Download - Eguzki Berri
JJJJJJJJOOOOOOOOXXXXXXXXEEEEEEEEMMMMMMMMIIIIIIIIEEEEEEEELLLLLLLL BBBBBBBBAAAAAAAARRRRRRRRAAAAAAAANNNNNNNNDDDDDDDDIIIIIIIIAAAAAAAARRRRRRRRAAAAAAAANNNNNNNN HHHHHHHHEEEEEEEERRRRRRRRRRRRRRRRIIIIIIII IIIIIIIIKKKKKKKKAAAAAAAASSSSSSSSTTTTTTTTEEEEEEEETTTTTTTTXXXXXXXXEEEEEEEEAAAAAAAA
AAAAAAAATTTTTTTTAAAAAAAAUUUUUUUUNNNNNNNN 2012ko MARTXOA 2012ko MARTXOA 2012ko MARTXOA 2012ko MARTXOA 92929292. alea . alea . alea . alea 2 euro 2 euro 2 euro 2 euro
Joxemiel Barandiaran H.I
Eguzki Berri 92
AURKIBIDEA
GURASOEN TXOKOA............................................................... 2-5 ERREPORTAJEA........................................................................ 6-7 HITZEKIN JOLASEAN ......................................................... 8-25 BERRIAK................................................................................. 26-31 BAT ETA BESTE ................................................................... 32-33 DENBORA-PASAK...................................................................3-43 LEHIAKETA.................................................................................44
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 92 1
GABON ESKEA Joxemiel Barandiaran herri ikastetxeko ikasleak abenduaren 24ean, auzo bakoitzeko txokoak alaitzen ibili ziren Gabon abestiak abestuz. SAN MARTIN. San Martingo plazan bildu ginen goizeko 9:30ean, denak ohiturari jarraituz baserritar jantziak jantzita. Larraitz Sukiak, urtero bezalaxe, soinua jotzera etorri zen eta taldetxo bat bildu ginenean (15-20 lagun inguru), Sastei aldera abiatu ginen, handik kantatzen hasteko asmoz. Altzanipe aldera iritsi ginenean (bidean zehar jendea gehitzen joan zitzaion taldeari), 90-100 lagun inguru geunden eta oso giro alaia eta polita sortu zen, eguraldiak gehiegi lagundu ez zigun arren. Ubarrietan kantatu ondoren, bi taldetan banatu ginen. Alde batetik, 2. mailatik 6. mailara bitartekoak, Arrondoraino abiatu ziren eta beste guztiak (1. mailatik behera), plazan kantatzen jarraitu zuten. Talde handiena, plazakoa, eskolara eguerdiko 12:45 aldera iritsi zen eta handik pixka batera bigarren taldea. Eguerdiko 13:45ean eman zitzaion bukaera hamaiketakoari. 100 lagun inguru bildu ginen eta bat baino gehiago bazkari behar handirik gabe joan zen etxera.
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 92 2
SAN GREGORIO.
Abenduak 24ean ohi dugun bezala, San Gregorioko haurren guraso koadrila bildu ginen Atxurreneko zubian goizeko 10etan gure umeak hartuta, ohiturak dioen bezala baserritar jantziak dotore jantzita. Dexenteko koadrila izaten gara urtero, eta umore onez Atxurrene aldetik indartsu Gabon kantak kantatzen ditugu.
24ko goiza euritsua izan zen, aterki handiekin ibili ginen eta batzuek arropak blai eginda bukatu zuten. Hamaika eta erdiak inguru arte euri zaparrada ederrak bota zuen. Gure abesteko eremua nahiko luzea denez, oinez talde handia ibiltzen da baina txofer koadrila bat autoekin ibiltzen gara S. Gregorio aldera jeisteko eta goiko aldeko baserri guztietara igotzeko.
Goiz erdian aterkiak apur bat baztertu genituen eta 12ak ingururako San Gregorio erdigune aldera iritsi ginen: lehen aipatu dugun bilgunetik hasita, guztiok elkarrekin ordena hau jarraitzen dugu ibilaldian: Atxurrene, Sariarte eta bitarteko etxeak, Ergone (sagardotegie eta Iturbe aldea barne), Gomesaltse, taldea oinez Aloska aldera jeisten da, eta ondoren San Gregoriora. Hemen Sabiaga baserri arte guztiok igotzen gara, Muño e.a. Hemendik beherakoan Murkondo auzoa egiten dugu, hau egin ostean auzo gunean abestuaz. Normalki haur txikien gurasoak auzoan bertan atxekitzen dira gurera, oso luzea egiten baita bestela goiz guztia. Beti Sutegin indarrak berritzeko hamaiketako edo pizgarri batekin bukatzen dugu. Aurtengoan eguerdiko ordubiak aldera banatu zen taldea, hurrengo urte arte esanez.
