Download - Bota bertsoa 2010
Gaia: NOIZ ARTE?
SARITUA
(afaria Talaipe jatetxean)
Doinua: Zeru altuan zegoen jaunak (Xabier Lete)
Gaur eguneko Euskal Herria
mundu globalaren PARTE
Itxurak, modak, ergelkeria
bihurtu zaizkigu KATE
bizi gerade gizalegetik
urruti eta APARTE
erantzuteko galdera zaila:
memokrazia NOIZ ARTE?
INAXIO MANTEROLA
MANTA
Gaia: NOIZ ARTE?
Amatxoren sabelak gehiago ezingo bederatzi hilabete igarota Bingo! Prest jateko hamaika arrautza gorringo Bizitzan bideari diogu ekingo baina inorrek ez du noiz arte jakingo
IÑAKI GOÑI
Txikitan biok zenbat jolastu ote genuen batera hogeitik behera kontatu eta korrika izkutatzera joaten ginen estalapeko posteren baten atzera. Orain urteak aurrera jolasa errealitate da paretan kontra begiak itxiz noa kontatzen hastera baina ez dakit gaur zenbagarren zenbakitikan atzera (bis)
MARIAXUN
Doinua: Lazkao txiki (intro)
Abenduaren hirugarrena hitz polit baten eguna ederra bezain eskuzabala gutxi askoren laguna maitale asko dituzu baina irribarrea iluna noiz arte eduki behar duzu kolokan etorkizuna zugatik naiz euskalduna.
PIRU
AIPAGARRIAK
Doinua: Bart arratsean
(Lazkao txikirena) Ilargi bete bi joan zaizkigu azken hontan pentsalari begi gehienek isuri dute amorru-malko ugari etxeko aulkien hutsunea da aurten Gabonen opari izar gorriak hamabi hamaika ametsen gidari (bis) Beñat alboan ez izatea igertzen degu nabari Muxu goxo amaigabe bat ta besarkada bat berari (bis)
ITXASO URKIDI
Gaia: NOIZ ARTE?
Aizan, aizan, Klaranttoni Zer esan hion Ximoni? Hizpide txarrak ipini! Lehendabizikoz komeni zala gero etzala komeni... Tonto bat behar hunala eta tonto hura ninun neroni... ez diyon behintzat berriz egingo parre inuxente honi!
TARRAT
Doinua: O baserritxo
Azkenaldian gure hizkuntza geratu da oso aparte euskaldun askok hizkuntz arrotz bat ezpain artean dakarte baina beste askoek euskara bihotzean daramate borroka eginez egoera hau behingoz bukatu arte
AMAIA GUTIERREZ ARRIETA
Kanpotikan barrura erretzen hasi da erretzean legean mobidan harira suerte pixkatekin oyasko erria gaur Goikoi gas usaia hartzen niyon nik ba
ION GARCIA
Noiz arte egongo naiz neskarikan gabe horrela jai daukagu a ze atsekabe saiatuko gera gu jai badugu ere Iosu ta Luixitokin hirurok errege
IBAN ALBERDI
Lotzen dizkiguten kateak ez digute libre izaten uzten betiko bidean jarraituko dugu borrokatzen jendea nekaturik dago horrenbeste kolpatzen horrelako egoeratan ez da konpontzen eta ez da lortzen ezer!
Gaia: NOIZ ARTE?
Bi hilabete eta oraindik gehiago Zu non zauden Zumaian berriri kez dago Bizi al haiz hortikan? Ta ondo al hago? Zu etxean bazeunde Zumaiak nahiago Noiz arte izango den hau ez da oso klaro
JOSU LIZEAGA
Doinua: Bertso polit bat
Gure kuadrilan izan ohi dugu giro jator ta alaia ezer ez dugu ber bihurtzeko edozein egun gris jaia baina txakurrek eten digute gure anbiente lasaia aulki huts batekin noiz arte izan behar dugu gure mahaia?
