Transcript
Page 1: Goiberri 175. zenbakia

41 urtez Segura irratian lanean jardun eta gero, erretiroa hartu berri du Maria Jesus Telleriak. JOSUNE ZARANDONA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Arantxa Eziolaza 3 Iritzia 4-5Lan merkatuaren egoera 6-7Ikastaroak Beasaingogaztetxean 10 ArantxaZurutuza 11 Euria egin, egin du12-13 Ormaiztegiko San Migelermita desagartua 14

GOIBERRI175. zenbakia. 2016ko urtarrilaren 15a

«Agur esatean entzuleaskok negarrez deituzidaten» 4-5

Maria Jesus TelleriaSegura Irratiko esatari ohia

Page 2: Goiberri 175. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 175. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Nire ametsa osasuna edukitzea etaingurukoekin ondo konpontzea da»

Arantxa EziolazaIdiazabalgo Arantxa dendakoa

Asier Zaldua IdiazabalArantxa Eziolazak (Idiazabal,1941) bere izena daraman den-da ireki zuen duela ia 40 urte.Bertan, denetik saltzen dute,janaria izan ezik. Egun, bere ala-ba Belenek lan egiten du ber-tan.Zein zaletasun dituzu?Denbora librea dudanean, den-dara etortzea eta bezeroekinhitz egitea gustatzen zait.Zuen denda XXI. mendeko Ben-ta Txiki da.Hala da. Hasieran mertzeria etadrogeria zen, baina ondorenherritarrek eskatzen zigutenguztia ekartzen hasi ginen.

Liburu bat.Ez dut irakurtzeko denboraizan.Musika talde bat.Dendan Segura Irratia eta Eus-kadi Irratia jartzen ditugu beti.Batzuetan Joseina Etxeberriaere bai.Abesti bat.Euskal kanta guztiak gustatzenzaizkit.Janari bat.Edozein. Babarrunak asko gus-tatzen zaizkit, semea harakinadut, aita artzaina zen...Edari bat.Sagardoa.Oporretarako leku bat.

Donostiara oso gustura joatennaiz.Goierriko txoko bat.Gabiria eta Larraitz.Amets bat?Osasuna edukitzea eta inguru-koekin ondo konpontzea.Jaso duzun oparirik bereziena.Bilobetako batek oparitutakoegutegi bat: familiako guztienargazkiekin egin zuen.Gorroto duzuna.Ez dut ezer gorroto.Idiazabalgo alkatea bazina...Ez da lan erraza...Idiazabalen biziko ez bazina...Donostian pisu txiki bat dugueta bertara joango nintzateke.

ASIER ZALDUA

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

«Denbora libreadudanean, dendaraetortzea etabezeroekin egoteagustatzen zait»

Page 4: Goiberri 175. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Garbiñe EtxanizElikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Mikrobiotika? Baibai, mikrobiotika

ik dakidalabehintzat mi-krobiotika hi-tza ez da age-ri hiztegian;

eta, zer da? Ba guregan bizi di-ren mikroorganismoekiko ikus-pegi maitekor eta esker onekoadela esan dezakegu. Bizitza ezlitzateke posible izango mikro-organismo horiek gabe, eta,esaten dutenez, egun ditugunosasun eta ingurumen arazoenirtenbidea gordetzen dute.

Darwinen eboluzioaren teo-riak dio lehia dela espezieeneboluzioaren motorra. Bainaberez, izaki bizidunen artekosinbiosia eta kooperazioa diraeboluzioaren giltza, horixedago bizitzaren jatorrian. Mi-kroorganismoek kontzientziadute, bizitza askea, eta beraienartean komunikatzen dira ingu-runera egokitu eta bizirauteaahalbidetuko dien erabakiakhartzeko, izaki bakar bat balirabezala jarduten dute.

Bakteriei buruz dakigun guz-tia jakinda ere, medikuntzakPasteurren bidetik jarraitzendu: bakteriek beldurra ematen

jarraitzen dute, eta horregatik,beraiengandik babestea beha-rrezkoa dela esaten digute.Bakteriekin gerran aritzeakbide txarretik eraman gaitu or-dea, hanka sartu dugu. Beha-rrezkoa da mikroorganismoe-kin dugun harremana aldatzea,eta guregan bizi direnekin hasgaitezke, guzti-guztiek guregorputzarentzat onuragarriakdiren funtzioak betetzen baiti-tuzte. Hesteetan bakarrik 100bilioi bakteria baino gehiago di-tugu, milaka espezie desberdi-netakoak, eta nahiz eta bakoi-tzak bizi askea izan, guztiak ba-tera organo bakarra osatzendute: hesteetako mikrobiota.

Badakigu mikrobiota osa-suntsu bati eskerrak elikagaiennutrienteak har ditzakegula etahainbat osasun-gorabehereiaurre har diezaiekegula; beste-ak beste, alergiak, gaixotasunautoimmuneak, infekzioak, gi-zentasuna, diabetesa, minbizimota batzuk, depresioa etabaita nahasmendu psikologikoedo portaera-nahasmenduakere. Izan ere, geroz eta datugehiagok baieztatzen dute hes-

teetan gertatzen denak eraginzuzena duela gure pentsamen-du eta sentimenduengan; ha-rrigarria, ezta?

M. Gerson doktorea izan zenlehenengo aldiz bigarren bur-muina aipatu zuena, orain dela

hamar urte baino gutxiago,hesteetako hormetan bizi diren100 milioi neurona baino gehia-go horiez hitz egiteko. Hestee-tako burmuin horrek serotoni-na, dopamina eta beste hain-bat neurotransmisore sortzenditu. Serotoninak, adibidez, po-

zik eta gustura sentitzen lagun-tzen digu, eta %95 hesteansortzen da. Nerbio-sistema ho-rrek berehala erantzuten dieemozioei; guztiok dakigu estre-sak eta emozioek urdailean etahestean eragiten dutela. Azter-keta batek eragindako urduri-tasunagatik beherakoa izandezakegu, eta maitemindutagaudenean tximeletak senti-tzen ditugu urdailean.