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 92 3
AIA. Aian ere goizeko 9,30ak aldera elkartu ginen koadrilatxo bat, lehenik eta behin Artzate Berrira joan ginen kotxeetan eta handik poliki-poliki Olatza-txiki Olatza, Larburu, Mendurkullu, Urkillaga, Praixkone, Ibondo, Beiztin, Lizaipe, Arbilleta, Felipene, Aiako plazan, Etxeberri, Aiarre, Errota, Errondo, Kaxeta, Atxurrene, Ibondobarrena, Txulo eta azkenik Joananen eman genion amaiera. Ondoren kotxeak hartu eta Haitzarri elkartera joan ginen 12,30ak aldera bertan hamaiketako bat izan genuen eta ondoren, elkarteko bazkideen artean gabonetarako 3 saski zozketatzen dituzte eta eskean ateratako hiru haur aukeratu ohi dira zenbakiak ateratzeko. Eta ondoren bakoitza bere etxeetara itzuli ginan, dagoeneko zain izango zen bazkari goxoa jatera.
Hiru auzoetako haurrek eskolako e skea errespetatzen dute goizez eta, nahi dutenak arratsaldean bigarren zita egiten dute, eurentzat sos batzuk lortzeko asmoz.
IBAIALDE IKASTOLAREN ALDEKO DIRU BILKETA. Dakizuen bezala, guraso elkarteak Lodosako Ibaialde ikastolaren aldeko borondatezko diru bilketa egin zuen otsailaren 16an, guztira 251 euro bildu ziren. Mila esker zuen laguntza eman zenuten guztioi.
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 92 4
TALO JANA. Otsailaren 25ean talo jana egin genuen eskolan, bertan hainbat guraso, ikasle elkartu ginen eta giro ezin hobean pasa genuen Joxemiel Barandiaran musika eskolako trikitilariak alaiturik.
MENDI IRTEERAK (2011-2012)
Azkeneko Eguzki Berrin aipatu genuen bezala, aurtengo
ikastaroan mendi irteerak antolatzeari ekin diogu eta, jadanik, bost
egin ditugu. Ikastaro honetako hirugarren irteera, 2011ko
abenduaren 11n izan zen, Aralarko Jentilarrira. Ibilaldi hau, Atauniker
elkartea eta Joxemiel Barandiaran Museoaren laguntzarekin antolatu
genuen. Lizarrustitik eman genion hasiera, eta bertara ailegatzeko,
Ataungo Udalaren laguntzari esker autobusa izan genuen. Gipuzkoako
parketxe sareko (GPS) bi gidarik, Aralarko naturen balioei eta
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 92 5
Joxemiel Barandiaranen arkeologia lanei buruzko azalpenak eman
zizkiguten.
Bigarren irteera, aurtengo urtarrilaren 15ean izan zen. San
Martindik abiatu eta Lasarteko lepoa, Intsustiko iturria eta Aitzarte
aldetik ibili ondoren, berriz ere irteera puntura itzuli ginen. Aipatu
behar da, primerako eguraldia izan dugula irteera guztietan,
azkenekoan izan ezik.
Azken irteera, bosgarrena, otsailaren 26an izan zen, eta Aia
auzoan zehar ibili ginen. Kaxetatik irten, Urkillagako gainera igo,
Ergonera jaitsi eta azkenik, Kaxetan eman genion ibilaldi honi
amaiera.
Ikastaro hau bukatu aurretik, Ataungo mendiak eta bazterrak
ezagutzeko aukera paregabe gehiago izango dituzue. Eguzki Berriko
orri hauek baliatuz, Joxemiel Barandiaran eskolako ikasle eta
gurasoei hurrengo irteeretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Earki pasauko deu!!!!
Azken irteeran, otsailaren 26an, Galtzadazarreko bordan
ateratako argazkia.
Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA
Eguzki Berri 92 6
ERREPORTAJEA
UDABERRIKO OHITUREN SUSTRAIAK
Aspaldi bateko gure arbasoak ez zuten urtea gaur egungo hamabi hilabeteen zaku estuan sartzen. Bi ziren haientzat urtaro edo sasoi nagusiak: uda eta negua.
Uda eta negua, bizia eta heriotza, aintzat hartzen ditu kultura zaharreko pertsonak, baina ez neurri berean. Lurra ernatzen hasten den garaira aurreratzen du udak bere izena eta udaberria esaten zaio, eta azken fruituekin batera hostoa erori arte luzatzen da gero, udazkena deituz. Gainerakoa da negua. Denboraldiak ez ziren egun jakinetan hasten edo bukatzen. Nekazarien lanbidean negu sarrera aurreratu zitekeen edo atzeratu, luzatu edo moztu, beti eguraldiaren arabera. Lanak markatzen zuen sasoi nagusien eginkizu negu aurreko ereintzarekin lotzen da azaroa, laboreak biltzeko sasoi zabala da uzta edo uztaroa, eta larrazkena mendiko azienda etxeratzeko unea. Gaur ez bezalako garrantzia zuen orduan udaberriak. Gertakizun misteriotsua zen lehen gizonarentzat naturaren pizkundea. Hildakoen lozorro antzuan murgildurik egondako Ama-lur handiaren esnatzeak, emankortasunaren itxaropenez alaitasuna zekarkion gizonari, eta negu iluneko egun motzak atzean utzita argi distiratsuko egun luzeetan sartzeak eguzkiaren heldutasuna eta biziaren garaipena gogoratzen zizkion. Hori dela eta, udaberriarekin loturik zegoen urte hasiera, gero negura aldatu dena, eta festa giro alaian ospatzen zen gertakizuna. Ilargiari begira ikasi zuen gizonak denbora neurtzen, eta ilargiaren egutegiko hizkuntzan mintzatu zen bere ibilaldi luzeenean gizadia. Epe motzean antzaldatzen den ilargia neurgailu aproposagoa gertatu zitzaion, eguzkiaren urte guztiko bide luzea baino. Haren adarren norabide aldakor eta ia desagertzetik musu zabala erakustera doan ibilaldiko itxuraldiak izan ziren lehen erlojuaren orratzak munduan.
