1
BERRIAMARA SISTEMA
GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA
LA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO
Haur Hezkuntza
4 urte
2
okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,
honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko Hezkuntz
Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.)
I.H.P. gure oinarrizko dokumentua da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi
duguna, jasota dago. Eskola-elkarte osorako (ikasle, irakasle, guraso, pertsonal ez-
irakaslea) norberaren eta taldearen hazkunde bidetzat jotzen dugu.
Ikasleari buruz dugun kontzepzioa da gure I.H.P.ren ardatza:
•••• Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak in-
teresatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikas-
ketak. GURE HELMUGA HAURRAREN GARAPEN ARMONIKO ETA
GLOBALA SUSTATZEA DA. Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lo-
tuta daude garapen hiru esparru hauekin.
•••• Norberak bere kontzeptu eta emozio eskematik abiatzen da, alegia, bakoi-
tzak dakizkien gauzak dakizki eta modu ezberdinean bizi ditu. Norberak ere
bere ahalmena du.
•••• Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolasarekiko interesa.
Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazio horren bidez
ikasten dute.
Printzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta gu-
re eguneroko eginbeharra bideratzen dute:
•••• INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta ego-
era kontuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango
dion programa ahalbideratu behar du.
•••• SOZIALIZAZIOA: Kideen arteko elkarreraginak aurrera jotzen eta gure
eskemak aldatzen laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun akti-
bitate guztiak kontestu sozialak dira.
•••• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak
egin”. Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina du-
tenak lortzea da.
•••• SORMENA: Gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu,
pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz ja-
betzeko aukera izan dezan.
•••• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko,
adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen es-
kubidea da, honi “ muga soziala” deitzen diogu.
D
3
•••• NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari
den egoeraz jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera
berri eta aldakorren aurrean bere buruarekiko konfiantza sustatu nahi dugu
erantzuna ahalik eta baikorrena izan dadin.
•••• GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu
eskolan eta bizi delako ikasiko du.
Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko
ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena
antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz ba-
tera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta hez-
kuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.
•••• Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizko estrategia da.
•••• Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu,
hau da, ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi ekintzen
bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen
diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako; egonkorrak,
ziklo osoan mantentzen direlako; osagarriak, aktibitateen baturak curricu-
luma osatzen duelako.
•••• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa
edo helburua dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan bes-
teen aurrean aurkeztu, antzeztu, erakusketan azaldu...
•••• Aktibitate bakoitzak bere lan metodoak du, ikasleak bere eginkizuna era an-
tolatuagoan burutzen joan dadin.
•••• Kritika eraikitzailea aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.
•••• Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere
erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da adi-
narengatik geldiarazten.
•••• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok ez-
berdinak gara.
Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek eskolaketan zehar edo une
jakin batean hezkuntza premia bereziak (edonolako zailtasunak, gaitasun urriak
edo apartak,...) dituen ikaslegoaren beharrei eskuharmen zehatzagoen bidez eran-
tzuten saiatzen da.
4
3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk
Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai hau aproposa da ore-
kazko,mugimenduen koordinaziozko eta erritmo sinplea duten iharduerak proposa-
tzeko.
Esku-kontrolari esker,gero eta ekintza gehiago burutu ditzake,hobekiago menpera-
tzen du trazaketa eta esku biak erabiltzen ditu alde bat aukeratu arte.
Espazioan,objektuekiko kokatzen ikasten du eta oinarrizko nozioez jabetzen da.
Gorputzaren atal ezberdinak izenda ditzake eta baita irudi batean ezagutu ere.
Plastikazko iharduerak oso atsegingarri zaizkio.Gauza bera gertatzen zaio musika
eta dantza bezalako beste adierazpen motekin.
Helduen aurka jarraitzen du,haien aurrean autoafirmatzeko era bat baita, baina
gero eta errazago zaio amore ematea edo helduek arrazoituriko erabaki nahiz pro-
posamenak onartzea.
Orain, sarriagotan ikusten zaio lagunen batekin edo bestela bere jolas-taldearekin.
Bere ohitura-sorta ere zabaltzen doa.Honela,helduekiko menpekotasuna gutxitu
eta bere autonomia gehitu egiten du.
Jolas sinbolikoak oso garrantzitsu bihurtzen dira taldearen bizitzan.
Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten
dira,eta horiei esker,sailkapen edo ordenamendu sinpleak egin ditzake,edo baita
kantitate edo espazioaren errepresentaziorako nozio errazak asimilatu ere.
Beste motako bateko ariketak ere egin ditzake,adb: Aurreirakurketa, zenba-
kizko,topologiazko eta denborazko nozioetara hurbiltzen laguntzen dutenak.
5
5 urte
4 urte
3 urte
6
1- SAIO KOLEKTIBOAK
gunean zehar haur talde osoarekin gauzatzen ditugun saioak dira.