AXI
Doinua: Betroiarena
Lagun bat falta zaigu aski ezaguna buruan daukat alde intzun eguna mutil jator askoa eta euskalduna herriai erakutsiz bere maitasuna parre iten zuna ta egingo duna bertsotan jarduna bota erantzuna: noiz arte faltan bota behar laguna?
PEASO
Aspaldi hontan nabil min handi batekin noiz arte egongo gera begian malkoekin amets bat konta nahi det nik bertso honekin zerbeza bat hartzea gure Beñatekin
IÑAKI GALARRAGAGA
Gaia: NOIZ ARTE?
Hor zaude preso burdin artean gu berriz hemen jan ta edan ez litzateke baina hala ere horrelaxe izan behar. Guardia zibila treguan dago? Korri ihes egin behar goazen guztiak behar da eta euskal herria askatzera!
SARA TXAPARTEGI
Doinua:
Egun da Santi Mamiña Noiz joko degu pagau gabe gure pituaren jabe gaur egunian ez da errexa txortian itea debalde
PILINGIS
Artista izatea behintzat ez da gauza erraza denak galduta dabiltza egiten nahi duenean gaupasa Gabonak datozelako hau dek sekulako martxa denon artean kantatu: esto es una puta farsa
IBAN AMAS
Doinua:
Aizak hi mutil mainontzi Ilargirako pausoa emana dute gizonek Marte kolonizatu asmoa baomen du inorek Zine aretoen 3D transgenikoak tutiplé zorriak akatzeko botikak noiz arte mesedez!!!
MI BEMOL
Gaia: NOIZ ARTE?
Jasanezina beraien iraultza Non edo non badago akatsa Zein da gure nahia zein da gure ametsa denak galduta gabiltza ezin harturik arnasa.
MIERDA DE CIUDAD
Luisen belarra dala munduko onena Jagoban baserrian landatu zutena Belar hori erreta ematen deu pena Noiz arte eukiko deu itsu haundiena?
Doinua:
Astoa ikusi nuen Zumaian ez genekan oaindik zerbeizekan laster irekiko du Ondartxo karrikan Kodillua zerbeza jendia pozikan inoiz ikusiko al deu horrelakorikan
MARKEL PEÑALBA
Oraindik hemen gaude etxera joan gabe hemendik ordu batera amaituko dut grabe! nik ez nuen nahi eta izan da ustekabe lehena etxera joan dena izan da Libe!!!
JON URRUZUNO
Aizarna aldetikan jaitsi haiz kostaldera Zumaiako Institutuan Geografia irakastera Oso gustora egon gaituk gu hirekin batera nahiz eta batzutan klasean egon gu asper antzera Orain bahoa hi eta Joxe zatorrek gurera Eskerrik asko danatik ta segi ezak aurrera hire zai daukaken beste ikastetxe batera agur ta ondo segi beste baten egongo gera
JOKIN IRIONDO
Gaia: NOIZ ARTE?
Zumaian ze ondo gabiltza pasatzen euri, haize ta hotza ditugu pairatzen. Baina herri polita dugu irudikatzen ikusi ezin da egin noiz arte sufritzen?
IZAR URIBETXEBERRIA
Apolo hemen degu guztiok tentatzen ta Peloia noiz arte gaiakin pentsatzen zerbeza eskuan ta potruak berotzen olarru-zopa horrela digu preparatzen
PELOIA
Segiko dugu aske izan gabe nolanahi ere inoiz ez gera izango aske burmuin guztia suntsitu arte
Doinua: Maitagarria
Gaurkoa egun polita izan da Zumaian Olentzero ekarri dute bizkar gainian Denok kantu-kantari ibili Kofradian geroxeago denok kriston bazkaria!!
MARIPI
Doinua: Habanera
Herri lasaia izanda heldu ziran Itziartik plaza inguruan degu txakur usaina orduztik. Balkoira erten ezkero ikusten dira bertatik kaka eginda daude ta ez dira ertetzen etxetik. Hobe dezue ez irten inoiz zuen portaletik ezta ta giro izango Oikiko gazten aldetik. Urte bakarra pasata aspertu gara jadanik Utz gaitzazue bakean alde zazue Oikitik!!
