Download - HODEIAK FESTARAKO
Aste honetan Paulak ipuin hau ekarri du nik irakurtzeko. Irakurri ondoren bikoteak osatu ditugu eta antzerki txiki bat egin dugu.
Helburu nagusia zera izan da: irakurketaren ulermena, elkarren arteko harremanak sendotzea eta gorputzekin zenbait keinu adieraztea. Ipuinaren laburpena: “ Iritsi da ikastetxeko festa handiaren eguna, eta Ainhoa oso urduri dago.baina, bat batean, hodei bat, handi-handi bihurtzeko asmo sendoarekin, gerturatzen hasi da….. Zer gertatuko da euria egiten badu?” Hodeiak festarako Julia san Miguel / Violeta Monreal Ikasmina argitaletxea, 2008 El barco de vapor.com
Ainhoak hodeia ikusi duenean:
- zoaz, zoaz hemendik! Eta beso batez uxatzen hasi da
Hodeia ez da mugitu eta Ainoak bi besoekin uxatzen du
Baina lortu ez duenez, indar handiagoz saiatu da
Saiatu arren ez du lortu:
- Zoaz hemendik, gaur ikastetxeko festa handia da eta!
Orduan Ainhoak bere indar guztiarekin putz egin dio hodeiari
Baina desagertu beharrean hazi eta hazi egin da, ostruka arrautza bezain handia. Eta berriro putz egin du Ainhoak.
Orduan hodeia bi zati egin da.
Ainhoak berriro bultzatu ditu indar handiz bi hodei horiek.
Bat-batean hodei artetik sugandila atera da baina mugitzean krokodilo bihurtu da, eta orain,….. herensugea!
Hau bai beldurra
Herensugeak ahotik kea botatzen hasi da eta kez bete da zerua
Dena ilun-ilun geratu da eta euria egiten hasi da Klin klan Klin klan
Euri tantak Euri tantak Klin klan Klin klan Euri tantak Kaletan
Orduan telefono-hotsa entzun da RING,RING,RING,RING
Andereñoak dio: “ plan-aldaketa!” Guztiok eskolara uretako botak jantzita ETA….. HALABAZAN HALA EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA BARAKALDOKO PLAZAN