Transcript
Page 1: Goiberri 184. zenbakia

Iker IrribarriaPilotaria

«Oraindikkazkarreko askohartu beharreangaude» 10-11

Iker Irribarria aramar pilotaria, herriko pilotalekuan. Datorren astean urtea beteko da profesionaletan debuta egin zuenetik. AIMAR MAIZ

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Inazio Jabier Garmendia 3Iritzia 4-5 Gazteen irakurletaldea Beasainen 6 Ines Elorzaehulea 7 Denboraren igarobidea8-9 Laida Elizegi 12 Elikaduraminbiziari aurre egiteko 13Herriaren indarra 14-15 AsteSantu goiztiarra 16 Errezeta:Mutiloako ostatua 19

GOIBERRI

184. zenbakia. 2016ko martxoaren 18a

Page 2: Goiberri 184. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 184. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Politikariek herritarrentzako lan egiteada daukadan ametsetako bat»

Inazio Jabier GarmendiaGaintzako alkate ohia

Josune Zarandona GaintzaInazio Jabier Garmendia (Gain-tza, 1968) herriko alkate izanda bi legealditan (1995-1999eta 2007-2011) eta zinegotzibeste batean (1999-2003). Es-perientzia bezala aberasgarriadela dio, «administrazioak ba-rrutik nola funtzionatzenduen» jakiteko balio duelako.Bestetik, politika polarizatuadagoela uste du, eta sarri, «laneta baliabide gehiago jartzendirela ideologiak aurrera era-mateko, herritarren beharreierantzuteko baino».Zein zaletasun dituzu?

Mendian ibiltzea, ehiza, pilotaeta txirrindularitza.Liburu bat.Irakurle kaskarra naiz, bainahistoriarekin zerikusia duenedozer gustura irakurtzen dut.Musika talde bat.Bruce Springsteen.Abesti bat.Benito Lertxundiren Loretxoa.Janari bat.Txipiroiak.Edari bat.Ardo beltza.Oporretarako leku bat.Galizia.Goierriko txoko bat.

Enirioko larreak, Lareoraino.Amets bat.Politikariek herritarrentzakolan egitea, munduko injustiziakezabatzeko.Jaso duzun oparirik bereziena?Nire bi alabak.Zeri diozu beldurra?Bakardadeari eta injustiziari.Zerk sortzen dizu irribarrea?Bi haur koskorrek elkarri hitzegitean sortzen duten konplizi-tateak eta garbitasunak.Gaintzan biziko ez bazina?Ez dakit. Ez dut irudikatzenGaintzan bezain gustura bizikonintzatekeen beste lekurik.

«Niretzat ez dagoGaintzan bezaingustura bizikonintzatekeen bestelekurik»

JOSUNE ZARANDONA

GOIBERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki).20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain,Itsasondo, Lazkao,Olaberria, Urretxu, Zerain,Segura eta Zumarraga

Page 4: Goiberri 184. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Andoni Salamero Irakaslea

Adinekopertsonak hizpide

gunero, pau-so geldoanjoaten ikusikodituzu, nor-baiten besar-

tea lagun dutela edo makila es-kuan hartuta, urrats txikian,baina ziurrean, uneaz gozatuz,jendearekin geldituz eta elka-rrizketa ederrean denbora iga-roz; adineko pertsonak dira,zure aitona, amona, aita, ama,osaba edo anaia, arreba, agian,baina horixe, besteok bezala,gizakiak, gizaki sentiberak, bi-ziaz beteak, jende hurbila, mai-tagarria.

Haiekin gelditzen bazara,hitz-aspertu polita egingo dutezurekin, ez izan zalantza izpirik;ezagutzen ez bazaituzte, jakinnahiko dute zure berri, eta zurefamiliako baten arrastoa jaki-nez, irribarre samur bat zabal-tzen ikusiko duzu haien ezpai-netan, jada, zu ezagutzeko bi-dea urratua izango dute eta.

Oso maite ditut adineko per-tsonak, egunero nire joan-eto-rrian ikusten eta agurtzen ditut,haiekin solasean aritzeko den-

bora hartzen dut, biziberritzennaute, barruz piztarazten. Gurearitze bizian, badakit nola ga-biltzan, hara-honaka, gelditunahi ezinik, unetxo bat guri etahaiei eskaini ezinaren aitzakian.Baina ez gara ausartzen egiaguztia esatera: ez dugu unerikhaientzat, gure barrua pipertu-ta daukagulako, gure aritzeanaiton-amona hauexen jardunamotelegia delako, larregikodenbora dutelako, eta jakina,guk haiei ezer esaten badiegu,segunduak, minutuak, orduak…gal ditzakegulako.

Presa present dago gure bizi-tzotan, larregi esango nuke, etapresentzia gutxiegi dakargugure barruetara. Konszien-tzienteki, nola bizi gaitezkeetengabeko itolarrian, burutubeharreko gure lanak, jokabi-deak, emozioak estutasunarenbesoek besarkatzen badituz-te? Uste dut, biziak ez digulahorixe erakusten, bestelako ira-kasbidea da berarena, haren ja-rioa lurrarena, zeruarena etahaien osagaiek taupaka jaria-tzen duten bihotzarenak dira,

eta ez dago hori guk usaintzendugun giroan, hain zuzen, girohorixe guk, gizakiok, sortu du-gulako. Gainera, giro zabar horipiztuz gizakiak ez du horren-besteko atseginik hartu, esku-tatik asko joan zaiolako nekea,ezereza eta larrialdia nagusi-tzeraino.

Aiton-amonon zimurren ma-pan barna nabigatuz samurta-sunaren itsaso zabala zeharka-tu izan dut, hitzen atzean dago-en jakintzaz gozatu, etazenbatetan! Zenbat esapide,irakasbide latz eta gordinen

gordairu dira, baina zein zintzo-tasun garden erakusten dutehaien sentimendu minenetan.Ikasitakoaren ondorioz, ondodakite guk dugula haien beha-rra, haiek guk bezainbeste, etagerturatzen dira, etengabe, etaez diegu, askotan, bidea horrenerraz jartzen. Poz handia har-tzen dut edozein adineko per-tsonak nork laguntzeko bideajartzen duenean, izan ere, gureherriotan jende asko bakarrikbizi baita, horietatik emakumeugari.

Martxoaren 8an, Emakume-en Nazioarteko Eguna ospatugenuen; emakumeak ez dituguahoz bakarrik behar ditugulaesan behar, alboan gaudelaerakutsi behar diegu haiei, mai-tatzeko, haiekin bat eginik batizateko, haien eta gure zubieraikitzailetik berdintasuna zu-zenki bizitzeko. Ederra litzatekeadineko emakumeoz oroitukobagina, laguntzeko, elkar har-tzeko, haiei gure tartea eskain-tzeko, izan ere, sarri, edonoren-tzat persona bat gutxi den be-zala, horrelako egoerandirenentzat, bat hori asko izanbaitaiteke. Zu, ni eta asko garaBAT hori, ea jarrera hori erakus-ten dakigun, hurbiltasunetik,gizatasunetik eta Maitasunetik,zintzoki garena barrutik azale-ratzeko. Gu gara urratsa, bideaeta helmuga, eman diezagunhalako egoeratan direnei bereahotsa agertzeko aukera. Al-dez aurretik, eskerrik asko.

