1
Euskara-plana
Udalaren barneko erabilera-plana
2018-2022
Santurtziko Udala, 2018ko azaroa
2
1. Sarrera 3
1.1 Planaren testuingurua 3
1.2 Helburuak 4
1.3 Metodologia 5
2. Santurtziko Udala 7
2.1 Administrazio-atalak 7
2.2 Bete beharreko helburua, indarrean dagoen legediaren arabera 7
2.3 Barne-berrantolaketa 8
2.3.1 Jendaurreko atalak 8
2.3.2 Gizarte-izaerako administrazio-atalak 10
2.3.3 Administrazio-atal orokorrak 10
2.3.4 Administrazio-atal bereziak 10
2.4 Egungo egoera linguistikoa 11
2.4.1 Langileak, Hizkuntz Eskakizunak eta derrigortasun-datak 11
2.4.2 Laburpen gisa 13
2.4.3 Ondorioak 13
2.5 Euskarazko administrazio-atalak 14
2.5 Hizkuntzen erabilerarako jarraibideak 15
2.5.1 Zerbitzu-hizkuntza 16
2.5.2 Lan-hizkuntza 17
3. Helburuak, lan-ildoak eta proposamena 19
3.1 Derrigortasun-datak esleitzea eta erretiroak 19
3.2 Barne berrantolaketa eta Lanpostuen Zerrenda berria 22
3.3 Proposamena 23
3
1. Sarrera
1.1 Planaren testuingurua
Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Erabilera Arautzeko 10/1982
Oinarrizko Legeak, azaroaren 24koak, herritarren hizkuntza eskubideak aitortu eta
herri-aginteek hizkuntzaren alorrean dituzten betebeharrak ezartzen ditu.
Aipatu Legearen 14 artikuluak herritarrei administrazioarekiko harremanetan
aitortutako hizkuntza-eskubideak bermatzeko, administrazioaren zerbitzupeko
pertsonala arian-arian euskalduntzea aurreikusten du, eta administrazioetako
lanpostu-zerrendetan bi hizkuntza ofizialen derrigorrezko ezagutza duten lanpostuak
finkatu beharra ere bai.
Euskal Autonomia Erkidegoko Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren
6ko 6/1989 Legearen V. Titulua eta hau garatzeko Eusko Jaurlaritzak herri-
administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko onartutako erregelamenduzko
arauak euskararen ofizialtasunak Funtzio Publikoaren eremuan izan beharreko isla ez
ezik, herri-administrazioetako euskararen erabileraren normalizazio-prozesuaren
oinarri ere badira.
Honi loturiko lehen plangintza aldian (1990-95) euskal herri-administraziorako
euskararen erabileraren normalizazio-prozesuak izan duen helburu nagusia
administrazioaren giza bitartekoak arian-arian euskaraz ere jarduteko gaitzea izan da.
Bigarren plangintza aldia araupetzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko
86/1997 Dekretuak, apirilaren 15ekoak, elementu berriak erantsi dizkie lehenengo
plangintza aldiko arauei.
Izan ere, lehen plangintza aldian aurrerapauso nabarmenak eman baziren
euskarazko hizkuntza-gaitasuna duten langileen kopuruan, bigarren plangintza alditik
aurrera administrazioaren baitan euskarazko erabilera areagotzeko ardura eta, hori
lortzeko, neurri osagarriak hartu beharra jasotzen da.
Horrela, 86/1997 Dekretuak euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu
beharra ezarri die euskal herri-administrazio guztiei. Gainera, plan horiek jaso
4
beharreko gutxieneko osagarriak adierazten dira aipatu Dekretuaren 18 artikuluan.
Ondokoak dira:
a) erakundearen gaur egungo hizkuntz egoera azalduko da.
b) entitatearen hizkuntz helburuen arabera, zenbat administrazio-atal elebidun
eta euskarazko sortuko diren proposatuko da.
c) ondo zehaztuko da zein neurri hartuko den administrazio-atal elebidunek eta,
batez ere, euskarazko administrazio-atalek aurrera egin dezaten.
d) kontratazio-arloan erabiliko diren neurriak.
Urrats horiekin loturik, Santurtziko Udalak, beraz, indarrean dagoen arautegia
zein bere eskumeneko eremurako emandako jarraibide eta ordenantzak betez, berari
dagokion euskararen erabilera normalizatzeko plan berria landu eta onartuko du,
dokumentu honetan azaltzen denez.
1.2 Helburuak
Herri Administrazioetan euskararen erabilera indartzea eta areagotzea da
euskara-planen helburu nagusia, bai zerbitzu-hizkuntza, bai lan-hizkuntza modura,
euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza-eskubideei erantzun ahal
izateko.
Euskara Planen helburu estrategikoek helburu nagusia lortzeko landu
beharreko ildo nagusiak markatuko dituzte.
