ASTEKO ASMAKIZUNA
GAZTETXOEN ASTEKARIA 899. ZENBAKIA ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 24A
Erromara joan nintzen zubi batean jarrita;haraino iritsi nintzenzazpi kolorez jantzita.
Zer den nork daki?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Ortzadarra.
Asmakizunaren jatorria: Nik papaita, zuk papaita (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) liburutik, Xabier Olaso.
EIDE
R EIBA
R
berria
harroAniztasunaz
m a n t a n g o r r i2 ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 24A berria
ZU ERE ARTiSTA
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Lander Muñagorri Garmendia
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Kaixo, MANTANGORRI!Murumendi eskolako 3. zikloko
ikasleak gara, eta, Zumeta artistaren lanetan oinarrituta,
margolan hauek egin ditugu arte hezkuntza irakasgaian.
Mariaren, Oierren, Polen, Xabiren, eta Yadairen
marrazkiak dira hauek. Zer iruditzen?
Ni Haizea Franco Perez naiz. Arrigorriagan
bizi naiz, eta tximeleta egin dut, asko gustatu
baitzait. Marrazkia Gorjus eta tximeletarena
da, gorjuak eta tximeletak asko gustatzen
zaizkit eta.
Kaixo, lagunok! Arane Gonzalez naiz,
Ondarroakoa. Marrazki hau bidaltzen
dizuet, ea gustatzen zaizuen!
Kaixo,MANTANGORRIko lagunok!Martxo amaieraz geroztik astean bi
Mantangorri argitaratu dira: asteazkenetan
eta larunbatetan. Larrialdi egoera zela eta,
haurrak etxean egon zarete, eta, beraz, asti
gehiago izan duzue aldizkaria irakurtzeko.
Baina dagoeneko egoera normaltzen hasi da,
eta, horregatik, zenbaki hau izango da
asteazkenetan argitaratuko den azkena.
Betiko moduan, larunbatetan Berria-rekin
batera MANTANGORRI eskura izango duzue!
MUNDUARI ADI! LGTBI
m a n t a n g o r r i 3berria ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 24A
Ortzadarirribarrea
Pertsonen artean generoeta joera sexual motaasko daude, etaaniztasun hori guztiabiltzen duenmugimenduari deitzenzaio LGTBI.
Zer dira joera sexualak?Pertsona batek beste batekinduen erakarpen afektiboa, sexua-la edo psikologikoa da. Nagusiki,hiru motatako joerak daude: hete-rosexuala, gizon eta emakumeenarteko erakarmenean oinarritua;homosexuala, sexu bereko per-tsonen artekoa; bisexuala, sexubereko zein bestekoekiko erakar-mena dagoenean.
Gizartean gehien hedatuta da-goen joera heterosexuala da, eta,horregatik, askotan mutil izatea-gatik neskak gustatu behar zaiz-kiola diote askok, eta alderantziz.Baina ez dauka horrela izan beha-rrik: norberak daki zein den berejoera eta gustu sexuala.
Zer da generoidentitatea? Nork bere generoaz duen pertzep-zioa da, maskulinotzat eta femeni-notzat hartzen diren ezaugarrieidagokiena. Badira neska maskuli-noak, eta badira mutil femenino-ak. Gainera, alua duena mutil sentiliteke, eta zakila duena neska.
(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)
1. LGTBIMUGIMENDUA,ZER DA?
m a n t a n g o r r i4 ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 24A berria
MUNDUARI ADI! LGTBI
( Aurreko orrialdetik dator )
Heterosexuala ez denariaskotan arraro begiratzenzaio, eta gutxietsi ere bai.Gaur egun, oraindik, joera sexual zabalduena ez duten pertsonek irainak jasotzen dituzte; jo ere egiten dituztebatzuetan, eta herrialdebatzuetan espetxerabidaltzen dituzte.
Homofobia, zer da? Heterosexuala ez den pertsona oro gu-txiesten duen ideologia da. Normalean,gay eta lesbianen aurkako jarrerak izan ohidira, baina bisexual eta transexualen aur-kako jokabideak ere biltzen ditu.
Historikoki baztertutaHistorikoki LGTBI mugimendukoek trabaugari izan dituzte euren izateko modua ka-lean libreki adierazteko. Pentsa, frankismogaraian, Hego Euskal Herrian gay eta lesbia-nak kartzelan sartzen zituzten, jokaera «li-zuna» izatea egotzita.
