ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 804. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 8A
Tximistaren parenigandik behera txirrist,
tximista-hotsean erantzunanork esango dit?
m a n t a n g o r r i
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
MAR
ISOL
RAM
IREZ / FO
KU
Goazen azokara!
Erantzuna: txirrista.
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 8A berria
ZORiON AGURRAK
Baztan ikastolako, Erle Gelako
Patxi Santxotenakurteak bete zituen azaroaren 29an.
Patxik 6 urte egin zituela ospatzeko
gosari goxo-goxoa ekarri zigun
gelakide guztiei. Eguna primeran
ospatu zuen, eta poz-pozik ibili zen.
Erle gelako kideek esker mila eta
aunitz urtez erran nahi diogu.
Jarraitu horrelaxe!
Zorionak, Enara!
Duela gitxi hamazortzi
orain berriz hemeretzi
horrenbeste urte
gurekin alaiki.
Amets jale handi
poliki-poliki
andereño bitxia
horrelakoa haiz hi.
Egun baten erran ninan
hi hintzela polita
ordutikan hona
mantendu haiz ederra.
Kemena ta indarra
nahi dunana lortzeko.
Bizitzan gure dunana
lortuko dun espero.
Maite haugu bihotzez
aita ta biok
ta Naiak honezkero.
Zorionak maitea
musu zaparrada
hiretzat gero.
Etxeko futbolariak 10 urte egin
ditu jada. Zorionak, Malen!!!Matxoak etxeko danon partez.
Zorionak, Udane, 2 urtetxo! Gureneskatxa pinpirina, segi beti bezain
alai! Muxu bat aitatxo, amatxo eta
Markelen partez.
Zorionak, Maule! 6 urte betedituzu dagoeneko. Zein politta
zauden. Segi beti bezain alai. Asko-
asko maite zaitugu.
ZOZKETA
‘Musua’ eta ‘Familiamila kolore’ disko-liburu bikoitzarenhamar ale oparitudizkigute Pirritx,Porrotx etaMarimototsek,MANTANGORRIko irakurleen
artean oparitzeko. Eskuratu
nahi duzu bat? Oso erraza da:
egin marrazki bat, eta bidali
helbidera abenduaren 12a
baino lehen. Parte hartzaile
guztien artean zozketa
egingo dugu, eta
abenduaren 15eko
MANTANGORRIn emango dugu
hamar sarituen izen-abizenen
berri. Denok marraztera!
Azaroaren 26an,
Itsasok 12 urte bete
zituen. Zorionak, bihotz-
bihotzez, ahizpa Lorearen
eta gurasoen partez.
Natura dago logura,
orbelezkoa izara...
Amesti dabil gure Itsaso:
amestokiko izarra!
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 8A
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
ZU ERE ARTiSTA
Baionako Etorkinekin kolektiboko kideak eta Pacôme deiturikoBoli Kostako etorkin bat etorri dira Ziburuko PiarresLarzabal kolegiora. Pacômek bere bizipenak kontatu dizkigu: Marokon tarte bat
igaro eta gero iritsi zen Bartzelonara, eta handik, Baionara. Paperak lortu, eta psikologia
ikastea da haren ametsa. Gero, Etorkinekin taldearen lana azaldu digute hango kideek.
Mintzaldiaren amaieran, ikasle talde bat sortu dugu, kolektiboarentzat dirua biltzeko.
Kuku, MANTANGORRI!
Goiuria Bilbao Sanchez naiz, Elgoibarkoa. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen
zozketaren berri izan dut, eta hemen duzue nire margolana, gehigarria apaintzeko.
Kaixo, lagunok!
Elur eta Eihar Kolomo Trojaola gara; 8 eta 5urte ditugu. Musua disko liburuaren zozketarako marrazkiok
bidaltzen dizkizuegu Tolosatik. Ea gustatzen zaizkizuen!
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 8A berria
ERREPORTAJEA
Durangoko Azoka
Kolorez, orriz, musikaz etajendez bete da DurangokoAzoka. Asteazkenean irekizituen ateak euskal sorkun-tzaren plazak, eta bihar
amaituko da. Handi-handia da azoka,
erraldoia ia-ia, baina txikientzako tokiriketa edukirik ere ez da falta argitaletxeenpostuetan. Aurtengo leloak dioen bezala,asko dira haurrentzako materiala plaza-ratu dutenak; hemen daude horietakozenbait.