Eta beraz, geroz eta datugehiagok egiaztatzen dute hes-tean gertatzen denak eraginzuzena duela gure pentsamen-du eta sentimenduengan, etahesteetako bakteriek zeresanhandia dutela bigarren bur-muin horren funtzionamen-duan. Gure mentea eta guregogo-aldartea mikroorganis-moekin sinbiosian bizitzearenondorio izan daitezke beraz.

Logikoa da pentsatzea mi-krobiota bere onera ekarritaposible izango litzatekeelahainbat gaixotasun hobetu edosendatzea; depresioarentzakobotikak hartu beharrean posi-ble izango litzatekeela seroto-ninaren aitzindariak estimula-tzea (neurotransmisore horrenprodukzioa jaitsi egiten baitagaixotasunarekin). Zalantzarikgabe medikuntza eta psikolo-gia berri baten lehenengo urra-tsak ematen ari gara, eta dago-eneko elikagai sinbiotikoak edopsikobiotikoak bezalako kon-tzeptuak entzuten hasi gara...benetako iraultza!

N

Page 5: Goiberri 175. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Pasa da denbora apur bat ‘Bat eta bat’ hauetan parte hartzenhasi ginenetik Jon. Indartsu hasi ginen baina egiten ditugun gau-za gehienetan bezala, indarrak agortzen joan dira. Hobe esanda,beste proiektu batzuk joaten dira gure indarrak xurgatzen eta lasti-ma ematen badigu ere, hauxe izango da gure azken zutabea Goi-Berri honetan (oraingoz behintzat). Makina bat gauzez aritu garaeta ez gara beti ados egon (eskerrak…). Egia esan, ez dakit inorkarretaz irakurri gaituen, edo arretarik gabe, baina niretzat behin-tzat ariketa aberasgarria izan da. Buruan nituen kezkak plazaratze-ko balio izan dit eta zure hitzetatik beti jaso dut erantzunen bat;gauzak argitzeko batzuetan, gehiago nahasteko aldiz beste asko-

tan. Beste hainbatetan zu hasi zara elkarrizketarekin eta onartubehar dizut behin baina gehiagotan zer erantzun jakin gabe utzinauzula (Hori ere ikasgai ona izan da). Hemendik aurrera besteproiektu batean jarriko ditugu gure indarrak eta ziur naiz Jon eta Mi-kelen azken zutabe hau irakurtzen ari direnek gure berri izango du-

Marka da bai Mikel,nola hasiera batean zutabetxo honetako hitzmugaketak zenbat frustratzen gintuen, edozertaz zela ere buruangenuenak mila hizkietako mugatik gainezka egiten zigulako, etaorain ordea nola bihurritu behar izaten dugun egutegia bertanidazteko tarte bat topatzeko. Baina diozun bezala, ez gara isilikegotekoak eta ondoren ere gure berri izango du jarraitu nahi gai-tuenak. Azken batean, saltsaz aldatzea gustatzen zaion perrexilabesterik ez baikara: mahonesatik saltsa berdera, ali-olitik txokola-tera (batez ere txokolatea), zutabeetatik bideogintzara. Izan ere,badugu ito ezin dugun gauzak adierazteko barne behar bat edo,inor askori axola ez dakiola jakinda ere, edo eta aspaldidanik denaesana dagoela jakinda ere. Zer demontre, dena esana badago ere,ez baita guk esana!Mundua konkistatzea jarri genuen helburu aspaldi kamarada

eta Goierriko biztanleak lasai utzi eta beste kontinente batzuk az-toratzera joateko garaia dugu orain Gengis. Beraz, mila esker bi-

daia ezin eder eta aberasgarriago hau posible egin duzuen guztiei,baina gure izenak megafonoetatik aipatzen ari dira eta ez dugu lurezezagunetara eramango gaituen hegaldi hau galdu nahi. Agur etabesarkada bana.

bateta

bat

Asteko irudia

Mikel Alvarez

Jon Artola

Josu Maroto

Agur David Bowie

tela, gure berri eta adoptatu berri gaituen Katihotsak logiaren berrinoski. Bitartean, mila esker txoko honetara gerturatu zareten guz-tioi eta baita GoiBerriri ere gu bezalako bi artabururi halako plazabat eskaintzeagatik. Mila esker eta hurrengora arte!

Page 6: Goiberri 175. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Gaindegia erakundeak Gipuzkoako lan merkatuari buruzko ikerketa bat ateraberri du, tartean Goierriko datuak txertatuz. Langabeziak behera egin duelaadierazten dute zenbakiek, baita lan kontratuen kopuruak eta afiliazioak ere.

Tere Madinabeitia Kaleko adituen esanetan, N-1eko kamioien joan-etorriaklan merkatuaren egoera adie-razten omen du: zenbat eta ka-mioi gehiago, orduan eta langehiago. Izan ziren orain bainoaskoz ere kamioi gutxiago erre-pide horretan, duela bost-seiurte, baina azkenaldian, trafi-koa ugaritu egin da. Aditu horieijaramon eginda, beraz, lanmerkatua hobetu egin da. Kri-sia gaindituta ote da, hortaz? Gehitxo esatea litzateke hori,

baina kamioien trafiko ugalke-ta ez ezik, badira datu objekti-boagoak, hobekuntza horibaieztatzen dutenak. Duelaaste gutxi, Gaindegiak, EuskalHerriko ekonomia eta gizartegarapenerako behategiak, esa-terako, Gipuzkoako lan merka-tuaren inguruko ikerketa egindu, eta emaitzek langabeziarenjaitsiera eta kontratazioen igo-era erakusten dute. Goierrik erejoera bera agertzen du.Hiru adierazle erabili ditu

Gaindegiak Gipuzkoako lanmerkatuaren egoera aztertze-ko: langabezia, kontratazioaeta Gizarte Segurantzako afi-liazioa. 16 eta 64 urte bitartekobiztanleria hartu du azterketa-rako, eta Gizarte Segurantzaeta Enplegu Ministerioaren,EUSTATen, INEren eta Euskal-georen datuak erabili ditu. Lu-rraldea, berriz, garapen agen-tzien arabera banatu du. Beraz,Goierriri dagozkion datuakGoieki eta Uggasaren arteanbanatu ditu. Denbora-lerroaazkenik, 2014ko urritik 2015eko

urrira bitartekoa izan da, urtebetekoa.