Onarpena lortzen Edozein modutan, LGTBI kolektiboko kide-
ak apurka onarpen soziala lortuz joan dira.Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans,Bisexual eta Intersexualen elkartearenarabera, «lehen jendeak gaizki ikusi etatratatzen zituen pertsonek gaur egun lor-tu dute bizitza duinago bat izatea». Denaden, oraindik badago jendea aniztasunhori onartzen ez duena: «Eskerrak gutxien-goa diren».
Sexu berekoen ezkontzak2001. urtera arte, sexu berekoak ezin zirenelkarrekin ezkondu. Herbehereetan onar-tu zuten lehendabiziko aldiz, aipaturikourte horretan. Euskal Herrian, sexu bere-koen ezkontzak legezkoak dira. 2005etikHego Euskal Herrian, eta 2013tik Ipar Eus-kal Herrian.
Nork osatzen du LGTBImugimendua? Inizial hauek osatzen dute kolekti-boaren izena: lesbianak, gayak,transexualak, bisexualak eta inter-sexualak. Baina kolektibo gehiagoere badaude, eta, horiei erreferen-tzia egiteko, askotan LGTBI+ izenaere erabili ohi da.Lesbianak: nesken arteko joerasexualari dagokio.Gayak: mutilen arteko joera da.Transexualak: bere sexukoaedo ezarritako generokoa ez bai-zik bestekoa sentitu eta aldatzeaerabaki duen pertsona.Bisexualak: bi sexuekiko era-karmena dutenak.Intersexualak: sexu batekoeta besteko ezaugarri fisiko se-xualak berez dituztenak.
2. KOLEKTIBOA
GIZARTEAN
ADI BITXIKERIARI!Antzinako Txinan,gizonen artekoharremanak onartutazeuden. Europaklasikoan ere,gizonen artekoharremanak onartutazeuden, etaErromatar Inperioanezkontzak ere egitenziren.
m a n t a n g o r r i 5berria ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 24A
4. EUSKAL
HERRIKO
EGOERA
Gehituren arabera, egoera hobetu egin daazken hogei urteetan. Lege aldetik ere au-rrerapausoak eman dira, baina «gizarteaaldatuz joan delako» eman ahal izan dira.«Sexualitatearen aniztasunaren ingurukodiskurtso positibo bat hedatu da gizarte-an». Dena den, oraindik lan handia dago egite-ko, azaldu dutenez: «Gehienetan oso ikusgarriez diren eguneroko diskriminazio mingarri txikiasko jasaten ditugu». Elkarte ugari daude LGTBI ko-lektiboaren aldeko borrokan, eta, esate baterako,Naizen elkarteak haur transexualekin lan egiten du.
Igandean ospatuko da LGTBI kolektiboaren egu-na. Ospakizun itxura hartzen du askotan, bainahaien helburua sexu aniztasuna ezagutaraztea etakolektiboaren eskubideak aitortzea izan ohi da. Bai-ta jasaten duten bazterketa salatzea ere.
Zergatik egiten da ospakizuna egun horretan?AEBetan, ohikoak ziren LGTBI komunita-teko kideen atxiloketak, eta, 1969koekainaren 28an, Poliziak sarekada bategin zuen New Yorkeko (AEB) StonewallInn tabernan. Atxiloketa horien aurka isti-lu handiak izan ziren, eta kolektiboak ja-saten zuen zapalketa salatzeko pausogarrantzitsua izan zen.
3. LGTBI
HARROTASUNAREN
EGUNA
Harrotasunaren eguna Euskal HerrianEuskal Herrian LGTBI kolektiboak antolatuta-ko lehen manifestazioa 1977ko azaroaren25ean izan zen, homosexualitatea zigortzenzuen legearen aurka egindakoa. Poliziak ma-nifestazioa sakabanatu zuen. 1978ko ekaina-ren 24an egin zuten lehen harrotasun mani-festazioa.
Harrotasunaren eguna aurtenAurten, egoerak hala behartuta, ekitaldiakonline egingo dituzte.
SOSLAIA
Ekai Lersundi (2001-2018). 2017an, ordura arte neskatzat hartuzuten Lersundik mutila zela esanzion familiari. Etxekoen babesalortu zuen, eta sexua aldatzekotratamendua Gurutzetako ospi-talean jasotzeko borrokatuzen. Izan ere, legearen arabera,16 urtetik aurrerako gazteeibakarrik baimentzen zaie trata-mendua jasotzea. Legea alda-tzeko borrokatu zen, baina onar-penak luze jo zuen, eta ezaugarri
femeninoak garatzen hasi zen.Kolpe gogorra izan zen hori haren-tzat, eta bere buruaz beste eginzuen.
AR
ITZLOIOL
A /FOK
U
GU
ILLAUME
FAUVEA
U
Sexu bereko pertsonen
ezkontzak onartzearen
aldeko ekintza,
Baionan. GAIZKA IROZ
Stonewall Inn taberna,
New Yorken.