Eliza da gure artean ilargiaren egutegi zaharrari jarraitzen dion erakunde bakarretakoa. Kristoren piztuera juduen Pazko egunean gertatu zen eta lehen hilabeteko ilargi betean ospatu ohi zen. Horren arabera aldatzen dira urtetik urtera inauteriak, garizuma eta urteko festa mugikorrak kristau liturgiako egutegian. Udaberrian hasten zen, beraz, urtea
eta bere ildotik ohitura nagusiak.
Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA
Eguzki Berri 92 7
Zenbait multzotan sailkatu ditzakegu aipagarrienak: a) Zuhaitz eta landareak. b) Santutegietako bira edo prozesioak. c) Ur bedeinkatu eta konjuruak. d) Panpina eta altzari erretzea, eta e) Su berriaren erritoa. Gaur egun mendebaldeko kulturan eta kristautasuna nagusi izan den lekuetan udaberriko ospakizun hauek denak Aste Santua deitzen diogun oporraldiaren inguruan ospatzen ditugu. Oraindik geratzen dira garai bateko zenbait ohitura esate baterako : pazko gaueko elizkizunean egiten den ur eta su berriaren bedeinkapena, herri askotan egiten diren prozesioak, etxeetako ateetan jartzen diren gurutzeak,...
TXINAN
Txinoentzat udaberriaren ospakizuna oso garrantzitsua da, eta garai batean hemen bezala urte hasierarekin lotuta dago.. Ospakizun honek 4.000 urte luzeetako historia du, hasieran ez zuen ez izen ez da ere data zehatzik . K.a 2.000 . urtearen inguruan “Uzta Handiaren “ festa deitzen hasi zen jendea. Gaur egun asko aldatu da festa, baina oraindik ere Txinako festa garrantzitsuena izaten jarraitzen du, herrietan etxeko arropa guztia garbitzeko ohitura dute ,aldiz hirietan kultur ekimen desberdinak antolatzen dituzte, hala nola, opera, lehoiaren dantza eta tenpluetako azokak… baina denek mantentzen dute familia arteko afaria.
ANGLOSAXONIAR KULTURAKO LURRALDEETAN Pazkoetako untxia haur mitologiako pertsonaia hasieran germaniar kulturan gero anglosaxonean eta orain gurean ere bai. Nahiz eta ziur ez dakigun pentsatzen da irudi bezala untxia aukeratu zela, umeak egiteko untxiak duen erraztasunagatik, eta horrekin adierazi nahi zutelako lurraren emankortasuna. Legenda Pazkoko untxiaren jatorriari buruzko legendak dioenez, Jesusen garaian untxi
bat egon zen Jesus ondoan hilobian eta ikusi zuen nola berpiztu zen, eta berarekin irten zen hilobitik, horregatik haurrei Berri on hori jakinarazteko mezulari bezala untxia aukeratu zen. Gaur egun margotutako eta txokolatezko arrautzak eta gozokiak oparitzen dizkie haurrei, Papa Noelek Eguberrietan egiten duen bezala.
5.maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 8
2 URTEKOAK
ZE ONDO PASATZEN DUGUN
PSIKOMOTRIZITATE GELAN!!
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 9
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 10
5 URTE
EDERRA
BERTSOA,
IPURDIKO
MINA ERE
BAI …
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 11
ASMAKIZUNAK
Kaixo lagun!
Lehenengo mailakoak gara eta ea asmatzen dituzun guk
idatzitako asmakizun hauek.
JANTZIRIK EZ DU ETA
POLTSIKOA BAI. HORTXE
ERAMATEN DU BERE UMEA
LASAI. ZER DA?
(Janire, Izaro, Xiker, Ane eta
Ixiar)
ANIMALIA DA, OSO
TXIKIA. BERE HANKAK
GURE BURUAN DITU. ZER
DA?
(Abdourramhen, Libe, Udai,
Intza eta Enaitz A.)
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 12
AMA, ZEIN ANIMAKIAK
EGITEN DU EGUNEZ LO
ETA GAUEAN IBILI?
(Naroa, Beñat, Saioa, Enaitz
I. eta Jon)
AZAL HORIA, JATEKO
EGOKIA, IA IA OSATZEN DU
BOROBIL ERDIA. ZER DA?
(Udane, Ekhi, Ixtchel, Julen eta
Nehia)
ETXETIK BIDAIATZEN
DUTE IA EGUNERO ETA
EGUNERO SARTZEN DA
ETXEAN GONBIDATU
ETA GERO.
