295
Martin Zalacain abenturazalea. Intertestualitatea Pirineotako literaturetan
Lourdes Otaegi ImazEuskal tzaindiko Literatura Ikerketa Ba tzordea
Martin Zalacainek ehun urte bete ditu 2009ean1. Gutako gehienok nerabe aroko irakurketek egin gaituzte barojazale eta Aingeru Epal tzak dioenez, liburuaren irakurle euskaldunek identifikazio azkar eta bizia senti tzen dugu liburuko paisaia eta per tsonaiekin, oso hurbilekoak zaizkigulako eleberri honetako leku eta egoerak. Haietako kantuak eta hizketa moduak geureak sentitzen ditugu, eta gainera, hain ezagunak zaizkigun lekuetan kokaturiko gertakariek adin berean irakurri ditugun Salgari, Verne, Jack London, Oliver Curwood, Walter Scott edo Mark Twainen liburuek sortzen ziguten lilura abenturazale bera sortu digute.
Zalacain arda tz hartuta eginiko azterketa intertestualak liburu hark abentura eleberri anglosaxoiekin duen harremana argi tzera eramango gintuzke lehen urra ts batean2. Arlo hori aski aztertua dagoenez, gure kasuan esparru murri tzagoko intertestualitatearen berri emango dugu, Zalacainek Mendebaldeko Pirineotako abenturazaleekin duen harremana, alegia.
Jakina denez, Julia Kristevak (1978) hedarazi zuen intertestualitatearen kon tzeptua Mikhail Bakhtinen teoria dialogikoaren testuinguruan finkatuz eta semiotikaren esparruan garatuz. Testu orok aurreko testuekiko elkarrizketan dihardu eta haiei “eran tzuten” die, elkarrizketa batean bezala min tza tzen da haiekin eta berearen bidez en tzunarazten du lehengoen aho tsa. Literaturaren teoriaren arloko ekarpen interesgarri honek, halere, adiera ezberdinak hartu ditu geroztik. Hortaz, Kristevak eman zion adieran, testuak beste testuen
1 Askoren artean, Pío Baroja: creación, conocimiento y vida Nafarroako Uniber tsitate Publikoa, Iruñea, 2007.
2 Martínez Palacio, Javier (ed.): Pío Baroja, el escritor y la critica, Taurus, Madrid, 1974. (Selección de artículos y estudios en torno a Baroja: Leon Felipe, Azorín, J. UribeEchevarria, Alfonso Reyes, C. J. Cela, J. Ortega y Gasset, Juan Benet, Birute Ciplijauskaite, Gonzalo Sobejano, José Alberich, etc.).
296
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
zatiak bilbatuz eraiki tzen direnez, testu literario ororen oinarrian dagoen prozedura tzat jo tzen da intertestualitatea eta egileak beste egileen testuen absor tzio eta an tzalda tze prozesua berri tzen du beti, gehiago edo gu txiago. M. Riffaterrek aldiz, intertestualitatea irakurlearen ikuspuntutik harturik aztertu du, idazlan batek eta aurreko beste testuen artean nabari tzen duen harremanaren hautemate prozedura berri tzen baitu irakurleak ere.
Genettek, berriz, “Palimpsestes” (1982) izeneko saioetan harreman transtestual ezberdinak bereizten ditu eta intertestualitatea horietako bat da soilik: “aldi berean aurkezten diren testuen kopresen tzia, testu bat irakur tzean ezinbestez beste testu bat ere presente egonarazten duena”. Testuartekotasun horren ager tze biderik arruntena aipamena da, koma txo eta guzti ager tzen zaiguna ala koma txorik gabeko zehar apamen edo alusioa, zeina ulertu ahal izateko beharrezkoa den zeharka aipa tzen den beste testua ezagu tzea. Genettek transtestualitate mota hori izenda tzeko darabilen termino tekniko zeha tza da intertestualitatea eta honela defini tzen du B testu batek (hipertestuak) lehenagoko beste testu A batekin (hipotestuarekin) duen harremana. Bigarren mailako testua deri tzo berriari, aurretiko batetik eratorria den testua delako eta haren hipotestu gisa era tzen delako.
Xehetasun handietan sartu gabe, abiapuntu tzat har genezake, Genettek egiten duen moduan, intertestualitate orokorra eta aldebatekoa bereiz daitekeela. Generoarengatik, gaiarengatik edo azken zen tzuarengatik aurretiko testu bati a txikiak diren bigarren mailako testuen eta haren jatorrizkoen arteko harremana da testuartekotasun orokorra. Adibidez, Sofoklesen “Antígona”ren aipamen zuzena eginez hasi zuen Gabriel García Marquezek bere “La Hojarasca” narrazioa eta testuaren arda tzaren gaia huraxe bera da: ehor tzi gabe usteltzen u tziz, komunitatearen aurka jokatu denari emandako hil ondoko zigorraren moralitatea. Aldebateko testuartekotasuna, aldiz, testu baten pasarte jakin ba tzuk aurreko beste testu ba tzuekin dituzten paralelotasunek osa tzen dute, hala nola, per tsonaietan, ideia edota gai jakin ba tzuk darabil tzanean, edota lehendik beste per tsonaia ba tzuek erabilitakoak darabil tzanean, eta abar.
Kon tzeptu honek irakurketaren teoria berria ekarri du eta gaur egun onartzen da irakurleak ez dituela beste gabe diskur tso literarioaren adierazia eta adierazlea elkar tzen modu librean; zeren erreferenteeiko lotura mediatizatua baitago sarritan, Genettek hipotestu deitu duen beste testu batek zubi egiten duelarik adieraganaino iristeko. Idazleak adierazteko gogoak eraginda idazten du eta aldez aurretik ida tziriko testuen gainean idazten du nahitara ala oharkabean. Berez, horretaz dihardu Genetteren “palimpsesto” kon tzeptuak ere: aurretik ida tzirikoaren ondoan eta aldean idazten du idazleak eta horrek guztiak
LOURDES OTAEGI IMAZ
297
mediatiza tzen du bere testuaren irakurketa. Intertestualitate hori aipamenen edo zehar aipamenen bidez egiten da, barne elkarrizketaren bidez, baina parodia edota ironiaren bidez ere bai, sarri. Testuaren originaltasunaren balorazio erromantikoaren absolututasuna zalan tzan jar tzen duen ikuspuntu berri honi esker, literaturaren teoria modernoan kritika eta historia klasikoan “iturriak” edo “eraginak” moduan aurkezten ziren harremanak, gaur egun harreman dialogiko tzat interpreta tzen dira eta eragin handia izan du aldaketa honek literaturaren teorian. Kritika literarioak ere diskur tsoaren analisiak egitean obraren gaian, egituran, estiloan, erregistroan... araka tzen ditu harreman intertestual esangura tsuak, fun tsezko direlako hura interpreta tzeko, literatur mezuak literaturaren esparruan “irakurri” ahal izateko eta ez komunikazio arruntaren esparruan.
Genero bakoi tzaren diskur tsoak intertestualitate orokor nabaria eraikitzen du, irakurle guztiek i txaropen atalaseak eraiki tzen baitituzte generoak identifika tzerakoan. Horregatik, erraztasun osoz nabarmen tzen du Barojaren Zalacainen irakurleak arestian aipaturiko xix mendeko abentura liburu ingelesekin duen harreman generikoa. Abentura kontakizunen azpigeneroari eratxeki tzen zaizkion i txaropen berak iradoki tzen dizkio irakurleari, hark antzinateko bidaiari mitikoa den Odiseoren oihar tzunak dakarzkion gisa berean. Aurrerago zehaztuko dugunez, regressio ad infinitum luzean baina ez batere ezkutukoan topa daitezke Barojak Itakako erregearen kontakizunari eginiko alusio intertestualak, Ricardo Senabre irakaslearen azterketa zeha tzek garbi eraku tsi zutenez3.
Testuartekotasun generikoaren arloan, Barojak abentura generoaren estrukturari eta gaiari eu tsi arren, estiloan eta erregistroan eragindako moldaketen poderioz, liburuaren alde heroikoak erlatibizatu egiten dira. Hala, protagonistak heroi baten zenbait traza har tzen baditu ere, erakusten du barne inkoheren tziarik, badu irrazionala den jokamolde jolasti eta burugaberik, hezur haragizko gizakietatik hurbilago den per tsonaia bilaka tzen duten ezaugarri erakargarriki humanoak. Bildungsroman erako formazio aroan dagoen pertsonaiaren ezaugarriak ere baditu Zalacainek eta bikoiztasun generiko berean koka tzen diren Huckelberry Finn-en abenturaken kideko hurbila suma tzen dugu. Barojak egiten duen per tsonaia abenturazale eta heldugabearen absortzio intertestualak eraldaketa maitagarria har tzen du, gure oroimenean norta
3 Zalacain el aventureroren EspasaCalperen 1997ko edizioaren hi tzaurrea non Francisco Rodriguez Adrados helenistaren aipamenak eginez froga tzen duen liburuak Ulisesi eginiko aipamen zuzen eta zeharkakoak.
298
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
sun iraunkorra irabaziz. Agian Mark Twainek bezala, bere idazlanari ez motibo jakinik, ez moralik eta ez korapilo egituraturik eman nahi izan ez ziola susma genezakeelako4.
ZALACAÍN EL AVENTURERO (1909) izan zen Barojaren lehenengo arrakasta komer tzial nabarmena eta 1926an egin zen ber tsio zinematografikoa, berak aktore gisa parte hartu zuelarik. Zalacainen fortunak harritu egiten zuen Baroja:
“Hay gentes del País Vasco que cuando pasan por algún sitio salvaje, abrupto, de la frontera, dicen: —“Por ahí andaría Zalacaín”. Es curioso que una novela mía, escrita en un par de meses, haya llegado a tener cierta influencia, que se haya comentado en la aldeas, y al mismo tiempo en la Sorbona de París, y que, en cambio, otros libros míos de más empeño no hayan podido conseguir ni lo uno ni lo otro”. (Pío Baroja, “La intuición y el estilo”, Desde la última vuelta del camino, en Obras completas, VII, Madrid, Biblioteca Nueva, 1978, 2ª ed., p. 1081).
Urbiako Martín Zalacainen bidez isla tzen du egileak xix mendeko aldaketa aro nahasiaren aurrean har tzen duen mundu ikuskera, akzioko gizonaren kosmobisioa, erdiz Barojak euskal herritarrez zuen per tzepzioaren proiekzioa dena, eta erdiz, bere zaletasun filosofikoen haurra dena. Nie tzscheren bitalismo biologikoaren eragina garbia da Zalacainen: Bizi tza modu inten tso eta dinamikoz goza tzeak soilik merezi du. Barojaren tzat bizi tza salbaia da eta errealitatea kaos nabarmena, ez dago hori zuzenduko duenik. Bere eleberrietako logika aktan tzialak ere kaosa, anabasa ematen du adi tzera, horregatik ez da liburu honetako akzioaren norabideaz galde tzea zilegi, zurrunbiloa bera, aktibitate zen tzugabe hori bera da ikusarazi nahi zaiguna ziurrenik. Bizi tza bera, aktibitate, aldaketa eta mugimendua den neurrian absolutuaren adierazpenik garbiena da Barojaren tzat, berezko balioa du eta hori da instintiboki sinesten duena Zalacainek: bere maila biologikoan, instintiboan eta irrazionalean sinesten duen gauza bakarra da.