1. Herritarrekiko harremanetan euskara zerbitzu-hizkuntza izan dadin bermatzea.
2. Euskara beste administrazioekiko harremanetako hizkuntza izatea bermatzea.
3. Euskara administrazio barneko lan-hizkuntza izatea ahal den neurrian.
Testuinguru honetan EAEko Euskararen Erabilera Arautzeko 10/1982
Oinarrizko Legea onartu zenetik, herri-administrazioetan hainbat urrats eman dira
euskararen normalizazioa sustatu eta lortzearren. Horrela, EAEko uztailaren 6ko
Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 legea garatuz, herri-administrazioek, besteak
beste, bertako langileek beren lan-eginkizunak euskaraz betetzeko hizkuntzaren
5
ezagutza-maila egokia lor zezaten neurri jakin batzuk hartu zituzten 1990-95
plangintza aldian.
86/97 Dekretuak aurreko plangintza aldian egindako ibilbideari jarraitu eta
ezagutzatik erabilerarako jauzia emateko oinarriak ezarri zituen. Horrela, bigarren
plangintza alditik aurrera eginbehar nagusia erakunde bakoitzak bere hizkuntza-
egoeratik abiatuz euskararen erabilera normalizatzeko planak zehaztea eta abian
jartzea izan da.
1.3 Metodologia
Plan hau 2013tik 2017ra bitarteko euskara-planaren ebaluazioan oinarritzen
da.
Planaren lehenbiziko atalean, Santurtziko Udalaren egoera linguistikoaren berri
ematen da, eta datozen bost urteetan hizkuntza eskakizunetako derrigortasun-datei
eta benetan bete beharreko indizeari dagozkien helburuak formulatzen dira.
Bigarren atalean, 2018-2022 aldian garatuko diren ekintzen berri ematen da.
33 ekintza diseinatu dira, 9 ataletan banatuta:
a. Agenteen arteko koordinazioa eta elkarlana: ekintza bat.
b. Administrazioan euskararen erabilera sustatzea eta bermatzea: 5
ekintza.
c. Euskara laneko hizkuntza izateko neurriak hartzea: 9 ekintza.
d. Udal langileen gaikuntza linguistikoa hobetzeko neurriak hartzea: 4
ekintza.
e. Irizpide linguistikoak ezartzea: 7 ekintza.
f. Idatzizko komunikazioa: ekintza 1.
g. Tresna eta aplikazio informatikoak: 6 ekintza.
Aipatutako ekintzez gain, aurreikustekoa da planaren iraupenean zehar beste
hainbat sortzea, ekintza nagusi edo dagoeneko daudenen osagarri, beharrezko eta
egingarri iritziz gero.
6
Asmo nagusia langileei ezagutzatik erabilerarako jauzia egiten laguntzea da.
Egia da oraindik ezagutza maila egokia lortu ez dutenek horixe eskuratzea izan behar
dutela helburu, baina ezin dugu ahaztu erabilera bera dela erronka, eta gure ahalegina
horretara bideratuko dugu.
7
2. Santurtziko Udala
2.1 Administrazio-atalak
Apirilaren 15eko 86/97 dekretuan, herri-administrazioetako euskararen
erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena, administrazio-atalen izaeraren
araberako hurrengo sailkapen hau jasotzen da:
a) Jendaurreko atalak: beren zeregin nagusia, ahoz zein idatziz,
administratuarekiko harremanetan oinarritzen denean.
b) Gizarte-mailako atalak: herri-administrazioaren harreman-sareak oso
nabarmenak eta bereziki gizarte-mailakoak direnean.
c) Atal orokorrak: beren zeregin nagusia batez ere administrazio barruko alorrean
gertatzen denean.
d) Atal bereziak: atal berezitzat joko dira bitarteko eta baliabideak eskaintzen
dituzten atal zein zerbitzuak. Gehienetan, eskuz egindako lanak burutzen
dituzte, besteak beste, eraikinen mantenimendu- eta kontserbazio-lanetan,
obra, garbiketa eta abarretan edo, bestela, lan teknikoak burutzen dituzte
instalakuntza zein ekipoen, laborategi eta antzekoen mantenimendu- eta
kontserbazio-zereginetan.
2.2 Bete beharreko helburua, indarrean dagoen legediaren arabera
Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera
normalizatzeko prozesuak 2018-2022 urte arteko plangintza jarriko du abian, hau da,
seigarren plangintza-aldia. 2016ko Biztanleria eta Etxebizitza Estatistikako datuen
arabera, Santurtziko udalari dagokion derrigortasun-indizea (euskaldunak + ia
euskaldunak / 2) %36,89koa da (17 art.). Hortaz, apirilaren 15eko 86/97 Dekretuaren
arabera, bigarren mailako helburua betetzea dagokio Santurtziko Udalari VI.