E

Page 5: Goiberri 184. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Joxepa!, egun hauetan Seguran Kataluniako prozesuazgehiago ikasteko aukera izan dinagu Iparra-Hegoa ekimenariesker. Politikariak eta gizarte mugimenduetako ordezkariak horizan ditinagu, zeinek baino zeinek azalpen interesgarriak eskainiz.A ze hizlari onak diren katalanak! Nola menderatzen duten berbal-diaren erretorika eta zein gustagarri egiten den beraiei entzutea.Hori ere nonbaiten ikasiko diten…Hona entzundakoetatik buruan geratu zaizkidanak: prozesuak

helburu bera duten arerio politikoen arteko harremanak estuago-tu egiten ditin. Alde bakoitzak esan behar duena esanda ere, nola-ko errespetua dioten elkarri. Aitortzen dutenez, inork ez zietenanesan independentziarena gauza erraza izango zenik. Gure baitan

zagon gakoa, independentzia zaleongan, eta ez zagon beste bide-rik borrokatzea baino. Besteak beste, Espainiak ez digulako ezeremango inori. Gaur egungo munduan, eliteek, otzan ikusi nahi gai-tizten. Parte hartu, bai, baina, kontsumitzera, eta pobre izatea bes-te irtenbiderik ez dagoen eta munduan esandako guztiari amen

Ah!, Iñaxio, to!, etsipenez betetako erantzuna: galduta gau-dek, indarrak sakabanatuta, bakoitza geure zilborrari begira. Are-rio politikoak elkar ezin ikusita: nirekin ados bazaude, biok lagun;ados ez bazaude, arerio. Errespetua, hitz potoloegia gertatzen zai-guk, praktikan jartzeko. Independentzia eman nahi ez bazigutek,gainera, lortzeko bide bakarra borroka baldin badiagu, ez gaudekprest, eroso bizi gaituk kolonizatuta bada ere. Desobedientzia etahorrelakoak, bizimodua konplikatzeko bidea besterik ez dituk.Euskal Herri independentea, non hago? Ze larretan? Ze baso-

tan, ze itsasotan? Lortu ezin den lekuan, behintzat.To!, orain, esperantzazko erantzuna, Seguran hartutako inda-

rrak ekarria: herri bat gaituk eta geure etorkizuna erabakitzeko es-kubidea diagu. Kataluniarrak aurretik badoaz ere, oinarri eta arerioberak dizkiagu eta beraiekin elkartuta, indartsu, helburua lortzerajo behar diagu (bakoitzak bere erritmoan, bere bidetik, baina elka-rrekin). EAJren eta Ezker Abertzalearen arteko akordioak behardizkiagu. Bi alderdiok, baduzue garaia, diferentzietan ez, baizik eta

antzekotasunetan indarra jartzeko eta elkarrekin aurrera egiteko. Eta herritarrok zer? Bada, mugi gaitezen! Independentzia ez duk

politikoen esku uzteko gaia, geuk izan behar diagu protagonista.Non gauden gu, Iñaxio? Hemen, hemen gaudek, katalanen on-

doan, aurrera begira egon ere! Frantziatik eta Espainiatik askatu, iparra eta hegoa elkartu eta

Euskal Herri independentea lortu arteko bizia opa dizuet, zorionaketa eskerrik asko Iparra-Hegoa.

batAupa, hi!; tulun-tulun!,

etabat

Asteko irudia

tzun AuInazio Usarralde

a,

Joxepa Madariaga

Josu Maroto

Iker IrribarriaAramako pilotariakprofesionaletan debutatuzuenetik urtea beteko dadatorren astean.

egitera eta lau urtez behin bozka ematera mugatzen den partehartzea eskaintzen ziguten. Geratzen den beste bidea borroka egi-tea dun, era baketsuan eta demokraziak eskaintzen dituen bideguztiekin saiatuz; baita hala beharko balitz desobedientziaren bi-dea jorratuz ere.Inongo konplexurik gabe hitz egiten diten independentzia pro-

zesuaz. Epea ere ezarria zeukaten independentzia aldarrikatzeko:hamasei hilabete. Eta gu, non gauden?.

Page 6: Goiberri 184. zenbakia

06 GOIBERRIGAZTEAK

Gazteen irakurle taldeanpertsona libreak helburu Josune Zarandona BeasainPertsona batek izan dezakeenbertuterik handiena askea iza-tea da. Nahi duen hori, nahiduen eran esateko askatasunaizatea. Eta irakurzaletasunakzentzu horretan askatasunarenbideak zabaltzen laguntzen du,Ekaitz Goikoetxea Beasaingogazteen irakurle taldeko dina-mizatzailearen hitzetan. Irakur-tzeak «lexiko, hizkuntza etahiztegi zabalago bat izatekoaukera» ematen duelako.

2015eko azaroan egin zuenBeasaingo irakurle gazteen tal-deak lehendabiziko saioa. Ha-malau eta hemezortzi urte ar-teko gaztetxoei zuzendutadago, eta «Euskal Herri mailandagoen bakarrenetakoa» da,Goikoetxeak argitu duenez.Taldean neskak bakarrik dau-de, adin tarte horretan «gehienirakurtzen dutenak» beraiek di-relako. Taldea hilean behin el-kartzen da, aurrez hitzartutakoliburu, ipuin, edo dena delakoa

irakurri eta gero, haren gaineanjarduteko.

Irakurtzea, gozatzekoGoikoetxea bera da liburuakaukeratzeaz arduratzen dena.«Taldekideen gustuetara ego-kitzen diren lanak aukeratzensaiatzen naiz, baina era bereanproposamen berriak eramatenere saiatzen naiz». Gazte ho-riek, adibidez, olerki gutxi iraku-rri dute. «Garai batean olerkiailun samarra zen, ulertzeko zai-la, baina gaur egun euskarri ez-berdinetan eskuragarri dauka-gu», adierazi du. Musika taldeaskoren hitzetan olerkiak dau-de oinarrian. «Orain gutxi Biziotaldearen rap bat ekarri nien,eta asko gustatu zitzaien». Maddi irakurle taldeko kidee-

tako bat da, eta beti izan du

Hilean behin egiten dute hitzordua Beasaingo gazteen irakurle taldekoek, Igartza jauregian. JOSUNE ZARANDONA

gustuko irakurtzea. Orain arte,«gaztelaniazko liburuak irakur-tzeko joera handiagoa» zuelaeta, euskarazko lanak ezagu-tzeko bitarteko ona iruditu zi-tzaion irakurle taldea. Gusturadago, «irakurritako lan batetikgai ezberdinak jorratzeko» au-kera izaten dutelako. Taldean agindutako liburua

irakurtzea ez da derrigorrezkoa,irakurle bakoitzak liburu bat uz-teko askatasuna izan beharduelako, Goikoetxearen iritziz.Hil honetarako Jon BenitorenBulkada poesia liburua etaEkaitz izenburudun ipuin labu-rra irakurri dituzte. Solasaldia«irakurritakoa gustatu zaienala ez» galderarekin hasten da.Hortik aurrera taldekideen be-raien hausnarketek bideratukodute topaketaren gainerakoa.

Babeslea

Page 7: Goiberri 184. zenbakia

GOIBERRI 07MOTZEAN

Tere Madinabeitia LegazpiHariekin eta oihalekin egiten dulan Ines Elorza legazpiarrak, etaegiten dituen lan horiek nolaegin beste batzuei erakustendie. Hariz Ari dendan eta gizartezentroan ematen ditu eskolak.Goierriko hainbat herritan ereeman ditu ikastaroak. Orain,erretiroa hartu behar du.Jubilatzerakoan zer lan utzikoduzu atzean?Gauza pila bat. Hariz Ari denda-eta gizarte zentroan Buztintegielkarteko jubilatuei ematen diz-kiedan eskolak besteak beste.Nolako denda da Hariz Ari?Duela 15 urte ireki nuen, jostekoeta harizko lanak egiteko mate-riala saltzeko eta ikastaroakemateko. Baserritarren jan-tziak egiten, patchwork-ak,bainika eta bordatu teknikak

erakusten ditut han. Buztintegiko kideei ere antzekoklaseak ematen dizkiezu.Bai. Ikasleak 15 emakume dira,eta astearte eta ostegunetan biorduz ematen ditut klaseak.Gantxiloa, puntua, bainikak,patchwork-a, bordatuak... ho-rrelako lanak egiten dituzte,nire laguntzarekin. Noiztik ari zara Buztintegin?Apirilean 33 urte egingo ditut. Nola hasi zinen lan horrekin?Legazpin kultur etxea sortu be-rria zenean, 1983an, tapizakegiteko ikastaroa antolatu zu-

ten, eta nire ama Carlotarekinjoan nintzen. Dohainik emanzuten, eta trukean udan gazte-txoei guk ikasitakoa erakustekoeskatu ziguten. Nik eman nuenikastaro zoragarri hura, etaamaieran erakusketa bat egingenuen. Udaleko kultura saile-koei gustatu egin zitzaien etadiputazioaren dirulaguntza ba-tzuei helduta, jarraipena emanzioten egitasmoari. Ikastarogehiago ekarri ziren, makrame-arena lehena, eta nik ikasi etagero erakutsi egiten nuen.