Barojak Zalacainen per tsonaia sor tzean, erreferen tzia literario hurbila Ramuncho izan bide zuen, Baroja literatura fran tsesaren jarrai tzaile bai tzen eta
4 Honako ohartarazpena egin zuen egileak liburuaren lehen edizioan (1885) PERSONS attempting to find a motive in this narrative will be prosecuted; persons attempting to find a moral in it will be banished; persons attempting to find a plot in it will be shot.BY ORDER OF THE AUTHOR. [Auzitara joko da narrazio honetan ziorik aurkitu nahi duen edonoren aurka; zigortua izango da juzku moralik aurkitu nahi duen edonor eta tiroz hila izango da korapilorik aurkitu nahi dion edonor. Egilearen aginduz]
LOURDES OTAEGI IMAZ
299
bere liburutegia azter tzean, hainbeste irakurri zuen Lotiren eleberrietatik hamar ale aurkitu bai tzituen Jose Alberichek, “La biblioteca de Pio Baroja” (1961) artikuluan dioenez. Argumentuek kidetasunik dutenik ere ezin da ukatu, bereziki maitasun istorioari dagokionez. Barojak Ramun txo ezagu tzen zuen eta Ganix kontrabandista karlista ere bai ziurrenik, kantu, ber tso edo kroniken bidez. Baina haiez guztiz bestelakoa egin zuen. Erreferen tzia hurbilez ezagu tzen zituen leku eta garaietan kokatu zuen. Izan ere, historia liburuez ongi horni tzeaz gain, bere aitak, Serafin Barojak 1876an ida tziriko “Crónica de la guerra carlistas” izenekoez baliatu zen, Alberichek haren liburutegiko dokumentuak ikusita ondorioztatu zuenez.
Are gehiago diosku ar txibategiko material horiez aztertuta, Serafin Barojaren kronika horiek an tz handia dutela Baroja semeak liburua idazteko erabili zuen estiloarekin. I tzeako liburutegiko kronika haietan, “El Tiempo” egunkariaren txataletan Pio Barojak markatutako ohar topografikoak, estrategia, bataila eta borroken oharrak ikus daitezke, eta haien artean, paisaien eta ezagututako per tsonen deskripzioak oso modu a tseginean kontatuak, xehetasunez eta freskotasunez adieraziak. Serafinen estiloan, tartekako zer tzelada dramatikoek pizten dute arreta, eta kontakizuna, arina, mugitua eta interesgarri bilaka tzen dute, tarteka per tsonaia bi txiak, elkarrizketak, txisteak eta kantuak sarrarazten dituelarik. Caro Barojaren iri tziz, Piok aitaren kronika bi txi haiek eskuartean erabili zituen Zalacain idaztean, zeren gertakari guztiak Donostia eta Nafarroako mendebaldean eta Baiona artean gerta tzen baitira, bai kroniketan eta bai eleberrian5.
Neurri handi batean Barojak Zalacainen per tsonaian proiektatu zuen bere haur ameskeria zenbait, “un sueño cándido y heroico, infantil y brutal”, zeinetan bere burua ikusten zuen karlista soldadu talde bateko buruzagi, errespetuz eta beldurrez hartua, herrietako neska txen lilura tzaile; herrian sartu, mendean hartu eta apaizarekin eta herriko jaun txoekin bazkaritan ibili ondoren, berriro ihesi alde egiten duena bere mutilekin6. Barojaren Zalacainek pikaro
5 A.A.V.V. Los Baroja, memoria y lección, Ku txa, Impr. I txaropena, Zarau tz, 1998.6 Ikus “Los vascos” narrazioa in Fantasías vascas, 1945. Es un sueño guerrero, un sueño de
hombre de selva. Yo me veo por los montes de Guipuzcoa o Navarra al frente de una partida, viviendo siempre en acecho, en una continua elasticidad de la voluntad, atacando, huyendo, escondiéndome entre las matas, haciendo marchas forzadas, incendiando el caserío enemigo. Yo me veo de cabecilla, con cuarenta o cincuenta hombres, entrando en la aldea a caballo, la boina sobre los ojos, el sable al cinto, mientras las campanas tocan en la iglesia () Pienso en el placer de huir por los senderos húmedos, monte arriba, y en el placer de descansar en una borda, sobre una cama de hierba seca (10).
300
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
abenturazalea edota per tsonaia mota epiko bat zuen eredu tzat, Ulises “azeria”, azkarkeria mota guztien egile zen heroi mitikoa. Abentura eleberri ingelesekin ez ezik, Odiseorekin ere identifika tzen du, zenbaitetan alusio edo zehar aipamenez, hala nola nerabezaroko basurdeen ehizaren pasadizoan bezala, eta beste ba tzuetan aipamen argiaz Bellarekin Estellan gera tzen den denboran aipamen esplizitoa eginez, Zirzeren besoen erakarmenarekin aldera tzen baitu, edo beti zain duen emaztegai leial Catalina, Peneloperen parekoa, zain u tziz.
Ez zituen Barojak Zalacain eraiki tzeko paradigma klasikoaren elementuak soilik erabili. Epikatik errealismoran tz hurbil tzen duten urra tsak ematen ditu, esaterako, hurbilenik zuen Pierre Lotiren hamabi urte lehenagoko Ramuntcho per tsonaiarekin kideko zuen pobrea izatea, kontrabandoan ari tzea bizibide tzat eta pelotari jokoan trebetasuna. Maitasunean, berriz, moja joandako neska txa bat bahi tzeko egitasmoak dituzte biek, maitasun ukatua. Alde askotatik ordea bi per tsonaien jarrerak oso ezberdinak dira, kontrabandoan Zalacainek askoz abentura gehiago joka tzen ditu eta ez du Ramun txoren zintzotasunik, beste komer tzio eta negozio ugari ere badarabil tzanez esku artean. Halere, kontrabandisten lirikarik ez da ager tzen liburu horietan, ez dago Santiago Aizarnak oroi tzen duen Sergiusz Piasecki idazle poloniarraren El enamo-rado de la Osa Mayor7 eleberrian ager tzen zituenak bezalako pasarte lirikoak: gau izarratuetan bide bakartuetan joatea eta bideari begira eginiko hausnarketak, ezinezko ame tsak trumilka hel tzen direla bide errebueltetan... Zalacain bizi tza afektibo murri tza duen per tsonaia da, guraso eta emaztearekin, justukoa, halere afektu iraunkorrak adierazten ditu: leial eta hi tzekoa da Tellagorrirekin eta Ubide kontrabando lagunarekin zer esanik ez. Gainerakoan, betizu da gizarte auzietan, ez du inor ain tzako tzat har tzen eta ez du inoren beharrik, ez eskolarik, ez elizarik, ez gizarterik... Aingeru Epal tzak dioen moduan, Zalacain ez da haurren tzako eredu baten gisan sortua:
“El personaje de Zalacain no era como los de la mayoría de las novelas de aventuras que había leido hasta el momento. No era un héroe 100%. Era un personaje que a veces hacia cosas absurdas, como la de colocar un trapo en una muralla que defiende el enemigo por una apuesta de borrachos. No era el único aspecto que lo convertía en un tipo de poco fiar. Zalacain era un mercenario. Ideológicamente es liberal, pero se hace rico vendiendo armas y pertrechos a los carlistas. Por otra parte, tampoco se distingue por la fielidad a su amada, y su
7 1935ean argitaratua. Piasecki narra tzaile bizia eta oldar tsua da, Wladek bere per tsonaia bezala “Vivíamos como reyes. Bebíamos vodka a chorros. Nos amaban muchachas hermosas. No reparábamos en gastos. Pagábamos con oro, plata y dólares. Lo pagábamos todo: el vodka y la música. El amor lo pagábamos con amor, y el odio con odio”.
LOURDES OTAEGI IMAZ
301
propia muerte, ya en Arnegi, el último día de la guerra, tiene algo de grotesca. Un personaje con el que en suma, me resultaba imposible identificarme del todo. Y es que Baroja me está mostrando un héroe mucho más lastrado con todas las complejidades y las taras del alma humana”.
Zalacainek badu gainera bere jarrera ausart horren oinarri den ezaugarria, biziki garran tzi tsua Barojaren zaletasun eta barnebarneko gurariak ezagu tzen dituenaren tzat8: Martinek jatorri noblea du, guztiz behar tsu bizi bada ere, eta heroiei dagokien moduan, ai tzinetik iragarria da haren destinoa. Iñaki Bazánek “La influencia de Las Bienandanzas e Fortunas de Lope de García de Salazar en la obra de Pío Baroja”9 artikulu interesgarrian froga tzen du Pio Barojak XIX mende bukaerako idazle fueristek bezala Lope García de Salazaren testuetan bilatu zuela sarritan an tzinako euskal herriari buruzko informazioa eta oinarria:
“En lo que se refiere a Pío Baroja, hay que indicar que, paradójicamente, a pesar de su posicionamiento anticarlista, antibizkaitarra (comienzos del nacionalismo sabiniano), anticatólico, republicano radical y crítico con el fuerismo intransigente de corte tradicionalista y retrógrado, fue un entusiasta de la novela históricolegendaria. En Zalacaín el aventurero se narran las andanzas de Martín Zalacaín que tienen como telón de fondo la segunda guerra carlista (18721876) y su enfrentamiento con Carlos Ohando. El protagonista comenzará valiéndose de la carlistada para dedicarse al contrabando y terminará ayudando a los liberales contra los partidarios del pretendiente don Carlos. En uno de los capítulos de la obra se recurrirá a la inestimable fuente de Lope García de Salazar. Concretamente en el libro primero, donde se habla de la infancia del héroe, se incluye un capítulo, el quinto, titulado: “De cómo murió Martín López de Zalacaín, en el año de gracia de mil cuatrocientos y doce”. Aquí Baroja nos introduce en la lucha de bandos de la Edad Media.”
Hain zuzen ere, Martín López de Zalacaíni buruzko kronika bat aipa tzen du herriko idazkariak liburaren lehen zatiaren bosgarren kapituluan:
“del cronista Iñigo Sánchez de Ezpeleta acerca de cómo fue vertida la primera sangre en la guerra de los linajes, en Urbía, entre el solar de Ohando y el de Zalacaín, y supone que estas luchas comenzaron en nuestra villa a fines del siglo xiv o a principios del xv”.
