Transcript
Page 1: GoiBerri 109. zenbakia

Suarensimulaziogunea 2009az geroztikmartxan da OrdiziakoSueskola 6-7

Suak pizteko hainbat gune dago Sueskolan, kanpoan nahiz eraikin barruan. SUESKOLA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria 109. zenbakia. 2014ko ekainaren 27a

Aste honetan dekorazio gehigarria.

Page 2: GoiBerri 109. zenbakia
Page 3: GoiBerri 109. zenbakia

«Lesio bat dela eta, New York-ekomaratoia egin gabe geratu nintzen»

Fernando monasterioKirolaria

Eskeine Legorburu AltzagaBolitas Anaiak taldeko kidea daFernando Monasterio (Iruñea,1969) eskiatzaile eta korrikalarialtzagarra. Emaztearekin fisio-terapia zentroa du Oñatin . noiztik zara korrikalaria?Berandu hasi nintzen, 30 urte-rekin. Ordurarte eskalatu edoeskiatu egiten nuen, eta korriegitea osagarria zen.Goierriko lasterketa bat.Zegamako maratoia. Giro ho-berena du, eta bertan bizi izanditut emoziorik sakonenak.Zein lasterketa egingo zenuke?New York-eko maratoia. Duelalau urte lesio bat dela eta egin

gabe geratu nintzen eta.Eskia ala korrika? Eskia 15 urte nituenetik egindut, Pirinioetan, Alpeetan zeinHimalayan. Eskiatzen bizi izanditut esperientzia onenak. Zo-ragarria da mendia neguan.mendia ala itsasoa? Mendizalea naiz. Itsasoa eregustuko dut, baina hondartze-tako jende pilaketarik gabe.musika talde bat.U2.Abesti bat. The Stranglersen Goldenbrown.Pelikula bat.La leyenda de Bagger Vance,

Robert Refordena.Liburu bat.Joe Simpsonen Touching devoid.Janari bat.Edozein entsalada mota.Edari bat.Otorduetan ardo beltza, beste-la garagardoa.oporretarako leku bat. Mendia duen, eta jende gutxidagoen edozein leku.Amets bat.Zoriontsu izatea.Jaso duzun oparirik bereziena. Hiru seme-alaben besarkadak.Goierriko txoko bat. Enirio, Aralarren.

«Eskia 15 urtenituenetik egindut, Pirinioetan,Alpeetan zeinHimalayan»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI 03KATE moTZEAn

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: GoiBerri 109. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Nekane GonzalezItzultzailea

Joan daegiak itxiaga-tik, argitasunhori-laranjaantzeko batsumatu ohi

dut ninietan. Usaiak eta zara-tak ere bereziak izaten dira.Gau magikoa, inondik ere.Dantza, zalaparta eta oihuak;baina garai bateko akelarrerikez, gure plazetan. Sua da os-pakizunaren jaun eta jabe. Be-lar metarekin bainoago egureta adaxka metarekin eginda-ko sua. Bizia eta indartsua, ha-siera batean, urteko gau mo-tzeneko ilunpetan koloretakoirudiak egiten dituena... etadantzatzearen ondorioz jen-deak izaten duen nekearekinbatera, apaltzen eta desager-tzen joaten dena. Su guztiek,ordea, errautsa dute fruitu,izan den suaren erakusle. Etenmodukoa eginagatik, etenik ezduen soka izaten da.

Udako solstizioaren hasieradugu San Joan gaua. Uste za-harrak pikutara bidali, eta hel-buru berriei heltzeko tenorea.Denok baitugu zer hobetua,eta zer baztertua. Batzuek,beste batzuek baino gehiago,ziur asko. Su gainetan eginda-

ko jauziek ihesalditxo bat ispi-latzen dutela iruditu izan zaitbeti. Suak zapata zola edoipurdi ertza harrapatu ala ezpatuaren esku utzita egitenden ihesalditxoa. Metro ba-tzuk aurrerago amaituko dabidaia, baina ez dut uste jauzi-laria aurretik zegoen moduangeratuko denik. Bada hor al-datu den zerbait. Ezjakintasu-netik nabil hizketan. Ni neubeti egoten bainaiz distantzia-tik begira. Hurbil, txinpartekukitzeko eta berotasuna su-matzeko lain; baina urrun,suak ez harrapatzeko mo-duan.

Izan ere, ederra bezain arris-kutsua da sua. Esaera zaharbatek zioen bezala, hiru galbi-de omen daude bizitza hone-tan: pertsona, itsasoa eta sua.Beharrezkoak hirurak ere, bai-na tentuz ibiltzekoak, antza.Ekainaren 23an, ohitura dutegurean, etxeko paper zaharraketa ikasturteko koadernoakeraman eta sutara botatze-koa, ikasketa denboraldiari az-ken puntua ezartzeko keinuaegin nahian edo (bide batez, azer uda luzea izaten dutenikasleek!). Baita han-hemen-

ka su klandestinoak egitekoaere. Atzetik datoz, ordea, on-dorioak. Eskapada ederra iaz-koa! Haztegi Ikastolako teila-tua hartu baitzuten garrek.Gau magikotik tragikora igaro-tzeko asko behar ez dela jarri-ta gaude, azkenaldian.

