1111 LOMCELOMCELOMCELOMCE
BERE TESTUINGURUANBERE TESTUINGURUANBERE TESTUINGURUANBERE TESTUINGURUAN
Madrileko Gobernuak ezarri nahi duen hezkuntza legea aztertzen
hasi aurrerik ezinbestekotzat ikusten dugu legea bere testuinguruan
azaltzea. Modu honetan, PPk dituen helburuak hobeto ulertzeaz
gain, legearen gaineko irakurketa eta aurrera begira daukagun
planteamendua argiago ikusiko baita.
LOMCE ez da ekimen isolatuaLOMCE ez da ekimen isolatuaLOMCE ez da ekimen isolatuaLOMCE ez da ekimen isolatua
Espainiako estatuan azken urteotan egiturazko aldaketak ematen ari
dira: lan erreforma, pentsioen erreforma, jubilatze adina atzeratzea,
erretiroa hartzeko baldintzak gogortzea, zerbitzu publikoen
pribatizatzea, murrizketak... Kohesio soziala bilatu beharrean,
egungo sistema bere horretan mantentzen dela bermatzea da neurri
hauen xede bakarra.
Honekin bat, Estatuak bizi duen krisi politikoaz mintzatu behar
gara. Izan ere egungo Estatu eredua nahiz marko autonomikoen
egituraketa zalantzan jarri den honetan, Espainiako Gobernuak
ofentsiba identitarioaz bat, zentralizazio prozesu bat jarri du abian.
Ez dugu ahaztu behar, Espainiar Estatuak eskola porrotari
dagokionean duen emaitza kaxkarra. Europari begira, leku
deserosoan kokatzen du honek.
Testuinguru honetan kokatzen da LOMCE erreforma ankerra.
Norbanako nahiz kolektiboaren eskubideak bermatuko dituen
hezkuntza eraiki ordez, herriaren mesedetara egongo den hezkuntza
eredua eskaini beharrean, merkatuaren logikaren baitan inposatuko
den hezkuntza eredua da.
3
Adibide gisa, PPren FAES fundazio faxistak Europako 2020
Estrategiari egindako hezkuntzaren atalaren ekarpen bat:
“Los sistemas educativos se enfrentan a nuevos retos. Deben ser
capaces de ofrecer a cada persona en particular el capital humano
necesario para aprovechar las oportunidades que ofrece la
globalización. La internacionalización de los mercados, que modifica
las formas de trabajar, está demandando a las personas nuevas
competencias técnicas y nuevas capacidades de gestión y
organización. El desarrollo de la Sociedad de la Información ofrece
instrumentos que modernizan los modos de transmitir y hacer
ciencia, de relacionarse, de aprender y de organizar el aprendizaje. El
conocimiento, junto con un marco institucional adecuado, es la clave
de la riqueza de las naciones.”
11. legea azkeneko 32 urtetan11. legea azkeneko 32 urtetan11. legea azkeneko 32 urtetan11. legea azkeneko 32 urtetan
LOMCE 11. lege erreforma izango da. Lege hauetatik 7 Lehen eta
Bigarren hezkuntzakoak izan dira, 1 Lanbide Heziketakoa, eta 3,
berriz, Unibertsitate esparrukoak. Hiru urtean behin, bataz beste,
lege aldaketa berri bat jarri dute indarrean.
Garbi adierazten du honek, Espainiar Estatuan hezkuntzan ez dutela
alderdi politiko nagusien arteko paktuek agindu. Hezkuntza abagune
politikoaren menpe egon izan da beti. Alegia, garaian gobernuan
egokitzen zen alderdi politikoak bere ideologiaren araberako
hezkuntza legea inposatu du. Hezkuntza komunitateko partaideok ez
dugu erabaki horietan inongo eskumenik izan.
Hezkuntza ereduez hitz egiterakoan, Finlandiakoa izan ohi dugu
hizpide. Izan ere, aipagarria da, bertan, hezkuntza legeak hezkuntza
komunitatearen artean kontsentsuz erabakitzeaz gain 30 urteko
bizialdia izaten dutela.
4
Espainiar Estatuak oso barneraturik dauka hezkuntzak duen balioa
jendartean, eta hezkuntza erabiltzen du eraiki nahi duen jendartea
egituratzeko.
Eta euskal herritarrok?Eta euskal herritarrok?Eta euskal herritarrok?Eta euskal herritarrok? Hezkuntzan erabateko eskuduntzHezkuntzan erabateko eskuduntzHezkuntzan erabateko eskuduntzHezkuntzan erabateko eskuduntziiiik al dugu?k al dugu?k al dugu?k al dugu?
