Download - Hidrosfera eta atmosfera
HIDROSFERA
Hidrosfera lurreko urak osatutako geruza da, atmosferako ur lurra izan ezik. Geruza horrek gure planetako hiru laurden hartzen ditu.
Hidrosferako urak Hidrosferako urak bitan sailkatu daitezke:
• Ur ozeanoak, ozeanoek eta itsasoek osatua.
• Ur kontinentalak, kontinenteen zati bat hartzen dute(ibaiak, aintzirak, izotz masak…)
Hidrosferaren garrantzia
• Hidrosferak , haien gorputzek behar duten ura ematen die izaki bizidunei.Horrez gain, uretako organismoak bizi diren ingurua da.
Hidroferako uraren garrantziak
• Pertsonok hidrosferako ura erabiltzen dugu:edateko, ureztatzeko, garbitzeko, janaria prestatzeko,industrietako prozesuetarako…
Atmosfera eta bertako aldaketak
• Atmosferaren aldaketak etengabe gertatzen dira: haizeak, prezipitazioak, hodeiak eratzea …
• Atmosferan gertatutako aldaketa guztiei fenomeno atmosferiko deritzogu.
Atmosferako geruzak
Atmosfera zenbait geruzatan banatzen da:
• Troposfera.Altuerako lehenengo 12km-ak
hartzen dituen geruza da.
• Estratosfera.12ka-tatik 50tara hartzen duen geruza da . Oso hotza da eta oxigeno gutxi dago.
• Gorako beste geruza batzuk.
Eguraldia eta klima• Eguraldia halako une batean edo aldi
batean atmosferak duen egoera da, hainbat elementu meteorologikoz definitua.
• Klima hainbat urtean leku jakin batean gertatzen diren egoera atmosferikoen (tenperatura, prezipitazioak,haizea…) multzoa da.
Ingurune bateko klima
• Klima faktore batzuen menpe dago:• Latitude edo ekuatoarekiko eta poloekiko
distantzia.• Itsas mailarekiko altuera. Inguru menditsuetan,
kostaldean baino klima hotzagoa dute, atmosferako temperaturak behera egiten baitu altuerarekin.
• Itsasoarekiko hurbiltasuna. Kostaldean hezetasun handiagoa dago, haizeak ohikogoak dira,eta tenperatura barrualdean baino epelagoak dira.