Download - Ateak Ireki bi urte. Espetxeei gutuna
Aupa laguna! !
Zelan zaude? Ondo espero dugu.
Ateak Ireki webgunetik idazten dizugu,
zuri eta gainontzeko Nafarroako preso
politiko guztiei. Ziurrenik noizbair gutaz
zer edo zer entzun edo irakurri duzula,
baina ikusteko aukera haundirik ez,
ezta? Tira ba! Zuetako batzuk internet
zer den senideek kontatutakoagatik
jakingo duzue, beste batzuk ordea
noizbait ibi l i bai ibi l i zaretela, baina ez
asko, ezta? Beno, ba gu horretan
gaude, interneteko sarean murgilduta,
eskubide zibi l eta politikoen defentsan,
zuen senideei ahotsa ematen,
Nafarroako herri mugimenduaren
mezua zabaltzen eta abar. Guzti hori
Nafarroak behar duen aldaketa politko
eta soziala gauzatzeko, aukera
emateko etorkizunari, itxaropenari.
Gurea ekarpen txiki bat da, gu txikiak
garelako, baina gaur egun dexente
ezagutzen gaituzte.
Duela gutxi bi urte bete genituen.
Lehenago Apurtu.org webgunean lan
egiten genuen gutako batzuk, baina
etsaiak itxi gintuen eta opor txiki batzuk
hartu behar izan genituen, gure
borondatearen kontra, je, je, je. Beste
batzuek hartu zuten orduan erreleboa,
eta Ateak Ireki sortu zen. Hasieran
soil ik gatazka poltikoarekin loturiko
gaiak jorratzen zituzten: presoen
egoera, atxi loketak, torturak, eta abar.
Geroxeago, eta egoera
sozioekonomikoak bultzaturik, hasi
ziren horrelako gaiak jorratzen: greba
orokorrak, langileen mobil izazioak,
herri mugimenduak egiten zituen
gauzak. Eta orain arte! Bi urte hauetan
arrakasta haundia lortu du webguneak,
eta esan dezakegu erreferente bat
dela jende askorentzat. Askok eta
askok esaten digute Ateak Ireki dutela
informazio iturri nagusi bezala, eta gu
pozik pozik gaude horrekin.
Orain arte egindako ibi lbidea
baloratzen eta aztertzen egon gara
azken hilabete hauetan, eta erabaki batzuk hartu
ditugu, eta zuri, eta nafar preso politiko guztiei,
horren berri eman nahi dizuegu. Alde batetik,
hasitako bidea bide ona dela deritzogu, eta
horrexagatik, jarraituko dugu fi losofia horrekin. Hau
da: herri mugimenduaren ahotsa zabaldu nahi
dugu, Nafarroan aldaketa politiko eta soziala
gauzatzeko. Beraz, irizpide honek markatzen digu
jorratu beharreko gaiak: sozioekonomiarekin
lotutakoak, kolektiboen aldarrikapenekin zerikusia
dutenak, gatazka politikoa klabe demokratikoetan
konpontzeko loturiko gaiak, eskubide zibi l eta
politikoen defentsan… lan mordo dugu honekin! !
Nafarroan eta bereziki I ruñean azkenaldi honetan
ematen ari den mugimendu guztiari lekua ematea
da gure apostua. Eta horretan sektarismoa ez du
lekurik. Aldaketa politiko eta sozialaren alde egiten
duen edonork Ateak Irekin izango du bere mezua
kaleratzeko aukera. Ezkertiarren topalekua eta
eztabaidatzeko gunea ere izan nahi dugulako.
Webgunearen itxura, Doktrina Estrasburgon aztertu zen egunean.
Argazkiak eta mezuak ikusten diren ñ leiho horiek Twitter da,
programa bat jendeak bere kontuak zabaltzeko, oso erabilgarria
horrelako mobil izazio egunetan informazio, bideo, argazkiak eta
abar lau haizetara zabaltzeko.
Bestetik, esatea guzti hau aurrera eramateko
ezin dugula gu bakarrik egin, eta gaur egun
Nafarroan eta Euskal Herrian aritzen diren
beste herri komunikabideekin al iantzak
egingo ditugula. Bakoitza bere esparruan
murgilduta egon beharrean, gure apostua da
harremanak sendotzea eta elkarlana
bultzatzea. Bereziki interesgarria iruditzen
zaigu Nafarroan komunikabide alternatiboen
sare bat osatzea. Gaur egun internetek eta
sare sozialek aukera paregabea ematen
digute elkarlana gauzatzeko. Ezin duzu
imaginatu ditugun balibide eskasekin zenbat
gauza egin daitezke denok bat eginez gero! !