Baserri eta etxe batzuetakoatarian, lizarraren, erramuareneta elorri zuriaren adarrak jar-tzeko ohitura ere izaten da, txi-mistetatik babesteko. Aurten-goan, horrelakorik ez zen so-bera izango. Ez, alajaina! Suariitzal egitera etorri baita ura;euria, alegia. Itxuraz, su etalandare erritu horiek Europakohainbat herrialdetan antzina-tik egiten diren ospakizunetandu jatorria; batik bat, tradiziozelta duten herrialdeetan.Gure literaturan ere metaforaugariren sorburu izan da sua.Suaren uretatik edan du batekbaino gehiagok eta izan da su-karrak jota maiteminez egondenik ere. Su-tuta amaitukozuten, bestalde, Espainia al-dean askok eta askok, eurentaldetxoak Mundialean izan-dako jardun motzagatik. Hainbaita gogorra su-fritzea!

Baina gauza guztiak dato-zen bezala joaten direnez...Joan zitzaigun San Joan gaua,Espainiako Joan Karlos I.a joanzaigun bezalaxe. Baina harkere izan duen suaren errautsautzi digu: seme Felipe. Etenmodukoa eginagatik, etenik ezduen soka hori ere.

B

«Ustezaharrakpikutarabidali, etahelburuberrieiheltzekotenoreadugu»

Page 5: GoiBerri 109. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Aurreko batetan hitzeman bezala, azkenean korrika egitenhasi naiz Mikel,eta oso ondo dagoela aitortu beharrean natzaizu.Jendeak arrazoi zuen. Behin harra sartuta, ordea, erronka handia-goei ekitea erabaki dut, eta buru-belarri ekin diot zer eta mendi las-terka luze-luze horietakoak prestatzeari.Astean nik mendian adina denbora inork tabernan edo bideojo-

koetan pasako balu, edo eta prestakuntzak nire bizitzan duen ga-rrantzia bestelako ezeri emango balio, arazoren bat argi eta garbilukeela pentsatuko luke jendeak. Baina niri animatu eta aurrera ja-rraitzeko esaten didate, eta horrek indarrak ematen dizkit.Pena bat da paisaiaz eta naturaz disfrutatzeko denbora gehiegi

ez edukitzea, edo eta horren zabalduak ditugun eraikin megalitikoeta datxekien kondaira, mito eta abarrei behar adinako arreta es-kaintzerik ez izatea, baina dena ez da posible Mikel. Oraintxe ber-tan ibilbidea ahalik eta azkarren egitea da kontua. Tren azkar ba-tentzat xedea bidaia burutzea den bezalaxe, tarteko herrietan ger-

Bihotzez pentsatzen nuen gaur egungo kirol-epidemiarenkontua itxitzat jo genuelaazken aldian Artola, eta ez naiz berrizsastraka horretan sartuko (nahikoa heriotza mehatxu jaso nituenazkenarekin…). Horregatik, telesailen kontuari helduko diot, onar-tu beharrean bainaiz aspaldian horixe dela nire gaixotasunik larrie-na. Kontua galdu dut dagoeneko zenbat telesail ikusten ari naizenaldi berean, eta aitortuko dut, dagoeneko ez dudala telebistarikikusten. Ez, ezta pixka bat ere, benetan. Gogoan dut garai bateantelebista ikusten ez zutela ziotenak zein aluak iruditzen zitzaizki-dan: «Nola ez duzu ba telebistarik ikusiko?». Pre-hipster jarreratxatxu bat besterik ez zitzaidan iruditzen eta oraindik ez dakit nolabarneratu beraietako bat izaten amaitu izana. Arrazoia bakarra etagarbia da Jon: kaka-zaharra da. Hala ere, gogoko dut ikusentzu-nezko komunikazioa eta gure etxeetara iristen denak ezer eskain-tzen ez didanez, beste leku batzuetan hasi naiz bila. Bide horretan,maisulanak topatu ditut, eta telesailen kalitate zein berrikuntzagaitasuna noraino iritsi daitekeen ikusten ari naiz, edo ez, egunero

topatzen dudalako muga gorago jartzen duen lan bat. Lost, Fringe,Breaking Bad, Tronu Dema (kasu honetan liburuekin geratzennaiz), The Wire, The Sopranos, True Detective… Aukera amaiezinada eta astero ale berri bat eskaintzen dute gainera. Maixulan ho-riek gutxi balira, telesail arinagoekin ere ikaragarri gozatzen dut:Revenge, The Mentalist, Castle, Falling Skies edo nerabetzarotikikaragarri kuttun dudan Stargate handia… Bai Jon, aspaldi ez naizmendira joan…

bateta

bat

Asteko irudia

Jon Artola

Mikel Alvarez

Josu Maroto

Iritsi da uda

tatzen denaz gehiegi arduratu gabe.Jendearekin hizketan halere, oraindik taldetik kanpo sentiaraz-

ten nauten gaiak badirela ohartu naiz, nahiz eta kirola egiten hasinaizen. Guztien errege noski, telesailen inguruko elkarrizketagaiak. Honetan ere zerbait handia galtzen ari naizenaren sentsa-zioa dut. Zuk honetaz asko dakizu, eta horregatik galdetzen dizutjakinminez, hala al da Mikel?

Page 6: GoiBerri 109. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Euskal Herriko Sueskola bakarra da Ordiziakoa, eta 2009an martxan jarrizutenetik 10.000 bat lagun trebatu dira jada suaren prebentzioaren arloan.

