNAK
Moduluko Diziplinarteko Lan honen helburu nagusia da Bizkaiko baliabide baterako
irteera/landa lan proposamen bat diseinatzea, diziplinarteko alderdi ezberdinak lantzeko
lehen hezkuntzako (6-11 urte) talde jakin batekin.
2.1 Helburuak ondoko hauek dira:
Irteera bat diseinatzeko jarraitu beharreko faseak ezagutzea eta aplikatzea,
irteeraren helburuekin bat eginez.
Inguruneko baliabideak lantzeko, gelatik kanpoko irteeren planifikazio zuzenaren prestakuntza-balioa ulertzea eta baloratzea.
-
6
Inguruneko baliabideen aurrean jarrera kritiko, arduratsu eta proaktiboak sustatzea.
Gelatik kanpoko irteerek ahalbidetzen dituzten ikaspen-ahalmenak baloratzea.
Baliabide bati egokitutako gelatik kanpoko irteera proposamen bat/landa laneko proposamen bat lantzea, lehen hezkuntzako eskolan inplementatzeko.
2.2 LAN honen bidez garatu beharreko gaitasunak
Curriculumeko gai bakoitzak oinarrizko gaitasunen garapenari egiten dion
ekarpena ulertzea.
Gelatik kanpoko irteerak estrategia eta baliabide didaktiko gisa baloratzea,
ikasleen ikaste prozesuari egiten dioten ekarpenaz jabetzea.
Gelatik kanpoko irteeren plangintza eta antolakuntza onak ikaspen-motan eta
kalitatean dituen ondorio positiboez ohartzea.
Parte-hartze aktiboak eta gizarte erantzukizunak ingurunearen gaian duten
garrantzia baloratzea.
Talde-lana, parte-hartzea, erantzukizuna, autoestimua eta sormena garatzea.
Euskara eta gaztelania ondo jakitea, eta gutxienez atzerriko beste hizkuntza
batean oinarrizko ezagutzak izatea, hau da, ekoizpen eta ulermen zuzena eta
egokia izatea eskola-testuinguru eleaniztun batean aritzeko moduan. Horrez
gain, hizkuntza eta kultura aniztasunarekiko errespetuzko jarrerak garatzea (13.
zeharkako gaitasuna).
Lehen Hezkuntzako curriculum arloak ezagutzea, baita haien arteko harreman
interdiziplinarra, ebaluazio irizpideak, eta irakaskuntza eta ikaste-prozedurei
dagozkien ezagutza didaktikoak ere (1. zeharkako gaitasuna).
3. LANAREN LANKETARAKO GIDA
Egin beharreko Lana honako honetan datza: baliabide baterako irteera/landa lan
proposamen bat egitea, Lehen Hezkuntzako maila jakin bateko haur talde bati egokitua
eta Zentro jakin batean garatzeko. Irteerak eskolako egun bateko iraupena izango du
gehienez ere.
Eginkizun honek ondoko faseak ditu:
1. Aukeratutako baliabidea eta dituen ahalmenak kontuan izanik, Lehen Hezkuntzako curriculuma begiratuko dugu eta zer Zentrotan eta zer mailatan
erabiliko dugun erabakiko; ondoren, helburu orokorrak ezarriko ditugu.
2. Nola prestatzen da gelatik kanpoko irteera bat? Horri buruz dagoen bibliografia
ugarian bilatuko dugu galdera horren erantzuna eta gure oinarri teorikoa landuko
dugu.
3. Diseinuari dagokionez, ondokoak hartu beharko ditu bere baitan: testuinguruan
kokatzea (zentroa, maila, gelako taldearen ezaugarriak), irteeraren helburu
orokorrak eta zehatzak, irteera egin baino lehen gelan landu beharreko jarduerak,
irteeran zehar egingo diren ekintzak, eta irteeraren ondoren gelan egin
-
7
beharrekoak. Nahiz eta une honetan zuen proposamen ez duzuen egiazki
burutuko, ebaluazioa egiteko irizpideak eta tresnak marraztu beharko dituzue.
4. Aukeratu duzuen baliabideak bisita gidatuak, tailerrak etab eskaintzen baditu,
beharrezkoa izango da lekua berriro bisitatzea eta lehentasuna izango duten
alderdiak erakundearekin adostea, baita erakundeak Lehen Hezkuntzari
egokitutako programazioak dituenean ere. Horrela, eskainitako jarduerak
osatzeko aukera izango duzue diziplinarteko ikuspegia lortzeko, edo agian
desegokitzat jo daitezkeenak baztertzeko aukera.
