Download - Audacity Ariketak
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
1/17
AUDACITY
9. AriketakAriketa hauetan gidaliburuan ikusitako hainbat baliabide praktikan jarriko ditugu.
Ariketa bera eta lan egiteko beharrezkoak diren audio agiriak sarean eskuragarri
daude, ariketa bakoitzean ematen den helbidetik jeisteko moduan.
Prozedura ikasteko, ariketa bakoitza amaitutakoan beste grabazio batekin
antzeko beste ariketa bat egitea komenigarria da. Nahi izanez gero, proposatutako
audioen ordez, grabazio propioak erabil daitezke. Ariketa gehienetan, baliabide bat
baino gehiago erabiltzen dira. Ahots-grabazioak orijinalak dira eta musika, berriz,
jamendo.com/es eta musi kherria.org helbideetatik jeitsita dago, creative commons
litzentziapean.
Ariketok hiru ataletan banatuta daude.
Helburua: zer lortu nahi dugun eta zertarako.
Urratsak: jatorrizko audio agiria eraldatzeko azalpenak, urratsez urrats.
Aholkuak: gisa horretako baliabideak erabiltzean kontuan izateko hainbat aholku.
1. ariketa: Audio agiri bat ebaki: Cross fade In / Out
2. ariketa: Audio agiri bat moztu: Cross fade In / Out
3. ariketa: Audio agiriak txertatu
4. ariketa: Zarata kendu; Bolumena handitu
5. ariketa: Audioa grabatu eta agiri batean txertatu
6. ariketa: Audioa grabatu eta musikarekin nahastu
https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/4-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/3-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/3-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/3-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/6-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/5-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/4-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/3-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/2-ariketahttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/9-ariketak/1-ariketa
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
2/17
1. ariketaAudio agiri bat ebaki; Cross Fade in/out
Helburua
Audio agiri baten (kasu honetan, abesti baten) zati bat aukeratu, ebaki eta hasiera
zein amaierako bat-bateko mozketak pixkanaka bolumena igoz eta jeitsiz moldatu.
Urratsak
- Lan egiteko audio agiria (Heart of Stone) orrialde honetako beheko aldetik
deskargatu eta ordenagiluan gordeko dugu.
Heart of Stone abestiaren egilea Boom Boom Becket taldea.
http://www.jamendo.com/es/track/878023/heart-of-stone)
- Audio agiria Audacity n irekiko dugu.
- 0:00tik 0:50era hautatu eta ebaki egingo dugu (3.1. atala)
- Geratu zaigun zatian, 0:40etik amaieraraino (2:41) hautatu eta ebaki egingo dugu.
- Orain dugun agiriaren iraupena 40 segundukoa da. Lehen 15 segunduak
(0:00-0:15) hautatuko ditugu eta Eragina erlaitzean Cross Fade In aukeratuko dugu.
- Agiriaren azken hamar segunduak (0:30-0:40) hautatu eta Eragina erlaitzean Cross
Fade Out aukeratuko dugu. Dagoeneko, abestiaren bolumena pixkanaka jeisten doa.
Halere, entzun egiten badugu, bat-batean amaitzen delako sentsazioa dago oraindik.
Beraz, hautapena aldatu gabe Fade Out aktibatuko dugu berriro. Oraingoan, amaiera
suabeagoa da. Areagotu nahi badugu, Fade Out hirugarren aldiz erabiliko dugu.
https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/3-oinarrizko-funtzioak
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
3/17
- Kurtsorea pistaren hasieran kokatu eta 1,3 segunduko isilunea sortuko dugu
(ataza-barran Sortu/Isiltasuna: irekitzen den gelaxkan, 1.300 s. jarriko dugu)
- Kurtsorea pistaren amaieran kokatu eta 2 segunduko isilunea sortuko dugu.
- Agiria Heart of stone (zatia) izenarekin gordeko dugu ( Agiria/Esportatu. Gordetzean
Lame codec -arekin arazorik izanez gero, ikus. 2.3.1. atala).
Aholkuak
- Hautapen zehatzak egiteko audio espektroaren ikuspena ahal denik eta zabalen
izatea komeni da. Bestela, hautapen zehatzerako tresna (3.7. atala) erabil daiteke.
- Cross Fade eragina erabiltzean, batzuetan behin baino gehiagotan aktibatu behar
da, audioa pixkana-pixkanaka hasi edota amaitzeko.