OIKIARRAK
Gaia: NOIZ ARTE?
Papela eskatu bolia hartu ta hasi nahian idazten mila ideia etorri zaizkit baina ez degu konkretatzen zerbeza hustu koadrila beira ta gu bertsoa osatzen noiz arte egongo gera gu hemen bukaera borobiltzen
HARITZ ETA HAIZE. H.H.
Doinua:
Haizeak bidali du
Zenbat aldiz kalian goitik bera beitu noiz arte hau guztiya nazkatzen baigaitu ez gea neska txarrak ondo begiratu ile motxa deu baina ez zaitez beldurtu
ROXUMAXUKOMA
Doinua: Txatxo
(Zarama) Motxo non zaoz Motxo? Gure flixetatik joan zinen gu agurtu barik. Burdin puxka bat baino gehiago zinan, baina inork ez zizun hortik atera nahi
AINARA
UGARTEMENDIA
Doinua:
Bautista bazterretxe Buztan luze baten bila nabil egunero eman nei saltxitxoia (bis) sartzeko gauero Poliki hasi eta azkar segi gero noiz arte iraungo du (bis) hola segi ezkeo
KATXONDAK
Gaia: NOIZ ARTE?
Horixe esaten dit egunero amak Semen nora hoa jaso itzak prakak zepillua hartu ta orraztu itzak tximak zenbat porro erre ittuk kenduitzak makarrak
IBON ESTEIBAR
NOIZ ARTE METRO IRIKITA?
Doinua: Loriak udan Arratsaldean atera gera kañatxo batzuk hartzeko denboa asko zai eongea irabazten ikusteko orain hemen jira ta buelta eraten deu ospatzeko noiz arte iraungo du Metron Pellok eztakau presik ixteko
MARKEL PEÑALBA
Hemen jarraitzen diagu beste askotan bezala zoramenaren bidean ikusten gure azala ez dugu beste biderik igo behar dugu malda gero jeisterakoan berriz egingo dugu algara iritsiko gara helmugara
IBAN
Zumaiako frontoian ez dagoela erretzerik egin dute apustua zigarroa zeinek itzali erretze dugu majina ezin dugula inola utzi adostutakoa nola jarri legearen kontra doa inorrek ezin du bizi mesedez hitzein dezagun emaiguzu zure iritzi
Gaia: NOIZ ARTE?
Terroristak ei zarete Demokratak berriz onak Mundua hola baldin badago Igual alperrik iraultzak Hala ta ere zuek baino hobeak oso zail aurkitzea gora zuek beti eta gora jende iraultzailea!
SADATX
Badirudi ez garela batere emozionalak noiztik gara euskaldunak horren baldarrak ez daigun utzi izatea sineskorrak elikatuko sormenak alperrik al dira gure saiakerak
Amak sarri esaten dit goizo etorri etxera orain dela sei urteko mutil koxkorra ez zera Kozkortu egin naiz baina nabil lehengo antzera enfin nere egoera doa grisetik beltzera noiz arte segi horrela nire amaren galdera. Erantzuteko ordea ez naiz gai sentitzen keba eta ez diot erantzun nahi ohartzen naiz eta zera ni baino gehio sufritzen ari dena dela bera
JON IÑAKI ALBERDI
Orain arte ze ondo gabe mila eta bat likore barruak asetu arte bizitza ematen digute!!!
JON URRUZUNO
Antzezlana egiten antzerki talde aproposa lortu arte ezin da igo Arrate motorrik gabe igotzeak eskatzen baitu goikoen atsekabe horrela inoiz ez gera izango aske.
Gaia: ZERGATIK EZ?
ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN
GUZTIOI ETA BAITA LAGUNDU DIGUZUENOI
ERE!
- Foronda kultur etxea
- Algorri
- Trapaia
- Metro
- Inpernupe
- Nikol
- Artelagun elkartea (Oikia)
Txinpartakoei ere mila esker kaxak uzteagatik!
URTEBETE BARRU BERRIZ!
ZUMAIAKO BERTSO ESKOLA
BOTA BERTSO BAT! lehiaketa