Tapiza, makramea, zer gehiago?Udak aprobetxatzen nituen

ikasteko, eta harizko lanekinhasi nintzen. Gero, eskulaneta-ra ere jo nuen eta gauza askoikasi nituen, gero erakusteko,tartean maketak egiten. Era-kustea asko gustatzen zitzai-dala konturatu nintzen eta lan-bide bihurtu nuen hura. Kultur etxetik, jubilatuetara.Bai. Hiru hilabeterako deitu zi-daten, eta jende helduarekinlan egiten hasi nintzen. Harrez-kero nabil lanean adinekoekin,eta ez bakarrik Legazpin, baitabeste hainbat herritan ere. Goierrin asko ibili omen zara.Bai. Jubilatuen etxeetatik eta

kultur etxeetatik deitzen hasiziren: Legorreta, Lazkao, Zega-ma, Idiazabal, Olaberria. Bea-sain eta Itsasondon ibilia naiz.Eta Goierritik kanpo, Oñati, Ber-gara, Antzuola eta Azpeitin.Orain, Legazpiko jubilatuetannabil bakarrik.Zeu ere jubilatu egingo zara.Bai. Urteak beteta ditut, eta iri-tsi da ordua. Faltan emangodut lana, bereziki jubilatuenetxeko eskolak. Hainbeste urteegin ditugu elkarrekin...Zeu joan beharko zara orainikasle gisa.Ekainera arte emango ditutklaseak, eta urrian irakasle be-rriarekin hasten direnean, agianni ere joango naiz . Ikastea askogustatzen zait eta beti nagogauza berriak ikasteko prest. Lan berezi batzuk ere egin ditu-zu urte hauetan guztietan.Bai. Oñatiko Korpuseko proze-sioan ateratzen den San Migelsantuarentzako pieza batzukjosi nituen.Poesiaren munduan ere murgil-du zara.Joxean Artzeren Mundua gizo-narentzat egina da, baina ez gi-zona munduarentzat ikuskizu-nean parte hartu nuen, Zuma-

rraga-Urretxuko Hits & FitsBandarekin 1994an. Haiek po-esia errezitatzen zuten bitarte-an, nik tapiz bat ehuntzen nueneskenatokian. Harrez gero,kontaktua mantendu dut Ar-tzerekin eta Urretxu-Zumarra-gako gazte haiekin.Omenaldi bat egin dizute duelagutxi.Bai. Talde hartako Iñaki Bazta-rrikaren bitartez eta kolabora-zio haren harira, BeasaingoIgartza jauregian. Ibaiari Begirasaria eman zidaten, ekitaldihunkigarri batean.

TERE MADINABEITIA

Ines Elorza MaiztegiEhulea eta eskulan eta harizko lanen irakaslea

«Nik dakidana irakasteaz gain, ikastea ere asko gustatzen zait»

Page 8: Goiberri 184. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Aranzadik duela 14.000 urteko gizaaztarnak aurkitu ditu San Adrianen.Tunel hori jauregi natural bat zen.

Asier Zaldua ZegamaGoierrik toki esanguratsu askoditu eta horietako bat SanAdriango tunela da. Aranzadizientzia elkarteak zortzi urtedaramatza bertan lanean etasekulako aurkikuntzak eginditu. Duela 14.000 urteko gizaaztarnak aurkitu dituzte etaoraindik asko dute aztertzeko.Tunel natural hori historiaurre-ko Maria Cristina hotela izanzen eta Erdi Aroko N-1a.

Alfredo Moraza arkeologohernaniarrak zortzi urte dara-

matza San Adrianen laneaneta balio handiko tokia dela dio.Hasteko, bere balio naturalaazpimarratu du. «Paisaia seku-lakoa da. Balio natural ikaraga-

rria du. Nire ustez, bisitatu be-harreko toki mitiko bat da».

Askotan urrutira joateko ohi-tura dago esperientzia berrienbila eta etxekoa estimatzeakosta egiten da. Morazarenesanetan kasu honetan ez dahala gertatzen. «San Adriantoki nahiko estimatua da. Men-dizaleentzat erreferente bat daeta gipuzkoar, arabar eta nafaraskok ezagutzen dute».

Historiaurreko gizakiek ereestimu handian zuten. Batezere, luxuzko bizitoki bat zelako.

«Oso toki egokia da bizitzeko.Ate bat itxiz gero, korronteare-kin bukatzen zuten. Inguruanlehengaiak zituzten eta tunelbarruan iturri bat dago. Teilatua

egina zegoen. Bost izarreko ho-tel bat zen».

Aranzadikoek duela 14.000urteko aztarnak aurkitu dituzte,baina zaharragoak aurkitzeaespero dute. Izan ere, bi metro-ko sakonera bakarrik arakatudute eta sei metro pasatxo fal-ta zaizkie.

PasabideaBaina San Adrian pasabide osogarrantzitsu bat ere izan zen.Araba eta Gipuzkoa lotzen ditueta horrek bertan galtzada bateta gaztelu bat egitea ekarrizuen. «Gaztelako erresumakinguru hori konkistatu zuen.Gune estrategikoa bihurtu zen,Nafarroako erresuma sei kilo-metrora baitzegoen. Gaztelak

bide bat egin zuen Europarekinkonektatzeko eta bidean hiri-bilduak sortu zituen: Agurain,Segura, Ordizia, Tolosa, Herna-ni...».

San Adrian oso goian dago,baina bidea bertatik pasatzenzen. Izan ere, Etzegaratetik edoOtsaurtetik pasatzeko etsaienlurretatik pasa behar ziren.

Hala, hasieran bizitokia zena,pasabide oso garrantzitsua erebihurtu zen. Bertatik, erregeak,Aita Santuak, lapurrak... pasaziren. «Garai hartako N-1azen». Gaztelak beste bide batere bazuen, Arlabandik pasa-tzen zena, eta bien artean lehiahandia zegoen. «Bakoitza jen-dea bere bidera erakartzensaiatzen zen. Izan ere, diru askozegoen jokoan».

Hori guztia dela eta, SanAdrian paradisu bat da arkeo-logoentzat. «Garrantzitsuena,

Denborarenigarobidea

ranzadi elkarteak jendeak San Adriango tunelaren balioaeta bertan egin dituzten aurkikuntzak ezagutzea nahi du.

Horretarako ez da nahikoa bisita gidatuak antolatzearekin eta ber-tara joaten direnen galderak erantzutearekin. San Adrianera hurbil-tzeko asmorik ez dutenentzat erakusketa bat prestatu dute eta libu-ru bat argitaratu. Erakusketa Donostiako San Telmo museoan irekidute, San Adrian, denboraren igarobidea. Azken Glaziaziotik Done-jakue bidera Gipuzkoako historian zehar izenburua duena. MuseokoLaborategia izeneko gunean izango da ikusgai apirilaren 3a arte.Sarrera doan da. Horrez gain, San Adrian-Lizarrate (Gipuzkoako his-toriaren igarobidea) liburua ere argitaratu dute. Liburu horretan2008.urtetik gaurdaino egin diren indusketei buruzko informazioabildu dute Aranzadiko arkeologoek.