- Kontua izan behar da Ebaki tresna erabiltzean, hautatutako zatia ebakitzen duela.
https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/3-oinarrizko-funtzioakhttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/lanean-hasi
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
4/17
2. ariketaAudio agiri bat Moztu; Cross Fade in/out
Helburua
Audio agiri baten (kasu honetan, abesti baten) zati bat aukeratu, moztu eta hasiera
zein amaierako bat-bateko mozketak pixkanaka bolumena igoz eta jeitsiz moldatu.
Urratsak
- Lan egiteko audio agiria (Heart of Stone) orrialde honetako beheko aldetik
deskargatu eta ordenagiluan gordeko dugu. Heart of Stone abestiaren egileaBoom
Boom Becket taldea. http://www.jamendo.com/es/track/878023/heart-of-stone)
- Audio agiria Audacity n irekiko dugu.
- 0:50tik 1:30era hautatu eta moztu egingo dugu (3.5. atala). Moztean, hautatutako
zatia mantendu egiten da eta gainerakoa desagertu.
- Orain dugun agiriaren iraupena 40 segundukoa da. Lehen 15 segunduak
(0:00-0:15) hautatuko ditugu eta Eraginaerlaitzean Cross Fade In aukeratuko dugu.
- Agiriaren azken hamar segunduak (0:30-0:40) hautatu eta Eragina erlaitzean Cross
Fade Out aukeratuko dugu. Dagoeneko, abestiaren bolumena pixkanaka jeisten doa.
Halere, entzun egiten badugu, bat-batean amaitzen dealko sentsazioa dago oraindik.
Beraz, hautapena aldatu gabe Cross Fade Out aktibatuko dugu berriro. Oraingoan,
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
5/17
amaiera suabeagoa da. Areagotu nahi badugu, Cross Fade Out hirugarren aldiz
erabiliko dugu.
- Kurtsorea pistaren hasieran kokatu eta 1,3 segunduko isilunea sortuko dugu
(ataza-barran Sortu/Isiltasuna: irekitzen den gelaxkan, 1.300 s. jarriko dugu)
- Kurtsorea pistaren amaieran kokatu eta 2 segunduko isilunea sortuko dugu.
- Agiria Heart of stone 2 (zatia) izenarekin gordeko dugu ( Agiria/Esportatu.
Gordetzean Lame codec -arekin arazorik izanez gero, ikus. 2.3.1. atala).
Aholkuak
- Hautapen zehatzak egiteko audio espektroaren ikuspena ahal denik eta zabalen
izatea komeni da. Bestela, hautapen zehatzerako tresna (3.7.) erabil daiteke.
- Cross Fade eragina erabiltzean, batzuetan behin baino gehiagotan aktibatu behar
da, audioa pixkana-pixkanaka hasi edota amaitzeko.
- Kontua izan behar da Moztu tresna erabiltzean, hautatutako zatia dela mantentzen
dena, gainerakoa moztu egiten delarik.
https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/lanean-hasi
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
6/17
3. ariketa Audio agiriak txertatu
Helburua
Audio agiri batean (kasu honetan, txiste batzuen grabaketan) beste agiri batzuk (txaloak,
builaka...) txertatu egingo ditugu.
Entzun hemen amaierako adibidea:
Urratsak
- Lan egiteko audio agiriak biltzen dituen .rar artxiboa (audio agiriak txertatu) orrialde
honetako beheko aldetik deskargatu eta ordenagiluan gordeko dugu. Artxibategia
deskonprimitu eta lau audio agiriak gorde egingo ditugu.
- Txisteak izeneko agiria Audacity n irekiko dugu. Bertan, sarreratxo bat eta hiru txiste
daude. Txisteen artean 2-3 segunduko tarteak daude. Hortxe kokatuko ditugu txaloak,
barreak eta txistualdia.
- Txaloak izeneko agiria inportatu egingo dugu (ataza-barran, Agiria/Inportatu/Audioa). Bi
agiriak pantaila berean ageri dira.
- Txaloak agiria hautatu egingo dugu kurtsoreaz eta kopiatu egingo dugu (3.2. atala).
Kopiatu ostean, agiri hau itxi egingo dugu erpineko X -n klikatuz.