Miriam Luki OrdiziaOrdiziako Sueskolan ez dirasoilik suhiltzaileak trebatzen.Su Eskolan suhiltzaileez gain,norbanakoak zein enpresa jaki-netako langileak hartzen dituz-te. Eskolaren helburua presta-kuntzaren bidez suteen pre-bentzio kultura bat hedatzeada. Zeregin horretan bi diraSueskolan lantzen dituztenadarrak: formakuntza eta sen-tsibilizazioa.Sueskolak fundazio izaera

du. Fundazioa Gipuzkoako ForuAldundiak eta Osalanek osa-tzen dute; Osalan Laneko Se-gurtasun eta OsasunerakoEuskal Erakundea da. Preben-tzioaren helburua lortu bideanSueskolaren ekintzen dekalo-goa honakoa da: gizartearenautobabesaren kultura indar-tzea, formatzaileen bidez eza-gutza kudeatzea, ezagutza za-baltzeko ikastaroak ematea,profesionalek jakintza berritu

dezaten baliabideak jartzeaeta segurtasuneko protokoloak

zein gidaliburuak sortzea, bes-teak beste. Ekintza horiek guztiak buru-

tzeko duten baliabiderik inpor-tanteena Sueskolaren eraikinbera da. Eraikin inteligentea daeta elementu guztiak gela ba-kar batetik kontrolatu ahal dira.Ingurumenarekin errespetuaduen eraikina da; esate batera-ko, erabiltzen duten ura zirkuituitxi baten bidez berrerabilgarribihurtzen dute. Eta eraikinakhamaika simulazio egiteko gu-neak ditu.Simulazioak egiteko bi gune

nagusi dituzte. Batean gasaksortutako suteak eragiten di-tuzte; bestean fuelak eraginda-koak. Horrez gain, dorreak etahorma altuak dituzte erreskatesimulazioak egiteko; kanpoal-dean autoak ere sutan jartzendituzte halako erreskateak fro-gatzeko.

Kontrol gelatik bertatik sute-ak sortzen dituzte nahi dutengunean. Gas eszenatokiaketxebizitza baten antza du,etxebizitza batean egon dai-tezkeen gela guztiak daudebertan. Hala garajetik hasi etabertan gordetako autoak suhartu dezake. Koadro elektri-koa ere bertan dago eta huraere sutan jarri dezakete. Eskai-leretan gora eginda sukaldea,egongela, haurren gela, logelanagusia eta bulegoa daude.

Simulazio batKoadro elektrikoari su emandiote. Segundo batean sutandago eta gela berotu egiten daerabat. Suak nahiz beroak sa-baira igotzeko joera dutela dioMikel Albisu Sueskolako for-matzaileak eta belauniko jar-tzeko gomendioa egin du. «Sa-baiko tenperatura ehun gradu-tik gora igo daiteke etabehealdean hogeita zazpi gra-

duan egon gaitezke», dio Albi-suk aldea nabarmenduz. Sutebaten aurrean, horrenbestez,inportantea da gelaren beheal-dean uzkurtzea. Behin sua piztuta simulazio-

aren hurrengo urratsa kea sor-tzea da. Ez da benetako kea.Begietan ez du hazkurarik sor-tzen, ezta eztarrian ere. Egiazkokea balitz maskarak ezinbeste-koak lirateke. Albisuren hitze-tan, «suteetan zauritu zein bik-tima gehienak keak sortzenditu». Keak, zalantzarik gabe,are beldurgarriagoa egiten dusutearen eszena. Fuel eszenatokia profesio-

nalak trebatzeko erabiltzendute. Eraikinaren azken atalada eta kanpotik fuela bezainbeltza da; barrutik keak paretakbelztu ditu honezkero. Fuelarenusaina barruraino sartzen da. Sueskolako eraikinean dau-

den simulazio gune guztietansegurtasun neurri andana

Suaren eskola

Page 7: GoiBerri 109. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

Haurrek bisitak egiten dituzteOrdiziako Sueskolara eta suteensimulazioak egiten dituzteikasleei halako egoera batenaurrean zer egin behar dutenerakusteko. Suak piztekohainbat gune dago Sueskolan,kanpoan nahiz eraikin barruan.SUESKOLA

dago. Gela barrutik simulazioabertan utzi daiteke botoi batsakatuz; kontrol-gelatik ere bai.Sueskolan ikastaroak egiten

dituzte haurrek zein helduek.

Norbanakoez gain, enpreseta-ko langileak ere joaten dira. En-presa kimikoak, siderurgiak, lo-gistikan aritzen direnak, fundi-zioak... «Suteak edozein enpre-sa motatan sortu daitezke»,dio Josu Idigoras Sueskolakolangileak. 2009 urtean mar-txan jarri zutenetik 10.000 batlagunek ikastaroak egin dituz-te. Ikastaro eskaintza zabalada, oinarrizkoetatik hasi etamaila goreneraino. Ikastaroe-tan parte hartzeko materialabertan banatzen dute. Litekee-na da ikasleak motibazio gutxi-rekin iristea Sueskolara, bainahan ikusteko dagoena bizi etagero, ikasitakoak enpresarakonahiz norberaren etxebizitzara-ko balio duela agerikoa da. Suaaurrean segurtasun guztiz jarri-ta erakusten dute sute batekintopo eginez gero zer egin beharden azaltzen dute.

Zer egin sute baten aurrean?ueskolakoeisute baten au-rrean zer eginbehar den gal-detuta 112 la-

rrialdi zenbakia errezitatzendute berehala. Bestelako ahol-kuak ondotik datoz. Sutearenezaugarrien araberako ahol-kuak ematen dituzte, hala etaguztiz ere gomendio denak ildo

beretik doaz. Aholkuak Sueskolak bidera-

tzen dituen sentsibilizazio kan-painen baitan ematen dituzte.Orain, esate baterako, uda sa-soia izanda baso-suteak ekidi-teko aholkuak ematen dituzte.Basoan su bat piztu aurretikbeti kontsulta egin behar da etabaso horretan dauden arauakbete. Sasiak, sastraka edozuhaitz mozketaren ondorengohondakinak erretzeko baimenaeskatu behar da, finka publiko-etan nola finka pribatuetan.Sua egokitutako tokietan bainoezin da piztu. Sua piztuz gero,ezin da txingarrik edo ondoitzali gabeko errautsik utzi; ura-rekin ondo itzalita dagoela ziur-tatu gabe ez litzateke tokia utzibeharko. Itzali gabeko pospo-lorik nahiz zigarretarik ez bota.Botilarik, beirarik edo zaborrikez utzi basoan.