Plangintza-aldi honetan. Izan ere, Erakundeak derrigorrez bete beharreko indizea
%25etik %45era bitartekoa da:
Aurreko atalerako azaldutako helburuaz gainera1, administrazio-atal
elebidunak jarriko dira gizarte-izaerako ataletan eta, pixkanaka, erakundeak
1 Erakundeak derrigorrez bete beharreko indizea %0tik %25era bitartekoa denean, zera zehazten da:
Administratuari zerbitzua euskaraz eskaini beharko zaio bai ahoz, bai idatziz eta, horretarako, jendaurreko
8
euskararen erabilera normalizatzeko duen planean horrela ezarrita badago,
euskara erabiltzeko mikroplanak egingo dira maila orokorreko administrazio-
ataletan ere.
2.3 Barne-berrantolaketa
Santurtziko Udala asmo handiko barne-egituraren berrantolaketa-prozesuan
dago murgilduta. Prozesu hori 2017an hasi zen eta aurreikusita dago datozen urteotan
eramatea aurrera, VI. normalizazio-aldi honek dirauen bitartean.
Hiru dira berrantolaketa-plan horren helburu nagusiak:
● Herritarrei arreta emateko gune bakarra sortzea, Herritarren Arreta Zerbitzua
(HAZ) martxan jarrita.
● Gaur egungo antolaketa-arloak berdefinitzea, zortzi izatetik (Alkatetza eta
Herritarren Partaidetza; Idazkaritza eta Zerbitzu Orokorrak; Ekonomia eta
Ogasuna; Obra eta Zerbitzuak; Hirigintza eta Ingurumena; Gizarte Ekintza eta
Berdintasuna; Barne Araubidea, Giza Baliabideak eta Herritarren Segurtasuna;
Kultura eta Euskara) hiru izatera (Lurraldea; Antolaketa; Herritarrak).
● Lanpostuen Zerrenda berrikustea eta egokitzea, berrantolaketarako prozesuak
ekarritako ondorioak kontuan hartuta.
Une honetan, aipatutako berrantolaketa-prozesuaren ondorioz, oso zaila da
adieraztea zein izango den Santurtziko Udalaren administrazio-atalen sailkapena eta
ezaugarritzea, 86/1997 Dekretuak ezartzen duen bigarren mailako helburua betetze
aldera.
Hori dela-eta, ondorengo sailkapena emango dugu, azken emaitza lehenago
deskribatu dugun prozesuaren mendekoa bada ere.
2.3.1 Jendaurreko atalak
2018an Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) jarri da abian, Santurtziko Udalaren
administrazio-prozedura guztien izapidetzea errazte aldera. Zerbitzu horrek jauzi
administrazio-atal elebidunak ezarriko dira. Era berean, administrazio-atal elebidunak jarriko dira gazteriarekin harreman zuzena eta ohikoa duten ataletan eta, pixkanaka, erakundeak erabilera normalizatzeko duen planean horrela ezarrita badago, euskara erabiltzeko mikroplanak ere egingo dira gizarte-mailako administrazio-ataletarako.
9
kualitatiboa eragin du erakunde honen modernizazio-prozesuan eta ondorio
nabarienetako bat izan da gainerako administrazio-ataletan herritarrei arreta emateko
beharra nabarmen gutxitu izana.
Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
● Idazkaritza Zerbitzu Orokorren arloaren mendekoa da.
● Unitate hau herritarrei arreta egiteaz arduratzen da, eta beraz, herritarrei
instituzioan burutu beharreko izapide guztiei buruzko laguntza ematen die.
● 11 kudeatzaile-administratibok eta buru batek osatzen dute.
Ekonomia eta Ogasuna
● Diru-sarreren kudeatzaileak, diru-bilketako administrari laguntzailea eta
diruzaintzako laguntzailea, batez ere.
Obra eta Zerbitzuak
● Administrari laguntzaileak, Kontsumoko administrazio-ataleko arduraduna,
kontsumo-ikuskatzailea, turismo-teknikaria eta Hilerriko koordinatzailea.
Hirigintza eta Ingurugiroa
● Sail desberdinetako administrari laguntzaileak eta kudeatzaileak.
Gizarte Ekintza eta Berdintasuna
● Emakumearen gizarte laneko arduraduna, Emakumearen zerbitzuko
administrari laguntzailea, Gizarte ongizateko arduraduna, administrari
laguntzaileak eta gizarte-langileak.
Barne Araubidea eta Giza Baliabideak
● Atezaina eta administrariak.
Kultura eta Euskara
● Kultura eta hezkuntzako administrariak eta eskolazainak.
Liburutegi-sarea
● Liburutegiko laguntzaileak
Musika-Eskola
● Administrari laguntzaileak eta irakasleak.
Udaltzaingoa
10
● Administrari laguntzaileak, harrera-lekuan dihardutenak eta agente gehienak.
