Download - Audacity aurreratua
Audacity aurreratua
Audacity aurreratua
Audacity aurreratua
2
Edukien Aurkibidea
Edukien Aurkibidea...................................................................................................2 Sarrera.....................................................................................................................3 Zer da Audacity? ....................................................................................................3 Audio-iragazkiak eta efektuak Audacityn.............................................................4 Audio-artxibo bat normalizatzea .........................................................................32 Audio-artxibo ugari nahastea..............................................................................39 Mp3 artxiboen edizioa..........................................................................................47 Audio editatzeko beste programa batzuk...........................................................78
Audacity aurreratua
3
Sarrera
Gustatuko al litzaizuke zure audio-artxiboei iragazkiak eta efektuak sartu ahal izatea, arlo guztietan edertzeko? Zer iruditzen zaizu Mp3-ko audioak editatzeko aukera izatea eta hainbat audio-pista bakar batean nahastea? Eta audio-artxibo bat normalizatu ahal izango bazenu, eta horrekin, audio-proiektu optimoa lortu? Imajina al dezakezu hori guztia eta askoz ere gehiago egin ahal izatea? Orain, Audacity-rekin, audioak editatzeko programa ezagunenetakoarekin, oso erraz egin dezakezu. Hori guztia egin dezakezu Audacity-ren bidez
Zer da Audacity?
Audacity audioa editatzeko eta grabatzeko programa askea eta kode irekikoa da. Mac OS X, Microsoft Windows, GNU/Linux eta beste sistema eragile batzuetarako eskuragarri dago. Aplikazio hau audio-editoreen artean klasiko bat da, eta garatzaileek nahiz erabiltzaileek erabiltzen dute. Programa deskargatu ahal izateko webgune honetara sartu beharko dugu: http://audacity.sourceforge.net/download/ Audacity programarekin, besteak beste, honako hauek egin ditzakezu:
o Mikrofono baten bidez zuzeneko audioa grabatu
o Zintak edo grabazioak soinu digitalera edo CDra bihurtu
o Ogg Vorbis, MP3, WAV eta AIFF audio-artxiboak editatu
o Mota eta neurri ugaritako sinuak moztu, kopiatu, elkartu eta nahastu
o Audio-grabazio baten tonua edo abiadura aldatu
o Artxibo-formatu edo laginketako maiztasun desberdineko pistak nahastu
o Audio-artxibo bat webgunean sartzeko aukera
Audacity aurreratua
4
Audio-iragazkiak eta efektuak Audacityn
Efektuak dira Audacityren aukera handienetako bat. Audio-edizioko tresna garrantzitsuenak dira, baita gehien eskatzen dutenak ere, kalkulu-karga handia eskatzen baitute. Audio-pista osoan edo hautapen sinpleetan aplika daitezke. Hauek dira garrantzitsuenak, eta horietan oinarrituko gara atal honetan:
• Denbora aldatu, tonua aldatu gabe • Tonua aldatu, denbora aldatu gabe • Oihartzuna • Fade In (agertu) eta Fade Out (desagertu) • Zarata ezabatzea
Gainera, urratsez urrats, VST efektuen pluginak nola instalatu ikusiko dugu. Steinberg-ek sortutako VST pluginen teknologia efektuen pluginak audio-editoreekin konektatzeko pentsatutako interfaze estandarra da. Hainbat VST plugin daude, enpresek eta partikularrek sortutakoak, batzuk ordaindu beharrekoak, eta beste batzuk, doakoak.