8 Jose Guimónek ida tziriko Baroja en el diván, aproximación psicoanalítica a su vida y obra (Eneida, Madrid, 2006) liburuan jasoa dago I tzeako armarria eta bere familiaren iragan historikoa eta genealogia nahiz tituluak bil tzeko egin zituen peskisak.
9 Ikus www.euskonews.com/0066zbk/gaia6603es.html
302
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
Hi tz horien ondoren eran tsi zuen kronika aldera tzen du Iñaki Bazanek Lope García de Salazaren kronika historikoarekin eta an tzekotasun nabariak aurki tzen ditu: López de Salazarrek aipaturiko izenen erabilera egiten du Barojak, zenbait datu aldatuz bada ere. Errealismoa ematearren, kronikaren transkripzio paleografiko bat ere molda tzen du, Ezpeletaren kronika apokrifoa erdiaroko grafiaz ida tziz. Honela jaso du Iñaki Bazanek, Garcia de Salazarren kronikarekin alderaturiko atala:
“Enemistad antigua señalada avya entre el solar d’Ohando, que es del reino de Navarra, e el de Zalacain, que es en tierra de la Borte. E dicese que la causa della foe sobre envidia e a cual valia mas, e ficieron muchos malheficios e los de Zalacain quemaron vivo al senyor de Sant Pedro en una pelea que ovyeron en el llano del Somo e porque no dexo fijo el dicho senyor de Sant Pedro casaron una su fija con Martin Lopez de Zalacain, home muy andariego.”
Kronika horrek Zalacainen historian duen garran tzia guztiz aipagarria da. Kontakizun epikoetan ohi den legez, bost mende lehenagoko kronika horren bidez iradoki egiten baita Zalacaini berari gertatuko zaiona, ho ts, Ohando e txeko alabarekin ezkonduko dela eta ohandotarrek traizioz hilko dutela. Gisa horretan aurrera tzen edo iragar tzen du Barojak protagonistaren jatorri noblea eta etorkizun heroikoa10. Ez da inolaz ere esanahirik gabekoa liburuaren lehen
10 Hala dio Iñaki Bazánek “La influencia de Las Bienandanzas e Fortunas de Lope de García de Salazar en la obra de Pío Baroja” artikuluan: “El conocimiento de Las bienandanzas... por parte de Pío Baroja era una cuestión sencilla de explicar si se tiene en cuenta su afición por los libros antiguos y que en 1884 M. Carrión habia publicado una edición prologada por A. Trueba. En su obra El País Vasco, publicada en 1953, Baroja alude en reiteradas ocasiones a Lope García de Salazar, indicando el interés que tiene para conocer las épicas luchas de los linajes vascos: “En el libro del célebre banderizo vizcaíno Lope García de Salazar, titulado Historia de las buenas andanzas y fortunas, hay también un magnífico documento de las luchas de los linajes vas-cos. Se ve que nuestros buenos antepasados eran de lo más feroces que imaginarse cabe. Se asesinaban familias enteras con verdadero entusiasmo. Lope García de Salazar cuenta luchas épicas entre ellas una sostenida a principios del siglo xv por un señor de Alzate contra mosén de Saint Pée, metidos los dos adversarios en el río Bidasoa”. Esta alusión remite directamente a los dos episodios narrados por García de Salazar en el libro XXII e inmediatos al de Pedro López de Amesquita, que sirve de base para retratar al imaginario Martín López de Zalacaín. En otro pasaje de El País Vasco, Baroja refiere que los “Alzates [linaje de la comarca de Vera de Bidasoa] fueron banderizos influ-yentes, y de ellos habla Lope García de Salazar en su obra de Las bienandanzas y fortunas, en el Libro XXII. Se les ve intervenir en las luchas de los linajes de Guipúzcoa, y, al parecer, unas veces son amigos de los Oñez y otras de los Gamboas”. Ahora bien, sobre esta temática también utiliza como fuente un libro que posee en su biblioteca titulado Juan de Alzate, y donde se menciona al primer Alzate, un tal Martín López de Alzate, que en 1383, junto con otros compañeros suyos,
LOURDES OTAEGI IMAZ
303
paratestua den azpitutuluak eskain tzen digun informazioa izan ere, kronika zaharren tankera eran tsi nahi izan bai tzion Barojak bururen buru liburua: His-toria de las buenas andanzas y fortunas de Martín Zalacaín el Aventurero, Lope Garcia de Cortazarrek 1571an hasi eta 1576an amaituriko Bienandanzas e Fortunas ospe tsuaren oihar tzunak ekarraraziz. Haren estilo soiltasuna, gertakarien kontakizun azkarra eta era bateko eta besteko materialen nahasketa errealfantasia tsuaz xvi. mendeko kronikagileari eginiko omenaldia da, Iñaki Bazanek froga tzen duenez, geroko beste zenbait liburutuan egingo zuen gisa berean.
Zalacaini jatorriz dagokion nobleziaz eta ausardiaz gainera, Teillagorrik hezten eta presta tzen du borrokarako, iraupenerako eta beldurra gaindi tzeko. Hala egingo da oso gazterik kontrabandista ausarta eta, bigarren gerra karlista sor tzen denean, mer tzenario argia. Nortasunez, erabakimen handikoa izatea da lehen ezaugarria, zer egin behar duen pen tsa tzeko astirik hartu beharrik ez izatea. Ekin tza bera maite du, eta egonean “usteldu” egiten dela irudi tzen zaio. Honelaxe adierazten dio Briones generalari hirugarren ataleko laugarren kapituluan koka tzen den protagonistaren ideien adierazpen bakarrenetakoa:
“Pues yo estoy vivo, eso sí; pero la misma vida que no puedo emplear se me queda dentro y se me pudre. Sabe usted, yo quisiera que todo viviese, que todo comenzara a marchar, no dejar nada parado, empujar todo al movimiento, hombres, mujeres, negocios, máquinas, minas, nada quieto, nada inmóvil...”.
Briones generalak “Extrañas ideas” eran tzuten duen bezala, Jose Ortega y Gasset filosofoak Zalacainen izaerari erreparatuta honakoa esan zuen: “Es caracteristico de los hombres de acción la carencia de vida interior”, zorion tsu izateko aski baitute “funcionar vitalmente”11.
An tzera tsu margotu zituen Felix Urabayen idazle nafarrak12 kontrabandista baztandarrak ere xix. mende bukaeran. Baztandarraren bizimoduaren ezaugarri tzat jo tzen zituen kontrabandoa, pilota jokoa eta kantua, eta hirurez aritu zen 1924ko El Barrio maldito13 narrazioan nahiz 1928ko Los centauros del Pirineo eleberrian, lirikotasunez ager tzen zituelarik paisaia eta herri nafarta
mató a un acotado huido de la hermandad de Guipúzcoa. Significativo nombre y suceso en relación a la historia de Martín López de Zalacaín.”
11 “Ideas sobre Pio Baroja” in Jose Ortega y Gasset, Obras Completas, Alianza/Revista de Occidente, 1985.
12 Ul tzurrun (Nafarroa) 1883), Madrid (1943). Kazetari eta maisu liberala.13 Liburuaren edizio ederra egin zuen Pamiela editorialak 1988an, irudiez osaturik.
304
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
rrak. Ez zuen ezkutatu ordea euskal herrietako gizarte egitura bidegabeen ondorio zela beste bizibiderik atera ezin zutenek egiten zutela kontrabando lana. Bere per tsonaiek gehienbat Barojaren per tsonaiaren izpiritu gogora tzen dute. Baztandarrez min tzo dela honela dio Urabayenek Zalacainez ari bali tz bezala:
“El baztanés lleva la acción en los pies, le cuesta entender cualquier idea si va envuelta en algo de retórica, maneja bien las monedas, pero con los vocablos se hace un taco”.
Urabayen aipatuz gero, ezin u tz aipa tzeke, bestalde, Jean Baptiste Constantin zuberotarra ere, bere esku trebez ida tzirik heldu bai tziren euskal irakurleengana Haritchabalet erretorearen kontrabando pasadizo ernagarriak (1926). Atharra tzeko seme argi hark asmatutako eta burututako azkarkerien artean, karabineroen aurreaurrean eginiko kontrabando lanak ere badaude, bereziki gogoangarria delarik Drunda baserriko kafearen pasadizio ospe tsua14. Halere, Hari txabalet eta bere kideak kontrabando ttipian (kafea, tabakoa, etabar) ari tzen dira, eta osa tzen duen anekdotarioa Pernando Amezketarrarenaren azkarkerien parekoa da. Bide nabar esanik, Pernando Pio Barojaren liburuan ager tzen da, euskal literaturako pikaroetan enblematikoena ez dago halabehar hu tsez Zalacainen narrazioetan txertatua. Hi tzei irudi zinematografikoak eran tseko, gogora dezagun, azkenik, kontrabandista bizkorren irudiaren iraupena luzearen isla dela Orson Welles zinemagileak 1955 eta 1967 artean BBC telebista britaniarraren tzat egin zuen The basques land erreportaia (1957). “Euskaldunak zer dira?” galderari eran tzuten dio bi irudi nagusirekin, lehena kontrabandozaleena, bere herria muga batek erdibi tzen duenik gezurtatzen duten gaueko langileak, eta bigarrena, Ameriketara joandako ar tzaina15.
Espainiako Guda Zibilaren osteko idazleetan gaiak erromantizismoa galdu eta errealismoran tz jo tzen du. Baroja eta Urabayenen ikusmoldetik urrunduz, kontrabandistaren bizimoduaren alderdi dramatikoei arreta gehiago jartzen hasiko dira idazleak eta gizarte nekazari tradizionalaren kritikan gauzatuko da aldaketa. Eleberrigin tza berriko kontrabandistak miseriatik atera ezinik dabil tzala aukera tzen dute kontrabandoa, aurrekoek bezalaxe, eta “aberasteko bide azkarra” bada ere, garesti paga tzen dute.
Zalacainek sorturiko tipo literarioaren ain tzidariek ikutu idealista erromantikoaren i tzaletatik datoz, ondorengoek, aldiz, errealismoran tz egingo
14 Jon E txaidek Joanak joan eleberrian zehaztasunez jaso zuen pasadizoa (1955).15 Julio Medemek La pelota vasca (2003) filman sartu zituen erreportaiaren zenbait zati.
LOURDES OTAEGI IMAZ
305
dute, errealismo zikinerainoko bikababidean aurreratuz, Barojaren narradore bizi, entretenitu eta guzietarikoarekin buruz buruko lehian edo haren i tzaletik aldendu nahirik. Inork ezin dio, nolanahi ere, Barojaren bazterrik gabeko narrazioibaiaren emariari eu tsi. Ez da zaila Jesus Mari Lasagabasterrekin bat egitea eta onar tzea Baroja izan zela,
“un creador de mundos de ficción en los que una serie amplísima de personajes vive la peripecia humana de una manera activa, plena y reflexiva”.