(Kaia, Naia, Markel, Konor
eta Onintza)
1. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 13
CHANPIONSEKO FINALA
Egun batean Erreala Chanpionseko finalera ailegatu zen. Manchester United-
en kontra jokatu behar zuen Camp Nou-en. Partidu hori ikustera joan ziren
Iker, Mikel, Unai eta Unax. Camp Nou zelaia gainezka zegoen. Lehenengo
zatian Errealak gola sartu zuen eta jende guztia aztoratu egin zen. Gola
Agirretxek sartu zuen Velak erdiraketa aparta egin eta gero. Bapatean elurra
hasi zen eta partidua gelditzea erabaki zen. Iker, Mikel, Unai eta Unax oso
urduri zeuden eta freskagarri bat hartzera joan ziren. Ikerrek Kas bat edan
zuen; Mikel, Unai eta Unaxek berriz, Coka- Cola bana. Handik gutxira partidua
jarraituko zela esan zuten bozgailuetatik. Partidua hasi eta Rooney-ri txartel
gorria atera zion epaileak Velari egindako faltarengatik. Lehenengo zatia
amaitutzat eman zuten. Atsenaldia aprobetxatuz gure lagunak ekarritako
ogitartekoa jan zuten. Ondoren Manchesterrek ere gola sartu zuen. Partidua
amaitu zenean tentsioa zen nagusi penaltietarako. Penaltietan Errealak 5-4
irabazi zuen eta jende guztia futbol zelaira jeitsi zen. Iker, Mikel, Unai eta
Unax poz-pozik zeuden eta oso gustora joan ziren etxera…Eta handik urte
batzuetara Anoeta berritu zuten!.
3. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 14
LEHOI GAIZTOAREN IPUINA
Bazein behin lehoi bat oso gaiztoa zena. Bere izena Vicky zen eta oihan
handian bizi zen. Vicky oihaneko lagunekin oso gaizki portatzen zen eta
horregatik oihaneko krokodiloak, elefanteak, jirafak, tigreak, zebrak,
hipopotamoak eta beste animalia guztiak oso haserre zeuden Vickyrekin.
Vicky beti nahi zuena egiten zuen, adibidez, besteen ondotik
pasatzerakoan…PURRUT!, puzkarrak botatzen zizkien, edo izutu egiten zituen
eta baita janaria lapurtu ere.
Egun batean oihaneko animalia guztiak bildu egin ziren plan bat prestatzeko.
Oihaneko zuhaitz zaharrenetariko batean eserita egon ziren denbora luzez
hitz egiten erabaki bat hartu ezinik. Bapatean tigreak ideia bat izan zuen:
-Badakit zer egingo dugun, zulo handi bat egingo dugu eta gure Vicky gaizto
hori bertatik pasatzerakoan, ZAS! bertan eroriko da!
Eta jirafak esan zuen:
-Eta gurekin ondo portatuko dela esan arte ez dugu tranpatik aterako!
Eta elefanteak esan zuen:
-Ideia ederra da hori, goazen tranpa hori egitera eta gero denok lotara!
Gaua iritsi zenean Vicky, beti bezala, beste animalien janaria lapurtzera joan
zen baina bapatean…KATAPUM! tranpan erori zen. Vickyk susto ederra hartu
zuen eta oihuka hasi zen, - Lagundu mesedez! - Oihaneko animalia guztiak
zulora hurbildu ziren eta hauxe esan zioten:
- Oso gaizki portatzen zara gurekin eta ona izando zarela hitz eman arte ez
zaitugu hortik aterako!
Vickyk arrazoia eman zien eta ez zuela berriro halakorik egingo hitz eman
zien eta handik aurrera denak lagunak izan ziren.
3. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 15
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 16
3. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 17
URREZKO KAKA EGITEN ZUEN ASTOA
Behin batean hil zorian zegoen aita batek horrela esan zion bere
semeari:
- Seme, laster hilko naiz, baina hil baino lehen ukuiluan dagoen
astoaren istorioa kontatuko
dizut.
- Aita, ez esan hori, ondo
jarriko zara.
- Ez seme eta entzun ondo.
Asto hori ez da asto normal
bat, orain dela urte asko
sorgin bati lagundu nion eta
ordainetan asto hau oparitu zidan. Hasieran ez nintzen gehiegi
poztu, asto bat ez zitzaidan oso ordain ona iruditu, baina astoa
eman ala ez berdin berdin lagunduko nion eta listo.
- Zer dela eta lagundu ziozun sorgin bati?
- Nik ez nekien sorgina zenik, arriskuan zegoen neska bat besterik
ez nuen ikusi.
Hitz horiek esaten ari zela hil zen aita, eta semea astoa zergatik
zen berezia jakin gabe gelditu zen.
Urteak pasatu ziren eta mutilak astoa ondo zaindu zuen.
Baina urte txarrak ailegatu ziren eta jateko ia ez zuen gure
mutilak. Hala ere aitaren hitzak gogoratuz astoarentzako ere beti
izaten zen zerbait. Egun batean ordea ez zegoen ezer jateko eta
astoa jateko asmoarekin joan zen mutila ukuilura.
- Asko sentitzen dut egin behar dudana baina jatekorik ere ez dut
eta zu jatea pentsatu dut. Badakit aspalditik zaudela gure familian,
aitak asko maite zintuen, baina gosez hilko naiz ez bazaitut hiltzen.
- Oso ondo zaindu nauzu urte guzti hauetan, eta ez duzu niregandik
ezer jaso.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 18
- Zeinek esan du hori? Astoa eta ni gaude bakarrik eta astoek ez
dute hitz egiten.
- Asto berezia naizela ez ahal zizun aitak esan?