Udal Euskaltegia
● Administraria, administrari laguntzailea, atezaina eta irakasleak
Kiroletarako Udal Institutua (KUI)
● Harrera lekuan dihardutenak, kirol monitoreak eta ordainketa eta
ordainagiriaren Administrazio-unitateko arduraduna.
Egoitza
● Harreran dihardutenak eta Informazio eta Harrerako Administrazio-ataleko
erizainak eta erizain laguntzaileak
2.3.2 Gizarte-izaerako administrazio-atalak
● Gizarte Ekintza: Oro har, lanpostu guztiak
● Kultura eta Euskara: Oro har, lanpostu guztiak
● Udaltzaingoa: Oro har, lanpostu guztiak
● Euskaltegia: Oro har, lanpostu guztiak
● KUI (kiroldegia): Oro har, lanpostu guztiak
● Egoitza: oro har, lanpostu guztiak
● SKA (Serantes Kultur Aretoa): Oro har, lanpostu guztiak
2.3.3 Administrazio-atal orokorrak
● Alkatetza: Idazkaria eta laguntzaileak
● Idazkaritza: Idazkari nagusia, abokatuak, administrazio-ataletako eta
Estatistika kudeatzailea
● Ekonomia eta Ogasuna: Gainerako guztiak
● Obra eta Zerbitzuak: Jendaurrekoak eta ofizialak ez diren beste guztiak
● Hirigintza eta Ingurumena: Gainerako guztiak
● Barne Araubidea eta Giza Baliabideak: Gainerako guztiak
● Egoitza: Gerentea eta administrariak
2.3.4 Administrazio-atal bereziak
● Obra eta Zerbitzuak: Ofizialak eta beharginak
● Egoitza: Zerbitzuko langileak eta sukaldariak
11
2.4 Egungo egoera linguistikoa
2.4.1 Langileak, Hizkuntz Eskakizunak eta derrigortasun-datak
Jarraian, Santurtziko Udalaren egoera linguistikoaren berri emango da.
Horretarako, adierazle nabarmenenak aurkeztuko dira eta horien bilakaera aztertuko
da onartua eta praktikara eramandako azken euskara-planarekin alderatuta (2013-
2017 normalizazio-aldikoa). Alderaketa horrek abiapuntu funtzioa izango du datorren
aldia (2018-2022) planifikatzeko unean.
Adierazleak 2013-2017 plana 2018-2020 plana Bilakaera
Santurtziko biztanleak
45.743 45.7162 -27
Euskaldunak Portzentajea
9.084
19,86%
11.968
26,18%
+2.884
+6,32%
Udalaren langile-kopurua3
320 3374 +17
Derrigor bete beharreko indizea (derrigortasuna) Betetzeko beharrezko lanpostu-kopurua (Lanpostuen zerrenda)
31,07%
100
36,89%
124
+5.82%
+24
Derrigortasuna duten lanpostuak Portzentajea Aldea lanpostuetan Aldea portzentajean
142
44,37%
+42
+13,3%
156
46,29%
+32
+9,40%
+14
+1,92%
2 Hemen adierazitako datuak EUSTAT-en web-gunetik jasoak dira (https://labur.eus/Z5iKN) [Kontsulta-data:
2018/10/04]. 3 Erakunde Autonomiadunak kontuan hartu gabe. 4 2018ko urriaren 25eko Udal Osoko Bilkuran onartua.
12
Egoera arloz arlo aztertuz gero, ondoa izango dugu:
Jarraian, erakunde autonomiadunetako egoera labur-labur deskribatuko da:
Erakundea Lanpostu-kopurua Derrigortasun-datak Portzentajea
Nuestra Señora de Begoña Egoitza
74 24 32,43%
Serantes Kultur Aretoa (SKA)
7 7 100%
Kiroletarako Udal Institutua (KUI)
10 6 60%
Udal Euskaltegia5 3 3 100%
Atal honetan ez dugu bi planifikazio-aldietako hasiera-uneen konparazio-
daturik eskaintzen ez baita datu esanguratsurik izan.
Erakunde autonomiaduen egoera egokia da, emandako datuetan ikus
daitekeenez. Residencia Nuestra Señora de Begoña Egoitza, ordea, salbuespena da,
non derrigortasun-portzentajea %32,43koa den. 2018-2022 aldian egoera horri aurre
egingo zaio, portzentajea nabarmen igo dadin.
5 Langile gehienak irakasleak dira, eta 4. HE (TG) esleituta dutenez, ez dira denerako kalkuluan sartzen.
13
2.4.2 Laburpen gisa
Udala eta Organismo Autonomiadunak
431 lanpostu
Derrigorrez bete beharreko indizea (derrigortasuna)
Indizea betetzeko behar diren lanpostuak
Udalaren benetako indizea
Lanpostu-kopurua
36,89% 159 45,48 (+8,58%) 196 (+37)
2.4.3 Ondorioak
Agertutako datuek egoki erakusten dute aurreko euskararen erabilera-planak
lorturiko emaitzen helburuen tamaina, eta oraindik orain zer hobetu asko badago ere,
agerikoa da herritarrek administrazio honekin euskaraz aritzeko duten eskubidea
bermatuta dagoela.
