Download - Kristalezko fabrika
Bisitariek fabrikaren funtzionamendua ikus dezakete. Bertan, autoen azken muntaketa burutzen da beste fabrika batzuetatik ekarritako piezekin.
Kanpoaldetik ikusgarria da…
Goazen orain, barrualdetik harrigarriagoa eta sofistikatuagoa dela egiaztatzera.
Automatizatutako zonaldea. Auto bakoitza banaka berrikusten dute, eta teknikari bakoitzakgoi-teknologiako tresneria elektronikoa
du bere esku.
Solairu honetan muntaketa-katea aurkitzen da, aurrera egiten du auto bakoitzeanpiezak jarri eta ondo daudela egiaztatzen den heinean.
Muntai eremu bakoitzak, era hidraulikoan altxatzen den oinarria du.
Eta autoa azpialdetikikusi behar denean…
Garabi hauek langileek nahi duten posizio eta angeluan jartzen dute autoa, horrela, piezak zehaztasun handiarekin kokatu ditzakete.
Zonalde honetanmuntai bereziak egiten dituzte,bezeroek txasisaren, karrozeriaren edota koloreen inguruaneginiko zehaztapenenbaitan.
Autoak, zilindro forma duten bi eraikinek osatutako kristalezko estruktura ikusgarri batean gordetzen dira.
Dorre bakoitzak 30 metroko altuera eta 400 autorentzako lekua du.700 metroko luzera duten zenbait tunelek fabrikarekinlotzen dituzte.
Erakusleiho gisa jokatzen du, asteazkenero gerturatzen diren bisitarientzat – 5,500 inguru astero-dorrea bete beteta dagoenean.
Fabrika honetan Volkswagenez gain, Audi, Bentley eta Lamborghiniak ere muntatzen dira.