Eta orain arte erabil itako formatuekin
jarraituko dugu: gure webgunean famatuak
egin diren bide notiziak, argazki galeriak eta
abar. Baina honetan ere berrikuntzak izango
ditugu, zeren eta hemendik aurrera
hilabetean behin edo bideo erreportai
bereziak izango ditugu, hainbat gai sakonki
lantzeko. Gainera, laister irrati saio bat
martxan jartzeko asmoa dugu, Info7 eta
Berriozar irratiarekin batera. Nafarroako
gaien inguruko mahi ingurua izango da, eta
bertan ahoz aho ibi ltzen diren gaiak jorratuko
ditugu herrialde honetako pertsona
ezanguratsuekin. Eta etorkizun batean
telebistako eztabaida saio bat egitea
pentsatu dugu. Esan bezala, gaur egun
ditugun baliabideekin posiblea da. Beraz, ez
dugu asmo eta proiektuen falta, eta gogoak
guztiak aurrera eramateko ezta ere. Baina
gure mugak ditugunez, pol iki pol iki joan
beharko dugu.
Baita ere esatea webgunearen itxura aldatu
dugula, gure logoa eta irudi korporatiboa
txukunduz. Aurreko egunean jai txiki bat
egin genuen jendeari webgunearen itxura
eta proiektu berria erakusteko eta denak
oso pozik. Jende asko gerturatu zen,
pikoteo bat jarri genuen (por zierto,
oraindikan ordaindu ez duguna! , je, je, je)
eta bi urte hauetan bideo irudi
ezanguratsuenak ikusi ahal izan genuen.
Benetan hunkigarria izan zen.
Orain lan eder batean murgilduta gaude.
Duela gutxi "Quien se ha llevado los
dineros" izeneko tri logiaren lehenengo zatia
aurkeztu genuen, Los Tri leros Forales, non
ustelkeria eta kl ientel ismo auziak aireratzen
genituen. Izugarrizko arrakasta izan zuen
hurak: dagoeneko 3.000 dvd egin ditugu,
eta ia guztiak saldu dira. Nafarroa osoa
hitzaldiak eta bideo proiekzioak egiten
zeharkatu dugu Herri Ekimena eta Kontuz
taldeko lagunekin. Datu zehatzik ez ditugu,
baina hitzaldietan 2.000 lagun baino
geihago hartu dute parte. Eta dokumental
osoa interneten ikus daiteke, eta ia 30.000
pertsonek ikusi dute. Beraz, eragin haundia
izan duela esan dezakegu. UPNri ez
zitzaion batere gustatu. Bi emanaldi
debekatu zituen. Bat Iruñean eta beste
Los Tri leros
Forales exito bat
izan zen. Milaka
pertsona ikusi izan
dute, eta orain
bigarren atalarekin
gaude jo ta fuego.
Tuteran, eta hainbat tokietan arazoak izan
dira. Noski, hori guretzat hobe. Badakizu,
debekuek azken finean morbo haundiago
sortzen dute, je, je, je. Esan bezala, orain
bigarren kapitulua prestatzen gabiltza.
Oraingo honetan CAN auziaren inguruan
hitz egingo dugu, eta benetan esatne
dizugu, hau la bomba izango delakoan
gaude.
Bestetik, eta beste hainbat jendearekin
batera, ari gara prestatzen Mikel Zabalzaren
inguruko dokumental bat. Historia hau
urrunetik dator, Apurtu.org itxi zutenean
prestatzen ari ginen eta gutxigatik lortu
genuen salbatzea genuen material guztia:
bideo artxiboak, dokumentazioa, artxibo
grafikoak… eta orain lan hori berreskuratu
nahi dugu eta zerbait duina eta polita egin
Orbaizetako gazte honen bizitzaren
inguruan.
Bukatzeko, esatea edozein ekarpena edo
iradokizuna bidal i nahi izanez gero, Etxerat
elkarteko bulegora zuzendu ahal duzula.
Badakizu, Nabarreria kalea 1 5 2. ezkerra,
31 . 001 Iruñea. Asko eskertuko dizugu zure
kolaborazioa.
Eta hauxe da guztia. Espero dugu gutun hau
balio izatea sarean dugun borroka tresna
hau pixka bat ezagutarazteko. Besterik
gabe, eta zure ongi etorria laister batean
grabatu ahal izatea esperantzarekin
agurtzen gara. Zaindu eta jo ta ke! ! Eutsi
goiari! ! !
Ikusten duzunez, gure webgunean garrantzi haundia dute
bideoek, eta irudiaren bidez kalean ematen ari den borroka
islatzen saiatzen gara.