Giza tipoak eraiki tzen ditu Barojak, eta ez arketipoak, baina irakurleen oroimenean luzaroan irauteko indarra dute. Bere per tsonaia horiek dira bere ekarpenik balio tsuena16. Bere ingurune naturalean kokatuta aurkezten du, eta modu azkarrean karakteriza tzen ditu, lehor. Alfonso Reyes idazleak esan zuen moduan, Barojaren liburuak “se leen deprisa, en suspenso, acarreado por el río de la vida”. Baroja kontalari trebea da, ongi daki zer interesa tzen zaion irakurleari. Gonzalo Sobejanoren iri tziz espero ez dugun aldetik eramaten du narrazioa, eta diskur tsu ia kolokiala hobesten du, erretorikari lepoa bihurrituz. Horrela, testu soila, erraza eta hurbila eraiki tzen du, elkarrizketa giroan kontatua bezala, baina guztiz efektiboa suerta tzen da. Interesa galdutakoan, u tzi egiten dio per tsonaiari eta historiari. Horregatik dirudi ez duela borobil tzeko ahaleginik egin.
Birute Ciplijauskaiték, Barojaren estiloaz ida tziriko artikuluan, Barojaren humorismoaz dihardu, per tsonaien pareparean, ez gorago eta ez beherago koka tzearen ondorio dena. Distan tzia batean gera tzen da, haiekin enpatizatu gabe, ez baitu xix mendeko eleberri errealista ohikoen parekorik ida tzi nahi. Gizakia bere oihanean bizi den piztia bezala aurkeztu nahi zuen, egiantzekotasunaren izenean. Memorias-etan zioena oroitu besterik ez dago:
“Nosotros no buscamos el delinear la figura, grande y destacada, con una línea fuerte que lo separe del medio en que vive, sino que queremos hacerla vivir en su ambiente”.
Ciplijauskaitek dioen moduan, perspektiba fun tsezkoa zaio Barojari eta horretarako erabil tzen ditu digresioak: per tsonairen inguruko natura edo herriaren deskripzioak hausnar tzeko eta perspektiba berreskura tzeko balio diote narra tzaileari, per tsonaiari gehiegi a txiki tzeko joerari uko egiteko, eta per
16 Lasagabaster, Jesus Maria: Las literaturas de los vascos, Deusto, Donostia, 2002. (Recopilación).
306
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
tsonaiak bizitutakoak hausnar tzeko ingurune errealean. Distan tzia emozional horrek dakar haren testuen aldakortasun a tsegina, garaikide zituen abangoardiek bezalaxe, Barojak jokoaren morala aplika tzen baitio narrazioari: pertsonaiak medio naturalean dituen aukera errealak ho tz erakusteko distan tziari eu tsi behar dio, horretarako da humorea, ironia, disgregazioa, per tsonaia txiki eta axola gu txiko pasadizoak sar tzea... Dramatikotasun gehiegizkoa ekiditen du horrela; anbiguetatea eta disoziazioa istorioarekiko, eta fragmentarismo efektua, berriz, mugimendu azkarrak eta saltoak emanez denboran, lekuetan per tsonaietan, narratiba modernoran tz mugi tzen ari dela erakusten dute eta xix mendeko errealismotik urrun tzen17.
Kronotopoari dagokionez, Barojaren Zalacainek harreman zuzena du bere aurretik ida tziak ziren kotrabandistei buruzko zenbait narraziorekin zehazki aipaturik, Ganix de Macaye (Les echos du pas de Roland, J. B. Dasconaguerre, 1867) eta Ramuntchorekin (Ramuntcho, Pierre Loti, 1897). Lehena, per tsonaia historikoa izan zen, bigarrena aldiz, fikziozkoa, osoki hala izan ez bazen ere. Ganix de Macaye kontrabandista izan zen, Jean Batiste Daskonagerreren gertakarien narrazio puztuak goraipatua bere indarrean, zuhurtasunean eta idealismoan18. Fran tsesez argitaratu zen lehenik, Les Echos du pas de Roland, par J. B. Dasconaguerre, membre du Conseil général des BassesPyrénées. Traduit du basque (Paris, 1867). Urte berean agertu zen espaineraz ere Ecos del paso de Roldán (Baiona, 1867) Bermingham donostiarrak i tzulita, eta handik bost urtera, Bizente Manterolak moldatuta Un drama en la fron-tera: Episodio de guerra civil, 1834 (Madrid, 1872). “Euskal Esnalea” aldizkariaren orrietan (1918) ere eman zen ezagu tzera, gerraosteko beste zenbait edizioz gain19.
17 Aipaturiko egileen artikuluen bilduma: Martinez Palacio, Javier (ed): Pío Baroja, el es-critor y la critica, Taurus, Madrid, 1974.
18 Donibane Lohi tzunen sortua zen Daskonagerre. Lege ikasketak egin zituen Parisen, aldi berean jakin tza, historia, literatura eta hizkun tzak ikasiz. Han zegoela, Chateaubriand’en ilobarekin eta Malakoff’eko dukearekin zeukan adiskidetasunari esker, orduko fran tses idazlerik Ospe tsuenekin hartuemanean sartu zen eta Atheka-gai tzeko oihar tzunak idazterakoan eredu gertatu zi tzaizkion. Ikasketak amaitu ta sorlekura i tzuli zenean, LabastideClairencen eta Baionako notario izan zen. Politikan ere aritu zen, Kon tseilu jeneraleko gizon, au da, diputadu aukeratu zuten, beste zenbait ohoreren artean. Beste lan bat ere ida tzi zuen Daskonagerre’k: “Le Golfe de Gascogne” (Paube, 1880). Gaia: alkar izkera, euskaldunen jatorria, 69 a tsoti tz eta abar. Baita beste au ere: “Récit basque” (Baiona, 1883); Ameriketara zihoazten euskaldunen aurka egina.
19 Fran tsesez eta gaztelaniaz euskaratik i tzulia zela esanagatik, ez zen hala gertatua. Daskonagerre berak ez bai tzuen horretarako euskarazko prestakun tzarik. Larreguy apezak i tzuli zion, zatiz, geroago Edmond Guibertek osatu zuen eta J. Vinsonek burutu zuen i tzulpena.1870ean
LOURDES OTAEGI IMAZ
307
Lehen gerra karlista hasi zelarik, Belzunzeko kondeak Ganix, Jean Anchordoqui kontrabandistarengana jo zuen Beirako prin tzesari Pirinioetako muga zeharka tzen lagun ziezaion eta hala Londresetik On Karloseekin poderez eginiko ezkon tza berma tzeko. Gertakizun historikoa karlisten lehengudaldikoa da, 1833ko udazkenekoa. Fran tziko gobernuaren aginduz Beirako prin tzesa a tzitu behar zen; Ganixek, ordea, iruzur egin zien agintariei eta karlistenganaino eraman zuen prin tzesa. On Karlosek, esker onez, bizi izateko lain eskaini zion lehenengotan, baina gero, 1839tik aurrera, behar tsu ikusi zuen Ganixek bere burua. Daskonagerre notarioarengana jo behar izan zuen orduan bere azken ondasunak bahituran jar tzera eta honela jakin omen zituen idazleak gora behera guztiak. Argigarri da egileak liburuaren 14. atalean, Akaban tza deri tzanean azaldu zuen ikuspuntua, gerraren nondiknorakoa ager tzearekin batera, Ganixek diskrezioa eta eramapena goresten baititu:
“Eta, egun batez, errumes ahalketua, hebaindua eskasiez eta pairamenez, hiltzera doa, nihork urrikaldu gabe, adixkide esku bat etorri eskasian azken oreneraino gorde tzea bilatu duen beharraren arin tzerat. Holakoa da, bada, liburu huntan argitarat ezagutaraztea bilatu dudan gizonaren zor tzea; irakur tzaileak barka dezadala baldin hemen egin baditut zenbait solas alegera oroi tzapen mingarrien auzo. Ganixek joko eman zituen don Karlosen zerbi tzuan zituen guziak eta prestamuz u tzi karlisten armadari laurogoi eta hamar mila libera diru. Holako diru tze batez gabe tzeak kordokan eman zuen haren izatea, e tzen halere errenkuratu ez eta behinere berearen galde tzen hasi, hartaz baliatu zireneri. Egia bada ere, don Karlosek agindu ziozkan Ganixi urteko emezor tzi ehun libera; baina agin tza hori alfer gelditu zen Ganixen tzat deus ondoriorik gabe. Eta karlist eta kristinoen gerla akabatuz geroz, hau tsi ziren Ganixen karlistekin lokarriak; baina geldi tzean don Karlosen lagunekin haren hariak, e tzituen galdu bere herritarren amodioa eta, guziez ongi ikusia aitor hoberenak zituen bazter guzietan. Nihori ezbai tzuen ematen bere beharren berri, guziek aisean zaukaten zela.”
Erregu batez buka tzen du Daskonagerrek bere hi tzaldia “espainol ospatuak; don Karlosen alde izan edo zaretenak”; “euskaldun ene herritar maite,
atera zuen Lamaignere inprimategian ohar honek lagundurik: “Norbaitek galdegiten balu zertako hain sarri iguriki dugun hau inprimaarazi gabe, iharde tsiko ginioke iduri zi tzaukula I tzultze fran tsesa errexki eta lasterrago saldu ginukela. Denek badakite sal tze horren progo txu guziak karitatezko obra baten tzat emaitekoak zirela”. Lehendik ere Guibert apezak kantatuak zituen ber tsotan Ganixen bizi tza gorabeherak eta ezagunak ziren euskal giroan. Lapurdiko Makeako kontrabandista ospe tsuak e txea muga mugan zeukan an tza denez eta bere bizi tza guztia mugaldeak igaro nahirik zebil tzanei mesedeak egiten igaro omen zuen. Ez zuen diruagatik egin, idealismoagatik baizik, eta karlisten alde jokoan jarri zituen bizi eta e txea.
308
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
biho tz on eta kar tsuak” ditu har tzaile bere mezuak. Narrazioak eraku tsi du “Ganixen arima ederra”, “on Karlosen alde eta erlijioaren alde () zuen banderaren azpian lagun on, saririk gabe, ibili den gizona”. Ganixen nortasuna eredu da Daskonagerreren eskuetan, fededuna, mendi eta oihanen erdian hazia, egiazko euskalduna, “egiazko ohore, leihaltasun eta kalapuaren mirail berezia”. Daskonagerreren Ganix bilakatu da euskal literaturan lehen kontrabandista erromantikoa, ezaugarri fisiko edo psikologiko per tsonaletatik harantago, ideologia karlista baten arabera eraikia nabarmen: sinesmen erlijioso eta mundu ikuspegi tradiziziozale baten defenda tzailea eta, an tzinako erregimenaren alde, egitate heroikoetaraino iristerainoko leiala.