- Bai, baina orain arte ez duzu inongo berezitasunik adierazi eta
orain berriz…
- Eta hau ez da daukadan berezitasun bakarra, bihar goizean
ikusiko duzu zer egiteko gain naizen.
Mutila etxera joan zen, ukuiluan zer gertatu zen ondo ulertu gabe
eta tripako min galantarekin. Gau hartan ez zuen apenas lorik egin
eta hurrengo goizean ukuilura joan zenean, ezusteko ederrarekin
topo egin zuen. Ez zegoen kaka askorik,
aspaldian astoak ez baitzuen gehiegirik
jan, baina zegoena urrezkoa zen.
- Nola da posible?- galdetzen zion
behin eta berriz mutilak bere buruari.
Zergatik ez duzu lehenago egin? Nire
aita sendatzeko aukera izango zuen,
botikak erosi, bizi hobea izan…
- Ez dago nire aukeran, pertsona oso berezien aurrean eta egoera
oso berezi batzuetan bakarrik egin dezaket. Zuk zure aitaren
esana ondo bete duzu urte guzti hauetan eta horregatik egin dut
egin dudana.
Mutikoak urrezko kaka hartu eta herrira joan zen, beretzako eta
astoarentzako janaria erostera. Aste horretan ondo jan zuten eta
astoak geroz eta kaka gehiago egiten zuen.
Pixkanaka pixkanaka mutilaren egoera hobetzen joan zen. Astoak
jadanik ez zuen urrezko kakarik egiten, baina hala eta guztiz hil
arte biei bizitza ondo joan zitzaien.
4. MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 19
OLERKIA-INAUTERIAK
Fantasia munduan guztiok murgitzen mamu, pailazo, sorgin edozer asmatzen umorez gainezka gara paseatzen kale orotan gara ederki dantzatzen.
Begira ezazue nor datorren hortik Pantera Arroxa da polizia atzetik xelebrekeri asko gu aho-zabalik aspertzeko ez dago batere betarik.
Gazte, txiki ta heldu guztiok kontentu egunez festa eta gauean jarraitu arazoak ahaztu asko disfrutatu guztiok dezazue galanki pasatu.
4. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 20
IKER TOLOSAKO INAUTERIETAN
Igande goizean Iker eta bere familia Tolosara joan ziren trenez.
Tren horretan jende guztia mozorrotuta zihoan. Iker bakeroz
mozorrotuta zihoan eta bere gurasoak elefantez.
Tolosako tren geltokira iritsi orduko ikusi zuten sekulako
jendetza zebilela, batzuek kalean eta beste batzuek tabernetan
zerbait hartzeko asmotan. Asmotan esaten dizuet ez baitzuten
erreza halako jendetzarekin zerbitzariari zer hartu nahi zuten
adieraztea.
Alde guztietatik musika entzuten zen. Tolosako udaletxetik
Beotibarreraino sekulako desfileak ikus zitezkeen, era guztietako
karrozak, mozorroak; animaliak, etxe mamuak eta abar. Hura zen
jendearen emana!
Bat batean Iker bere gurasoen arrastorik gabe geratu zen
eta konturatu zen bakarrik zebilela, gurasoak galdu zituela, larritu
egin zen eta korrika hasi zen alde batera eta bestera bere
gurasoen bila. Bila eta bila baina ezin aurkitu gurasoak.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 21
Iker jota zegoela bi ertzain arraro ikusi zituen dantzan.
Beraiengana jo zuen korrika batean. Ikerrek halaxe esan zien
ertzainei: -“Lagunduko al didazue nire gurasoak aurkitzen?”
Ertzainek erantzun zuten: -“ Gu ez gara benetako ertzainak,
mozorrotuta gaude, baina lagunduko dizugu. -Zein da zure amaren
telefonoa?” “ 613 295 642” .
Halako zaratekin zaila izango zela amak telefonoa entzutea
pentsatzen zuen Ikerrek, baina bere gurasoak ere konturatuta
zeuden Iker falta zela, eta adi-adi zeuden telefonoak jo zuenean.
Ertzainetako batek Ikerren amari deitu zion eta Beotibarren
gelditu ziren bost minutu barru.
Gurasoak hantxe zeuden Ikerren zain, sekulako besarkada eman
zien Ikerrek. Aitak esan zuen:
- Hau ospatu beharra dago. Zer iruditzen zaizue Olaizola-
Beroiz vs Irujo - Barriola partida ikustea elkarrekin joaten
bagara?
- Niri oso ideia ona iruditzen zait-esan zuen amak.
Horrela Ikerren gurasoak denentzat sarrerak erosi zituzten,
mozorrotutako ertzainentzat ere bai, eta denak batera joan ziren
partida ikustera.
Partida ikusgarria izan zen, Olaizola eta Beroitzek 22-21
irabazi zuten.
Agurtzerakoan mozorrotutako ertzainek Ikerri esan zioten:
-Iker, nahi duanean berriro galdu eta guk lagunduko diagu gurasoak
topatzen.
Ikerrek eta bere gurasoak, ertzainak barrez agurtu
ondoren, trena hartu eta etxera joan ziren.
Ikerrek sekulako egun zoragarria pasa zuen Tolosako
inauterietan. ENDIKA APALATEGI
OIHANE BOSCH 5.MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 22
HERRIKO ISKANBILAK
Gipuzkoako herri txiki batean, Nahikari herrian, hiru auzo daude,
oso herri txikia da, eta oso jende gutxik ezagutzen du. Oso lasai
bizi dira orain Nahikari herriko biztanleak, baina orain dela ehun
bat urte … Beti iskanbilan zebiltzan.