5. Irteera proposamena azaltzen/jakinarazten duen dokumentu bat osatuko duzue.
4- ENTREGATU BEHARREKO LANAK
Bakarka:
- Bakarkako lana 1 (I1).
- egindako lanari buruzko gogoeta-autoebaluazioa jasoko du. (Ikus 2. eranskina:
Autoebaluaziorako errubrika).
Taldeka:
- Taldekako lana 1:
Moduluko Lana 26. astean entregatuko da (apirilaren 13tik-17ra bitartean)
Azken idazkiak (ikus 4. eranskina: lan idatziaren ebaluaziorako errubrika) 10-15 orriko
luzera izango du Eranskinak kontatu gabe, eta lerroarteko bakunarekin. Ondokoak jasoko
ditu:
- Landutako irteera proposamenaren komunikazio/azalpen dokumentua. Bertan
sartuko dira lanaren fase ezberdinei dagozkien alderdi guztiak (gida honen 3.
puntua). Garrantzitsua da aurkezten duzuen proposamenean garbi ikustea une
bakoitzerako proposatzen dituzuen jardueren sekuentzia: irteera baino lehen
gelan egitekoak, irteeran zehar egitekoak, eta irteeraren ondoren gelan
egitekoak. Proposatzen diren jarduera horietan islatu beharko da nola lantzen
diren diziplinarteko alderdi guztiak (matematikak, gizarte zientziak, natur
zientziak, atzerriko hizkuntza eta literatura) modu orekatuan. Diziplina batean
edo bitan zentratzeak eginkizun honen helburuei ez erantzutea suposatuko luke.
- Eranskinek ondokoak jasoko dituzte:
- Taldearen bileren aktak (Ikus 1. eranskina: Taldearen bileren akten eredu orientagarria).
- Eskola irteeren protokoloei dagozkienak. Gelatik kanpoko irteera ororen aurretik nahitaez bete beharreko protokoloa:
Irteeran erabiliko diren segurtasun neurriak.
Irteera egiteko beharrezkoak diren baimenak: gurasoena eta Zentroaren zuzendaritzarena (bakoitzari zuzendutako eskaera-dokumentuak
eranskinetan sartu).
Balizko istripuak aurreikustea eta jarduteko era adostea.
Irakasle arduradunen kopurua eta/edo gurasoen borondatezko laguntza (eranskinetan sartu familiei laguntza eskatzeko gutuna).
- Bakarkako lana I1 (autoebaluazioak). - Taldearen ebaluazioa (ikus 3. eranskina: Taldeak lanari egiten dion
ebaluaziorako errubrika).
-
8
- Irteeraren plangintzarako erabilitako dokumentazio osagarria (mapak, planoak, beste erakunde batzuek egindako materiala eta abar).
Lan idatziak egiteko arauak:
- Lana Times New Roman 12 edo Arial 11 letra motan idatzita egongo da.
- Erreferentzia bibliografikoak APA argitalpen araudiarekin bat etorriko dira (ikus V.
eranskina, 13. or.).
5- EBALUAZIOA
- Ikasle guztiek nahitaez egin behar dute Moduluko Diziplinarteko Lana.
- Modulu honetako Moduluko Lanari dagokion nota puntu batekoa da. Urteko izaera
duten irakasgaien kasuan (Gizarte Zientziak eta bere didaktika II, Matematikak eta bere
didaktika II, Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika eta Natur zientziak II), modulu
honetan lortutako nota 5. moduluan lortutakoari gehituko zaio.
- Gaia ez bada gainditzen, baina Moduluko Lana bai, dagokion nota gordeko da
aparteko deialdira arte (ekain-uztaila).
- Arrazoi ezberdinak direla-eta Moduluko Lana egiten ez duten ikasleek, edota 6.
moduluko irakasgaiak gainditu gabe dauzkatenek, moduluko gai bakoitzaren azken
azterketan lanarekin zerikusia duen galdera bati erantzun beharko diote. Galdera honen
balorazio-irizpide gisa ikasleei entregatutako gida hartuko da kontuan. Galdera honen
balioa puntu batekoa izango da.