Basoan sute batekin topoeginez gero, 112 telefonoan abi-sua eman behar da eta lehen-bailehen ihes egin behar damendian behera. Suteak ingu-ratuz gero, erre den tokira joa-ten saiatu behar da. Etxean edo enpresan sute

bat sortuz gero, lehenengo 112telefonora deitu behar da etaondoren ahal dela tokia hustu

behar da; kontuz, halere, eskai-lerekin. Suhiltzaileak iristen di-renean eremua hesitu eta arris-kurik ez dagoela bermatu be-harko dute. Lekukoei galderakegingo dizkiete barruan norbaitdagoen ala ez jakiteko. Gero su-tea itzaltzen saiatuko dira. Sueskolako adituek gazte lo-

kalentzat protokolo bat sortu

dute bereziki, eta gomendioakhainbat dira. Entxufe-lapurrakgehiegi ez kargatzea gomenda-tzen dute. Lokala utzi aurretikberogailu, kandela eta argi guz-tiak ondo itzalita daudelaegiaztatzea. Berogailuen on-doan inolako oihalik ez jartzea,are gutxiago gainean arropaklehortzen ipintzea. Lokaleangutxienez hautsezko itzalgailu

bat edukitzea gomendatzendute. Larrialdirik balego: 112. Sarritan sua tarteko dagoen

egoeretan urduritasunak gai-lendu eta egin behar ez denaegiteko joera dago; gas jario ba-tean leihoa irekitzeak arriskuaksortu ahal ditu. Gasa usainduedo sua ikusi eta 112ra deitu be-har da lehenbailehen.

S

Page 8: GoiBerri 109. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Geroz eta ohitura gehiago dago, goierritarren artean ere, bizilekua gaineanhartuta bidaiatzeko: furgonetak, autokarabanak, karabanak... Oporretarakoedo bizitzeko modu hau gustuko du Urretxun bizi den Jose Luis Garmendiak.

Ane Arrieta UrretxuEguraldi onarekin, barraskiloenantzera, hasi da jendea bateraeta bestera bidaiatzen. Barras-kiloen antzera asko, bizitokiaeurekin eramanez. Autokara-bana, karabana, furgoneta...Geroz eta gehiago ikusten diranonahi. Beste herrialde batzue-tan oso errotua dagoen bidaia-tzeko modu horrek, geroz etazale gehiago ditu, baita Goierrinere.

Horrelakoak gustuko dituz-ten gehienek gailu horiek ema-ten duten askatasuna maitedute: askatasuna nahi duzun

lekura joateko, askatasunanahi duzun ia leku guztietan lo-tan gelditzeko, askatasunanahi duzunean jateko eta nahibeste denbora igarotzeko...

Goierriko guneakOrain gutxi arte halakorik ez ba-zegoen ere, Goierrin geroz etagehiago dira horrelako gailuen-tzako egokitutako guneak.Orain gutxi inauguratu dutenBeasaingo Igartza aparkale-kuan eta Zegamako AizkorrikoAtaria-Anduetza Baserriarenondoan ur grisak botatzeko, urgarbia hartzeko eta elektrizita-

tea hartzeko aukera dago(elektrizitatea, bi lekuetan, dirugutxi kostatzen den fitxa ba-tzuk erosita), eta BeasaingoGureak gasolindegian ere ba-dago ur grisak botatzeko le-kua...

Bizimodu hori gustuko duenhorietako bat da Jose Luis Gar-mendia (Etxarri-Aranatz,1939). Mendia eta argazkilari-tza ditu zaletasun, eta horreketa bizimodu hori gustatzeakesperientzia handia emanddio. Bizileku finkoa Urretxunbadu ere, bigarren bizilekua eregustu-gustukoa du. Barraskilo-

ak bezala, bizilekuarekin bateramugitzea du gustuko, lolekua-ren eta jantokiaren bila ibiligabe.

1964an egin zuen lehen kan-pin-denda. «Ordurako nonbaitikusia genuen kanadar motakokanpin-denda horietako bat,eta Pasaiako portura joan etaolana erosi nuen, eta amak josizuen, denda eginez. Anaia etabiok Vespa batean Kantaurikoitzulia egin genuen denda es-treinatuz: Garoña, Santander...Ederki pasa genuen».

Ondo aprobetxatu zuten le-hen kanpin-denda hura, eta

Barraskiloen pare

Page 9: GoiBerri 109. zenbakia

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

bere emaztearekin eta seme-alabekin oporretara joatekoerosi zuen bigarren bat, handia-goa.«Probetxu ederra atera ge-

nien, bai lehenengoari eta baita

bigarrenari ere; opor guztiakhorrela ibiltzen ginen. Atoiatrastez bete eta hala joaten gi-nen Belaguara, Pirinioetara...Gauetan sua egin, izarrak iku-si...», dio Garmendiak. Baina,kanpaleku gustukoena Urbasadu: «Astero ez bada, bi astezbehin behintzat joaten garaoraindik ere».