RAMUNTCHO (Pierre Loti, 1897). Duela mende bateko Euskal Herriaren irudia islatu zuen Ramuntchok, ar tzainen eta kontrabandisten giroan Ramun txoren eta Gaxuxaren arteko maitasun istorioa kokatuz. Zalacain idatzi zen garaian Ramun txo dagoeneko opera gisa aurkeztua zen Gabriel Piernéren musikaz Pariseko Odeónen, Kadizen eta Madrilen. Toribio Alzagaren euskarazko i tzulpenak eta arregloek bizitasun berria eman zioten testuari eta argumentu gehiagoz korapilatu. Pelikula bat ere egin zuen Rene Barberisek 1937an.
Julien Viaud idazle fran tsesak, Pierre Loti ezizenez ezagunagoak, 1891an ezagutu zuen Euskal Herria, Bidasoako muga zain tzen zuen Javelot i tsasuntziaren komandante izendatu zutenean. Bidasoan “manalari” egon zen, beraz, i tsasun tzian, lehenik urte bat (1891), eta bigarren aldian, 18941897 artean, orduan ida tzi zuen Ramuntcho. Ordurako argitaratuak zituen, besteak beste Aziyadé (1879), Istambulen giroturiko nobela erromantikoa, Tahitin giroturiko Le Mariage de Loti (1880), nahiz Bretainian kokaturiko Pêcheur d’Islande, (1886) eta Madame Chrysantème (1887) Japonian. Lotiren ospea handia zen Fran tzian bezala Ingalaterran. Bere liburuek salmenta handiak egiten zituzten, garaiko idazlerik onenetan aipatua zinez eta Fran tsesaren Akademikoa izendatu zuten 1891z geroztik. Proustek bere idazle gogokoena zela aitortua zuen eta Henry Jamesek “a remarkable genius” (1893) zela baite tsi. Bere garaian literatura exotikoaren egile tzat zuten, baina bere ospea lehen mundu gerlaz geroztik aski gu txitu zen, exotismoaren eta orientalismoaren bolada joandakoan. I tsasun tziko ardurek eraman zuten Loti urruneko lurraldeetara eta giro exotikoetan kokaturiko fikzioistorioak izan ziren bere liburu estimatuenak: gal tzear zeuden paradisuak isla tzen zituen bere eleberri horietan, giro exotikoak europar kolonialismoaren eraginpean gal tzear.
Literatura fran tsesean, mende bukaerako idazle tzat sailka tzen da Loti, zibilizazioaren dekaden tzia adierazten duen eta haren konszien tzia duen
LOURDES OTAEGI IMAZ
309
idazle belaunaldiaren kideko. II. mundu gerraz geroztik ordea, eta exotismoaren zaletasuna gal tzearekin batean, behera egin du haren estimazioak, harik eta Roland Barthesek “idazle trabestista” izendatu zuelarik Aziyade eleberria azter tzen zuen saioa ida tzi zuen arte (Nouveaux, 1, 402). Hark iradoki zuen orduz geroztik kritika postokolonialaren iri tzi aski hedatua dena, ho ts, garaiko zen tsura moralaren zirrikituez baliatu zela Loti maitasun homosexuala zeharka iradoki tzeko. Hala esan zuen zehazki Roland Barthesek20, Lotiren trabestismoak aukera eskain tzen ziola bere burua objektu deskribagarri bihur tzeko, “en objet descriptible — et non en sujet introspectible”. Ispilu baten markoan kokaturik, Loti ez dago disfrazatua, antzaldatua baizik, aktore da “dans un tableau vivant”, klixez osatua, nahi bada, baina irudimenean bizia. Ildo beretik, Suzanne Lafontek ere “Les suprêmes clichés de Pierre Loti”21 artikuluan aztertu du haren eleberrietako lekuen eta egoera topikoen sail zabala. Halere, exotismo mota horren erakarmena gaur egun eraginkor ez bada ere, ez dago esaterik hori eta horrenbestez agortua denik Lotiren liburuen irakurketa. Lafontek, Barthesek bezala, gatazka ikusten du Lotiren obran modernitatearen etorreraren eta klixe erromantikoen artean. Bere per tsonaiek hautematen dute mundu exotiko hori nostalgiaz eta malenkoliaz gal tzera doan “ezberdintasuna” dela, zibilizazioak bereganatuko duen mundu eder eta galkorra, baina ez du galduko denaren aldeko aukera erromantikoa egiten iraunarazteko, erremediorik gabe mendebaldeko mul tzo homogeneo horretan sar tzean gertatuko den galera deitora tzen du, beste gabe.
Pierre Lotiren Ramuntchoren arrakastak zerikusi handia du garaiko literatura exotikoaren zaletasunarekin, urrutirako bidaiak gaur egun bezain arruntak ez ziren garaian gizarte eta bizimodu bi txietan koka tzen ziren istorioak irakur tzeko gustuarekin. Koldo Izagirrek ‘Tristes Topiques’ artikuluan jarrera kritikoa ager tzen du euskal herritarren kanpoirudian eta autoirudian eragin
20 Roland Barthesen iri tziz, Julien Viaudek “Pierre Loti” per tsonaiaren mozorroa har tzean nortasun krisia adierazten zuen eta bere herrialdeko erakunde moralei, bere kulturari eta herraldeari ihes egin nahi zien. Maite zuen beste bat zela fantasea tzea eta mozorro tzea, argazkietan turko otomanoz, i tsas marinelez, albanoz edota dervishez apainduta erretrata tzea Barthes, (R., “Pierre Loti: Aziyadé.” Le Degré zéro de l’écriture suivi de Nouveaux essais critiques. Paris: Seuil, 1972. 170187) http://aelib.org.ua/tex ts/barthes__nouveaux_essais_critiques__fr.htm [Azken ikustaldia: 2011/02/22] Testuinguru historiko hartan bere lana, eta haren ondokoa den Proustena bereziki, adierazgarri tzat har tzen ditu kritika mota batek, interes bereziaz aurkitu dute besteak beste Claude J. Summersek (1995) “the gay and lesbian literary heritage”, deitu duen korronteak hain zuzen ere.
21 Toulouse: Presses Univérsitaires du Mirail, 1993.
310
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
dako ondorioez diharduela22. Artikuluaren izenburuko sintagmak ai tzindari handi bati dei tzen dio, Claude LeviStraussek ida tziriko titulu bereko liburuari, non kexu egiten bai tzuen etengabeko arrakastadun “armchair travel books” edo besaulkiko bidaia liburuez. Izagirrek bidaia liburu horietako informazio topiko andana luzearen kalteak eta anekdoten artean txertaturiko klixeak saltasen ditu, informazio kontrastaturik gabe eta ikuspuntu kolonizatzaileaz eginak direlako. Zehazki, euskaldunei buruz a tzerritik etorririko bidaiariek emandako irudiaren kalteak sala tzen ditu, bereziki euskal arimaren idealizazioak eraginiko kalteak23. Izagirreren iri tziz, euskaldunen ikuspegi erromantikoa da Lotik eskain tzen duena, guztiz menderatu gabeko den izpiritu edo arima independentearen adierazle, guzia purotasuna, ingenuitatea eta hi tz urritasuna dena; ikasi ezin daiteeken hizkun tza min tzo, bere xokoan duintasunez eta harrotasun sinple batez bizi den herriaren paradigma. Ramuntxoren esen tzialismo salaketa hori gora behera, ordea, ezin esan, halere, Ra-muntcho literarioki bere exotismoan agor tzen denik, eta hala ematen du aditzera haren obraren inguruan kritika literarioak eraku tsi duen interesak.
Ramuntcho eleberriak, Lotiren gainerako liburuek bezala, ez du argudio korapilorik eraiki tzen eta, leku komunez josia iruditu arren, bere narrazio eta deskripzioak nahiz zenbait per tsonaia, iraunkor gertatu dira. Piarres Larzabalen tzat, garaiko euskal herritarren tzat ezagun ziren adabakiz jositako nortasun asmatuak24 dira eleberri honetako Ramuntcho, Gaxuxa eta gainerakoak. Larzabalen “Pierre Loti eta gu” artikuluan Ramuntchori buruz25 dioe
22 Izagirre, K; “Tristes Topiques” in D. Laborde (ed.), La Question Basque. Paris: L’Harmattan, 1998.
23 “Âme basque. Cent ans ont passé depuis ce temps où Pierre Loti se pâmait de mélancolie en entendant, dans sa promenade bucolique du soir à Hendaye, le tintement lointain d’une cloche. Depuis, nous avons enfin appris que ce “je ne sais quoi” de mystérieux était une simple fiction, un état d’âme purement littéraire. Nous sommes basques avec le chemin de fer et aussi, oui Monsieur, avec toute la part d’imbécillité de la civilisation moderne. Cette “âme basque” illusoire est morte, définitivement. Pour les compatriotes et les lettrés qui, à la manière de Pierre Loti, recherchaient des “essences” de basquitude, la perte est irréparable. Leurs paysages, leurs coutumes, leur pureté raciale... tout a changé, parfois violemment.”
24 Thomas J.D. Armbrechtek ida tzia da “The nostalgia of nowhere: Pierre Loti’s utopian spaces” artikuluan lekuen eta per tsonaien utopismoa azpimarratu da: Although none of what Loti wrote can be considered a commonplace book in the genrespecific sense, his anecdotal reinforcement of popular conceptions about cultures and places makes clear the importance of topoi in his work. “Loti’s selfconstructed identities corresponded no more closely to reality than did his work”. Publication Date: 01DEC03
25 Gure Herria, 1960, 225241. aipaturiko Ipuin eta ixtorio 1930-1964 liburua Piarres Xarritonek osaturiko Piarres Larzabalen idazlanak (V) liburuan bildua da, Elkar, 1996.
LOURDES OTAEGI IMAZ
311
na bereziki egoki tzen zaio gure xedeari. Lehenik, liburuak nazioartean izandako arrakasta handiaren lekuko tza ematen du Lar tzabalek, “Ez dut uste izan den gizonik, ez batasunik, liburu horrek bezenbat, lur zabalean, Eskual Herriari aipamen eman dionik”. Baina galdera egiten dio bere buruari Lotik euskaldunez emandako irudiaren xehetasunak, onar tzen ote ditugun edo ez. “Loti eta gure axala” atalean dioenez, Lotik “on tsa ditu sendi tzen gure mendi eta erreken sasoinak, gure i tsasoaren ibilerak, gure pilota, dan tza eta elizako urra tsak”, baina Euskal Herriko azalaz ongi min tzatu bada ere, “ez daiteke erran xuxen eman duela, gure barneko berri”. Larzabalen iri tziz, oker har tzen ditu gure “barneko moldadurak, eta are gutiago erlijioneak emaiten dauzkunak”. Lotiren izaera sentimentalak eta “nexka aireak” eragozten omen zioten euskaldun “zimenduz adimendu tsu” haiek egoki isla tzea: “Lotik konda tzen du, gau batez, kontrabandako bidea hartu ain tzin, Ramuntcho eta bere ama, luzaz egon zirela goxoki, matela matelaren kontra”, ez zaio hori sinesgarri eta ez beste zenbait pasarte ere, buka tzeko dioela:
“Ramuntcho pilotari eta kontrabandixta azkarra, hola ‘marikotillun’ bilakatua?...”