Langabezia jaisten ari daGipuzkoa osoan egin du beheralangabeziak Gaindegiaren az-terketan jasotzen denez. Urtebetean, %1,16 egin du behera,hain zuzen, 2014ko urriko%10,49tik 2015eko urriko%9,34ra. Goierri osoari dagozkion da-

tuak ere baikorrak dira, 2014an%9,54ko langabezia baitzego-en, eta 2015ean %8,24koa.Ikusten denez, Gipuzkoako ta-saren azpikoa da Goierrikoa. Goierriko herriak bertan lan

dasoako Bidasoa Bizirik agen-tziako herriek (%10,9) eta De-babarreneko Debegasakoek(%10,8) agertzen dute.Herriz herriko datuetara joz

gero, Ezkio-Itsason, Araman,Mutiloan eta Zerainen langa-betuen kopuruak gora eginduela aipatu behar da, azken biherriotako tasak oso baxuakbadira ere. Gaintza da, hala ere,Goierri osotik langabetu gu-txien duen herria, %2,7arekin.Beste puntan Zumarragakodatuak kokatzen dira,%10,9arekin. Atzetik jarraitzendiote Ezkio-Itsasok, Ordiziaketa Legorretak.

Kontratazioak goraLan merkatuaren egoerak ho-bera egin duela erakusten duenbeste adierazle bat kontrata-zioarena da. Gaindegiak egin-dako ikerketan, Gipuzkoakoudalerri bakoitzean izenpetu-tako kontratu kopuruak zenba-tu eta herri bakoitzeko lan adi-nean dagoen biztanleriarekikoproportzioan jaso dira. Datu bil-keta horrek erakusten duenez,lurraldean gora egin du oroko-rrean lan kontratazioak 2014kourritik iazko urrira bitartean, %9hain zuzen. Gipuzkoako kontra-tazioek %12,8ko ratioa dute. Garapen Agentziekin lotuta-

ko datuei erreparatuz, berriz,Goiekik eta Uggasak bestelakoemaitzak ematen dituzte, etabiak Gipuzkoako ratio horreta-tik behera kokatzen dira; UrolaErdiarekin batera, kontratu gu-txien egin dituztenak izan dira.Hala ere, Goiekik, %3,5eko

Lana, hobe bidean

egiten duten bi garapen agen-tzietan banatzen badira, baiUggasak (Legazpi, Urretxu, Zu-marraga eta Ezkio-Itsaso bar-neratzen ditu) bai Goiekik (gai-nerako 18 herriak hartzen ditu)joera bera mantentzen dute:Uggasaren lurraldean %1,53jaitsi da langabezia (2015ekourrian %8,7koa zen), eta Goie-kikoan %1,1 (%7,8koa izan da2015eko urrian). Urola erdikoeskualdearen atzetik (%1,74jaitsi da langabezia), Uggasakoherriek erakutsi dute Gipuzkoa-ko eboluziorik onena. Hala ere,Goiekik du langabezia tasarikbaxuena. Altuenak, berriz, Bi-

Datuaklangabezia kontratazioa afiliazioa 2014 2015 2014 2015 2014 2015

Altzaga 9,3 6,2 - 1 40,2 40,2Arama 5,5 6,3 14,8 6,3 114,1 105,5Ataun 6,7 6 1 0,5 45,3 46,6Beasain 9,5 8,5 2,9 2,9 86,8 89,7Ezkio-Itsaso 7,8 9,6 9,6 7 141,7 140,6Gabiria 4,2 3,9 3,2 3,9 64,3 65,6Gaintza 5,5 2,7 - - 35,6 32,9Idiazabal 7,1 75,9 6,8 5,5 65 65,8Itsasondo 9,2 7,7 4,7 2 79 76,7Lazkao 8,1 6,6 3,3 3,6 38,7 40,1Legazpi 8,4 6,9 2,5 3,6 49,4 44,7Legorreta 9,3 9 3,8 3,8 43 41,8Mutiloa 3,9 4,6 5,9 2,6 43,8 46,4Olaberria 8,5 7,7 11,2 15,8 295,5 303,4Ordizia 10,3 9,4 1,9 2,5 35,7 36,6Ormaiztegi 8,1 6,4 1,4 3,8 63,2 72,7Segura 5,2 4,8 1,6 2,8 27,8 27,7Urretxu 9,8 7,8 5,4 4,2 38,5 39,2Zaldibia 10,3 6,1 3,3 1,5 44,3 22,3Zegama 7,6 7,3 1,8 1,8 33,4 33,9Zerain 3,8 5,6 3,1 0,6 56,9 53,8Zumarraga 12,3 10,9 2,1 2 50,5 53,2

Page 7: Goiberri 175. zenbakia

hazkundea izan du 2014tik, etaUggasak, berriz, hazkunde ne-gatiboa erakutsi du, %-0,8koa.Biak elkartuz, Goierri osoari%1,35eko igoera dagokio. Ra-tioa, %3,2koa da Uggasakoaeta %3,1ekoa Goiekikoa.

Aipatu behar da Uggasarenkasuan, egindako kontratu guz-tien %94 aldi baterakoak dire-la, eta Goiekin, %88 direladenboraldi baterakoak. Herriz herriko azterketari be-

giratzen bazaio, bestalde,Goierri osotik bederatzi udale-rrik erakusten dute goitik behe-rako joera azken urtean, eta ho-rietatik beherakada nabarme-nena Aramak (%7,5 kontratugutxiago 2015ean) eta Mutilo-ak (%-3,3) izan dute. Beste al-dean, berriz, Olaberria dago,%4,6ko igoerarekin, Ormaizte-

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

gi atzetik duela %2,4 kontratugehiagorekin.Kontratu kopuruetan begia

jarrita, Olaberria bera (%15,8),Arama (%6,3) eta Idiazabal(%5,5) dira urritik urrirako epehorretan kontratu gehien egin

dituzten udalerriak. Hirurak, he-rri txikiak izanik ere, industrial-de garrantzitsuak dituzte etahorren isla dira beren kontrata-zio bolumenak. Zerainek, alde-rantziz, ez du ia kontraturikegin, ezta Altzagak eta Ataunekere. Erdi bidean daude Urretxu%4,2rekin, Lazkao eta Legazpi%3,6rekin, Beasain %2,9rekin,Ordizia %2,5ekin edo Zuma-rraga %2rekin.