- Kurtsorea Txisteak agiriaren 46. segunduan kokatuko dugu eta kopiatutakoa (Txaloak
agiria) itsatsi egingo dugu.
- Lehenengo txistearen amaieraren eta txaloen hasieraren arteko tartea (45:70-46:40,
gutxi gorabehera) hautatu eta ebaki egingo dugu, horrela jarraian entzuteko (ikus. irudia).
- Berdin jokatuko dugu Barreak agiriekin, inportatu eta kopiatu ondoren, bigarren
txistearen amaiera aldean itsatsiz. Txistearen amaieraren eta efektuaren hasieraren
arteko tartea hautatu eta ebaki egingo dugu.
- Hirugarrenarekin, Txistualdia, berdi jokatuko dugu, oraingoan hirugarren txistearen
amaieran kokatuko dugularik.
- Agiri osoa entzungo dugu: txertatutako efektuen ondoren, hurrengo txistea hasi aurretik,
tarte zabalegia dagoela baderitzogu, zatitxo bat hautatu eta ebaki egingo dugu.
Aholkuak
https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/3-oinarrizko-funtzioak
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
7/17
- Kurtsorea toki egokian kokatzeko audio espektroa ahal denik eta zabalen izatea komeni
da.
- Bigarren audio agiria inportatu eta kopiatu ondoren, lan-eremutik kentzea komeni da,
erosoago lan egiteko. Hau da, aldian agiri bakarra zabalik izatea.
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
8/17
4. ariketaZarata kendu eta Bolumena handitu
Helburua
Audio agiri batean egon daitekeen hondoko zarata gutxitu (eta ahal delarik, guztiz
kendu) grabazioa argiago entzun dadin. Era berean, agirian egon daitezke beste
akats batzuk (bolumen baxuegia, isilune luzea...) konponduko ditugu.
Urratsak
- Lan egiteko audio agiria (Eguzkia) orrialde honetako beheko aldetik deskargatu eta
ordenagiluan gordeko dugu.a
- Eguzkia izeneko agiria Audacity n irekiko dugu.
- Agiria erreproduzitzean, zarata entzuten da eta, erdialdean, bolumena jeitsi egiten
dela antzematen da. Kontu hauek biak konponduko dugu.
- Zarata dagoen tarte bat, ahotsik gabekoa, hautatuko dugu eta goiko atazetan
Eragina/Zatata kentzea klikatuko dugu. Zabaltzen den leihoan lehen urratsa beteko
dugu, hau da, Lortu zarata profila sakatuko dugu
(hau sakatzeko, zarata lagin bat hautatua izan behar dugu aurretiaz)
- Orain "garbitu" nahi dugun zatia hautatu behar dugu, agiri osoa edo zati bat
bakarrik. Oraingoan, osoa hautatuko dugu.
- Goiko atazetan Eragina/Zatata kentzea klikatuko dugu berriro eta zabaltzen den
leihoan bigarren urratsa beteko dugu, beheko aldeko taulako datuak doituz. Guk
honakoak erabiliko ditugu:
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
9/17
- Zarata kendu aktibatuta dagoela, Ongi sakatuko dugu. Ikusten denez, garbitu arren
muturtxo batzuk geratzen dira hasieran. Ahotsik edo musikarik ez dagoenez, isilunea
sortuz edo zuzenan ebakiz ken ditzakegu.
- Bolumen baxuko zatia (16. segundutik 21.enera) konpontzera goaz. Hobeto lan
egiteko audio espektroaren ikuspena handituko dugu. Handipena bi alditan egingo
dugu, zati osoa hartuz gero, hasieran dagoen muturtxoak handipen osoa
baldintzatuko luke, hau da, ezin izango genuke hainbeste igo. Beraz, lehen zatitxoa
bakarrik hautatuko dugu eta goiko ataza-barran Eragina/Handipena klikatuko dugu.
7.0 dB inguruko aukera emango digu, pixka bat gutxiago jarriko dugu, 6,3 dB. Ongi
sakatuko dugu.
- Gainerako zatia hautatu eta berdin jokatuko dugu. Oraingoan, 8,8 dB inguru
agertzen da. Pixka bat gutxiago jarriko dugu, 8 dB edo. Ongi sakatuko dugu.
- Nahi izanez gero edo Amon Ra dioen audio zatia hautatu eta handi dezakegu.
