Download - FAKTURA ELEKTRONIKOAK EGITEA EF4KTUR-ekin
Leioako Udala Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]
Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin
FAKTURA ELEKTRONIKOAK
EGITEA EF4KTUR-ekin
Ayuntamiento de Leioa Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]
Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin
SARRERA
Gida arin honek modu errazean azaltzen du faktura
elektronikoak nola egin Leioako Udalerako ef4ktur programa
erabiliz. Programa hori Euskal Foru Aldundien ekimena da beren
fakturak jaulkitzen dituztenenei faktura elektronikoa egiteko
aukera dohainik emateko, eta horrela, modu erraz eta
praktikoan, enpresek elkarren artean eta euskal
administrazioekin lan egin dezakete.
Programa hau eta gidaliburuak doan deskarga daitezke hemendik:
www.ef4ktur.com.
Gida honetan, faktura elektronikoa egiteko ezinbesteko pausuak
soilik azaltzen dira, ez ef4aktur programaren funtzio guztiak.
Informazio osoa eskuratzeko, gidaliburuak erabili.
Erabili den ef4ktur programaren bertsioa 4.0.4 izan da,
2015/06/01ekoa.
1. URRATSA – SOZIETATE ETA BEZEROEI HASIERAKO ALTA EMATEA
Urrats hau programa lehenbizi erabiltzean bakarrik emango da.
Kudeaketa!Nire sozietateak atalean sartu eta sozietate bat
sortu faktura egingo duen enpresaren datuekin.
Ayuntamiento de Leioa Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]
Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin
Ayuntamiento de Leioa Elexalde, 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]
Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin
Kudeaketa!Bezeroak/Hornitzaileak atalean sartu eta ef4aktura egingo duen
bezeroa sortu (Leioako Udala). Bezeroaren fitxan honako datu hauek bete beharko
dira.
Azkenik, Kudeaketa!Kontzeptuak atalean sartu eta fakturen
kontzeptu orokorrak sortu.
Ayuntamiento de Leioa Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]
Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin
2. URRATSA – FAKTURA ELEKTRONIKOAK SORTZEA
Fakturazioa!Igorritako fakturak!Fakturak atalean sartu.
Faktura Berria aukera hautatu. Hurrengo pantaila agertuko da,
eta bertan, fakturaren datuak bete.
Bereziki garrantzitsuak dira gorriz nabarmendutako datuak.
Ayuntamiento de Leioa Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]
Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin
- Kontzeptua: fakturaren deskribapen orokorra. Eremu betegarria
oso handia ez bada ere, nahi beste testu sartzeko aukera
ematen du, eta gomendagarria da fakturaren kontzeptua ahalik
eta gehien zehaztea.
- Kontratugilearen datuak: Kontabilitate Bulegoa, Kudeatzaile
Organoa eta Udaleko Izapidetze Unitatea (kasu honetan,
L01480545 kodea eta Udalaren datuak).
Behin faktura behar bezala grabatuta, hautatu eta
Sinatu/Jaulki aukera hautatu digitalki sinatuta gera dadin
ziurtagiriaren bitartez.
Sinatu ondoren, Zirriborroen ataletik Jaulkiak atalera igaroko
da faktura.
Ayuntamiento de Leioa Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]
Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin
3. URRATSA – FAKTURA ELEKTRONIKOAK BIDALTZEA
Jaulkiak atalean sartu, hautatu bidali nahi duzun faktura eta
aukeratu “Gorde honela” aukera. Fitxategiaren formatua
hautatzeko aukeratzeko pantaila agertuko da, eta hautatu
Faktura Elektronikoa (.xml).
Fitxategia gorde horretarako den karpetan.
Fitxategia bidali posta elektronikoz Leioako Udalak faktura
elektronikoak jasotzeko duen helbidera:
GARRANTZITSUA:
Arazoak antzeman dira faktura elektronikoak GMAIL-etik
bidaltzen direnean, sistema horrek fakturen fitxategiak
aldatzen dituelako. Beraz, posta elektronikoko beste aplikazio
batzuk erabili behar dira faktura elektronikoak bidaltzeko.