Gizarte SegurantzaGizarte Segurantzaren siste-man altak edo afiliazioak osa-

tzen dute Gipuzkoako lan mer-katuari buruzko Gaindegiarenikerketaren hirugarren zutabeaZenbakiek, herri bakoitzean lanegiteko adinean (16- 64) dau-denen proportzioan herrianbertan afiliatutakoen zenbate-koak adierazten dituzte. Langi-leak herrikoak bertakoak zeinkanpokoak izan daitezke, Gipuzkoak %58,19ko ratioa

du, eta iazko datuarekin aldera-tuta %2,34ko igoera izan du.Goiekiko eskualdeak ratio horigainditun du, eta % 63,9an ko-katzen da, 2014ko urritik %2,8gorago. Uggasa, berriz, Gipuz-koako datuaren azpitik dago:%48,8an, eta beheranzko joe-ra izan du 2014tik 2015era, Gi-puzkoako bakarra: %-8. Goierriko herri guztiak elkar-

tuta, %56,35ko ratioa ematendute Gizarte Segurantzako afi-liazioari dagokionez. Daturik ai-pagarriena Olaberriak ematendu, %303,4rekin. Lehen aipatudugu herri honetan industria-gune garrantzitsua dagoela,Arcelor enpresa buru dela, etajende askok egiten du lan ber-tan; horrek, bertako biztanle-riarekiko proportzioan, logikoadenez, desoreka sortzen du.Berdintsu gertatzen da Arama-rekin (%105,5) edo Ezkio-Itsa-sorekin (%140.6).

Langabeziaren profilaZenbaki asko dira Gipuzkoakoeta, gertuago etorrita, Goierrikolan merkatuaren egoera hobe-tzen ari dela erakusten dutenak.Adierazgarriena, eta ezagunena,langabezia tasa da. Goierrin%8,24koa da. Baina zer dago zi-fra horren atzetik? GoiBerri-kdatorren aleren batean argitara-tuko du Goierriko langabetuenprofilari buruzko artikulua.

Goierriri dagozkionlangabeziariburuzko datuakbaikorrak dira, jaitsiegin delako

Kontratu kopurugehien Olaberrian,Idiazabalen etaUrretxun egin diraazken urtean

Page 8: Goiberri 175. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Irratian emandakourteek pertsona hobeaizaten irakatsi didate»

Maria Jesus TelleriaSegura Irratiko esatari ohia

JOSUNE ZARANDONA

Page 9: Goiberri 175. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Josune Zarandona SeguraPasa den abenduaren 31n esanzien agur Maria Jesus TelleriakSegura irratiko bere entzuleei.41 urtez lanean jardun eta geroerretiroa hartu berri du. Deline-atzailea ikasketaz, irratiarenmunduan «kasualitatez» sartuzela aitortu du. Lanak etxekoe-kin egoteko orduak kendu diz-kiola, baina trukean irratianizandako bizipenek «asko»eman diotela ere jakin badaki.Orain, bizimodu berri batenatarian, joandakoak gogoraekarri dizkio GoiBerri-ri.Zer moduz erretiroa hartu on-dorengo lehenengo egunak? Gabonak tarteko, oraindik opo-rretan egongo banintz bezalanago. Uste dut oraindik ez nai-zela egoera berriaz jabetu. En-karguak egiteko egunero pasa-tzen naiz irratiko ate paretik,dagoeneko ez dakit zenbat al-diz igo naizen bisitan! Nolakoa izan zen agur esatekounea?Gogorra izan zen. Urte asko izandira antenan, entzuleekin osoharreman zuzena eta bereziaizan dut. Ez zen erraza izan aguresatea. Entzuleentzat ere unezaila izan zen, askok negarrez

deitu zidaten egun hartan. Izan ere, zure ahotsa egunerokokonpainia izan da asko eta as-korentzat, ezta? Egunero deitzen duten asko-rentzat laguna ere izan naiz.Urte askotako harremana izanda entzuleekin lortu dudana.Asko eta asko ezagunak ere ba-dira. Urtero bazkaria egin izanohi dugu Arantzazun, ehun batlagun bildu izan gara. Askokaurpegia ere jarri diote ahotsa-ri. Jendeak ez zuen Segura Irra-tira deitzen, niri deitzen zidan.Agurrak beti dira gogorrak, bai-na zure kasuan bizitza berribati ateak irekitzeko aukera erebai.Gelditzeko beharra ere banuen.Lasaitu, nire gogoko gauzakegiteko tartea hartu... ordupekobetebehar horiek gabe egotekodesiratzen nengoen. Bidaia-tzea ere asko gustatzen zait,

Hurrengo egunean ere joan-go ote nintzen galdetu zidan OnZesareok. Eta hurrengoan, etahurrengoan. Aurretik zegoenmutila ez zen gehiago bueltatu.Nik jakin banekien inor ez zego-ela irratian eta joatea nire bete-beharra zela. Azkenean 41 urteeman ditut bertan. Zertan aldatu da irratigintzahasi zinenetik gaur arte?Batez ere teknologiari dagokio-nean. Teknologia asko aurrera-tu da eta oso lagungarri zaigulana arintzeko. Lehen pizarraz-ko diskoekin lan egiten genuen,egun dena egiten da ordena-gailuarekin. Baina bada aldatuez den gauza bat ere: entzulee-kin daukagun harremana. Ha-rreman zuzena eta bizia izandugu beti entzuleekin. Hori da,azken batean, Segura Irratiaren