Kanpinetik furgonetaraSeme-alabak kozkortutakoanbigarren eskuko furgoneta ero-si zuten eta egun Volkswagenbat daukate. Jose Luisek berakegin zizkion moduluak, beregustura, eta guztira bost modu-lu muntatu ditu: bi semeentza-ko, lagun batentzat... bi bateria,hozkailua, sukaldea butanoa-rekin... «nik nahi nuen bezala-koxea».«Hotelek diziplina eskatzen

dute, monotonia... Niri naturan

bizitzea gustatzen zait, zaudenlekuaz gozatzea, nahi duzun le-kuan gelditu eta nahi adinadenbora pasatzea», dio Gar-mendiak. Furgoneta aukera-tzearena ere ez da kasualita-tea: «Karabanak eta autokara-banak baino diskretuagoa delauste dut, nonahi aparkatzeko».Furgoneta barruan dutxarik

ez badute ere, ura berotzekopoltsa beltz berezia badute; su-kaldean ere berotu dezaketeura, eta erreketako ur freskoe-tan bainatzea ere ez zaie askoaxola. «Behin Pirinioetan men-di-buelta egin eta paradore on-doan zegoen errekan bainatuginen. Ikaragarri hotza zegoenura, pentsatzekoa den bezala.Gogoratzen dut, paradoreanzeuden batzuk gure bainuare-kin harrituta, uraren tenperatu-ra neurtzeko eskua sartu zute-la», dio barrez.Garmendia eta familia, joan-

dako lekuetan liburuak eta foi-letoak erosiz informatzen ziren.Egun, sarean informazio askodago, modu honetan bidaia-tzen dutenentzat lagungarri.

Ezkerreko argazkian Jose LuisGarmendia, Urretxun,Volkswagen furgoneta batenondoan. Eskubikoafurgovw.org/mapa_furgoperfecto/ helbideko mapako irudia da.ANE ARRIETA

«1964an eginnuen lehen kanpinaeta Vespa bateanKantauriko itzuliaegin nuen»

«Hotelek diziplinaeskatzen dute,monotonia... Nirinaturan bizitzeagustatzen zait»Jose Luis GarmendiaFurgoneta zalea

WebguneakSarean webgune mordoxka dagobidaiatzeko modu honi lotuta. He-men horietako orrialde interesga-rri batzuen helbideak.furgovw.org. Furgonetarekin bidaiatzeko web-gune erreferentea. Bertan galde-rak egiteko foroa, kanpatzeko le-gediaren berri eta abar dago.

Orrialde honen barruan, fur-govw.org/mapa_furgoperfecto/helbidean, mapa batean, furgone-tarekin edo beste gailu batzuekinlo egiteko moduko lekuak daudemarkatuta, batez ere Europakoak.Puntu horietan klikatuta, hangoargazkiak ere ikus daitezke.acpasion.com Autokarabanekin bidaiatzen dute-nentzat zuzenduta badago ere,informazio interesgarri ugari du:bidaiatzeko proposamenak, zerbi-tzuguneak...feaa.es Federación Española de Asocia-ciones Autocaravanistas.areasac.es Zerbitzu-guneak eta parkingak.viajarenautocaravana.comBiadaiatzeko proposamenak.

Page 10: GoiBerri 109. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Guri5!:musikari gazteenindarra eskenatokianIrati Badiola GoierriGuri5! musika talde goierrita-rrak duela bi urte inguru ekinzion musika jardunari. 16 eta 18urteko gazte hauek Zegamanegin zuten lehen kontzertuaXabier Aramaka musikariakproposatuta, eta harrezkeroz-tik, pixkanaka sona hartuz joandira. Goierriko ia herri gehiene-tan jo dute, Lazkaoko GureEsku Dago festan ere izan ziren,

eta, Euskal Herriko plaza, etagaztetxe askotan izan dira. Julen eta Jon Sagarna, Jon

Gorrotxategi eta Iñaki Rezustadira talde gazte horretako kide-ak. Gabiriarrak lehen hirurak,ormaiztegiarra Rezusta, talde-kideak eta lagunak dira, etakontzertuetako esperientziazgozatzen ari dira elkarrekin.Gazte goierritarrek asko pen-

tsatu gabe erabaki zuten tal-

dea sortzea. Gehienek musikatresnak erdi utzita zituzten, ala-baina, «betidanik» izan dutenmusika zaletasunak animatuzituela azaldu dute.Hala, trikitixa, gitarra, baxu

eta bateria soinuak uztartu, etaEuskal Herriko eskenatokiakbetetzen hasi ziren.Hasi ziren urtean, lauzpabost

kontzertu baino ez zituztenegin, baina proiektua martxanjartzeko baliagarriak izan zirenlehen urrats haiek. Urrun geratu dira kontzertu

bakan haiek, eta hasierako ur-duritasuna atzean utzita, izenahartzen ari da taldea. Aurten-goan 20 kontzertutik gora di-tuzte; tartean, 11 bat udan.Guri5! taldeak festa giroko

Julen Sagarna, baxu-jotzailea; Iñaki Rezusta, trikitilaria; Jon Gorrotxategi, gitarrista; eta Jon Sagarna,bateria-jotzailea. IRATI BADIOLA

abestiak egiten ditu, «rock etaska doinuak, batik bat,» bainabaita berbena abesti batzukere. Oraingoz, bertsioak jotzendituzte, baina ez diote muzinegiten «etokizunean abestiaksortzeari». Epe motzean, oso argi dute

proiektu horrekin jarraitu nahidutela; oraingoz, entsaiatzekomoldatzen dira, eta esperien-tzia benetan aberasgarria iza-ten ari da gazteentzat.Etorkizunean ere ez dute eu-

ren izana musikarik gabe irudi-katzen; laukotearentzat «ame-tsa» izango litzateke musikatikbizitzea, eta «zaila» dela jakinarren, ahal duten bitartean ezdute beren grina alde baterautziko.