Gelara sartzen garen bakoitzean haurrak saio horietarako dugun gu-
nean esertzen dira eta saioa hasten da. Egunero lau aldiz egiten di-
tugu era honetako saioak: Goizean eskolara sartzerakoan, jolas-orduaren
ostean, bazkal ondoren eta arratsaldeko jolas-ordua eta gero.
Goizeko sarreran harrerak eta ongi
etorriak du lehentasuna. Elkar agur-
tzeko unea da, orduan jakiten dugu
nortzuk etorri garen eta nor falta den,
irrikitan egoten dira irakasle eta tal-
dekideei ekarri dituzten gauzak era-
kusteko, gertatu zaiena kontatzeko...
Jolas garai eta bazkariaren ondoren
gai ugari sortzen dira egunero, amankomunean jartzeko garaia da, egoerak
aztertu eta aurrerabideak aurkitzen saiatu.
Haurrentzat berriak diren jarduerak eta materialak (erabilpenerako
arauak, mugak,...) ere talde osoko saio hauetan aurkezten dira.
Talde osoko saioetan burutzen ditugun jarduera gehientsuenek lotura zu-
zena dute hizkuntzaren garapenarekin.
• Bizipen trukea- Solasa
Interesatzen zaizkien gaien inguruko elkarrizketetatik abiatzen gara. Ira-
kasleak parte hartuko du entzunez, galderak eginez, zehaztasunak eskatuz
edota ereduak eskainiz haurren ahozko adierazpena geroz eta aberatsagoa
izan dadin.
Jarduera honetan talde komunikaziorako derrigorrezkoak diren elementu
ugari lantzen dira: parte hartu eta besteek esandakoa entzun, txanda lortu
eta itxoin, gaiarekin jarraitu edota gai aldaketa proposatzea, desadostasuna
azaltzea,...
Adin honetan, haur guztien partaidetza lortzea eta ematen denean modu
bideragarrian antolatzea izaten dira irakasleontzat erronkarik nagusienak.
TALDE OSOKO SAIOAK
E
7
• Sketch
Irudi osagarriak dituzten antzerkitxo laburrak dira. Eskolan sarritan gerta-
tzen zaizkien gauzak edo eskolaz kanpokoak izanik beraientzat esangura-
tsuak diren egoerak jasotzen dituzte.
Talde osoko saioetan aurkeztu eta antzezten dira eta poliki-poliki egoera
bera eta hizkuntza hedatzen eta aberasten saiatzen gara. Lotsati agertu
daitezke sarritan horrelako eginkizun baten aurrean, irakasleoi dagokigu
parte hartzen laguntzea.
• Abestiak, ipuinak, ahokorapiloak, jolas dinamikoak...
Bakoitzetik ekintza zerrenda luzea izaten du irakasleak. Nagusiki helburu
ludikoa izaten dute eta saioa antolatzeko, arreta berreskuratzeko, deskan-
tsu eta lasaitze guneak eskaintzeko erabiltzen ditugu.
• Oinarrizko kontzeptuen ipuinak eta bestelakoak (ikus Antzerkia)
Talde osoko saioetan aurkeztu eta kontatzen dizkiegu. Antzerki txokoan
osatzen joango diren hainbat lanen ondoren beste haurren aurrean ipuinen
antzezpena egingo dute eta ikusleen balorapena jasoko dute.
2-MUSIKA
Musika programa (Tutti da capo) talde osoarekin egiten ditugun saioetan
gauzatzen da. Saio bakoitzak bere egitura du eta musika hizkera (melodia
eta erritmoaren oihartzunak, musika irakurketa eta kantua), musika kultura
(entzunaldien bidez) eta musika jolasak lantzen joaten dira.
3-JOLAS PSIKOMOTORE SAIOA
Bi psikomotrizitate geletan egiten ditugu.
Gela hauek bereziki diseinatuta daude
mugimenduaren bidez haurren adieraz-
pena ahalbideratu eta sustatzeko.
Asmatzen dituzten jolasetan mugimen-
duak sortzen dien gozamena izaten da ar-
datz: erronka berriak, lorpenak, beldu-
rrak gainditzen joatea... Jolas hauetan
euren emozioak eta sentimenduak ere
azaleratzen dira. Jolas sinbolikoak ere
bere lekua du.
8
4-INGELESA
Ziklo hau programatzerakoan, ziklo honetako ikasleen gaitasun eta
ezaugarriak abiapuntutik hartu eta, metodologia aktibo baten bidez, egoera
natural eta egokiak sortzen ditugu haurrak espontaneoki komunikatu ahal
izateko.
Lehenengo kontaktu hauetan, komunikazioari ematen diogu garrantzia.
Ingelesez hitzegiten diegu, hizkuntza gero eta ezagunagoa izateko eta, ho-
rrela, ziurtasuna hartzen duten neurrian ikasten dutena erraztasun handia-
goz kanporatu ahal izango dute.