Egungo egoera aztertzen jarrita, azpimarratu beharrekoak dira bi plangintza-
aldien hasieran (2013an eta 2018an) oinarri gisa hartutako adierazleak:
● Santurtziko euskaldunen kopuruak nabarmen egin du gora, populazioaren
%19,86tik %26,18ra, hain zuzen ere.
● Igoera horrek ekarri du derrigortasun-datak ezartzean derrigorrez bete
beharreko indizea %31,07tik %36,89ra igo izana. Era berean, Lanpostuen
zerrendan derrigortasuna izan behar duen postu-kopurua ere 159 izatera
pasatu da.
● 2013-2017 aldia amaituta, Santurtziko Udalean 196 lanpostu dira
derrigortasuna dutenak, derrigorrezkoak direnak baino 37 gehiago, hau da,
%8,58 gehiago,
VI. Normalizazio-plana diseinatzean, aurreko planak lorturiko betetze-mailari
buruzko datuak aztertu beharra dago. Horrela, Santurtziko biztanleriaren gehiengoak
elebakarra izaten jarraitzen badu ere, euskaldun-kopuruaren gorakada oso
garrantzitsua izan da azken bost urteotan eta pentsatzekoa da datorren aldian ere
14
(2018-2022) gorako joera hori indartuko dela eta euskaraz aritu ahal izateko gaitasuna
dutenen kopurua handitu egingo dela.
Horrez gain, kontuan izan behar da legean jasota dagoela administrazioak
erantzun egin behar diola herritar horiek zerbitzu publikoa euskaraz jasotzeko duten
eskubideari. Beraz, pentsatzekoa da gero eta gehiago izango direla arreta euskaraz
emateko eskatuko duten herritarrak. Legea gorabehera, geuk ere administrazioa gero
eta euskaldunago egin nahi dugu, hor ere Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza
ofizial biek garrantzi bera izan dezaten.
2.5 Euskarazko administrazio-atalak
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 15 artikuluan ematen den definizioaren
arabera, administrazio-atal elebidunak beren zereginak Euskal Autonomia Elkarteko
bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan, batean zein bestean, betetzen dituzten
administrazio-atalak izango dira, eta euskarazko administrazio-atalak beren zereginak
batez ere euskaraz betetzen dituztenak izango dira.
Hona hemen administrazio-atalak euskarazkotzat jo ahal izateko baldintzak:
1. Atala osatzen duten postu guztiek edo gehienek (%80) derrigortasun-data
izatea.
2. Langile guztiek edo gehienek lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizuna
egiaztatuta izatea (%80). 4 HEren kasuan, kontuan hartuko da langileek 3. HE
egiaztatuta izatea.
3. Ataleko arduradunaren lanpostuak derrigortasun-data izatea eta horretan ari
den langileak dagokion hizkuntz eskakizuna egiaztatuta izatea.
Beraz, 2013-2017 aldian egindako lanari esker, nabarmentzekoa da 2018-2022
aldian Santurtziko Udalean euskarazko hiru administrazio-atal izango direla,
horretarako eskatzen diren baldintzak guztiak betetzen baitira:
Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
● 12 lanpostu ditu (buru bat eta 11 kudeatzaile-administratibo).
● Postu guztiek 3. HE dute esleituta eta horietako 10ek derrigortasun-data dute.
15
● Horietan ari diren 10 langilek lanpostuari dagokion HE dute egiaztatuta
(%83,33).
● Zerbitzuko buruak dagokion 3. HE du egiaztatuta.
Liburutegi-sarea
● 15 lanpostu ditu (buru 1, koordinatzaile 1, 12 liburutegiko laguntzaile eta
administrari laguntzaile 1).
● Lanpostu guztiek derrigortasun-data dute esleituta (%100) eta horietan ari diren
langile guztiek dute beren lanpostuari dagokion HE egiaztatuta (%100).
● Zerbitzuko buruak dagokion 3. HE du egiaztatuta.
Udal Euskaltegia
● 21 lanpostu ditu (zuzendari 1, idazkari akademiko 1, 14 irakasle, 2 itzulpen eta
normalizazio-teknikari, administrari 1, administrari laguntzaile 1 eta bedel 1).
● Lanpostu guztiek derrigortasun-data dute esleituta (%100) eta horietan ari diren
langile guztiek dute beren lanpostuari dagokion HE egiaztatuta (%100).
● Zuzendariak dagokion 4. HE (TG) du egiaztatuta.
Euskarazko bi administrazio-atal sortzeko modua eduki izana gertaera
gogoangarria izan da Santurtziko Udalaren normalizazio linguistikoaren prozesuan.