Babeslea

Page 11: GoiBerri 109. zenbakia

GOIBERRI 11ERREZETA

Frijitutako fideoak marinela erara

Gorka SalaberriaRubiorena jatetxea

aurretik txikitutako barazkiguztiak jarri behar dira olio tan-ta batzuekin pixka bat egin dai-tezen. Ondoren, arrainak zatituondoren gehitzen dira, txirlekin,otarrainxkekin eta ganbekinbatera. Guzti horiek erdi egindadaudenean fideoak gehitu, etabehin dena nahasturik dagoela

arrain salda bota behar da (pa-ella bat egitean bezala).

Gatza eta intxaur muskatuanorbere gustura bota eta sutaneduki behar da salda lurrinduarte, noiz behinka nahastuzerantsi ez daitezen. Behin saldalurrindu denean, prest dago ja-teko.

Osagaiak

4 pertsonentzat

250 gr fideo (0 zenbakikoak)Barazkiak (2 azenario, porru 1, ti-pula 1, 4 edo 5 leka, eskukada batilar, baratxuri ale 1)8 Otarrainxka12 ganba (azalik gabe)12 txirla200 gr. arrain ( txipiroi, perka,itsas zapo, bakailao, legatza...)OlioaGatzaArrain salda litro 1Intxaur muskatu ehoa

Hasteko zartagin batean, olioberotan, fideoak frijitu behardira, kolore marroi bat hartzenduten arte. Behin koloreaemandakoan txino baten bidezdaukan olio guztia kenduko be-har zaio.

Beste alde batetik, eltze ba-tean (paellara baten antzekoa)

Page 12: GoiBerri 109. zenbakia

12 GOIBERRIMOTZEAN

«Telefonoek, Internet bidezko erosketek eta bankuek ematen dute lan gehien»

Marisa JorrinGoierri garaiko kontsumo bulegoko arduraduna

ASIER ZALDUA

Page 13: GoiBerri 109. zenbakia

GOIBERRI 13MOTZEAN

Asier Zaldua UrretxuMarisa Jorrinek (Urretxu, 1962)irakasle-ikasketak egin zituen,baina beti kontsumo bulegoanlan egin du. 27 urte egin ditubertan.Nolatan hasi zinen lan hone-tan?Ikasketak bukatu nituen ga-raian ere langabezia handia ze-goen eta kontsumo ikastarobat egin nuen. Gustukoa nuelaikusi nuen eta, Urretxuko kon-tsumo bulegorako pertsonabat behar zutela jakin nuenean,aurkeztu egin nintzen.Itxuraz, irakaskuntzak eta kon-tsumoak ez dute antz handirik.Nik egin nuen ikastaroa, ordea,gaztetxoei kontsumoari buruz-ko eskolak emateko zen. Azke-nean ez dut hezkuntza mun-duan lan egin, baina nire lanbi-dea izugarri gustatzen zait.Zergatik?Alor ezberdinak jorratzen ditu-gu: banka, telekomunikazioak,etxebizitza, gremioak... Kon-tsumoarena oso mundu zabalada. Egia da ere galtzeko arris-kua dagoela. Ez dugu sakon-tzea lortzen. Gainera, bulegohonetan ni bakarrik nago etadenetik egitea tokatzen zait.

Gutxien jorratzen duguna elika-dura da, nahiz eta jendeak ho-rrekin lotzen gaituen. Baina eli-kagaien kontrola Osakidetza-ren esku dago.Noren esku dago kontsumo bu-legoa?Garai batean Urretxuko eta

Hala ere, batzuk nahiago duteisunak ordaindu gauzak beharbezala egin baino.Zein aholku emango zeniokejendeari?Ezer erosi aurretik, ondo infor-matzea. Ezjakintasun handiadago. Beti kontratua eskatu be-har da eta ondo irakurri: ber-mea, produktua itzultzeko es-kubidea... Baita telefonoz egi-ten diren erosketetan ere.Bestalde, inork ez du ezer opa-ritzen. Jende askok Internet bi-

Zumarragako udalek eskain-tzen zuten zerbitzu hau, Euska-diko Kontsumitzaileen Federa-zioaren bitartez. Egun, UrolaGaraia mankomunitateak es-kaintzen du zerbitzua. Bulegoaastelehenetik ostiralera ireki-tzen dugu, 08:00etatik14:00etara.Asko aldatu al da zure lanbidea27 urte hauetan?Bai. Duela 27 urte etxebizitzengaiak ematen zuen lan gehien.Baita gremioen jardunak ere.Gaur egun jende gehiago etor-tzen da bulegora: urtean 700bat. Telefono mugikorrek, Inter-net bidezko erosketek eta ban-kuek ematen dute lan gehien:zoru klausulak, preferenteak,komisioak... Krisia hasi zenetikbankuek lehen kobratzen ez zi-tuzten komisioak kobratzen di-tuzte eta jendea oso haserreetortzen da.Zein zerbitzu eskaintzen diozubulegora etortzen den jendeari?Aholkularitza eta bitartekotza.Bitartekotzarekin bi aldeakakordio batera heltzea nahidugu. Horrela ez badugu ezerlortzen, batzorde arbitralera jo-tzen dugu. Zerbitzu hori doane-koa da, baina bi aldeak joateko

prest egon behar dira. Bietakobat ez badago joateko prest,besteari epaitegietara jotzeabesterik ez zaio gelditzen. Zo-rionez, enpresa gehienak ba-tzorde arbitraletara joatekoprest egoten dira. Ez dute hala-ko gaiak publiko egitea nahi.