A

San Adriani buruzko erakusketaDonostiako San Telmo museoan

Page 9: Goiberri 184. zenbakia

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

14.000 urteko sekuentzia luzehonetan dena kontserbatudela da. Egoera onean, gainera.Duela 14.000 urtetik 1915eraarte, jendea bizi izan da SanAdrianen. Euskal Herrian ezdago halako sekuentzia luzeamantendu duen beste tokirik.Euskal Herriko aztarnategi gar-rrantzitsuenetako bat da».Lan asko dago oraindik egi-

teko. San Adrianek altxor askoditu oraindik ezkutuan. «SanAdrian nire bigarren etxea da,udan behintzat. Bertan jubila-

tuko naizela uste dut», aipatudu Morazak.Bertan aurkitu dituzten guz-

tien artean, ez du objektu ku-ttunik. «Puzzle bat da. Garran-tzitsuena pieza asko egoeraonean daudela da. San Adria-nen Euskal Herriko historiadago kontzentratuta. Gure hel-burua hori argitzea eta zabal-tzea da. Diru publikoarekin lanegiten dugu eta diru publikoa-rekin egiten dena sozializatuegin behar da».Hala, edonor joan daiteke in-

dusketa lanetan laguntzera etaAranzadikoek azalpenak ema-ten dizkiete San Adriandik pa-satzen diren guztiei. Bisita gida-tuak ere antolatzen dituzte.Bukatzeko, Morazak eske-

rrak eman nahi dizkie egitasmohonetan parte hartzen ari direnerakundeei: Aldundiari, Partzo-neriari eta Zegamako Udalari.

San Adrian bizitokioso egokia zen,estalpea, iturria etalehengaiakbaitzituen

Gaztelako erreinuaEuroparekin lotzenzuen bidea SanAdriango tuneletikpasatzen zen

Arkeologoek bimetroko zuloa egindute eta oraindik seimetro pasatxo faltazaizkie arakatzeko

Ezkerrean, San Adriango tunelaairetik, eta goian, Aranzadikoarkeologoak indusketa lanakegiten. ARANZADI ZIENTZIAELKARTEA

Page 10: Goiberri 184. zenbakia

10 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Gozamena dezentehandiagoa izan dasufrimendua baino»

Iker IrribarriaPilotaria

Aimar Maiz AramaOstiral goiza. Patxadatsu dagoArama, N-1eko zarata etenga-bea kenduta. Eta patxadanazaldu da Iker Irribarria Olaza-bal (Arama, 1996), etxetik Loi-tza frontoirako 50 metroak la-sai eginez. Urtebete osatuko dumartxoaren 22an pilotari pro-fesional. Nola kirolari, hala per-tsona gisa, heldutasun harriga-rria erakutsi du. Frontoietakoargiek ez dute itsutu. Urtebete egin duzu profesional.Zer iruditu zaizu mundu hori? Berria. Gauza asko aldatzendira, batez ere frontoiko ten-tsioa, ikustera joaten den jen-dea eta daukan oihartzuna. Ur-tea niretzat oso ona izan delauste dut. Aurrena, ez nuen es-pero debutatzea. Gero, 2. Mai-lako finala jokatzea eta 4 t’er-dian sartzea opari handia izanzen. Binakakoa, zer esanik ez.Maila emateko eta ikasteko ur-tea izan da. Lehendabiziko urterako gehia-go eskatzea zaila da, ala? Bai. Arantza bat ere badugu: fi-nala ezin irabazia eta 4 t’erdiko-an aurrenekoan etxera joan be-harra. Binakakoan, nahiz etamaila txukuna eman, 22ra ezinizan dugu nahi genuen beste ai-legatu. Hor ikusten da goian da-goen maila; ez baduzu %100jokatzen, ezinezkoa da irabaz-

rolak dira. Baina, bere txikitasu-nean, Euskal Herrian garrantziahandia dauka pilotak, eta aldehorretatik bizimodu polita da.Bidaiatu gutxi egingo dugu: ki-lometroak hemen egiten ditu-gu; Errioxa aldean, asko jota.Euskal Herria ezagutu, eta giroon horretan gustura ibiltzen da. Futbolarien famaren pare ezagian, baina pilotariek ere ba-duzue prestigioa, oihartzuna. Bai. Noski, hemen bertako kiro-

la izanda, bere inportantzia ba-dauka. Ekonomikoki ez futbo-lak hainbeste, baina segitzenda. Oihartzuna badauka. Ondo hartu duzu ospe hori? Nik lehen bezalakoa izaten ja-rraituko dut. Bakoitza den be-zalakoa da: ni saiatzen naiz

tea. Baina, beste alde batetik,ikaragarrizko urtea izan da.Gauza asko ikasi dut, aldi onaketa aldi txarrak pasatu ditut,eta pilotari bezala ere haztenjoan behar dugu pixkanaka. Debutari izateko, zeure burua-rekiko oso eskatzaile eta lehia-kor ikusten zaitut. Azkenean, lehiakorrak ez bal-din bagara izaten, ez gara au-rrera joaten. Baina oraindik 19urte dauzkagu, profesionaleta-

ra ailegatzen azkenak gara, etaoraindik kazkarreko asko hartueta ikasi beharra daukagu. Espero zenuena aurkitu duzuprofesional esparruan? Ez. Egia esan, pentsatzen nuenaldagelan giro kaxkarragoaegongo zela. Gazte dezente igogara, gure artean lehen ere ha-rreman oso ona genuen, eta le-hen zeudenekin ere inongo ara-zorik ez dago. Denak pertsonaonak dira. Giro hori ez nuen es-pero. Txapelketa baten aurre-an, tentsioa egongo zela ustenuen. Nahiz eta badagoen,umorea ere ikaragarria da, etagustua ematen du horrela. Espero baino hobeto, orduan? Bai, bai.Zer gustatu zaizu gehiena? Pi-lotari bizimodua zer moduz? Pilotari bizimodua ederra da.Futbolarekin ezin da alderatu,bi dimentsio diferentetako ki-

egunerokoan lehen nintzen be-zalakoa izaten. Momentu asko-tan zaila izaten da; jendeak as-kotan gelditzen zaitu kalean.Zurea egiten segi behar duzu,eta hankak lurrean eduki. Eznaiz famatua kontsideratzen,eta lehengo gauza igualak egi-ten ditut. Nire aldetik, hori nahi-ko ondo daramat.Frontoian patxada transmiti-tzen duzu. Eguneroko bizitzanere hala dirudi. Amak esaten dit patxada fron-toian-eta bai, baina etxean pa-zientzia gutxi dudala [barreak].Nik ikasten segi behar dut, baiikasketetan, bai pilotan. Berta-tik bizi baldin baliteke, askozhobeto. Baina badakigu pilotadagoen tokian dagoela oso zai-la dela. Gozatzen saiatukogara. Nahi dudan gauza bat dapilota; gustatzen dena egiteaeta gainera hortik bizimoduaatera ahal izatea une batean,bere alde onak baditu. Jakitun zara pilotaren promesahandietako bat zarela etorkizu-nerako, ezta? Jendeak hala esaten du, etaegunkarietan irakurtzen duzuhiru gaudela momentuan osoonak atera garenak, edo etorki-zun handia daukagunak. Bainaetorkizuna, ez badugu eguneanlan egiten, alferrik da. Orain be-zala entrenatuz segi behar da,

«Profesionaletan,aldagelan girokaxkarragoaespero nuen.Umore ona dago»

«Promesa garela?Etorkizuna, ez baldin baduguegunean lan egiten,alferrik da»