- Moduluko Lanaren ebaluazioak bi zati izango ditu:
1) Ikasleen ebaluazioa, ikasitakoari eta taldean parte hartzeari buruzko autoebaluazioa
(ikus 2. eranskina) eta lantaldeak lanaz egindako ebaluazioa (ikus 3. eranskina) jasoko
dituena. Moduluko Lanaren notaren %30aren balioa izango du.
2) Irakasle-tutorearen ebaluazioa. Prozesua eta lan idatzia baloratuko ditu. Moduluko
Lanaren notaren %70 balioko du.
Moduluko Diziplinarteko Lana egiteko salbuespenak
1. Mugikortasun programetan txertatuta dauden ikasleak salbuetsita egongo dira
Moduluko Lana egiteaz, modulu oso batean matrikulatuta daudenak izan ezik.
2. Graduko ikasleek Moduluko Lana egin beharko dute modulu bereko 3 gaitan
gutxienez matrikulatuta badaude. Gainerako kasuetan ikasleak salbuetsita egongo
dira.
3. Moduluko Lana egiteaz eta gaiaren azken azterketan dagokion galderaz salbuetsita
daudenen kasuan, ikasgaiaren nota 10en gainean izango da, Moduluko Lanari
dagokion %16,67 aplikatu gabe.
4. Bi modulu aldi berean egin behar dituztenen kasuan, zenbait gai baliokidetuta edo
gainditu gabe dituztelako, Moduluko Lana behin bakarrik egin beharko dute,
irakasgai gehien dituzten moduluan. Bi moduluetan egin beharreko irakasgai
kopurua berbera bada, goragoko mailako moduluan egingo da Moduluko Lana.
-
9
1. eranskina
Taldeko bileren akta eredua: __________________________________________________
Hasiera ordua: Lekua: Amaiera ordua:
Taldearen izena: Koordinatzailea:
Idazkaria:
Bertaratuak:
Etorri ez direnak:
Azterturiko gaiak:
-
-
-
Hartutako erabakiak:
1.-
2.-
Hurrengo bilerarako lanak:
Zer? Nork? Noiz? Oharrak:
Hurrengo bileran aztertu beharreko gaiak:
1.-
2.-
Hurrengo bileraren data: Lekua: Ordua:
-
10
2. eranskina
Autoebaluaziorako errubrika
Izen-abizenak: ________________________________________________________
Taldea:___________________________________________________________________
OSO ONDO (10-9) ONDO (8-7) NAHIKOA (6-5) TXARTO (4 edo
gutxiago)
Lan esleitua
(bakarka)
Beti entregatzen dut
lana garaiz eta
jarraipenik behar izan
gabe
Lan guztiak
entregatzen ditut ia
garaiz, baina
jarraipenarekin
Lan batzuk berandu
entregatzen ditut eta
jarraipen handia behar
dut
Oso lan gutxi
entregatzen dut
garaiz edo bat ere
ez, jarraipena izan
arren
Aparteko
bakarkako
ekarpenak
Hirutan edo
gehiagotan ekarri dut
gaiarekin lotutako
aparteko material
garrantzitsua
Bitan ekarri dut
gaiarekin lotutako
aparteko material
garrantzitsua
Behin ekarri dut
gaiarekin lotutako
aparteko material
garrantzitsua
Ez dut ekarri
gaiarekin lotutako
aparteko material
garrantzitsurik
Kritikaren
aurreko jarrera
(bakarka)
Beti nago irekia
taldeko beste edozein
kideren kritikak edo
iradokizunak
onartzeko
Ia beti nago irekia
taldeko kide batzuen
kritikak eta
iradokizunak
onartzeko
Gutxitan onartzen
ditut taldeko kideen
kritikak eta
iradokizunak.
Oso gutxitan edo
inoiz ez ditut
onartzen
taldekideen kritikak
eta iradokizunak.
Beste ikuspegi
batzuk txertatzea
(bakarka)
Hirutan baino
gehiagotan txertatu
ditut abardura
berriak nire aurretiko
ikuspuntuetan
Bitan baino
gehiagotan txertatu
ditut abardura
berriak nire aurretiko
ikuspuntuetan
Behin txertatu ditut
abardura berriak nire
aurretiko
ikuspuntuetan
Ez dut inoiz
txertatu abardura
berririk nire
aurretiko
ikuspuntuetan
Taldekako lanean
parte hartzea
(bakarka)
Aktiboki parte hartu
dut gogoetak, ideiak
eta zalantzak batera
jartzen
Batzuetan parte hartu
dut gogoetak, ideiak
eta zalantzak batera
jartzen.