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, badira hezkuntzan
erabateko eskuduntzak ditugula esaten duten hezkuntza eragileak,
sindikatu eta alderdi politikoak. Agian, lelo hori behin eta berriz
errepikatzearen poderioz gezurra egia bilakatuko dela usteko dute.
Baina errealitateak gauzak bere tokian ipini ditu.
Hezkuntzaren egituratzea, Derrigorrezko Hezkuntzako etapak
definitzea, curriculuma eta oinarrizko edukiak, titulazioak, parte
hartze organoak, sarbidea eta gaitegiak… hori guztia, eta gehiago,
Estatuak definitzen ditu. Estatuak Derrigorrezko Hezkuntza zorrotza
markatzen du eta hortik aurrera hasten dira erkidego autonomoen
eskumenak, beti ere Estatuak ezarritakoaren gainean. Eta jakin
badakigu, orain arte izan ditugun eskumen horiekin ez garela gai
izan ikasle guztiak euskalduntzeko edota gure curriculum propioa
garatzeko, besteak beste.
Murrizketen ondorioakMurrizketen ondorioakMurrizketen ondorioakMurrizketen ondorioak
Gainontzeko zerbitzu publikoetan bezala, hezkuntzan ere txarrerako
aldaketak pairatu ditugu. Izan ere, Madrilgo nahiz bertako
gobernuek (NFE eta EAE) atera dituzten lege eta dekretuen ondorioak
pairatzen ditugu egun heziguneetan. Ordezkapen asko ez dira
betetzen, eta betetzen direnak berandu. Azken urteotan ikasle
kopuruak gora egin du, eta aldiz, hezkuntzako langileen kopuruak,
irakasleen kopuruak, behera.
Egoera honetan ia ezinezkoa da ikasleon berezitasun eta ezaugarri
5
propioak aitortuz gure garapenaren alderdi guztiak garatu eta parte-
hartzeko aukera berdinak eskaintzea. Proiektuetarako diru gutxiago
jartzen da, eta hezitzaileen formazioari eta euskalduntzeari
eskaintzeko gero eta diru gutxiago dago. Modu honetan jakintza eta
kritikotasuna landu beharrean, edukiak irentsi eta memorizatzera
kondenatzen gaituzte. Eta noski, atzerriko hizkuntzak lehenetsi
benetan euskalduntzen ez duten ereduak inposatuz.
2222 LOMCELOMCELOMCELOMCE
ZEIN DA EGOERA?ZEIN DA EGOERA?ZEIN DA EGOERA?ZEIN DA EGOERA?
Dagoeneko aurreproiektuaren tramitazioa burututa dago eta
kontsulta nahiz informe ezberdinak izan ditu. Baita lege
tramitazioan beharrezkoak diren batzordeetatik pasa ere.
Tramitazio guzti hau amaituta, aurki, José Ignacio Wert-ek
Espainiako Ministroen Kontseilura eramango du legea berriro,
kontseilu horrek LOMCE lege aurreproiektu bezala onar dezan.
Ondoren Ministroen Kontseiluak Espainiako Legebiltzarrera bidaliko
du, onartu, aldatu edo atzera bota dezaten. Baina PPk duen
gehiengoa kontuan harturik eta beraien proposamen bat dela ahaztu
gabe, argi dago onartua izango dela.
Behin onartuta, ezarpen aldia honakoa izango dela aurreikusten da:
2014201420142014----2015 ikasturtean2015 ikasturtean2015 ikasturtean2015 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 1., 3., eta 5. kurtsotan;
DBHn, 1. eta 3. mailetan; Batxilergoan, 1. mailan eta Lanbide
Heziketako 1. mailetan inposatuko da.
2015201520152015----2016 ikasturtean2016 ikasturtean2016 ikasturtean2016 ikasturtean berriz, Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6.
mailetan; DBHn, 2. eta 4. mailetan; Batxilergoan, 2. mailan eta
azkenik, Lanbide Heziketako 2. mailan.
6
2013201320132013----2014. ikasturtean2014. ikasturtean2014. ikasturtean2014. ikasturtean, beraz, aplikazioa osoa burutu ahal izateko
egokitzapenak eta dekretuak adostuko dituzte.