Saioa era kolektiboan hasten da. Arduradunak beste gelakideak agur-
tzen ditu eta honela eguneroko hizkuntza lantzea lortzen dugu.
Honen ondoren ipuina lantzen dugu. Ipuina funtsezko abiapuntutzat erabil-
tzen dugu sartu nahi ditugun ikas-proposamenetarako.
Ipuina beste bakarkako iharduera batzuren bidez indartzen dugu: fitxa,
abestiak, errimak, jolasak eta lan plastikoak.
Oso garrantzitsua da hizkuntza honekin izandako hasierako kontaktuak mo-
tibagarriak eta atseginak izatea.
9
une honetako helburua, plastikaren eremuan, adierazpenaren eta
sormenaren suspertzeak jarraitzen du izaten.
Teknika bakoitzari dagozkion oinarrizko
trebetasunak menderatzen doazenez
(isipuz margotu, kolatu, guraizez moztu,
puntzoiarekin zulatu,...) irakasleok au-
kera dugu gure esku-harmena beste
bide batzuetatik eramateko: proposa-
men berriak eskaini, material berriak ...
Geroz eta denbora tarte luzeagoak era-
biltzen dituzte euren lanak burutzeko eta intentzio zehatzagoekin saiatzen
dira. Beste haurrek egindako lanetan arreta jartzen dute, “modak” azalduko
dira, baita besteek egindako gauza batzuk kopiatu nahia.
Egin ditzaketen ekintzen esparrua oso zabala da, batzuk berez sortuko dira
haurrengandik, beste batzuk irakaslearen eskutik etorriko dira (material
berriak eskainiz, interesgarriak iruditzen zaizkion aurrerapenak edo berri-
kuntzak azpimarratuz,...)
Sarritan amaieran ikusten dugun obrak ez ditu islatzen jarraitu duten pro-
zesuaren aberastasuna: zenbat saiakera, zenbat lorpen eta porrot, gozatu
dutena... Prozesu horietan dago irakasleon lanaren ardatza eta gakoa: saia-
tzera bultzatu, bakoitzaren bideak behatu, proposamen irekien bidez lagun-
tzen saiatu.
G
MARGOTEGIA
sormen zabala
10
aurrek oso gogoko dute txoko honetako jarduera aurten ere.
Asmatze jolasa (eraiketak eta plastilina) eta jostailu didaktikoa
(puzzleak, dominoak, enkajeak, seriazioak, elkarketak,...) dira bi ekintza
multzoak baina iazkoek baino zailtasun handiagoa izango dute.
Txokoaren helburuak mantentzen dira:
• Gaitasun hauek sustatu: behaketa, aditasuna, kontzentrazioa, sormena,
gozamena, esfortzua, aukeraketa, autonomia, besteen lanekiko errespe-
tua...
• Trebetasun batzuk landu: motrizitate fina, begi eta eskuaren arteko ko-
ordinazioa, kontzeptu matematikoak,...
• Taldekideen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatu
• Materialaren jasoketarako eta erabilpen zuzenerako ohiturak garatzen
eta sendotzen joan, kontrol orriaren erabilpenaren bidez norbera bere
jarduera egituratzen joan
Jostailu didaktikoa
Norberak askatasunez aukeratzen du egin nahi
duen jolasa, baina kontrol orriak sartzen hasiko
gara. Orri hauetan burutu dituzten jolasak apunta-
tuko dituzte poliki-poliki armairuan dauden guztiak
probatu ditzaten. Normala den bezala gogokoago
dituztenak gehiago erabiltzeko joera izaten dute.
Txikiagoak zirenean nagusiki bestearen ondoan jo-
las egiten bazuten, adin honetan elkarrekin buru-
tutako jolasen hastapena ematen da.
H
JOLASAK
11
Asmamen jolasa
Plastilinarekin modelatzerakoan, lehenagoko bola eta
“txurroen” ordez irudi figuratiboagoak egiten saiatzen
dira. Marrazketan egiten duten ibilbidearekin antze-
kotasunak ikusten ditugu hemen ere.
Irakasleok haur bakoitzaren prozesua behatu eta ja-
rraitzen dugu, haurren autonomia sustatzen saiatzen
gara eta errespeta arazi egiten ditugu txokoaren fun-
tzionamendurako beharrezkoak diren arauak.
Logika matematikoari dagozkion kontzeptuak dira landu nahi ditugunak hau-
rrak bloke logikoekin saiatzen direnean.
Bloke horiek lau ezaugarri dituzte: kolorea, forma, tamaina eta lodiera.
