Download - Tektonika
![Page 1: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/1.jpg)
PLAKEN TEKTONIKA
• Tresna eta aurrerapen berriek datu berrien azterketa ekarri zuten eta horrek, jitoaren teoria eta ozeanoen hedatzearen teoriak osatu eta lurreko barne-prozesu guztiak modu oso eta global batean azaltzen dituen PLAKEN TEKTONIKAREN TEORIA
![Page 2: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/2.jpg)
Ozeanoetako hondoen topografia
![Page 3: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/3.jpg)
Ozeanoetako hondoen topografia
![Page 4: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/4.jpg)
Bullard-en kontinenteen mihiztadura berria
• Bullard-ek kontinenteen ertzak parekatu zituen 1000m-ko isobatan, ez gaur eguneko kosta lerroan. Wegener-ek baino askoz doitze hobea lortuz.
![Page 5: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/5.jpg)
Egitura geologikoen bat-etortzea
Egitura geologiko berdinak kontinente desberdinetan: diamante hobiak Hego Amerika eta Afrikan
![Page 6: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/6.jpg)
Ozeanoetako hondoetako harrien adina eta banaketa
![Page 7: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/7.jpg)
Paleomagnetismoa
![Page 8: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/8.jpg)
Lurrikara eta sumendien bat etortzea
Gorriz: sumendiak. Horiz: plaken mugak Lurrikaren banaketa
![Page 9: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/9.jpg)
Plaka kontinentalak
![Page 10: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/10.jpg)
PLAKEN TEKTONIKAREN TEORIA
• Litosfera, lurrazalaz eta mantuaren lehenengo zatiaz osaturik (100km), hainbat plakatan zatiturik dago
• Plaken arteko mugak hauek dira: dortsalak, transformazio failak, subdukzio zonak eta kontinenteen arteko talka zonak.
• Plaka litosferikoak elkarrekiko higitzen ari dira gainerako mantuaren gainean
• Plaken arteko mugetan gertatzen dira barne-prozesu geologiko gehienak
• Lurraren historian zehar, plakak lekuz, formaz eta tamainaz aldatu dira, baita plaka kopurua ere, plaken arteko zatiketa eta elkarketa bat baino gehiago eman direla jakina delarik.
• Plaka litosferikoen higidura, mantuan tenperatura desberdineko tenperaturen ondorioz gertatzen diren konbekzio korronteetan du jatorria
![Page 11: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/11.jpg)
Plaken higidurak
![Page 12: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/12.jpg)
Plaken arteko mugak eta higidurak
![Page 13: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/13.jpg)
GPS satelitea, eta lurraren inguruko satelite-sarean
Glomar Challenger, ikerkuntza-Itsasontzia.
Plaken banantze abiadurarako teknika
![Page 14: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/14.jpg)
DORTSAL OZEANIKOAK• Plaken arteko MUGA • Hondo ozeanikoko ERLIEBE
FORMA • LABA jarioa gertatzen da azpian
magmak dituzte. Islandian, dortsaleko magma azaleraino irten da irla osatuz.
• Magma(dentsitate txikiagokoa) MANTUTIK gora dator eta rift bailarako zirrikituetan barna ateratzen da
• Magma hori hoztean eta trinkotzean HARRI BASALTIKOAK eratzen ditu, litosfera kontinentalari atxikitzen zaizkionak eta LITOSFERA OZEANIKO BERRIA osatuko dutenak
• DORTSALA: banantzen ari diren bi plaken arteko muga da,hots dibergentea, zeinetan litosfera ozeaniko berria eratzen ari den,horretaz, muga eraikitzailea da. Ondorioz itsas-hondoak zabalduz doaz.
Moho
Kuxin-labak
Zutabe basaltikoak
Sedimentuak
Gabroak
![Page 15: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/15.jpg)
DORTSALAREN ERAKETA ETA GARAPEN FASEAK
• Litosfera kontinentala Mantuko materialen goranzko bultzadaren ondorioz konkortzen/salbeltzen da
• Litosfera kontinentala sabeldua, zurruna denez, tentsio indarren eraginez zartatu eta hondoratzen da RIFT VALLEY izeneko sakonunea eratuz. Bertan ura metatuz doa lakuak eratuz eta jarduera bolkanikoa areagotzen da
• Magmaren azaleratze eta finkapena haserako bloke kontinentala banantzen eta litosfera ozeaniko berria eratzen du. Jada, dortsal ozeanikoa egon badagoela esaten dugu.