3333 LOMCELOMCELOMCELOMCE
AZTERKETA ARINAAZTERKETA ARINAAZTERKETA ARINAAZTERKETA ARINA
Hezkuntza erreforma honekin, PPk bere ideologiaren araberako Hezkuntza erreforma honekin, PPk bere ideologiaren araberako Hezkuntza erreforma honekin, PPk bere ideologiaren araberako Hezkuntza erreforma honekin, PPk bere ideologiaren araberako hezkuntza ezarri nahi du:hezkuntza ezarri nahi du:hezkuntza ezarri nahi du:hezkuntza ezarri nahi du:
> Lege dekretuz ikasleria sexuaren arabera bereizten duen
hezkuntzari bide emango dio, bereizkeriaz jokatzen duten
ikastetxeak diru publikoz finantzatuz.
> Kohesio soziala behar lukeen tokian, partaidetzan oinarritutako
eskola inklusiboa bultzatu ordez, ikasleen aukera berdintasuna
bermatu beharrean... Bereizkeria eta klasismoa ahalbidetzen ditu,
legeak jasotzen duen ebaluazio eredu inposatuarekin.
> Hezkuntza komunitateari parte hartzeko aukerak murrizten
dizkio. Eskola Kontseiluak erabaki organo izatetik aholku organo
soil bilakatuko baititu, herrietako beharretatik aldenduz eta
kanpo eragileei erabakitzeko eskubidea eskainiz.
> Zuzendaria eta ondorioz, zuzendaritzaren eskuduntzak
handitzen ditu.
> Eskola porrotari erantzun desegokia ematen dio. Arazoari
pedagogikoki eta irakurketa integral batekin aurre egin ordez,
arazoa ezkutatzen saiatzen da eta ikasle “adimentsuak” eta
“inozoak” bereiztu. Ikasleak heztea baino, titulua ateratzera soilik
bideratuz.
> Curiculuma uniformizazio tresna gisa indartzen du. Horren
adierazle Wert-en ondorengo aipua: “Hay que españolizar al
7
alumnado catalán”
> Hezkuntza sistema ikasleon beharretatik eta pertsona nahiz
herritar gisa ditugun beharretatik aldenduz enpresen zerbitzura
jartzen da. Emaitza akademikoen araberako ibilbide ezberdinak
planteatzeak agerian uzten duelarik hori.
> Espainiar Konstituzioaren balioak inposatzea eta
konstituzioaren ikaskuntza derrigorrezkoa proposatzen du.
> Ikastetxeen kanpo ebaluazio “nazionalak” egingo dira, hauen
emaitzak publikoak izango direlarik. Honek, konpetibitatea
indartuz eta presioa soziala areagotuko du.
Hauxek dira, besteak beste, LOMCE-n jasotzen direnak. Hezkuntza
PPren ideologiaren mesedean erabiltzeaz gain, Espainiar Estatuaren
zentralizazio saio berria egiteko eta jendarte eredu atzerakoi eta
patrairkarra sustatzeko ere baliatu nahi dute erreforma.
4444 LOMCELOMCELOMCELOMCE
ALDAKETA NAGUSIAKALDAKETA NAGUSIAKALDAKETA NAGUSIAKALDAKETA NAGUSIAK
Legearen 2 zirriborro zabaldu badira ere, batetik besterako aldaketak
oso azalekoak dira, oinarria bera baitute biek. Hasiera batean
irakasgai instrumentalak zirenak, bigarrengoan ardatzeko irakasgai
moduan izendatzen dira. Lehenengo zirriborroan, curriculumari
dagokionez, Estatuak %65a ezartzea proposatzen bazen;
bigarrengoan, ardatzeko irakasgaien eta irakasgai espezifikoen
edukia estatuak ezarriko duela esaten da. Lehenengo zirriborroan 3
batxilergo mota proposatzen bazituzten ere; bigarrengoan, protestak
tarteko edo PPren joko politikoarengatik (komunitateak planteatzen
8
dituen eskaeren aurrean PPk jarrera zabala erakusteko) Arte
Batxilergoa berreskuratu dute.
Jarrian, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergorako Jarrian, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergorako Jarrian, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergorako Jarrian, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergorako proposatzen dituzten aproposatzen dituzten aproposatzen dituzten aproposatzen dituzten aldaketa nagusiak aipatuko ditugu. Etapa ldaketa nagusiak aipatuko ditugu. Etapa ldaketa nagusiak aipatuko ditugu. Etapa ldaketa nagusiak aipatuko ditugu. Etapa bakoitzean aldaketa zehatzagoak burutzen badituzte ere, hiru bakoitzean aldaketa zehatzagoak burutzen badituzte ere, hiru bakoitzean aldaketa zehatzagoak burutzen badituzte ere, hiru bakoitzean aldaketa zehatzagoak burutzen badituzte ere, hiru aldaketa nagusi ditu erreformak: aldaketa nagusi ditu erreformak: aldaketa nagusi ditu erreformak: aldaketa nagusi ditu erreformak:
EgiturazkoakEgiturazkoakEgiturazkoakEgiturazkoak. . . . Orain arte etapa bakoitza ziklo ezberdinetan
antolatuta ezagutu izan dugu. Hemendik aurrera, zikloak desagertu
eta egitura berri oso bat proposatzen du. Aldi berean Zuzendaritzei
eskumena handiagoa ematen die erreformak.