- Hasierako isilunea luzeegia da. Ahotsa hasten den tokitik abiatuta lehen
segunduraino hautatu eta ebaki egingo dugu, segundu bakarreko isilunea utziz.
Agiriaren 23. segundutik amaieraraino hautatu eta ebaki egingo dugu, segundu
bakarreko isilunea utziz ere.
Aholkuak
- Zarata kentzea eragina ahots tartean dagoen zarata (hondoko zarata deritzona)
erabiltzen da, ahotsik edo musika gabeko tarte bat garbitzeko nahiko ada isilunea
sortzea edo zuzenan ebakitzea.
- Beraz, zarata kentzeko zarata profila deritzon lagina (1. urratsa) ondo hautatu
behar dugu audio bidean. Ez du ezertan handia izan behar, segundu erdia nahikoa
da. Garrantzizkoena, ordea, zarataren adierazgarria eta ahots edota musikarik ez
izatea da.
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
10/17
- Eragin honen 2. urratsean bete behar diren datuei dagokienez, hoberena da probak
egitea (egindakoa beti desegin daiteke), datuon azalpenak teknikoegiak dira-eta.
- Beti bezala, audio espektroa zenbat eta zabalduago egon, hobeto egingo dugula lan.
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
11/17
5. ariketaAudioa grabatu eta agiri batean txertatu
Helburua
Ahots grabaketak egiten ikasi eta agiri horiek, moldatu eta gorde ostean, beste agiri
batean txertatu egingo ditugu. Lehenik, Iñaki Iturriotz bertsolari bizkaitarrari eginiko
elkarrizketa baten galderak grabatu eta txertatu egingo ditugu. Ondoren, hasieran
eta amaieran musika zati bat erantsiko dugu.
Entzun hemen amaierako adibidea:
Urratsak
- Lan egiteko audio agiriak (Iñakigaz berbetan, Joe & John -zatia-) orrialde honetako
beheko aldetik deskargatu eta ordenagiluan gordeko ditugu. Joe & John abestia,
egilea Jahzzar . http://www.jamendo.com/es/track/363325/joe-john)
- Mikrofonoa ordenagiluko bere sarreran (ikus 5.1. atala) konektatuko dugu.
- Grabazio bolumena 0,8 inguruan jarriko dugu.
- Grabatuko dugun audio bidea ( pista) estereoa dela konprobatuko dugu (sarrera
bideak erlaitzean 2 -estereoa- lehenetsita egon behar) da.
- Lau grabazio labur egingo ditugu, guztietan prozedura bera erabiliko dugularik,
beraz, behin bakarrik azalduko dugu. Hona hemen grabatu behar diren lau testuak:
- Kaixo Iñaki, noiz hasi zinen bertsotan?
- Gaur egun bertso eskolak emanten zabiltza. Zer egiten da bertso eskola batean?
- Bizkiako Bertsolari Txapelketan ohikoa zara. Zer moduz aurtengo partehartzea?
- Mila esker, Iñaki, eta beste bat arte.
- REC ikonoa sakatu (edo teklatuko R hizkia) eta lehen testua irakurriko dugu: Kaixo
Iñaki, noiz hasi zinen bertsotan? . Grabazioarekin ados bagaude, gorde egingo dugu:
goiko ataza-barrako Agiria/Esportatu bideari jarraituz. Hurrengo leihoan non eta zein
izenarekin gorde nahi dugun adieraziko dugu (deskargatutako agiriak gorde ditugun
karpeta berean eta 1 testua izenarekin, adibidez). Gorde sakatuko dugu. Hurrengo
leihoa agiriaren metadatoak betetzeko da. Ez dugu honetan denborarik galduko eta
berriro Ongi sakatuko dugu. Dagoeneko, gure lehen audio agiria gorde egin dugu.
Gordetakoan, agiria itxiko dugu.
https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/5-grabaketa
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
12/17
- Hurrengo testuekin berdin jokatuko dugu eta 2, 3 eta 4 testua izenekin gordeko
ditugu, hurrenez hurren.
- Iñakigaz berbetan erantzunak izeneko agiria irekiko dugu ( Agiria/Inportatu/Audioa)
- Grabatu dugun lehendabiziko agiria, 1 testua, irkeiko dugu bide berari jarraikiz.
- Ireki berri dugun agiri osoa hautatu eta kopiatu egingo dugu (ikus 3.2. atala).