eta orain horretarako tarteahartuko dut oporren zain egonbeharrik gabe. Delineatzaile ikasketak egin ze-nituen. Nolatan hasi zinen Se-gura Irratian?Goierriko eskolan atera zen de-lineatzaile ikasleen lehenengopromozioa izan zen nirea, orain45 bat urte. Garai hartan aitakIdiazabalgo fabrika batean egi-ten zuen lan, eta norbaitek deli-neatzaile ikastaro hartaz hitzegin zion. Horrela hasi nintzen,ia zer zen ere jakin gabe. Hiru urteren buruan amaitu

nituen ikasketak, eta aukeraizan nuen CAFen edo ingurukoenpresaren batean lanean has-teko. Baina etxean pentsu bil-tegia genuen, oilategia ere bai,arrautzak inguruko ferietan sal-tzen genituen. Lana zegoen etabertan gelditu nintzen lagun-tzen. On Zesareo Elgarresta apaizazure bizitzan gurutzatu zenarte. Bera izan zen Segura Irratiarensortzailea. 1956an hasi zirenemititzen uhin ertainean. Urtegutxiren buruan, ordea, frankis-mo garai bete-betean, itxiaraziegin zuten, Loiola eta Arratere-

kin batera, euskaraz emititzenzutelako. On Zesareo ez zengeldi egoteko horietakoa, or-dea, eta 1974an FM-n hasi zirenemititzen. Garai hartan, mutilbat egoten zen irratian lanean.Hiru egunetarako kanporazihoala eta, On Zesareok beraordezkatuko ote nuen galdetuzidan. Baietz esan nion. Nolakoak izan ziren lehen unehaiek?Nik ez nekien disko bat nolakoazen ere, are gutxiago disko-jo-gailu batek nola funtzionatzenzuen. Hasi aurreko eguneanjoan nintzen irratira, eta fun-tzionamenduaz hitz egin zida-ten. Nik ez nuen ezer ulertu. Hu-rrengo egunean kirioak dan-tzan nituela joan nintzen.Bakar-bakarrik nengoen. Diskobat jarri eta bukatu arte itxaro-ten egoten nintzela gogoratzendut.

oinarria. On Zesareok beti esa-ten zuen hau ez zela irrati han-dia izateko jaio, herritarrei zer-bitzua emateko baizik. Segurasukaldeko irratia zela esatenzuen beti. Zer eman dizu irratiak?Gutxien espero nuena: pertso-na bezala aberastea. Etxekoapixka bat alde batera utzi beha-rra izan dut, baina trukean jaso-takoa ere handia izan da. Lagunasko egin ditut, jendeak berepoztasunak eta arazoak konta-tzeko deitu izan dit. Irratianemandako urteek pertsona ho-bea izaten irakatsi didate. Bereziki gogoratzen al duzuirratian bizi izandako unerenbat?On Zesareo hil zenean, lutoaegin zen irratian. Musika serioajarri zen eta programazioaetenda egon zen. Arrosarioaerrezatzerako unean, bakarraerrezatu zen bere alde. Kuadri-latxoa geundela oroitzen dut.Bat batean, eta On Zesareorenaldeko arrosarioa esatea toka-tzen zen unean bertan, barreakeman zigun lankide bati etabioi, eta ezin gelditu! Gaizki pa-satu genuen momentu hartan. Nola ikusten duzu Segura Irra-tiaren etorkizuna?Nire ustez, sortu zeneko oinarrihori mantendu beharko luke.Hau da, jendearekiko harremanzuzen hori, gertutasun horimantendu beharko luke. Egite-ko era, jende berriarekin, ezber-dina izango da seguru. Gaztea-goak izanda, formula berriago-ak erabiliko dituzte. Bainabadakite zer entzuleria dauka-gun, gauza konplikatuegiak es-kaini gabe, bide beretik jarraitubehar da. Zure ordezkaritza esku hone-tan dago orduan. Bai, gazteagoak dira, presta-tuago daude eta ilusio handia-rekin dabiltza. Nik baino hobetoegingo dute, seguru nago.Orain arte ez naiz irrati-entzu-lea izan, aitortu beharra dau-kat, baina aurrerantzean en-tzule bezala jarraituko dut Se-gura Irratian.

«Ez zen errazaizan agur esatea.Entzuleentzat ereez, askok negarrezdeitu zidaten»

«Lehenengoegunean kirioakdantzan nituelajoan nintzen, bakarbakarrik nengoen»

«Etxekoa aldebatera utzi beharizan dut, bainatrukean jasotakoahandia izan da»

«Ez naiz irratientzulea izan,baina orain entzulegisa jarraituko dutSegura Irratian»

Page 10: Goiberri 175. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Beasaingo gaztetxeanikasiz hezteko laneanLoinaz Agirre BeasainUrte berriarekin batera, Bea-saingo Gaztetxea nobedadezbeteta dator. Jaialdiak, kontzer-tuak, hitzaldiak, zine forumaeta festaz gain, tailer edo ikas-taro zerrenda mardula osatudute. Ikasi nahi dutenen zerren-da egin eta hamaika tailer an-tolatu dituzte. Irekiak dira ikas-taroak; doakoak. Izena ematendutenen artean erabakiko dute

ikastaroaren eguna eta ordua.Gaztetxean edo Facebook bi-dez eman behar da izena.

Hainbat helburuBeasaingo Gaztetxetik jakina-razi dutenez, hainbat helburudituzte tailerrek. Batetik, infor-mazioaren elkartrukaketa egi-tea. Ikastaro batzuk gaztetxekokideek emango dituzte. «Oina-rrizko ikasgaiak ikastea ondo

etortzen da bizitzarako, pertso-na bezala hezteko eta aberas-teko», diote gaztetxekoek. Ro-lak haustea ere bada tailerrenhelburua. «Photoshop ikasta-roarekin jende gehiago jarrinahi dugu kartelak egiten, gaz-tetxean beti berdinek egiten di-tuzte eta kartelak».Jendea ezagutzeko ere balia-

garriak dira ikastaroak gazte-txekoen esanetan: «Jendeaezagutzeko aukera ona da.Kontzertu asko egiten dira bai-na jendea batez ere lanean edoantolaketa lanean ezagutzenda».Gaztetxetik gogoratu dute-

nez, ostiralero batzar irekia egi-ten dute 19:00etan gaztetxeanbertan.

skotariko ikastaroaketa tailerrak antolatu

dituzte Beasaingo gaztetxe-an. Urtarril bukaeran edootsailean hasiko dira. Liburuak azaleztatzea.Photoshop-a. Oinarrizko era-bilera. Musika ekipoa. Muntaketa etaerabilera.Monozikloa.Mekanika. Ibilgailuen oina-rrizko mantentzea.Eskalada.Sormena.Masajea.Jolasak.Clown.Zirkoa.