Ezaugarri jakin batzuk dituzten multzoak osatzen joan behar dute. Hasie-
ran ezaugarri batekin ekingo diote (“gorriak diren guztiak”/ “borobilak ez
diren guztiak”) eta pixkanaka jarduera zailtzen eta aberasten joango da al-
dagai gehiago erabiltzen hasten diren neurrian.
Banaka egiten dute lana txanda jakin bat jarraituz. Lehendabizi multzoa
mugatuko duen txartelak aukeratu beharko dituzte, ondoren txarteletan
adierazitakoarekin bat datozen piezak aukeratu eta kargatu. Ibilgailua kar-
gatu ondoren ibilbide bat egingo dute eta bertan irakaslearekin egongo dira
hitzez adieraz dezaten eramandako prozesua, egoki burutu duten ikusteko
eta aukera berriak aztertzeko. Azkenik egindakoa autokontrol orrian jasoko
dute.
KARGA ETA DESKARGA
12
xoko honetan espazio, material eta giro apropos bat eskaini nahi diegu
euren barne mundua adieraz dezaten. Haurren jarduera forma des-
berdinetan gauzatzen joango da: imitazio jolasak, jolas sinbolikoak, rol
jokoak ... Elkarrekin jolastuz Kideen arteko harremana bultzatu nahi dugu
ere.
Adin honetan etxeak ez ditu bi solairu,
baina bai bi gune bereiztuak: sukalde-
jangela eta logela. Sukaldeko tresneria
“benetakoa” da, panpinaren ohea maindire
eta guzti jantzia dago, ura erabiltzeko
aukera dute.
Saioa amaitzen denean, gauza guztiak txukun jaso beharko dituzte dagoz-
kien tokitan, ongi sailkatuta. Oinarrizko
ohitura hauek barneratzen joan daitezen
lagundu nahi diegu. Bestalde ondoren eto-
rriko diren haurrek gauzak bere tokian
aurkitzeko duten gogoa eta eskubidea az-
pimarratzen dugu.
T
ETXEA
13
xoko honetan aho hizkuntza eta gorputz adierazpena bultzatu nahi
ditugu nagusiki. Honetarako ipuinak eta beste baliabide batzuk era-
biltzen ditugu.
Oinarrizko kontzeptuetako ipuinak
Ipuin hauen bidez kontzeptu berriak
sartzen eta jorratzen joaten gara
(koloreak, formak, posizioak, etab)
eta baita hitz eta hizkuntz egitura
berriak ere,hizkuntza aberasten la-
gunduko dietenak
Urte honetan ipuina ikasi, dagozkion
fitxak osatu eta antzezteaz gain
beste jarduera bat egiten dute. Hain zuzen, ipuina eszenaz eszena marraztu
dezatela eskatzen diegu. Lan honen bidez ipuinaren behaketan eta ezagu-
tzan sakontzen dute, eszenaz eszena egin beharrak denbora kontzeptuak
antolatzen laguntzen die. Ipuina ahalik eta fideltasun handienarekin ma-
rraztu beharrak egoera zailen aurrean jartzen ditu (“ez dakit txori bat ma-
rrazten”). Irakaslearen laguntzarekin aurrerabideak aurkitzen joango dira.
Bestelako ipuinak
Ulermena zabaltzea eta sakontzea eta hiz-
kuntz adierazpen geroz eta aberatsago bat
lortzen joatea da ipuin hauekin egiten ditu-
gun jardueren helburu nagusiena. Elkarriz-
ketak ikasitakoan ipuina antzezten hasiko
dira, pertsonai bakoitzaren papera txan-
daka eginez eta ikusleen balorapenarekin
amaituz.
T
ANTZERKIA
14
Eskema erritmikoak (DIN-DON)
Haurrek irakurtzen dituzten ikur segidak
dira.Aurreko urtekoez gain ikur berriak lan-
tzen dira. Ekintza honen bidez erritmoa,
mugimenduaren koordinazioa, ezker-eskuin
eta gora-behera norabideak lantzen di-
tuzte. Musikarekin duen lotura nabarmena
da eta irakurketarako ariketa bikaina da.
Urte honetan haurrak hasiko dira euren konposaketak egiten eta txantiloi
(plantilak) batzuen laguntzaz paperean idazten.
Fonemak
Ikasturte honetan irakur-idazketari atxikia
dagoen jarduera honi ekingo diote, hain zu-
zen fonemak eta grafemak landuz ikusmen
eta entzumen bereizketaren lanean murgil-
duko dira.
Fonema bakoitza abesti eta dantzatxo baten
laguntzaz aurkezten zaie. Ondoren denen ar-
tean saiatuko gara fonema hori duten hitzak
aurkitzen. Gerora banakako lana egingo dute mahaian: fonema jakin bat du-
ten hitzak bilatzen saiatuko dira, aurkitutakoan orri batean marraztuko di-
tuzte eta azkenik fonema hori idatzitako hitzaren barruan aurkitu eta az-
pimarratuko dute.