Aldaketa curricularAldaketa curricularAldaketa curricularAldaketa curricular nagusia ikasgaien sailkapen eta hauen gaineko
eskuduntzan datza. LOMCE erreformak ikasgaiak hiru ataletan
sailkatzen ditu:
> > > > TronkalakTronkalakTronkalakTronkalak deitzen direnak oinarrizko ikasgaiak izango liratezke
eta hauen edukia eta gutxieneko ordu kopurua oso-osorik
Madrilek erabakiko ditu. Bertan kokatzen dira adimen lojiko-
matematikoari gerturatzen zaizkion ikasgaiak.
> > > > Espezifikoak:Espezifikoak:Espezifikoak:Espezifikoak: Aipatzekoa da, hemen erljioari ematen zaion
garrantzia esaterako.
> > > > Espezializazioak:Espezializazioak:Espezializazioak:Espezializazioak: 3.maila honetan kokatzen dute euskara,
besteak beste, Gaztelania eta atzerriko hizkuntzak baino atzerago
ageri da zerrendan, ordu kopuruak ere zehaztu gabe. Euskara eta
gaztelania “orekaz” erabili behar direla markatu dituzte.
Ebaluazioak:Ebaluazioak:Ebaluazioak:Ebaluazioak: etapa bakoitza amaitzean rebalida edo azterketa
“nazionala” burutu beharko dute ikasleek. Azterketa hauek Lehen
Hezkuntzan izan ezik, nota ponderatua izango da. Hau da, DBH eta
Batxilergoan nahitaezkoa izango da proba gainditzea diploma
9
eskuratzeko. Amaierako notaren %70a etapako nota izango da eta eta
%30a berriz, azterketa “nazionala”. Modu honetan, Gobernu
zentralak eskoletan zer irakatsi erabaki, baloratu eta kontrolatzeaz
gain, ikastetxeen rankingak osatuko dituzte eta ikasleoi zailtasunak
jarri.
Ikus ditzagun ordea aldaketak etapa bakoitzean:
LEHEN HEZKUNTZALEHEN HEZKUNTZALEHEN HEZKUNTZALEHEN HEZKUNTZA: : : :
Egitura.Egitura.Egitura.Egitura. Bi urteko zikloaren kontzeptua desagertzen da eta orain
etapa bi fasetan banatuko da. 1., 2. eta 3. mailak alde batetik eta 4., 5.
eta 6. mailak bestetik.
CurriculumCurriculumCurriculumCurriculuma:a:a:a:
> > > > Irakasgai tronkalakIrakasgai tronkalakIrakasgai tronkalakIrakasgai tronkalak: orain arte ingurunearen natural, sozial eta
kulturalaren ezagutza zena, bitan banatuko da. Natur zientziak
alde batetik eta Gizarte zientziak bestetik. Honekin batera
irakasgai tronkalak: Gaztelera, 1. atzerriko Hizkuntza eta
Matematika izango dira. Irakasgai hauen gutxieneko curriculuma
%50a izango delarik.
> > > > Irakasgai espezifikoakIrakasgai espezifikoakIrakasgai espezifikoakIrakasgai espezifikoak: heziketa fisikoa eta erlijioa (gizarte eta
kultura baloreak). Hauez gain hauetako irakasgai espezifiko bat
eduki beharko dute: arte heziketa edo 2. atzerriko hizkuntza.
Irakasgai espezifikoen gehienezko ordutegia %50ekoa izango da.
> > > > Espezialitate irakasgaiakEspezialitate irakasgaiakEspezialitate irakasgaiakEspezialitate irakasgaiak: ikasle guztiek, hizkuntza koofiziala
duten Erkidegoetan, hizkuntza koofiziala eta literatura irakasgaia
edukiko dute. Ikasleok beste espezialitate irakasgai bat edukiko
10
dugu, irakasgai espezifikoen bloketik hartuta edota
administrazioak/ikastetxeak aukeratuta.