Orain arte, ageriko arrazoiak tarteko, Udal Euskaltegia izan da euskarazko
administrazio-atal bakarra eta une honetan hiru atal izatea azken urteotan
Administrazio honek egindako lan handiaren emaitza da.
2.5 Hizkuntzen erabilerarako jarraibideak
Euskararen erabilpena arautzeko 10/82 Oinarrizko legean, Euskal Funtzio
Publikoaren 6/89 legean eta 86/97 Dekretuan hizkuntza ofizialen erabilerarako
jarraibideak ematen badira ere, komenigarria da era mailakatuan garatzea
administrazio bakoitzean aipatu araubidean jasotako xedapenak, administrazio
horietako jardunaren erantzule direnek hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibide
zehatzak izan ditzaten.
Udaleko aginte-organoetarako zein administrazio-atal guztietarako
jarraibideak:
16
2.5.1 Zerbitzu-hizkuntza
Euskarak, gaztelaniak bezala, herritarrei zerbitzua emateko hizkuntza izan
behar du, atal-mota guztietan. Administrazioak herritarrekin dituen harreman-mota
guztietan bermatu beharko du euskararen erabilera, ahozko eta aurrez aurreko
harremanetan, telefono bidezkoetan, bozgorailua erabiltzen denetan, idatzizkoetan,
bai eta tresna elektroniko, informatiko zein telematikoen bidez gertatzen direnetan ere
(Internet, fax, posta elektroniko eta abarretan).
a. Ahozko harremanetan
● Hartzaile jakinik ez duten ahozko mezuak (erantzungailu automatikoz,
bozgorailuz eta abarrez emandakoak), euskaraz eta gaztelaniaz
emango dira, esandako ordena horretan.
● Euskaraz dakien langilea euskaraz zuzendu beharko litzaioke
herritarrari, gero administratuak hautatutako hizkuntza ofizialean
jarraitzeko aukera izan dezan.
b. Idatzizko harremanetan
● Herritarrei zuzendu beharreko dokumentazioa euskaraz eta gaztelaniaz
egongo da, herritarrak beren-beregi euskararen edo gaztelaniaren
aldeko aukera egiten ez badu. Izan ere, herritarrak Administrazio
honetara zuzentzerakoan erabilitako hizkuntza da erantzunean erabiliko
dena.
● Komunikazio administratiboak: administrazioen arteko harremanak
1. Euskararen Erabilpena Arautzeko azaroaren 24ko 10/1982
Oinarrizko Legeak 8.2. artikuluan xedatutakoari jarraituz, ele
bietan egon behar dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko Herri
Administrazioak beste edozein administraziotara bidalitako
komunikazio administratiboak.
2. Komunikazio administratiboak euskaraz idatziko dira hala
eskatzen duten herri administrazioetara baita euskara hutsa
erabili ohi dutenetara ere.
17
2.5.2 Lan-hizkuntza
Lan-hizkuntzaren inguruko jarraibide hauek, batez ere, memoria, azterketa,
txosten eta zirriborroei buruzkoak dira, eta bai hizkuntza ofiziala aukeratzeko dauden
legezko xedapenek ukitu gabeko bestelako gaiei buruzkoak ere. Jarraibidea, beraz,
hauxe da:
Plan honetan komunikazio administratiboetarako emandako jarraibideari
kalterik eragin gabe, administrazio-ataleko dokumentazioa hizkuntza bakar
batean sortuko da, euskaraz edo gaztelaniaz.
Administrazio-atal elebidunetarako jarraibide propioak
Zerbitzu-hizkuntza gisako dokumentaziorako eta administrazio barruko zein
administrazioen arteko komunikazio administratiboetarako, aurreko puntuko izaera
orokorreko jarraibide berberak ematen dira.
Lan-hizkuntza gisa, berriz, honako jarraibide hauek izan beharko dira kontuan:
Plan honetan, komunikazio administratiboetarako emandako jarraibideari
kalterik eragin gabe, administrazio-atal elebidunetako dokumentazioa arian-
arian euskaraz sortuko da.
Hizkuntza ofizialen erabilerako itzulpen-irizpide osagarriak
Hizkuntza ofizialen erabilerarako aurreko puntuan emandako jarraibideek
itzulpen-irizpide osagarriak behar dituzte, plan honetan jaso beharko direnak. Izan ere,
bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko gai diren funtzionarioek planean emandako
jarraibideen arabera jokatu beharko dute, atal bakoitzeko betetze-erritmoetara
egokiturik. Arintasun- eta eraginkortasun-baldintzak bete daitezen, itzulpenak
eginkizun osagarri izan behar du, hizkuntzen erabilerarako jarraibideak betetzen
lagunduz.
Hizkuntzen erabilerarako jarraibideen ondorioz aurreikusitako itzulpen-
beharrizanak honako hauek dira:
a. Herritarrei nahiz beste administrazio batzuetara ele bietan bidali
beharreko dokumentazioa euskaratik eta euskarara itzultzea.