Bestalde, Lar tzabalen iri tziz, Lotik muga jakinak ditu euskaldunen izpiritua a tzemateko, sendotasuna eta fedea eskas bai tzituen26: Lotik, “‘Ramuntcho’n, gure erlijioneko usaiak eta sinesmenak, zaharkeria ba tzu direla” da auzia. Ezinezko zaio Gaxuxaren bikoiztasuna ere egunez serora eta gauez maitale Ramun txorekin. Ez sinestekoa deri tzo Gaxuxaren amaren erra ere Ramun txo eta Fran txitaren kontra. Horiek kondairaren ahuleziak dira Larzabalen tzat, inuzentekeriak eta benetako fedea eta bizi tze kristauaren berri ez duenaren fantasiak. Baina bereziki ahula “Ramun txoren jite lehun, guri, zilinga” da, “ez da Eskualdun pilotari kontrabandixta batena, bainan ber tze nornahirena eta bereziki Lotirena”. Gorpu tzez, Ramun txo “edozoin pilotari gazte” bezalakoa da, bere gazte urtetan, soldaduska egin ondoren maitasuna eskura tzeko i txaropena galduta Ameriketara joango da, etorkizuna eraiki tzeko helburuz. Barnez, ordea, Larzabalen iri tziz, Lotik Ramun txori bere baitako sentimenduak eran tsi dizkio:
26 Larzabalen iri tziz, Jules Viaud familia protestantekoa zen eta errepublikazalea. Apaltasunean hazia eta izenik gabeko jatorri horretarik heldu zi tzaion nabarmendu nahia eta arrakastaz lortu zuen bere luma trebeari esker. Baliteke haurretako gabeziak ordaindu nahi izatea heldutasunean, bai bere nortasuna mozorrotuz eta bai fisikoki apainduz, gimnasia eginez, jan tzia, zapata, ibilera eta zainduz modu nabarmenean. Bere amari biziki a txikia zen eta hala dio Larzabalek:
“Loti, bere ‘emaxte’ moldekin eta zeraman bizi berduratuarekin ez zen denen gogoko”.
312
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
“Bera zen bezala du Ramun txo tinda tzen: amakari, barnez eri, lehun, dudakari. Ramun txori, Lotik eman dio beraz gure axala, bainan bere mamia”.
Larzabalen tzat ezinezko da per tsonaia hori kontrabandista azkarra izatea aldi berean. Izan ere, mugaren zaindari den un tziko komandanteak kontrabandoa kirol arriskugarri tzat aurkezten du eta horretan dabilenak sendoa izan behar, gaulana egingo badu, aurkari baititu bi e tsai gogor: batetik karabinero espainolen tiroa eta bestetik eguraldi gaixtoen segadan bizia gal tzeko perila. Baina Ramun txo gaztea ez bezalako “benetako” kontrabandistak badira liburuan: Florentino, Iraola eta beste ba tzuk. Guzien buru da I tsua esaten dioten bat, “elizako xantre eta gil tzaina, adinik gabeko gizon bat, bizarra kendua, bisaia iduri pudaz moztua, matelak sartuak, matraila larri, gorpu tzez gora eta zabal, bularra lodi, begiak barne, kopeta zimurrez betea”27. Larzabalen iri tziz, I tsua kontrabandista ba tzuen eta besteen ezaugarriz hornitu zuen Lotik:
“urte hetan, Argibelekoa zen xantre Azkainen, eta ‘xantretarrak’, kontrabandixta ezagutuak ziren. Ber tzalde, Ottarrek bazuen adixkide bat, kontrabandixta nausi famatua, arras Lotiren erranen trakakoa. Igan tzitarra. Izena zuen Agustin Arrieta. Bainan, denek dei tzen zuten ‘Galo Okerra’ edo ‘Galo I tsua’, begi bat bai tzuen trebesa. Hamalaueko gerlan, Galok, Fran tziako armada Han ts lagundu zuen, zaldiak hunarat pasatuz, eta hortako tz, gerla ondoan, Hendaian, medailaz saristatu zuten.”
Per tsonaia hori da kontrabandista zinez, eta ez Ramun txo gaztea, haren barneko ardurak ez dute an tzik ez I tsuarekin eta ez Barojak hamar urteren buruan sortuko duen Zalacainekin. Ramun txo haiek ez bezalakoa da, Larzabalen iri tziz, “sobera amakari, barnez eri, lehun, dudakari” den per tsonaia hori ordea, bere buruarekiko eta gizartearekiko gatazka eta deserosotasuna bizi duen per tsonaia da: ezkongabeko ama baten seme bakarra da.
Errealitatearen eta fikzioaren arteko desegokitasuna da Lar tzabalek pertsonaiari egiten dion kritikaren zioa, lehenago Izagirrek euskal irudi kolonizatuaren izenean eginikoa oroitarazten du. Ezin uka ordea beste alde kritiko batetik interesik piztu duenik Ramun txoren per tsonaiak. Hala, eleberriko per tsonaien barne egitura aztertu du berriki Violeta Garcia Deustuko Uniber
27 Santiago Aizarnak “Ramun txo, el hijo del extranjero” i tzulpen liburuaren hi tzaurrean esaten du gu txi izan direla kontrabandoaren gaiaz eta mugako pasadizo horien gainean egin den garapen literarioa, agian legez kanpoko aktibitate hori geografiaren zailtasunak, bi mugakoen komunitate kidetasunak eta fun tzionarien eroskeria dela medio buru tzen delako, gehienetan odolezko gertakari edo krimenik eragin gabe, baina tarteka gauzak okertu eta Ramun txoko I txuak berak ere krimena egiten du karabineroak ganibetaz kolpatuz, agian hilak u tziz.
LOURDES OTAEGI IMAZ
313
tsitateko irakasleak “Pierre Loti o la fabulación del Yo” artikuluan28. Lotiren beraren nortasun ezaugarriak suma tzen ditu Ramun txorengan. Garcia irakaslearen iri tziz, ezinezkoa zi tzaion Lotiri bizi tza eta obra bereiztea, eta bere liburuetan eta narrazio autobiografikoetan beti sumatu omen daiteke egunkari intimoko anotazioen islada zuzena29. Irakaslearen iri tziz, Ramun txo ezinezko maitasun baten istorioa da ingurune fisiko exotiko batean kokatua, izan ere, Euskal Herria, Pêcheur d’Islande eleberriko Bretainia bezala tsu, modu exotikoan aurkezten du Lotik, paisaiak eta herriak, pilota partidak, prozesioak, mugalariekin eginiko ibilaldiak… Denak Lotiren egunkarian daude, eta bere nobeletan ere bai. Esate baterako, Ramun txo eta Gaxuxaren azken topaketa komentuan, Lotiren egunkariko 1893ko abuztuaren 28ko notazio batean dago oinarritua: Méharingo komentuan, Otharre Borda pilotaria eta Loti haren arreba Gracieuse bisitatu zuten egunari buruz dioela:
“Elle est toute jeune, la petite nonne, vingt ans à peine, environ huit ans de moins que son frère ; à présent, elle se tient debout, auprès de lui qui est assis, et pose sa main frêle sur son épaule puissante ; elle ressemble à une jeune sainte de quelque tableau des primitifs”. (Moulis, 1965: 7630).
Violeta Garciaren iri tziz, Lotik bere barnemunduaren tzat esangura tsu zen fikzio sendagarri bat proiektatu bide zuen liburu honetan. Izan ere, Rocheforten, Julien Viaudek Marie Crucita Gainza neska txa euskaldunarekin ezkon tzaz kanpoko familia osatua zuen, eta bere semeen etorkizuneko gizartekorapiloa islatu zuen eleberrian. Ezkon tzaz kanpo hiru semeak, Raymond, (Ramuntcho), Edmond eta Léonek aitarekiko eta gizartearekiko biziko zuten gatazkaren proiekzioa egin zuen. Gisa berean, haur tzaroko esperien tzia per tsonalen hainbat elementu angustiagarri ere Ramun txoren amaren per tsonaiari lotu zitun fikzioan, bere ama guziz maitatuarekiko a txikimendu hau tsiezina eman zuen adi tzera eta aitarena behar zuen lekuan zeukan hu tsune nabarmena ere bai. Horri esker, per tsonaiek per tsonaia errealen bizikizunak isla tzen dituzte eta sufrimendu psikologikoaren adierazle ez topikoak dira: bere semeek izango duten eta berak haurretan izan zuen aitaren hu tsunea identifika tzen dira. Bat etorri behar Lar
28 Thélème. Revista Complutense de Estudios Franceses 2003, 18 2136.29 Pierre Lotiren egunerokoak xehexeheak ziren, an tza, eta gertakarien narrazioarekin
batean, telegramak, oharrak, fotografiak, sarrerak bil tzen zituen oroigarri gisa. Haren atal hautatuak argitaratu zituen Samuel Viaudek bera hil ondoren Journal intime 1878-1881 eta Jour-nal intime 1882-1885.
30 MOULIS, A. 1965 “Genèse de Ramuntcho”, en Annales de la Faculté des Lettres de Toulouse, Littérature, XII.
314
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
tzabalekin Ramun txok nabarmen falta dituela per tsonaia heroikoa izateko ezaugarri psikologikoak, baina, ordainez, gatazka psikologikoa bizi duen pertsonaia ahularen barnemundua islatu du, gizarteegitura eta balore mundu antzinakoen sarean a tzitua, irtenbiderik gabekoa: errebela tzen ez den baztertuarena. Izan ere, izakera zin tzo eta isilekoa da Ramun txo, oso amaren ondoko, baina bere bornean, zergatik ez dakiela, haran tzagoko lurren, ailleurs horien deia en tzuten du, ez da harri tzeko. Lotiren beraren hi tzen adierazten dute garbi:
“C’est qu’il était, lui, Ramuntcho, un mélange de deux races très différentes et de deux êtres que séparait l’un de l’autre, si l’on peut dire, un abîme de plusieurs générations. Créé par la fantaisie triste d’un des ra�nés de nos temps de vertige, il avait été inscrit à sa naissance comme ‘fils de père inconnu’ et ne portait d’autre nom que celui de sa mère. Aussi ne se sentaitil pas entièrement pareil à ses compagnons de jeux ou de saines fatigues”.