Agiria itxi egingo dugu.
- Kurtsorea Iñakigaz berbetan erantzunak agiriaren hasierako isilunean kokatu eta
kopiatutakoa itsatsi egingo dugu (ikus 3.4. atala). Galdera eta erantzunaren artean
gehienez segun biko tartea utziko dugu, beraz, gehiago egonez gero, hautatu eta
ebaki egingo dugu. Beste alde batetik, galderaren eta erantzunaren bolumenak
erkatuko ditugu eta alde nabarmenik egonez gero, handipena eragina erabiliz
berdinduko ditugu (baxuena igoz edo altuena jeitsiz; 4.1. atala)
- Beste hiru grabazioekin berdin jokatuko dugu, bi galderak erantzunen aurrean
kokatuz eta eskertza testua azken erantzunaren ondoren. Isiluneak eta bolumenak
doitu egingo ditugu.
- Iñaki Iturriotzi elkarrizketa izenarekin gorde egingo dugu, Agiria/Esportatu bideari
jarraiki.
- Dagoeneko, elkarrizketa osoa dugu, hau da, galderak eta erantzunak. Orain, berriz,
apaindu egingo dugu hasieran eta amaieran musika jarriz. Joe & John (zatia) izeneko
agiria inportatuko dugu (elkarrizketarena itxi gabe, bertan egingo baitugu lan). Joe &
John (zatia) agiria osorik hautatu eta kopiatu egingo dugu. Agiria itxi eta, kurtsorea
elkarrizketaren agiriaren hasierako isilunean kokaturik, txertatu egingo dugu
kopiatutakoa.
- Txertatu berri dugun agiriaren lehen bost segunduak hautatuko ditugu. Goiko
ataza-barrako Eraginak erlaitzean Cross Fade In aukeratuko dugu. Birritan aplikatuko
dugu efektua nabarmenago geratzeko.
- Txertatutako agiriaren azken bost segunduak hautatuko ditugu. Eraginak erlaitzean
Cross Fade Out aukeratuko dugu oraingoan. Birritan aplikatuko dugu ere.
- Aldaketa hauek egindakoan, txertatu dugun zati osoa hautatu eta kopiatu egingo
dugu. Elkarriketaren amaieran itsatsi egingo dugu.
https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/4-eraginakhttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/3-oinarrizko-funtzioakhttps://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/3-oinarrizko-funtzioak
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
13/17
- Hasierako musikaren amaieraren eta lehen galderaren arteko aldea hautatu eta
ebaki egingo dugu, musika amaitu bezain laster ahotsa hasteko.
- Elkarrizketaren amaieraren eta azken musikaren hasieraren arteko aldea hautatu
eta ebaki egingo dugu, elkarrizketa amaitu bezain laster musika hasteko.
- Iñaki Iturriotzi elkarrizketa osoa izenarekin gorde egingo dugu, Agiria/Esportatu
bideari jarraiki.
Aholkuak
- Grabatutako agiriak hobetu behar badira (zarata kendu, isiluneak, bolumena
handitu...) gorde aurretik egitea komeni da. Dena den, txertatutakoan ere egin
daitezke aldaketak.
- Ez da komeni galdera eta erantzunen arteko tarteak oso luzeak izatea, baina, era
berean, ezta laburregiak. Onena, moldatu ahala entzuten joatea da eta naturalena
deritzoguna utzi (elkarrizketatuak, batzuetan, erantzuna pentsatu beha du)
- Sarrera eta amaierako musika aukerakoa da, baina horrela txukunago geratzen da.
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
14/17
6. ariketaAudioa grabatu eta musikarekin nahastu
Helburua
Ahozko grabaketa bati musika nahastu, biak batera, ahotsa zein musika, entzun
daitezen.
Entzun hemen amaierako adibidea:
Urratsak
- Lan egiteko audio agiria (Txorimaloa narrazioa, February ) orrialde honetako beheko
aldetik deskargatu eta ordenagiluan gordeko dugu. (February : egilea Vladimir
Sterzer . http://www.jamendo.com/es/track/352694/february-12-8-155)
- Txorimaloa narrazioa izeneko agiria Audacity n irekiko dugu (ikusten denez,
narrazioan isiluneak ageri dira; hauetan beste agiriaren musika bere bolumean utziko
dugu, ahotsa dagoen tarteetan, berriz, jeitsi egingo dugu. Emaitzaren adibidea goian
dago)
- February izeneko agiria ere Audacity n irekiko dugu (agiri biak ez baditugu pantailan
altueraz osorik ikusten, audio espektroak txikituko ditugu)
- Denbora aldaketa tresna ikonoan klikatu eta Txorimaloa narrazioa agiria mugituko
dugu February agiriaren 8. segunduarekin lerrokatuz.