18
b. Herritarrari euskara hutsean edo gaztelania hutsean (berak halaxe
aukeratu duelako) bidali beharreko dokumentazioa itzultzea.
Aipatutako itzulpen-beharrizanei nola erantzungo zaien zehazteko, dagozkion
neurriak hartuko dira: antolakuntza eta langileen alorrekoak nahiz ekonomikoak.
19
3. Helburuak, lan-ildoak eta proposamena
Lehenago aipatu bezala, euskara-planaren helburu nagusia da administrazio
publikoetan euskararen erabilera handitzea eta sustatzea da, dela zerbitzu-hizkuntza
gisa, dela laneko hizkuntza gisa, hiritarren eskubide linguistikoak bermatze aldera.
Jarraian, 2018-2022 aldirako lehentasunezkotzat jo diren lan-ildoak
zerrendatuko dira.
3.1 Derrigortasun-datak esleitzea eta erretiroak
Santurtziko Udalarentzat lehentasunezko helburua da derrigortasun-data duten
lanpostuen kopurua nabarmenki igotzea. Horretarako, langileek erretiroa hartu ahala,
ordura arte izan duten lanpostuei derrigortasun-data esleituko zaie.
Neurri hau Udalaren beste lanpostu batzuetan ere aplika badaiteke ere,
Udaltzaingoan eta Nuestra Señora de Begoña Egoitzan sistematikoki aplikatuko da.
Udaltzaingoa
Postua Dotazio-kopurua HE Derrigortasuna
Zerbitzuko burua 1 4 0
Ofiziala - Udaltzaingoko burua
1 3 0
Udaltzaingoko ofizial ondokoa
5 3 1
Udaltzaingoko lehen mailako agentea
13 2 3
Lehen mailako agentea, Zehapenen arduraduna
1 2 0
Udaltzaingoaren Bulegoko agentea
4 2 0
Zehapenen Unitateko agentea
2 2 0
Udaltzaingoko agentea
65 2 28
20
Administrari laguntzailea
4 2 3
Denera 96 35 (36,45%)
Aurreko taulan ikus daitekeenez, derrigortasun-datak betetzean dugun indizea
%36,45ekoa da, eta ia-ia eskatzen zaigunaren parekoa bada ere, Santurtziko Udalak
betetzen duen indizearen aldean, askoz beherago dago (%45,48).
Ondoko taulan erretiro-adinaren bilakaera ikus daiteke, bai eta egoera horretan
dagoen langile-kopurua ere; horretaz gain, betetzen dituzten lanpostuen
derrigortasun-datak ere ematen dira:
Urtea 60 urtetik gorako langile-kopurua
Derrigortasuna
2017 5 1
2018 4 0
2019 1 0
2020 6 0
2021 2 0
2022 2 0
Denera 20 1
2018-2022 planak dirauen bitartean, 20 langilek hartuko dute erretiroa eta
horietatik 19 derrigortasun-datarik ez duten lanpostuetan ari dira.
Dagoeneko aipatu bezala, langileek erretiroa hartutakoan, hutsik geratzen
diren lanpostuei derrigortasun-data esleituko zaie.
21
2022ko egoera
Erakundea Lanpostu-kopurua Derrigortasun-datak Portzentajea
Udaltzaingoa 96 54 56,25%
(+19,80%)
Nuestra Señora de Begoña Egoitza
Postua Dotazio-kopurua HE Derrigortasuna
Gerentea 1 4 0
Gainbegiralea 1 3 0
Administrazio Ataleko Burua
1 3 0
Erizaintza Unibertsitate Diplomatua
6 2 3
Administraria 2 2 1
Sukalde-burua 1 2 0
Sukaldaria 3 2 1
Erizaintza-laguntzailea 50 2 18
Zerbitzu-langilea 9 1/2 1
Denera 74 24 (32,43%)
Udaltzaingoaren kasuan bezala, Egoitzak derrigortasun-datak betetzean duen
indizea (%36,89) beharrezko indizetik behera dago eta Udalarenak berdintzen badu
ere, izatez arazo estrukturaltzat jo daiteke egoera hori.
Ondoko taulan erretiro-adinaren bilakaera ikus daiteke, bai eta egoera horretan
dagoen langile-kopurua ere; horretaz gain, betetzen dituzten lanpostuen
derrigortasun-datak ere ematen dira.
22
Urtea 60 urtetik gorako langile-kopurua
Derrigortasuna
2018 12 3
2019 3 1
2020 4 0
2021 2 1
Denera 21 5
2018-2022 planak dirauen bitartean, 21 langilek hartuko dute erretiroa eta
horietatik 16 derrigortasun-datarik ez duten lanpostuetan ari dira.
Langileek erretiroa hartutakoan, hutsik geratzen diren lanpostuei derrigortasun-
data esleituko zaie.