Ebaluazioa:Ebaluazioa:Ebaluazioa:Ebaluazioa: Lehen Hezkuntzan, ikasleak behin bakarrik errepikatu
ahalko dute. Edonola ere Ebaluazio indibidualizatu egingo zaie
ikasleei maila bakoitzaren amaieran eta ebaluazioa honen emaitzak
desegokiak badira, irakas taldeak ohiko edo ez ohiko neurriak hartu
beharko ditu. Modu honetan, emaitza akademikoen araberako
ikasleen arteko sailkapena sustatuko da. Fase amaierako, hau da, 3.
eta 6. mailako ebaluazioek arreta berezia eskatuko dute eta etapa
amaierako ebaluazioak, errebalidak, ez du ondorio akademikorik
izango. Hala eta ere, oso kontutan hartuko da hurrengo urteetarako.
DBHnDBHnDBHnDBHn
EgEgEgEgitura:itura:itura:itura: 2 fasetan banatuko da etapa hau. Lehenengo fasean orain
arteko DBHko 3 mailak izango dira, komunak ikasle guztientzat. 3.
mailan ordea, ikasleek bi matematika mota artean aukeratu beharko
dute, gerora egin nahi dutenaren arabera, hau da Batxilegora edo
Lanbide Heziketara begira. Bigarren fasea, maila bakarrekoa izango
da, orain arteko DBH4. Bi modalitate izango ditu, ordea,
Batxilergoari edo Lanbide heziketari begirakoak.
Curriculumean:Curriculumean:Curriculumean:Curriculumean:
1.zikloa:1.zikloa:1.zikloa:1.zikloa:
Irakasgai tronkalak:Irakasgai tronkalak:Irakasgai tronkalak:Irakasgai tronkalak:
Bio-Geo,1. eta 3. mailetan.
Fisika-kimika, 2. eta 3. mailetan
Geografia-Historia
11
Gaztelera eta Literatura
Matematika. 3. mailan, bi matematika: matematika
aplikatua ala akademikoa.
1.go atzerriko hizkuntza.
* * * * Irakasgai hauen gutxienezko ordutegia %50koa izango da. Irakasgai hauen gutxienezko ordutegia %50koa izango da. Irakasgai hauen gutxienezko ordutegia %50koa izango da. Irakasgai hauen gutxienezko ordutegia %50koa izango da.
Irakasgai espezifiIrakasgai espezifiIrakasgai espezifiIrakasgai espezifikoakkoakkoakkoak:
DBHko irakasgai espezifikoen blokean, ikasle guztiek heziketa
fisikoa eta erlijioa (edo balore etikoak) edukiko dituzte. Honez
gain, ikasleek, ondoren agertzen diren irakasgai
espezifikoetatik gutxienez beste irakasgai bat, eta gehienez
hiru, edukiko dituzte (kurtsoka ezberdinak izan daitezke):
Kultura klasikoa
Plastika
“Iniciación a la actividad emprendedora y empresarial”
Musika
2. atzerriko hizkuntza
Teknologia
* * * * Ziklo honetan, irakasgai espezifikoen gehienezko ordutegia Ziklo honetan, irakasgai espezifikoen gehienezko ordutegia Ziklo honetan, irakasgai espezifikoen gehienezko ordutegia Ziklo honetan, irakasgai espezifikoen gehienezko ordutegia
%50ekoa izango da.%50ekoa izango da.%50ekoa izango da.%50ekoa izango da.
EspeziEspeziEspeziEspezialitate irakasgaiak:alitate irakasgaiak:alitate irakasgaiak:alitate irakasgaiak:
Bloke honetan, ikasle guztiek, hizkuntza koofiziala duten
Erkidegoetan, hizkuntza koofiziala eta literatura irakasgaia
edukiko dute. Ikasleek beste espezialitate irakasgai bat eduki
ahalko dute, irakasgai espezifikoen bloketik hartuta, edo
Administrazioak/ikastetxeak aukeratuta.
12
* * * * Heziketa zibiko eta konstituzionalaHeziketa zibiko eta konstituzionalaHeziketa zibiko eta konstituzionalaHeziketa zibiko eta konstituzionala ikasmaila guztietan
landuko da.
2. zikloan berriz,2. zikloan berriz,2. zikloan berriz,2. zikloan berriz, hau da, DBHko 4. kurtsoan,aurreko urteetako
ikasgai tronkalez gain ikasleek irakaskuntza akademiko eta
aplikatuen artean aukera egin beharko dute, alegia, Batxilergora
ala Lanbide Heziketara.