Atal honetan, Audacityren efektu garrantzitsuenetako batzuk ikusiko ditugu Ondoren, efektuen plugin bat deskargatzen eta instalatzen ikasiko dugu: VST Hasteko, grabatzeko botoian sakatuta audio-artxibo bat grabatuko dugu
Audacity aurreratua
5
Grabazioa amaitutakoan, gelditzeko botoia sakatuko dugu
Efektuak eta iragazkia erabili ahal izateko, beharrezkoa da aplikatu nahi den grabazioaren eremua aukeratzea Aukeratzeko botoia hautatu ez badugu, sakatu egin beharko dugu Efektua aplikatu nahi dugun uhinaren eremua aukeratuko dugu; horretarako, mutur batetik bestera mugatuko dugu
Audacity aurreratua
6
. Orain, “Efektua” menuan sakatuko dugu
Audacity aurreratua
7
. “Denbora aldatu” aukeratuko dugu
Denbora aldatzeko aukerak soinu-uhin baten denbora handiagotzeko edo txikiagotzeko aukera ematen du, haren tonua aldatu gabe. Uhinaren denbora handiagotuz gero, grabazioa motelago entzungo da. Aldiz, uhinaren denbora murriztuz gero, grabazioa azkarrago entzungo da Uhinaren denbora aldatzeko lehen modua ehunekoekin da Aukeratutako eremuan erreprodukzio-abiadura handiagoa jarriko dugu; horretarako, ehunekoen barrarekin adierazitako ehunekoan denbora murriztuko dugu
Audacity aurreratua
8
Aldaketa hori eginda, uhinaren iraupena % 8,177 txikiagotzea lortuko dugu. Horrela, jatorrizkoarekiko, mugatutako eremuaren abiadura handiagotu egingo da Erreprodukzio-abiadura aldatzea eragiten duten minutuko pultsuak ezagutuz ere alda daiteke denbora Esate baterako, minutuko 150 pultsutik 170era sartuz gero, erreprodukzio-abiadura handiagotu egingo da Minutuko pultsuen edozein tarte idatz daiteke Balioak sartutakoan, ehunekoen barrak ehuneko jakina aldatuko du Azkenik, aukeratutako eremuko segundotako amaierako luzera aldatuz ere alda daiteke denbora Audacityk luzera horri dagokion ehunekoen aldaketa kalkulatuko du Efektu gehienetan, efektua aplikatutakoan audioa nola geratzen den ikusteko aukera dago “Aurrebista" botoia da % 8,117 ehunekoaren aldaketak eragina izan dezan, “Onartu” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
9
Aipatu dugun moduan, uhinaren neurria (denbora) txikiagotu egin da, eta erreprodukzio-abiadura, berriz, handiagotu Efektu honekin, aukeratutako audioko jatorrizko zatia denbora laburragoan entzungo da Jarraian, tonua nola alda daitekeen ikusiko dugu Berriz “Efektua” menuan sakatuko dugu
“Tonua aldatu” aukeratuko dugu
Audacity aurreratua
10
Tonu-aldaketa musika-noten bidez adierazten da A, B, C, D, E, F eta G letrak La, Si, Do, Re, Mi, Fa eta Sol dira, hurrenez hurren Lehen letra aukeratuta dugun eremua dagoen tonua da. A letra “LA” musika-nota da kasu honetan Bigarren letra aukeratutako eremua eraldatu nahi dugun tonua da “Gora” eta “Behera” kontrakoak dira, hau da, musika-eskalan behera egitea “LA” notatik nahi den tonura arte “Gora” egiteak, berriz, “LA” notatik musika-eskalan gora egitea esan nahi du, “LA” nota aldatzeko erabili nahi dugun tonura iritsi arte Hemen, igo edo jaitsi nahi dugun semitonu kopurua adieraziko dugu Azkenik, maiztasuna ere alda daiteke, lauki honetan zuzenean adierazita “Onartu” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
11
Orain, asko erabili ohi den efektua ikusiko dugu: oihartzuna “Efektua" menua sakatu behar da
