Download - Efemérides mayo euskera
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Atal berri bat sortu dugu, non hilero egunez egun jaiotako ezagunak gogoan izango ditugun.
Ezin ditugu guztiak zerrendan sartu, horregatik aurretik aukeraketa bat egingo dugu: udal liburutegietako bilduman lanak dituzten pertsonak izango dira, beraz, literaturan, komikigintzan, zineman edo musikan esanahi berezia izan duten pertsonak izango dira.
Liburutegien katalogoan sartuz gero eskuragarri daudenak ikusi ahal izango dituzu:
http://katalogoa.bilbao.net
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 1ean
Maitena Burundarena1962, Buenos Aires. Maitena bezala ezagutzen dugu. Marrazkilari grafikoa, emakumeekin zerikusia duten lanek batez ere egin dute ezagun.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 2an
Alessandro Scarlatti1660, Palermo. Kantatak, operak eta oratorioak konposatu zituen musikari famatua. Musikaren historian paper garrantzitsua jokatu zuena, batez ere operaren hizkuntzaren garapenean.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 3an
Nicolas Machiavelo1469, Florentzia. Filosofoa, idazlea eta Pizkundeko figura nabarmena. “Printzea” bere lanean politikaren oinarrian estatuaren arrazoia jartzen duen agintariaren erretratua egiten du.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 4an
Audrey Hepburn1929, Bruselas. Glamourraren ikurratzat hartua izan den aktore hau ahaztezinak diren pelikula askotan protagonista izan da.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 5ean
Jean Cocteau
1889, Maissons-Laffitte. Poesia, eleberria, antzerkia, zinea eta margolaritza landu zituen.XX. mendearen lehen erdiko Frantziako intelektual nabarmena izan zen.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 6an
Orson Welles
1915, Wisconsin. Pelikula klasiko batzuetan aktorea, gidoilaria, produktorea eta zuzendaria izan zen, adibidez “Citizen Kane” pelikulan.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 7an
Almudena Grandes1960, Madrid. Kritikoak eta irakurleak bere alde dituen idazle oparoa.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 8an
Roberto Rossellini1906, Roma. Italiar “neorrealismo” deiturikoaren barruan kokatzen den zuzendaria, zinemagintzan eragin handia izan zuena.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 9an
James M. Barrie1860, Eskozia. “Peter Pan”, hazi nahi ez zuen umea, pertsonaiaren sortzailea.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 10ean
Benito Pérez Galdós1843, Las Palmas. Espainiako XIX. mendeko eleberri errealistaren ordezkari nabarmena.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 11n
Bernardo Estornés Lasa1907, Isaba. Idazlea eta euskal kulturaren sustatzailea, Ekin argitaletxea eta batez ere, “Enciclopedia General ilustrada del País Vasco”, “Auñamendi” izenarekin ezagutzen dena, martxan jarri zituen.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 12an
Katherine Hepburn1907, Connecticut. Bere interpretazioagatik lau Oscar irabazi zituen. Hollywoodek eman duen emakume izar nagusiena.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 13an
Daphne du Maurier1907, Londres. Intriga eta erromantizismoa ezin hobeto uztartzen dituzten eleberrien idazlea.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 14an
George Lucas1944, California. “Star Wars” eta “Indiana Jones” saga mitikoak sortu zituen zinemagilea.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 15ean
Claudio Monteverdi1567, Cremona. Pizkunde eta Barrokoaren arteko musikagile nabarmena.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 16an
Arturo Uslara Pietri1906, Caracas. Nobelak, ipuinak, poesia eta saiakera jorratu dituen egilea, “errealismo magiko” estiloaren aintzindari.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 17an
Jacinto Verdaguer 1845, Bartzelona. Katalanieraz idatzitako literaturaren poeta handia.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 18an
W.G. Sebald1944, Baviera. Autobiografia kutsu handia duten elementu ezberdinak erabiltzen ditu bere eleberrietan.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 19an
Elena Poniatowska1932, Paris. Idazle eta kazetari mexikarra, giza eskubideen alde lan egiteagatik ezaguna.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 20an
Honoré de Balzac1799, Tours. Eleberri errealistaren ordezkari nagusia eta Frantziako literaturan figura nabarmena.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 21ean
Ana Diosdado1938, Buenos Aires. Espainian arrakasta handia izan duten serie batzuen gidoilaria eta antzerkian aritu den idazlea.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 22an
Arthur Conan Doyle1859, Edimburgo. “Sherlock Holmes” munduko detektiberik ezagunena sortu zuen idazlea.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 23an
Alicia de Larrocha1923, Bartzelona. XX. mendeko piano-jolerik onenetarikoa, batez ere espainako egileen interpretazioengatik miretsia.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 24an
Bob Dylan1941, Minnesota. Musikaria eta poeta, XX. mendeko pop musikan eragina gehien egin duten figuren artean kokatua.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 25ean
Raymond Carver1938, Oregon. Ipuin idazlea, “realismo sucio” delakoaren ordezkari nagusia.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 26an
Alexander Pushkin1799. Mosku. Poesia, eleberria eta antzerkia landu zituen, errusiar literatura modernoaren sortzailea.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 27an
Dashiell Hammett1894, Maryland. Eleberria eta lan laburrak idatzi zituen idazle hau nobela beltzaren aitatzat har daiteke.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 28an
Ian Fleming1908, London. “James Bond, agente 007” lehendabizi literaturan eta gero zineman hain famatua egin den pertsonaiaren sortzailea.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 29an
G.K. Chesterton1874, London. Idazle eta kazetaria, bere pertsonaiarik ezagunena “Padre Brown” da, samurtasuna eta zorroztasun psikologikoa bateratzen dituena.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 30ean
Dante Aligheri1265, Florentzia. “La Divina Comedia” bere lana, munduko literaturaren gailurratzat hartua izan da.
MAIATZEAN JAIOTAKOAK
Maiatzaren 31n
Walt Whitman1819, New York. XX. mendeko poeta nabarmenetarikoa, bertso librearen aita.