Gutxitan parte hartu
dut gogoetak, ideiak
eta zalantzak batera
jartzen
Oso gutxitan edo ia
inoiz ez dut parte
hartu gogoetak,
ideiak eta zalantzak
batera jartzen.
Beste gai batzuetan
dut arreta.
Norbere
autonomia eta
taldekakoa
lantaldean
Arazoen edo gaien
inguruko gogoetak nik
egiten ditut lehenengo,
eta ondoren taldean
aurkezten ditut
eztabaidatzeko.
Irakasleari kontsulta
egiten zaio taldeak
beharrezkotzat jotzen
duenean bakarrik
Arazoak edo gaiak
taldeko kideen artean
eztabaidatzen dira
lehenengo, aurretiko
bakarkako gogoetarik
gabe, eta ondoren
irakaslearen iritzia
kontsultatzen da
Arazoak edo gaiak
taldeko kideen artean
eztabaidatzen dira
lehenengo, aurretiko
bakarkako gogoetarik
gabe, baina batzuetan
nahiago dugu
irakaslearen iritzia
ezagutu aurretik
Oso maiz eskatzen
da irakaslearen
iritzia, denen artean
gaiak eta arazoak
aurretik eztabaidatu
gabe.
-
11
3. eranskina
Taldeak lanari egiten dion ebaluaziorako errubrika
Taldea______________________________________________________________
GUTXIEGI
1
NAHIKOA
2
MAILA ONA
3
BIKAIN
4
Ekarpenak
taldeari
Taldearen zati
bat baino ez da
inplikatu
Taldeko ia
kide guztiak
inplikatu dira
eta osatu
dituzte bere
lanak
Kide guztiek
parte hartu
dute taldeko
lanean, maila
ezberdinetan
egin duten
arren
Taldekide guztiak
inplikatu dira
lanean modu
bertsuan.
Batera jartzea
Zenbait egoera
gatazkatsu
eman dira
taldeko
eztabaidetan
Ez da
gatazkarik
egon, baina
kide guztiek ez
dute parte
hartu maila
berean
Batera jartzeak
planifikatzeko
eta zalantzak
argitzeko balio
izan du
Eztabaidek
taldearen
kohesioan lantalde
gisa lagundu dute
Kritika eta
kontsentsua
Kide
bakoitzaren
lana ukiezina
da eta inork ez
du ezer esan
beharrik hari
buruz
Zerbait oso
txarto balego
esan daiteke
azken notari
kalterik ez
egiteko, baina
inori ez zaio
gustatzen bere
lanari buruz
gaizki hitz
egitea
Oro har
onartzen da
bakarkako
lanei buruz
gainerako
taldekideek
dituzten
iritziak,
batzuetan
molestatzen
duen arren
Bakarkako lana
taldearen kritika
eraikigarrira
makurtzen da;
kontsentsuaren bila
eztabaidatzen da
gatazkak sortzera
iritsi gabe, tarteka
molesta dezakeen
arren
-
12
4. ERANSKINA
Lan idatziaren ebaluaziorako errubrika
Ebaluatutako
alderdia Bikain Ongi Nahikoa Gutxiegi
Ordena,
koherentzia eta
logika ideien
aurkezpenean
Ideiak modu argian eta
zehatzean azaltzen dira,
logika bizkorrarekin.
Aurkibidearen eta
epigrafe eta azpi-
epigrafeen erabilera
zuzena, lana egituratu eta
ordenatzeko xedez. (2)
Ideiak modu sendoan
azaltzen dira lan osoan
zehar, nahiz eta hobetu
daitekeen argitasuna
handitze aldera.
Aurkibidearen erabilera
zuzena, nahiz eta
epigraferen edo azpi-
epigraferen bat gehiago sar
zitekeen lana ordenatzeko.
(1)
Ordena eta koherentzia
lanaren atal batzuetan
antzematen den arren, ez da
beti ematen lan osoan zehar,
beraz, nabarmen hobetu
daiteke. Aurkibideak
hutsuneren bat dauka eta
epigraferen edo azpi-
epigraferen bat gehiago sar
zitekeen lana ordenatzeko.
(0,5)
Ideiak modu nahasian
azaltzen dira, funtsik
gabe eta ordena
logiko nahikoa falta
da. Lan nahasia eta
astuna da jarraitzeko.