Haurrentzako ipuin, disko eta jostailu ugari plazaratudituzte argitaletxeek Durangoko Azokan; gaur-biharretanere izango da Landakoko postuak bisitatzeko aukera.
Joakin Eleizegi Altzoko Han-diaprotagonista den litera-tur bildumaren lehenengobi aleak daude, besteak
beste, Erein argitaletxea-ren postuan: Altzoko Han-dia eta Kutixiren gezurraketa Altzoko Handia eta Ku-tixiren pianoadira 8 urteartekoentzako album for-matuko liburuak, Koldo Iza-girreren testuekin eta Irri-marraken irudiekin. Haiekinbatera, Ane eta Moon saile-ko bi liburu ere badira pos-tuan, 7 eta 9 urte artekoen-tzat: Ane eta Moon, Ilargirabidaiaeta Ane, Moon etaburbuilak. Ane eta Moonprotagonisten ametsak di-tuzte kontakizun; leku as-kotara bidaiatuko dute be-giak ixtean. Bidaia gehiagoere izango dira Ereinen libu-ruetan, Nur eta ortzadar-txoria ipuinean, esaterako:Nur beste lurralde eta ohi-tura batzuetara eramangodu ortzadarraren kolorekoglobo batek.
EREIN
Ozeanoko bizidunak etagaztetxoen abenturak to-patuko dituzte irakurleekIbaizabalen postuan. Itsa-soa bete arrain itsasokoarrainak ezagutzeko liburukoloretsu bat da, 5 urte ar-teko haurrentzako liburua:arrain handiak, txikiak,alaiak, tristeak... Denetikbaitago itsasoan. Eta, gai-nera, azken orrian sorpresabat dauka gordeta! Beste-tik, Olatuak zaintzen 6 ur-tetik aurrerako umeentza-
IBAIZABAL
Narrazioz eta poesiaz be-tea du Elkarrek mahaia; ba-tetik, irudimenez betetakoTorlojuak ipuina dute, Aneneskato sortzailearen as-makizunak kontatzen di-tuzte Txabi Arnalek, Edu Ze-laietak eta Javi Kintanak, 8urtetik gorako umeentzat.Harekin batera, Marimatra-kak saileko bi liburu ere ba-dira: Lea eta Noa ahizpakdira protagonistak, neskaalai, bihurri eta jakin-minezbeteak. Haien abentura etapasadizoak bildu dituzteAne Jakak eta Josu Mitxe-lenak Gu gara marimatra-kaketa Gerra zikinkeriari!lanetan. Azkenik, Poza ize-neko album ilustratua pu-blikatu du argitaletxeak txi-kienentzat; Uxue Alberdikpozari jarritako bertsoeketa Eider Eibarren marraz-kiek osatutako lana da.
ELKAR
Euskararenplaza DA!
Asteazkenean ireki zituen ateak Durangoko 53. Azokak. MRISOL RAMIREZ / FOKU
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 8A
ko liburua ere bada: Libeeta Ibanen abenturak kon-tatzen ditu. Amets anfibioliburua, berriz, 8 urtetik go-rakoentzat da. Amets dakontakizuneko protagonis-ta, eta anfitrioi lanak eginbehar izaten ditu batzue-tan, edo anfibioarena, be-rak dioen bezala.
Naturaz eta jolasaz goza-tzeko eskaintza du Ttartta-lok: Urpeko bidaia handiakalbum ilustratuak ozeano-an murgilduko du irakurlea.Itsasoko hotsak entzunezere irakur daiteke, QR kodebati esker. Bidaiari txikiaketa Errekastoa liburuek,berriz, hegazti migratzaile-en bidaiak eta uraren zikloaazaltzen dituzte, hurrenezhurren. Olgetarako mate-riala ere badu Ttarttalok;Puntuak puntuak jolastekokoadernoa,tartean. Bakar-ka edo lagunekin jolastekoaukera ematen du puntuzbetetako liburuak: marraz-teko, margotzeko, zirrima-rratzeko eta abar.
TTARTTALO
Komikiz eta jolasez betetadago Ikastolen Elkartearenpostua. Batetik, Argitxorenjolasak dituzte; haietako biberri-berriak dira, Argitxohitzak irakurtzen eta Argi-txo dinosauroen munduan.Irakurtzen ikasteko balia-garria da lehena, 4 eta 7urte arteko umeentzakoa.Bigarrena, berriz, 6 urtetikgorakoentzat da, eta dino-sauroak ezagutuko dituz-te. Argitxo bezala, Xabiroiere postuko protagoniste-tako bat izango da; izanere, komiki aldizkariaren50. zenbakia izango daikusgai. Harekin batera,Unai Iturriaga eta Alex SanVicenteren Haur Besoeta-koa: Paristik datorren ar-tista komiki liburua eta Ei-der Rodriguez eta Julen Ri-basen Santa familia ereegongo dira.