2022ko egoera
Erakundea Lanpostu-kopurua Derrigortasun-datak Portzentajea
Egoitza 74 40 54,05%
(+21,62%)
3.2 Barne berrantolaketa eta Lanpostuen Zerrenda berria
Lehenago aipatu bezala, Santurtziko Udala asmo handiko barne-egituraren
berrantolaketa-prozesuan dago murgilduta. Prozesu hori 2017an hasi zen eta 2019an
zehar amaituta egoteko lanean ari da Udala.
Lortu nahi den helburu nagusia da eskura dauden baliabide publikoak
arrazionalizatu eta optimizatzea, egun indarrean dauden antolamendu-arloen
berdefinizioaren bidez.
Une honetan, ezinezkoa da berrantolaketaren emaitza aurreratzea, baina
lehentasunezko helburua izango da herritarrei emango zaien arreta bi hizkuntza
23
ofizialetan eskaini ahal izatea. Horretarako, administrazio-atalen definizioa hobetzea
lortu nahi da.
Arloen eta administrazio-atalen berrantolaketaren emaitzak Lanpostuen
zerrendaren berrikusketa eta egokitzapena ekarriko ditu, eta beraz, aukera ezin hobea
izango da hizkuntz eskakizunen eta derrigortasun-daten egoera orokorra
berrikusteko.
3.3 Proposamena
Jarraian, 2018-2022 planaren amaiera alderako lortu nahi den egoera
laburbiltzeko koadroa aurkezten da.
Proposamena egiteko erabilitako zenbait datu eskura ditugun datuen
estrapolazio dira, eta beraz, errore-marjina izan dezakete. Hori dela-eta, balizko bi
eszenatoki aurreikusi dira:
a. Lehen eszenatokia: 410 lanpostuko plantila
b. Bigarren eszenatokia: 431 lanpostuko plantila
Lehen eszenatokia
Udala eta Organismo Autonomiadunak
Adierazleak 2018 2022 Bilakaera
Langile-kopurua 431 410 -21
Derrigor bete beharreko indizea (derrigortasuna) Betetzeko beharrezko lanpostu-kopurua (Lanpostuen zerrenda)
36,89%
159
40,00%6
164
+3,11%
+5
Derrigortasuna duten lanpostuak
196
2317
+35
6 Santurtziko euskaldunen gorakadari erreparatuta egindako estimazioa da. 7 Bakar-bakarrik lehenago adierazitako neurriak hartuta (Udaltzaingoa eta Egoitza).
24
Portzentajea
45,48% 56,34%
+10,86%
Bigarren eszenatokia
Udala eta Organismo Autonomiadunak
Adierazleak 2018 2022 Bilakaera
Langile-kopurua 431 431 0
Derrigor bete beharreko indizea (derrigortasuna) Betetzeko beharrezko lanpostu-kopurua (Lanpostuen zerrenda)
36,89%
159
40,00%8
172
+3,11%
+13
Derrigortasuna duten lanpostuak Portzentajea
196
45,48%
2319
53,60%
+35
+8,12%
Deskribatutako balizko bi eszenatokietan, egindako estimazio horien ondorio
ikusgarriena da derrigor bete beharreko indizean lortuko den portzentaje altua, bai
lehen eszenatokian (%56,34), bai eta bigarrenean ere (%53,60).
Hori dela-eta, ondokoa adierazi nahi dugu:
Apirilaren 17ko 86/1997 Dekretuaren 17 artikuluak ezartzen du zein diren
gutxieneko helburuak, Euskal herri-administrazioetan euskararen erabilera
normalizatuz joan dadin. Dekretuaren ezarpen-esparruan dauden erakundeetako
bakoitzak dagozkion gutxieneko helburu horiek lortu beharko ditu derrigortasun bete
beharreko indizeak ahalbidetzen dion heinean.
8 Santurtziko euskaldunen gorakadari erreparatuta egindako estimazioa da. 9 Bakar-bakarrik lehenago adierazitako neurriak hartuta (Udaltzaingoa eta Egoitza).
25
Lehenago aipatu bezala, Santurtziko Udalari bigarren mailako helburua
dagokio, Erakundeak derrigorrez bete beharreko indizea %25etik %45era baita.
denean:
Hala ere, normalizazio-plan honetan egin berri dugun proposamenaren
arabera, eta bertan aztertutako balizko eszenatokiak kontuan hartuta, datorren
planean (2023-2027) pentsa liteke bigarren mailako helburua izatetik hirugarren
mailako helburua izatera pasatzea, zeren derrigorrez bete beharreko indize erreala
%45etik %70era artekoa izango baita, Udalak horretara legez behartuta egon ez
arren.
Aldaketa horren ondorio nabarmena litzateke administrazio-atal elebidunak
jartzea izaera orokorreko ataletan. Horrek, ezbairik gabe, oso aurrerapen handia
ekarriko luke Santurtziko Udalaren normalizazio-prozesuan.