. “Oihartzuna” aukeratuko dugu
Audacity aurreratua
12
Atzerapen-denbora bi oihartzunen arteko atzerapenaren kopurua da, segundotan Gainbehera-faktorea 0 eta 1 arteko zenbaki bat da, 0 oihartzunik gabe izanik, eta 1, berriz, jatorrizkoaren bolumen bereko oihartzuna Efektuak aukeratutako audioa behin eta berriz errepikatzen du, errepikapen bakoitzean gero eta leunago, errepikapen bakoitzaren artean atzerapen-denbora finkoarekin “Utzi” botoia sakatuko dugu
Jarrian, Fade In (agertu) eta Fade Out (desagertu) efektuak non egiten diren eta zertarako balio duten azalduko dugu Pistaren hasiera aukeratuko dugu
Audacity aurreratua
13
“Efektua” menua sakatuko dugu
Audacity aurreratua
14
“Fade In (Agertu)” efektua aukeratuko dugu
Uhinaren forma aldatu da Audio-artxiboen hasieran erabili ohi da Fade In efektua isiltasunetik edo giroko zaratatik soinu batera pasatzeko erabiltzen da, horretarako anplitudea aldatuta. Hau da, audioa isiltasunetik edo zarataren batetik abiatzen da eta haren bolumena handiagotzen da, egonkortu arte Audio-pistaren amaiera aukeratuko dugu orain
Audacity aurreratua
15
Berriz “Efektua” menuan sakatuko dugu
Audacity aurreratua
16
“Fade Out (Desagertu)” efektua aukeratuko dugu
Uhinaren forma aldatu da hemen ere Fade In efektuak ez bezala, Fade Out efektua soinua abiapuntu hartuta isiltasunera edo giroko zaratara pasatzeko erabiltzen da, horretarako anplitudea aldatuta. Hau da, audioaren bolumen egonkorretik abiatuta, pixkanaka murrizten joango da, isiltasunera edo giroko zaratara iritsi arte Audio-artxiboen amaieran erabili ohi da
Audacity aurreratua
17
Azkenik, zarata kentzeko efektua ikusiko dugu. Bi modu daude Eremu hau aukeratuta utziko dugu Zarata ezabatzeko lehen modua ikusteko, “Efektua” menuan sakatuko dugu Pista guztian edo haren zati batean aplika dezakegu
Efektuetako lehenengoa aukeratuko dugu: “Zarata ezabatu”
Audacity aurreratua
18
Lehenengo kasuan, ezinbestekoa da zarataren profila lortzea “Zarataren profila atera” botoia sakatuko dugu Horrekin, Audacityk aukeratutako zatia aztertuko du Fourierren transformatu bizkorraren bidez, haren harmonikoak detektatzeko, eta horrela, audioa nola osatuta dagoen ikusteko
Berriz “Efektua” menuan sakatuko dugu
Audacity aurreratua
19
Berriz “Zarata ezabatu” aukeratuko dugu
Bigarren urratsean, ezinbestekoa da iragazi nahi dugun zarataren ehunekoa aukeratzea Nola geratu den ikusteko, audioa erreproduzitzeko aukera izango dugu; horretarako, “Aurrebista” botoia sakatuko dugu Eta gero, “Zarata ezabatu” aukeratuko dugu “Itxi” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
20
Zarata ezabatzeko bigarren modua ikusteko, “Efektua” menuan sakatuko dugu
Eta “Zarata ezabatu” bigarren aukera aukeratuko dugu
Audacity aurreratua
21
Zarata ezabatzeko modu hau bi parametro aldatuz egiten da Lehen parametroa alda dezakegu hemen: audioaren atalasea Audioaren atalasea soinu bat entzungarria izateko gutxieneko intentsitatearen eredua da. Zenbat eta balio handiagoa izan, orduan eta zarata gehiago bereiziko da audio-artxiboan Atal honetan bigarren parametroa alda dezakegu: gehieneko zabalera-puntua Gehieneko zabalera-puntua audio-artxibo baten bandaren zabalera handiena da. Puntu hori zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago bereiziko da zarata audio-artxiboan Zarata ezabatzeko modu hau, oro har, oso gutxi erabiltzen da “Itxi” botoian sakatuko dugu