Herriko zaharrenek diotenez, garai batean auzo bakoitzak zuen
bere alkatea, eskola, udaletxea, eliza, sagardotegia eta futbol
zelaia. Edozeinek esango luke auzo bakoitza herri bat zela, beti
iskanbilan zebiltzalako.
Behin munduko zirko onenetako bat etorriko zela jakinarazi zieten
herrikoei eta denak pozez zoratzen jarri ziren. Baina ez ziren hiru
zirko, zirko bakarra zen eta ez zekiten zein auzotan ipini. Behin
Ana izeneko neskatila txiki batek nahiago zuen bere auzora
ekartzea baina beste guztiei ez bezala ez zitzaion asko axola
kilometro laurden bat egitea zirko polit eta ospetsu bat ikusteko.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 23
Ana 7 urteko neskatila polit bat zen, begi urdinak zituen eta ile
gorri gorria. Aurpegian peka batzuk zituen eta ilea batzuetan bi
trenzatan orraztuta eramaten zuen. Bere soineko gustukoena
gorria zen, bere ilea bezalakoa.
Ana erdiko auzoan bere amona, aitona, ama eta anaiarekin bizi zen.
Aita hilda zuen eta ama berriz oso gaixorik. Bere anaiak Mikel zuen
izena eta 4 urte zituen. Anaren antz handia zuen.
Behin Ana eta Mikelen auzoko udaletxekoek zotz ala motz egin
zuten noren auzoan jarri zirkoa. Zozketaren ondorioz erdiko
auzoan jartzea suertatu zen, baina lehenengo eta azkeneko
auzokoak ez zeuden ados, esaten zutenez tranpa egiten zutela
erdikoek.
Baina zirkoaren emanaldirako eguna iristen ari zen eta herritarrek
oraindik ez zeukaten erabakita zein auzotan ipini zirkoa. Oso
haserre zeuden denak. Baina … emanaldiaren bezperara iritsi eta
herritarrek oraindik erabaki gabe zuten non ipini zirkoa.
Zirkokoek herriko iskanbila ikusita beste herri batera alde egin
zuten eta Nahikariko herritarrak zirkorik gabe geratu ziren.
Hala ikasi zuten gaizki konpontzeak ondorio txarrak ekarri
ditzakeela.
Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila
Nahikariko plazan.
MAIALEN GALPARSORO
ANDER GALPARSORO
5.maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 24
MENDIRA TXANGOAN
Maider, Eneritz eta Intzak, udako arratsalde eguzkitsu batean,
igerilekura joateko plana egina zuten. Herriko plazan arratsaldeko
4:30etan autobusa hartu eta Ordiziako igerilekura abiatu ziren.
Eguzkitarako krema ondo eman, arropak kendu, txanoa jantzi eta
igerilekura hirurak batera salto egin zuten. Ura ederra zegoen.
Halako batean, Maiderrek izugarrizko ideia izan zuen.
Beste bi neskak igerian zebiltzan eta oihu handi bat egin zien.
Igerilekuko jende guztia berari begira jarri zen, eta halako
batean, Eneritz eta Intza hurbildu zitzaizkion.
Maider bere plana kontatzen hasi zitzaien, “Zer moduz iruditzen
zaizue hurrengo aste bukaeran mendian gaua pasatzeko geratzen
bagara?”
Bi neskek irribarre egin eta oso ondo iruditzen zitzaiela esan
zioten.
Horrela, igerilekuan beste ordu erdiren bat edo egon ziren eta,
uretatik irten ondoren, berriro eguzkitako krema eman eta eguzkia
hartzen jarri ziren hiru neskak.
Eneritzek erlojura begiratu zuen eta 7:35ak ziren jadanik.
7:45etan autobusa hartu beharra zuten, beraz, korrika eta
presaka bainujantzi bustiaren gainetik arropak jantzi, gauzak jaso
eta ziztu bizian autobus geltokira abiatu ziren. Autobusa han
zegoen, justu-justu iritsi ziren, eta bertan sartu eta etxera joan
ziren.
Hurrengo goizean, bakoitzak bere etxean gosaldu eta hirurak
plazara irten ziren.
Bakoitzak motxila handi bat bizkarrean zuela mendian gora abiatu
ziren. Pare bat ordu edo horrela oinez egin eta Eneritz ohartu zen
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 25
etxean utzi zuela bere kanpin denda, eta ez zutela non lo egin.
Segituen neskei abisatu zien, eta hirurak lur jota geratu ziren.
Baina halako batean, Intzak kobazulo txiki bat ikusi zuen.
Sarrera oso txikia zuen arren, bertatik belauniko barrura sartu
eta barneko aldean nahiko leku zegoela ikusi zutenean, bertan
geratzea erabaki zuten.
Gauzak bertan utzi, lozakuak atera eta bazkaltzen hasi ziren.
Bokadiloak oso goxoak zeuden eta azkar jan zituzten. Ondoren,
horren nekaturik zeuden, lozakuetan etzatea erabaki zutela pixka
batean.