• Magma dortsaletan zehar irtetzen darrai, litosfera ozeanikoaren eraketarekin jarraituz; horrela, hondo ozeanikoa zabalduz doa eta kontinenteak elkarrekiko urrunduz
![Page 16: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/16.jpg)
Litosfera ozeanikoko gainaldeko kuxin labak(=pillow lava)
![Page 17: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/17.jpg)
Litosfera ozeanikoaren kuxin-labaren azpiko zutabe basaltikoak azaleratuak
![Page 18: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/18.jpg)
Afrikako RIFT VALLEY
![Page 19: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/19.jpg)
Dortsaletako hainbat ezaugarri
• Dortsaletako seismoak AZALEKOAK dira (70km-raino)• Bulkanismo basaltikoa• Jarduera hidrotermala (elementu metalikoak jalkitzen dira
inguruan)• Anomalia termiko positiboa• Ia sedimenturik ez• Harrien adinaren banaketa: berrienak dortsalaren inguruan,
zaharrenak urrunago.• Harri basaltiko batzuk metamorfismoa jasaten dute
tenperatura altuengatik eta uraren eraginagatik• Abiadura desberdinean banantzen dira:
– Pazifikoaren ekialdean:15cm/urte - Hego atlantikoan: 4cm/urte– Ipar atlantikoan: 2cm/urte -Hego pazifikoan:9cm/urte– Artikoan <2,5cm/urte
![Page 20: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/20.jpg)
Puntu beroak (hot spots)• Nukleotik igotzen den
material berozko zutabe bertikalek edo mantuko lumek osatzen dituzte
• Azalera hurbiltzean materiala deskonpresioz urtu eta sumendiak sortzen dituzte.
• Edozein plaka motaren azpian egon daitezke
• Plaka litosferikoa bere gainetik desplazatzen bada, sumendiak lerro batean egondo dira desplazamenduaren norabidean.
Hawaii irlek, puntu bero baten gainean eratutako artxipielagoa osatzen dute.
![Page 21: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/21.jpg)
Puntu beroak
Kanariar irlak ere puntu bero batekin erlazionaturik daude
Kinberlitak (diamanteak) >150 km-ko sakoneran sortzen dira eta mantuko lumek azaleratzen dituzte.
![Page 22: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/22.jpg)
Guyotak• Guyot bat Etiopian. Duela
milaka urte, sumendi hau Itsaso Gorriaren hondoan zegoen, baina plaka litosferikoen mugimenduek eta itsasoaren eta atmosferapeko higadurak bere tontorrari itxura laua eman zioten.
Hasieran mantuko luma batetikk itsas-hondoan sumendia sortzen da , plaka litosferikoa desplazatzen den neurrian, sumendia berarekin batera desplazatzen da ere. Lumaren eraginatik kanpo gelditzen denean, sumendia lokartzen da. Denborarekin higadurak eragiten du eta sumendiaren tontorrak erliebe laua hartzen du.
![Page 23: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/23.jpg)
SUBDUKZIO ZONAK• Litosfera ozeanikoa suntsitzen da
bertan• Bi plaken arteko talka gertatzen da,
eta bietako baten litosfera OZEANIKOA tolestu eta beste plakaren azpian hondoratzen da mantuan barneratuz:subdukzioa
• Talka gertatzen deneko ertzan zulogune sakona eratzen da: hobi ozeanikoa
• Zeharka ikusiz V asimetrikoaren forma dute angelu txikieneko aldea hondoratzen den plakari dagokiolarik.
• 10km baino sakonera gehiago izan dezakete eta milaka kilometroko luzera.
![Page 24: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/24.jpg)
Subdukzio-zonen sismikotasuna eta bolkanismoa
• Litosferaren zurruntasuna dela eta tolestean apurtzen da (azaleko sismoak)
• Gainera mantuan hondoratzen den plakak (~600km) presio handia jasan behar duenez, bere materialak berrantolatzen dira beren dentsitatea handiuz da,hots, bolumena txikituz: ondorioz hondoratzen ari den plakan tarteko eta sakoneko sismoak eragiten dituzten apurketak ematen dira
• Bi plaken arteko marruskakurak tenperatura igotzen du eta hondorantzen den plakak barneratzen duen ur-edukinak materialen urtze-puntua txikitzen dutenez, MAGMAK eratzen dira.