Audacity aurreratua
22
Azkenik, VST efektuen plugina nola deskargatu eta instalatu ikusiko dugu VST bridge efektuen pluginak efektuen pluginak eta audio-editoreak konektatzeko balio du, gure kasuan, Audacity da editore hori Plugin horiek efektu eta iragazki berriak dira, deskargatu eta gero Audacityren funtzionaltasunetara gehi ditzakegu, haiekin lan egin ahal izateko Programa itxi egingo dugu ixteko X botoian sakatuta
Internet Explorer web-nabigatzailean klik bikoitza egingo dugu
Audacity aurreratua
23
Helbideen testu-koadroa aukeratu eta hau idatziko dugu: http://audacityteam.org/vst
Gero, “Joan hona:” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
24
"vst-bridge-1.1.exe" esteka aukeratuko dugu
“Gorde” botoian sakatuko dugu
Audacity aurreratua
25
Mahaigainean gordetzeko, “Gorde” botoia sakatuko dugu
Programa deskargatu arte itxarongo dugu
Audacity aurreratua
26
Eta “Exekutatu” botoia sakatuko dugu
“Exekutatu” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
27
VST Bridge pluginaren instalazio-leihoa irekiko da “Next >” botoia sakatuko dugu
"I accept the agreement" aukera aukeratuko dugu
Audacity aurreratua
28
“Next >” botoia sakatuko dugu
Berriz ere “Next >” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
29
Hemen ibilbide hau agertuko da: C:\Archivos de programa\Audacity\Plug-ins eta bertan instalatuko dira Audacity-ren pluginak “Next >” botoian sakatuko dugu
“Install” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
30
Azkenik, “Finish” botoia sakatuko dugu
Baliteke VST plugin batzuek ez funtzionatzea, VST enabler aukeran erroreak daudelako Pluginak instalatzeko prozedura beti berdina da, ibilbide honetan instalatu behar dira: C:\Archivos de programa\Audacity\Plug-ins Pluginak ez baldin badu instalatzaileari dagokion .exe luzapena duen artxiborik, .dll luzapena duen pluginaren artxiboa bilatu eta deskargatu beharko da, eta C:\Archivos de programa\Audacity\Plug-ins ibilbidean gorde Gai honi buruzko informazio gehiago lortzeko, web-helbide honetara sar gaitezke: http://audacity.sourceforge.net/download/plugins
Audacity aurreratua
31
Zorionak! Orain badakizu nola erabili efektu garrantzitsuenak, baita plugin bat deskargatzen eta instalatzen ere Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
Audacity aurreratua
32
Audio-artxibo bat normalizatzea
Normalizazioa audio-seinalearen anplitudea handiagotzeko (edo txikiagotzeko) prozesua da. Normalizazioak normalean audioaren anplitudea handiagotu egiten du, maila goreneko uhina sortuz, inolako distortsiorik sartu gabe. Horrela, pista guztiek bolumen-intentsitate antzekoa izatea lor daiteke. Normalizazioarekin proiektuko audio-pista guztien bolumena berdintzea lortzen da, eta batzuek beste batzuek baino altuago ez jotzea. Bereziki komenigarria da formatu desberdineko audio-fitxategiak baldin baditugu. Normalizazio-efektuak ia proiektuen amaieran aplikatu ohi dira, pista guztiak konbinatu aurretik. Programa batzuek minimo karratuen metodoaren bidez normalizazioak egiteko aukera ematen dute, modu linealean anplifikazio-faktorea aplikatu ordez (Audacity-n bezala).