Irakaskuntza akademikoa aukeratuz gero ondorengo
irakasgaietatik bi hautatu beharko dituzte:
Biologia-Geologia
Ekonomia
Fisika-Kimika
Latina.
Eta, irakaskuntza aplikatua aukeratuz gero berriz hauetako bi:
Jarduera Profesionalekiko Zientzia Aplikatuak.
Enpresa eta Jarduera Ekintzaileen Hastapenak
Teknologia.
* * * * Irakasgai hauen gutxienezko ordutegia %50ekoa izango da.Irakasgai hauen gutxienezko ordutegia %50ekoa izango da.Irakasgai hauen gutxienezko ordutegia %50ekoa izango da.Irakasgai hauen gutxienezko ordutegia %50ekoa izango da.
Irakasgai espezifikoakIrakasgai espezifikoakIrakasgai espezifikoakIrakasgai espezifikoak:
Irakasgai espezifikoen blokean ikasle guztiek Heziketa Fisikoa
eta Erlijioa (edo Balore Etikoak) edukiko dituzte. Horietaz
gain, ikasleek, ondoren agertzen diren irakasgai
espezifikoetatik gutxienez beste irakasgai bat, eta gehienez
hiru, izango dituzte:
Kultura Klasikoa
Kultura Zientifikoa
Plastika
13
Arte Eszenikoak eta Dantza
Filosofia
Musika
2. Atzerriko Hizkuntza
Informazio eta Komunikaziorako Teknologia
Irakasgai ardatzetako irakasgai bat, edukietan
sakontzeko.
Hartu ez den ardatzeko irakasgaietako bat.
* * * * Ziklo honetan, irakasgai espezifikoenZiklo honetan, irakasgai espezifikoenZiklo honetan, irakasgai espezifikoenZiklo honetan, irakasgai espezifikoen gehienezko ordutegia gehienezko ordutegia gehienezko ordutegia gehienezko ordutegia
%50ekoa izango da.%50ekoa izango da.%50ekoa izango da.%50ekoa izango da.
Espezialitateko irakasgaiakEspezialitateko irakasgaiakEspezialitateko irakasgaiakEspezialitateko irakasgaiak::::
Bloke honetan, ikasle guztiek, hizkuntza ofizialkidea duten
erkidego autonomikoetan, Hizkuntza eta Literatura
ofizialkideko irakasgaia landuko dute. Ikasleek beste
espezialitate irakasgai bat eduki ahalko dute, irakasgai
espezifikoen bloketik hartuta, edo
administrazioak/ikastetxeak aukeratuta.
* * * * Heziketa Zibiko eta KonstituzionalaHeziketa Zibiko eta KonstituzionalaHeziketa Zibiko eta KonstituzionalaHeziketa Zibiko eta Konstituzionala ikasmaila guztietan
landuko da.
EbaluazioaEbaluazioaEbaluazioaEbaluazioa: DBH amaierako ebaluazio nazionala. Kanpoko
espezialistek egin eta baloratuko dute. Honakoak ebaluatuko dira:
ardatzeko irakasgai guztiak; espezifikoetatik, Heziketa Fisiko edo
Erlijioa ez den beste irakasgairen bat.
Egin den presioagatik, onartu egin dute hizkuntza ofizialkidea ere
ebaluazio honetan sartzea. DBHko titulua eskuratu ahal izateko
14
etapa amaierako kanpo ebaluazioa gainditu beharko da. Titulua
eskuratzeko nota ponderatua honela osatuko da: %70a eta %30a
(azken kanpo ebaluazioko nota).
BATXILERGOA:BATXILERGOA:BATXILERGOA:BATXILERGOA:
EgituraEgituraEgituraEgitura: 4 batxilergo mota izango dira (Zientziak, Gizarte zientziak,
Humanidadeak, Artea)
CurriculumaCurriculumaCurriculumaCurriculuma: 4 batxilergotan irakasgai tronkalak, irakasgai
espezifikoak eta espazialitate irakasgaiak. Tronkalek gutxienez
ordutegiaren %50a izango dute. Espezifikoena berriz, gehienez, %50a
izango da. Euskara, espezialitate irakasgaia izango da.
EbaluazioaEbaluazioaEbaluazioaEbaluazioa: Batxilergoko amaierako ebaluazio nazionala. Kanpoko
espezialistak eginda eta baloratuta. Honakoak ebaluatuko dira:
irakasgai tronkal guztiak, espezifikoetatik, heziketa fisiko edo
erlgioa izango ez den irakasgai bat. Presioengatik, hizkuntza
koofiziala ebaluazio honetan sartzea onartu dute.