Aurkibidea ez dator
bat ondorengo
lanarekin eta akats
asko dago. (0)
Zentzu kritikoa,
sormena eta
heldutasuna
Ikuspegi berria eta
sortzailea aurkezten du,
arrazoibidean
heldutasuna, kalitate
altuko txertatze gaitasuna
eta taldekideen arteko
eztabaida sakona
erakutsiz. (2,5)
Beste egile batzuen aipu
edo erreferentziez haratago
doan ikuspegi bat aurkezten
du, taldekideen arteko
eztabaida islatzen duena,
kritikoagoa eta
sortzaileagoa izan zitekeen
arren. (2)
Erreferentzia garrantzitsu
batzuen azterketan
oinarritutako ikuspegia
aurkezten du, baina
aurkeztu duten eztabaida
sakonagoa eta kritikoagoa
behar zuen. (1)
Batere berritzailea ez
den ikuspegi bat
aurkezten du, ez du
ezer eskaintzen beste
egile batzuen aipu edo
erreferentziez gain,
horiek ikuspegi
kritikotik aztertu
gabe. (0)
Beste gai
batzuekin
harremanak
ezartzeko
sakontasuna eta
haren aplikazioa
testuinguru
ezberdinetan
Gaiaren ulermen sakona,
gaian aztertu dena baino
haratago doazen
elementuak txertatuz,
ematen den
testuinguruarekin lotuz.
(2,5)
Gaiaren ulermen egokia, eta
gutxienez testuinguruaren
eta harekin lotuta dauden
beste gai batzuen ulermen
partziala. (2)
Gaiaren ulermen onargarria
eta gutxienez saio bat gaia
beste gai batzuekin eta beste
aplikazio-testuinguru
batzuekin lotzeko. (1)
Gaiaren ulermen
eskasa, harreman
txikia beste gai
batzuekin eta
testuinguru
ezberdinetan gaiaren
aplikazio eza edo oso
txikia. (0)
Informazio
iturrien
erabilera
Informazio iturrien
erabilera bikaina,
planteatutako oinarriak
sostengatzeko erabiltzen
baitira. Aipu eta
erreferentzia guztiak ondo
txertatzen dira. (1,5)
Ikuspegi gehienak
informazio iturriekin
sostengatzen dira. Aipu eta
erreferentzia gehien-
gehienak zuzen txertatzen
dira. (1)
Ikuspegi batzuk ez dira
sostengatzen informazio
iturriekin. Aipu eta
erreferentzia gehienak
zuzen txertatzen dira. (0,5)
Informazio iturriak ez
dira erabiltzen edo ia
batere ez azaldutako
puntuak
sostengatzeko.
Testuan txertatu diren
aipu edo
erreferentzietan
akatsak. (0)
Terminologia,
ortografia eta
gramatika
Maila handiko
terminologiaren erabilera
eraginkorra, eta
zuzentasun osoa
ortografian eta
gramatikan. (1)
Terminologiaren erabilera
egokia. Oro har, lana zuzen
idatzita dago, nahiz eta
tarteka akatsen bat edo
beste egon ortografian edota
gramatikan. (0,5)
Terminologiaren erabilera
onargarria, aberatsagoa izan
zitekeen arren. Ortografian
eta gramatikan akats batzuk,
nahiz eta lana, oro har,
zuzen idatzita egon. (0,25)
Terminologiaren
erabilera sarri
desegokia da. Sarri
akatsak ortografian
eta gramatikan. (0)
Lana
entregatzeko
puntualtasuna
Lana entregatzeko epean
puntualtasun zorrotza.
(0,5)
Adostutako egunean lana
entregatu ez zen arren,
aurretik jakinarazi zion
taldeak irakasleari,
atzerapenaren zioak ondo
arrazoituz. Atzerapena egun
1ekoa izan zen. (0,3)
Adostutako egunean lana
entregatu ez zen arren,
aurretik jakinarazi zion
taldeak irakasleari,
atzerapenaren zioak ondo
arrazoituz. Atzerapena 2
egunekoa izan zen. (0,15)
Lana 3 eguneko
atzerapenarekin
entregatu zen, edo
egun 1 edo 2ren epean
entregatu bazen,
aurretik ez zioten
jakinarazi irakasleari.
(0)
-
13
APA arauak, argitalpenen erreferentziarako (6. arg. 2009) 2
V. eranskina
Bibliografia-erreferentziak abizenaren edo entitatearen araberako ordena alfabetikoan zerrendatuta.