Jarraian, Audacityn audio-pista bat nola normalizatzen den ikusiko dugu Horretarako, grabatzeko botoian sakatuta audio-artxibo berri bat grabatuko dugu
Audacity aurreratua
33
Mikrofonoari hitz egingo diogu Eta gelditzeko botoia sakatuko dugu
Audioa entzungo dugu, erreproduzitzeko botoian sakatuta
Audacity aurreratua
34
Normalizatzeko, audio-artxibo osoa aukeratuko dugu, sagua mutur batetik bestera arrastatuta
Audacity aurreratua
35
“Efektua” menuan sakatuko dugu
Audacity aurreratua
36
Eta “Normalizatu” aukera aukeratuko dugu
“Normalizatu” elkarrizketa-koadroa zabalduko da “Edozein desalineazio bertikal ezabatu (zeron zentratu)” aukera ez da normalizazioaren zati berez Grabazio batzuetan sar daitezkeen mailak ezabatzeko aukera ematen du; maila horiek atzealdean zurrumurrua entzutea eragiten dute “Anplitude maximoa -3 dB-n normalizatu” aukerak soinu-punta anplifikatzen du eta gainerako hautapenari anplifikazio-faktore berbera aplikatzen dio “Onartu” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
37
Uhinaren forma aldatu egin da Audioa erreproduzitzeko, erreproduzitzeko botoian sakatuko dugu
Audacity aurreratua
38
Normalizazioaren helburua pista guztiek bolumen-intentsitate antzekoa izan dezaten lortzea da Kasu honetan ez da bereizten jatorrizkoaren eta normalizatutakoaren arteko aldea, grabazioaren bolumena berbera baita prozesu guztian
Zorionak! Orain badakizu audio-pista bat non eta nola normaliza daitekeen Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
Audacity aurreratua
39
Audio-artxibo ugari nahastea
Gure proiektua pista kopuru asko izaten hasten baldin bada eta hainbeste pistarekin lan egitea zaila egiten bazaigu, edizio-eragiketa guztiak amaitu ditugun pistak konbinatzen has gaitezke. Eragiketa erraza eta azkarra da, Proiektua > Nahasketa azkarra menuan topa dezakegun aukeraren bidez.
Orain, hainbat pista bakarrean azkar eta oso erraz nola nahasten diren ikusiko dugu Hasteko, grabatzeko botoian sakatuta audio-artxibo bat grabatuko dugu
Amaitutakoan, gelditzeko botoian sakatuko dugu
Audacity aurreratua
40
Pistaren amaiera aukeratuko dugu hura amaitu orduko grabatzen hasteko
Eta berriz ere grabatu botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
41
. Amaitutakoan, gelditzeko botoian sakatuko dugu
Ondoren, grabatutako bi audio-pistak erreproduzituko ditugu BI audio-pisten hasiera aukeratuko dugu
Audacity aurreratua
42
. Eta erreproduzitzeko botoia sakatu
Aurreko bi pisten denbora berean dagoen hirugarren artxibo bat grabatuko dugu Zuzenean, grabatzeko botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
43
Amaitutakoan, gelditzeko botoian sakatuko dugu
Hiru audio-pistak aukeratuko ditugu saguaren erakuslea lanaren mutur batetik bestera arrastatuta
Audacity aurreratua
44
“Proiektua” menua sakatuko dugu
Audacity aurreratua
45
“Nahasketa azkarra” aukeratuko dugu
Hiru audio-pistak bakarrean nahastu dira, denboran jarrita zeuden bezala Emaitza erreproduzitzeko, erreproduzitzeko botoian sakatuko dugu
Audacity aurreratua
46
Audacityk denbora-esleipenaren arabera nahasten ditu pistak, hau da, ezkerreko kanalak ezkerrekoekin nahasten dira, eta eskuinekoak eskuinekoekin, eta monoak, berriz, biekin Zorionak! Orain badakizu Audacityn audio-pista ugari nola nahastu Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
Audacity aurreratua
47
Mp3 artxiboen edizioa
Jarraian, Mp3 artxiboak nola manipulatu ikusiko dugu Hasi aurretik, LAME Mp3 encoder nola deskargatu eta instalatu azalduko dugu; horrekin, Mp3 artxiboak inportatu eta esportatu ahal izango ditugu, editatu ahal izateko. Gero, Mp3 artxibo bat bitan zatitzen ikasiko dugu, eta audio-pista bateko ID3 informazioa aldatzen. Mp3 formatua ia audio-irakurgailu guztietan irakur daiteke, Internet bidez egindako trukean formatu nagusia da eta egun, kalitate onarekin musika gordetzeko aukera onenetako bat da.