dez erosten ditu telefono mugi-korrak. Norbaitek dendan 400euro balio duena 150 eurotaneskaintzen badizu, ziria sartunahi dizula pentsatu beharduzu.Informatuta egotea oso garran-tzitsua da, beraz.Hori da, hain zuzen ere, gure ze-regin nagusia: inork hanka sar-tu baino lehen, informatu. Jen-dea, erosketa bat egin aurretik,bulegora etor daiteke aholkueske.Zein da ikusi duzun arazo nagu-sia?Garai batean 6.000 euroko te-lefono fakturak ikusi nituen, li-nea erotikoak eta telefono bi-dezko lehiaketak zirela eta. Fa-milia batzuetan oso gaizkipasatu zuten. Kaltetuetakoasko adinekoak eta gaztetxoakziren. Bestalde, batzuk jendeazgehiegi fidatzen dira. Aurreandutenak zintzo jokatuko duelauste dute eta iruzur egiten die-te.

«Aurrean dutenakzintzo jokatukoduela uste duteaskok, eta iruzuregiten diete»

Page 14: GoiBerri 109. zenbakia

14 GOIBERRIMUTILOA

Ekainak 26, osteguna:Festei hasiera emateko, txerriaudaletxeko balkoian jarriko da.18:30: Mutiloako VI. Pala Lehia-ketako finaleko eta 3. eta 4. pos-tuko pilota partidak eta sari bana-keta.19:30: XVII. Patata tortilla lehia-keta egingo da. Parte hartzekoOstatuan eman behar da izena.Ondoren: Prestatutako tortillakgerturatzen direnen artean bana-tuko dira.Patata tortillari laguntze-ko ardoa ere banatuko dute. 20:00: Toka lehiaketa herrita-rrentzat. Bi sari izango dira, bata

Ekainak 29, igandea,San Pedro eguna:Goizean: Goiz eresia Segurakotxistulariekin.11:00: Bola lehiaketa.11:00:Meza.Ondoren: Gabiriako Goruntz taldearen dantza saioa.Bazkalaurretik: Elustondo anai-arreba trikitilariak.18:30:Herri kirolak. Aizkolariak:Azurmendi, Ugarteburu, Jauregieta Larrañaga. Harrijasotzailea:Izeta II.Ondoren: Elustondo anai-arrebatrikitilarien eskutik erromeria.

San Pedro festak Mutiloan

gizonezko onenarentzat eta bes-tea emakumezko onenarentzat.Iluntzean: Iluntze aldeko giroaIrati eta Julen trikitilariek alaitukodute.

Ekainak 27, ostirala:20:00:XXII. Sagardo dastaketaegingo da. 26 sagardotegi desber-dinetako sagardoa probatzeko au-kera egongo da.Taloak eta pintxo-ak txorizoarekin nahiz gaztarekin. Ondoren nahi dutenentzat oilaskoerrea jateko aukera izango da.24:00:Dantzaldia Joselu Anaiaktaldearekin.

Ekainak 28, larunbata: Eguerdian: Bazkaldu aurreko poteoa.14:00: Gazte bazkaria.17:00:Umeentzako puzgarriak,jolasak eta merienda.21:00: Herri afaria. Afariaren aurretik, ardo banaketa izango da.Mozorro gaua.23:30: Txerri harrapaketa.24:00: Salda Badago eta GuriBost taldeekin dantza saioa goi-zaldera arte. Dantzaldia hasi aurretik, argazkilehiaketako sari banaketa egingoda.

Page 15: GoiBerri 109. zenbakia

GOIBERRI 15MUTILOA

Page 16: GoiBerri 109. zenbakia

16 GOIBERRIZUMARRAGA

Ekainak 27, ostirala:11:00-13:00 eta 16:30-19:30:Haur parkea, txu-txu trena etaapar festa. Euskadi plazan.11:00: Sekundino Esnaola MusikaEskolako trikitilarien kalejira.12:00: Gazteisabelak, mugikorre-kin ateratako argazki lehiaketarenhasiera.

18:30:Dantzateke haur dantzal-dia.19:00: Euskal Herriko errekorta-dore txapelketa, La Salle-Legazpiikastetxeko jolastokian.20:30: Zumarragako musika ban-daren kontzertua, Zelai Ariztikopilotalekuan.23:15: Su artifizialak, Caballer FXetxearen eskutik.23:30: Ixabel Dj festa, Iratzarridultzaineroek lagunduta. Euskadiplazan.00:30: Pasarela orkestrarekinberbena, Euskadi plazan.

Santa Isabel Zumarragan

Haur eta helduen odontologia orokorra

Erradiografia panoramikoak eta zefalometrikoa

Odontologia estetikoa

Kirurgia - Inplanteak

ORTODONTZIA * PERIODONTZIA

Joan de Iturralde, 3 - BEASAINTel 943 884 628

www.inaustihk.com

Arratsaldean: Hip Hop festa.15:00: Grafiti taldea, idazleak,kontzertuak, DJak. Zelai Arizti pilotalekuan.19:00: Buruhandiak herriko kale-etan zehar, Iratzarri dultzaineroeklagunduta. Irteera, Zelai Ariztitik.23:00: Elkarteen arteko XLIX.Danborrada.

Ekainak 28, larunbata: 08:00:Asteroko azoka, Euskadiplazan.12:00:Dantza libreko txapelketa,Zelai Ariztiko pilotalekuan.15:30:Herri mailako plater tirake-ta, Olaberriko tiro zelaian.16:00: Zumarragako XIV. Xaketxapelketa, Bidezarren.17:00: Binakako Euskadiko elitetxapelketaren finala. Beloki pilota-lekuan.18:00:Dantza jaialdia: Zumarra-ga-Urretxuko Irrintzi, UrretxukoLurra eta talde gonbidatua. ZelaiAriztiko pilotalekuan.