Page 11: Goiberri 184. zenbakia

GOIBERRI 11ELKARRIZKETA

gauzak garbi edukiz, egunetikegunera. Ailegatzen baldinbada, askoz hobeto; eta ezbada, sentsazioa eduki behin-tzat dena eman duzula. Binakakoan izan zenuen lesio-tik osatu zara erabat? Bai. Eskua nahiko gaizki edukinuen. Gero, lesioa joaten denazken tokia burua izaten da. Ezduzu zure maila ematen. Bainapasatu genuen, eta azken hirupartidetan eman dut. 11 hilabetean 51 partida jokatudituzula dio Asperen webgune-an. Eskuek ere antzeman behar. 55 bat jokatu ditut. Aurrenekourtea izateko, partida dezentedira. Eta, asko baino gehiago,zer mailatako partidak. Udazgeroztik nahiko maila altukoakjarri dizkidate. Horrelako jaial-dietan irabaztea oso-oso zailada. Batzuk irabazten dira, bainanormalean galtzea tokatzenda. Txapelketan, aurreneko ur-tea izanda ere, ez dira oso zen-baki onak. Baina partida zailakizan dira hor. Probatzeko falta zaizuna buruzburuko txapelketa da. Zerbaitesan al dizute aurtengo? Ez. Oraindik nahiko urruti geldi-tzen da [martxoaren 4an]. Gu

prestatzen hasiko gara, etaetortzen baldin bada, saiatukogara aprobetxatzen. Zure burua nola ikusten duzufrontoi osoan, banaka? Ez da erraza. Gehien gustatzenzaidan modalitatea buruz buruda. Baina gehiena sufritzendena ere bada. Partida txukunaeginez gero irabazi bai, bainagaltzeko ere erraza izaten da.Gaizki ere ez dut ikusten nireburua, aukerekin bai. Orain arteko pilotari esperien-tzian, gozamen eta sufrimendubalantza norantz daukazu? Gozamena dezente handiagoaizan da. Momentu txarrak erepasatu ditugu, eta buelta ema-ten jakin dugu. Hori ere inpor-tantea da. Hainbeste urtetan,gazte-gaztetatik egindako la-nak eta ilusioak bere fruituakeman ditu. Orain lana beste erabatera hartzen duzu.

AIMAR MAIZ

Page 12: Goiberri 184. zenbakia

12 GOIBERRIKIROL AGENDA

GOIBERRI

Iñaki Gurrutxaga ZaldibiaMartxoaren 5ean KanariarUharteetan Transgrancanaria43,7 kilometroko mendi mara-toia irabazi zuen Laida Elizegik(Zaldibia, 1991). Apirilean hasi-ko den Goierri Trail Kopako lauprobetan ahalik eta txukunenaritzea da orain haren nahia,aparteko helbururik gabe. Zer sentsazio izan zenituen hel-muga aurrena zeharkatzean?Poza, poz handia. Asimilatzeakosta egin zait. Komunikabide-ak hoska, jendea zoriontzen...Transgrancanaria irabaztea eznuen espero inondik inora. He-mengo probetan dabilen jen-dea ezagutzen dut, baina han-go berririk ez neukan, eta zen-tzu horretan ezustekoa izan da. Irabaztea ez zegoela zure hel-buruen artean ulertu daitekeberaz. Zer asmorekin joan zi-nen Kanariar Uharteetara?Lasterketa aprobetxatuz oporegun batzuk pasatzera joan gi-nen. Egia esan, negua entrena-tzeko-eta egokia izan da, eta bihilabetetan ibili naiz nire kasaentrenamenduak egiten. Eta noiz ikusi zenuen lasterke-ta irabaz zenezakeela?Lasterketaren zatirik handiene-an bosgarren joan nintzen, eta

erreferentzia garbirik ez nuen.Probaren erdi parean hiruga-rren jarri nintzen, eta gero hortikaurrera gogorra egin zitzaidanerabat. 4 kilometroren faltanbigarren nindoala konturatunintzen, eta aurrenekoa ikusiegiten nuen gainera. Hark txa-kalaldi bat-edo izango zuen,eta hiru kilometroren faltan au-rreratu egin nuen. Egur bateanjoan nintzen helmugaraino. Aurrera jarraitzeko motibazioaere emango zizun garaipenak.Orain arte bezala segitzeko ani-moa eman dit, baina apartekobeste ezer ez.

Apirilaren 9an abiatuko daGoierriko Trail Kopa, GabiriakoLeharrei probarekin. Zer erron-ka jarri diozu zure buruari?Disfrutatzea. Orain badirudiTransgrancanaria irabazita ezdakit zer lortzeko gai naizela,baina Euskal Herrian maila osoona dago. Faborito naizela esa-tea eta horrelako kontuak, pre-sio hori... ni nirea egitera atera-ko naiz, helburu jakinik gabe.Presio aipatu duzu. Iaz Mari-murumendi proba faboritoenartean jarri zintuen antolakun-tzat. Kalterako izan al zen?Ez dakit, baina nahiko aste al-drebesa pasa nuen. Saihetse-tako eta ipurgaineko minez ibilinintzen. Ziatika zela esan zidanfisioterapeutak, baina behar-bada presio horrek eragina izanzuen, ez dakit. Iazko Marimuru-mendin 40. kilometroan erori-ko bat izan nuen, eta belaun az-pia ireki nuen. Aurten arantzahori atera beharra daukat.Ez zara hasi zaharra horrelakoprobetan. Prestaketa berezirikegiten al duzu?Ekainean bi urte beteko dira le-hen mendi proban parte hartunuenetik. Nire erara ibiltzennaiz, eta daukadan denborarenarabera entrenatzen dut.

Laida ElizegiMendi lasterkaria

«Transgrancanariaren berri handirik ezneukan, ezustekoa izan da irabaztea»

Erguin Portugal Toursei eguneko proban

Jon Erguin kirolari beasaindarrak Portugal Tour sei eguneko mendibizikleta proban parte hartuko du datorren astean –martxoaren21etik 26ra–Unai Yus txirrindulari ohiarekin bikotea osatuz. Portu-gal iparraldeko Viseu eta Vouzela herrien artean 223,5 kilometroosatu beharko dituzte, sei etapatan banatuta. Astelehenean 5,6kilometroko aitzin-etapa dute, eta denetan gogorrera laugarrenaizango da –106 km. eta 3.550 metroko desnibel positiboa–.

Goierri Rallysprintsolidarioa Lazkaon

Bihar, martxoak 19, jokatuko da Goierriko III. Rallysprinta. Iazko edi-zioan bezalaxe, aurten ere helburu solidaria izango du probak, lor-turako dirua Stop San Filippo Fundazioari bideratuko baitzaio.Parte-hartzaile guztiek erlolupeko hiru txanda jokatu beharko di-tuzte Lazkao, Lazkaomendi, Zaldibia eta Gaintzan zehar prestatu-tako ibilbidean –15,94 kilometro–. Egiaztatze teknikoak goizeandira Lazkaoko plazan, eta lehen txanda 15:00etan abiatuko da.

Martxoak 19.Xabier Mendi-zabalen Oroimenezko mendilasterketa Beasaingo Arriaranauzoan. 15 kilometro.Irteeraordua:16:00. Izen-ematea:www.kirolprobak.com.Martxoak 19. III. GoierrikoRallyesprinta. 16 kilometro. Ir-teera: 15:00. www.eaf-fva.net

Martxoa

Apirilak 9. Gabiriako LeharreiI. Mendi Lasterketa. 24 kilo-metro. Partaide muga: 200.Irteera ordua: 09:30. Izen-ematea: www.kirolprobak.comApirilak 30. 73. Lazkao txi-rrindulari proba (afizionatuak).www.gtxe.org.