Atal honetan Mp3 formatuarekin lan egingo dugu. Horretarako, ezinbestekoa da Encoder Audacityren orrialdetik LAME Mp3 deskargatzea Audacityren moduko kode irekiko programek ezin dituzte beste konpainia batzuetako edo lizentzia-kostuak dituzten irtenbideak ezarri. Hori dela eta, Audacityk ez du Mp3 formaturako esportazioa ezartzen, eta beharrezkoa da kodifikatzaile hori Lame Mp3 Encoder kodifikatzaile bat da, eta Audacityn Mp3 artxiboan manipulatu ahal izateko erabiltzen da Web-nabigatzailea irekitakoan, helbideen barran klik egingo dugu Audacityren moduko kode irekiko programek ezin dituzte beste konpainia batzuetako edo lizentzia-kostuak dituzten irtenbideak ezarri. Hori dela eta, Audacityk ez du Mp3 formaturako esportazioa ezartzen, eta beharrezkoa da kodifikatzaile hori
Audacity aurreratua
48
Helbidea idatziko dugu: http://audacity.sourceforge.net/download “Joan hona:” botoia sakatuko dugu, edo Enter tekla ere saka dezakegu
Audacity 1.2.6 deskargetara joateko, “Windows” estekan sakatuko dugu
Audacity aurreratua
49
Web orrian nabigatzeko, desplazamenduko barran klik egingo dugu
“LAME MP3 kodifikatzailea” estekan sakatuko dugu
Audacity aurreratua
50
Web orrialde honetan Mp3 LAME kodifikatzailea nola deskargatu eta instalatu azaltzen da Orrian nabigatzeko, desplazamenduko barran klik egingo dugu
“LAMEren deskarga-orria” estekan klik egingo dugu
Audacity aurreratua
51
LAME kodifikatzailea deskargatu ahal izateko orrialdea agertuko zaigu Desplazamenduko barran klik egingo dugu berriz
Esteka honetan sakatuko dugu: "Lame_v3.98.2_for_Audacity_on_Windows.exe", Windowserako kodifikatzailearen deskargatzailea
Audacity aurreratua
52
“Gorde” botoia sakatuko dugu
Instalatzailea gordetzeko kokapena aukeratuko dugu Gure kasuan, mahaigainean utziko dugu “Gorde” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
53
Artxiboa deskargatu arte itxarongo dugu
Gero, “Exekutatu” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
54
“Exekutatu” botoia sakatuko dugu berriro
“Next >” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
55
"I accept the agreement" aukera aukeratuko dugu
Eta berriz ere “Next >” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
56
Kodifikatzailea non instalatu aukeratuko dugu Kasu honetan, Audacityren karpetan “Next >” botoia sakatuko dugu
“Install” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
57
Azkenik, “Finish” botoia sakatuko dugu Disko gogorrean LAME Mp3 Encoder kodifikatzailea instalatu da, haren liburutegi guztiekin
Nabigatzailea itxi egingo dugu X duen botoian klik eginda
Audacity aurreratua
58
Orain, Audacityri LAME Mp3 kodifikatzailearen liburutegia non dagoen erakutsiko diogu Audacity mahaigaineko zuzeneko sarbidean klik bikoitza eginda zabalduko dugu
“Editatu” menuan sakatuko dugu
Audacity aurreratua
59
“Lehentasunak” atala aukeratuko dugu
“Artxiboaren formatuak” erlaitza aukeratuko dugu
Audacity aurreratua
60
“MP3ra esportatzeko aukerak” atalean, “Liburutegia bilatu” botoian klik egingo dugu
Aipatu dugun moduan, Audacityk ez ditu Mp3 artxiboak esportatzen, baina aurretik deskargatu dugun LAME Mp3 kodifikatzailearen liburutegia erabiltzen du Horretarako, lame_enc.dll artxiboa bilatu behar da disko gogorrean; LAME Mp3 kodifikatzailearekin instalatu da. Eragiketa hori behin bakarrik egingo dugu Jarraitzeko, “Bai” aukeran klik egingo dugu
Audacity aurreratua
61
Klik bikoitza egingo dugu “Ordenagailua” aukeran