• Urtze puntura heltzen ez direnak metamorfismoa jasaten dute
![Page 25: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/25.jpg)
Subdukzioa bi plaken ertz ozeanikoen artean
• Eratutako magmak gainean geratu den litosferan gertatu diren zartaduretatik irteten da, sumendiak eratuz.
• Sumendi hauek itsas-maila gainditzen badute, irla-arkua eratzen dute hobi ozeanikoarekiko paraleloki.
• Hobi ozeanikoa eta irla-arkua dira muga mota honen ezaugarri nagusia Alaskako HM
![Page 26: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/26.jpg)
Subdukzioa plaka baten ertz ozeanikoa eta beste plakaren ertz kontinentalaren artean
• Zati ozeanikoa hondoratzen da kontinentala baino meheagoa eta dentsitate handiagokoa delako.
• Magma batzuk azaleratzen dira sumendiak eratuz (andesitikoa). Beste batzuk ez dira azaleratzen eta litosferako harrietan intrusioak eragiten ditu bertan hoztuz pixkanaka, hauek harri plutonikoak eratuko dituzte.
• Subduzitzen duen plakak gainekoari presioa eragiten dio, ertz kontinentala deformatu eta lodituz. Litosferaren loditze honek, deformazioaren ,magmen intrusioen eta eratutako sumendi deformatuen ondorio dena,MENDILERRO PERIKONTINENTALA eratzen du.
• Hondoratzen den plaka ozeanikoaren zatiak gaineko plaka kontinentalaren gainean geratzen dira zenbaitetan.
• Mendilerro perikontinentala eta hobi ozeanikoa dira muga mota honen erliebe nagusiak.
![Page 27: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/27.jpg)
![Page 28: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/28.jpg)
KONTINENTEEN ARTEKO TALKA-ZONAK
• Bi plaken zati kontinentalen artean• Ez da subdukziorik ematen bi
plakak arinak eta lodiak baitira.• Eragiten duten indarren ondorioz bi
plaken ertzak tolestu, zartatu eta ondorioz loditzen dira: mendilerro interkontinentala
• Litosferako apurketek azaleko eta tarteko sismoak eragiten dituzte
• Magmak eratzen dira baina ezin dira azaleratu, beraz ez da jarduera bolkanikorik. Magmak barnean hoztu eta harri plutonikoak eratzen dituzte. Hauen inguruan ere metamorfismoa ageri da.
• Erliebeak altuera handiagoa hartzeaz gain, mantuan ere barneratzen da sustrai modukoa eratuz, subdukzio zonaldekoa baino gutxiago bada ere
![Page 29: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/29.jpg)
![Page 30: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/30.jpg)
TRANSFORMAZIO FAILAK
• Bi plaka litosferikoen arteko muga mota zeinetan elkarrekiko zeharka higitzen baitiren.
• Nagusiki dortsala zeharkatzen duten apurketa guneetan daude. Kasu honetan transformazio faila bi dortsal zatien artean gertatzen da, soilik bertan ematen baita bi plaken arteko desplazamendua.
• Higidurak eragiten duen tentsioak azaleko lurrikarak eragiten ditu• Bertan ematen diren presio handien ondorioz metamorfismoa ere agertzen
da harrietan.
![Page 31: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/31.jpg)
• Gehienak hondo ozeanikoan badaude ere, kontinentean ere egon badaude, San Andres(California,AEB) faila kasu.
• 1300km-ko luzera du• Plaka pazifikoa eta Iparramerikarraren artean
dago• Urteko 5cm-ko zeharkako desplazamendua du
azken 10 milioi urtetan• La Falla de San Andres on Yahoo! Video
![Page 32: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/32.jpg)
![Page 33: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/33.jpg)
PLAKEN ARTEKO MUGA GUNEAK
• Zenbaitetan plaken arteko mugak ez dira oso argiak, higidurak eragiten duen deformazioa eskualde handietan hedatzen delako
• Adibidez, zonalde Alpino-Mediterranearra, Afrikako eta Eurasiako plaken artean. Bertan zenbait mikroplaka ikusi dira.