Apirila

Maiatzak 7. Sanson (Segura-Zerain) I. mendi lasterketa. Biproba (15,3 kilometrokoa eta24koa). Izen-ematea: www.ki-rolprobak.comMaiatzak 14. IV. Urola GaraiaBTT Maratoia. 80 kilometro.Izen-ematea: www.kirolpro-bak.com.Maiatzak 20, 21 eta 22. Ze-gama Aizkorri kilometro berti-kala, junior traila eta mendimaratoia. www.zegama-aiz-korri.com.Maiatzak 28.Urretxu-Zuma-rraga Trail. Bi proba (11 kilome-trokoa eta 22koa). Izen-ema-tea: www.kirolprobak.com.

Maiatza

Page 13: Goiberri 184. zenbakia

GOIBERRI 13MOTZEAN

Minbiziasaihesteko,elikaduraZumarragan eta Ormaiztegin kolonekominbizia saihesteko zer jan eta nolakozinatu azaldu dute saio banatan.

Asier Zaldua ZumarragaMartxoaren 31 koloneko minbi-ziaren aurkako eguna da. Horidela eta, Gipuzkoako minbizia-ren aurkako elkarteak minbiziamota horren aurkako kanpainabat abian jarri du. Besteak bes-te, topaketa gastronomiko ba-tzuk antolatu ditu. Beraietan,zer jan eta nola kozinatu azaldudute. Hamar topaketa egondira, eta horietako bi Goierrinizan dira: hilaren 10ean Zuma-rragako La Amistad elkarteaneta hilaren 15ean Ormaiztegiko

Barduliarrak elkartean.Koloneko minbizia EAEko

biztanleen artean ohikoena da:bigarrena da bai gizonezkoenbai emakumezkoen artean, etalehenengoa bi sexuak kontuanhartzen badira. Gizonezkoenartean minbizi ohikoena pros-tatakoa da eta emakumezkoenartean bularrekoa. Minbizi guz-tien %14,6 kolonekoak dira.Baina populazioaren %29ak

ez du detekzio proba egiten.Hori dela eta, kanpainaren hel-buruetako bat jendea detekzioproba egitera animatzea da.

«Proba honek minbizia garaizdetektatzen laguntzen du etaez du inongo buruhausterik sor-tzen: azkar egiten da, ez da itxa-ron behar, ez du minik egiteneta bizia salba diezaguke»,azaldu du elkarteak.Kanpainaren beste helburu

bat minbizia saihesteko hardaitezkeen neurrien berri ema-tea da. Elikadura funtsezkoada. Hori dela eta, Gipuzkoakohamar elkarte gastronomiko- tan topaketak antolatu dituzte.

«Koloneko minbiziaren eragile-ak azaldu ditugu eta jendeari

bere osasunaren ardura har-tzeko eskatu diogu. Osasuntsujatea oso garrantzitsua da etaez da batere aspergarria».Eta zer da osasuntsu jatea?

«Garaiko produktuak jan behardira. Bestalde, zuntza dutenproduktuak oso onak dira min-bizia saihesteko. Porruak etailarrak, adibidez, kolonarentzatoso onak dira», azaldu du Mai-der Sierra minbiziaren aurkakoelkarteko prebentzio sailekoarduradunak.Kozinatzeko moduari dago-

kionez, elikagaiak gutxi egosi

Paula Aldaz Biodonostiakoikertzailea, Zumarragakohitzaldian. ASIER ZALDUA

Koloneko minbiziasaihesteko, garaiangaraiko jakiak etazuntza dutenakjatea komeni da

Elikagaiak ez diraerre behar, gutxiegosi behar dira etaegosketa moztuegin behar da

behar dira. «Jakiak ez diragehiegi egosi behar eta egosiondoren, egosketa moztu eginbehar da. Izan ere, ur berotikatera ondoren, egosketak ja-rraitu egiten du. Egosketa moz-teko, elikagaia izotzarekin hoz-

tutako uretan sartu behar da.Hori da jakien bitaminak man-tentzeko modu bakarra».Duela hilabete batzuk haragi

gorria eta hainbat hestekinosasunarentzat kaltegarriak zi-rela zabaldu zen, baina minbi-ziaren aurkako elkartekoak ezdira haragi gorriaren aurkako-ak. «Haragi gorriak ez du minbi-zia sortzen. Garrantzitsuenakozinatzeko modua da. Hara-gia ez da erre behar. Erretakozati horiek oso kutsagarriakdira. Eta haragi gorriarekin ba-tera, barazkiak jan behar dira».

Page 14: Goiberri 184. zenbakia

Kataluniako independentziaren inguruan bertako herri mugimenduakSegurako Iparra-Hegoan izan dira hango prozesuaren nondik norakoakazaltzen. Independentzia «alternatiba bakarra» dela azaldu dute hizlariek.

M.Aranburu SeguraKatalunian independentzia lor-tzeko prozesuaren berri izandute Segurako Iparra-Hegoaekitaldira hurbildu diren askoketa askok. Guztira hiru hitzaldiizan dira, eta horietan Katalu-niako eta Euskal Herriko hain-bat ordezkari izan dira. Bai Ka-talunian bai Euskal Herrian in-dependentziaren alde daudenherri mugimenduen inguruanhausnarketa egin dute, eta el-karren arteko alderaketa ereplazaratu dute. Nola lortu duzue Katalunia-

ko gizartearen zati handi bat in-

dependentziaren alde egotea?Baiezko botoa ematea? Kaleramilioi bat pertsona ateratzeakontsultaren alde? Galdera ho-riei erantzun zieten Katalunia-ko bi herritar mugimendurenordezkariek. ANC Asamblea Nacional Ca-

talanako Liz Castro, eta Suma-te mugimenduko Jose MariaClavero eta Joan Solé izan zirenhaien bizipenak kontatzen. Ha-siera batean Omnium taldeakere parte hartu behar zuen ma-hai inguruan, baina ezin izanzen taldeko kidea bertaratu.Hango prozesuaren berri eman

zuten hitzaldian, eta «gomen-dio» batzuk ere luzatu zituzten,Euskal Herriak jarraitu ditzake-ten jarraibideak.Castro ANC komisioko koor-

dinatzailea da. «87. urtean in-dependentzia oso terminoarraroa zen, ezinezkoa. Orainjendeak posiblea dela ikustendu, eta lortzear gaude», esanzuen. Jendea kalera irteten hasizenean independentziaren al-deko aldarria indarra hartzenhasi zela azaldu zuen.

Lehenengo kontsulta 2009ko irailaren 13an egin zen

independentziaren ingurukolehenengo kontsulta. Arenysde Munt herrian izan zen, eta ezzuen inolako balio legalik izan.Kontsulta horretara ingurukojendea ere hurbildu zen. «Jen-deak bere iritzia eman nahizuen gaiaren inguruan, eta gukere galdetu egin nahi genuen»,kontatu zuen Castrok. Horrekberak, jendea erakarri zuen. Or-duan hasi ziren nabaritzen zer-bait mugitzen hasia zela Kata-luniarren barnean, beraien iri-tzia emateko gogoa zeukatela,eta geroz eta gehiago zirela ka-lera ateratzen hasiak zirenak.

Herriaren indarra

14 GOIBERRI2016: GALDEKETAREN URTEA (VI)

Jose Maria Clavero, Joan Solé eta Liz Castro Kataluniako herri mugimenduetako ordezkariak Seguran, Iparra-Hegoako mahai inguruan. M.A.

Page 15: Goiberri 184. zenbakia

Espainiak jartzen dizkien trabeiburuz ere mintzatu zen, bainahorrek ez diola axola manten-tzen du koordinatzaileak.«Gure estatu propioa izan arteez gara geldituko. Eskubideadugu, jendearen babesa, eta in-dependentziaren aldeko parla-mentu bat ere bai», erantsizuen. Castrok esan zuen Kata-luniako kirolaren legea ere ber-tan behera utzi zutela duela gu-txi. «Ezezkoa ematen digutebeti, baina berdin da, guk lane-an jarraituko dugu», zehaztuzuen.