- Bilkaria tresnaren ikonoa klikatu eta February agirian lau puntuxo markatuko
ditugu, 6., 7, 9. eta 10. segunduetan gutxi gorabehera. Ekintza hau zein hurrengo
urratsak zehatzago burutzeko, audio espektroa handituko dugu Zoom (+) ikonoa
erabiliz.
- Markaturiko bigarren puntutik (7") behera tiratzen dugu uzten digun guztia. Berdin
jokaten dugu hirugarren puntutik (9") behera tiratuz, bolumen-jeitsera orekatzeko.
Oraindik ere areago jeitsiko dugu bolumena, beraz, berriro bigarren puntutik behera
egingo dugu eta, jarraian, hirugarren puntutik behera berriro orekatzeko. (Ekintzahau gauzatu aurretik, ikus. eskuliburuaren 6.3.3. atala)
- Hau errepikatuko dugu narrazioaren gainerako tarteetan, gutxi gorabehera hauek
direlarik: 13" - 29" bitartekoa; 34" - 53" bitartekoa; eta 58" - 1'06" bitartekoa.
- Prozedura, urratsez urrats, honakoa da.
- Hasierako egoera.
https://sites.google.com/site/ikasgelakobloga03/6-pistak
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
15/17
- Agiria denbora-lerroan mugitu.
- Narrazioaren lehen zatiaren parean bigarren agiriaren (musika) bolumena jeitsi.
- Narrazioaren bigarren zatiaren parean bigarren agiriaren (musika) bolumena
jeitsi.
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
16/17
- Narrazioaren hirugarren zatiaren parean bigarren agiriaren (musika) bolumena
jeitsi.
- Narrazioaren laugarren zatiaren parean bigarren agiriaren (musika) bolumena
jeitsi.
- Kurtsorea pisten hasieran jarri eta entzuteko ikonoa klikatuko dugu. Bideen
bolumenari on baderitzogu, nahastuko ditugu; musika baxuago edo altuxeago jarri
-
8/17/2019 Audacity Ariketak
17/17
behar dela baderitzogu, Bilkaria tresna aktibatuta, tarte horietako puntuak behera
(baxuago) edo gora (ozenago) mugituko ditugu.
- Bideak nahasteko, lehenik eta behin, biak hautatu behar ditugu, teklatuko
maiuskula tekla sakatuta bi bideen ezkerraldeko menuan klikatuz;
bestela,Editatu/Hautau/Denak bideari jarraitu edo Ktrl+A teklak sakatuz gauzatu
daiteke. Hautatu ostean, goiko ataza-barrako Bideak zabaldu eta Nahastu eta
aurkeztu aukeratuko dugu.
- Honelakoa da sortu dugun bide nahasi berria.
Aholkuak
- Beti bezala, eta agian inoiz baino beharrezkoagoa, audio espektroa nahikoa
zabaltzea gauzatu dugun lehen moldaketa bezalako tarte txikietan lan egiteko.
- Bolumen-jeitsera bakoitza burutzeko gutxienez lau puntu ezarri behar dira: bigarren
eta hirugarrenaren artekoan bolumena jeitsita egongo da. Lehenetik bigarrenerakoan,
berriz, bolumen-jeitseraren Cross Fade Out efektua lortzen da eta, era berean,
hirugarrentik laugarrenerakoan Cross Fade In. Beraz, azken hauen arteko tarteak
zenbat eta zabalagoak izan, bolumen aldaketa mantsoago gauzatuko da. Zenbat eta
laburragoak, berriz, bolumen aldaketa azkarrago.
- Nahasi aurretik, entzunaldia burutu. Ziurtatu ahotsa ondo aditu eta ulertu egiten
dela, hau da, musika ez dagoela ozenegi.
- Ariketa guztietan bezala, egizu froga zuk grabatutako agiri batez eta beste musika
bat erabiliz.