• Plaka nagusiak eta mikroplakak daude higiduretan inplikaturik eta bertan egitura geologiko konplexuak eta lurrikaren banaketa desberdina ikus daiteke
![Page 34: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/34.jpg)
Lurrikaren sakonera
![Page 35: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/35.jpg)
Plaka litosferikoen mugimendiaren arrazoiak
• Litosferaren azpiko mantuko materialak solidoak dira baina gune batzuetan zurruntasun txikia dute eta higitzen dira.
• Behe mantuko materialak berotzen dira nukleoko beroagatik eta isotopo erradioaktiboen desintegrazioko beroagatik
• Berotzean dentsitatea txikitu eta goruntz doaz, igotzearekin batera hozten dira, batez ere litosferaren azpitik doazenean, orduan dentsitatea handitu eta berriz ere beheruntz abiatu: KONBEKZIO KORRONTE BARREIATUAK , mantuari bere osotasunean eragiten diotenak
• Subduzitzen duten plaken dentsitatea ere handituz doa, mugimendu orokor honetan eragina izanez.
• Subdukzio zonen azpian anomalia termiko negatiboak neurtu dira
• Plaken mugimendua: KONBEKZIO KORRONTE BARREIATUEN ETA SUBDUKZIOAREN ondorio da
![Page 36: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/36.jpg)
WILSON-en ZIKLOA• 1: Rifta eratzea eta kontinentearen
haustura• 2: Dortsala eratu eta arro ozeaniko
gaztea sortu• 3: Hondo ozeanikoen hedapena eta
ozeanoaren zabaltzea• 4a: Litosfera ozeaniko hotz eta dentsoa
apurtu eta subduzitzen du, kontinenteen higidura erlatiboa aldatzen da
• 4b: Subdukzioak litosfera kontinentalaren azpitik darrai
• 5: Prozesuak aurrera darrai kontinenteak hurbilduz doazelarik
• 6: Litosfera ozeanikoa erabat subduzitzen da eta kontinenteen arteko mendilerroa eratu orbain gisa.
![Page 37: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/37.jpg)
Wilson-en zikloa• Wilsonen zikloa kontinente baten zatiketakin hasten da gune bero baten eraginez. • Gune honetan litosfera kontinentalaren argaltze eta apurketa ematen da. Orduan
Rift bat eratzen da, ozeanoko arroa izatera helduko dena. • Ozeano honen hondoa basaltozko banda paraleloz osaturik dago zeintzuk
magnetismoaren alderanzketak adierazten baituten. • Rift-aren alde banatako kontinenteen kostaldeak, jarduera sismiko eta bolkanikorik
gabeko ertzak izango dira (pasiboak) eta bertan sedimentazio handia emango da. • Litosfera ozeanikoa dortsaletik aldendu ahala, hoztu eta dentsitatea eta
zurruntasuna handiagoa izango du. Hoztasun maila nahikoa lortutakoan, zonalde hauskorrenean, kontinentetik hurbilenekoan, apurtu eta subduzitzen hasiko da. Horrela hobi ozeanikoa eratuko da, zeinetan litosfera ozeanikoa suntsitzen den eta arro ozeanikoa txikituz doan.
• Hobiak litosfera kontinentaleraino heltzen bada, azkenik bi ertz kontinentalek talka egingo dute, berriro kontinente handia sortuz. Bertan mendilerro interkontinentala gertuko da orban gisa.
• Kontinente berri honetan puntu bero berria ager daiteke prozesu berria hasiz. Dirudienez Lurraren historian ziklo hau 5 alditan gertatu da: Pangea I duela 2.100milioi urte , Pangea II duela 1.800-1.600 milioi urte, Pangea III duela 1.100 milioi urte, Pangea IV duela 600 milioi urte eta Pangea V duela 250 milioi urte, zeinetan gaur eguneko zikloa hasi zen. Pangea V da Wegenerrek imaginatu zuena. Honen arabera, superkontinenteak 400 edo 500 milioi urtero eratzen dira eta puntu bero bat kontinente bat 100 milioi urtetan apurtu dezake.
![Page 38: Tektonika](https://reader030.vdocuments.co/reader030/viewer/2022013122/55ba8c5fbb61eb3e0a8b469d/html5/thumbnails/38.jpg)
Wilson-en zikloa
• Fase desberdinen adibideak