IKASELKAR
Pirritx, Porrotx eta Marimo-totsek Musua ikuskizunaoholtzaratu berri dute; ur-teari errepasoa egiten dio-te, ohitura zaharrak berri-tuz. Hango kantu eta kon-tuak bildu dituzte Musuadisko-liburuan, eta azokandute salgai. Harekin batera,Familia Milakolore diskoa,karta jokoa eta liburuak ere badituzte. Pailazoekazaldu dutenez, familiaeredu berriak biltzen saia-tu dira lan horietan. Haiekoinarri hartuta sortutakoipuinekin eta urteotanegindako familiei buruzkoabestiekin osatu dituzteargitalpenak. Azkenik, iazplazaratutako Borobileanikuskizunaren DVDa erebada azokan.
KATXIPORRETA
Pamielak hamabost lan ar-gitaratu ditu aurten hau-rrentzat, eta haiek guztiak
dituzte postuan. TarteanBat, bi, hiru, txiruliru etaBat, bi, hiru, banpiro ipui-nak daude: 3 urtetik aurre-rako umeentzat dira, etairudiekin eta errimekin jo-lasten dira. Animaliak etaitxura beldurgarriko per-tsonaiak dira protagonis-tak. Bidaia luzea liburua erebada mahaian, 6 urtetikgorakoentzat: neguari ihesidoazen txorien bidaia etagerra atzean utzi nahi duenfamilia batena kontatzenditu. Cosimoren katiuskak,berriz, arratsaldeak parkebateko zuhaitzean igaro-tzen dituen mutiko batenbizipenak biltzen ditu.
PAMIELA
Durangoko Azokak plaza ugari ditu bere bar-
nean, eta haietako bat da Saguganbara:
«Txiki eta handien plaza da; familientzat da;
betiere, haurra protagonista izanik», azaldu
du Itsaso Gangoitia bertako kideak. Haur eta fami-
liei euskarara eta euskal sorkuntzara hurbiltzeko
aukera ematea eta transmisioan eragitea dira es-
pazioaren helburuak: «Euskal kultura gozamenez,
plazerez, irudimenez eta kolorez biziko dute Sagu-
ganbaran». Elkartegian dago espazioa, Landakotik
30 metrora.
Hamaika sortzaile eta lan ezagutu dituzte gazte-
txeok egunotan Saguganbaran: ipuinak, ikuskizu-
nak, tailerrak eta abar izan dira. Gaur-biharretan
ere bada zertaz gozatua: bihar izango da ekitaldi
nagusia, ipuin maratoia egingo baitute egun osoan.
Bost ipuin kontalari arituko dira areto handian;
ordu erdiko saioa egingo du bakoitzak. «Ikusi dugu
euskarri fisikotik datozen lanak zirela nagusi. Eta,
ahozkotasunak literaturan daukan garrantzia kon-
tuan hartuta, horri espazio bat ematen saiatu
gara», adierazi du Gangoitiak.
Orri markatzaileen tailerrarekin agurtuko du Sa-
guganbarak aurtengo azoka. Liburua zabalik utzi
nahi dute antolatzaileek: «Azokari ez diogula
amaierarik ematen irudikatu nahi dugu; euskal kul-
tur kontsumoari urte osoan eman behar diogu ja-
rraipena». Orriak markatuko dituzte haurrek orri
markatzaileekin; Saguganbarak, berriz, gaztetxo-
ak markatu asmo du: «Hemen biziko dutenak ba-
rruan edo beren oroitzapenean marka bat utziko
die. Horrek, etorkizunean, azokara itzultzeko go-
goa sorraraziko die, edo urte guztian irakurtzen ja-
rraitzekoa».
Saguganbara,ahozkotasunezbeteta
Umeak dira Saguganbarako protagonistak. ENDIKA PORTILLO / FOKU
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 8A berria
DENBORA-PASAK
Kopiatu laukiz lauki. Bittorinauterietako mozorroa prestatzen ari da. Irudia eredutzat hartu, eta marraztu eta
margotu hutsik dagoen laukian.