Ordu erdiren bat inguru etzanda egon, eta hiru neskak sua egiteko
egurraren bila joan ziren kanpora. Lurrean zeuden adarrak eta
zotzak bildu zituztenean, kobazulora abiatu ziren berriro.
Barrura sartu zirenean, izugarrizko sorpresa hartu zuten, bi
azerikume baitzeuden bertan.
Sutarako egurra bertara sartu ondoren sua egin zuten Eneritzen
poxpoloei esker, horrela azerikumeak eta beraiek sutondoan jarri
ziren goxo-goxo.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 26
Orduak eta orduak igaro ziren, eta azerikumeengana ez zen inor
ageri. Azerikumeak gosez eta negarrez zeuden. Neskek bazuten
esne pixka bat beraien poltsetan, bi plateretan banatu eta
erdibana edan zuten; baina, hala eta guztiz ere, isiltzen ez zirenez,
Intza eta Maider kanpora irten ziren xixareen bila.
Hala zebiltzala, halako batean, bi azerikumeen ama topatu zuten
tranpa batean erorita.
Bertatik ateratzen lagundu
eta beraien kobazulora
eraman zuten; ezkerreko
hanka zaurituta zuen eta
errenka zebilen. Mukizapi
garbi bat jarri zioten hankan
lotuta ea sendatzen zitzaion.
Gaua, denek batera igaro zuten sutondoan: hiru neskak lozaku
barruan sartuta eta hiru azeriak su elkarren ondoan bil-bil eginda.
Hurrengo goizean, azeri amak, esnea eman zien bere bi umeei.
Maiderrek, Eneritzek eta Intzak tostadak, mantekila eta
mermeladarekin jan, lozakuak jaso, eta kanpora paseatzera irten
ziren seiak. Azerikumeak saltoka eta korrika ibili ziren. Azeri
amak, berriz, hanka askoz hobeto zuen.
Kobazulora itzuli, beraien gauzak hartu, azeriak agurtu eta beraien
herrixkarantz abiatu ziren kantari.
Ederki pasa zuten hiru neskek asteburua, irrikaz zeuden berriro
ere joateko, azerikumeak bisitatzera.
Hurrengo egunean eskolan zeinen ondo pasa zuten kontatu zieten
beren lagunei, denak aho zabalik utzi zituztelarik.
6. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 27
BERTSOAK Autobusez joan ginen poz-pozik Morgara, inglesa ikastera bost egun bertara lagun gehiagorekin hona eta hara ikasteaz gainera festa ta algara.
Urtarrilak hamasei Morgara abiatu eta autobusean kontu eta kontu iritsi ginenean denok ezagutu hango momentu onak ez ditugu ahaztu.
Ormaiztegi eta Ataun Goierritik joan Zeberio, Muxika genitun alboan hasieran lotsati lagun segituan hitz egiten dugu gaur ordenagailuan. (Doinua: “Astoa ikusi nuen”)
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 28
Morgan ibili ginen pozik eta alai ingelesa ikasi ta jolastu ere bai.
Lehenengo egunean ginen gu lotsatzen elkar ezagutuaz joan ginen gozatzen.
Hurrengo egunean klaseekin hasi irakasle haiekin english guk ikasi
Hurrengoan ere genun disfrutatu pin-ponen ibiliz ederki pasatu.
Ostegunean, berriz, parranda bikaina guztiok elkarrekin dantzatuz nahi aina
Agurtzeko “Good bye”z hartu genuen pena oraindik han daukagu guk oroitzapena
(Doinua: “Maritxu nora zoaz”) 6. maila
Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK
Eguzki Berri 92 29
ESKOLAKO ETA HERRIKO BERRIAK
1- GOENKALEKOEN BISITA- Urtarrilaren 12n, Goenkale
telesaioan ateratzen diren Ibon eta Itsaso gure eskolara
etorri ziren.
2- SAN SEBASTIAN EGUNA- Urtarrilaren 20ean ohikoa den
bezala haur hezkuntzako
ikasleek kiroldegian San
Sebastian egunean danborrada
jo zuten.
3- INAUTERIAK PRESTATZEN- Inauteri egunean bi sorgin etorri ziren 4 urtekoen gelara edabe magikoa prestatzera,
gero jaialdian indartuta egoteko. Edabe magikoaren
errezeta ere eman digute:
- Krokodiloen hortzen hautsa
- Saguzarren kaka
- Igelen esnea
- Txingurriak ondo xeatuta
Bukatzeko dena oso ondo nahastu eta bizkotxoarekin jan zuten.
4- SAN BLAS OPILAK-
San Blas egunean
eskolako zenbait gelatan
San Blas opilak egin
zituzten.
Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK
Eguzki Berri 92 30
5-INAUTERIETAKO JAIALDIA- Otsailaren 16 eta 17an Herri
Antzokian ohiko Inauterietako
jaialdiak egin genituen. Lehenengo
egunean antzokia dena bete zen
guraso eta herritarrekin. Bigarren
egunean guk gonbidatuta,
Idiazabalgo eta Zegamako ikasleak
etorri ziren. Jaialdian abestiak,
bertsoak, dantzak, antzerkiak …
eskaini genituen. Otsailaren 17
eguerdian 2 urteko ikasleek
kiroldegian ospatu zituzten
inauteriak.