Page 17: GoiBerri 109. zenbakia

GOIBERRI 17ZUMARRAGA

Ekainak 29, igandea:09:30: Kalejira Antxiñako AmaTxistulari taldearekin.11:00-14:00:Haurren egunekofesten hasiera ekitaldia.11:45:VIII. Pintxo lehiaketakoirabazleei sari banaketa.Ondoren: Irrintzi dantza taldekogaztetxoen dantza saioa, entzie-rro txikia Zelai Ariztiko pilotale-kuan eta haur jolasak, La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian.12:30: Euskal Herriko 2. mailakoaizkolari txapelketako kanporake-ta, Euskadi plazan.13:00:Haurrentzako poniak etazezentxoak, La Salle-Legazpiikastetxeko jolastokian.16:30:Haur danborrada.19:00: Goiargi abesbatzarenemanaldia, Mertzedaritar Leika-meen elizan.20:00: Saloiko dantzak Jose MariOrbegozoren eskolaren eskutik,Euskadi plazan.23:30:Mariachi Femenil Esenciade Jalisco, Euskadi plazan.

19:30: Eslavaren salbea AndreMaria Jasokundearen parrokia eli-zan, Parrokiako abesbatzarekin.23:00:Oihan Vega Euskal kantuherrikoiak berreskuratuz, Euskadiplazan.

Ekainak 30, astelehena:11:00-13:00 eta 16:30-19:30:Haur parkea, txu-txu trena etaapar festa, Euskadi plazan.12:30:Haurrentzako poniak etazezentxoak, La Salle-Legazpiikastetxeko jolastokian.19:00: Gazteentzat zezentxoak,La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian.19:00: Erromeria.com dantzaldifamiliarra, Kalebarren-Areizagaplazan.22:30:Herriko Samba Dzangataldearekin dantzaldia, Euskadiplazan.

Uztailak 1, asteartea:11:00-13:00 eta 16:30-19:30:Haur parkea, txu-txu trena etaapar festa, Euskadi plazan.12:30:Haurrentzako poniak etazezentxoak, La Salle-Legazpiikastetxeko jolastokian.18:30:Antioko Amari ohiko bisitaegingo diote herriko agintariek,Antxiñako Ama Txistulari taldea-

rekin batera.19:00: Kuadrila arteko Gran Prixerakustaldia, La Salle-Legazpiikastetxeko jolastokian.19:30: The McKensys Clan Bandtaldearen kalejira.

Page 18: GoiBerri 109. zenbakia

18 GOIBERRIZUMARRAGA

Txistulari taldearekin,Tolosakodultzaineroekin eta trikitilariekin.19:00: Antioko Amari eskaintza:bederatziurrena eta arrosarioa.20:30: Charlot Dixe Band taldea-ren kalejira.20:30: Agurra eta itzulera.20:30: Pintxo banaketa.21:15: Kaleko ezpata dantza.21:30: Erromeria txistulariekineta trikitilariekin, Euskadi plazan.

Uztailak 3, osteguna: 17:00: Idi probak: Iñaki Irigoras,Patxi Aranberri, Egoitz Armaoleaeta Asier Zubillaga, Euskadi pla-zan.21:30: Idi probak: Jose Luis Zaba-leta, Asier Izagirre eta Pablo Aran-berri, Euskadi plazan.

Uztailak 2, asteazkena:08:00: Antxiñako Ama TxistulariTaldearen kalejira.09:00: Santa Isabel eguneko XV.Argazki rallya.09:30: Euskadi plazan elkartu,eta herriko agintariak nahiz herri-tarrak Andre Maria Jasokundea-ren parrokia elizara joango dira;ondoren, herriko parrokiako kabil-doekin batera Antioko Amaren

elizara joango dira.11:00: Meza nagusia eta Ezpatadantza.12:30: Ohorezko aurreskua, elizaaurreko zelaian.13:00: Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako bertsolariak, To-losako dultzaineroak eta trikitila-rien saioa.14:30: Herri bazkaria.17:30: Erromeria, Antxiñako Ama

Page 19: GoiBerri 109. zenbakia

GOIBERRI 19ZUMARRAGA

Ekainak 27, ostirala:20:00: Kontrapregoia.23:00: Taupada taldearenkontzertua.00:30: Brindisa presoen alde.01:00: Kontzertuak: Alter hegoeta Godsuck.

Ekainak 28, larunbata:12:00: Ardo ekologikoarendastaketa, pintxoak eta trikitixa.16:00: Margolarien sormentailerra.19:00: Mani-akzioa.22:30: Kontzertuak: Pottors etaKlito, Sangre de Mono, TheBombins eta Skalope.

Ekainak 29, igandea:20:00: Afari merienda.Ondoren: Kontzertua: Mantalano!.

TXOSNETAKO EGITARAUA

Ekainak 30, astelehena,Gazte Eguna: 12:00: Altxorraren bila.13:30: Trikipotea.14:30: Bazkaria.18:30: Batukada.22:30: Berbena: Guri 5.

Uztailak 1, asteartea,Bixamona fest:19:00: Sagardo dastaketa.20:00: Parrilada.Bitartean: Kontzertuak: Artus,Adikune eta Pistoletak.

Uztailak 2, asteazkena:22:00: Berbena: Ezten giroik.

Page 20: GoiBerri 109. zenbakia

Top Related