AIkastaroak

Besteak beste, eskalada ikastaroak egingo dituzte Beasaingo gaztetxean. ASIER ZALDUA

Babeslea

Page 11: Goiberri 175. zenbakia

GOIBERRI 11GURE LURRA

Erretxina, segoa etapintura-hauts gorrianahastuta egiten duArantxa Zurutuzaktxertaketarako masa

Landareen ukendugileaArantxa Zurutuza aramarrak landare-txertaketetan erabiltzeko erretxinberezia saltzen du, azokan. Aita zenari ikasi zion egiten. Aurki hasiko datxertatzen hasteko garaia. Jakintza hori galtzen ari da, ordea.

Aimar Maiz AramaFruta arbolak txertatzeko ga-raia aurki hasiko da. Ilbeltzekoilbehera hartzen dute batzuekaldatzeko, kimatzeko eta txer-tatzeko naturaren baimen al-diaren hasieratzat. Beste ba-tzuek itxaron egingo duteoraindik. Baina lurra lozorrotikesnatzerako, prest dira.

Txertaketaren langintzaetxetik barneratu du ArantxaZurutuzak. Aramako GoikoEtxeberri baserrian, aita zenakmintegia zeukan. «Sagar lan-dareak saltzen zituen». Lan ho-rretarako ezinbestekoa zuenerretxina ere. Mentuak txerta-tzerakoan, landareari egitenzaion zauria ixteko ukendu batematen zaio, zauritik ihar ez da-din. Hori ere berak egiten zuen.

Azokaz azoka baserriko pro-duktuak saltzen ibiltzen diraArantxa Zurutuza-eta. Orain,salmahaian aukeran izatendute txertaketa erretxina ere.Hasi dira saltzen; Ordiziako pla-zan aurreko asteazkenean.

Aitaren jakintzaren zati batbereganatu du Zurutuzak, etaberak ere erretxina etxean egi-ten jarraitzen du. «Betidanikikusi dugun zerbait da, aitakegiten zuelako. Etxerako betiegin izan dugu hemen, eta,gero, Ordizian Perratzailenera-ko ere egiten zuen, dendan sal-tzeko».

Denda hura itxi zuten, etaerostunak Zurutuza ahizpeieske hasi ziren, bai baitzekitenhaiek egiten zutena.

Hiru osagairekinErretxin berezia egiteko, erre-txina bera —zuhaitzetatik lor-tutakoa— erosi egiten du, 50 ki-loko zakuetan. Segoa nahastendio, eta pintura-hauts gorriztabat ere bai. Kolorea eman etalandarea zimeltzen du hautshorrek. Zementutarako kolora-tzailea da, izatez. Sutan pertzahandi bat ipini, eta han lortzen

Arantxa Zurutuza nekazaria,Aramako Goiko Etxeberribaserriaren aurrean, erretxinpotokoekin eta egitekogailuekin. AIMAR MAIZ

du pasta. Poto txikietan sartu,eta txotx batekin igurzten datxerto inguruan.

Oraindik fruta arbolak nor-berak txertatzen dituenik bada.«Badaude, baina jada jendeaskok ez daki. Galdu samartutadago. Azkenean, mentua bildubehar da, eta ona behar du. Sa-garra-eta nahiko errazak diratxertatzen; gerezia eta horiek,niretzat zailtxeagoak dira».

Jakiteak —eta egiteak—, or-dea, badu ordainik: «Etxeantxertatzen duzunak, badakizuzer emango dizun».

Page 12: Goiberri 175. zenbakia

12 GOIBERRIEGURALDIA GOIERRIN

2015. urteko euri balantzeak azaltzendu ohikoaren barruan egin duela euriaeta ez dagoela larritzeko arrazoirik.

T. Madinabeitia-M. AranburuUrte berriari hasiera emateare-kin batera egin ohi da joandakourtearen balantzea. Inondik erealbiste garrantzitsu asko izandira, baina bada bat oraindikere urte hasi berrian denonahotan bolo-bolo dabilena:eguraldia. Begi bistakoa da az-

ken hilabeteetako eguraldia ezdela sasoi honetan izan ohidena izaten ari; tenperatura al-tuak ari dira izaten, hego haizea,euri gutxi egiten ari da, eta euriaegiten duenean ez da zaparra-da izaten. Goi mendiak ere gu-txitan jantzi dira elurrez.Udazkena lehorra izan da,

eta negua oraindik ere ez dugubere hoztasunean ezagutu. Ur-tegiak ere maila baxuan daude.Batzuetan badirudi urte guz-tian ez duela euririk egin, bainahori ez da zuzena. Izan ere,2015. urteari erreparatuta ikusdaiteke euria egin duela, etadatuak ez direla inondik ere la-rriak: beste urteetako datuekinalderatuz, bataz bestekoarenbarruan dago 2015a.

Euria neurtuzZenbat euri egiten duen neur-tzeko tresna plubiometroa da,

eta Goierriko hainbat puntutandaude jarrita neurgailu horiek.AEMET Espainiako Meteorolo-gia Agentziak eta EuskalmetEuskal Meteorologia agentziakhainbat neurgailu dituzte Goie-rrin. Goiberri-k Legazpiko, Ordi-ziako eta Zegamako estaziometeorologikoetara jo du da-tuak biltzeko. Lehenengo bie-

tan eskuz biltzen dituzte da-tuak; Legazpin Alonso France-sek, eta Ordizian Emilio Alvare-zek. Plubiometroa egunero-egunero begiratzen dute, etabertan ikus dezakete zenbateuri eta elur egin duen egun ba-koitzean. Datu horiek biltzen di-tuzte, eta ondoren agentziarabidaltzen dituzte. Zegaman,

bestalde, Euskalmet ardura-tzen da datuak biltzeaz. Kasuhonetan, baina, satelite bidezhartzen eta bidaltzen ditu da-tuak estazioak, eta beraz, ezdago egunero datuak biltzendituen pertsonarik.