6-ZEGAMAKO ESKOLAKO JAIALDIA IKUSTERA-
Martxoaren 1 eta 2an haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako
lehen mailako neska-mutilak Zegamara joan ziren bertako
ikasleek egindako jaialdia ikustera
7-JON SARASUAREN JAIALDIA- Martxoaren 3an Herri
Antzokian Jon Sarasua bertsolariak Xabier Leteren kantak
abestu zituen.
8-XAKE IKASTAROA- Bigarren
hiru hilabetean Joan Mari Lamata
asteartero eskolan 3. mailatik
gorako ikasleoi xakean erakusten
aritu izan zaigu.
Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK
Eguzki Berri 92 31
9-INGELESEKO ANTZERKIA- Martxoaren 13an Herri
Antzokian lehen hezkuntzako
ikasleok ingeleseko antzerkia
ikusi dugu.Gurekin batera
Goierriko beste eskola
batzuetako neska-mutilak ere
etorri ziren ikuskizuna
ikustera.
10-ATSEDENETAKO PILOTA TXAPELKETA- Hiru hilabete
honetan ere atseden garaian lehen hezkuntzako neska-mutilok
pilota txapelketako partidak jokatu ditugu. .
11-IRUÑEKO PLANETARIUMERA BISITA- Martxoaren
21ean lehenengo eta bigarrengo ikasleok Iruñeko
planetariumera joan gara. Unibertso gaia lantzen aritu izan gara
gelan eta horregatik bidaia oso ondo etorri zaigu.
Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK
Eguzki Berri 92 32
12-IÑAKI PERURENA HARRIJASOTZAILEAREN “PERU
HARRI” MUSEORA EGUNPASA- Martxoaren 27an lehen
hezkuntzako hirugarren mailatik gorako ikasleok Iñaki
Perurenak Leizan duen museoa bisitatu genuen. Oso ondo pasatu
genuen eguna!
13- ALTZOKO ERRALDOIARI BISITA- Martxoaren 15ean 5
urteko ikasleak
Altzora joan ziren
Migel Joakin Elizegi
erraldoiaren etxea
bisitatzera. Pentsa
zein gizon puzka
izango zen! 2 metro
eta 42 zentimetro
neurtzen zuen eta
203 kilo pisatzera
iritsi zen.
14- ATAUNGO TROSKAETA GAZTANDEGIRA BISITA-
Martxoaren 20an, 1. mailako ikasleak, Troskaeta gaztandegian
izan ziren gazta nola egiten den ikusten.
4. maila
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 92 33
BURUHANDIA
MATERIALA:
-Kartoi kaxa
-Kola
-Zeloa
-Egunkaria
-Sukaldeko papera
-Barniza
-Pintura
-Guraizeak
-Kuterra
-Pintzelak
PAUSOAK:
1.-Kartoizko kaxari egunkari pilotak zeloarekin erantsi.
2.-Buruaren forma egin eta kola eman gogortzeko.
3.-Begiak, sudurra eta ahoa egin egunkari zatiekin.
4.-Sukaldeko paperarekin burua estali pintzela eta kolarekin.
5.-Pintura eman eta hurrengo egunean barnizatu.
2.maila B
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 92 34
BIZKOTXOA
OSAGAIAK: -Limoizko jogurta
-Legami sobre bat
-Hiru arrautza
-Hiru jogurt potekada irin
-Bi jogurt potekada azukre
-Jogurt potekada olio
-Txokolatezko bolita batzuk
NOLA EGIN:
Lehenengo, lau arrautzen gorringo eta zuringoak bereizi.
Gero, jogurta, hiru arrautza gorringo, olioa, azukre, irina eta
legamia ontzi batera bota eta ondo nahastu.
Ondoren, hiru arrautzen zuringoak elur-puntuan jarri eta
aurreko orearekin nahastu.
Moldea olio pittin batekin igurtzi eta orea bertara bota.
Azkenik, labean sartu eta 45 minutu igaro ondoren moldea
labetik atera eta ON EGIN! 2. maila A
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK
Eguzki Berri 92 35
DENBORAPASAK
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK
Eguzki Berri 92 36
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK
Eguzki Berri 92 37
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK
Eguzki Berri 92 38
SUDOKUA
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK
Eguzki Berri 92 39
KOPIA EZAZU GOIKO MARRAZKIA BEHEAN
.
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK
Eguzki Berri 92 40
DENBORAPASEN ERANTZUNAK
ASMAKIZUNAK
1) Puzkerra 2) Eskopeta 3) Sendagilea 4) Itzala 5) Kanpaia 6) Gidaria
HIEROGLIFIKOAK 1) Epela 2) Billarrean 3) Zaldibia 4) Laba
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK
Eguzki Berri 92 41
GURUTZEGRAMA ETA SUDOKUA
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA-PASAK
Eguzki Berri 92 42
Joxemiel Barandiaran H.I
Eguzki Berri 92 43
Lau pertsonai hauek Ataunekin zerikusia dute idatzi nor den nor..
Izen-abizenak:__________________________ Maila:________________________________
5.maila REPORTAJEA........................................................................ 3-6
--- ----- ------
---- ---- -----
----- --------
----- --------
LEHIAKETA
Laguntzaileak: Laguntzaileak: Laguntzaileak: Laguntzaileak:
ATAUNGO UDALAATAUNGO UDALAATAUNGO UDALAATAUNGO UDALA