LANBIDE HEZIKETA:LANBIDE HEZIKETA:LANBIDE HEZIKETA:LANBIDE HEZIKETA:
Egitura: Egitura: Egitura: Egitura: oinarrizko lanbide heziketa sortuko dute. . . . Sartu ahal izateko
ikasleak 15 urte eduki eta DBHko lehenengo zikloa gainditu beharko
du, hau da, DBH 3.
Edo, 15 urte, DBHko 2 maila eginda, eta aurretik ikasturte bat
errepikatuta. Oinarrizko Lanbide Heziketa da ikasleei eskainiko
zaien eta inora ez doan ibilbidea da. Alegia, ez da modu zuzenean
erdi mailako Lanbide Heziketara pasako.
15
5555 LOMCELOMCELOMCELOMCE
IRAKURKIRAKURKIRAKURKIRAKURKETA INTEGRALAETA INTEGRALAETA INTEGRALAETA INTEGRALA
Klase ikuspegitik: Klase ikuspegitik: Klase ikuspegitik: Klase ikuspegitik:
Klase ikuspuntu batetatik erreparatuta, lege honek bete-betean
jotzen du egungo errealitate gordina berproduzitzera. Lan merkatua
prekarizatzen dagoen momentu berean egindako legea izanik
(aldaketa kontzientea), hau onartuko duten ikasle sumiso eta
akritikoak bilatuko dituen hezkuntza sistema bat bilatzen dute.
Hezkuntza publiko eta herritarraren finantziazioa apalduz eta
hezkuntza egoki bat bilatu nahi dugun gehiengoari kalitatezko
hezkuntza ukatuz. Auto finantzatzeko arazorik ez duten eskola
elitista urrien eta eskolen gehiengoen arteko jauzia handiaraziko du
guzti honek. Horrela, lan merkatura salto egiterakoan, sistemikoa
izango den lan banaketa bat bultzatuz. Prekarietatean biziko den
gehiengo langilegoa eta berau esplotatuko duen elite txiki bat
sortzeko legea da honakoa.
Ikasleak gero eta lehenago sailkatuz, diru sarreren araberako
hezkuntza proiektuak banatu nahi dituzte. Ikasketetan ikasleek
erakutsitako gaitasunetatik kanpo, zenbaki hutsetan eta kanpo
ebaluazioen menpe, egingo dute banaketa. Bide bati erreparatuz eta
Ikasketa Unibertsitarioek eskatuko duten diru nahiz baliabide
“inbertsioa” kontuan hartuz, bide hau hartzea zailduko du. Honek,
hezkuntza eskubidea goitik behera ukatuz.
Hori gutxi balitz, ikasleen arteko eta ikastetxeen arteko
konpetentzia bultzatuko da ezinbestean. Modu honetara, kanpotik
ebaluatuko diren azterketa batzuen bitartez zentro eta ikasle
guztiak sailkapen baten menpe egotea bilatuko dute. Horrela,
guztien arteko borroka antzu batean murgilduz, komunitate
baloreak deseginez eta parte hartze eta elkarlan guztiak deuseztuz.
16
Nazio ikuspegitik: Nazio ikuspegitik: Nazio ikuspegitik: Nazio ikuspegitik:
LOMCEren bitartez euskal herritarrok hezkuntzaren gainean dugun
erabakitzeko eskubide guztia deuseztu nahi da. Nazio nahiz herritar
gisa gure herria eraikitzeko ditugun mekanismoak ukatu nahi
zaizkigu.
Euskara, besteak beste, erahiltzea da lege honen helburu argia.
Aurretiaz ezagutu ditugun hizkuntz politikek Euskal Herria
euskalduntzen ez dutela adierazi badugu, inposatu nahi diguten
hizkuntz eredu berriak euskaldunak direnak erdalduntzea du
helburu. Euskara hirigarren mailan ezartzen LOMCEk, euskaldun
egiten gaituena desagertarazteko asmoz.
Bestalde, Curriculumaren uniformizazioa dakar. Izan nahi duguna
ukatuz, nahi dutena izatera behartu nahi gaituzte: “España, una,
grande y libre”. Berdintasunaren izenean, gure errealitateak
eskaintzen digun abiapuntua albo batera utzi, mundua ulertzeko
modu anitzak ukatu eta Espainiar hauen partikulartasunak inposatu
nahi dizkigute. Gaur egun arte, izan dugun autonomia urri eta
faltsua ere lapurtzea dute helburu, zentralizazioan urratsak emanez.