Espainiaren erantzunaSumate plataforma 2013. urte-an sortu zuten, eta egun 600bazkide inguru ditu. Bertakokide den Solé kazetariak azalduzuen erabakitzeko eskubideaeskatzea dagoen gauzarik eta«absurdoena» dela. «Hori ger-tatzen da aurrean ez badauka-gu herrialde normal bat, etahori da gure kasua». Bestalde,zorrotz mintzatu zen Clavero. 15urte zituenetik errepublikarenaldekoa dela argitu zuen. Ha-sieran federalista zen, baina«ikusi nuen ez zuela ezertarakobalio», azaldu zuen.

Jendearekin hitz egiten dute,«kornerra» deituriko leku batere badute, iskina batean. Jen-dearekin hitz egiten dute ber-tan, jendeari adierazten diotezer nahi duten, zein den helbu-rua. «Espainiak esaten du ile-gala dela independentzia»,

baina «hori ez da egia», adiera-zi zuen Claverok.

«Gezurrekin erantzuten duEspainiak, demagogiarekin,beti egin ohi duen moduan»,mintzatu zen berriz ere zorrotzClavero, gerturatu zirenen arte-an txaloak sortuz. Estatu berribaten sorrera ezinezkoa delamantentzen du Espainiak, etasortuko balitz, ez zela EuroparBatasunaren kide izango. Ho-rrela erantzun zion ideia horri:«1945. urtean, mundu gerraamaitu zenean 51 herrialdezeuden, 2011. urtean berriz, 193.Kalkulatzen da urteko bi estatusortzen direla». Jose Maria Cla-veroren arabera, gezur bat milaaldiz esaten du Espainiak erre-alitatea bihurtuko den espe-rantzarekin. Katalunia prota-gonista bihurtu dutela ere kriti-katu zuen, inbestidura saioetanere Kataluniaz hitz egiten dute-la gogoraraziz. «Kataluniak, etaEuskal Herriak jasan dituzte es-tatuaren terrorismoaren ondo-rioak», gaineratu zuen.

Irtenbide «bakarra»Dudarik gabe mintzatu zirenhiru hizlariak. «Irtenbide baka-rra independentzia da», izan

zen gehien nabarmendu zutenesaldia. Ez zuten zalantzarikegin hitz egiterakoan: «Estatuhobe batera iristeko tresna daindependentzia, Espainiarenantzarik ez duen zerbaitetarairisteko», adierazi zuen Clave-rok. Bat egiten du Solék bere

taldekidearekin. Haren iritziz,aukera bakarra errepublika ka-talana sortzea da.

Gazteak ere kontuan hartuzituen kazetariak, eta azalduzuen soziologo askok esatendutela egungo gazteak inoizkobelaunaldi prestatuena direla,baina «gazteen artean langa-bezia tasa %40an dago». Ho-rrez gain, etorkizun «prekario»baten aurrean «ilusio berri bat»aurkezten dutela ere azalduzuen: «errepublika».

Hizkuntzaz harago«Ez dugu independentzia lor-tuko soilik katalanez hitz egi-ten», azaldu du Solék. Haien iri-tziz, frantsesez hitz egin beharbada helburua lortzeko eta jen-dea kausara gehitzeko, ba halaegin beharko dela. «Hizkuntzaezin da traba izan helburu batlortzeko», gaineratu zuen. Bes-talde, Kataluniak independen-tzia lortzen duenean bertangaztelania eta katalana, biakhitz egingo zirela ere erantsizuen. Eta ez dauka zalantzarik,egun kontsulta egingo balitzargi dauka baiezkoak irabazikozuela, jendeak independentzianahi duela.

Joan Sole: «Historiaren pisuhila da axolagabetasuna». Ezeregiten ez duenak «status quo-aren alde» egiten duela azalduzuen. Horregatik, bakoitzakbere iritziak alde batera utzi, etaproiektu komun baten aldekoapustua egin dute.

«Independentziaposiblea delaikusten du orainjendeak, etalortzear gaude»Liz CastroANC

«Erabakitzekoeskubideaz hitzegitea dagoengauzarik etaabsurdoena da»Joan SoléSumate

«Espainiakgezurrekin etademagogiarekinerantzuten du,betiko moduan» Jose Maria ClaveroSumate

GOIBERRI 152016: GALDEKETAREN URTEA (VI)

Page 16: Goiberri 184. zenbakia

16 GOIBERRIMOTZEAN

Ilargiarenindarra AsteSantuanAste Santua oso goiz dator aurten,baina goizago ere izan daiteke,martxoaren 22an hain zuzen ere.

Loinaz Agirre SeguraSegurako Aste Santuko proze-sioak antolatzen 33 bat urtedaramatza Laureano Telleriak,Jose Luis Etxeberriarekin bate-ra. Urtero egun desberdineanospatzen da Aste Santua, bai-na Telleriak ondo baino hobetoezagutzen ditu horren arra-zoiak: «Udaberriko lehenengoilargi betetik hurrengo igandeada Pazkoa». Segurarrak zehaztu duenez,

Niceako Kontzilioak 325. urte-an erabaki horixe hartu zuen

eta harrezkeroztik, egun des-berdinetan ospatzen da AsteSantua. Telleriak 1883 eta2200. urtera arteko Pazko Egu-nak zehazten dituen orritxoaondo baino hobeto gordetaduen altxorra da: «Erroman lor-tu nuen», gogoratu du.Aurten, esate baterako, mar-

txoaren 27an izango da PazkoEguna; datorren urtean, berriz,apirilaren 16an. «Aurten goizdator Aste Santua, baina izanlitekeen goizena martxoaren22a da», zehaztu du. 1818. urte-an izan zen egun horretan Paz-ko Eguna azkeneko aldiz; «hu-rrengo goizena 2285. urteanizango da». Beranduena, be-rriz, apirilaren 25ean izan daite-ke. «1943an izan zen egun ho-rretan. Ni gogoratzen naiz ho-rretaz, 12 urte nituen. San Joaneguna Corpus eguna izan zen»,

gogoratu du. Apirilaren 25ean2038. urtean izango da berrizPazko Eguna.

Inauteriak eta AzintzioPazko Egunaren arabera urtekobeste egun batzuk zehaztendira: Inauteriak, Azintzio eguna(Beasaingo eta Legorretako

Datozen 10 urteetako Aste Santuaren egutegia

Urtea Pazko igandea Inauteriak Azintzio igandea

2017 apirilak 16 martxoak 2 maiatzak 282018 apirilak 1 otsailak 15 maiatzak 132019 apirilak 21 martxoak 7 ekainak 22020 apirilak 12 otsailak 27 maiatzak 242021 apiriak 4 otsailak 18 maiatzak 162022 apirilak 17 martxoak 3 maiatzak 292023 apirilak 9 otsailak 23 maiatzak 212024 martxoak 31 otsailak 15 maiatzak 122025 apirilak 20 martxoak 6 ekainak 12026 apirilak 5 otsailak 19 maiatzak 17

Laureano Telleriak altxor ugari du paper artean gordeta. L. AGIRRE

festak, adibidez), Pentekoste(Zegamako erromesaldi egu-na), Corpus eguna eta Trinitateeguna (Idiazabaldarren erro-mesaldia). «Gainerako santuegun guztiak ez dira aldatzen»,nabarmendu du. Horren arabera, inauteriak

goizen otsailaren 2an izan dai-

tezke; eta beranduen martxoa-ren 7an. Batez ere tabernariekeskatu izan diote Telleriari urte-ko egun berezi horien egutegia.«Tolosako taberna batean2035 urte arteko inauteriaknoiz izango diren daukate jarri-ta, baita Segurako Santa Bar-barako ermitan ere».

egurako Aste Santuko prozesioak 300 urte baino gehiago-ko tradizioa du. Ostegun eta Ostiral Santu egunetako pro-zesioetan 350 herritar inguruk parte hartzen dute.