Gero, “Sistema (C:)” aukeran bi aldiz egingo dugu klik
Audacity aurreratua
62
“Programako artxiboak” aukeran klik bikoitza egingo dugu
Azkenik, “Audacity” karpetan klik bikoitza egingo dugu
Audacity aurreratua
63
"lame_enc.dll" artxiboa aukeratuko dugu
Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
64
“Onartu” botoia sakatuko dugu
Mp3an dauden audioak ireki eta manipula ditzakegu, baita formatu horretan dauden audio artxiboak esportatu ere
Audacity aurreratua
65
Orain, grabatzeko botoian sakatuta audio-artxibo berri bat grabatuko dugu
Nahi duguna esango dugu Amaitutakoan, gelditzeko botoian sakatuko dugu
Audacity aurreratua
66
Horretarako, “Fitxategia" menua sakatu behar da Audio-artxibo hori Mp3 formatuan gorde edo esportatuko dugu
Eta “Mp3 gisa esportatu” aukera aukeratuko dugu
Audacity aurreratua
67
Mp3 gisa audioa gordetzeko kokapena aukeratuko dugu. Gure kasuan, mahaigainean utziko dugu Artxiboaren izena idatziko dugu
Eta “Gorde” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
68
“MP3 artxiboetarako ID3 etiketak editatu” testu-koadroa irekiko da. Hemen, audio-artxiboari dagokion informazioa gehi dezakegu Nahi dugun izenburua idatziko dugu
Artistaren izena idatz dezakegu
Audacity aurreratua
69
Abesti bat baldin bada, datu hauek sar ditzakegu: bildumaren izenburua, pista-zenbakia, urtea, generoa eta iruzkinen bat ere egin dezakegu Geroago, informazio hori non eta nola aldatu ikusiko dugu “Onartu” botoia sakatuko dugu
Jarraian, Mp3 formatuan gorde dugun artxiboa zabalduko dugu Irekitzeko, “Fitxategia" menua sakatu behar da
Audacity aurreratua
70
“Ireki” aukeratuko dugu
"ProbaMP3.mp3" aukeratuko dugu
Audacity aurreratua
71
“Ireki” botoia sakatuko dugu
Jarraian, Mp3 pista bat bitan nola zatitu ikusiko dugu Zatitu nahi dugun eremua aukeratuko dugu; horretarako, mutur batetik bestera mugatuko dugu
Audacity aurreratua
72
“Fitxategia” menuan sakatuko dugu
Audacity aurreratua
73
Eta “Aukeraketa Mp3 gisa esportatu” aukera aukeratuko dugu
Egindako zatiketarako nahi dugun izena idatziko dugu “Gorde” botoian sakatuko dugu
Audacity aurreratua
74
Mp3 formatuan artxibo berria gorde da zatitu dugun zatiarekin Azkenik, Mp3 artxibo baten ID3 informazioa nola editatu ikusiko dugu Informazio hori oso erabilgarria da gure audio-artxiboak antolatzeko “Proiektua” menuan sakatuko dugu
“ID3 etiketak editatu” aukera hautatuko dugu
Audacity aurreratua
75
“Albuma” testu-koadroa aukeratuko dugu eta edukia idatziko dugu
Gero, “Pista-zenbakia” testu-koadroa aukeratuko dugu
Audacity aurreratua
76
Eta, azkenik, urtea sartuko dugu
Amaitzeko, “Onartu” botoia sakatuko dugu
Audacity aurreratua
77
Zorionak! Orain badakizu Mp3 artxiboekin lan egiteko Audacity konfiguratzen Gainera, Mp3 artxibo bat zatitzen eta bertako ID3 informazioa aldatzen ere ikasi duzu Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
Audacity aurreratua
78
Audio editatzeko beste programa batzuk
Audioa editatzeko beste programa mota batzuk ere badaude. Haietako asko doakoak dira, eta beste batzuk, ordaindu beharrekoak. Hauek dira aipagarrienak: Audioa editatzeko ordaindu beharreko programak
Sound Forge http://www.sonycreativesoftware.com/soundforgesoftware
Adobe Audition http://www.adobe.com/products/audition/ Audioa editatzeko doako programak
Wavosour
http://www.wavosaur.com/
Audacity aurreratua
79
Music Editor Free http://www.music-editor.net/
WavePad Audio Editor http://www.nch.com.au/wavepad/esp/index.html