Egile beraren argitalpen bat baino gehiago egonez gero, goitik beherako ordena kronologikoan aurkeztu.
Urte berekoei, bestalde, a, b... letra erantsiko zaie.
Sareko bibliografiari dagokionean, egile eta abarrez gain kontsulta-eguna eta helbide elektronikoa
zehaztuko dira, honako testu hau idatzita:
XXXX-XX-XX(ea)n http://www.xxxxxxxxx-tik berreskuratua.
Liburu, aldizkari edo web-orri baten izenburua beti idatziko da letra etzanarekin. Honako hauek bereizi
beharko dira:
Obra osoa: Hiru egile badira, aurreneko biak koma batekin bereiziko dira; azken biak, berriz, &
sinboloarekin. Egileak hiru baino gehiago badira, ordea, lehenengoa idatzi eta ondoren et al jartzen
da.
Egilea, A. A. (urtea). Obraren izenburua. Kokalekua: Argitaletxea.
Egilea, A. A., & Egilea B. B. (urtea). Obraren izenburua. Kokalekua: Argitaletxea.
Egilea, A. A, Egilea B. B., & Egilea C. C. (urtea). Obraren izenburua. Kokalekua: Argitaletxea. Editorea, A. A. (Arg.) (urtea). Obraren izenburua. Kokalekua: Argitaletxea.
Obraren zati bat: Dokumentuaren lehenengo eta azken orrialdeak adierazi behar dira: Bildutako liburua:
Egilea, A. A, Egilea B. B., & Egilea C. C. (urtea). Kapituluaren izenburua. In A. Editorea, B. Editorea & C. Editorea (Arg.), Obraren izenburua (xxx-xxx orr.) Kokalekua: Argitaletxea.
Aldizkaria: Egilea, A. A, Egilea B. B., & Egilea C. C. (urtea). Artikuluaren izenburua. Aldizkariaren izenburua, xx, xxx-xxx.
Adibidez: Area Moreira, M. (1999). Los materiales curriculares en los procesos de diseminacin y desarrollo
del curriculum. In J.M. Escudero (editorea), Diseo, desarrollo e innovacin del curriculum (189-208. orr.). Madril: Sntesis argitaletxea. Hezkuntza.
Diego Cuscoy, L. (1943). Folklore infantil. La Laguna: Instituto de Estudios Canarios. Dez Gutirrez, E.J., Terrn Bauelos, E., & Anguita Martnez, R. (2009). Percepcin de las
mujeres sobre el techo de cristal en educacin. Revista interuniversitaria de formacin del profesorado, 64, 20-40.
Ezeiza, J., Lekuona, M., & Altuna, E. (1995). Esalditik testura. Euskaraz trebatzen. Donostia: Gaiak argitaletxea. Feito, R. (1997). El contenido de la enseanza. In M. Fernndez Enguita (Koor.), Sociologa de las instituciones de educacin secundaria (124-133. orr.). Bartzelona: ICE/Horsori Bartzelonako Unibertsitatea.
Hernndez, F., & Ventura, M. (2010). Curriculuma lan-proiektuen bidez nola antolatu. Ezagutza kaleodoskopio bat da. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea.
Hernndez, F., & Ventura, M. (1998a). La organizacin del curriculum y proyectos de trabajo. Es un caleidoscopio. Bartzelona: ICE-Grao argitaletxea.
Hernndez, F., & Ventura, M. (1998b). Los proyectos de Trabajo una forma de organizar los conocimientos escolares. Bartzelona: ICE-Grao argitaletxea. 2011-06-03an berreskuratua, http://redescolar.ilce.edu.mx/redescolar/biblioteca/articulos/pdf/los_proyectos_de_trabajo.pdf-tik.
Garca, M., & Andreu, S. (2003). Las investigadoras cientficas: Anlisis sociolgico del campo cientfico desde la perspectiva de gnero. Revista Complutense de Educacin, 14, 337-360.
Nafarroako Gobernua (1992). Gua General. Infantil. Madril: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Saila eta MEC.
UNESCO (1998). World education report. Paris: UNESCOren argitalpenak.
2 Xehetasun gehiago APAren estilo-liburuan. Word 2007 testu prozesatzaileak eta ondorengo bertsioek asko errazten dute
bibliografia-lana honako menua irekiz: Erreferentziak/ Bibliografia eta Aipuak/ Estiloa/ APA (American Psychological Association).
-
14