Lotik arrazen izpirituaren errealitate biologiko eta sikologikoan sinesten du, berak aurkezten duen euskaldun arrazaren esen tzia tradiziozale eta kristau, zin tzo eta xaloa da, gero Barojak Zalacainen per tsonaian bilduko duenaz guziz bestelako. Baliteke aurrezaurre jar tzeko sortua izatea Zalacain hain ausarta, bizia eta pikaroa. Baina Ramun txoren marka aitarik gabeko haurra izatea da, garai nahasiko gizon errefinatu baten kapri txoz sortua. Horregatik, Ramun txo gaztearen lo tsaria, liburuan zehar iradoki bakarrik egiten dena, lehertu egiten da halako batean, aita horren erreferen tzia eta irudia konkreta tzean.Liburuko gune garran tzi tsua da ama hil ondoko gauean aurki tzen baititu aita ezagungabearen gutunsortan datorren izenabizenak:
“Suivait une indication de rue et de numéro, qui lui fit mal à lire sans qu’il pût comprendre pourquoi, qui lui fit monter le rouge aux joues ; puis le nom de cette grande ville, dans laquelle il était né... Les yeux fixés, il restait là, ne regardant plus... Et tout à coup, il eût l’horrible vision de ce ménage clandestin: dans un appartement de faubourg, sa mère, jeune, élégante, maîtresse de quelque riche désoeuvré, ou bien de quelque o�cier peutêtre!”.
Violeta Garcia irakaslearen iri tziz, seme horren etorkizuna fikziona tzean Lotik helburu katartiko bat bilatu zuen: hu ts egin zion bere aitarekiko mendekua eta beregan bildutako kulpabilitatearen liberazioa erdiestea. Gutunen artean aurkitu duen aitaren argazkia ikustean gorpu tz har tzen du lehen aldiz aita horrenganako gorrotoak:
“Elle eut à peine une appréciable durée, cette entrevue silencieuse, unique et suprême, avec son père. Au feu aussi l’image ! Il la jeta, d’un geste de colère et de
LOURDES OTAEGI IMAZ
315
terreur, parmi les cendres des dernières lettres, et tout ne laissa bientôt plus qu’un petit amas de poussière noire, éteignant la flambée claire des branches”.
Ondorioz, suak garbi tzen du bekatuaren eta desohorearen oroimena eta bere amaren izen ona ere suak garbi tzen eta mendeka tzen du. Lotik bere barruko fantasmekiko epaia egiten du: bere semeek atera egingo dute beren bizitzetatik eta Lotik berak ere bere aita atera egin nahi luke bere bizi tzatik, harekikoak kitatu, haren erruz heldu bai tzen Viaud familiaren tzat desohorea herri diruak lapur tzeaz eta oker erabil tzeaz salatua izan zenean eta emazteen eta semeen etorkizuna ohoregabetu zuenean. Lotik Franchita, Ramun txoren amarengan, Crucita amorantearen eta Nadine amaren ohorea garbitu nahi zuen. Aitaren abizenik gabeko haur horien gorrotoa liberatu behar zuen eta horretarako suak aita ohoregabearen oroimena erre zezan u tzi behar zuen, amen tzat izen ona berreskuratuz, semeen ekimenez. Iraganarekikoak kitatu eta ailleurs horietaran tz joko du, azkenik Ramun txok, Lotik berak egin zuen moduan:
“Au fond de son âme de grand garçon inculte, recommence, pour le faire davantage souffrir, le combat de ces deux sentimen ts d’homme trop a�né, qui sont un héritage de son père inconnu; un attachement presque maladif à la demeure, au pays de l’enfance, et un effroi de revenir s’y enfermer, quand on sait qu’il existe par le monde de si vastes et libres ailleurs...” (832).
Ramun txo per tsonaia, topikoa iruditu ala ez, argitasun, edertasun eta indar prototipo bat baino gehiago da, ez da klixe bat gehiago. Larzabalek esan bezala euskaldun kontrabandistaren arketipoa izateko sobera dudati eta hausnarketari, ez da eredu hu tsa eta bai, ordainez, gatazka moderno baten adierazle: bere gizartearen araua hau tsi beharraren eta ezinaren aurrean jarririko gazte ahuldua. Interesgarria da honen harira Emilia Pardo Bazanek espainierazko i tzulpenaren hi tzaurrean esandakoa, Ramun txo mundu ikuskera guztiz katolikoa darion eleberria zela. [Ikus Pierre Loti, Ramun txo, Editorial La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbao, 1973]
3. MARTIN ZALAKINEN OINORDEKO TZA
Barojaren Zalacain zain tsua eta piztia kontrajar tzen zaio Ramun txoren ezinari eta ahultasun induzituari. Martinek ez baitio gizarte mailaketari eta moralari men egingo: an tzeko zereginetan nahastua bada ere, jarrera ezberdina izango du erabat, Ramun txok ez bezala bahitu egingo du maite duen neska txa komentutik ateraraziz, eta jazarri egiten zaio gizarte arauari. Ez hori bakarrik,
316
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
aberastu egingo da gerrako bi bandoen beharrak zerbi tzatuz eta diber tsio apur bat ere lortuko du, errebelamendu hu tsez, haren jatorriaren nobleziak ematen dion ausardiak jarrera ludiko eta autokonplazienteak ere bidezko egiten baititu. Horrelakoa nahi zuen Barojak: Bizi tza salbaiak agin tzen du beragan eta ez du arau moralaren zamak ito tzen, Ramun txoren zin tzurra tinka tzen duen gizarte gai tzespenak ez du mendera tzen. Kristau moralaren auzia da nagusi, bizi tzaren indarrarekin lehian. Zalacainen per tsonaiak ezaugarri nabariak ditu, heroi gazte ausart eta noblearenak.
Per tsonaia honen intertestualitatea suma daitekeen gudaosteko zenbait euskal eleberritan, baina hark bezala, per tsonaia nagusiaren bizi tzaren eta herio tzaren aurreko ikuspuntua liburuaren arda tz bilaka tzen duen bakarra Bernardo A txagaren Sara izeneko gizonako Martin Saldias espian mamituko da. Ai tzitik, gaia errealismoaren esparrura eramanez tratatuko duten idazleen artean aldiz, per tsonaien ekin tzak ez du hausnarketa bitalean hartuko arda tza, haren premia eta ezinaren arteko lehian baizik. Hala dira aipagarri Robert Laxalten A cup of tea in Pamplona (1985) edota A. Ler txundik Tobacco days. Bernardo A txagaren zenbait per tsonaietan, aldiz, norbere baloreak, norbere moralaren prin tzipioak jarriko ditu auzitan jarduera honek. Arlo pribatuan bila tzen ditu zio nagusiak: norbere arimaren pasioak dira auzigai.
KAFEA HAR TZEA IRUÑEAN (1986) hobeki ezagu tzeko, azal dezadan Robert Laxalt kaliforniarrak A cup of tea in Pamplona (1985) eleberriaren aurretik, 1957an bere aita zuberotarraren ibilera amerikanoak kontatuz Sweet Promised Land ospe tsua argitaratu zuela, euskaraz Dominique (1988) izenburuaz argitaratu zena. Iparrameriketan euskaldunek nortasun berezia izatea lortu zuen lehen liburu haren bidez; amerikar literaturan euskaldunen lehen isladapen adierazgarria eman zuen eta haren arrakastaren ondorioz ospatu zen lehenengoz Renoko Mendebaldeko Lehen Euskal Festivala (Nevada) 1959an abian jarri zuen euskal ikasketen esparrua Estatu Batuetan, 1967an finkatua Nevadako Uniber tsitateko Basques Studieseko Programaren bidez. Laxalt bilakatu zen Ameriketako euskaldunen munduaren interprete literarioa. Gerora, Euskal Herrira eginiko bidaia eta egonaldietan oinarrituz, gizarte nekazari herritarraren erretratu literario ez topikoak osatu zituen In a Hundred Graves (1972) eta aipagai dugun A Cup of Tea in Pamplona (1986) liburuetan31.
31 A Cup of Tea in Pamplona (1985), euskaraz, Kafea har tzea Iruñean (1986) i tzulitakoa eta gerora ida tziriko The Basque Hotel (1989), 1980etako Puli tzer sarirako hautagai izan zirela, kalitate literarioaren aitormen gisa.
LOURDES OTAEGI IMAZ
317
Kaliforniarraren ikuspegiaren berritasuna formula tzeko, gogoan hartu behar da gizarte indibidualista batetik datorrenaren begiradak Euskal Herri tradizionaleko bizimoldea distan tzia batetik ikusten duela, lilurarik gabe. Daskonagerrek, Lotik, Barojak edo Urabayenek ezaugarri tzat izandako ikuspuntu idealistarik, lirikoari, epikoari edo sentimentalari uko egiten dio erabat. Laxaltek narrazio gihar tsuaren bidez aurkezten ditu per tsonaiak bere gorrian, sobredimen tsiorik gabe. Kafea har tzea Iruñean narrazioan erabaki okerra hartu duen gizon baten hondora tzea konta tzen da, suspen tse zen tzu egokiz kontatu ere, protagonistaren patu ilunaren aurresentipenak ereiten baititu trebetasunez liburu osoan zehar, amaiera e tsikorra iragarriz. Ez da harri tzeko liburuak hainbat edizio ezagutu izana, gazteei gomendaturiko irakurketen artean sartu baita, eta horretan A. Ler txundiren Tobacco daysen kideko da (1986). Kontrabandoaz dihardu honek ere, teknika aldetik zinematografiaren eragin handiaz eta per tsonaiaren ezaugarriak eleberri genero “bel tza”ren esparrura lerra tzen direla. Laxalt edo Ler txundiren narrazio zimel eta betelanik gabekoetan aurrekoetako osagai epiko edo lirikoak, ludikoak edota kostunbristak erabat desagertuak dira. Ez dago erromantizismoaren arrastorik, ez abenturazalerik, protagonistak dirugoseak beharturik hurbil tzen dira bizi tza gogor horretara eta euskal gizarte egitura tradizionalaren kritika iradoki tzen dute.