2. Buruari eragin. Asier eta Jone matematikakoariketak egiten ari dira. Jarridagokion eragiketaikurra hutsunebakoitzean.
12 2 4 = 10
9 4 3 =39
22 7 7 =8
1.
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 8A
Erantzunak: 2-.12:2+4=10, 9+4x3=39, 22-7-7=8.
Nerea ArregiEGILEA
«Hizkiakezagutzen etahitzak osatzenikastea dahelburua»
Hizkiak dira jolasaren osagainagusia, ezta?Bai, irudiak, hitzak eta hizkiak dira.Irakurtze-idazte prozesuarekinlotutako jolasa da. Prozesu horigarrantzitsua da, eta horretanlagungarri izan daitezkeen jolasakeuskaraz ere izatea beharrezkoada guretzat. Protagonista Argitxoda, eta horrek balio erantsiaematen dio motibazio aldetik.Zein da jolasaren helburua?Gure egitasmoaren azkenhelburua da aisialdian ere (etxean,lagunartean…) euskaraz bizi izateaahalbidetzen duten tresnakeskaintzea. Hortik abiatuta, jolasbakoitzak helburu zehatzagoa du;Argitxo hitzak irakurtzen jolasairakurtze-idazte prozesuan lehenpausoak emateko diseinatuadago: jolasaren bidez, hizkiakezagutzen eta hitzak osatzenikastea da helburua. Zein da egitekoa?Jolasean agertzen diren irudiakbegiratu, bakoitza zer denasmatzen saiatu, luparekineredua bilatu, hitza osatzekobehar diren hizkiak aurkitu etataulan dagokion tokian jartzea.Bukaeran, berriro erabiliko dalupa, hitza ondo idatzi denjakiteko. Nahi adina hitzekin etataularekin errepika daiteke hori.Nolakoak dira hitzak?Hitzak aukeratzeko orduan, biirizpide nagusi hartu ditugukontuan: haurrentzat erakargarriaketa motibagarriak izatea, eta
irakurtze-idazte prozesuanlaguntzeko egokiak izatea.Irakurtzen jakitea ezinbestekoaal da?Ez, horretarako dago pentsatualupa. Lupa kodearen gaineanjarrita, osatu behar duen hitzaagertuko zaio haurrari, eta horreklagunduko dio hitzak osatzen.Lupaz gain, beste laguntzarikere bada kaxan…Bai, argibide orria. Horrelako jolasbatek erabilera ugari izan ditzake.Haurra, adinaren arabera, bakarka,binaka edo taldean jolasteko gaida. Hori jakinik, jolasteko hainbataukera proposatzen ditugu;esaterako, binaka jolasteko bimodu: zein letra falta denasmatzera edo pareak osatzera.Helduek lagunduta kontzientziafonologikoa garatzekoproposamenak ere badira. Marrazkiek ere laguntzen dute.Bai, marrazkiak oso garrantzitsuakdira jolasetan. Horregatik,beharrezkoa da erakargarriakizatea, jolasak begietatik sartzendira eta. Kontu handiz zaintzenditugu marrazkiak, eta baitakaxaren diseinua ere.
AZOKA
JOLASAd Izenburua: ‘Argitxo hitzakirakurtzen’. d Ilustratzailea: Enrike Morente. d Kaxaren diseinua: Iker Torres. d Prezioa: 18 euro. d Adina: 4 eta 7 urte artean. d Argitaratzailea: IkastolenElkartea.d Non eskuratu: IkastolenElkartearen webgunearen dendan eta ohiko saltokietan.
3. Labirintoa. Alaineizerdi patsetan etaegarrituta iritsi da korrikaegitetik. Lagundukoal diozu urabilatzen?
1Edozein jolas hasi aurre-tik, askotan, zozketa egin
behar da jolasten hasiko denedo bete beharko duen lagunaaukeratzeko.
2Taldea biribilean jarrikoda, erdian taldekide bat
dela.
3Abestia errezitatzean, bi-ribilaren erdian dagoenak
taldeko bakoitza banan-bananseinalatuko du hatzarekin.
4Abestiaren amaiera egoki-tzen zaion lagunak hurren-
go jolasari hasiera emango dio,edo bete egin beharko du.
ABESTIA
Txintxina mintxina sutarabarbara txikitenagaztaina gora gaztina beheratxukutu txakutu kanpora
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 8A
JOLASA
TxintxinaMintxina
DATUAK
Partaide kopurua:
Gutxienez, bi.Baliabideak: Audioawww.urtxintxa.eus-eneskuragarri, JolasguneaataleanEspazioa: Edozein.