Urteko balantzeaEgin du euria. Ez, agian, ohikoaden hilabeteetan, baina Goie-rrin ez da euri faltarik izan. Urte-ko lehenengo bi hilabeteetanbildu da euri gehien, eta aukeraizan genuen hainbat herritakoibaiak ia gainezka ikusteko.Beste hilabeteak, aldiz, nahikolehorrak izan dira, eta amaiera-koak, berriz, ia lehor-lehorrak.Frances eta Alvarezek azaldudute «inoiz» ez dutela horrela-ko hilabete lehorrik ikusi. Alva-rez: «Euri gutxi egin dueneanere, orain baino gehiago egindu». Hala ere, urte hasierakoeuri horiei esker egoera ohikoada, eta ez dago euri faltagatiklarritzeko arrazoirik.Guztira, 2015. urtean zehar

egindako euri kantitateak ho-nakoak izan dira: Legazpin1.602 litro, Ordizian 1.152,2 etaZegaman 1.476,6 litro ur bildudira. Egia da iazko urtean, oro-

Euriaegin,egin du

Iazko otsailean euri asko egin zuen Goierrin. Irudian, Agauntza erreka hazita Ataunen. MIKEL ALBISU

Page 13: Goiberri 175. zenbakia

GOIBERRI 13EGURALDIA GOIERRIN

korrean, euri gehiago egin zue-la, eta hala baieztatzen dutedatuek: Legazpin 109,4 litrogehiago bildu ziren, Ordizian ia350 litro, eta Zegaman 171,8 li-tro. Aldea badagoen arren, ur-tea bere osotasunean hartuta,desberdintasuna ez da horren-bestekoa. Legazpin, esaterako,1949. urtetik hona aztertutakodatuek erakusten dute urtean,bataz beste, 1.540,90 litro euriegiten dituela. Iazko urtea, be-raz, ohikoaren barruan egongozatekeen.

Egun euritsuena, beraUrteko egun euritsuena berdi-na izan da hiru herrietan. Urta-rrilaren 30ean jaso zen ur litrogehien. Legazpin 111,5 litro, Or-dizian 81,5 eta Zegaman 122,6litro. Legazpiren kasuan, iazkoa1946. urtetik hona laugarrenegunik euritsuena izan da.

Hilabete euritsuenaren etalehorrenaren kasuan, gauzabera gertatzen da, eta hiru he-rrietako datuek bat egiten dute.Goierrin euri gehien egin duenhilabetea otsaila izan da, eta le-horrena, bestalde, abendua.

Hor dago eguraldia jendearenahotan egotearen gakoa. Izanere, abenduan ia ez du euririkegin, eta normalean hilabetebustia izaten da: 250 litro ingu-ru jaso ohi dira. Iaz, esaterako,hiru herrietan 250 litrotik gorajaso ziren abenduan. Desber-dintasun horregatik iruditu dai-teke 2015. urtean ez duela euri-rik egin, datuek ideia hori okerradela azaldu arren.

2014. urteko datuei errepara-tuz, ikus daiteke urteko lehenhiru hilabeteak eta azkenakizan zirela euri gehien pilatu zi-renak: urtarrila, otsaila, mar-txoa, azaroa eta abendua. Le-horrenak, bestalde, ekaina,abuztua eta urria izan ziren.Kontua da duela bi urte erregu-larrago egin zuela euria, eta hi-labete lehorragoak ez zutelahorrenbesteko zeresanik emanhorrexegatik, hilabete bateanegiten ez zuena hurrengoanegiten zuelako. Dirudienez, ur-tarrila izaten da urteko hilabeteeuritsuena, eta iragarpenek as-matzen badute, segituan busti-ko dira kaleak, elurtuko men-diak eta beteko urtegiak.

Euri kopurua azken bi urteetanlegazpi ordizia zegama

2014 2015 2014 2015 2014 2015Urtarrila 306,9 344,2 223,8 259,3 255,7 257,5Otsaila 202,3 413,4 140,1 321,8 162,3 405,9Martxoa 323,2 176 227,4 144,4 295,2 157,8Apirila 86,1 99,4 52,6 70,1 63,5 60,9Maiatza 95,6 66,9 94 61,1 101,9 60,6Ekaina 36,6 96,1 32,5 58,6 38,4 81,7Uztaila 102,9 27,3 147,3 21 109,1 82,7Abuztua 33,7 83,3 34,9 38,5 36,4 69,3Iraila 66,5 45,7 115,2 35,5 90,8 64,9Urria 17,9 62,6 20 11,5 36,4 60,3Azaroa 169,1 180,5 160,8 121,4 213,2 157Abendua 270,9 6,9 252,9 9 245,5 18

INGENIARITZA GRADUETAKOATE IREKIAK

Arranomendia, 2. ORDIZIA tel. 943 88 00 62 / [email protected]

GOIERRIKO CAMPUSA

URTARRILAK 21 Osteguna, 17:30 / Areto Nagusia

MARTXOAK 12 Larunbata, 10:30 / Areto Nagusia

MAIATZAK 19 Osteguna, 17:30 / Areto Nagusia

902 110 436www.mondragon.edu/prest

ETORRIKO ZARELA JAKINARAZI

Page 14: Goiberri 175. zenbakia

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

San Migel desagertua Ormaiztegin izan zen San Migel ermita bat, gaur egun Sagastiberri Goikoabaserria dagoen tokian. 1930eko hamarkadan erre zen jatorrizko etxea, etaorduan desagertu zen santuaren irudia. Historia luzea du baseliza horrek.