Ikuspegi feministatik: Ikuspegi feministatik: Ikuspegi feministatik: Ikuspegi feministatik:
Erabat ukatzen dizkigu herritarron eskubideak. Sistema
heteropatriarkalean oinarritutako botere ha rremanetan sakontzea
baita hezkuntza lege atzerakoi honen oinarria.
Pertsonen gaitasunak kontuan izan gabe, hauek indartzeko behar
diren metodologia eta didaktikak albo batera uztea dute helburu.
Homogenizazioaren izenean, eduki sistema konkretu bat jarri nahi
dute martxan; non, sentimenduak azaltzeko, harremanak lantzeko
naiz parte-hartzeko gaitasunak albo batera uztea ekarriko duen.
17
Pertsonak baino, lan merkatu prekario batean arituko diren robotak
eraiki nahi dituzte.
Adimen lojiko-matematikoa gailentzen da guztien artean erreforma
honen baitan eta gainontzeko gaitasun nahiz adimenak 2. nahiz
3.mailan kokatzen dira. Honi jarraiki, ikasle adimentsuak eta
inozoen arteko bereizketa areagotu nahi dute, inola ere ez,
pertsonon garapena eta kritikotasunean oinarritutako heziketa.
Hori gutxi balitz, bizi espektatiba jakinak inoiz baino goizago
eraikitzeko hautua egin dute. LH edo Batxilergoaren arteko
aukeraketa goiztiarraren ondorioz, sistemak partriarkarrak inposatu
nahi dizkigun espektatibeei aurre egiteko aukerak murrizten ditu.
Honek zailtasunak dakartza, norbere ibilbidean bakoitzak benetan
nahi duen hori aukeratzerako orduan, izan ere, aukeraketa
inkontzienteagoa egitea ekar lezake honek. Jendarte eraldaketari
begira, atzera pauso izugarria da hau.
Lege honek ez du inongo unetan hezkidetza aipatu ere egiten. Eta
hori gutxi balitz, sexu bereizketa egiten duten ikastetxeei
finantziazio publikoa bermatuko zaiela dio, legez bermatuz sexu
bereizketa.
6666
IKASLEIKASLEIKASLEIKASLE ALTERNATIBAALTERNATIBAALTERNATIBAALTERNATIBA
Baina ikasleok badugu alternatiba! Euskal herritarrok gure
hezkuntza ereduaren gainean erabakitzeko dugun eskubide
aldarrikatzeaz gain, hitzak ekintza bilakatzean datza gakoa,
gaurdanik eraikuntzari ekitea.
Horregatik, lege arrotzen aurrean herri gisa indarrak batu eta
borrokatzeaz gain, Euskal Herrian behar dugun hezkuntza sistema
18
inguruko eztabaida zabaldu behar dugu.
Ez gara hutsetik hasten, ordea. Aspaldi hasi zen herri hau bere
hezkuntza sistema eraikitzen. Horra hor, Ikasle Euskaldun
Eleanitzak Sortzeko Proposamena edota Euskal Curriculuma
bezalako proiektuak. Ezinbestean hezkuntza burujabe baten
oinarrizko zutabe direnak.
Proiektuak, izan baditugu, orain esku artean hartu eta ikastetxeetan
egunerokotasunean martxan jarri besterik ez dugu egin behar. Eta
hori gutako bakoitzaren esku dago, gure ardura da. Ikasleok,
hezitzaileak, familiak, komunikabideak, lagunak… hots, herria eta
herritarrak, guztiok gara heziketa prozesuko partaide, eta beraz,
arduradun. Ezin dugu hezigunea herritik isolatu, edota
hezkuntzaren gaineko eskuduntza etsaien esku utzi. Guztion parte
hartzea beharrezkoa da hezkuntza herriaren nahiz herritarren
erdigunean kokatzeko.
Eta beraz, ikasleok, subjektu gisa, bakoitzak bere klasetik bertatik
ekin diezaiokegu eraldaketari. Ikastetxeetan dauden talde eta
batzordeetan aktibo parte hartuz, herriko edo hiriko curriculuma
eraikiz edota hezkuntza batzordeak sortuz nahiz berauetan parte
hartuz.... hamaika aukera dauzkagu borrokarako. Bildu ditzagun
elkarren indarrak eta bakoitzak beretik emanez helduko gara
biharko egunez hezkuntza propio bat eraikitzera.
Ekin lanari eta aurrera!Ekin lanari eta aurrera!Ekin lanari eta aurrera!Ekin lanari eta aurrera!
19
20
21