BERRIA
m a n t a n g o r r i6 ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 24A berria
DENBORA-PASAK
2. Margotu etaasmatu. Margotuezazu beheko irudia,zati bakoitzak duenzenbakiaren arabera.Amaieran, zeragertuko da?
3. Hizki salda.
Graxianak zortzi hitzezkutatu ditu ondoko
hizki saldan. Jakingozenuke horiek
topatzen?
1.Zer dagosobran? Lekuzkanpo dago irudietakobat. Zein da?
Gorria1
Orlegia4
Horia3
Morea6
Arrosa7
Laranja2
Urdina5
m a n t a n g o r r i 7berria ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 24A
I Z B G Y E U E O MK O L D I Z M L S GU R R P C T T K Z SS H O M O F 0 B I AG T B U X L L R U NA X I D M E E E I II A L A R R R R A ZT R O A F A A R N TA R P N F Z N E A AS K I A X T T S G SU E L I Y U Z P O UN T G Z U N I E S NS A G E C M A T Z DT R A N S E X U A LA U B C X A L O U IX T B A I E R L M YH V X S R K K A A OH A U T E S L E I A
heterosexual
homofobia
errespetu
tolerantzia
transexual
naizen
aniztasun
ikusgaitasun
Erantzunak: 1.-Lorea. 2.-Bihotza.
Munstro arrosa’ Aniztasuna gizartea aberastenduen elementu gisa azaltzen duliburu honek. Munstro Arrosa as-katasun oihua da. Balio solidario-ak islatzen ditu: besteak beste,aniztasun sexual afektiboa, ge-nero berdintasuna, ingurumenarierrespetua eta kultura librea.
Olga de DiosArgitaletxea: Denonartean
‘Jazz naiz’ Jazzek beti jakin zuen ez zela bereadineko neska-mutilak bezalakoa.Oso gaztetatik sentimendu indartsubatez jabetu zen, neska izateaz, ale-gia, eta bere ingurukoek onar zeza-ten borrokatu zen. Bi urteko ume txi-kia zenetik, Jazzek bazekien neska
zela, jaiotzean mutiltzat hartu bazuten ere. Familiak ez zekiennola jokatu, Jazz transexuala zela ulertu eta laguntzea erabakizuten arte. Egiazko esperientzian oinarritutako istorioa da.
Jessica HerthelArgitaletxea: Bellaterra
‘Neskak eta mutilak’ Munduan neska eta mutil asko daude. Milioika.Eta ez daude bi berdin. Norbera bere erara daneska edo mutila. 27 mutil eta neska errealenargazki eta bizi-istorioz osaturiko liburua dahau; horietako bakoitzak bere buruaz hitz ei-ten du, eta erakusten du bakoitza bere eraradela neska edo mutil.
Aingeru MayorArgitaletxea: Litera
‘Gure familia’ Familia milakoloreko ipuinek erakustendute familiak egitura anitz eta moldaga-rriak direla, kopuruetan eta ezaugarrie-tan bereizten diren piezekin osatuak.Familia guztiek badute, halere, ezaugarribakar bat, eta funtsezkoa: elkar maiteduten kidez osatuta daude. Katxiporre-
ta familiako kideak ere maitasunak batzen ditu, eta horretxekeusten die, ipuin honetan kontatzen den bezala.
Miren AmurizaArgitaletxea: Elkar
AZOKA
Gaua
Bereziak dira gauak. Berezkoak dituargiak, koloreak, hotsak, fantasiak,abenturak, beldurrak. Are berezia-goak ekainekoak, oraintxe bizi bai-
titugu urteko gaurik motzenak. Hona hemenMiren Agur Meabek Irria-ren ekaineko aleangauari eskainiriko olerkiak.
GAU HURA
Gauak adurra isuri zuen mundura,zilarrezko tintura.
Kilkerren deia zelaian,nire pausoak atarian.
Tik-tik hasi zitzaidan odola,ez dakit zergatik, ez dakit nola.
Eta ibili nenbilela, irudi urruna, txoriek ekarri zidaten eguna.
Botoi berria dirudi,orain hori, gero zuri.Ametsek almohadan diz-diz.Ezetz esan bizkor berriz?
Olerkiak: Miren Agur Meabe
HITZ-PARRASTA:
LO EGITEKO ORDUA
Izar bat eta izar bi,gauari hortzak ageri.Ilargia gorantz doa,zabal-zabalik ahoa.
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA ASTEAZKENA, 2020KO EKAINAREN 24A
EIDER EIBAR