SARA IZENEKO GIZONA (1996). Bernardo A txagaren liburu honen protagonista Martin Saldias espioi karlistak Barojaren per tsonaiarekin ahaidetasun nabarmenak ditu, nahitara ekarritako identitate an tzekotasunak, agian bien arteko aldeak hobeki nabarmenarazteko. Haren izen bera eduki tzea da horren lehen zan tzu intertestual adierazgarria, baina horretaz gain, sakoneko izpiritu noble eta independente beraren jabe da Saldias. Zalacainen irradiazioa jaso tzen du, Zalacainen kideko da nortasunaren aldetik, gerra karlisten testuinguruarengatik eta ekin tzarako ausardiarengatik eta odol ho tzagatik. Bestalde, Sara izenez estal tzen du bere benatako nortasuna eta Martin Zalacain Zaro izeneko Iparraldeko herrian bizi da emaztearekin, deskripzio zeha tzei erreparatuta, aho batez Sara herriaren mozorro arina besterik ez dela suma daitekeena. Saldias ardo komer tziante baten i txuraz joaten da Irur tzuneraino, Zalacain Estellara bezala. Bestalde, Zalacainen eleberrian bezala, gerrate karlista honetan parte har tzen duten lejitimista fran tsesen presen tzia nabarmena da bi eleberrietan: Barojarenean, Cathelineau generala, Haussonville konde jatun eta a tsegina eta Barrot kondea; A txagarenean Bordelais eta Lacost dira, baina bereziki Barrez, Saldiasen aurkaria.
Saldias espioiaren inguruko abenturak ai tzinagotik ida tziak bazituen ere, 1990an Euskadi Irratirako ida tziriko gidoietako bat bai tzen, 1996an eman
318
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
zuen argitara liburu gisa. Garai bere tsukoa da A txagaren hi tzaurre interesgarriaz argitaraturiko Barojaren Zalacain el aventurero liburuaren edizio berritua (Millenium, 1999). Hi tzaurre horretan adierazten du Barojak Zalacainen protagonistarengan Ulises heroi mitikoaren dohainak koka tzean adierazi zuen barneko nostalgia bat: gerlari greko eta troiarren jokabidearen gidari ziren kualitate moralen mira egiten omen zuen. A txagaren iri tziz, Euskal Herriko nekazari herrietan aurki tzen zuen Barojak an tzinateko mundu hartako bertuteen oihar tzunik, Madrileko edota Bilboko hiritar bizi tzan gailen tzen ziren bizimoduan ez bezala.
Gazteen tzako abentura eleberri baten trazak dituzte bi liburuek eta “generoko liburuak” balira bezala hartu izan dira, baina Ricardo Senabrek frogatu bezala, Zalacainek heroi baten ziklo mitikoa osa tzen du, bizi tzaren aurreko jarrera baten adierazbide: akzioko gizakiarena. A txagaren Martinek, aldiz, abentura trazak izan arren, beste tornu bat hartuko du, beste modu bateko heroiarena. Ekin tza gizona izan arren, gerraren miserien inguruko hausnarketa egin eta alde egiteko hautua egiten du. Martin Saldias Martin Zalacainen ifren tzu hausnarketaria da, herio tzaren alde ilunari errespetuz begira tzen diona, hala e tsaien nola lagunen herio tzari. Paralelotasunak badira, baina ezberdintasunak hobeki agertarazteko eginak dirudite. Esate baterako, nabarmenak dira barojazalearen tzat egoera eta jarreren arteko paradigmak, besteak beste, Zalacainek Santa Kruz apaizarekin topo egiten duenean ez dio hark beldurrik eragiten, ez Don Carlos erregegaiak errespeturik. Saldias, aldiz, Zumalacarregi jeneralaren lilurak erakar tzen du, eta lehenik, errespetuz eta ondoren iluntasunez begira tzen dio. Gerra eta herio tzaren alderdi ez heroikoaren gaia da liburuaren jomuga eta tonu bere tsukoak dira, Barojaren liburuan zehar gerlako pasadizo ez epikoek eta absurduek duten presen tziarekin. Martin Zalacainekin Urbian elkar tzen den a tzerritarrak dioen moduan: “¿Pobre país! ¡Cuánta brutalidad! ¡Cuánto absurdo!” labur daiteke Barojak gerla karlistez duen ikuspuntu ezkorra.
Hortaz, ezberdintasunak an tzekotasunak bezain esangura tsuak dira, izan ere, A txagak Zalacainekin bilatu duen intertestualitatea ez da istorioaren kontestualizazio historikoliterarioaren behar bat soilik. Saldiasek Zalacainen beharra du bere nortasuna, jarrerak eta erabakiak behar bezalako sakontasuna har dezaten, perspektiba eta oihar tzuna izateko irakurlearengan, honek Saldias Barojaren per tsonaiaren akorduarekin senidetu dezan; horregatik, behar du haren oroimenaren aztarna ernarazi. Saldias ez dute abenturazale gisa ikusi behar, ez baitu Zalacainek bezala ekin tza beharrak hausnarketa luzerik gabe aurrera egitera bul tza tzen; ai tzitik, bere baitan etengabe dihardu pen tsaketan,
LOURDES OTAEGI IMAZ
319
eta inguruko gertakariek eraginda baino gehiago, bere dedukzio per tsonalek eramango dute korapiloak aska tzera bai eta, azkenean, espioi edo “gezurti” lanak uztera. Martin Saldias, Martin Zalacainen oinordeko zoritua da adinean ezezik idealismoan. Bere ideiengatik onartu du karlisten “gezurtia” izatea, lehen gerra karlista piztean; Zalacain aldiz, idealismo horren arrastorik gera tzen ez den garaian koka tzen da, mer tzenario baten gisan, maisu izan duen Tellagorrik entrenatu baitu horretarako: “Ni con los blancos ni con los negros. ¡Al comercio, Martin! ¡Al comercio! Venderás a los liberales y a los carlistas”.
Barojaren eta A txagaren bi Martinen artean an tzekotasunak adierazgarriak direnez, irakurketa intertestuala eska tzen dute interpretazioan. Antzekotasunek eta ezberdintasunek irakurketa osoagoa eginarazten diote irakurleari, gainerakoan suspen tse narrazioa soilik izango li tzatekeen honen inguruan. Horregatik, bi per tsonaien arteko aldeak interpretagarri gerta tzen dira: adina, izakera eta jarrerak alda tzen dira, besteak beste. Zalacain abenturazale heroikoa mutil gazte sasoikoa da, Martin Saldias aldiz berrogeietan dago, ezkongabea da eta i tsasgizon zaildua. Karlisten aldeko ideiak dituelako hartuko du betebehar arriskugarria, baina bizi esperien tziek emandako ikuspuntu umoak gertakariak azter tzeko odol ho tza izaten lagun tzen dio.
Horregatik da bereziki adierazgarria narrazio laburraren amaiera: e tsaiarekin borroka egin beharrean, Zalacainek eta Ohandok bezala hil ala biziko borrokan amaitu beharrean, Saldiasek eta bere e tsaiak epika izpirik gabeko amaiera duina ematen diote gatazkari. Barrez militar misterio tsuak elkarrizketa argigarrian hala esaten dio: “Gauzak hola, nire iri tzirako bi aukera dauzkagu: edo gela honetan bertan borroka egin batek bestea garbitu arte, edota adostasun batera iri ts eta Irur tzundik alde egin”. Barrezek proposa tzen duena irabazlerik eta gal tzailerik gabeko irteera da, “tontoen paparra dotoretzeko baino balio ez duten leialtasunei i tsui tsuan” ez jarrai tzea eska tzen du. Ez dezagun ahan tz azkenik bukaerako kapituluak ere baduela ukitu barojiar interesgarririk, ezkon tzaeskea Martini Arenal kafeko ugazabaandreak egiten baitio, Barojaren Don Juani bezala... baina intertestualitate hori zan tzu ironikoa soilik da liburu honetan, begikliskara leuna barojazaleon tzat.
Pirineotako bortuetan, Txomin Peillenek “Frontières et mentalités en Pays Basque” artikuluan aipa tzen duen moduan32 kontrabando eta espioi tza pasarte ilunik ezagutu dira, baina heroien gertaleku mitikoa ere izan zen, II. Mundu
32 M. Lafourcade (ed.), La Frontière Franco-Espagnole: lieu de confli ts interétatiques et de collaboration interrégionale. Actes de la journée d’études du 16 novembre 1996, Biarri tz:P. U. de Bordeaux, Peillen 1998:1168).
320
MARTIN ZALACAIN ABENTURAZALEA. INTERTESTUALITATEA PIRINEOTAKO LITERATURETAN
gerran Europan jausitako pilotu ingelesei ihes egiten lagun tzeko Kometa Sarean parte hartu zuten kontrabandisten ausardiari esker33. Fikziozko literaturan, aldiz, oihan-zorrien bizimodu misterio tsuak, zenbait per tsonaia literario sorrarazi zituen, Zalacainez gain; ba tzuetan, per tsonaia errealetan oinarrituz, hala nola, Makaiako Ganix, Ramunchoko I txua edo Hari txabalet apeza eta hala, era bateko eta besteko mugez gaindiko per tsonaien ibileren irudi fikzionatua tinkatu da Pirineoei a txikiriko gure irudimenean, liburu baten poderioz, paisaia barojianoak bilakatu ziren haietan. Zalacain da haien paradigma nagusia, aurrekari erromantikoen artean erpina. Intertestualitate berezia moldatu du abenturazalearen mitoak ondoko per tsonaietan proiekta tzen den irradiazioi tzal nabarmena dela bide, eta oinordeko errealistek tonu batez eta bestez berrelaboratu dute, irakurketa berrietara irekiz: Laxalten Nikolas tragikoa, A txagaren Martin buru tsua. Pirineotako kontrabandozaleen inguruko per tsonaietan testuartekotasun par tziala iragarri badaiteke, A txagaren pertsonaian aldiz, zehaztasunez suma tzen da intertestualitate orokorren artean sailka tzen dela. Horretarako bidea ematen dute per tsonaiaren izena eta kronotopoak, paralelotasun aktan tzialak, nahiz genero eta gaiak, indarturiko testuartekotasun adierazgarria. Zalacain bezalako per tsonaiek entitate iraunkorra iri tsi dute, asteasuarrak 1999ko hi tzaurrean adierazi zuen moduan, literatura uniber tso kolektiboan diraute leku eta denbora barojiarretan, beren ekimenez arrunkeriaren erdian eraiki duten mundu heroiko propioan.
33 Kometa Sarea zeri tzan 19411944 artean Belgikan eta Fran tzian eroritako pilotoak gorde eta kanpora tzeko organizazioa, Man txako kanala guru tza tzea ezinezko egin zi tzaienean, Espainiatik Gibraltarrera eramaten hasi ziren. Pirineoak zeharka tzeko behar zituzten kontrabandistak,gero Inglaterrako embaxadak lagun tzen bai tzien Donostiako Bernardo Arakamak abixua emandakoan. Mendi ibilaldi luzea egin behar zen zor tzi edo bedera tzi ordukoa, arrisku tsua mendiaren gogortasunagatik, eguraldiagatik eta bi aldeetako mugazainengatik. Florentino Goikoetexea kontrabandista hernaniarra eta Gerra Zibilaz geroztik ihesi exiliatua bizi zenak eskaini zuen lagun tzarik gehien. Orson Wellesek ere jasoa du horren berri “The basques land” erreportaian (1957).