Aimar Maiz OrmaiztegiOrmaiztegiko jatorrizko erlijiogunea izan San Migel ermita.Sagastiberri Goikoa baserriadagoen lekuan zegoen, gauregungo San Andres herri esko-laren atzean. Duela 80 bat urtearte Sagastiberri baserri baka-rra zegoen: 1930eko hamarka-daren hasieran erre egin zen,eta gero hiru Sagastiberri eraikizituzten. Goikoan, baseliza za-harraren aztarnak mantendudituzte. Ermitaren atea eta aurreko

horma han dauzka, oraindik.Baserria lehengo hondakinengainean altxatu zuten, 1934an.Harlanduzko arku borobilduadu ateak, eskuin aldera gurutzebat zizelkatua dago. Etxe ba-rruan aurkitzen da gaur egunhorma hori, garajean, eta kan-potik ezin da ikusi.Iartza familiaren jabetzakoa

izan zen San Migel ermita —etaharen gainean egin zuten Sa-gastiberri baserria—, bostehunurtean baino gehiagoan. XX.mendearen hasieran salduzuen Adan de Iartzaren fami-liak. Bostehun urte atzerago,beste jabe bati erosia zen. Etxearen eta ermitaren na-

gusi izan zen familia Bilbora

joan zen, «Sagastiberrikoduke» titulua hartuta. Ermita izan zen, garai bate-

an. Irigoienek Ermitas e iglesiasde Guipuzcoa bilduman dioe-nez, Ormaiztegiko eliza bakarraizan zen San Migel. Ez beste er-mitarik, ez batere hilerririk ere.«Hildakoak bizkarrean Antzuo-laraino eramaten zituzten, Or-maiztegin ez baitzegoen besteelizarik edo hilerririk», idatzizuen Irigoienek.

Santuaren irudia faltaSagastiberri baserri zaharrakeliza bere barruan hartu zuen.Santi Oiartzabalek ez zuenezagutu, bera jaio baino lehe-nago erre zelako. «Baina Or-maiztegiko apaiz Don Jeroni-morekin —Beasainmendikoazen— konjurua egitera joaten

ginenean, gu monagillo, betihara joaten zen, eta begira ego-ten zen, barrura sartuta. ‘Honajendea oraindik etorri behar dik,hau ikustera. Honek izugarrizkohistoria zeukak’, esaten zigun»,gogoratzen du Oiartzabalek. Santuaren irudia ere bazela

dio Oiartzabalek. Baina faltada. Baserria erre zenean desa-gertu zen. «Gure etxean esatenzuten Ormaiztegikoren batekedukiko zuela santua. Zeren,gero, goiko baserria egin zute-nean, zulo bat utzi zuten santuajartzeko». Baina inork ez zuenatzera irudia eraman. Ezjakinean, inork etxean

igual edukiko du santu irudi za-harren bat. Bada, OrmaiztegikoSan Migel zaharra izan liteke. Herrian izan dira beste bi er-

mita: San Fausto Labrador (Er-mita etxean) eta KarmengoAma (hilerrian, 1898an irekia).

Goian, Sagastiberri Goikoabaserria, 1934an berreraikia,aurreko etxea erre ondoren.Behean, San Migel ermitarenatea zena, gaur egun. AIMAR MAIZ

Page 15: Goiberri 175. zenbakia

GOIBERRI 15MOTZEAN

Hiriburu guztiak lotutaMonozikloz Herrira egitasmoak Euskal Herriko hiriburu guztietara eraman dueuskal presoen dispertsioaren aurkako aldarria. Jon Lekuona eta Beñat Otegiordiziarrek hiru urtean gauzatu dute proiektua, monozikloa bidelagun hartuta.

Arkaitz Apalategi OrdiziaHiru urte eta ehunka kilometro-tako proiektua izan da, bainaazkenean gauzatu dute. Jon Le-kuona eta Beñat Otegi ordizia-rrek Euskal Herriko zazpi hiribu-ruak lotu dituzte monozikloare-kin. 2013an abiatu zutenMonozikloz Herrira egitasmoa,euskal preso politikoen disper-tsioa salatzeko asmoz. Geroz-tik, bost ibilbide egin dituzte,beraien jaioterritik Euskal He-rriko lurralde guztietara iritsiz.

Behin egitasmoa borobildu-ta, «gustura» azaldu da Jon Le-kuona. Bilbon presoen alde egi-ten den manifestazioaren ingu-ruan, «zerbait egiteko gogoa»sortu zitzaiela azaldu du, etahala sortu zen idea, «lagun ar-tean». Pixkanaka ordea, formahartzen joan zen kontua, eta

2013an hasi zuten MonoziklozHerrira egitasmoa. Aurrenekobidaian, Lekuona bakarrik joanzen Donostiara. Handik aurre-ra, Beñat Otegi izan zuen bide-lagun. Iruñera egin zuten hu-rrengo bidaia, eta gero etorri zi-ren Gasteizera eta Bilboraegindakoak.

Tartean familia ere izan duLekuonak, eta eten bat eginzuen. 2015eko azaroan ekinzion berriz egitasmoari, Ordi-

ziatik Donibane Garazira etaMaulera joanda. «Hori izan dabidaiarik gogorrena». 146 kilo-metro egin zituzten, tarteanmendate gogorrekin. Azken bi-daia, pasa den asteburuan egindute, Baiona eta Ordizia artean.«Ondo egin genuen bidea, osoxamur. Goizean euria egin zi-

gun, baina gainontzean ondoetorri ginen». Igande iluntzeaniritsi ziren Goierrira, eta Itsason-don eta Ordizian, harrera beroa

egin zieten bertako herritarrek.Bidaia horrekin osatu dute

hasierako asmoa, monozikloa-rekin euskal hiriburu guztietarairitsi eta dispertsioaren aurkakoaldarrikapena herrialde guztie-tara zabaltzea. Orain atsedenhartuko dute, «hurrengo harri-kada» bururatu arte.

Beñat Otegi eta Jon Lekuona joan den igandean, Baionatik Ordiziara iritsi berritan. MONOZIKLOZ HERRIRA

Lekuona eta Otegi, errepidean.

Page 16: Goiberri 175. zenbakia

Top Related