Martxoak 24, Ostegun Santu eguna. 17:00etan Azken Afarikomeza Parrokian. 18:15ean, prozesioa.Martxoak 25, Ostiral Santu eguna. 08:00etan Gurutz bidea SantaEngrazitik. 16:30ean, Jaunaren Nekaldiaren Ospakizuna, Gurutzetikjaistea. Parrokian. 18:15ean, Prozesioa.Martxoak 26, Larunbat Santu eguna. 21:30ean, Meza Santua Sor-kundetarren komentuan.Martxoak 27, Pazko Eguna. 11:00etan, Meza Nagusia Sorkundeta-rren komentuan.

SSegurako Aste Santuko egitaraua

Segurako Aste Santuko prosezioaren une bat. FESTAK.COM

Page 17: Goiberri 184. zenbakia

GOIBERRI 17ASTE SANTURAKO PROPOSAMENAK

Gazta berriariharrera OrdiziakoArtzain EguneanPazko asteko asteazkenean emango diote hasiera aurten ere Idia-zabal Gaztaren denboraldiari berriari Ordiziako Artzain Egunean.Urteko lehen aparteko azoka Garagartza plazan jarriko duten aharieta ardien erakusketa-lehiaketarekin esnatuko da 09:00etan. Ohibezala, Eusko Labela duen esne bildotsa dastatzeko aukera ereizango da toki berean. 11:00etan, berriz, bi mila ardi buruk zeharka-tuko dute Ordiziako kasko historikoa, eta segidan, 11:15ean, Idiaza-bal Gazta berria ebakiko dute udaletxeko areto nagusian. Ekitaldihorretan, gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak ere ba-natuko ditu Idiazabal Jatorri Izendapenak. Mami egite erakustal-dia eta ile-mozte erakustaldia egingo dira eguerditik aurrera.

Bertsoak,dantza etaaizkoraSaturdinZaldibiako Saturdin Pazko Bi-garrenez ospatu ohi dute auzo-ko jaia. Eguerdiko meza, ome-naldi, eta trikitilari eta bertsola-

rien saioaren ondotik, bazkariaegingo dute auzotarrek. Arra-tsaldean, 17:30ean, XabierAranburu Guzta-k Ernaitza ha-rriarekin saiakera egingo du, etasegidan Angel Arrospide etaMiel Mari Jauregi Altzo buruzburu ariko dira aizkoran.

Euskal Herriko produktuenazoka lehen aldiz SeguranLore eta Landareen XVI. azokarekin bat eginez, Euskal Herriko pro-duktuen azoka egingo dute lehen aldiz Seguran igandean, hilak 20.Lore, landare eta hazien, eta euskal produktuen salmenta eta era-kusketa izango dira 10:00etatik 15:00etara.

Pazko Bigarreneko jaiamartxoaren 28an AntionHaurrentzako jolasak eta txokolate jatea (16:30), udal ordezkarienbisita Antioko Amari (18:00), aizkolarien erakustaldia (18:15) etaAntxiñako Ama Txistulari taldeak eta trikitilariek girotutako erro-meria izango dira Antioko zelaian martxoaren 28an.

GO

IBER

RI

ASI

ERZA

LDUA

M.L

UK

I

Page 18: Goiberri 184. zenbakia

18 GOIBERRIINTERNET

saretik

Sarean ikusia

‘Bularretikmintzora’,berritutaAurten 8 urte beteko dituumeen irakurzaletasuna bul-tzatzeko Bularretik Mintzorasareko egitasmoak. Orain,webgunea berrituta eta tek-nologia berrietara egokitutadatoz, sakeleko telefonoeta-rako eta tabletetarako ber-tsioa egin baitute. Orain arte-ko atalak osatzeaz eta orde-natzeaz gain, atal berriak ere

sortu dituzte. Helduak bitar-tekari atalean, esaterako, gu-rasoei, irakasleei nahiz osa-sun arloko profesionalei zu-zendutako informazioa jarridute. Sare sozialetan ere za-balduko dituzte berriak.

Marrazkiak

Euskarazko telesailaketa marrazki bizidunak

ork ez ditu gogo-an Arturo erre-gea, Bihurkorrak,Pippi Galtzaluzeedo Dragoi Bola

marrazki bizidunak? Edota

Gazteak, Lehenengo muxuaketa Parkek Lewis-ek ez du se-kula galtzen bezalako telesailezagunak? Belaunaldi batenhaurtzaroa markatu zutensaioak izan ziren, eta denak,euskaraz ikus zitezkeen. Sail horiek guztiak biltzen ur-

Ntetako lana egiten ari da EuskalEncodings, boluntario sare ba-ten bitartez. Ahanzturatik ate-ra, sistema digitaletara egokitueta denen eskura jarri dituzte.Hasieran foro moduan funtzio-

natzen zuen sare horrek, bainagaur egun, webgune batean bil-du dituzte titulu guztiak. Guzti-ra 200 telesail, beste horren-beste dokumental eta 10.00filme inguru aurki daitezke, bai-ta telesail horien kantak ere,mp3 formatoan.

Albisteak

Herritarren erdia,sareetan kateatutaCIS Espainiako estatistika etxe-ak emandako datuen arabera,herritarren %98k du WhatsAppzerbitzua sakeleko telefonoan,eta %42,3k, «etengabe» begi-ratzen dutela aitortzen dute;gainontzeko %47,4ak berriz,egunean hainbat aldiz. Interne-teko sare sozialak egunero begi-ratzera sartzen direnak %49,8dira; e-posta egunero erabiltzendutenak berriz, %37,5.

240 euroko isunatxio batengatik Twitter sareak edozein gairen

inguruan hitz egin, eztabaidatuedo iruzkinen bat egiteko auke-ra ematen du. Adierazpen aska-

tasunak, ordea, epaitegiekinegin du topo, beste behin ere.Jose Maria Vazquez epaileak240 euroko isuna jarri dio ErnestBru valentziarrari, Espainiakoerregea iraintzeagatik. Txio ba-tean erregea «pikutara» bidalieta «putakume» deitu zion .

Page 19: Goiberri 184. zenbakia

GOIBERRI 19ERREZETA

Barazki eta ganba quiche-aNerea eta ItziarBarrutiaMutiloako ostatua

Brokolia eta orburuak bakoitzabere aldetik egosi behar dira,eta baratxuri freskoak zartagin

batean goxatu. Tomate leho-rrak ur epeletan hidratatu.20 minutuak pasatakoan,

hostorea labetik atera, alumi-niozko papera kendu eta baraz-kiak bakoitza tamaina egokianmoztuta –porrua izan ezik–etaganbak zurituta txukun zabal-

du hostorearen gainean. Ondo-ren porruak, esne-gaina, arrau-tzak eta gazta irabiatu, gatz

puntu egokia emanez. Azkenik, nahasketa guztia

hostorearen gainean bota, etaberriz ere labera sartu ,baina,oraingoa 180ºtara 25 minutuz.Nahi izanez gero, perretxikosaltsa batekin lagundu dezake-gu. On egin!

Osagaiak

(4 lagunentzat)

Hostorea12 ganbaBrokolia6 baratxuri freskoTomate lehorra4 orburuPorru 1/23 arrautza200 ml esne-gainGatzaGazta arraspatua

Lehenik eta behin labea piztu150º-tan. Hostorea zabaldueta pastelentzako molde bate-

an hedatu. Sardexkarekin zulo-txoak egin eta aluminiozko pa-perarekin estali, gainean pisuajarriz, hostorea ez puzteko. La-bean sartu 20 minutuz.Bitartean, zartagin batean

gurina jarri eta porrua erregosi,baina ez dezala kolorea hartu.

MUTILOAKO OSTATUA

Page 20: Goiberri 184. zenbakia

Top Related